SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 4
Descargar para leer sin conexión
1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
Hauxe da Iñigo Aritza ikastolako aniztasunaren adibide osatuena, garbiena eta errealena.
Euskararen egunerako dinamikaren zati den argazkian, une hartan ikastetxean zegoen
norbanako guztiok agertzen gara (ados, argazkilaria ez da agertzen, baina
momentuarenpartaide aktibo dela ez didazue ukatuko!). Argazkian inurritxo txikiak
dirudigu denok baina inurri bakoitzak bere nolakotasuna duela ezin dugu ukatu eta ildo
honetatik ikastola norbanako bakoitzaren aniztasunari erantzuten saiatzen dela esan
genezake. Hala ere, aniztasunaren trateran zuzenean sartu aurretik garrantzitsua
deritzot Iñigo Aritzak bere burua nola definitzen duen aztertzea.
Iñigo Aritzaren filosofía
Zeintzuk dira beraz, bere flosofiaren oinarriak edota bere balioak? Webgunean
kuxkuxeatzen ibili ostan hauek lirateke ikastetxeak garrantzitsutzat hartzen dituen
balioen laburpenaren bost zutabeak:
1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
Euskara
ezagupena eta
afektibotasuna
•Euskal kulturaren eta
euskararen ezagutza
eta erabilpena eta
horiekiko lotura
afektibo sakona
duten ikasleak heziko
dituena, eta hauen
gurasoen inplikazioa
lortzen saiatuko dena
beti ere inguruko eta
mundu zabaleko
hizkuntza eta
kulturarekiko jarrera
irekiak sustatuz.
Heziketa
integrala
•Pertsonaren alderdi
guztiak kontutan
hartuko dituena:
oreka emozionala,
balore etikoak,
prestakuntza
intelektuala, garapen
fisikoa, gizarte
baloreak...
Gizartearekiko
eraginkortasuna
•Gizartearen aurrean
eraginkorra eta
aintzindaria izango
dena hezkuntza,
euskara eta euskal
kulturaren esparruan.
Komunitatearen
izaera
•Eztabaida,
koordinazioa,
elkarlana begirunea
eta komunikazioaren
bidez, erabakiak
hartu eta ardurei
aurre egiterakoan
hezkuntza
komunitateko kide
guztien partaidetza
sustatuko duena.
Irekia eta
integrazailea
•Ikastetxe irekia,
anitza eta ez
diskriminatzailea,
akonfesionala eta
gizartearen
eskakizunei
erantzuteko prest
izango dena, bere
ikasleen aniztasunari
aurre egiteko
gaitasuna izango
duena eta hauek bere
hezkuntza proiektuan
integratuko dituena
Balio hauek aztertuz gero, aniztasunaren traterari buruzko pista ematen digula esan
genezake. Izan ere, bere bura “Ikastetxe ireki eta integratzailetzat” hartzen du eta
suposatzen da ikastolak ez duela inongo arraoi ideologiko, erjilioso, politiko, social, sexual,
ekonomiko edota inteligentziakoengandik inor diskriminatuko.
Hala ere, “ireki” adjetiboak badu zeresana. Ikastola bat den aldetik honek bere
muga ekonomikoak zein ideologikoak hasieratik ezartzen dituela esan genezake. Izan ere,
ikastola ez da publikoa, gurasoen kooperatiba baizik eta ondorioz irekia izatearena ez da
guztiz erreala. Iñigo Aritzan euren seme alabak matrikulatzen dituen gurasoak egoera
sozioekonomiko ertain-altu batekoak izango dira, hezkuntzareiko eta euskararekiko
konpromezu garbia izango dute eta komunitate gisa funtzionatzeko prest egongo dira.
Bestalde, “integratzaile” adjetiboari dagokionean, honek ikastolaren Heziketa
Bereziko norabidea argitara ematen digu eta bide honetatik lan egiteak urritasun
espezifikoren bat (psikiko zein fisikoa) duten ikasleak integrazearen alde agertuko dela
ondorioztatzera eramaten gaitu.
Heziketa bereziaren norabidea
Ikastolaren balioez jardutea garrantzitsua da aniztasunaren tratera bere osotasunean
ulertu eta hausnartzeko. Kasu honetan, ikastola ikasle oro ikastetxea integratzeko
1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
konpromezua hartzen duela dirudi baina zein da egunerokotasunean HPB dituzten ikasleei
ematen zaien hezkuntza erantzuna? Ikasle hauek argazkiak bezala gainontzeko ikasleekin
inkluituta daude ala guztiz kontrakoa? Bada hilabete honetan zein nire ikasle
esperientzian bizitakoagatik hauxe da errealitatea:
Iñigo Aritzan Orientazio Departamendu sendoa dago eta hau honako profesionalek
osatzen dute: Orientatzaile bat, Haur eta lehen hezkuntzarako PT eta logopeda irakasle
bana,Derrigorrezko bigarren hezkuntzarako Pedagogia Terapeutikako irakasle bat eta bi
zaintzaile. Orientazio edo laguntza zerbitzu hau orokorrean gela egonkorretan gauzatzen
