SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 5
Descargar para leer sin conexión
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA
ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
CRISTINA URIARTEK 2016ko GURE ARTEA
SARIAK BANATU DITU GASTEIZKO ARTIUM
MUSEOAN
Jose Antonio Sistiaga eta Mabi Revuelta artistek, eta La Taller
proiektu kulturalak jaso dituzte 2016ko Gure Artea Sariak.
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2016ko
Gure Artea Sariak banatu ditu gaur arratsaldez, Gasteizko Artium, Arte
Garaikideko Euskal Zentro-Museoan burutu den ekitaldian. 2016ko edizioaren
irabazleak, eta gaur euren sariak jaso dituztenak, honako hauek izan dira:
 Ibilbide artistikoa aitortzeko Gure Artea Saria, Jose Antonio
Sistiagarentzat
 Sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea Saria, Mabi Revueltarentzat
 Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko Gure Artea
Saria, La Taller espazio eta kultura proiektua (Maite Martinez de Arenazak
sustatua)
Sari banaketa ekitaldian epaimahaiko kideak ere parte hartzaile izan dira.
2016ko Gure Artea sarien epaimahaiburu Peio Aguirre Azkarate arte kritikaria
izan da. Honekin batera, epaimahaiko kide izan dira: Abigail Lazkoz Saez,
artista; Elena Aitzkoa Reinosa, artista eta iazko irabazlea; Koldo Almandoz de
la Cruz, zinemagile eta kazetaria; eta Lucia Agirre Lopez, Guggenheim Bilbao
Museoko curator-a.
Gure Artea sariek 18.000 euroko diru-kopurua du modalitate bakoitzeko. Sari
hauen bidez, egin duten lana aitortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan
egindako ekarpena onartu nahi zaie irabazleei. Sortzaileak saritzen dira -bai
euren ibilbide profesionalagatik, bai azken urte hauetan egin duten sormen
jardueragatik- baina baita beste eragile edo erakunde batzuk ere, arte
plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin duten jardueragatik.
Gasteizen, 2016ko urriaren 5ean.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA
ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
Ibilbide artistikoa aitortzeko Gure Artea Saria:
Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932)
Saria: 18.000€
Epaimahaiak arrazoi hauetan oinarritu du bere erabakia, eta honako merezimendu
hauek aitortzen dizkio artistari:
Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) artista ezaguna dugu bere margolanengatik
eta zinemari egindako ekarpenengatik. Gaur taldean parte hartzen du, eta euskal
artean historia egin duen abangoardiako artearen aitzindariz osatutako belaunaldiko
kide da. Oso gaztetatik datorkio arte-zaletasuna. 1955 eta 1961 urteen artean, Paris
izan zuen bizileku; han, informalismoa ezagutu zuen, galeria eta museoetako
erakusketak bisitatuz, eta hiri zirraragarriak eskaintzen zion guztiaz busti zen. Arno
Stern-en Académie du Jeudi-ra jo, eta metodologia eta hezkuntza-esperientzia berriak
ikasi zituen Parisen bertan. Ia urtebetez Ibizan bizi ondoren, 1962an bueltatu zen
Sistiaga Donostiara. Hamarkada hartan, Jorge Oteizarekiko harremana berrartu zuen,
eta zeresan handia izan zuen Euskal Eskola delakoaren sorreran eta GAUR taldearen
eraketan. Sistiagak Freinet hezkuntza-metodoari buruzko erakusketa pedagogiko bat
aurkeztu zuen, lehenik eta behin 1965ean, Dionisio Barandiaran enpresaburuak
utzitako espazio batean, eta 1966ko udaberrian, berriz, GAUR taldearen lehenengo
erakusketa eta manifestua aurkeztu zituen, Barandiaran galerian.
Lehenengo aro hartan, Sistiagaren obra margolanek osatzen zuten gehienbat,
lirismoaren eta informalismoaren korronteak nagusi zirelarik. Sistiagaren margolanak
XX. mendeko euskal artearen historiaren parte dira. Sistiaga keinuzko pinturatik
mugimenduaren artera pasatu zen, kamerarik gabeko zinemaren bidez, zuzenean
zeluloidezko pelikularen gainean marraztuz eta horrela bitartekoen arteko harreman
dialektikoa ezarriz. “…ere erera baleibu izik subua aruaren…” da bere film luze
ezagunena. Lan horrekin (1968-70), zinemaren mundura sartu zen, fotogramak eskuz
margotuz. Zinemaren historian zeluloide gainean pintaturiko film bakarra den honek
