3. Amerikaren aurkikuntza
Errege-erregina Katolikoek elkarrekin
gobernatzen zuten Gaztelako eta Aragoiko
koroetan.
1492an, Granadako Erresuma konkistatu
zuten.
Kanariar uharteen konkista ere burutu zuten
-ehun bat urte lehenago hasi zen-, eta Napoliko
Erresuma (Italia) ere mendean hartu zuten; eta
Afrikako iparraldean lurralde txiki batzuk
konkistatu zituzten. 1512an, Gaztelako koroak
Nafarroako Erresuma anexionatu zuen.
1492 Errege-erregina katolikoek Kristobal
Kolonen espedizioa finantzatu zuten eta
4.
5. Amerikaren konkista
Kristobal Kolon ziur zegoen Lurra biribila zela.
1492ko abuztuaren 3an, Kolon eta haren
espedizioa Palos de la Frontera (Huelva)
porturik irten ziren. 2 hilabete geroago, lehorra
ikusi zuten. Kolonek Japoniara iritsi zirela uste
zuen, baina Karibeko uharte batera iritsi ziren.
Urte batzuk geroago, Ameriko Vespuzio italiar
itsas-gizonak frogatu zuen lur haiek Asiakoak
ez zirela, kontinente berri bat zela, eta Amerika
jarri zioten.
6.
7. Kolonaurreko herriak
Amerikan hainbat motatako herriak bizi ziren:
Kolonaurreko esaten zaie. Herri horietako asko
tribu txikiak ziren, baina beste herri batzuek
inperio handiak sortu zituzten: inkek, aztekek
eta maiek.
Inkak gaur egun Peru, Ecuador eta Boliviaren
zati batean bizi ziren; aztekak Mexikoko haran
osoan bizi ziren; eta maiak, gaur egungo
Mexikoko hegoaldean, Guatemalan eta
Hondurasen.
8.
9. Lurraldearen antolamendua
1492tik aurrera, Amerika erregeordetzatan
antolatu zen; erregeordeak ziren buru, eta
botere handiak zituzten. Horrez gain, auzitegiak
sortu ziren, funtzio judizialetarako.
Abeltzaintza-estantzi handiak sortu zituzten, bai
eta nekazaritza-etxalde zabalak ere. Gainera,
urre- eta zilar-meatzeak ustiatu zituzten. Metal
preziatuak Espainiara eramateko, eskoltutako
ontziak erabiltzen zituzten, itsaslapurren
erasoak ohikoak izaten baitziren.
10.
11. Gizartea
Amerikako kolonietako bereizitako taldetan
antolatu zen.
Espainiarrak: Gobernu-karguak zituzten, bai
eta jabetza handiak ere.
Mestizoak: Gizon espainiarren eta emakume
indiarren seme-alabak ziren. Batzuek kargu
garrantzitsuak zituzten; beste batzuk pobrezian
bizi ziren.
Indiarrak: Oro har, gehiegikeria ugari pairatu
zuten, nahiz eta haiek babesteko legeak egon.
Beltzak: Afrikatik ekartzen zituzten, esklabo
izateko eta lanik gogorrenak egiteko.
12.
13. Inperio Hispanikoa
XVI. mendean, Espainia oso inperio handia
bihurtu zen, inoiz izandako handiena. Geroago,
ordea, hurrengo mendean, inperio handi hori
zatitu egin zen.
14.
15. Inperioaren lurraldeak
Inperio Hispanikoak lurralde mota asko zituzten
bere barnean: Espainia, Herbehereak, Italiaren
zati handi bat, zenbait lurralde Europako
erdialdean, Amerikako koloniak eta beste
jabetza asko Afrikan eta Asian. Gainera
1580an, Portugalgo Erresuma hartu zuen.
16.
17. Karlos l.aren erregealdia
Karlos l.a Errege-erregina Katolikoen biloba zen,
Flandesen hezia. 1516an, Espainiako tronua hartu
zuen. Egoera horren ondorioz, 1520an
Komunitateen Matxinada izan zen Gaztelako hiri
nagusietan. Espainiatik kanpo, Frantzia bihurtu zen
arerio nagusia, Europako boterea lortzeko. Hori
dela eta, Karlos l.askotan izan zituen gatazkak
Frantziako erregearekin. Gainera, Europako
erdialdean, luteranoei egin zien aurre, ez baitzuten
Aita Santuaren autoritatea onartzen; luteranoen
aurka gudu asko irabazi zituen arren, ez zuen lortu
haien hedapena geldiaraztea.
18.
19. Felipe ll.aren erregealdia
Arazo handiak izan zituzten inperioari eusteko.
Hasieran, Frantzia garaitu zuen; baina
erregealdiaren amaieran, berriro piztu zen bi
herrialdeen arteko gatazka. 1571n, turkiarrak
garaitu zituzten, Lepantoko Guduan.
Herbehereak oso eremu gatazkatsua izan ziren.
Ingalaterrak martxinoen alde egin zuen, Felipe
ll.ak Itsas Armanda Garaitezina bidali zuen
haien aurka egiteko; ontzidi boteretsua bazen
ere, 1588an garaitu egin zuten. Gerra horiek
guztiek gastu izugarriak sortu zituzten. Horren
ondorioz, herritarrak pobretu egin ziren.
20.
21. Imperioaren krisia
XVlll. mendean, beste dinastia batek hartu zuen
Espainiako tronua: borboitarrek. Politika
antolatzeko ideia berriak ekarri zituzten errege
horiek.
22.