da, hau da, ikasgela arruntetik kanpo. Honen baitan, ordea bi egoera ezberdindu behar
dira:
Alde batetik, HPB esanguratsuak dituzten ikasleak daude (normalean zentru
espezifikoetan kokatzen direnak) eta hauek D gela (DBHrako) zein TG gelan (LHrako)
kokatzen dira. Gela hauetan kokatzen diren ikasle guztiek Curriculum egokitzapen
esanguratsua (UCE, ez dute titulurik lortzen) dute eta gela hauetan heziketa guztiz
indibidualizatua eskaintzen zaie euren adineko kideengandik urrun. Hala eta guztiz ere,
legeak behartzen dituen integrazio saioak burutzen dituzte. Kasu honetan orientatzaileak
esandakoaren eta bizitakoaren arabera legeak baldintzatutako ordu kopuru handienera
iristen saiatzen dira beti, hau da, astean 9 ordu inguruko integrazio saioak burutzera.
Hala ere, esango nuke integrazio ordu hauetan gehiengoak ez duela gela egonkorreko
partaide aktibo izatea lortzen, bertan burutzen dituzten materialak gainontzeko
ikasleengandik gehiegi urruntzen baitira. Kasu honetan oso adierazgarria iruditzen zait,
integrazio saioetan gela arruntean jorratzen ari denari jaramonik ez egitea; izan ere,
modu honetan ez zaio integrazioari bidea ematen eta ikaslea ez da partaide sentituko.
Bestalde, HPB ez hain esanguratsua duten ikasleak daude, nolabaiteko ikaskuntza
errefortzua behar dutenak. Kasu honetan, ikasle hauek gela egonkorrean kokatzen dira
baina astean ordu kopuru mugatu batez laguntza jasotzen dute, beti gelaz kanpo. Ikasle
hauek gainontzekoen berdina jorratzen dute laguntza gela horretan baina ikasle kopuru
txikiagoarekin edo indibidualtasunean. Euren errefortzu orduak burutu ostean berriro ere
gelara itzultzen dira.
Integrazioa al da nik jarraituko nukeen bidea?
Azken atal honetan argi ikusten da zein den Iñigo Aritzak aniztasunari
erantzuteko jarraitzen duen bidea, integrazio partzialarena alegia. Ildo honetatik,
1. FOROA
PRACTICUM III
Edurne Mtz Arrese
etorkizuneko irakaslegoaren rolean sartuta, nire desadostasun eta adostasunak plazaratzea
ezinbestekoa deritzot. Horretarako, HB bi ildotan banatuko dut. Alde batetik, lehen
zentru espezifikoetara eramango lituzketen ikasleak eta bestetik gelatik ateratzen
dituztenak.
Lehenengo kasuari dagokionez, esan beharra dago Hezkuntza Berezian ikastetxe
arruntetan gela egonkorrean txertatzeak aurrerapauso nabarmena ekarri duela. Izan ere,
oraindik HPB esanguratsuak dituzten ikasleen inklusioa ematea zaila bada ere (baliabide
eta kontzientzia faltagatik), bidea egiten ari dela deritzot, zentru espezifikoak alde
batera uztea lortzen ari baita. Hala ere, Iñigo Aritzak ez bezala, ezinbestekoa deritzot
integrazio saio horiei benetako garrantzia eman eta saio hauetan ikaslearen benetako
integrazioa eman dadin gogotsu lan egitea. Horretarako, ezinbestekoa izango da materiala
ikaslearen beharrei egokitu arren, gelan inkluitzeko ahaleginak egitea eta ez soilik ikaslea
klasean sartu eta bertan, bere lanarekin (gainontzekoengandik guztiz ezberdina) eta
inongo laguntzarik gabe uztea. Horretarako egokia izango litzateke saio horretan
errefortzua emango duen PT bat sartzea, bi irakasleren atean hobeto iritsiko baitira
ikasle guztiengana.
Bestalde, ikaskuntza errefortzua jasotzen duten ikasleei dagokionean nire ikuspegia
argia da. Ikasleak matematikako saioan “laguntza gelan” eta “gela arruntean” berdina
jorratu behar badu zertarako gelatik atera? Ez al da egokiagoa PTa gelara sartu eta
fokua HPB dituzten kideetan jartzea? Honek ordea PTaren rola eraberritzea eskatzen
duela deritzot. Izan ere, nire aburuz, PT gelara sartzen honek duen jokabideak HPB
dituzten inklusioa ala marginazioa sustatu dezake. Ildo honetatik, inklusioa sustatzeko
ezinbestekoa deritzot, PTak, hasieratik, laguntza ikasle guztiei eskainiko diela argi izatea,
beste irakasle bat izango balitz bezala jardunez. Hori bai, kontu handiarekin eta gehiegi
fokalizatu gabe arreta berzia jarrio die HPB dituzten haurrei.
Amaitzeko, eta nire irakasle edota PTaren ikuspegia isteko, hezkuntzak hasierako
argazkiak biltzen duen aniztasun oso horri eman beharko lioke erantzuna; denoi, batera,
leku berean eta beharrezko baliabideekin. Horrenbestez, argi dago, argazki kolektiboa
ateratzearen euskararen aldeko ekimena inklusioaren aldekoa ere badela. Beraz, ekin
diezaiogun bide horri, inklusioaren bideari!