urte eta erdiz eduki zuen artista buru belarri lanean, eta Madrilen proiektatu zuten,
1970ean; eta gero Londresen, Parisen, Bartzelonan eta New Yorken. Norman McLaren
bezalako aitzindariek utzitako arrastoari jarraituz, Sistiagak XX. mendeko zinema
esperimentalaren bidea jorratu zuen, eta halaxe aitortu zaio lan hori, nazio-mailan eta
nazioartean egindako hainbat erakusketatan. “Goi-atmosferako aztarnak” (1988-1989)
eta “Paisaia kezkagarria. Nokturnoa. Mendiburu eskultoreari omenaldia” (1990-91) dira
bere beste film batzuk.
Nabarmena da pedagogia artistikoaren hezkuntza eta historiari egin dion ekarpena ere.
Ostegunetako Akademia edo Adierazpen Askeko Lantegia sortu zuen 1963an. Esther
Ferrer-en lankidetza izan zuen horretan Hezkuntza-esperientzia horiek Donostian egin
ziren, 1968ra arte, eta bertan Freinet-en metodoak jarri zituen praktikan. 1964an,
Esther Ferrer-en babesarekin, hezkuntzako saiakera bat egin zuen Euskal Autonomia
Erkidegoko lehenengo kooperatibetako batean, Elorrioko Funcor-en, hain zuzen ere.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA
ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
Azken hamarkada hauetan, Jose Antonio Sistiaga atsedenik gabe aritu da lanean,
dedikaziozko sei hamarkada hartzen dituen ibilbide koherente bati ekarpen berriak
eginez.
Atzera begirako bakarkako bere azken erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena
Kulturunean eta Altzuzako Jorge Oteiza museo-fundazioan egin ditu, 2011n eta
2015ean, hurrenez hurren.
Bere lana bakarkako nahiz taldeko hainbat erakusketatan erakutsia izan da; honako
hauetan, esate baterako: Harvard Film Archive-n (Cambridge, Massachusetts, AEB),
Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museoan, Parisko Musée du Cinema Centre
Georges Pompidou-n, Bilboko Rekalde aretoan, Parisko Musée du Cinema Henri
Langlois-en, Bilboko Arte Ederren Museoan, Donostiako San Telmo museoan, Bilboko
Guggenheim museoan, Donostiako Tabakaleran eta beste hainbat lekutan.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA
ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
Sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea Saria:
Mabi Revuelta (Bilbo, 1967)
Saria: 18.000€
Epaimahaiak arrazoi hauetan oinarritu du bere erabakia, eta honako merezimendu
hauek aitortzen dizkio artistari:
Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) gaur egun lanbide-jardunean bi hamarkadatik gora
daramaten artisten belaunaldi batekoa da. Mabi Revueltak Arte Ederrak ikasi zituen
Euskal Herriko Unibertsitatean; 1990ean eskuratu zuen lizentzia. Orduz geroztik, bere
lana erakusten du, nazio-mailako nahiz nazioarteko galeria, arte-zentro, azoka eta
museoetan aldizka erakusketak jarriz. Horrela, bateragarri egiten ditu artista plastiko
gisa duen karrera irakaskuntzarekin eta artearen pedagogia berrien ikerkuntzarekin.
Mabi Revueltaren lana indartzen joan da azken hamarkada honetan, lankidetza eta
hezkuntzaren uztarketa erabiliz bere jardunaren berezko elementu gisa. Bere lanean
aipagarriak dira diziplinartekotasuna eta beste agente sortzaileekin izaten dituen
lankidetza-prozesuak. Horri esker, ikus daitezkeen ondorioak dituen eta agente
konplizeen sare batera iristen den soziabilizazioa lortu du bere lanak.
ABECEDA proiektuarekin hasi zenetik (2009), Europa erdialdeko abangoardia
modernoak berrikusteko lanean murgildu zen artista, diziplina artistiko desberdinak –
diseinua, tipografia, dantza, koreografia eta argazkia– uztartuz. Proiektu horren
emaitza da ABECEDA, 2009an Bilboko Arriaga antzokian diziplina anitzeko ikuskizun
gisa eman zen ballet triadikoa, artea, antzerkia, dantza eta eszenografia batzen
zituena. Proiektu horri Dibertimendu Tipografikoak-ek jarraitu zion (2010-2013). Bi
proiektuek Abeceda –”alfabetoa” txekieraz– liburuan dute jatorria. Liburu hori Pragan
argitaratu zen, 1926an, Vítezslav Nezval idazlearen, Karel Teige artista eta
diseinatzailearen eta Milca Mayerová dantzari eta koreografoaren arteko lankidetzaren
emaitza gisa. Txekoslovakiako abangoardiaren aitzindari haiek bizitza modernorako
