SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 52
Descargar para leer sin conexión
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
                                                                      Leioa-ko Berritzegunea


AURKIBIDEA


1.- HASIERAKO EBALUAZIOA. SARRERA.


1.1. Aurreko ezagutzak antzematea

1.2. Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak

1.3. Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak



2.- IKASGELA PRESTATU




3.- METODOLOGIA




4.- EBALUAZIO-ADIERAZLEAK


4.1. Gizarte Zientziei lotutako trebetasunak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko
txantiloi edo plantilla.

4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloia.



5.- TENPORALIZAZIOA




6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK
Ana Basterra
                                                                  Leioa-ko Berritzegunea

1.- SARRERA
Hasierako ebaluaziorako proposamen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan,
kurtsoaren hasieran, lantzeko pentsatuta dago. Aurkezten den ereduak, hain zuzen ere,
DBHko 2. zikloan jarri du arreta.
Material hau prestatzeko, kontuan hartu da Gizarte Zientzia, Geografia eta Historiaren
Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Curriculum Diseinua. DBHko ikasleek,
munduari eta Europari buruzko ezagutzak izateaz gain, euren Autonomia Erkidegoa ere
ezagutu behar dute, inguru horretan bizi dira eta.
Hasierako ebaluaziorako proposamen honek eskaini nahi duena da egin daitezkeen
jardueren multzo bat, zenbait ataletan banatuta.
Hasierako ebaluaziorako eredu hau, gainera, DBHko beste kurtso batzuetarako ere
egokitu daiteke, aldez aurretik kontuan hartuta ikasleek aurreko kurtsoetan landu
dituzten edukiak (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak, jarrerazkoak).

Ebaluazio honen garapena ondoko eskemen barruan kokatzen da:

1.1.- Aurreko ezagutzak antzematea.

1.2.- Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak.

1.3.- Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak.



1.1.- AURREKO EZAGUTZAK ANTZEMATEA


Hausnarketarako eta jarduteko ondoko proposamenak gomendatzen dira atal
honetarako:

   a) Kurtsoaren hasieran, zer espero dugu jakingo dutela ikasleek Gizarte Zientzia,
      Geografia eta Historiari buruz?

   b) Gure ustez, zer trebetasun eta abilezia dute aurretik, eta zeintzuk bereganatu
      beharko lituzkete?


   c) Noraino ezagutzen dute gai edo alor honetako lexikoa edo hitzak?


   d) Zer mailatan daude testuen ulermenari dagokionez?
Ana Basterra
                                                                     Leioa-ko Berritzegunea

1.2.- HASIERAKO EBALUAZIOAREN EZAUGARRIAK

Ondoko proposamena egiten da atal honetarako:

   a) Gure ikasleen benetako egoeraren berri izaten ahalegindu.


   b) Ikasleen egoera kontuan hartuta, jarduerak proposatu geroko.


   c) Hasierako ebaluazioa baliagarri gerta dakigula beti jarraibide gisa, ikasturteari
      hasiera emateko eta gelako programaziorako.

1.3.- HASIERAKO EBALUAZIOAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

   a) Hiru eduki mota baloratu (prozedurazkoak, jarrerazkoak eta kontzeptuzkoak).


   b) Zenbait teknika erabili taldearen egoeraz jabetzeko (ahozko edo idatzizko
      adierazpena eta ulermena, informazioa bilatu eta aukeratu, testuak eta irudiak
      interpretatu, denboraren nozioa ulertu, aldaketa-jarraitutasuna...).


   c) Hasierako ebaluazioarekin hasiera eman nahi zaio irakaskuntza-ikaskuntza
      prozesuari.


2. IKASGELA PRESTATU

Ikasgelan material egokiak eduki behar dira ikasleek informazioa kontsultatzea
errazteko (aurreko kurtsoetako testuliburuak, hiztegiak, entziklopediak, diapositibak,
Interneterako sarbidea duen ordenagailua,...).
Ikastetxeko liburutegia ere izan daiteke toki egokia ebaluazio hau egiteko.


3. METODOLOGIA
Komeni da hasierako ebaluazio honetan proposatzen diren jarduerak bakarka egitea;
hartara, irakasleak ikasle bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratuko du.
Hala ere, irakasleak jarduerak zuzendu ondoren, oso interesgarri litzateke bateratze-lana
egitea edo batera-jartzea, ikasleek klasean dituzten trebetasunak eta jarrerak behatu ahal
izateko: mintzamena, klasean parte hartzea, hitz egiteko txanda errespetatzen duten,
bakoitzaren zailtasunak...
Gomendagarria da ikasleek aukera izan dezatela informazioa zenbait iturritan bilatzeko;
izan ere, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baloratu nahi dira orain, batez ere.
Ana Basterra
                                                                    Leioa-ko Berritzegunea

4. EBALUAZIO ADIERAZLEAK
4.1.Gizarte Zientziei, Geografiari eta Historiari lotutako trebetasunak
    ebaluatzeko adierazleak.

Ikaslea                                                         1          2         3


Eskatzen zaion informazioa zenbait iturritik abiatuta
aurkitzen du.


Badaki zer iturrira jo informazioa zabaltzeko.


Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereizten
ditu.


Ulertzen ez dituen hitzak hiztegian begiratzen ditu.


Testu bateko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak
bereizten ditu.


Badaki gauzak era koherente eta ordenatuan adierazten.


Irudiak eta argazkiak identifikatzen ditu, baita interpretatu
ere.


Badaki informazioa bilatzen, ezagutzen ez dituen irudi eta
argazkiak identifikatzeko.


Badaki grafiko bat interpretatzen.


Badaki   urteak   mendeekin     identifikatzen.     Badaki
dokumentuak ordenatzen denboraren segidari jarraituz.

Balorazio-eskala:
   1- egoki, eroso
   2- nahiko
   3- nekez
Ana Basterra
                                                                       Leioa-ko Berritzegunea

4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak


Ikaslea                                                           1         2          3


Parte hartzen du klasean


Badaki ikaskideei entzuten


Hitz egiteko txanda errespetatzen du

Balorazio-eskala:
   1- egoki, eroso
   2- nahiko
   3- nekez

5.- TENPORALIZAZIOA
Hasierako ebaluazio hau beste sail batzuekin ere parteka daiteke; izan ere, trebetasunak
eta abileziak baloratuko dira bereziki, eta horietako batzuk ikasteko teknikekin lotuta
daude. Beraz, hasierako ebaluazio hori bizpahiru egunetan egin daiteke.

1. SAIOA:
Jarduera: Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereiztea.
Hizkuntza Saila.
Irudi-iruzkinak: 1., 2. ,3. ,4. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila.

2. SAIOA:
Irudi-iruzkinak: 5., 6., 7. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila.

3. SAIOA:
Jarduera: Denboraren segida landu. Jarduera: Testuak irakurri eta ulertzea. Hizkuntza
Saila.

4. SAIOA:
Jarduera: Artearen Historia. Plastika eta Marrazketa Saila.

5. SAIOA:
Jarduera: Mapak erabiltzea. Gizarte Zientzien Saila.
Jarduera: Datu estatistikoak erabiltzea eta grafikoak egin eta interpretatzea.
Matematika Saila.

6. SAIOA:
Bateratze-lana edo batera-jartzea klasean (garrantzitsua da jarrerak ebaluatzeko).
Ana Basterra
                                                                           Leioa-ko Berritzegunea

6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK

IRUDI-IRUZKINA. 1. JARDUERA

1. argazkia: Klima ozeanikoa (itsasaldeko klima)

2. argazkia: Klima ekuatoriala

3. argazkia: Klima polarra

4. argazkia: Goi-mendietako klima

5. argazkia: Basamortuko klima

6. argazkia: Klima mediterraneoa




http://www.indexnet.santillana.es/rcs/_archivos/Recursos/geografiahistoria/climasmundo.pdf

Interneteko helbide horretan handiago ikus daiteke mapa.
Ana Basterra
                                                                   Leioa-ko Berritzegunea




TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA



   A testua: Etorkinen arazoak: Euskadik ateak ireki dizkie “paperik gabekoei”.
    Tomás Bárbulo. El País, 2004.

      B testua: Esklaboek askatasuna eskatzen zuten. Klaudio enperadoreak
      gobernuan eman zien lana askatutako esklaboei. Erromatar historialari
      Suetoniok kontatzen du nola tratatzen zituen Klaudiok esklabo ohi horiek.
      Suetonio “12 zesarren bizitzak” K.o. 130. urtea.

   C testua: Kristobal Kolon “Nabigazio-egunkaria”.

   D testua: Garrido, F: Langile-klaseen Historia, “Proletarioa”, III. liburukia.

   E testua: Halikarnasoko Herodoto (Iñaki Usabiaga Sukia itzultzaile). Bere
    Historiaren III. liburua. K.a. V. mendea. Baltsamamendua.

   F testua: Laborariak mendekotasunean. XIII. mendeko ipuin satirikoa.


ARTEAREN HISTORIA


   1. argazkia: Lehoien patioa. Alhambra. Granada. XIV. mendea.

   2. argazkia: Abu Sinbelgo tenplu handia. Egipto. K.a. 1260. urtea inguru.

   3. argazkia: Pintura inpresionista. Monet “Eguzki atera berria”, 1872.

   4. argazkia: Guggenheim Bilbao museoa. Frank Gehry, 1997.

   5. argazkia: Segoviako akueduktua (arkitektura erromatarra). K.o. I. mendea.

   6. argazkia: Kreazioa. Sixtotar Kapera. Migel Anjel (Michelangelo Buonarroti).
    Errenazimentua, 1510.

   7. argazkia: Santiago (Done Jakue) katedrala (Bilbo). Arte gotikoa, XIV-XV.
    mendea.

   8. argazkia: Partenoia. Arte grekoa. K.a. 448.ean eraikitzen hasia.

   9. argazkia: Arte erromanikoa. Fromistako (Palentzia) San Martin eliza.
    K.o. 1.100.

   10. argazkia: Erdi aroko artea. Salazar dorrea, Portugalete, 1379.
Ana Basterra
                                                                  Leioa-ko Berritzegunea

   11. argazkia: Historiaurreko artea, Paleolitikoa. Santimamiñeko (Bizkaia)
    haitzuloko pinturak.

   12. argazkia: Pintura postkubista. Surrealismoa, Espresionismoa. Picasso
    “Gernika”, 1937.

   13. argazkia: Chillida “Haizearen orrazia”. Donostia, 1977.



10. jarduera
Ana Basterra
                                               Leioa-ko Berritzegunea



AURKIBIDEA




1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKO
JARDUERA.




2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK.




3.- DENBORA LANDU. JARDUERA.




4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA. JARDUERA.




