SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 2
Descargar para leer sin conexión
“LA NARRATIVA COMO TEXTO EXPERIENCIAL:
INCLUIRSE EN EL TEXTO” ARTIKULUAZ HAUSNARTZEN
Praktikak ez dira erronka erraza eta askotan testuinguru arrotz
zein presiopeko honetan ez da espero genuen ikaskuntza ematen. Askotan
ikasgelara sartu eta pertsona ezezagun ugarirekin egiten duzu topo, dena
berria da, ez dakizu non sartu zaren eta testuinguru hori zure egin eta
zentzua ematea kosta egiten da. Tutore bakoitzaren arabera ikasgelan
izan beharreko rola ezberdina da, askotan ez dakizu nola jokatu, ez dakizu
zure iritzia eman beharko zenukeen ala ez, baina tira, egunak aurrera joan
ahala zure lekua bilatzen saiatzen zara. Hala ere, zure lekua eta zentzu
emate hau guztiz mugatua dago, “ez zara irakaslea, praktikalaria baizik”.
Ondorioz, praktikalariok eskolara joatean ez dakigu gure jardunari zentzua
ematen nondik hasi ezta nola egin ere. Ildo honetatik, Anna Richartek
esperientziaren narrazioaren alternatiba eskaintzen digu.
Richartek aztergarria izan daitekeen ekintza esperientziala “hartu”
eta honen narrazioa idazteko gonbitea egiten du, irakasle hasi berrientzat
guztiz baliagarria izan baitaiteke. Narrazioaren bidez praktikalari gisa
dugun kokalekuaz hausnartu eta kokaleku hau baztertzera laguntzen digu.
Izan ere, kontaketaren bidez, gure mugak identifikatu, honen inguruko
kontzientzia eta hausnarketa bultatu eta gure burua irakasle gisa
definitzera eramaten gaitu. Horrela gure ahotsa eraikitzen joaten gara,
bakoitzaren hezitzaile identitatea eraikiaz.
Hala eta guztiz ere, idazketa ez ezik, egon badaude beste narrazio
molde batzuk irakasle hasi berrioi askozaz baliagarriagoak
gerta dakizkigukeenak, nire ustetan
behintzat. Izan ere, askotan eskolatik irten eta egunerokoa idazteko ez
dugu denbora nahikorik edo ez dakigu zer/nola idatzi eta lanak pilatzen
joaten zaizkigu. Gainera, askotan, idazten ditugun iritziak bakarrik idazten
ditugu eta ez ditugu elkarrekin konpartitzen edota eraikitzen. Ondorioz,
neronek, lagun artean irakasle ikasketak egiten dabiltzan kideekin egunero
eztabaidatzeak askoz gehiagorako balio izaten dit. Gaztetxean esaterako,
irakasle taldea elkartzean uneoro gure esperientiak elkarbanatzen ditugu
eta izan ditzakegun sentimenduak elkartrukatu eta bata bestearen lekuan
jartzen gara. Gainera, ahozkotasun espontaneo honek momentuko
eztabaida sortu eta identitatearen eraikuntza sendoagoa eta
justifikatuagoa sortzera eramaten gaitu.
Horrenbestez, askozaz baliagarriagoa ikusten dut praktiketan
gabiltzanean memoria, narrazio, hausnarketa indibidualak alde batera utzi
eta esperientzia elkarrizketa bidez (bileretan) konpartitu eta ikaskuntza
kooperatiboari bide ematea.

Más contenido relacionado

Similar a La narrativa como texto experiencial

Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
IreneGM
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
emun10
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoa
naroa22794
 
Autoestimua
AutoestimuaAutoestimua
Autoestimua
iBikar
 

Similar a La narrativa como texto experiencial (16)

Irakurketa kooperatiboa
Irakurketa kooperatiboaIrakurketa kooperatiboa
Irakurketa kooperatiboa
 
Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
Galdezka
GaldezkaGaldezka
Galdezka
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
Iturri bibliografikoak bilatzea eta lan akademikoetan erabiltzea unibertsitat...
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoa
 
Rafa Mendia
Rafa MendiaRafa Mendia
Rafa Mendia
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
ANIZTASUNARI ERANTZUTEN DION IKASTOLA?
 
