JAIAK! 2015eko URTARRILA | BERRIZ
San Antonio
| 2 2015eko urtarrilaren 9a, barikua | anboto
JAIAK!
BERRIZKO JAIEN EGITARAUA
URTARRILAK 11 DOMEKA
10:00 Mendiko bizikleta...
2015eko urtarrilaren 9a, barikua | anboto		 3 |
JAIAK!
Nekazaritza erakusketa eta olinpiadak,
San Antonio jaietan galdu ez...
| 4 2015eko urtarrilaren 9a, barikua | anboto
JAIAK!
“Berrizko mendi martxan inoiz ez da egin
aurten egingo den amaierako ...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

Berrizko San Antonio jaiak 2014

708 visualizaciones

Publicado el

Berrizko San Antonio jaien gehigarria Anboto astekarian. 2014ko urtarrilaren 9an kaleratua

Publicado en: Entretenimiento y humor
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
708
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
381
Acciones
Compartido
0
Descargas
1
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Berrizko San Antonio jaiak 2014

  1. 1. JAIAK! 2015eko URTARRILA | BERRIZ San Antonio
  2. 2. | 2 2015eko urtarrilaren 9a, barikua | anboto JAIAK! BERRIZKO JAIEN EGITARAUA URTARRILAK 11 DOMEKA 10:00 Mendiko bizikleta martxa. Izen-ematea eta irteera Olakueta plazan. Izena ematea doan. URTARRILAK 16 BARIKUA 18:30 Olakuetan kalejira Berrizko gaztetxeko batukadagaz. 19:30 Sagardotegi Ibiltaria eta erromeria trikitilariekin, Olakueta plazan. Ondoren, odoloste-jana olakueta plazan. 20:30 Olakuetarrek ibilalditxoa egin ostean, Donien Atxa altxatuko dute Olakueta plazan. 21:30 San Antonio VIII. Pilota Txapelketa: finalak. Olakueta pilotalekuan. URTARRILAK 17 ZAPATUA SAN ANTONIO EGUNA 12:00 Meza, San Antonio baselizan. 12:30 Poxpolo eta Konpainia pailazoak, Olakueta pilotalekuan. 18:00/22:00 Erromeria, Luhartz taldeagaz. URTARRILAK 18 DOMEKA 11:00 Eskualdeko 34. Barazki eta Fruitu Erakusketa probalekuan. 11:00 Artisau txokoa pilotalekuan. 12:00 Baserriko oilasko dastaketa, Olakueta plazan. 12:30 Meza, San Antonio baselizan. 13:00 Iremiñe dantza taldeak eta San Lorentzo dantza taldeak eskainitako ekitaldia, Olakueta plazan . 19:00 The Upper Room gospel taldea, San Antonio baselizan. URTARRILAK 19 ASTELEHENA 16:30/18:30 Barrakak 0,50 euroan izango dira. 19:00 Askaria eta nekazaritza olinpiada pilotalekuan. Sarrera euro 1. Ikuskizuna, txorizo otartekoa eta edaria (amaitu arte). URTARRILAK 27 ASTEARTEA 20:30 Donien Atxa kenduko da. 21:00 Olakuetarren afaria.
  3. 3. 2015eko urtarrilaren 9a, barikua | anboto 3 | JAIAK! Nekazaritza erakusketa eta olinpiadak, San Antonio jaietan galdu ezin diren zitak Urtarrilaren16anigokoduteDonienAtxaOlakuetaauzoan,hilaren27raartekojaiakospatzeko JAI GIROA Markel Onaindia Urtarrilaren 11n hasiko dira Berrizko San Antonio jaietako ekintzak, baina Donien Atxa ez dute hilaren 16ra arte igoko Olakuetan. Hortik aurrera, eta hilaren 27ra arte, jai giroa nagu- situko da Berrizen, askotariko ekintzaz betetako egitarau bati esker. Programa horretan galdu ezin diren hitzordu bi daude: batetik, Eskualdeko 34. Barazki eta Fruitu Erakusketa, eta, bes- tetik,NekazaritzaOlinpiadak. Domekan, urtarrilaren 18an, baserriko produktuekin osatutako azoka ospatuko da. 11:00etan hasiko den azoka bere- ziaizatenda;izanere,baserritar bakoitzakbereprodukturikone- nak eroaten ditu, eta guztiak ba- tera ipintzen dituzte salgai. Be- raz, banaka barik taldean egiten dute salmenta; kutxa komuna egiten dute saltzaileek, etekinak guztien artean banatzeko. He- rriko probalekuan garatuko da ekimena. Egun horretan bertan, 11:00etatik aurrera artisauen txokoa ipiniko dute pilotale- kuan. Olinpiada