1. Hitz-ordena eta puntuazio-zeinuen erabilera euskaraz
Hitz-ordena aski librea da euskaraz. Hona nola ulertu behar den hau: perpaus
baten osagaiek ez dute gramatikazko izaeraren edo kasu-markaren arabera (funtzioaren
arabera) beti toki berean agertu beharrik. Alabaina, perpausa bakarturik aztertu ordez,
solas-ingurunea kontuan izanda (mintzagaiaren arabera) aztertzen badugu, hitzen ordena
erlatiboak izan dezake eragina komunikazioan.
Seber Altuberen Erderismos liburuan azaldutako teoriaren arabera, perpaus bat
galdera zehatz baten erantzun gisa planteatuz gero, perpaus horren elementu batek,
galdegaia esaten diogunak, garrantzi berezia hartzen du. Horrela, demagun honako
perpaus hau hartzen dugula:
Maisuak liburua eman dio ikasleari
Perpaus honen inguruan galdera desberdinak egin ditzakegu eta galdera bakoitzari
elementu bat dagokio:
1) Nork eman du liburua? à maisuak
2) Nori eman dio liburua? à ikasleari
3) Zer eman dio? à liburua
4) Zer egin du? à eman
5) Eman al dio? à bai
Lehen hiru adibideetan perpauseko hitz bana dira galdegaiak. Laugarrenean aditzaren
ekintza da eta azkenekoan ekintzaren baiezkotasuna da galdegaia. Egoera hauetako
bakoitzari ezinbesteko egitura bat dagokio:
1) maisuak eman dio
2) ikasleari eman dio
3) eman egin dio
4) Eman dio (idatziz hasieran)
Funtzio-egitura eta mintzagai egitura kontuan hartzen direnean planteamendua
konplikatuagoa gertatzen da. Honako elementu hauek izan behar dira kontuan:
• Mintzagaia: esakune batean, solasaren unibertsoa edo predikazioa zeri buruzkoa den
finkatzen duen atala, batzuetan jadanik ezaguna edo testuinguruan aurrez emana den
informazioarekin bat datorrena (iruzkinari kontrajarria). Zertaz hitz egiten den, hura.
• Iruzkina: esakune batean, predikazioaren edukia edo informazio berria biltzen duten
elementuek osatutako atala. Hitz egiten denaz esaten dena.
• Galdegaia: Esakune batean, esakunaren osagai den elementu hanpatua, informazio
berriena edo hiztunak ororen gainetik komunikatu nahi duena biltzen duena. Esaten
denaren barnean nabarmendu nahi dena. Bistan da aldegaia iruzkinaren parte bat dela.
- Mintzagaia batzuetan isildu egiten da, adibidez:
2. “Aspaldi eskatua nuen (eta neronek hitzemana ere bai) artikuluren bat Jakin-erako”
Kasu honetan mintzagaia ni da.
- Beste batzuetan hanpatu egiten da. Horrelakotan mintzagaia iruzkinaren ezkerrean
jartzen da eta mintzagaiaren eta iruzkinaren artean pausaldi bat egiten da (koma jartzen da
idatziz). Adibidez:
Euskal Herriko mendiak, elurrez estaliak daude.
- Iruzkina aditzarekin lotua dago.
- Ezin da sartu mintzagaiko elementurik aditzaren eta iruzkinaren beste elementuen
artean.
- Batzuetan iruzkinean ez da ezer hanpatzen, orduan ez dago galdegairik.
- Iruzkineko zerbait hanpatu nahi denean, huraxe da galdegaia eta iruzkinaren barnean
aditzaren ondoan ezkerrean jartzen da.
Aurreko adibidean egoera hauek ager daitezke (baiezko perpausan):
1) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (-)
Elurrez estaliak daude Euskal Herriko mendiak.
2) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (-)
Euskal Herriko mendiak, elurrez estaliak daude.
3) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (elurrez)
Elurrez daude estaliak Euskal Herriko mendiak
4) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (elurrez)
Euskal Herriko mendiak, elurrez daude estaliak.
5) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (estaliak daude)
Estaliak daude elurrez Euskal Herriko mendiak.
6) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (bai, badaude)
Badaude elurrez estaliak Euskal Herriko mendiak.
7) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (estaliak daude)
Euskal Herriko mendiak, estaliak daude elurrez.
8) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (bai, badaude)
3. Euskal Herriko mendiak, badaude elurrez estaliak.
Horretaz gain, jakina, aditzaren ekintza ere izan daiteke mintzagai eta orduan honelako
perpausak izango ditugu (mintzagaia hanpatuta):
Elurrez estaliak, Euskal Herriko mendiak daude.
Komaren erabilera batzuk
- Perpaus bateko aditz nagusiaren adizlagun bat edo azalpen lagungarri bat perpausaren
aurretik baldin badoa, komaz bananduko da perpausetik. Adibideak:
Antzinako garaietatik hasita, geometriak magnitude espazialak aztertu ditu.
Gainerako organoek bezalaxe, gibelak zenbait gaixotasun jasan dezake.
Ikusi den bezala, glaziarrak ez dira lurralde polarrean bakarrik eratzen.