5.- ARTEAREN HISTORIA. JARDUERA.




6.- MAPAK ERABILTZEA. JARDUERAK.
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
                                                               Leioa-ko Berritzegunea

1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKO
JARDUERA.


Ondoren jarri diren hitzak ikasgai ezberdinetakoak dira. Jar itzazu plantillaren
barruan, dagokien atalean.
Minifundio. Demokrazia. Autonomia Erkidego. Inpresionismo. Burgesia. Latitude.
Olio-pintura. Otitis. Cromagnon. Birziklatze. Espresionismo abstraktu. Altitude.
Lehendakari. Estamentu. Hies. Boto. Arku. Bizi-itxaropen. Kutsadura. Gastritis.
Diktadura. Erliebe. Kapital. Kamikaze. Langabezia. Ararteko. Meskita. Berotegi
(negutegi). Petrolio. Basailu (mendeko). Demografia. Etorkin (immigrante). Kupula.
Klero (elizjende). Meridiano. Emigratzaile. Iraultza. Nikotina. Antizikloi. Udal.
Kongresu. Burka. Autonomia-estatutu. Haize-energia. Etorkin (immigrante).
Errenazimentu. Ingurumenaren kutsadura. Hidrografia.


         Artea        Historia/Gizartea      Osasuna       Ingurumena/Geografia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13
Ana Basterra
                                                              Leioa-ko Berritzegunea




2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK.


1.- Ondorengo argazkiak begien aurrean dituzula, jarduera hauek egin:

   a) Zer klima-mota iradokitzen dizute? Klima bakoitzaren ezaugarriak adierazi,
      kontuan hartuta prezipitazioak edo euria, tenperatura eta landaredia.

           1. argazkia:




           2. argazkia:




           3. argazkia:




           4. argazkia:
Ana Basterra
                                                                 Leioa-ko Berritzegunea




        5. argazkia:




        6. argazkia:




b) Argazki horietakoren bat ba al dagokie Euskal Autonomia Erkidegoko klimei?
   Markatu zein edo zeintzuk, eta erantzuna arrazoitu.




c) Paisaia horiek gizakiak aldatu dituela uste al duzu? Erantzuna arrazoitu.
Ana Basterra
             Leioa-ko Berritzegunea




      -1-     -2-




-3-         -4-
Ana Basterra
                                                               Leioa-ko Berritzegunea




              -5-                                       -6-


2.- Ezagutzen dituzun kontinente eta itsasoak markatu edo seinalatu mapa
honetan. Era berean, aurreko galderako argazkiei jarri dizkiezun klimak zein toki
edo aldetan ematen diren markatu. Puntu kardinalak ere jarri.
Ana Basterra
                                                                                        Leioa-ko Berritzegunea




3.- Ikus dezakezunez, argazki hauetan bi nekazaritza-paisaia desberdin ageri dira.




                         -1-                                                                 -2-




                                                                                           -3-     -4-

   a) Saia zaitez kontzeptu batzuk gogoratzen, argazkiekin erlazionatuz.

       o Mekanizazioa
         Argazki-zk..................................................................
         Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi)




       o Nekazaritza tradizionala
Ana Basterra
                                                                                        Leioa-ko Berritzegunea

          Argazki-zk.................................................................
          Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi)




   b) Argazki horietakoren batek ba al du antzik Euskal Autonomia Erkidegoan
      erabiltzen den nekazaritzarekin? Erantzuna arrazoitu.




   c) Zer sektore ekonomikori dagozkio argazki horiek? (gurutze batez markatu)

      o Lehen sektoreari

      o Bigarren sektoreari

      o Hirugarren sektoreari




4.- Bilboko ikuspegia ikus dezakezu argazkiotan. Zatikako azterketa egingo dugu.
Gero, behean ageri diren galderei erantzungo diezu.
Ana Basterra
                                                              Leioa-ko Berritzegunea


a) Zer faktorek mugatu ahal izan du Bilboren hedapena edo zabalkuntza?

b) Hiri-mundua eta landa- edo baserri-mundua hurbil daudela ikus daiteke.
   Identifikatu argazkietan.

c) Eraikinen edo etxeen distribuzioaren arabera, biztanleriaren dentsitatea handia
   dela iruditzen zaizu, bai ala ez?

d) Hirietan, zer motatako jarduera ekonomikoak dira nagusi?

e) Nolakoa da ingurumena hiri handi batean?
Ana Basterra
             Leioa-ko Berritzegunea




Erantzuna:
Ana Basterra
                                                                     Leioa-ko Berritzegunea

5.-

5.1. Nola sailkatuko zenuke behean ageri den paisaia? (landakoa-hirikoa-industriala).
Arrazoitu erantzuna.




Erantzuna:




5.2. Non kokatzen dira industriak? Biribil batez inguratu zure ustez egokiak diren
erantzunak. Aukeratutako erantzunak arrazoitu.

      a) Autopista, portu, trenbide... eta halakoetatik gertu.




      b) Hirien barruan.
Ana Basterra
                                                               Leioa-ko Berritzegunea




c) Hirien inguruan.




d) Hirietatik oso urruti.




e) Lehengaiak dauden tokietatik hurbil.




f) Energia iturriak dauden tokietatik hurbil.




g) Eskulan ugari dagoen tokietatik hurbil.




h) Orain arte industrializatu gabe dauden herrialdeetan.




i) Eskulan merkea duten herrialdeetan.




5.3. Zer sektore ekonomikori dagokio industria? (gurutze batez markatu)

o Lehen sektoreari

o Bigarren sektoreari

o Hirugarren sektoreari
Ana Basterra
                                                                     Leioa-ko Berritzegunea


6.- Argazkiok gizarte-talde desberdinak erakusten dizkigute.

6.1. Jar iezaiozu argazki-oina argazki bakoitzari, edo egizu argazkiari buruzko iruzkin
laburra.




                                      -1-




               -2-


                                                                     -3-
Ana Basterra
            Leioa-ko Berritzegunea




      -4-




-5-          -6-
Ana Basterra
                   Leioa-ko Berritzegunea




   1. argazkia:




   2. argazkia:




   3. argazkia:




   4. argazkia:




   5. argazkia:




   6. argazkia:
Ana Basterra
                                                                      Leioa-ko Berritzegunea


6.2. Esan ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren:


    Jaiotza-tasa murriztu egin da gaur egun Espainian, eta Espainia da jaiotza-tasarik
     txikienetakoa duen herrialdeetako bat.



    Orain dela 50 urte, jaiotza-tasa handia zen Euskal Herrian.



    Jaiotza-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.



    Hilkortasun-tasa nabarmen igo da gaur egun Euskal Herrian.



    Hilkortasun-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.



    Erretiratu edo jubilatuen kopurua haziz doa Euskal Herrian, urtez urte.



    2025. urtean, erretiratu gehiago izango da Espainian lan egiteko adinean
     daudenak baino.



    Bizi-itxaropena nabarmen hazi da Euskal Herrian azken 50 urteotan.



    Emakumeen bizi-itxaropena gizonezkoena baino handiagoa da.
Ana Basterra
                                                             Leioa-ko Berritzegunea




7.- Ingurumenaren degradazioa edo andeakuntza

7.1. Ondoren agertzen diren argazkiek ingurumenaren degradazioaren mota
desberdinak erakusten dituzte.




                                      (a)




                                                                   (c )
        (b)
Ana Basterra
                                                                 Leioa-ko Berritzegunea

a) Zentral nuklearra da.
Ba al duzu kutsadura edo kontaminazio erradioaktiboaren berri? Azaldu horren
eraginak, baita zentral nuklearren bat ezagutzen ote duzun ere.




b) Ikusi ur kutsatuak nola isurtzen diren ibaira. Ahalegindu zaitez gerta daitezkeen
   ondorioak laburbiltzen.




c) Zabortegia da.
       Zer arazo eragin ditzake zaborrak hirietan?
       Nola eragiten dio paisaiari?
       Zer gertatzen da inguru horretako ur, landaredi eta animaliekin?
Ana Basterra
                                                                  Leioa-ko Berritzegunea

7.2. Saia zaitez marrazkian ikusten duzuna 10-15 lerrotan azaltzen, modu koherente eta
antolatuan azaldu ere. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-kutsaduraren
adibideak jarri.
Ana Basterra
                                                                   Leioa-ko Berritzegunea




3. DENBORA LANDU. JARDUERA.
Data batzuk aurkituko dituzu ondoren, urtetan adieraziak. Esan zein mendekoa den
bakoitza.

K.o. 1492. urtea    Mendea:                   K.o. 1789. urtea        Mendea:

K.a. 205. urtea     Mendea:                   K.a. 1301. urtea       Mendea:

K.o.1300. urtea     Mendea:                   K.o. 499. urtea         Mendea:

    Zer esan nahi du K.a. laburdurak?

    Zer esan nahi du K.o. laburdurak?


4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA.


      Astiro irakurri ondoren agertzen diren testuak.


      Hitzen bat ulertzen ez baduzu, hiztegian begiratu.


      Aztarnak bilatu testu bakoitzean, zer arokoa den, garai hartan zegoen
       gizartea iradoki edo adierazi diezazuketenak...

      Titulua jarri testu bakoitzari.


      Azpimarratu testu bakoitzaren ideia nagusiak.

      Testu bakoitzaren ertzean, hitz batez edo esaldi labur batez adierazi
       paragrafo bakoitzaren ideia nagusia.

      Ondoren agertzen den irudi-argazki bakoitza ere dagokion testuarekin
       lotu. Argazki-oina jarri.

      Dagokion aroarekin lotu edo identifikatu testu eta argazki bakoitza. 32.
       orrialdean agertzen diren etiketetako bat jarri testu bakoitzari.

      Testu bakoitza dagokion aroan kokatu ondoren, antzinakoenetik
       berrienera ordenatu, eta zenbakia jarri (1 zenbakia zaharrenari, eta 6
       zenbakia berrienari)

      Entziklopediak, testu-liburuak, hiztegiak,... kontsulta ditzakezu

      Zerbait ulertzen ez baduzu, irakasleari galdetu.
Ana Basterra
                                                                                Leioa-ko Berritzegunea

         A TESTUA

Zenbait arrazatako etorkinak, euskal jantzi tipikoak soinean, kamerari begira, irrifartsu. Irudiaren azpian,
honako testu hau: "Guztiontzat ateak zabalik". Hainbat udalek diseinatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen
kanpaina baten aurrean gaude. Kanpainaren helburua: etorkinak integratzea.