bereziak Hilaren19anetorrikodaazkene- ko urteetan indar handia hartu duen ekitaldi bat: Nekazaritza Olinpiadak. Olinpiada horiek ere bereziak izaten dira. Base- rriko produktu eta tresneria erabilita egiten dituzte jokoak. Adibidez, kide batek beste talde- kide bat eskorgan eroatea izaten da probetako bat. Kuadrillaka parte hartzen dute herritarrek, eta giro aparta sortu ohi da pilo- talekuan. Sarrera euro batean ipintzen dute antolatzaileek, baina tru- kean olinpiadek eskaintzen du- ten ikuskizuna, txorizo pintxoa eta edatekoa eskaintzen dituzte. Zuzenean ikustea merezi duen ekitaldia da, beraz. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko delaesanduteantolatzaileek. Olakuetarren jaia SanAntoniojaiakhasietaamai- tzean protagonismo handia edukitzen dute Olakuetako au- zotarrek. Hilaren 16an eurek altxatuko dute Donien Atxa, iluntzeko 20:30ean. Aurretik, baina, gaztetxeko batukada tal- deak girotuko duen kalejiran el- kartuko dira, 18:30ean. 19:30ean Sagardotegi Ibiltariaz gozatzeko aukera edukiko dute, trikiti- lariekin eta sagardo upelekin. Gainera, odoloste-jana ere pres- tatuko dute iluntze horretarako. Olakuetarrek ibilalditxo bat egingo dute Donien Atxa eure- gaz hartuta, eta, aurretik aipatu bezala, 20:30ean igoko dute, jaia- rihasieraofizialaemateko. Agurra, 27an Urtarrilaren 16tik 19ra bitar- tean egongo dira batez ere jaie- tako ekitaldiak. Edozelan ere, hilaren 27an jaitsiko dute Do- nien Atxa. Ekintza hori, urtero legez, jai giroan garatuko dute olakuetarrek. 20:30ean elkar- tuko dira jaietako ikurra ken- tzeko, eta 21:00etan auzotarren afariaegingodute,aurtengoSan Antonio jaiei agurra giro alaian emateko. Hilaren 16an altxatuko dute Donien Atxa Olakueta auzoko bizilagunek. Domekaz ospatuko dute baserriko produktuekin urtero osatzen duten azoka Euro 1en truke olinpiadak, txorizo pintxoa eta edatekoa eskaintzen dituzte Luhartzen erromeria, San Antonio eguna ospatzeko 18:00etaneta22:00etanhasikodirensaiobieskainikodituzteLuhartzekoek MUSIKA M.O. Urtarrilaren 17ko San Anto- nio eguna ospatzeko Luhar- tzen erromeria ipini dute an- tolatzaileek. Arratsaldez zein gauez egongo da dantza egiteko aukera. Izan ere, 18:00etan eta 22:00etanhasikodirensaiobies- kainiko dituzte Luhartzekoek. Udan herririk herri ibiltzen dira euren erromeriagaz, baina neguan ere topatzen dute jairen bat musikariek. Bestalde, pa- troiaren egun horretan, eguer- dian meza egongo da, 12:00etan; Poxpolo eta Konpainia paila- zoentxandaizangoda12:30ean. Musikagaz lotuta, hilaren 18anTheUpperRoomgospeltal- deak kontzertua emango du San Antonio baselizan, 19:00etatik aurrera. Luhartzek urtarrilaren 17an joko du Berrizen. Meza egongo da 12:00etan, eta Poxpolo eta Konpainia pailazoen ikuskizuna 12:30ean
  4. 4. | 4 2015eko urtarrilaren 9a, barikua | anboto JAIAK! “Berrizko mendi martxan inoiz ez da egin aurten egingo den amaierako tartea” Berrizkomendimartxaantolatzenibiliostean,domekanmartxakoparte-hartzailebihurtukodaEkaitzBarrainkua BIZIKLETA Joseba Derteano Berriz Bizikletari Elkarteak he- rrian tradizio luzea duen men- diko bizikleta martxa antolatu du domekarako. Olakueta pla- zan hasiko da, 10:00etan. Izen- ematea doakoa da, eta egu- nean bertan egin ahalko da 08:30etik aurrera. Iazko aldia inoizko jendetsuena izan zen 800dik gora parte-hartzaile- gaz. Ekaitz Barrainkua antola- tzaileetako bat da, eta, gainera, lasterketan parte hartuko du. Zenbat ibilbide prestatu dituzue? Ibilbide bi daude aukeran; 23 eta 32 kilometroko bana. Ezarritako erreferentzia puntu