Más contenido relacionado

Destacado

AzadePetroskyPhDThesis2013
AzadePetroskyPhDThesis2013AzadePetroskyPhDThesis2013
AzadePetroskyPhDThesis2013
Azade Petrosky
 
5 jonni padnas
5 jonni padnas5 jonni padnas
5 jonni padnas
jonnimz
 
04 jonni sismennas
04 jonni sismennas04 jonni sismennas
04 jonni sismennas
jonnimz
 
Neeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur ResumeNeeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur Resume
Neeti Mathur
 
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORAPLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
Michelle Peña
 
Ipa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab viIpa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab vi
Firda_123
 

Destacado (19)

yamanashi
yamanashiyamanashi
yamanashi
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
AzadePetroskyPhDThesis2013
AzadePetroskyPhDThesis2013AzadePetroskyPhDThesis2013
AzadePetroskyPhDThesis2013
 
5 jonni padnas
5 jonni padnas5 jonni padnas
5 jonni padnas
 
04 jonni sismennas
04 jonni sismennas04 jonni sismennas
04 jonni sismennas
 
eTwinning
eTwinningeTwinning
eTwinning
 
Presentation Internet Sehat
Presentation Internet SehatPresentation Internet Sehat
Presentation Internet Sehat
 
Event assistant performance appraisal
Event assistant performance appraisalEvent assistant performance appraisal
Event assistant performance appraisal
 
Making Convergence Pay - Tellabs v1.2
Making Convergence Pay - Tellabs v1.2Making Convergence Pay - Tellabs v1.2
Making Convergence Pay - Tellabs v1.2
 
william-first-revision
william-first-revisionwilliam-first-revision
william-first-revision
 