Euskadik atzerritarrei —paperak izan ala ez— egiten dien doako eskaintzak barne hartzen ditu ostatua,
osasun-txartela, oinarrizko errenta, gaztelaniazko ikastaroak, bakoitzaren beharrei egokitutako prestakuntza,
eta dokumentazioa tramitatzea Gobernuaren Ordezkaritzan. Abantaila horiek guztiak eskuratzeko giltza
udaletan dago. “Udalak familia-medikuak bezalakoak dira, pazientea aztertu eta espezialistengana bidaltzen
baitute, haiek artatu dezaten”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Boladji Omer benindarrak.

Beraz, Euskadira heltzen den etorkinak egin behar duen lehenbiziko gauza da bizi nahi duen herriko udalean
aurkeztea. Udaletxean, gizarte-laguntzaile batek (Eusko Jaurlaritzak ordaindua), erroldatzeaz arduratu
ondoren, etorkinak dituen behar eta asmoei buruzko txostena egingo du eta aterpea eskuratuko dio. “20.000
biztanletik gorako udal guztiek izan behar dute kasu horietarako aterpea. Eta ez dutenek, ostatua ordaindu
beharko diete etorri berriei” baieztatu du Omerek. Etorri berria horrela egongo da, gizarte-laguntzaileak tokia
aurkitzen dion bitartean, udalek eurek edo GKEek kudeatzen dituzten abegi-pisu ugarietako batean.

Heldu eta hiru hilabetera, atzerritarrak udalean bizitzeko borondatea frogatu duela jotzen dute autoritateek, eta
osasun-txartela ematen diote. Sei hilabete igaro direlarik, berriz, gizarte-behar larrietarako laguntza jasotzen
hasiko da: 220 euro hileko. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren arabera, 2.000 etorkin edo immigrante
inguru ari da soldata hori jasotzen, eta soldata hori hileko 435,17 eurora igotzen da, urtebeteko erresidentzia-
aldia osatu ondoren.

Etorkinak gaztelaniaz ez badaki —sarritan gertatu ohi da—, gizarte-laguntzaileak Helduen Hezkuntza
Iraunkorreko (HHI) eskolara bidaliko du, hizkuntza irakats diezaioten. Adingabekoa bada, ikastetxe publiko
eta itunduek hizkuntza-egokitzapenerako ikastaroak eskaintzen diete, euskaraz eta gaztelaniaz, baita
eskolatzeko programa espezifikoak ere.

Oinarrizko errenta jasotzeak berarekin dakar atzerritarra prestakuntzarako eta lana bilatzeko programa baten
barruan sartzea. "Arauz kanpoko egoeran dauden pertsonek ezin dute Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM)
eskaintzen dituen lan-bitartekotzaz eta prestakuntza-ikastaroez baliatu", argudiatu du Omerek. "Dohainik
eskaintzen diegu guk ikastaro multzo bat, INEMekoa baino hornituagoa".

Eusko Jaurlaritzak, halaber, abokatuen zerbitzu bat ere finantzatzen du, buru-belarri aritu daitezen paperik ez
dutenen egoitza- eta lan-baimenetarako eskariak tramitatzen, Gobernu zentralaren aurrean. Orain urte eta erdi
hasi ziren lanean, eta ordurik hona 10.402 etorkini eman diete laguntza, eta 5.306 espediente prestatu dituzte.
Azken horietatik, 1.927 bidali dituzte Administrazio zentralera, zeinak 367 baizik ebatzi ez dituen, eta
horietatik 314ri (% 85) baiezko erantzuna eman die.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak programa bat abiarazi du, hutsik dauden etxebizitzak “harrapatzeko”.
Maileguak eskaintzen dizkie jabeei, 18.000 euro bitartekoak, etxebizitzak konpondu eta bost urterako aloka
diezazkioten. Jaurlaritzak, berriz, alokairuan eskaintzen ditu etxeok, hileko 90 eta 180 euro bitartean kobratuz,
eta hileko alokairu horren eta jabeak hartzen duenaren arteko diferentzia ordaintzen du. 6.375 etorkinek eman
dute izena programa honetan.
Ana Basterra
                                                                      Leioa-ko Berritzegunea




B TESTUA

“Klaudiok armadaburu jarri zuen Felix libertoa, eta Judeako gobernadore aukeratu zuen.
Harpokras-ek askatasuna iritsi zuenean, gladiadore-ikuskizunak antolatu zituen. Baina
enperadoreak begikoen zituenak, kutunenak, bere laguntzaile Nartziso eta jauregiko
diruzain Pallas ziren. Biek ala biek egin zituzten dirutza handiak.”




C TESTUA

        Urriaren 13a, larunbata. “Eguna argitu orduko, jende-mordoa ikusi genuen
hondartzara iristen: gazte eta luze ziren. Biluzik zeuden, gizon eta emakume, amaren
sabeletik mundura jaio zirenean bezala. Itxura onekoak ziren, gorputzez lerdenak eta
aurpegiz atseginak. Ileak, zaldi-zurdak bezain trinkoak, bekainetaraino eroriak
zituzten aurretik; atzetik, ile-motots luze bana zuten zintzilik, sekula ere mozten ez
zutena. Itsasontzira hurbildu zitzaizkigun, zuhaitz-tantaiz egindako piraguatan, kanoa
luzeen antza baitzuten, pieza bakarrekoak. Okin-palaren moduko bat erabiltzen zuten
arrauntzat, bai ederki baliatu hartaz, ordea! (...). Hurreratu eta papagaiak, kotoi hari
matazak, lantzak eta beste gauza asko eskaintzera etorri zitzaizkigun. Ordainetan,
beirazko aleak, kriskitinak eta halakoak eman genizkien. Eskaintzen genien guztia
onartzen ziguten, eta, era berean, zuten guztia ematen, baina, nolanahi ere, oso
pobreak begitandu zitzaizkidan. Adi-adi egon nintzaien beha, urrerik ba ote zuten, eta,
ohartu nintzenez, haietako batzuek eraztun txiki bana zeramaten, sudurrean egindako
zuloan. Keinu eta imintzioen bitartez jakin ahal izan nuenez, haien uhartea inguratu
eta hegoalderantz nabigatuta aurkituko genuen bazter bat: hango erregek urrezko
edalontzi ederrak omen zituen, eta metal hori ugari.”

Urriaren 23a, asteartea. “Kubako uharterantz abiatu nahi nuke gaur, baina Zipango
(Japonia) behar duela uste dut, handi eta aberats baita, oso, hemengo jendearen
esanetan. Ez dut hemen luzaroago geratu nahi, urrerik ez dagoela ikusten baitut. Eta
tratu handia dagoen tokietan ibiltzea denez kontua, ez dago hemen luzatzeko
arrazoirik; aitzitik, aurrera egin behar da, eta lur asko ikusi, harik eta probetxugarri
zaigun batekin topo egiten dugun arte, uztera goazen lur honi ere espeziatan oso
aberats iristen diodan arren.”
Ana Basterra
                                                                     Leioa-ko Berritzegunea



D TESTUA

       “Haurrak funtsezko tokia hartzen hasi ziren fabrika-lanetan, Ingalaterran, Derby,
Nottingham eta Lancastergo manufaktura-barrutietan. Industria garatu ahala, herri eta hiri
handietatik aprendizak —zazpi eta hamalau urte bitartekoak— biltzeko egokiera edo
komenientzia heldu zen. Haur ugari batu ahal izateko, haur-bilketak egiten ziren, baita
hitzarmenak izenpetu ere umeen senideekin eta erruki-etxeetako zuzendariekin. Aski da
gertakari bat aipatzea transakzio horien moraltasunik eza frogatzeko. Londresko parrokia
batek eta Lancashireko fabrikatzaile batek egindako kontratu batean honako hau hitzartu
zuten: fabrikatzaileak ergel edo idiota bat hartu beharra zuela, lanerako gauza ziren hogei
ume bakoitzeko.”

        Haurrok fabrika eta lantegietan nola zeuden jabetzeko, hara zer dioen Aikin
doktoreak Manchester hiria deskribatzerakoan: “Batez ere haurrak ari dira lanean gure
kotoi-lantegietan, erruki-etxeetatik ekartzen baitituzte, artaldeen gisa. Inork ez ditu
ezagutzen, eta inork ez die jaramon izpirik egiten.”

       “Gela estuetan itxita, argi eta makinen jario koipetsuek kirastutako airea arnasten,
egun osoz edukitzen dituzte lanean, gauberandura arte, askotan. Inguruabar horiek,
garbitasunik ezak, eta sartzean eta irtetean sarritan jasan behar izaten dituzten tenperatura-
aldaketek hainbat gaixotasun eragiten dizkiete; bereziki, lantegi hauetan hain arruntak diren
nerbiotako eritasunak.”

       “Aprendiz izateari uzten diotenerako, oro har, ahul eta makal geratzen dira, lan
neketsu eta jarraituetarako gauza ez direla; neskek ez dakite josten, eta ez ohi dute familiako
ama on izateko ezagupen eta gaitasun egokirik izaten.”




E TESTUA

“Lehenik burdinazko gakoarekin sudurzuloetatik burmuina ateratzen dute. Jarraian, harri
zorrotz batekin alboaren luzeran ebakia eginez, barru guztia kanporatu ohi dute, eta hau
garbitu eta palma-ardoa iragazi ondoren, berriz usaingarri zehatuak iragazten dizkiote. Gero
sabela, nahasigabeko mirra apurrez, kanelaz, eta intsentsua ez beste usaingarri guztiez bete
ondoren, atzera josi egiten dute. Eta, hau eginik, gazitu egin ohi dute gorpua, hirurogeita
hamar egunez gatzuz (1) estalirik. Baina, hirurogeita hamar egunen buruan gorpua garbitu
eta den-dena liho finezko ehunetik ebakitako bendez biltzen dute, benda azpiak gomaz
igurtzitzen dituztelarik. Erarik garestienean nahi dutenei horrela antolatzen dizkiete gorpuak.
Ana Basterra
                                                                   Leioa-ko Berritzegunea

Erdiko eran nahi dutenei, ordea, eta garestiari ihes egiten diotenei, honela prestatzen
dizkiete. Zedro-olioz xiringa batzuk bete ondoren, gorpuaren barrunbea bete ohi dute, ez
ebakirik egin eta ez sabela ateraz; aitzitik, ipurditik isurkaia sartu eta atzerabidea
galaraziz, agindutako egunetan gatzuan eduki ohi dute. Eta azken egunean barrunbetik
lehen sarturiko zedro-olioa ateratzen dute; eta hainbesteko indarra du honek, non
berekin batera sabela eta erraiak deseginik kanporatzen dituen; haragiak, berriz, gatzuak
desegiten ditu eta, benetan, gorputik azala eta hezurra baizik ez da geratzen.
Baltsamatzeko hirugarren era, ondasunez ahulenak direnei antolatzen zaiena, hauxe da:
purga baten bidez barrunbea garbitu eta hirurogeita hamar egunez gatzutan edukitzen
dute eta ondoren, eraman dezaten, itzuli egin ohi dute.