Munduko artearen historian, Goya arte modernoaren aitzindaritzat hartzen da.
Hizlari politiko gisa, Hitlerrek aparteko trebetasuna azaldu zuen jendetza handiak kontrolatu eta
mugiarazteko.
Prozesu erregulatzaile konplexu baten bidez, organismoa gai da oreka hormonala mantentzeko.
- Juntagailu bidez elkarturiko perpausek subjektu desberdinak dituztenean juntagailuaren
aurretik koma jartzea komeni da.
1970eko hamarkadaren erdialderako, dirua askatasunez erabiltzeko garaiak joanak ziren, eta NASAk
erronka tekniko handiei aurrekontu mugatu batez erantzun behar izan zien.
Zuhaitzetik behera erortzen den sagarraren kasu ezagunean, Lurraren grabitateak indar jakin batez
erakartzen du sagarra, baina sagarrak ere erakartzen du lurra.
Txirrindulari batzuek 20 minututan egin zuten ibilbidea, baina beste batzuek ia 30 behar izan zituzten.
- Ez erabili komarik elkartzen diren perpausek subjektu berbera dutenean.
Bazirudien Betsy hurakana Estatu Batuetako ekialdeko kostaldera iritsiko zela baina Mexikoko
Golkorantz itzuli zen berriro.
Lekuan lekuko haizeek eremu mugatu batean jotzen dute eta aldizkakoak edota noizbehinkakoak
izan daitezke.
Plastikozko piezak ezin dira soldatu eta beste metodo batzuk erabiliz konpondu behar izaten
dira.
Ezaugarri hauek ez dira ohikoak radar arruntetan baina erants daitezke kostu handirik gabe.
4. Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da baina izan
daiteke sintesi bidez lorturiko produktua ere.
Zenbait kasutan honelako perpausak luzetxoak gerta daitezke batere komarik gabe
idazteko. Orduan soluzioa ez da koma non edo han jartzea pausaldia egiteko, baizik eta
esaldia etetea eta lokailu egokiren batez baliatzea. Adibidez:
Gaizki
Makal samar dabiltza Ekialde Urruneko herrialdeetako ekonomiak duela urtebetez gero baina altxa
lezakete burua mendebaldeko herrialde industrializatuetako banku zentralen laguntzarekin.
Hobeto
Makal samar dabiltza Ekialde Urruneko herrialdeetako ekonomiak duela urtebetez gero. Alabaina, altxa
lezakete burua mendebaldeko herrialde industralizatuetako banku zentralek laguntzen badiete.
Gaizki
Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da baina izan daiteke
sintesi bidez lorturiko produktua ere.
Hobeto
Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da. Dena den, sintesi bidez
lorturiko produktua ere izan daiteke.
- Mugatzaileak ez diren elementuak, alegia, berez ken daitezkeenak baina azalpen
osagarriak ematen dituztenak, koma artean jarri. Adibideak:
Bill Clinton, EEBBetako presidentea, Europara etortzekoa da datorren hilean.
Giltzadurek, gorputzeko beste edozein osagaik bezalaxe, higatzeko eta hausteko arriskua dute.
Gibelak badu zenbait toxiko, endogeno zein exogeno, kaltegabeko bihurtzeko ahalmena.
Kalkulatzen denez, 8.600 hegazti-espezie inguru daude, 30 ordena edo gehiagotan taldekatzen
direnak.
Himalaia mendikatea, sanskritoz “elurren egoitza”, munduko mendikaterik altuena da eta 2.800
km-ko luzera du.
- Ez jarri koma artean elementu mugatzaileak. Hauek kenduz gero perpausaren zentzua
aldatu egiten da, ez dira osagarri hutsak.
Konparatu perpaus hauek:
5. 1) Banku mugikorreko arraunean, zangoak besoak bezala nekatzen dira.
2) Banku mugikorreko arraunean, zangoak, besoak bezala, nekatu egiten dira.
Lehen perpausean besoak bezala ezin da kendu, eta ezta koma artean jarri ere.
Bigarrenean, aldiz, ken daiteke, eta jartzekotan, koma artean ipini behar da.
- Enumerazio bateko elementuak komaz banandu eta azkenekoaren aurrean juntagailu
egokia jarri komarik gabe. Adibidez:
Bilbok, Donostiak eta Gasteizek aurten lehen mailako futbol-taldeak dituzte.
Gizakiotan, garunaren hazkundea haurdunaldiaren erdian hasten da lastertzen, seigarren
hilabetetik bederatzigarrenera bitartean izaten da lasterrena eta jaio osteko lehen urtea
osatzekoan bukatzen da.
- Banandu komaz ondoz ondoko izenondoak:
Arranoak moko luze, sendo, zorrotz eta makotua du
Bi puntuak
Bi puntuen funtzio nagusia irakarlueari abisu bat ematea da. “Zerbait datorkizu” esatea
bezala da. Adibidez:
Tarta egiteko bost osagai-mota behar dituzu: arrautzak, irina, azukrea, legamia eta limoi-azala.
Bi puntuen aurretik doan esaldia perpaus osatua da.