batera den- bora jakin batean heltzen dire- nak ibilbide luzera bideratuko ditugu,etagainerakoaklaburre- ra. Gure inguruak aukera asko ematen dituenez, urtetik urtera tarte berriak sartzen edo daude- naktxandatzensaiatzengara. Zeintzuk dira aurtengo nobe- dadeak? Inoiz ez da egin aurten egingo den amaierako tartea; Andiko- natik jaitsiera desberdin bat lor- tu dugu; baso bidea da, eta, une batean, zelai zatitxo bat dago. Bestelakoan, Berrizen hasi eta Andikoatik Garairantz joango gara. Ondoren, iaz bezala, Mau- meko tartea sartu dugu ibilbi- dean, baina beste toki batetik sartuko gara. Izan ere, kontura- tu gara, bide politak izan arren, bide estuak badira, martxan jende askok parte hartzen due- nez, inbutuak sortzen direla eta ibilbideaz ez dela nahi dugun moduan gozatzen. Ondoren, Maumetik Oizerantz etorriko gara, eta Andikoatik Berrizera. Amaieran, luntxa egongo da parte-hartzaileentzat. Lehia handia egoten da? Ez da martxa lehiakorra, eta dirua egitea ere ez da helburua; udalak laguntzen digu, eta mar- txan parte hartzea doakoa da. Berrizen mendiko bizikletan ibiltzeko zaletasuna izan dugu beti, eta helburua bizikletaza- leakbatzeaetaondopasatzeada. Zeuk ere parte hartuko duzu? Bizikletan nenbilela erori egin nintzen, klabikula apurtu nuen, eta, ondorioz, iaz ezin izan nuen parte hartu, baina aurten irtee- ranegongonaiz,dudabarik. Kirolari sutsua izan zara umeta- tik, eta ia beti bizikletari lotuta. Gazte mailara arte Ciclos Itu- rriaga taldean ibili nintzen erre- pidean. Ondoren, futbolean hasi nintzen Berrizen. Iñaki Lejarre- tagaz-etamendikobizikletanere ibiltzen nintzen, eta, gustatzen zitzaidanez, mendiko bizikletan hasi nintzen. Gero, gaztetan ni- gaz errepidean ibili zirenek Ga- raiko triatloi taldea sortu zuten, eta, giro ona zutenez eta proba- tzekogogoanuenez,talderabatu nintzen. Triatloiak hainbat kirol menpe- ratzea eskatzen du. Bai, bai. Igeriketan, esaterako, oinarri bat banuen, baina tek- nikoki txarra nintzen. Baina, entrenamenduetan ordu batzuk sartuz gero, hobetu egiten da. Lehen aipatu dudan moduan, iazko urtarrilean klabikula apurtu nuen, eta horrek igeri edo korrika egitea eragotzi zi- dan. Gainera, kontuan hartuz gero gaur egun triatloiak anto- latzeko dauden eragozpenak, eta aintzat hartuz gero nire gus- tukoak zirenetako asko bertan behera geratu zirela, bizikletan zentratzea erabaki nuen. Baina triatloiak ez ditut utzi. Lizentzia aterako dut, eta, beharbada, pro- barenbateanpartehartukodut. Bizikletara itzuli zara, baina au- rretik probatu bako espeziali- tatea izan duzun ziklo-krosera. Kasualitatez izan da. Garaiko triatloi taldeko Jon Sarasua eta biok horri buruz berbetan ibili ginen.Negualuzeegitenzelaeta ziklo-krosa erronka polita izan zitekeela pentsatuta hasi ginen. Ciclos Iturriagako Eneko Itu- rriagak lagundu digu materiala- gazzeinmekanikagaz. Zelako balorazioa egiten duzu amaitzear den denboraldiaz? Ona. Ziklo-kroseko bizikleta lehenengoz probatu nuenean, barregura eman zidan: “Ez dut lasterketarikamaituko”,pentsa- tu nuen. Baina, ibilian-ibilian, teknika hobetu egiten da. Ziklo- krosak teknikatik gehiago du fisikotik baino. Berrizen zazpi- garren, Arbulun hamargarren eta Euskadiko Txapelketan ha- maseigarren sailkatu naiz. Oso pozik nago. 2015ean ere arituko naiz. Bitartean Euskadiko Ope- neko lasterketak egingo ditut mendikobizikletagaz. Ekaitz Barrainkua | Mendiko bizikleta martxako antolatzaileetako bat | Berriz, 1981 Iaz ezin izan nuen martxan parte hartu, eroriko batean klabikula apurtu nuelako”

×