           (1)        Heladerazko livtron (natrona edo karbonato sodikoa) euskaraz
                      gatzu itzultzen dugu. Konposatu hori gorpua lehortzeko erabiltzen
                      zen, usteldu ez zedin.




F TESTUA
      ANTZINAROA                                     ARO MODERNOA
        “San Juanetan, jaunaren larreak ebaki behar dituzte laborariek, eta fruituak
gaztelura eraman. Gero, gari-uzta eraman behar dute etxaldera, baina ezin dituzte gari-
sortak gorde jaunak bere partea kendu arte. Irailean, zortzi txerritik bat eman behar
dute, onenetarikoa. San Diegotan, taila edo zentsua ordaindu behar dute. Negua hasi
orduko, jaunaren lurra landu behar dute: prestatu, erein eta areatu. San Andresetan,
pastela eman behar diote. Gabonetan, oilasko on-samurrak. Gero, garagarra eta garia.
Erramu-igandean, arkumeak eman behar dizkiote. Gero, errementerian egin behar dute
lan, eta basora joan eta egurra moztu jaunarentzako; jaunaren garraioak ere euren
gurdietan egin behar dituzte. Eta gainera, egizue kontu gazteluko errotariak aleen eta
irinaren zati bat kenduko diola laborariari garia ehotzeagatik; ogia erretzeko ere
ordaindu beharra dagoela, eta okinak bere zatia hartzen ez badu, ogia erre ez ezik
kiskali ere egiten duela.”




       ERDI AROA                                        ANTZINAROA



     GAUR EGUNGO                                      GAUR EGUNGO
         AROA                                             AROA
     XVIII. MENDEA                                     XXI. MENDEA
Ana Basterra
      Leioa-ko Berritzegunea




-1-




-2-
Ana Basterra
      Leioa-ko Berritzegunea




-3-




-4-
Ana Basterra
            Leioa-ko Berritzegunea




      -5-




-6-
Ana Basterra
                                                                   Leioa-ko Berritzegunea

5.- ARTEAREN HISTORIA


       Zenbait argazki agertuko zaizkizu ondoren, arte-lanak (arkitektura, eskultura,
pintura) erakusten dituztenak.

       Etiketa batzuk ere aurkituko dituzu, zenbait arte-aldi edo -arori dagozkienak.

           Arte-lan bakoitza behatu, eta haren ezaugarriak ikusita, obra bakoitza
            dagokion arte-aldi edo -aroarekin lotu, etiketa bakoitza zure ustez
            dagokion tokian jarriz. Ondokoak kontsulta ditzakezu: Arte-liburuak,
            testuliburuak, entziklopediak, diapositibak...


           Hurrenkera kronologikoan jarri arte-lanak                 (antzinakoenetik
            berrienera), 1etik 13ra arteko zenbakiak ipinita.



           Obra bakoitzari buruzko iruzkin txikia idatzi zure koadernoan,
            dakizunaz eta eskuratu duzun informazioaz baliatuz.




                                           LABAR-PINTURA
     ERRENAZIMENTUKO
                                           HISTORIAURREA
         PINTURA
Ana Basterra
                                Leioa-ko Berritzegunea




    PINTURA          ERDI AROKO
INPRESIONISMOA      ARKITEKTURA




EGIPTOKO ARTEA      ESPRESIONISMOA -
                     SURREALISMOA



 ARKITEKTURA           ARKITEKTURA
 ARTE GREKOA         ARTE MUSULMANA




                         ARKITEKTURA
    ESKULTURA         ARTE ERROMATARRA
  GAUR EGUNEKOA




     ARKITEKTURA
       GOTIKOA           ARKITEKTURA
                         ERROMANIKOA




     ARKITEKTURA
    GAUR EGUNEKOA
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
Leioa-ko Berritzegunea
Ana Basterra
                                                                       Leioa-ko Berritzegunea

6.- MAPAK ERABILTZEA


Mapak erabiliko dituzu. Zalantzarik baduzu, atlasen bat kontsultatu.



    Esan zer adierazten duen behean ageri den mapa horrek. Probintzien,
     hiriburuen eta itsasoaren izenak jarri, halakorik badago.
Ana Basterra
                                                        Leioa-ko Berritzegunea


 Aurreko mapan bezala, esan zer adierazten duen mapa honek. Adierazi zein
  Autonomia Erkidegotan bizi zaren, eta mapan jarri Estatuko gainerako
  Autonomia Erkidegoen izenak, ondoren agertzen direnak:
  Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Errioxa, Euskal Autonomia
  Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa,
  Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroako Foru
  Erkidegoa, Valentzia. Ceuta eta Melilla hiri autonomoak.
Ana Basterra
                                                                   Leioa-ko Berritzegunea




    Esan zer adierazten duen mapa horrek. Itsasoen, herrialdeen eta hiriburuen
     izenak jarri, eta koloreztatu. Hitz egin herrialde horietako diruaz edo monetaz.

      Herrialdeak:

      Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua
      (Britainia Handia), Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia,
      Finlandia (Suomi), Frantzia, Grezia, Herbehereak (Holanda), Hungaria,
      Irlanda (Eire), Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Luxenburgo, Malta,
      Norvegia, Polonia, Portugal, Suitza, Turkia, Txekiar Errepublika, Zipre.




http://www.todosvacunados.com/imatges/mapa_europa3.gif . Helbide honetan duzu
mapa osatua.
Ana Basterra
                                                         Leioa-ko Berritzegunea




 Iparra, Hegoa, Ekialdea eta Mendebaldea markatu behean agertzen den mapa
  horretan.
 Paraleloak eta meridianoak markatu


   Ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren adierazi:
       Mapa bateko latitudea Ekialde-Mendebalde koordenatuek markatzen
         dute.

         Egia                       Faltsu

       Mapa bateko longitudea Ipar-Hego koordenatuek markatzen dute.

         Egia                        Faltsu
Ana Basterra
                                                                     Leioa-ko Berritzegunea




7.- DATU ESTATISTIKOAK ERABILTZEA ETA GRAFIKOAK
    EGIN ETA INTERPRETATZEA


7.1. Esan grafiko honek zer erakusten duen, eta zer grafiko-mota den, eta iruzkin laburra
egin horri buruz.




       Internet erabiltzen dutenak. Datuak: 2002ko apirila.


Iruzkina:
Ana Basterra
                                                                  Leioa-ko Berritzegunea




7.2. Behean agertzen den grafikoan Euskadiko biztanleriaren banaketa ageri da,
1900. urtetik 2001.era.
            Ondoren ageri den plantillan jarri datuak (%tan). Ikusi nola jarri diren
               1900eko datuak.
            Grafiko iruzkindu edo komentatu, honako kontzeptu hauekin eta
               antzekoekin lotuz: jaiotza-tasa, hilkortasun-tasa, bizi-itxaropena,
               adin-taldeen aldaketen arrazoiak eta ondorioak....




        EUSKADIKO BIZTANLERIA, ADIN-TALDEEN ARABERA. %


TALDEAK        0TIK 14 URTERA         15 URTETIK 64RA         65 URTETIK GORA

    1900             %35,1                   %59,9                      %5
    1910
    1920
    1930
    1940
    1950
    1960
    1970
    1981
    1991
    2001
Ana Basterra
                                                                    Leioa-ko Berritzegunea




7.3. Espainiako biztanleriaren bilakaera. 1960-1996 aldia, %tan.

Barra-grafiko bat egin ondoren agertzen diren zifrekin. Jarraian adieraziko dizugu
horrelako grafiko bat nola egin.


Madril              97,6                          Nola egin barra-diagrama bat
Balearrak           70,3
Kanariak            66,1            Paper milimetratua hartu eta bi lerro marraztu: bata
                                     bertikala, ezkerraldean, eta beste horizontala. Horra
Valentzia            59              adibidea:
Katalunia           56,7
Euskal Aut. Erk.    51,7
Murtzia             35,6
Nafarroa            30,9
ESPAINIA            28,8                                0
Kantabria           21,7
Andaluzia           20,8
Errioxa             14,3            Lerro bertikala 20ko tartetan banatu (100era heldu arte),
Asturias             9,2             eta kontuan hartu 0a bi lerroen elkargunean dagoela.
                                     Kontuan hartu tarte negatiboak ere adierazi behar direla:
Aragoi               6,6             20ko tarteak markatu, 40ra arte. Tarteen
Galizia                4             proportzionaltasunari eutsi behar diozu.
Ceuta                 -5            Lerro horizontalean tarte txikiak markatu, marrazkian
                                     agertzen den bezala (tarteen proportzionaltasuna gorde).
Gaztela eta Leon   -13,1
                                    Autonomia Erkidegoen numerazioa ordenatu, handienetik
Gaztela-Mantxa     -16,5             txikienera, eta barrak grafikan jarri. Zifra negatiboak ere
Extremadura        -24,4             handienetik txikienera ordenatu, eta dagokien tokian jarri.
Melilla            -25,7

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

EKI PROIEKTUA - Euskara eta literatura
EKI PROIEKTUA - Euskara eta literaturaEKI PROIEKTUA - Euskara eta literatura
EKI PROIEKTUA - Euskara eta literaturaelkarTaldea
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenAna Basterra
 
Lan proiektuak eta gaitasunak
Lan proiektuak eta gaitasunakLan proiektuak eta gaitasunak
Lan proiektuak eta gaitasunakAna Basterra
 
Gure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiak
Gure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiakGure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiak
Gure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiakAna Basterra
 
Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko lehenengo...
Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko  lehenengo...Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko  lehenengo...
Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko lehenengo...Ana Basterra
 
Askotariko adimenak eta konpetentziak
Askotariko adimenak eta konpetentziakAskotariko adimenak eta konpetentziak
Askotariko adimenak eta konpetentziakAna Basterra
 
EKI proiektua Marko Orokorra
EKI proiektua Marko OrokorraEKI proiektua Marko Orokorra
EKI proiektua Marko OrokorraelkarTaldea
 
Arbel digitala ikasgelan
Arbel digitala ikasgelanArbel digitala ikasgelan
Arbel digitala ikasgelanAna Basterra
 
Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako?
 Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako? Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako?
Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako?Ana Basterra
 
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta LiteraturanArbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta LiteraturanAna Basterra
 
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoakIkas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoakPilar Etxebarria
 
EKI PROIEKTUA - Matematika
EKI PROIEKTUA - MatematikaEKI PROIEKTUA - Matematika
EKI PROIEKTUA - MatematikaelkarTaldea
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAna Basterra
 
Hizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideak
Hizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideakHizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideak
Hizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideakAna Basterra
 
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Ana Basterra
 
Hizkuntza gaitasuna era digitalean
Hizkuntza gaitasuna era digitaleanHizkuntza gaitasuna era digitalean
Hizkuntza gaitasuna era digitaleanAna Basterra
 
EKI PROIEKTUA - Naturaren Zientziak
EKI PROIEKTUA - Naturaren ZientziakEKI PROIEKTUA - Naturaren Zientziak
EKI PROIEKTUA - Naturaren ZientziakelkarTaldea
 

La actualidad más candente (20)

EKI PROIEKTUA - Euskara eta literatura
EKI PROIEKTUA - Euskara eta literaturaEKI PROIEKTUA - Euskara eta literatura
EKI PROIEKTUA - Euskara eta literatura
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
 
Lan proiektuak eta gaitasunak
Lan proiektuak eta gaitasunakLan proiektuak eta gaitasunak
Lan proiektuak eta gaitasunak
 
Gure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiak
Gure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiakGure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiak
Gure ikas-sekuentziak aberasteko eta hobetzeko ideiak
 
DBH1 EKI konpetentziak
DBH1 EKI konpetentziakDBH1 EKI konpetentziak
DBH1 EKI konpetentziak
 
Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko lehenengo...
Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko  lehenengo...Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko  lehenengo...
Hurrengo ikasturteari begira, nire klasean aldaketaren bat egiteko lehenengo...
 
