2014 
Literatura lanaren ilustrazioa/ Ilustración de obra literaria 
Euskarazko haur eta gazte literatura/ Literatura infa...
EUSKADI LITERATURA SARIAK 
PREMIOS LITERARIOS EUSKADI 
2014 
Literatura lanaren ilustrazioa / Ilustración de obra literari...
EUSKADI LITERATURA SARIA LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA 2014 
Epaimahaia 
- Nuria Hernández Pintor, epaimahaiburua 
- Iker...
Habiak 
Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako ge...
PREMIO LITERARIO EUSKADI ILUSTRACIÓN DE OBRA LITERARIA 2014 
Jurado 
- Nuria Hernández Pintor, presidenta del tribunal 
- ...
Habiak 
El núcleo de Habiak es la relación entre Simón, un baserritarra a quien le ha sido expropiado su caserío para cons...
Irabazlea / Ganadora: Maite Gurrutxaga Otamendi 
Izenburua / Título: Habiak 
Argitaletxea / Editorial Txalaparta
EUSKADI LITERATURA SARIA EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA 2014 
Epaimahaia 
- Xabier Olaso Bengoa, epaimahaiburua 
- I...
Harkaitz Cano 
Harkaitz Cano Lasarten jaio zen 1975ean. Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du...
PREMIO LITERARIO EUSKADI LITERATURA INFANTIL Y JUVENIL EN EUSKERA 2014 
Jurado 
- Xabier Olaso Bengoa, presidente del jura...
Este jurado ha tenido especialmente en consideración los recursos empleados por el autor en el relato, la excelencia de un...
Irabazlea / Ganador: Harkaitz Cano Jauregi 
Izenburua / Título: Orquestra lurtarra 
Argitaletxea / Editorial: Elkar
EUSKADI LITERATURA SARIA EUSKARAZKO SAIAKERA 2014 
Epaimahaia 
- Jon Sudupe Martija, epaimahaiburua 
- Patziku Perurena Lo...
Latinoamerika) buruz irakatsi du honako unibertsitateetan: Duke University (North Carolina), Bryn Mawr College (Pennsylvan...
PREMIO LITERARIO EUSKADI ENSAYO EN EUSKERA 2014 
Jurado 
- Jon Sudupe Martija, presidente del jurado 
- Patziku Perurena L...
Mawr College (Pennsylvania), University of Florida, University of Nevada, Reno, y Michigan State University. 
Escritor iti...
Irabazlea / Ganador: Joseba Gabilondo Alberdi 
Izenburua / Título: New York-Martutene 
Euskal postnazionalismoaren utopiaz...
EUSKADI LITERATURA SARIA GAZTELANIAZKO SAIAKERA 2014 
Epaimahaia 
- Ana Iriarte Goñi, epaimahaiburua 
- Beñat Arginzoniz C...
Espaciosa y triste 
Ensayos sobre España 
Hogeita bost urteko epean idatziak, Espaciosa y triste liburuko saiakera lanak e...
PREMIO LITERARIO EUSKADI ENSAYO EN CASTELLANO 2014 
Jurado 
- Ana Iriarte Goñi, presidenta del jurado 
- Beñat Arginzoniz ...
Espaciosa y triste 
Ensayos sobre España 
Escritos a lo largo de un cuarto de siglo, los ensayos de Espaciosa y triste ver...