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 
Reeth – medium walk
Reeth – medium walkReeth – medium walk
Reeth – medium walk
 
Fewston reservoir ~ easy walk
Fewston reservoir ~ easy walkFewston reservoir ~ easy walk
Fewston reservoir ~ easy walk
 
Tutorial de-eclipse-cltt-mpr-dlnl
Tutorial de-eclipse-cltt-mpr-dlnlTutorial de-eclipse-cltt-mpr-dlnl
Tutorial de-eclipse-cltt-mpr-dlnl
 
Neeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur ResumeNeeti_Mathur Resume
Neeti_Mathur Resume
 
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADORAPLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
APLICACIóN MóVIL QUE CALCULE EL SUELDO FINAL DE UN TRABAJADOR
 
Ipa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab viIpa kelas 3 bab vi
Ipa kelas 3 bab vi
 
Print Campaigns
Print CampaignsPrint Campaigns
Print Campaigns
 

Similar a ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA? (20)

Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarianPere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
Pere Pujolas-HIK HASI aldizkarian
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Lan kooperatiboa azalpena
Lan kooperatiboa azalpena Lan kooperatiboa azalpena
Lan kooperatiboa azalpena
 
A4
A4A4
A4
 
Baliabideen sintesia
Baliabideen sintesiaBaliabideen sintesia
Baliabideen sintesia
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Rafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioazRafael mendia inklusioaz
Rafael mendia inklusioaz
 

Más de Edurne M. Arrese (12)

Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A3
A3A3
A3
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
La narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencialLa narrativa como texto experiencial
La narrativa como texto experiencial
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 

ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?