23. Inperioaren zatikatzea
XVll. Mendeko erregeek, Felipe lll.ak, Felipe lV.ak
eta Karlos ll.ak, balidoen esku utzi zuten
gobernua. Haietako batzuek botere handia lortu
zuten, hala nola Lermako dukeak eta
Olivaresko konde-dukeak.1640.urtearen
inguruan balidoen erregearen boterea areagotu
nahi zutenez. Horregatik, protesta-
altxamenduak izan ziren Katalunian, Italian eta
Portugalen ezkenean, Espainiarekiko
independentzia lortu zuen.
24.
25. Ondorengotza Gerra
1700ean, Karlos ll.a oinordekorik utzi gabe hil
zen. Bi erregegai aurkeztu ziren hura
ordezkatzeko. Europako herrialdeek bataren
edo bestearen alde egin zuten, interesen
arabera. Egoera horretan, Ondorengotza Gerra
sortu zen: nazioarteko gerra eta gerra zibila
izan zen. Gerra 1713an amaitu zen,
Utrechteko Itunen bidez.
26.
27. Borboitarrek tronua hartu zuten
Felipe V.ak gobernu mota berri bat ezarri zuen:
monarkia absolutua; sistema horretan,
erregeak zituen estatuko botere guztiak.
Erregea Espainiako lurralde guztiak
uniformizatzen saiatu zen. Horretarako, 1707tik
eta 1716ra bitartean, Planta Berriko
Dekretuak aldarrikatu zituzten: haien bidez,
Kataluniako, Aragoiko, Valentziako eta
Mallorcako Gorteak desegin eta bertako foruak
edo legeak bertan behera utzi zituen.
29. XVlll. mendeko erreformak
XVlll. Mendeko erregeek Felipe V.ak, Fernando Vl.ak,
Karlos lll.ak eta Karlos lV.ak erreforma asko jarri zituzten
abian:
Administrazioaren erreformak: Balidoen ordez, estatu-
idazkariak edo ministroak izendatu zituzten, erregeari
gobernu-zereginetan laguntzeko; esaterako, zergak
biltzeko.
Lan publikoak. Errepideak eta ubideak eraiki zituzten, eta
komunikazio-bideak hobetu ziren.
Erreforma ekonomikoak. Ekonomia hobetu nahian, errege-
manufakturak sortu ziren erregeak babestutako
lehenengo fabrikak, bai eta merkataritza-konpainak ere,
erregearen babesaz Amerikarekin merkataritzan aritzeko.
30.
31. Aro Modernoaren amaiera
XVIII.mendean zehar,erregeek gatazka izan
zituzten Britainia Handiarekin eta Portugalekin.
Horregatik, Espainiaren eta Amerikaren arteko
merkataritza oztopatzen zuten.
Gerra horiek gastu izugarriak sortu zituzten, eta
haiei aurre egiteko, erregeek zergak areagotu
zituzten. 1808an, Aranjuezko Matxinada izan
zen, eta horren ondorioz, Karlos IV.ak abdikatu
egin behar izan zuen, bere seme Fernando
VII.aren alde.
32.
33. Gizartea eta kultura
XVI.mendearen erdialdetik XVII.mendearen
amaierara bitartean, kalitate handiko literatura-
lan eta artelan ugari sortu ziren Espanian. Hori
dela eta, aldi horri Urrezko Mendea esaten zaio.
34.
35. Gizartea
Noblezia eta kleroa pribilegiodunak ziren.
Nekazariek eta burgesiak -merkatariak eta
eskulangileak- pribilegiorik gabeko klasea edo
herri xehea osatzen zuten.
Erlijioari dagokionez, Aro Modernoko gizartea ez
zen batere tolerantea izan. 1492an juduak
kanporatu zituzten, eta 1609an, moriskoak.
36.
37. Literatura
Inprimategiak -XV. mendean asmatua- idazleen
lanak hedatzen lagundu zuen.
XVI. mendean, idazle hauek nabarmendu ziren:
Santa Teresa Jesusena eta San Joan
Gurutzekoa, eduki espiritualeko lanen idazleak;
eta Garcilaso de la Vega olerkaria.
XVII. mendean, hauek izan ziren idazle nagusiak:
Miguel de Cervantes, Francisco de Quevedo,
Luis de Góngora, Lope de Vega eta Calderón
de la Barca.
XVIII. mendean, ilustratuak nabarmendu ziren,
hala nola Gaspar Melchor de Jovellanos.
Espainiako arazoez hausnartu zuten ilustratuek
38.
39. Artea
Arkikekturan, XVI. mendean, herreriar estiloko
eraikinak egin zituzten: itxura soila zuten, eta
apaingarri gutxi. XVII. mendean, berriz, eraikin
barrokoak nagusitu ziren: lerro kurbatu ugari
zuten, eta apaingarriz betetzen zituzten. XVIII.
mendean, eraikin neoklasikoak egin zituzten,
erromatarren garaiko eraikinen antzera
Eskulturan, aldareak apaintzeko erretaulak eta
zur polikro-matuzko erlijio-irudiak nabarmentzen
dira.
Pinturan, Greco nabarmendu zen XVI. mendean:
oso irudi luzangak marrazten zituen. XVII.
mendean, errealismoa nagusitu zen pinturan.
40.
41. Zientziaren garapena XVIII.
mendean
XVIII. mendean, zientzia-erakunde asko sortu
ziren, hala nola museoak, behatokiak eta
lorategi botanikoak.
Hezkuntzari ere garrantzi handia eman zioten.
Horregatik, akademiak sortu zituzten, hala nola
Hizkuntzaren Errege Akademia, bai eta elkarte
ekonomikoak ere, adituek ekonomiaz
hausnartzeko.