Irabazlea / Ganador: Jon Juaristi Linacero 
Izenburua / Título: Espaciosa y triste 
Ensayos sobre España 
Argitaletxea / E...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

Euskadi literatura sariak / Premios de Literatura de Euskadi 2014

368 visualizaciones

Publicado el

0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
368
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
5
Acciones
Compartido
0
Descargas
1
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Euskadi literatura sariak / Premios de Literatura de Euskadi 2014

  1. 1. 2014 Literatura lanaren ilustrazioa/ Ilustración de obra literaria Euskarazko haur eta gazte literatura/ Literatura infantil y juvenil en euskera Euskarazko saiakera / Ensayo en euskera Gaztelaniazko saiakera / Ensayo en castellano 2014ko urriaren 29an / 29 de octubre de 2014
  2. 2. EUSKADI LITERATURA SARIAK PREMIOS LITERARIOS EUSKADI 2014 Literatura lanaren ilustrazioa / Ilustración de obra literaria Irabazlea / Ganadora: MAITE GURRUTXAGA OTAMENDI Izenburua / Título: Habiak Argitaletxea / Editorial: Txalaparta Euskarazko haur eta gazte literatura / Literatura infantil y juvenil en euskera Irabazlea / Ganador: HARKAITZ CANO JAUREGI Izenburua / Título: Orkestra lurtarra Argitaletxea / Editorial: Elkar Euskarazko saiakera / Ensayo en euskera Irabazlea / Ganador: JOSEBA GABILONDO ALBERDI Izenburua / Título: New York-Martutene Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz Argitaletxea / Editorial: UPV/EHU Gaztelaniazko saiakera / Ensayo en castellano Irabazlea / Ganador: JON JUARISTI LINACERO Izenburua / Título: Espaciosa y triste Ensayos sobre España Argitaletxea / Editorial: Espasa
  3. 3. EUSKADI LITERATURA SARIA LITERATURA LANAREN ILUSTRAZIOA 2014 Epaimahaia - Nuria Hernández Pintor, epaimahaiburua - Iker Ayestaran Pradilla, epaimahaikidea - Begoña Medel Bermejo, epaimahaikidea - Enrique Martínez-Inchausti Portu, epaimahaikidea - Lourdes Vicente Estevez, epaimahaikidea Irabazlea eta sariaren nolakoa Irabazlea: Maite Gurrutxaga Otamendi Izenburua: Habiak Argitaletxea: Txalaparta 18.000 euroko saria eta 4.000 euro lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada. Epaimahaiak ikusitako merituak Epaimahaiak honako meritu hauek aipatu nahi ditu Habiak lan irabazlean. Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarriari esker, xehetasun eta sentimendu handiz deskribatzen da oroitzapenez eta emozioz gainezka dagoen istorioa. Lan poetiko eta intimista honetan marrazkiek eraikitzen dute istorioa. Akuarela eta arkatz-teknika dotorea darabil, udazken giroko gama kromatikoa eta kolore apalduak, istorioaren tonuarekin guztiz bat datozenak. Nabarmentzekoak dira lan honetan plano-konposizioak, originalak eta antzerkizkoak. Maite Gurrutxaga Otamendi Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) Arte Ederrak ikasi zituen EHUren Leioako Fakultatean eta Bartzelonako UBn. Halaber, ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonako Escola de la Donan eta 2008an hasi zen liburuak ilustratzen. Geroztik, heldu, gazte eta haurrentzako liburu ugari ilustratzeaz gain, aldizkariak edota diskoak ere irudiztatu ditu. 2009. urtean, Mikel Gurrutxagarekin batera Etxepare saria irabazi zuen Alex nire laguna album ilustratuarekin, 2010. urtean Pamielak eta Kalandrakak argitaratuko zutena. 2013. urtean, Edo argitaletxeak 2010 eta 2011 urte bitartean egindako bozetu liburuen bilduma argitaratu zuen Maite Gurrutxaga: Alderik alde liburuan.
  4. 4. Habiak Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburuaren ardatza. Maite Gurrutxagaren pintzeladak bi protagonisten hasierako gaizki-ulertuen eta harreman gatazkatsuen lekuko izango dira. Baina, zuhaitzen sustraiek hirietako espaloiak zartarazten dituzten gisa berean, pertsonaia bien iraganek oraina pitzatuko dute, adiskidetasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez. Aurreko edizioetako irabazleak (2009) Odriozola, Elena. Aplastamiento de las gotas, Laberinto de las Artes. (2010) Mitxelena, Jokin. Ipuin-kontalariaren lapikoa, Aizkorri. (2011) Barrenetxea, Iban. Bombástica Naturalis, A buen paso. (2012) Morante, Sara. La flor roja, Nevsky Prospects. (2013) Odriozola, Elena. Tropecista, Barbara Fiore Editora.