Askotariko adimenak eta konpetentziak
Askotariko adimenak eta konpetentziakAskotariko adimenak eta konpetentziak
Askotariko adimenak eta konpetentziak
 
EKI proiektua Marko Orokorra
EKI proiektua Marko OrokorraEKI proiektua Marko Orokorra
EKI proiektua Marko Orokorra
 
Saretik paseatzen
Saretik paseatzenSaretik paseatzen
Saretik paseatzen
 
EKI
EKIEKI
EKI
 
Arbel digitala ikasgelan
Arbel digitala ikasgelanArbel digitala ikasgelan
Arbel digitala ikasgelan
 
Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako?
 Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako? Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako?
Arbel digitala Geografia eta Historian, zertarako?
 
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta LiteraturanArbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
 
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoakIkas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
Ikas proeiktuak eta atazak: gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak
 
EKI PROIEKTUA - Matematika
EKI PROIEKTUA - MatematikaEKI PROIEKTUA - Matematika
EKI PROIEKTUA - Matematika
 
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
Hizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideak
Hizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideakHizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideak
Hizkuntza gaitasuna, ideiak eta baliabideak
 
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
 
Hizkuntza gaitasuna era digitalean
Hizkuntza gaitasuna era digitaleanHizkuntza gaitasuna era digitalean
Hizkuntza gaitasuna era digitalean
 
EKI PROIEKTUA - Naturaren Zientziak
EKI PROIEKTUA - Naturaren ZientziakEKI PROIEKTUA - Naturaren Zientziak
EKI PROIEKTUA - Naturaren Zientziak
 

Similar a Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16izaspunk
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]beranza
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]beranza
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onamagis003
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntzab08
 
Ikasgelan gaitasunak nola landu Gizarte- Hizkuntza eremuan
Ikasgelan gaitasunak nola landu  Gizarte- Hizkuntza eremuanIkasgelan gaitasunak nola landu  Gizarte- Hizkuntza eremuan
Ikasgelan gaitasunak nola landu Gizarte- Hizkuntza eremuanAna Basterra
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinprofestrinitarias
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 
Migrazio mugimenduak powerpoint
Migrazio mugimenduak powerpointMigrazio mugimenduak powerpoint
Migrazio mugimenduak powerpointjoni21
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaAndeka
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua loregalduak
 

Similar a Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan (20)

DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
DBH2ko Gizarte Zientzietako apunteak_15-16
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
 
Ikasgelan gaitasunak nola landu Gizarte- Hizkuntza eremuan
Ikasgelan gaitasunak nola landu  Gizarte- Hizkuntza eremuanIkasgelan gaitasunak nola landu  Gizarte- Hizkuntza eremuan
Ikasgelan gaitasunak nola landu Gizarte- Hizkuntza eremuan
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 
12 13 programazio laburra psikologia
12 13 programazio laburra psikologia12 13 programazio laburra psikologia
12 13 programazio laburra psikologia
 
Migrazio mugimenduak powerpoint
Migrazio mugimenduak powerpointMigrazio mugimenduak powerpoint
Migrazio mugimenduak powerpoint
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
didaktika-sintesia
didaktika-sintesiadidaktika-sintesia
didaktika-sintesia
 
4.1. materiako gida
4.1. materiako gida4.1. materiako gida
4.1. materiako gida
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gida
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Globalizazioa
Globalizazioa Globalizazioa
Globalizazioa
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 
Batxilergo
BatxilergoBatxilergo
Batxilergo
 