  • 1. 1. FOROA PRACTICUM III Edurne Mtz Arrese ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA? Hauxe da Iñigo Aritza ikastolako aniztasunaren adibide osatuena, garbiena eta errealena. Euskararen egunerako dinamikaren zati den argazkian, une hartan ikastetxean zegoen norbanako guztiok agertzen gara (ados, argazkilaria ez da agertzen, baina momentuarenpartaide aktibo dela ez didazue ukatuko!). Argazkian inurritxo txikiak dirudigu denok baina inurri bakoitzak bere nolakotasuna duela ezin dugu ukatu eta ildo honetatik ikastola norbanako bakoitzaren aniztasunari erantzuten saiatzen dela esan genezake. Hala ere, aniztasunaren trateran zuzenean sartu aurretik garrantzitsua deritzot Iñigo Aritzak bere burua nola definitzen duen aztertzea. Iñigo Aritzaren filosofía Zeintzuk dira beraz, bere flosofiaren oinarriak edota bere balioak? Webgunean kuxkuxeatzen ibili ostan hauek lirateke ikastetxeak garrantzitsutzat hartzen dituen balioen laburpenaren bost zutabeak:
  • 2. 1. FOROA PRACTICUM III Edurne Mtz Arrese Euskara ezagupena eta afektibotasuna •Euskal kulturaren eta euskararen ezagutza eta erabilpena eta horiekiko lotura afektibo sakona duten ikasleak heziko dituena, eta hauen gurasoen inplikazioa lortzen saiatuko dena beti ere inguruko eta mundu zabaleko hizkuntza eta kulturarekiko jarrera irekiak sustatuz. Heziketa integrala •Pertsonaren alderdi guztiak kontutan hartuko dituena: oreka emozionala, balore etikoak, prestakuntza intelektuala, garapen fisikoa, gizarte baloreak... Gizartearekiko eraginkortasuna •Gizartearen aurrean eraginkorra eta aintzindaria izango dena hezkuntza, euskara eta euskal kulturaren esparruan. Komunitatearen izaera •Eztabaida, koordinazioa, elkarlana begirunea eta komunikazioaren bidez, erabakiak hartu eta ardurei aurre egiterakoan hezkuntza komunitateko kide guztien partaidetza sustatuko duena. Irekia eta integrazailea •Ikastetxe irekia, anitza eta ez diskriminatzailea, akonfesionala eta gizartearen eskakizunei erantzuteko prest izango dena, bere ikasleen aniztasunari aurre egiteko gaitasuna izango duena eta hauek bere hezkuntza proiektuan integratuko dituena Balio hauek aztertuz gero, aniztasunaren traterari buruzko pista ematen digula esan genezake. Izan ere, bere bura “Ikastetxe ireki eta integratzailetzat” hartzen du eta suposatzen da ikastolak ez duela inongo arraoi ideologiko, erjilioso, politiko, social, sexual, ekonomiko edota inteligentziakoengandik inor diskriminatuko. Hala ere, “ireki” adjetiboak badu zeresana. Ikastola bat den aldetik honek bere muga ekonomikoak zein ideologikoak hasieratik ezartzen dituela esan genezake. Izan ere, ikastola ez da publikoa, gurasoen kooperatiba baizik eta ondorioz irekia izatearena ez da guztiz erreala. Iñigo Aritzan euren seme alabak matrikulatzen dituen gurasoak egoera sozioekonomiko ertain-altu batekoak izango dira, hezkuntzareiko eta euskararekiko konpromezu garbia izango dute eta komunitate gisa funtzionatzeko prest egongo dira. Bestalde, “integratzaile” adjetiboari dagokionean, honek ikastolaren Heziketa Bereziko norabidea argitara ematen digu eta bide honetatik lan egiteak urritasun espezifikoren bat (psikiko zein fisikoa) duten ikasleak integrazearen alde agertuko dela ondorioztatzera eramaten gaitu. Heziketa bereziaren norabidea Ikastolaren balioez jardutea garrantzitsua da aniztasunaren tratera bere osotasunean ulertu eta hausnartzeko. Kasu honetan, ikastola ikasle oro ikastetxea integratzeko
  • 3. 1. FOROA PRACTICUM III Edurne Mtz Arrese konpromezua hartzen duela dirudi baina zein da egunerokotasunean HPB dituzten ikasleei ematen zaien hezkuntza erantzuna? Ikasle hauek argazkiak bezala gainontzeko ikasleekin inkluituta daude ala guztiz kontrakoa? Bada hilabete honetan zein nire ikasle esperientzian bizitakoagatik hauxe da errealitatea: Iñigo Aritzan Orientazio Departamendu sendoa dago eta hau honako profesionalek osatzen dute: Orientatzaile bat, Haur eta lehen hezkuntzarako PT eta logopeda irakasle bana,Derrigorrezko bigarren hezkuntzarako Pedagogia Terapeutikako irakasle bat eta bi zaintzaile. Orientazio edo laguntza zerbitzu hau orokorrean gela egonkorretan gauzatzen da, hau da, ikasgela arruntetik kanpo. Honen baitan, ordea bi egoera