alfabeto (ludiko) bat asmatu zuten, hizkuntza berri baten oinarriak ezartzeko asmoz;
eskolako silabario bat, Lehenengo Mundu Gerrak utzitako hondamendiaren ondoren
mundu berri bat eraikitzen lagunduko zuena, poesiaren, diseinuaren eta dantzaren
bidez. Bi proiektuak orain dela gutxi bildu dira, bakarkako bere azken erakusketan;
hain zuzen ere, Gasteizko Arte Garaikideko Artium Zentro-Museoan Jostailu
Hautsiezinak izenarekin 2015ean egindako erakusketan. Hiru ardatz ditu erakusketa
horrek: hizkuntza, jolasa eta arte-hezkuntza.
2000tik 2003ra, New York-en egon zen bizitzen; Marcelino Botín fundazioaren beka
baten laguntzarekin, bere prestakuntza osatu zuen han, International Studio &
Curatorial Program-en. Izen handiko lekuetan jarri ditu erakusketak: Bilboko
Guggenheim museoan, New Yorkeko ISCPn, Pekin eta Tokioko Cervantes
institutuetan, New Yorkeko museo Erotikoan, Gasteizko ARTIUM museoan, Tenerifeko
TEA museoan, Madrileko La Casa Encendida-n, Bilboko Bilbaoarte fundazioan, eta
Bilboko Vanguardia eta Madrileko Raquel Ponce galerietan.
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA
ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko
Gure Artea Saria:
La Taller proiektu kulturala eta espazioa
Saria:18.000€
Epaimahaiak arrazoi hauetan oinarritu du bere erabakia, eta honako merezimendu
hauek aitortzen dizkio agenteari:
Bilboko Santutxu auzo jendetsuaren eta Alde Zaharraren artean, Solokoetxe dago, La
Taller proiektu kulturala kokatuta dagoen auzoa. La Taller espazio hibridoa da: alde
batetik, ekoizpeneko eta edizio grafikoko lantegi bat da eta, bestetik, bi erakusketa-
areto ditu.
2010eko irailetik dago martxan, Maite Martínez de Arenazaren zuzendaritzapean.
Maite Martínez de Arenaza, bestalde, grabatuaren munduan dabil lanean 1994az
geroztik. La Tallerren, grafika garaikidea lantzen da, iraulketa- eta arrasto-prozesuen
kontzeptu hedatua, hain zuzen ere. Hau da, grabatuaren mundutik abiatuta, beste
diziplina artistiko batzuk uztartzen dira, edo alderantziz. Proposamen horiek muga
teknikoak edo kontzeptualak zalantzan jartzen dituzte, eta eremu oso desberdinen
arteko sinergiak sortzen dira horrela; esate baterako, ikusizko arteak, musika eta
kazetaritza uztartzen dira, oso desberdinak diren arloak, alegia.
Ikuspegi horretatik abiatuta, La Tallerrek hainbat jarduera egiten ditu: ikerketa,
erakusketak, adierazpen artistiko garaikideen zabalkundea eta profesionalentzako eta
amateurrentzako prestakuntza. La Tallerrek zenbait balio utziezien eta negoziaezin
ezartzen ditu truke eta proiektu guztietan: gizartean integratzeko helburuarekin,
kudeaketa eta programazio feminista duten proiektuak eratzea; eta kultura, arte
garaikide eta grafikaren mundura gerturatzeko eskaintzak egitea arlo horietara
gerturatu nahi duten pertsona guztiei, euskaraz eta gaztelaniaz, eta artista eta adituen
ekintza-espektroa mugatu gabe.
Obra grafikoa lantzeko, ikertzeko, berritzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den
azpiegitura guztia dauka La Tallerreko lantegiak, eta orain dela gutxi beste espazio bat
ireki du Erredakzioa izeneko proiektu berritzailea gauzatzeko. Artearen, grabatuaren,
erreportaje-kazetaritzaren eta prentsa idatziko inprimaketa-bitartekoen munduak modu
esperimentalean gauzatzeko erabiltzen da espazio berri hori, eta erakusketetarako
eremu berezi bat ere badauka. Hain zuzen ere azken eremu horretan erakusketa-
programazio interesgarria gauzatzen ari da La Taller, izan ere sortzaile ugariri ematen
ari baita haien lanak erakusteko aukera, bai Solokoetxeko espazioan eta bai arte
grafikoetako azoketan; esate baterako, artista hauei: Miren Arenzana, Susana
Talayero, Charo Garaigorta, Gema Intxausti, Aristide Stornelli, Zuhar Iruretagoiena,
Jeleton, Duen Xara Sacchi eta abar.
Aipatutako arlo desberdinak ez daitezela itxi bezala ulertu eta etengabe uztartu
daitezela da La Tallerren helburua; hau da, etengabe nahastu daitezela, La Tallerrekin
interakzioan aritzen diren erabiltzaile, artista edo eragileen beharrizanen arabera
estatus bat edo bestea hartuz.