Hasierako ebaluazioa Gizarte Zientzietan

  • 3. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea AURKIBIDEA 1.- HASIERAKO EBALUAZIOA. SARRERA. 1.1. Aurreko ezagutzak antzematea 1.2. Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak 1.3. Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak 2.- IKASGELA PRESTATU 3.- METODOLOGIA 4.- EBALUAZIO-ADIERAZLEAK 4.1. Gizarte Zientziei lotutako trebetasunak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloi edo plantilla. 4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak. Datuak jasotzeko txantiloia. 5.- TENPORALIZAZIOA 6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK
  • 4. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 1.- SARRERA Hasierako ebaluaziorako proposamen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, kurtsoaren hasieran, lantzeko pentsatuta dago. Aurkezten den ereduak, hain zuzen ere, DBHko 2. zikloan jarri du arreta. Material hau prestatzeko, kontuan hartu da Gizarte Zientzia, Geografia eta Historiaren Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Curriculum Diseinua. DBHko ikasleek, munduari eta Europari buruzko ezagutzak izateaz gain, euren Autonomia Erkidegoa ere ezagutu behar dute, inguru horretan bizi dira eta. Hasierako ebaluaziorako proposamen honek eskaini nahi duena da egin daitezkeen jardueren multzo bat, zenbait ataletan banatuta. Hasierako ebaluaziorako eredu hau, gainera, DBHko beste kurtso batzuetarako ere egokitu daiteke, aldez aurretik kontuan hartuta ikasleek aurreko kurtsoetan landu dituzten edukiak (prozedurazkoak, kontzeptuzkoak, jarrerazkoak). Ebaluazio honen garapena ondoko eskemen barruan kokatzen da: 1.1.- Aurreko ezagutzak antzematea. 1.2.- Hasierako ebaluazioaren ezaugarriak. 1.3.- Hasierako ebaluazioan kontuan hartu beharrekoak. 1.1.- AURREKO EZAGUTZAK ANTZEMATEA Hausnarketarako eta jarduteko ondoko proposamenak gomendatzen dira atal honetarako: a) Kurtsoaren hasieran, zer espero dugu jakingo dutela ikasleek Gizarte Zientzia, Geografia eta Historiari buruz? b) Gure ustez, zer trebetasun eta abilezia dute aurretik, eta zeintzuk bereganatu beharko lituzkete? c) Noraino ezagutzen dute gai edo alor honetako lexikoa edo hitzak? d) Zer mailatan daude testuen ulermenari dagokionez?
  • 5. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 1.2.- HASIERAKO EBALUAZIOAREN EZAUGARRIAK Ondoko proposamena egiten da atal honetarako: a) Gure ikasleen benetako egoeraren berri izaten ahalegindu. b) Ikasleen egoera kontuan hartuta, jarduerak proposatu geroko. c) Hasierako ebaluazioa baliagarri gerta dakigula beti jarraibide gisa, ikasturteari hasiera emateko eta gelako programaziorako. 1.3.- HASIERAKO EBALUAZIOAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK a) Hiru eduki mota baloratu (prozedurazkoak, jarrerazkoak eta kontzeptuzkoak). b) Zenbait teknika erabili taldearen egoeraz jabetzeko (ahozko edo idatzizko adierazpena eta ulermena, informazioa bilatu eta aukeratu, testuak eta irudiak interpretatu, denboraren nozioa ulertu, aldaketa-jarraitutasuna...). c) Hasierako ebaluazioarekin hasiera eman nahi zaio irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari. 2. IKASGELA PRESTATU Ikasgelan material egokiak eduki behar dira ikasleek informazioa kontsultatzea errazteko (aurreko kurtsoetako testuliburuak, hiztegiak, entziklopediak, diapositibak, Interneterako sarbidea duen ordenagailua,...). Ikastetxeko liburutegia ere izan daiteke toki egokia ebaluazio hau egiteko. 3. METODOLOGIA Komeni da hasierako ebaluazio honetan proposatzen diren jarduerak bakarka egitea; hartara, irakasleak ikasle bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratuko du. Hala ere, irakasleak jarduerak zuzendu ondoren, oso interesgarri litzateke bateratze-lana egitea edo batera-jartzea, ikasleek klasean dituzten trebetasunak eta jarrerak behatu ahal izateko: mintzamena, klasean parte hartzea, hitz egiteko txanda errespetatzen duten, bakoitzaren zailtasunak... Gomendagarria da ikasleek aukera izan dezatela informazioa zenbait iturritan bilatzeko; izan ere, prozedurazko eta jarrerazko edukiak baloratu nahi dira orain, batez ere.
  • 6. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 4. EBALUAZIO ADIERAZLEAK 4.1.Gizarte Zientziei, Geografiari eta Historiari lotutako trebetasunak ebaluatzeko adierazleak. Ikaslea 1 2 3 Eskatzen zaion informazioa zenbait iturritik abiatuta aurkitzen du. Badaki zer iturrira jo informazioa zabaltzeko. Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereizten ditu. Ulertzen ez dituen hitzak hiztegian begiratzen ditu. Testu bateko ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu. Badaki gauzak era koherente eta ordenatuan adierazten. Irudiak eta argazkiak identifikatzen ditu, baita interpretatu ere. Badaki informazioa bilatzen, ezagutzen ez dituen irudi eta argazkiak identifikatzeko. Badaki grafiko bat interpretatzen. Badaki urteak mendeekin identifikatzen. Badaki dokumentuak ordenatzen denboraren segidari jarraituz. Balorazio-eskala: 1- egoki, eroso 2- nahiko 3- nekez
  • 7. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 4.2. Jarrerak ebaluatzeko adierazleak Ikaslea 1 2 3 Parte hartzen du klasean Badaki ikaskideei entzuten Hitz egiteko txanda errespetatzen du Balorazio-eskala: 1- egoki, eroso 2- nahiko 3- nekez 5.- TENPORALIZAZIOA Hasierako ebaluazio hau beste sail batzuekin ere parteka daiteke; izan ere, trebetasunak eta abileziak baloratuko dira bereziki, eta horietako batzuk ikasteko teknikekin lotuta daude. Beraz, hasierako ebaluazio hori bizpahiru egunetan egin daiteke. 1. SAIOA: Jarduera: Ikasgai ezberdinen berariazko lexikoa edo hitzak bereiztea. Hizkuntza Saila. Irudi-iruzkinak: 1., 2. ,3. ,4. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila. 2. SAIOA: Irudi-iruzkinak: 5., 6., 7. jarduerak. Gizarte Zientzien Saila. 3. SAIOA: Jarduera: Denboraren segida landu. Jarduera: Testuak irakurri eta ulertzea. Hizkuntza Saila. 4. SAIOA: Jarduera: Artearen Historia. Plastika eta Marrazketa Saila. 5. SAIOA: Jarduera: Mapak erabiltzea. Gizarte Zientzien Saila. Jarduera: Datu estatistikoak erabiltzea eta grafikoak egin eta interpretatzea. Matematika Saila. 6. SAIOA: Bateratze-lana edo batera-jartzea klasean (garrantzitsua da jarrerak ebaluatzeko).
  • 8. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 6.- JARDUERA BATZUEN EBAZPENA EDO SOLUZIOAK IRUDI-IRUZKINA. 1. JARDUERA 1. argazkia: Klima ozeanikoa (itsasaldeko klima) 2. argazkia: Klima ekuatoriala 3. argazkia: Klima polarra 4. argazkia: Goi-mendietako klima 5. argazkia: Basamortuko klima 6. argazkia: Klima mediterraneoa http://www.indexnet.santillana.es/rcs/_archivos/Recursos/geografiahistoria/climasmundo.pdf Interneteko helbide horretan handiago ikus daiteke mapa.
  • 9. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA  A testua: Etorkinen arazoak: Euskadik ateak ireki dizkie “paperik gabekoei”. Tomás Bárbulo. El País, 2004.  B testua: Esklaboek askatasuna eskatzen zuten. Klaudio enperadoreak gobernuan eman zien lana askatutako esklaboei. Erromatar historialari Suetoniok kontatzen du nola tratatzen zituen Klaudiok esklabo ohi horiek. Suetonio “12 zesarren bizitzak” K.o. 130. urtea.  C testua: Kristobal Kolon “Nabigazio-egunkaria”.  D testua: Garrido, F: Langile-klaseen Historia, “Proletarioa”, III. liburukia.  E testua: Halikarnasoko Herodoto (Iñaki Usabiaga Sukia itzultzaile). Bere Historiaren III. liburua. K.a. V. mendea. Baltsamamendua.  F testua: Laborariak mendekotasunean. XIII. mendeko ipuin satirikoa. ARTEAREN HISTORIA  1. argazkia: Lehoien patioa. Alhambra. Granada. XIV. mendea.  2. argazkia: Abu Sinbelgo tenplu handia. Egipto. K.a. 1260. urtea inguru.  3. argazkia: Pintura inpresionista. Monet “Eguzki atera berria”, 1872.  4. argazkia: Guggenheim Bilbao museoa. Frank Gehry, 1997.  5. argazkia: Segoviako akueduktua (arkitektura erromatarra). K.o. I. mendea.  6. argazkia: Kreazioa. Sixtotar Kapera. Migel Anjel (Michelangelo Buonarroti). Errenazimentua, 1510.  7. argazkia: Santiago (Done Jakue) katedrala (Bilbo). Arte gotikoa, XIV-XV. mendea.  8. argazkia: Partenoia. Arte grekoa. K.a. 448.ean eraikitzen hasia.  9. argazkia: Arte erromanikoa. Fromistako (Palentzia) San Martin eliza. K.o. 1.100.  10. argazkia: Erdi aroko artea. Salazar dorrea, Portugalete, 1379.
  • 10. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  11. argazkia: Historiaurreko artea, Paleolitikoa. Santimamiñeko (Bizkaia) haitzuloko pinturak.  12. argazkia: Pintura postkubista. Surrealismoa, Espresionismoa. Picasso “Gernika”, 1937.  13. argazkia: Chillida “Haizearen orrazia”. Donostia, 1977. 10. jarduera
  • 11. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea AURKIBIDEA 1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKO JARDUERA. 2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK. 3.- DENBORA LANDU. JARDUERA. 4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA. JARDUERA. 5.- ARTEAREN HISTORIA. JARDUERA. 6.- MAPAK ERABILTZEA. JARDUERAK.
  • 13. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 1.- IKASGAI EZBERDINEN LEXIKOA EDO HITZAK BEREIZTEKO JARDUERA. Ondoren jarri diren hitzak ikasgai ezberdinetakoak dira. Jar itzazu plantillaren barruan, dagokien atalean. Minifundio. Demokrazia. Autonomia Erkidego. Inpresionismo. Burgesia. Latitude. Olio-pintura. Otitis. Cromagnon. Birziklatze. Espresionismo abstraktu. Altitude. Lehendakari. Estamentu. Hies. Boto. Arku. Bizi-itxaropen. Kutsadura. Gastritis. Diktadura. Erliebe. Kapital. Kamikaze. Langabezia. Ararteko. Meskita. Berotegi (negutegi). Petrolio. Basailu (mendeko). Demografia. Etorkin (immigrante). Kupula. Klero (elizjende). Meridiano. Emigratzaile. Iraultza. Nikotina. Antizikloi. Udal. Kongresu. Burka. Autonomia-estatutu. Haize-energia. Etorkin (immigrante). Errenazimentu. Ingurumenaren kutsadura. Hidrografia. Artea Historia/Gizartea Osasuna Ingurumena/Geografia 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13
  • 14. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 2.- IRUDI-IRUZKINA. JARDUERAK. 1.- Ondorengo argazkiak begien aurrean dituzula, jarduera hauek egin: a) Zer klima-mota iradokitzen dizute? Klima bakoitzaren ezaugarriak adierazi, kontuan hartuta prezipitazioak edo euria, tenperatura eta landaredia.  1. argazkia:  2. argazkia:  3. argazkia:  4. argazkia:
  • 15. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  5. argazkia:  6. argazkia: b) Argazki horietakoren bat ba al dagokie Euskal Autonomia Erkidegoko klimei? Markatu zein edo zeintzuk, eta erantzuna arrazoitu. c) Paisaia horiek gizakiak aldatu dituela uste al duzu? Erantzuna arrazoitu.
  • 16. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -1- -2- -3- -4-
  • 17. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -5- -6- 2.- Ezagutzen dituzun kontinente eta itsasoak markatu edo seinalatu mapa honetan. Era berean, aurreko galderako argazkiei jarri dizkiezun klimak zein toki edo aldetan ematen diren markatu. Puntu kardinalak ere jarri.