  5. 5. PREMIO LITERARIO EUSKADI ILUSTRACIÓN DE OBRA LITERARIA 2014 Jurado - Nuria Hernández Pintor, presidenta del tribunal - Iker Ayestaran Pradilla, vocal - Begoña Medel Bermejo, vocal - Enrique Martínez-Inchausti Portu, vocal - Lourdes Vicente Estevez, vocal Premio y premiada Autora: Maite Gurrutxaga Otamendi Título: Habiak Editorial: Txalaparta Premio de 18.000 euros y 4.000 euros si la obra premiada se publica en otra lengua. Razonamiento del jurado El jurado menciona los siguientes méritos de la obra ganadora Habiak. Su gran capacidad narrativa y expresiva le lleva a describir con gran detalle y sentimiento una historia de recuerdos encontrados y continuos cruces de emociones. Una obra poética e intimista cuyo hilo constructor es el dibujo. Utiliza una elegante técnica de acuarela y lápiz, junto a una gama cromática otoñal de colores lavados coherente al tono de la historia, en la que destacan sobre todo las composiciones de plano originales y de carácter teatral. Maite Gurrutxaga Otamendi Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) estudió Bellas Artes en la UPV/EHU (Leioa) y en la UB de Barcelona. Así mismo, ha cursado estudios de ilustración en la Escola de la Dona de Barcelona, y en 2008 comenzó a ilustrar las primeras publicaciones. Desde entonces son numerosos los libros –para niños, jóvenes y adultos-, revistas o discos que muestran sus ilustraciones. En 2009 ganó, junto con Mikel Gurrutxaga, el premio Etxepare con el album ilustrado Alex nire laguna, que en 2010 fue publicado por Pamiela y Kalandra. En 2013 la editorial Edo publicó la colección de bocetos realizados entre 2010 y 2011, con el título Maite Gurrutxaga: Alderik alde.
  6. 6. Habiak El núcleo de Habiak es la relación entre Simón, un baserritarra a quien le ha sido expropiado su caserío para construir el Tren de Alta Velocidad y Selma, una refugiada bosnia que ha llegado a Euskal Herria marcada por la guerra de los Balcanes. Las pinceladas de Maite Gurrutxaga son testigo de los primeros malentendidos de los dos protagonistas, y su conflictiva relación inicial. Pero de la misma manera en la que las raices de los árboles resquebrajan las aceras en la ciudad, los pasados de ambos agrietarán el presente, dando inicio a una emocionante historia de amistad. Ganadores en las anteriores ediciones del premio (2009) Odriozola, Elena. Aplastamiento de las gotas, Laberinto de las Artes. (2010) Mitxelena, Jokin. Ipuin-kontalariaren lapikoa, Aizkorri. (2011) Barrenetxea, Iban. Bombástica Naturalis, A buen paso. (2012) Morante, Sara. La flor roja, Nevsky Prospects. (2013) Odriozola, Elena, Tropecista. Barbara Fiore Editora.