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Euskal pizkundea
Euskal pizkundeaEuskal pizkundea
Euskal pizkundeajuanacua
 
Euskal Pizkundea
Euskal PizkundeaEuskal Pizkundea
Euskal Pizkundeajuanacua
 
Euskal Pizkundea
Euskal PizkundeaEuskal Pizkundea
Euskal Pizkundeajuanacua
 
Euskal pintura
Euskal pinturaEuskal pintura
Euskal pinturamfresnillo
 
Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2guestb9804
 
La actualidad más candente (7)

Euskal pizkundea
Euskal pizkundeaEuskal pizkundea
Euskal pizkundea
 
Euskal Pizkundea
Euskal PizkundeaEuskal Pizkundea
Euskal Pizkundea
 
Modernismoa
ModernismoaModernismoa
Modernismoa
 
Euskal Pizkundea
Euskal PizkundeaEuskal Pizkundea
Euskal Pizkundea
 
Euskal pintura
Euskal pinturaEuskal pintura
Euskal pintura
 
Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2Euzko Pizkundea 2
Euzko Pizkundea 2
 
David
DavidDavid
David
 
Destacado

Presentación juan felipe lopez rincon
Presentación juan felipe lopez rinconPresentación juan felipe lopez rincon
Presentación juan felipe lopez rinconFelipe Lopez Rincon
 
Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...
Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...
Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...EUROsociAL II
 
фотоотчет звездочка
фотоотчет звездочкафотоотчет звездочка
фотоотчет звездочкаvirtualtaganrog
 
Design project two a brief
Design project two a briefDesign project two a brief
Design project two a briefJian Leo
 
Second sea side catastrophe artical
Second sea side catastrophe articalSecond sea side catastrophe artical
Second sea side catastrophe articalhjjh123
 
Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...
Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...
Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...PerkinElmer, Inc.
 