  • 18. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 3.- Ikus dezakezunez, argazki hauetan bi nekazaritza-paisaia desberdin ageri dira. -1- -2- -3- -4- a) Saia zaitez kontzeptu batzuk gogoratzen, argazkiekin erlazionatuz. o Mekanizazioa Argazki-zk.................................................................. Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi) o Nekazaritza tradizionala
  • 19. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea Argazki-zk................................................................. Iruzkina (zer herrialdetakoak izan daitezkeen adierazi) b) Argazki horietakoren batek ba al du antzik Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen den nekazaritzarekin? Erantzuna arrazoitu. c) Zer sektore ekonomikori dagozkio argazki horiek? (gurutze batez markatu) o Lehen sektoreari o Bigarren sektoreari o Hirugarren sektoreari 4.- Bilboko ikuspegia ikus dezakezu argazkiotan. Zatikako azterketa egingo dugu. Gero, behean ageri diren galderei erantzungo diezu.
  • 20. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea a) Zer faktorek mugatu ahal izan du Bilboren hedapena edo zabalkuntza? b) Hiri-mundua eta landa- edo baserri-mundua hurbil daudela ikus daiteke. Identifikatu argazkietan. c) Eraikinen edo etxeen distribuzioaren arabera, biztanleriaren dentsitatea handia dela iruditzen zaizu, bai ala ez? d) Hirietan, zer motatako jarduera ekonomikoak dira nagusi? e) Nolakoa da ingurumena hiri handi batean?
  • 21. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea Erantzuna:
  • 22. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 5.- 5.1. Nola sailkatuko zenuke behean ageri den paisaia? (landakoa-hirikoa-industriala). Arrazoitu erantzuna. Erantzuna: 5.2. Non kokatzen dira industriak? Biribil batez inguratu zure ustez egokiak diren erantzunak. Aukeratutako erantzunak arrazoitu. a) Autopista, portu, trenbide... eta halakoetatik gertu. b) Hirien barruan.
  • 23. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea c) Hirien inguruan. d) Hirietatik oso urruti. e) Lehengaiak dauden tokietatik hurbil. f) Energia iturriak dauden tokietatik hurbil. g) Eskulan ugari dagoen tokietatik hurbil. h) Orain arte industrializatu gabe dauden herrialdeetan. i) Eskulan merkea duten herrialdeetan. 5.3. Zer sektore ekonomikori dagokio industria? (gurutze batez markatu) o Lehen sektoreari o Bigarren sektoreari o Hirugarren sektoreari
  • 24. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 6.- Argazkiok gizarte-talde desberdinak erakusten dizkigute. 6.1. Jar iezaiozu argazki-oina argazki bakoitzari, edo egizu argazkiari buruzko iruzkin laburra. -1- -2- -3-
  • 25. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -4- -5- -6-
  • 26. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  1. argazkia:  2. argazkia:  3. argazkia:  4. argazkia:  5. argazkia:  6. argazkia:
  • 27. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 6.2. Esan ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren:  Jaiotza-tasa murriztu egin da gaur egun Espainian, eta Espainia da jaiotza-tasarik txikienetakoa duen herrialdeetako bat.  Orain dela 50 urte, jaiotza-tasa handia zen Euskal Herrian.  Jaiotza-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.  Hilkortasun-tasa nabarmen igo da gaur egun Euskal Herrian.  Hilkortasun-tasa oso txikia da gutxi garatutako herrialdeetan.  Erretiratu edo jubilatuen kopurua haziz doa Euskal Herrian, urtez urte.  2025. urtean, erretiratu gehiago izango da Espainian lan egiteko adinean daudenak baino.  Bizi-itxaropena nabarmen hazi da Euskal Herrian azken 50 urteotan.  Emakumeen bizi-itxaropena gizonezkoena baino handiagoa da.
  • 28. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 7.- Ingurumenaren degradazioa edo andeakuntza 7.1. Ondoren agertzen diren argazkiek ingurumenaren degradazioaren mota desberdinak erakusten dituzte. (a) (c ) (b)
  • 29. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea a) Zentral nuklearra da. Ba al duzu kutsadura edo kontaminazio erradioaktiboaren berri? Azaldu horren eraginak, baita zentral nuklearren bat ezagutzen ote duzun ere. b) Ikusi ur kutsatuak nola isurtzen diren ibaira. Ahalegindu zaitez gerta daitezkeen ondorioak laburbiltzen. c) Zabortegia da.  Zer arazo eragin ditzake zaborrak hirietan?  Nola eragiten dio paisaiari?  Zer gertatzen da inguru horretako ur, landaredi eta animaliekin?
  • 30. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 7.2. Saia zaitez marrazkian ikusten duzuna 10-15 lerrotan azaltzen, modu koherente eta antolatuan azaldu ere. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-kutsaduraren adibideak jarri.
  • 31. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 3. DENBORA LANDU. JARDUERA. Data batzuk aurkituko dituzu ondoren, urtetan adieraziak. Esan zein mendekoa den bakoitza. K.o. 1492. urtea Mendea: K.o. 1789. urtea Mendea: K.a. 205. urtea Mendea: K.a. 1301. urtea Mendea: K.o.1300. urtea Mendea: K.o. 499. urtea Mendea:  Zer esan nahi du K.a. laburdurak?  Zer esan nahi du K.o. laburdurak? 4.- TESTUAK IRAKURRI ETA ULERTZEA.  Astiro irakurri ondoren agertzen diren testuak.  Hitzen bat ulertzen ez baduzu, hiztegian begiratu.  Aztarnak bilatu testu bakoitzean, zer arokoa den, garai hartan zegoen gizartea iradoki edo adierazi diezazuketenak...  Titulua jarri testu bakoitzari.  Azpimarratu testu bakoitzaren ideia nagusiak.  Testu bakoitzaren ertzean, hitz batez edo esaldi labur batez adierazi paragrafo bakoitzaren ideia nagusia.  Ondoren agertzen den irudi-argazki bakoitza ere dagokion testuarekin lotu. Argazki-oina jarri.  Dagokion aroarekin lotu edo identifikatu testu eta argazki bakoitza. 32. orrialdean agertzen diren etiketetako bat jarri testu bakoitzari.  Testu bakoitza dagokion aroan kokatu ondoren, antzinakoenetik berrienera ordenatu, eta zenbakia jarri (1 zenbakia zaharrenari, eta 6 zenbakia berrienari)  Entziklopediak, testu-liburuak, hiztegiak,... kontsulta ditzakezu  Zerbait ulertzen ez baduzu, irakasleari galdetu.
  • 32. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea A TESTUA Zenbait arrazatako etorkinak, euskal jantzi tipikoak soinean, kamerari begira, irrifartsu. Irudiaren azpian, honako testu hau: "Guztiontzat ateak zabalik". Hainbat udalek diseinatu eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu duen kanpaina baten aurrean gaude. Kanpainaren helburua: etorkinak integratzea. Euskadik atzerritarrei —paperak izan ala ez— egiten dien doako eskaintzak barne hartzen ditu ostatua, osasun-txartela, oinarrizko errenta, gaztelaniazko ikastaroak, bakoitzaren beharrei egokitutako prestakuntza, eta dokumentazioa tramitatzea Gobernuaren Ordezkaritzan. Abantaila horiek guztiak eskuratzeko giltza udaletan dago. “Udalak familia-medikuak bezalakoak dira, pazientea aztertu eta espezialistengana bidaltzen baitute, haiek artatu dezaten”, azaldu du Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Boladji Omer benindarrak. Beraz, Euskadira heltzen den etorkinak egin behar duen lehenbiziko gauza da bizi nahi duen herriko udalean aurkeztea. Udaletxean, gizarte-laguntzaile batek (Eusko Jaurlaritzak ordaindua), erroldatzeaz arduratu ondoren, etorkinak dituen behar eta asmoei buruzko txostena egingo du eta aterpea eskuratuko dio. “20.000 biztanletik gorako udal guztiek izan behar dute kasu horietarako aterpea. Eta ez dutenek, ostatua ordaindu beharko diete etorri berriei” baieztatu du Omerek. Etorri berria horrela egongo da, gizarte-laguntzaileak tokia aurkitzen dion bitartean, udalek eurek edo GKEek kudeatzen dituzten abegi-pisu ugarietako batean. Heldu eta hiru hilabetera, atzerritarrak udalean bizitzeko borondatea frogatu duela jotzen dute autoritateek, eta osasun-txartela ematen diote. Sei hilabete igaro direlarik, berriz, gizarte-behar larrietarako laguntza jasotzen hasiko da: 220 euro hileko. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailaren arabera, 2.000 etorkin edo immigrante inguru ari da soldata hori jasotzen, eta soldata hori hileko 435,17 eurora igotzen da, urtebeteko erresidentzia- aldia osatu ondoren. Etorkinak gaztelaniaz ez badaki —sarritan gertatu ohi da—, gizarte-laguntzaileak Helduen Hezkuntza Iraunkorreko (HHI) eskolara bidaliko du, hizkuntza irakats diezaioten. Adingabekoa bada, ikastetxe publiko eta itunduek hizkuntza-egokitzapenerako ikastaroak eskaintzen diete, euskaraz eta gaztelaniaz, baita eskolatzeko programa espezifikoak ere. Oinarrizko errenta jasotzeak berarekin dakar atzerritarra prestakuntzarako eta lana bilatzeko programa baten barruan sartzea. "Arauz kanpoko egoeran dauden pertsonek ezin dute Enpleguko Institutu Nazionalak (INEM) eskaintzen dituen lan-bitartekotzaz eta prestakuntza-ikastaroez baliatu", argudiatu du Omerek. "Dohainik eskaintzen diegu guk ikastaro multzo bat, INEMekoa baino hornituagoa". Eusko Jaurlaritzak, halaber, abokatuen zerbitzu bat ere finantzatzen du, buru-belarri aritu daitezen paperik ez dutenen egoitza- eta lan-baimenetarako eskariak tramitatzen, Gobernu zentralaren aurrean. Orain urte eta erdi hasi ziren lanean, eta ordurik hona 10.402 etorkini eman diete laguntza, eta 5.306 espediente prestatu dituzte. Azken horietatik, 1.927 bidali dituzte Administrazio zentralera, zeinak 367 baizik ebatzi ez dituen, eta horietatik 314ri (% 85) baiezko erantzuna eman die. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak programa bat abiarazi du, hutsik dauden etxebizitzak “harrapatzeko”. Maileguak eskaintzen dizkie jabeei, 18.000 euro bitartekoak, etxebizitzak konpondu eta bost urterako aloka diezazkioten. Jaurlaritzak, berriz, alokairuan eskaintzen ditu etxeok, hileko 90 eta 180 euro bitartean kobratuz, eta hileko alokairu horren eta jabeak hartzen duenaren arteko diferentzia ordaintzen du. 6.375 etorkinek eman dute izena programa honetan.
  • 33. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea B TESTUA “Klaudiok armadaburu jarri zuen Felix libertoa, eta Judeako gobernadore aukeratu zuen. Harpokras-ek askatasuna iritsi zuenean, gladiadore-ikuskizunak antolatu zituen. Baina enperadoreak begikoen zituenak, kutunenak, bere laguntzaile Nartziso eta jauregiko diruzain Pallas ziren. Biek ala biek egin zituzten dirutza handiak.” C TESTUA Urriaren 13a, larunbata. “Eguna argitu orduko, jende-mordoa ikusi genuen hondartzara iristen: gazte eta luze ziren. Biluzik zeuden, gizon eta emakume, amaren sabeletik mundura jaio zirenean bezala. Itxura onekoak ziren, gorputzez lerdenak eta aurpegiz atseginak. Ileak, zaldi-zurdak bezain trinkoak, bekainetaraino eroriak zituzten aurretik; atzetik, ile-motots luze bana zuten zintzilik, sekula ere mozten ez zutena. Itsasontzira hurbildu zitzaizkigun, zuhaitz-tantaiz egindako piraguatan, kanoa luzeen antza baitzuten, pieza bakarrekoak. Okin-palaren moduko bat erabiltzen zuten arrauntzat, bai ederki baliatu hartaz, ordea! (...). Hurreratu eta papagaiak, kotoi hari matazak, lantzak eta beste gauza asko eskaintzera etorri zitzaizkigun. Ordainetan, beirazko aleak, kriskitinak eta halakoak eman genizkien. Eskaintzen genien guztia onartzen ziguten, eta, era berean, zuten guztia ematen, baina, nolanahi ere, oso pobreak begitandu zitzaizkidan. Adi-adi egon nintzaien beha, urrerik ba ote zuten, eta, ohartu nintzenez, haietako batzuek eraztun txiki bana zeramaten, sudurrean egindako zuloan. Keinu eta imintzioen bitartez jakin ahal izan nuenez, haien uhartea inguratu eta hegoalderantz nabigatuta aurkituko genuen bazter bat: hango erregek urrezko edalontzi ederrak omen zituen, eta metal hori ugari.” Urriaren 23a, asteartea. “Kubako uharterantz abiatu nahi nuke gaur, baina Zipango (Japonia) behar duela uste dut, handi eta aberats baita, oso, hemengo jendearen esanetan. Ez dut hemen luzaroago geratu nahi, urrerik ez dagoela ikusten baitut. Eta tratu handia dagoen tokietan ibiltzea denez kontua, ez dago hemen luzatzeko arrazoirik; aitzitik, aurrera egin behar da, eta lur asko ikusi, harik eta probetxugarri zaigun batekin topo egiten dugun arte, uztera goazen lur honi ere espeziatan oso aberats iristen diodan arren.”