  7. 7. Irabazlea / Ganadora: Maite Gurrutxaga Otamendi Izenburua / Título: Habiak Argitaletxea / Editorial Txalaparta
  8. 8. EUSKADI LITERATURA SARIA EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA 2014 Epaimahaia - Xabier Olaso Bengoa, epaimahaiburua - Imanol Mercero Etxebarria, epaimahaikidea - Naroa Zubillaga Gómez, epaimahaikidea - Elisabet Mas Elizondo, epaimahaikidea - Itziar Zubizarreta Ayerbe, epaimahaikidea Irabazlea eta sariaren nolakoa Irabazlea: Harkaitz Cano Jauregi Izenburua: Orkestra lurtarra Argitaletxea: Elkar 18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada. Epaimahaiak ikusitako merituak Idazle iaioa agertzen zaigu Harkaitz Cano Orkestra lurtarra liburuaren luze-zabalean. Eraginkortasunez eta maisuki erabiltzen ditu nola hizkuntzaren bitarteko guztiak, hala literaturaren esparrukoak ere. Nonsensea eta umorea trebetasunez uztartzen ditu ipuin irudimentsu honek. Bremengo Musikariak tradiziozko ipuinaren zantzuak aurki daitezke Canoren honen abiapuntuan, baina kontakizunaren joan- etorri guztiek oso bestelako norabidean jarriko dute irakurlea, eta, aurrera egin ahala, garapen interesgarria izango du kontakizunak. Banan-banan azaltzen zaizkigu pertsonaia xelebre eta bereziak, animaliak ere tarteko; eta guztiek ere aurkitzen dute beren lekua orkestra bitxi horretan. Nork bere ekarpena egiten dio taldeari eta denak ala denak ere onartuak dira, izaera eta jokaera ezberdinak gorabehera. Funtsean, talde baten bilakaera ageri da obra honetan, sorreratik amaierara. Azken atalean dioen bezala: “Orkestra lurtarreko lagunak elkarrekin bidaiatu dute (...) Barre eta negar egin dute. Ezagutu dute: lagunaren heriotza, herriaren txaloa. Eztabaidatu dute eta kexatu dira. Tarteka ongi moldatu dira. Baina iritsi da unea elkarrekin aspertzen direna ere”. Bestalde, hamaikatxo dira –pertsonaia batzuen izen barregarriak, elkarrizketa umoretsuak, egoera aldrebes eta zoro samarrak, xelebrekeriak, kultura ezberdinei keinu egitea,… – istorioari arretatsu eutsi eta, aldi berean, irakurlearen jakin-mina suspertze aldera idazleak erabili dituen bitartekoak. Epaimahai honek kontakizuna burutzeko erabili dituen baliabideak hartu ditu bereziki aintzat, testuinguru literario jakin batean proposatu dituen baliabideen bikaintasuna eta horrek sortu duen maila goreneko testua.
  9. 9. Harkaitz Cano Harkaitz Cano Lasarten jaio zen 1975ean. Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Twist nobela (2011) da argitaratu duen fikziozko azken literatur lana. Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia, Neguko zirkua (2005) ipuin bilduma eta irailaren 11ko erasoen aurretiko New Yorkeko bere egonaldian mamitutako Piano gainean gosaltzen (2000) kronika ere argitaratu ditu, besteak beste. Hiri horrekiko bere harremanaren fruitu izan zen, halaber, Norbait dabil sute-eskaileran (2001) poema bilduma. Hamar urte beranduago heldu zen gaztelaniaz idatzitako poema liburu bat: Compro oro (2011). Telebista eta komiki gidoilari gisa aritua da, eta irudiaren munduarekiko bere kezkak aletu zituen saiakera batean: Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008). Hanif Kureishi eta Allen Ginsberg euskaratzeaz gain, bera arduratu izan da eskuarki bere lanetako asko autoitzultzeaz ("etengabea da berridazketaren tentazioa"). Haur literatura ere idazten du tarteka. Diziplina ezberdinen arteko nahasketarako bere joeraren erakusle dira, bestalde, hainbat artista plastiko, musikari eta dantzarirekin elkarlanean burututako egitasmoak. Birritan irabazi du Euskadi Saria (oraingo hau baino lehen) eta beste bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist nobelarekin, Beterriko