Cv droeshout daphnée 2015 secrétaire
Cv droeshout daphnée 2015 secrétaireCv droeshout daphnée 2015 secrétaire
Cv droeshout daphnée 2015 secrétaireDaphnee Droeshout
 
¿Cuánto cuesta?
¿Cuánto cuesta?¿Cuánto cuesta?
¿Cuánto cuesta?Poncela
 
Destacado (9)

Presentación juan felipe lopez rincon
Presentación juan felipe lopez rinconPresentación juan felipe lopez rincon
Presentación juan felipe lopez rincon
 
Amira resume
Amira resumeAmira resume
Amira resume
 
Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...
Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...
Gestión de la Inversión Pública. Planes de Inversión Pública y su Presupuesta...
 
фотоотчет звездочка
фотоотчет звездочкафотоотчет звездочка
фотоотчет звездочка
 
Design project two a brief
Design project two a briefDesign project two a brief
Design project two a brief
 
Second sea side catastrophe artical
Second sea side catastrophe articalSecond sea side catastrophe artical
Second sea side catastrophe artical
 
Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...
Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...
Developing Insights Between Urban Air Quality and Public Health Through the E...
 
Cv droeshout daphnée 2015 secrétaire
Cv droeshout daphnée 2015 secrétaireCv droeshout daphnée 2015 secrétaire
Cv droeshout daphnée 2015 secrétaire
 
¿Cuánto cuesta?
¿Cuánto cuesta?¿Cuánto cuesta?
¿Cuánto cuesta?
 
Similar a 2016ko Gure Artea Sariak

Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteizahirune
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteizahirune
 
Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2
Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2
Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2aitorfernandez
 
Presentacion Jorge Oteiza
Presentacion Jorge OteizaPresentacion Jorge Oteiza
Presentacion Jorge Oteizaxabiercatalan
 
Getariako agenda apirilean
Getariako agenda apirileanGetariako agenda apirilean
Getariako agenda apirileanOlaia Razkin
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Irekia - EJGV
 
Similar a 2016ko Gure Artea Sariak (20)

Exposición Maider Lopéz
Exposición Maider LopézExposición Maider Lopéz
Exposición Maider Lopéz
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Basterretxea
BasterretxeaBasterretxea
Basterretxea
 
David
DavidDavid
David
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2
Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2
Hezkuntza artistikoa eta_bere_didaktika2
 
Oteiza Lana
Oteiza LanaOteiza Lana
Oteiza Lana
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Presentacion Jorge
Presentacion JorgePresentacion Jorge
Presentacion Jorge
 
Presentacion Jorge Oteiza
Presentacion Jorge OteizaPresentacion Jorge Oteiza
Presentacion Jorge Oteiza
 
Jorge
JorgeJorge
Jorge
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 
Oteiza
OteizaOteiza
Oteiza
 
Getariako agenda apirilean
Getariako agenda apirileanGetariako agenda apirilean
Getariako agenda apirilean
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
 
Más de Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
Más de Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
2016ko Gure Artea Sariak