ezberdindu behar dira: Alde batetik, HPB esanguratsuak dituzten ikasleak daude (normalean zentru espezifikoetan kokatzen direnak) eta hauek D gela (DBHrako) zein TG gelan (LHrako) kokatzen dira. Gela hauetan kokatzen diren ikasle guztiek Curriculum egokitzapen esanguratsua (UCE, ez dute titulurik lortzen) dute eta gela hauetan heziketa guztiz indibidualizatua eskaintzen zaie euren adineko kideengandik urrun. Hala eta guztiz ere, legeak behartzen dituen integrazio saioak burutzen dituzte. Kasu honetan orientatzaileak esandakoaren eta bizitakoaren arabera legeak baldintzatutako ordu kopuru handienera iristen saiatzen dira beti, hau da, astean 9 ordu inguruko integrazio saioak burutzera. Hala ere, esango nuke integrazio ordu hauetan gehiengoak ez duela gela egonkorreko partaide aktibo izatea lortzen, bertan burutzen dituzten materialak gainontzeko ikasleengandik gehiegi urruntzen baitira. Kasu honetan oso adierazgarria iruditzen zait, integrazio saioetan gela arruntean jorratzen ari denari jaramonik ez egitea; izan ere, modu honetan ez zaio integrazioari bidea ematen eta ikaslea ez da partaide sentituko. Bestalde, HPB ez hain esanguratsua duten ikasleak daude, nolabaiteko ikaskuntza errefortzua behar dutenak. Kasu honetan, ikasle hauek gela egonkorrean kokatzen dira baina astean ordu kopuru mugatu batez laguntza jasotzen dute, beti gelaz kanpo. Ikasle hauek gainontzekoen berdina jorratzen dute laguntza gela horretan baina ikasle kopuru txikiagoarekin edo indibidualtasunean. Euren errefortzu orduak burutu ostean berriro ere gelara itzultzen dira. Integrazioa al da nik jarraituko nukeen bidea? Azken atal honetan argi ikusten da zein den Iñigo Aritzak aniztasunari erantzuteko jarraitzen duen bidea, integrazio partzialarena alegia. Ildo honetatik,
  • 4. 1. FOROA PRACTICUM III Edurne Mtz Arrese etorkizuneko irakaslegoaren rolean sartuta, nire desadostasun eta adostasunak plazaratzea ezinbestekoa deritzot. Horretarako, HB bi ildotan banatuko dut. Alde batetik, lehen zentru espezifikoetara eramango lituzketen ikasleak eta bestetik gelatik ateratzen dituztenak. Lehenengo kasuari dagokionez, esan beharra dago Hezkuntza Berezian ikastetxe arruntetan gela egonkorrean txertatzeak aurrerapauso nabarmena ekarri duela. Izan ere, oraindik HPB esanguratsuak dituzten ikasleen inklusioa ematea zaila bada ere (baliabide eta kontzientzia faltagatik), bidea egiten ari dela deritzot, zentru espezifikoak alde batera uztea lortzen ari baita. Hala ere, Iñigo Aritzak ez bezala, ezinbestekoa deritzot integrazio saio horiei benetako garrantzia eman eta saio hauetan ikaslearen benetako integrazioa eman dadin gogotsu lan egitea. Horretarako, ezinbestekoa izango da materiala ikaslearen beharrei egokitu arren, gelan inkluitzeko ahaleginak egitea eta ez soilik ikaslea klasean sartu eta bertan, bere lanarekin (gainontzekoengandik guztiz ezberdina) eta inongo laguntzarik gabe uztea. Horretarako egokia izango litzateke saio horretan errefortzua emango duen PT bat sartzea, bi irakasleren atean hobeto iritsiko baitira ikasle guztiengana. Bestalde, ikaskuntza errefortzua jasotzen duten ikasleei dagokionean nire ikuspegia argia da. Ikasleak matematikako saioan “laguntza gelan” eta “gela arruntean” berdina jorratu behar badu zertarako gelatik atera? Ez al da egokiagoa PTa gelara sartu eta fokua HPB dituzten kideetan jartzea? Honek ordea PTaren rola eraberritzea eskatzen duela deritzot. Izan ere, nire aburuz, PT gelara sartzen honek duen jokabideak HPB dituzten inklusioa ala marginazioa sustatu dezake. Ildo honetatik, inklusioa sustatzeko ezinbestekoa deritzot, PTak, hasieratik, laguntza ikasle guztiei eskainiko diela argi izatea, beste irakasle bat izango balitz bezala jardunez. Hori bai, kontu handiarekin eta gehiegi fokalizatu gabe arreta berzia jarrio die HPB dituzten haurrei. Amaitzeko, eta nire irakasle edota PTaren ikuspegia isteko, hezkuntzak hasierako argazkiak biltzen duen aniztasun oso horri eman beharko lioke erantzuna; denoi, batera, leku berean eta beharrezko baliabideekin. Horrenbestez, argi dago, argazki kolektiboa ateratzearen euskararen aldeko ekimena inklusioaren aldekoa ere badela. Beraz, ekin diezaiogun bide horri, inklusioaren bideari!