  • 34. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea D TESTUA “Haurrak funtsezko tokia hartzen hasi ziren fabrika-lanetan, Ingalaterran, Derby, Nottingham eta Lancastergo manufaktura-barrutietan. Industria garatu ahala, herri eta hiri handietatik aprendizak —zazpi eta hamalau urte bitartekoak— biltzeko egokiera edo komenientzia heldu zen. Haur ugari batu ahal izateko, haur-bilketak egiten ziren, baita hitzarmenak izenpetu ere umeen senideekin eta erruki-etxeetako zuzendariekin. Aski da gertakari bat aipatzea transakzio horien moraltasunik eza frogatzeko. Londresko parrokia batek eta Lancashireko fabrikatzaile batek egindako kontratu batean honako hau hitzartu zuten: fabrikatzaileak ergel edo idiota bat hartu beharra zuela, lanerako gauza ziren hogei ume bakoitzeko.” Haurrok fabrika eta lantegietan nola zeuden jabetzeko, hara zer dioen Aikin doktoreak Manchester hiria deskribatzerakoan: “Batez ere haurrak ari dira lanean gure kotoi-lantegietan, erruki-etxeetatik ekartzen baitituzte, artaldeen gisa. Inork ez ditu ezagutzen, eta inork ez die jaramon izpirik egiten.” “Gela estuetan itxita, argi eta makinen jario koipetsuek kirastutako airea arnasten, egun osoz edukitzen dituzte lanean, gauberandura arte, askotan. Inguruabar horiek, garbitasunik ezak, eta sartzean eta irtetean sarritan jasan behar izaten dituzten tenperatura- aldaketek hainbat gaixotasun eragiten dizkiete; bereziki, lantegi hauetan hain arruntak diren nerbiotako eritasunak.” “Aprendiz izateari uzten diotenerako, oro har, ahul eta makal geratzen dira, lan neketsu eta jarraituetarako gauza ez direla; neskek ez dakite josten, eta ez ohi dute familiako ama on izateko ezagupen eta gaitasun egokirik izaten.” E TESTUA “Lehenik burdinazko gakoarekin sudurzuloetatik burmuina ateratzen dute. Jarraian, harri zorrotz batekin alboaren luzeran ebakia eginez, barru guztia kanporatu ohi dute, eta hau garbitu eta palma-ardoa iragazi ondoren, berriz usaingarri zehatuak iragazten dizkiote. Gero sabela, nahasigabeko mirra apurrez, kanelaz, eta intsentsua ez beste usaingarri guztiez bete ondoren, atzera josi egiten dute. Eta, hau eginik, gazitu egin ohi dute gorpua, hirurogeita hamar egunez gatzuz (1) estalirik. Baina, hirurogeita hamar egunen buruan gorpua garbitu eta den-dena liho finezko ehunetik ebakitako bendez biltzen dute, benda azpiak gomaz igurtzitzen dituztelarik. Erarik garestienean nahi dutenei horrela antolatzen dizkiete gorpuak.
  • 35. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea Erdiko eran nahi dutenei, ordea, eta garestiari ihes egiten diotenei, honela prestatzen dizkiete. Zedro-olioz xiringa batzuk bete ondoren, gorpuaren barrunbea bete ohi dute, ez ebakirik egin eta ez sabela ateraz; aitzitik, ipurditik isurkaia sartu eta atzerabidea galaraziz, agindutako egunetan gatzuan eduki ohi dute. Eta azken egunean barrunbetik lehen sarturiko zedro-olioa ateratzen dute; eta hainbesteko indarra du honek, non berekin batera sabela eta erraiak deseginik kanporatzen dituen; haragiak, berriz, gatzuak desegiten ditu eta, benetan, gorputik azala eta hezurra baizik ez da geratzen. Baltsamatzeko hirugarren era, ondasunez ahulenak direnei antolatzen zaiena, hauxe da: purga baten bidez barrunbea garbitu eta hirurogeita hamar egunez gatzutan edukitzen dute eta ondoren, eraman dezaten, itzuli egin ohi dute. (1) Heladerazko livtron (natrona edo karbonato sodikoa) euskaraz gatzu itzultzen dugu. Konposatu hori gorpua lehortzeko erabiltzen zen, usteldu ez zedin. F TESTUA ANTZINAROA ARO MODERNOA “San Juanetan, jaunaren larreak ebaki behar dituzte laborariek, eta fruituak gaztelura eraman. Gero, gari-uzta eraman behar dute etxaldera, baina ezin dituzte gari- sortak gorde jaunak bere partea kendu arte. Irailean, zortzi txerritik bat eman behar dute, onenetarikoa. San Diegotan, taila edo zentsua ordaindu behar dute. Negua hasi orduko, jaunaren lurra landu behar dute: prestatu, erein eta areatu. San Andresetan, pastela eman behar diote. Gabonetan, oilasko on-samurrak. Gero, garagarra eta garia. Erramu-igandean, arkumeak eman behar dizkiote. Gero, errementerian egin behar dute lan, eta basora joan eta egurra moztu jaunarentzako; jaunaren garraioak ere euren gurdietan egin behar dituzte. Eta gainera, egizue kontu gazteluko errotariak aleen eta irinaren zati bat kenduko diola laborariari garia ehotzeagatik; ogia erretzeko ere ordaindu beharra dagoela, eta okinak bere zatia hartzen ez badu, ogia erre ez ezik kiskali ere egiten duela.” ERDI AROA ANTZINAROA GAUR EGUNGO GAUR EGUNGO AROA AROA XVIII. MENDEA XXI. MENDEA
  • 36. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -1- -2-
  • 37. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -3- -4-
  • 38. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea -5- -6-
  • 39. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 5.- ARTEAREN HISTORIA Zenbait argazki agertuko zaizkizu ondoren, arte-lanak (arkitektura, eskultura, pintura) erakusten dituztenak. Etiketa batzuk ere aurkituko dituzu, zenbait arte-aldi edo -arori dagozkienak.  Arte-lan bakoitza behatu, eta haren ezaugarriak ikusita, obra bakoitza dagokion arte-aldi edo -aroarekin lotu, etiketa bakoitza zure ustez dagokion tokian jarriz. Ondokoak kontsulta ditzakezu: Arte-liburuak, testuliburuak, entziklopediak, diapositibak...  Hurrenkera kronologikoan jarri arte-lanak (antzinakoenetik berrienera), 1etik 13ra arteko zenbakiak ipinita.  Obra bakoitzari buruzko iruzkin txikia idatzi zure koadernoan, dakizunaz eta eskuratu duzun informazioaz baliatuz. LABAR-PINTURA ERRENAZIMENTUKO HISTORIAURREA PINTURA
  • 40. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea PINTURA ERDI AROKO INPRESIONISMOA ARKITEKTURA EGIPTOKO ARTEA ESPRESIONISMOA - SURREALISMOA ARKITEKTURA ARKITEKTURA ARTE GREKOA ARTE MUSULMANA ARKITEKTURA ESKULTURA ARTE ERROMATARRA GAUR EGUNEKOA ARKITEKTURA GOTIKOA ARKITEKTURA ERROMANIKOA ARKITEKTURA GAUR EGUNEKOA
  • 46. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 6.- MAPAK ERABILTZEA Mapak erabiliko dituzu. Zalantzarik baduzu, atlasen bat kontsultatu.  Esan zer adierazten duen behean ageri den mapa horrek. Probintzien, hiriburuen eta itsasoaren izenak jarri, halakorik badago.
  • 47. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  Aurreko mapan bezala, esan zer adierazten duen mapa honek. Adierazi zein Autonomia Erkidegotan bizi zaren, eta mapan jarri Estatuko gainerako Autonomia Erkidegoen izenak, ondoren agertzen direnak: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balearrak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroako Foru Erkidegoa, Valentzia. Ceuta eta Melilla hiri autonomoak.
  • 48. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  Esan zer adierazten duen mapa horrek. Itsasoen, herrialdeen eta hiriburuen izenak jarri, eta koloreztatu. Hitz egin herrialde horietako diruaz edo monetaz. Herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Erresuma Batua (Britainia Handia), Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia (Suomi), Frantzia, Grezia, Herbehereak (Holanda), Hungaria, Irlanda (Eire), Islandia, Italia, Kroazia, Letonia, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suitza, Turkia, Txekiar Errepublika, Zipre. http://www.todosvacunados.com/imatges/mapa_europa3.gif . Helbide honetan duzu mapa osatua.
  • 49. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea  Iparra, Hegoa, Ekialdea eta Mendebaldea markatu behean agertzen den mapa horretan.  Paraleloak eta meridianoak markatu Ondoko baieztapenak egia ala faltsu diren adierazi:  Mapa bateko latitudea Ekialde-Mendebalde koordenatuek markatzen dute. Egia Faltsu  Mapa bateko longitudea Ipar-Hego koordenatuek markatzen dute. Egia Faltsu
  • 50. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 7.- DATU ESTATISTIKOAK ERABILTZEA ETA GRAFIKOAK EGIN ETA INTERPRETATZEA 7.1. Esan grafiko honek zer erakusten duen, eta zer grafiko-mota den, eta iruzkin laburra egin horri buruz. Internet erabiltzen dutenak. Datuak: 2002ko apirila. Iruzkina:
  • 51. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 7.2. Behean agertzen den grafikoan Euskadiko biztanleriaren banaketa ageri da, 1900. urtetik 2001.era.  Ondoren ageri den plantillan jarri datuak (%tan). Ikusi nola jarri diren 1900eko datuak.  Grafiko iruzkindu edo komentatu, honako kontzeptu hauekin eta antzekoekin lotuz: jaiotza-tasa, hilkortasun-tasa, bizi-itxaropena, adin-taldeen aldaketen arrazoiak eta ondorioak.... EUSKADIKO BIZTANLERIA, ADIN-TALDEEN ARABERA. % TALDEAK 0TIK 14 URTERA 15 URTETIK 64RA 65 URTETIK GORA 1900 %35,1 %59,9 %5 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001
  • 52. Ana Basterra Leioa-ko Berritzegunea 7.3. Espainiako biztanleriaren bilakaera. 1960-1996 aldia, %tan. Barra-grafiko bat egin ondoren agertzen diren zifrekin. Jarraian adieraziko dizugu horrelako grafiko bat nola egin. Madril 97,6 Nola egin barra-diagrama bat Balearrak 70,3 Kanariak 66,1  Paper milimetratua hartu eta bi lerro marraztu: bata bertikala, ezkerraldean, eta beste horizontala. Horra Valentzia 59 adibidea: Katalunia 56,7 Euskal Aut. Erk. 51,7 Murtzia 35,6 Nafarroa 30,9 ESPAINIA 28,8 0 Kantabria 21,7 Andaluzia 20,8 Errioxa 14,3  Lerro bertikala 20ko tartetan banatu (100era heldu arte), Asturias 9,2 eta kontuan hartu 0a bi lerroen elkargunean dagoela. Kontuan hartu tarte negatiboak ere adierazi behar direla: Aragoi 6,6 20ko tarteak markatu, 40ra arte. Tarteen Galizia 4 proportzionaltasunari eutsi behar diozu. Ceuta -5  Lerro horizontalean tarte txikiak markatu, marrazkian agertzen den bezala (tarteen proportzionaltasuna gorde). Gaztela eta Leon -13,1  Autonomia Erkidegoen numerazioa ordenatu, handienetik Gaztela-Mantxa -16,5 txikienera, eta barrak grafikan jarri. Zifra negatiboak ere Extremadura -24,4 handienetik txikienera ordenatu, eta dagokien tokian jarri. Melilla -25,7