  • 1. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA CRISTINA URIARTEK 2016ko GURE ARTEA SARIAK BANATU DITU GASTEIZKO ARTIUM MUSEOAN Jose Antonio Sistiaga eta Mabi Revuelta artistek, eta La Taller proiektu kulturalak jaso dituzte 2016ko Gure Artea Sariak. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak 2016ko Gure Artea Sariak banatu ditu gaur arratsaldez, Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan burutu den ekitaldian. 2016ko edizioaren irabazleak, eta gaur euren sariak jaso dituztenak, honako hauek izan dira:  Ibilbide artistikoa aitortzeko Gure Artea Saria, Jose Antonio Sistiagarentzat  Sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea Saria, Mabi Revueltarentzat  Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko Gure Artea Saria, La Taller espazio eta kultura proiektua (Maite Martinez de Arenazak sustatua) Sari banaketa ekitaldian epaimahaiko kideak ere parte hartzaile izan dira. 2016ko Gure Artea sarien epaimahaiburu Peio Aguirre Azkarate arte kritikaria izan da. Honekin batera, epaimahaiko kide izan dira: Abigail Lazkoz Saez, artista; Elena Aitzkoa Reinosa, artista eta iazko irabazlea; Koldo Almandoz de la Cruz, zinemagile eta kazetaria; eta Lucia Agirre Lopez, Guggenheim Bilbao Museoko curator-a. Gure Artea sariek 18.000 euroko diru-kopurua du modalitate bakoitzeko. Sari hauen bidez, egin duten lana aitortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartu nahi zaie irabazleei. Sortzaileak saritzen dira -bai euren ibilbide profesionalagatik, bai azken urte hauetan egin duten sormen jardueragatik- baina baita beste eragile edo erakunde batzuk ere, arte plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin duten jardueragatik. Gasteizen, 2016ko urriaren 5ean.
  • 2. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Ibilbide artistikoa aitortzeko Gure Artea Saria: Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) Saria: 18.000€ Epaimahaiak arrazoi hauetan oinarritu du bere erabakia, eta honako merezimendu hauek aitortzen dizkio artistari: Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) artista ezaguna dugu bere margolanengatik eta zinemari egindako ekarpenengatik. Gaur taldean parte hartzen du, eta euskal artean historia egin duen abangoardiako artearen aitzindariz osatutako belaunaldiko kide da. Oso gaztetatik datorkio arte-zaletasuna. 1955 eta 1961 urteen artean, Paris izan zuen bizileku; han, informalismoa ezagutu zuen, galeria eta museoetako erakusketak bisitatuz, eta hiri zirraragarriak eskaintzen zion guztiaz busti zen. Arno Stern-en Académie du Jeudi-ra jo, eta metodologia eta hezkuntza-esperientzia berriak ikasi zituen Parisen bertan. Ia urtebetez Ibizan bizi ondoren, 1962an bueltatu zen Sistiaga Donostiara. Hamarkada hartan, Jorge Oteizarekiko harremana berrartu zuen, eta zeresan handia izan zuen Euskal Eskola delakoaren sorreran eta GAUR taldearen eraketan. Sistiagak Freinet hezkuntza-metodoari buruzko erakusketa pedagogiko bat aurkeztu zuen, lehenik eta behin 1965ean, Dionisio Barandiaran enpresaburuak utzitako espazio batean, eta 1966ko udaberrian, berriz, GAUR taldearen lehenengo erakusketa eta manifestua aurkeztu zituen, Barandiaran galerian. Lehenengo aro hartan, Sistiagaren obra margolanek osatzen zuten gehienbat, lirismoaren eta informalismoaren korronteak nagusi zirelarik. Sistiagaren margolanak XX. mendeko euskal artearen historiaren parte dira. Sistiaga keinuzko pinturatik mugimenduaren artera pasatu zen, kamerarik gabeko zinemaren bidez, zuzenean zeluloidezko pelikularen gainean marraztuz eta horrela bitartekoen arteko harreman dialektikoa ezarriz. “…ere erera baleibu izik subua aruaren…” da bere film luze ezagunena. Lan horrekin (1968-70), zinemaren mundura sartu zen, fotogramak eskuz margotuz. Zinemaren historian zeluloide gainean pintaturiko film bakarra den honek urte eta erdiz eduki zuen artista buru belarri lanean, eta Madrilen proiektatu zuten, 1970ean; eta gero Londresen, Parisen, Bartzelonan