Liburua aipamena ere erdietsi zuen. Nederlanderaz, galegoz, grezieraz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak. Orkestra lurtarra Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki- saltzaile eta kontratenorea… Denen artean musikaririk zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak. Aurreko ekitaldietako irabazleak (1997) Atxaga, Bernardo. Xola eta basurdeak, Erein. (1998) Zubizarreta Dorronsoro, Patxi. Gizon izandako mutila, Pamiela. (1999) Igerabide, Juan Kruz. Jonas eta hozkailu beldurtia, Aizkorri. (2000) Juaristi, Felipe. Animalien inauteria, Erein. (2001) Karlos Linazasoro. Bota gorriak, Anaia-Haritza. (2002) Meabe, Miren Agur. Itsaslabarreko etxea, Aizkorri. (2003) Morillo, Fernando. Izar-malkoak, Aizkorri. (2004) J. M Olaizola “Txiliku”. Osaba Bin Floren, Elkar. (2005) Olaso, Xabier. Pupuan Trapua, Pamiela. (2006) Zubizarreta, Patxi. Pantaleon badoa, Pamiela. (2007) Meabe, Miren Agur. Urtebete itsasargian, Elkar. (2008) Añorga, Pello. Jenio gaiztoa, Aizkorri. (2009) Ruiz, Ruben. Anekdotak, Pamiela. (2010) Zubizarrtea Dorronsoro, Patxi. Xia Tenzinen bidaia miresgharria, Ibaizabal. (2011) Meabe Plaza, Miren Agur. Errepidea, Erein (2012) Zaldua Gonzalez, Iban. Azken garaipena, Euskal Herriko Ikastolak (2013) Olaso Bengoa, Xabier. Tximeletrak, Pamiela
  10. 10. PREMIO LITERARIO EUSKADI LITERATURA INFANTIL Y JUVENIL EN EUSKERA 2014 Jurado - Xabier Olaso Bengoa, presidente del jurado - Imanol Mercero Etxebarria, vocal - Naroa Zubillaga Gómez, vocal - Elisabet Mas Elizondo, vocal - Itziar Zubizarreta Ayerbe, vocal Premio y premiado Autor: Harkaitz Cano Jauregi Título: Orkestra lurtarra Editorial: Elkar Premio de 18.000 euros y 4.000 euros si la obra premiada se publica en otra lengua. Razonamiento del jurado Harkaitz Cano se nos muestra como un autor experimetado a lo largo y ancho de la obra Orkestra lurtarra. Emplea con maestría y eficacia tanto los recursos lingüísticos como los literarios. Este cuento imaginativo aúna con destreza el nonsense y el humor. En el punto de partida de esta obra de Cano se pueden hallar trazas del cuento tradicional Los músicos de Bremen. Pero los avatares del relato encaminarán al lector en muy distinta dirección, y según va avanzando, adquiere un interesante desarrollo. Personajes peculiares y curiosos aparecen uno tras otro, incluyendo animales; y cada uno de ellos encuentra su lugar en tan especial orquesta. Cada cual hace su aportación al grupo, y todos son admitidos, independientemente de las diferencias de caracteres y conductas. En definitiva, la obra muestra la evolución de un grupo, desde su creación hasta el final. Tal y como se relata en el último capítulo: “Orkestra lurtarreko lagunak elkarrekin bidaiatu dute (...) Barre eta negar egin dute. Ezagutu dute: lagunaren heriotza, herriaren txaloa. Eztabaidatu dute eta kexatu dira. Tarteka ongi moldatu dira. Baina iritsi da unea elkarrekin aspertzen direna ere” (“Los miembros de la orquesta han viajado juntos (…) Han reído y llorado juntos. Han conocido: la murte de un amigo, el aplauso del pueblo. Han discutido y se han quejado. A ratos se han llevado bien. Pero también ha llegado el momento en el que se aburren unos con otros”) Por otra parte, son abundantes los recursos que el autor emplea para despertar la curiosidad del lector y mantener viva la atención: los graciosos nombres de algunos personajes, diálogos hilarantes, situaciones grotescas y alocadas, guiños a diversas culturas…
