1. Atena jakinduriaren, estrategiaren eta bidezko gerraren jainkosa zen
greziar mitologian. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra
Minerva izan zen. Zeus eta Metisen alaba zen: Zeus jainkoetan
boteretsuena zen eta Metis berriz prudentziaren jainkosa.
Atenas hiriak jainkosaren omenez du izena eta bertan kokatzen da
haren tenplurik ezagunena: Partenoia.
2. Atenaren jaiotza
besteena ez
bezalakoa izan zen,
izan ere, bere aitaren
burutik jaio zen. Bere
aitaren buru barruan
egon zen denboran
Zeusi burua handitzen
joan zitzaion. 9
hilabetez egon zen
horrela eta horiek
igarotakoan Atenak
buruaren barnean
zegoelarik burua
moztu zion Zeusi.
Jaiotzean ez zen haur
moduan jaio, gazte
moduan baizik eta
jaiotzean bertan lantza
bat eta ezkutu bat
zeramatzan. Zeusen
burua berriz ere osatu
zen Atena jaio eta
minutu gutxira.
3. Jaiotakoan bere ezaguerak jakin nahian,
jainko batzuek zenbait erronka egin
zizkioten eta Atenak beste jainkoak baina
argiagoa zela agerian gelditu zen, baita
gerraren arloan Ares (gerraren jainkoa)
baina hobea.
Beraz, Atena bidezko gerra, estrategia eta
jakinduriaren jainkosa izendatu zuten.
Berak zientziak, artea eta nekazaritza sortu
zituela esaten da, batez ere olibondoa eta
oliba olioa.
Atenasko biztanleek beren zaintzaile gisa
hartzen zuten, eta hortik dator hiriaren
izena, eta, esaera batzuk diote Atenasko
jabetzagatik Poseidonek eta Atenak
borrokan egiten zutela. Jainkoek horregatik
esan zuten bakoitzak gauza bat sortu behar
zuela eta gauzetan erabilgarriena sortzen
zuenarena izango zela hiria. Tradizioak
dioenez Poseidonek
bere hiruhortzaren kolpe batez zaldi bat
sortu zuen, eta Atenak berriz olibondo bat.
Azkeneko hau kontsideratu zuten
atenastarrek erabilgarriagoa, beraz, bera