eta New Yorken. Norman McLaren bezalako aitzindariek utzitako arrastoari jarraituz, Sistiagak XX. mendeko zinema esperimentalaren bidea jorratu zuen, eta halaxe aitortu zaio lan hori, nazio-mailan eta nazioartean egindako hainbat erakusketatan. “Goi-atmosferako aztarnak” (1988-1989) eta “Paisaia kezkagarria. Nokturnoa. Mendiburu eskultoreari omenaldia” (1990-91) dira bere beste film batzuk. Nabarmena da pedagogia artistikoaren hezkuntza eta historiari egin dion ekarpena ere. Ostegunetako Akademia edo Adierazpen Askeko Lantegia sortu zuen 1963an. Esther Ferrer-en lankidetza izan zuen horretan Hezkuntza-esperientzia horiek Donostian egin ziren, 1968ra arte, eta bertan Freinet-en metodoak jarri zituen praktikan. 1964an, Esther Ferrer-en babesarekin, hezkuntzako saiakera bat egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo kooperatibetako batean, Elorrioko Funcor-en, hain zuzen ere.
  • 3. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Azken hamarkada hauetan, Jose Antonio Sistiaga atsedenik gabe aritu da lanean, dedikaziozko sei hamarkada hartzen dituen ibilbide koherente bati ekarpen berriak eginez. Atzera begirako bakarkako bere azken erakusketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta Altzuzako Jorge Oteiza museo-fundazioan egin ditu, 2011n eta 2015ean, hurrenez hurren. Bere lana bakarkako nahiz taldeko hainbat erakusketatan erakutsia izan da; honako hauetan, esate baterako: Harvard Film Archive-n (Cambridge, Massachusetts, AEB), Madrilgo Centro de Arte Reina Sofía museoan, Parisko Musée du Cinema Centre Georges Pompidou-n, Bilboko Rekalde aretoan, Parisko Musée du Cinema Henri Langlois-en, Bilboko Arte Ederren Museoan, Donostiako San Telmo museoan, Bilboko Guggenheim museoan, Donostiako Tabakaleran eta beste hainbat lekutan.
  • 4. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Sorkuntza lana aitortzeko Gure Artea Saria: Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) Saria: 18.000€ Epaimahaiak arrazoi hauetan oinarritu du bere erabakia, eta honako merezimendu hauek aitortzen dizkio artistari: Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) gaur egun lanbide-jardunean bi hamarkadatik gora daramaten artisten belaunaldi batekoa da. Mabi Revueltak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean; 1990ean eskuratu zuen lizentzia. Orduz geroztik, bere lana erakusten du, nazio-mailako nahiz nazioarteko galeria, arte-zentro, azoka eta museoetan aldizka erakusketak jarriz. Horrela, bateragarri egiten ditu artista plastiko gisa duen karrera irakaskuntzarekin eta artearen pedagogia berrien ikerkuntzarekin. Mabi Revueltaren lana indartzen joan da azken hamarkada honetan, lankidetza eta hezkuntzaren uztarketa erabiliz bere jardunaren berezko elementu gisa. Bere lanean aipagarriak dira diziplinartekotasuna eta beste agente sortzaileekin izaten dituen lankidetza-prozesuak. Horri esker, ikus daitezkeen ondorioak dituen eta agente konplizeen sare batera iristen den soziabilizazioa lortu du bere lanak. ABECEDA proiektuarekin hasi zenetik (2009), Europa erdialdeko abangoardia modernoak berrikusteko lanean murgildu zen artista, diziplina artistiko desberdinak – diseinua, tipografia, dantza, koreografia eta argazkia– uztartuz. Proiektu horren emaitza da ABECEDA, 2009an Bilboko Arriaga antzokian diziplina anitzeko ikuskizun gisa eman zen ballet triadikoa, artea, antzerkia, dantza eta eszenografia batzen zituena. Proiektu horri Dibertimendu Tipografikoak-ek jarraitu zion (2010-2013). Bi proiektuek Abeceda –”alfabetoa” txekieraz– liburuan dute jatorria. Liburu hori Pragan argitaratu zen, 1926an, Vítezslav Nezval idazlearen, Karel Teige artista eta diseinatzailearen eta Milca Mayerová dantzari eta koreografoaren arteko lankidetzaren emaitza gisa. Txekoslovakiako abangoardiaren aitzindari haiek bizitza modernorako alfabeto (ludiko) bat asmatu zuten, hizkuntza berri baten oinarriak ezartzeko asmoz; eskolako silabario bat, Lehenengo Mundu Gerrak utzitako hondamendiaren ondoren mundu berri bat eraikitzen lagunduko zuena, poesiaren, diseinuaren eta dantzaren bidez. Bi proiektuak orain dela gutxi bildu dira, bakarkako bere azken erakusketan; hain zuzen ere, Gasteizko Arte Garaikideko Artium Zentro-Museoan Jostailu Hautsiezinak izenarekin 2015ean egindako erakusketan. Hiru ardatz ditu erakusketa horrek: hizkuntza, jolasa eta arte-hezkuntza. 