Autoestimua
AutoestimuaAutoestimua
Autoestimua
 

Más de Edurne M. Arrese (17)

Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Ae7
Ae7Ae7
Ae7
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Sexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboankSexismoa eta gaboank
Sexismoa eta gaboank
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
A5
A5A5
A5
 
A4
A4A4
A4
 
A3
A3A3
A3
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEAARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
ARGAZKIEGUNEROKOA. 1.ASTEA
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 

La narrativa como texto experiencial

  • 1. “LA NARRATIVA COMO TEXTO EXPERIENCIAL: INCLUIRSE EN EL TEXTO” ARTIKULUAZ HAUSNARTZEN Praktikak ez dira erronka erraza eta askotan testuinguru arrotz zein presiopeko honetan ez da espero genuen ikaskuntza ematen. Askotan ikasgelara sartu eta pertsona ezezagun ugarirekin egiten duzu topo, dena berria da, ez dakizu non sartu zaren eta testuinguru hori zure egin eta zentzua ematea kosta egiten da. Tutore bakoitzaren arabera ikasgelan izan beharreko rola ezberdina da, askotan ez dakizu nola jokatu, ez dakizu zure iritzia eman beharko zenukeen ala ez, baina tira, egunak aurrera joan ahala zure lekua bilatzen saiatzen zara. Hala ere, zure lekua eta zentzu emate hau guztiz mugatua dago, “ez zara irakaslea, praktikalaria baizik”. Ondorioz, praktikalariok eskolara joatean ez dakigu gure jardunari zentzua ematen nondik hasi ezta nola egin ere. Ildo honetatik, Anna Richartek esperientziaren narrazioaren alternatiba eskaintzen digu. Richartek aztergarria izan daitekeen ekintza esperientziala “hartu” eta honen narrazioa idazteko gonbitea egiten du, irakasle hasi berrientzat guztiz baliagarria izan baitaiteke. Narrazioaren bidez praktikalari gisa dugun kokalekuaz hausnartu eta kokaleku hau baztertzera laguntzen digu. Izan ere, kontaketaren bidez, gure mugak identifikatu, honen inguruko kontzientzia eta hausnarketa bultatu eta gure burua irakasle gisa definitzera eramaten gaitu. Horrela gure ahotsa eraikitzen joaten gara, bakoitzaren hezitzaile identitatea eraikiaz. Hala eta guztiz ere, idazketa ez ezik, egon badaude beste narrazio molde batzuk irakasle hasi berrioi askozaz baliagarriagoak gerta dakizkigukeenak, nire ustetan
  • 2. behintzat. Izan ere, askotan eskolatik irten eta egunerokoa idazteko ez dugu denbora nahikorik edo ez dakigu zer/nola idatzi eta lanak pilatzen joaten zaizkigu. Gainera, askotan, idazten ditugun iritziak bakarrik idazten ditugu eta ez ditugu elkarrekin konpartitzen edota eraikitzen. Ondorioz, neronek, lagun artean irakasle ikasketak egiten dabiltzan kideekin egunero eztabaidatzeak askoz gehiagorako balio izaten dit. Gaztetxean esaterako, irakasle taldea elkartzean uneoro gure esperientiak elkarbanatzen ditugu eta izan ditzakegun sentimenduak elkartrukatu eta bata bestearen lekuan jartzen gara. Gainera, ahozkotasun espontaneo honek momentuko eztabaida sortu eta identitatearen eraikuntza sendoagoa eta justifikatuagoa sortzera eramaten gaitu. Horrenbestez, askozaz baliagarriagoa ikusten dut praktiketan gabiltzanean memoria, narrazio, hausnarketa indibidualak alde batera utzi eta esperientzia elkarrizketa bidez (bileretan) konpartitu eta ikaskuntza kooperatiboari bide ematea.