2000tik 2003ra, New York-en egon zen bizitzen; Marcelino Botín fundazioaren beka baten laguntzarekin, bere prestakuntza osatu zuen han, International Studio & Curatorial Program-en. Izen handiko lekuetan jarri ditu erakusketak: Bilboko Guggenheim museoan, New Yorkeko ISCPn, Pekin eta Tokioko Cervantes institutuetan, New Yorkeko museo Erotikoan, Gasteizko ARTIUM museoan, Tenerifeko TEA museoan, Madrileko La Casa Encendida-n, Bilboko Bilbaoarte fundazioan, eta Bilboko Vanguardia eta Madrileko Raquel Ponce galerietan.
  • 5. Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 018286 - Fax 945 01 8198 – E-mail: prentsahhpk@euskadi.eus HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko Gure Artea Saria: La Taller proiektu kulturala eta espazioa Saria:18.000€ Epaimahaiak arrazoi hauetan oinarritu du bere erabakia, eta honako merezimendu hauek aitortzen dizkio agenteari: Bilboko Santutxu auzo jendetsuaren eta Alde Zaharraren artean, Solokoetxe dago, La Taller proiektu kulturala kokatuta dagoen auzoa. La Taller espazio hibridoa da: alde batetik, ekoizpeneko eta edizio grafikoko lantegi bat da eta, bestetik, bi erakusketa- areto ditu. 2010eko irailetik dago martxan, Maite Martínez de Arenazaren zuzendaritzapean. Maite Martínez de Arenaza, bestalde, grabatuaren munduan dabil lanean 1994az geroztik. La Tallerren, grafika garaikidea lantzen da, iraulketa- eta arrasto-prozesuen kontzeptu hedatua, hain zuzen ere. Hau da, grabatuaren mundutik abiatuta, beste diziplina artistiko batzuk uztartzen dira, edo alderantziz. Proposamen horiek muga teknikoak edo kontzeptualak zalantzan jartzen dituzte, eta eremu oso desberdinen arteko sinergiak sortzen dira horrela; esate baterako, ikusizko arteak, musika eta kazetaritza uztartzen dira, oso desberdinak diren arloak, alegia. Ikuspegi horretatik abiatuta, La Tallerrek hainbat jarduera egiten ditu: ikerketa, erakusketak, adierazpen artistiko garaikideen zabalkundea eta profesionalentzako eta amateurrentzako prestakuntza. La Tallerrek zenbait balio utziezien eta negoziaezin ezartzen ditu truke eta proiektu guztietan: gizartean integratzeko helburuarekin, kudeaketa eta programazio feminista duten proiektuak eratzea; eta kultura, arte garaikide eta grafikaren mundura gerturatzeko eskaintzak egitea arlo horietara gerturatu nahi duten pertsona guztiei, euskaraz eta gaztelaniaz, eta artista eta adituen ekintza-espektroa mugatu gabe. Obra grafikoa lantzeko, ikertzeko, berritzeko eta gauzatzeko beharrezkoa den azpiegitura guztia dauka La Tallerreko lantegiak, eta orain dela gutxi beste espazio bat ireki du Erredakzioa izeneko proiektu berritzailea gauzatzeko. Artearen, grabatuaren, erreportaje-kazetaritzaren eta prentsa idatziko inprimaketa-bitartekoen munduak modu esperimentalean gauzatzeko erabiltzen da espazio berri hori, eta erakusketetarako eremu berezi bat ere badauka. Hain zuzen ere azken eremu horretan erakusketa- programazio interesgarria gauzatzen ari da La Taller, izan ere sortzaile ugariri ematen ari baita haien lanak erakusteko aukera, bai Solokoetxeko espazioan eta bai arte grafikoetako azoketan; esate baterako, artista hauei: Miren Arenzana, Susana Talayero, Charo Garaigorta, Gema Intxausti, Aristide Stornelli, Zuhar Iruretagoiena, Jeleton, Duen Xara Sacchi eta abar. Aipatutako arlo desberdinak ez daitezela itxi bezala ulertu eta etengabe uztartu daitezela da La Tallerren helburua; hau da, etengabe nahastu daitezela, La Tallerrekin interakzioan aritzen diren erabiltzaile, artista edo eragileen beharrizanen arabera estatus bat edo bestea hartuz.