  11. 11. Este jurado ha tenido especialmente en consideración los recursos empleados por el autor en el relato, la excelencia de unos recursos que propone en un determinado contexto literario, y el magnífico texto que con todo ello ha creado. Harkaitz Cano Jauregi Harkaitz Cano nació en Lasarte en 1975. Cursó estudios de Derecho en San Sebastián, pero la escritura ha sido siempre su oficio. El último trabajo literario de ficción que ha publicado es la novela Twist (2011). También ha publicado, entre otras, las novelas Beluna jazz (1996) y Pasaia blues (1999), la ucronía Belarraren ahoa (2004), la colección de cuentos Neguko zirkua (2005), y la crónica Piano gainean gosaltzen (2000), gestada durante su estancia en Nueva York, con anterioridad a los atentados del 11 de septiembre. También fruto de su relación con esa ciudad es la colección de poesías Norbait dabil sute- eskaileran (2001). Diez años más tarde llegó otro libro de poesía en castellano: Compro oro (2011). Ha trabajado como guionista de televisión y comic, y desgranó en un ensayo sus inquietudes en torno a todo lo que rodea a la imagen: Zinea eta literatura: begiaren ajeak (2008). Además de traducir al euskera a Hanif Kureishi y Allen Ginsberg, él mismo se ha ocupado de autotraducir algunas de sus obras (“es incesante la tentación a rescribir”). También escribe literatura infantil. Muestra de su predilección por la mezcla de disciplinas son los proyectos llevados a cabo conjuntamente con diversos artistas plásticos, músicos o bailarines. Ha obtenido el Premio Euskadi en dos ocasiones (esta es la tercera) y en una el Premio de la Crítica, así como la mención Beterriko Liburua. Su obra se puede leer en holandés, gallego, griego, inglés, castellano, ruso, alemán e italiano. Orquestra lurtarra Manu quiere crear una orquesta, y emprende un viaje en busca de los componentes que toquen en ella; así, se encuentra con los hermanos Lurrinetti, con dos “t”-s, que además de tocar la trompeta tienen una cabra llamada Presidente que se sube a una escalera; un violinista llamado Aldika (A veces), que a veces suele tener picores en las axilas; el percusionista de triángulo llamado Osoki, con su jilguero que se posa sobre el instrumento; Crocanti, vendedor de helados y contratenor… Entre todos crearán la música más alocada y fascinante, y vivirán aventuras repletas de humor e imaginación. Ganadores en las anteriores ediciones del premio (1997) Atxaga, Bernardo. Xola eta basurdeak, Erein. (1998) Zubizarreta Dorronsoro, Patxi. Gizon izandako mutila, Pamiela. (1999) Igerabide, Juan Kruz. Jonas eta hozkailu beldurtia, Aizkorri. (2000) Juaristi, Felipe. Animalien inauteria, Erein. (2001) Karlos Linazasoro. Bota gorriak, Anaia-Haritza. (2002) Meabe, Miren Agur. Itsaslabarreko etxea, Aizkorri. (2003) Morillo, Fernando. Izar-malkoak, Aizkorri. (2004) J. M Olaizola “Txiliku”. Osaba Bin Floren, Elkar. (2005) Olaso, Xabier. Pupuan Trapua, Pamiela. (2006) Zubizarreta, Patxi. Pantaleon badoa, Pamiela. (2007) Meabe, Miren Agur. Urtebete itsasargian, Elkar. (2008) Añorga, Pello. Jenio gaiztoa, Aizkorri. (2009) Ruiz, Ruben. Anekdotak, Pamiela. (2010) Zubizarrtea Dorronsoro, Patxi. Xia Tenzinen bidaia miresgharria, Ibaizabal. (2011) Meabe Plaza, Miren Agur. Errepidea, Erein (2012) Zaldua Gonzalez, Iban. Azken garaipena, Euskal Herriko Ikastolak (2013) Olaso Bengoa, Xabier. Tximeletrak, Pamiela
  12. 12. Irabazlea / Ganador: Harkaitz Cano Jauregi Izenburua / Título: Orquestra lurtarra Argitaletxea / Editorial: Elkar
  13. 13. EUSKADI LITERATURA SARIA EUSKARAZKO SAIAKERA 2014 Epaimahaia - Jon Sudupe Martija, epaimahaiburua - Patziku Perurena Loiarte, epaimahaikidea - Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, epaimahaikidea - Ainhoa Larrañaga Elorza, epaimahaikidea - Katixa Agirre Miguélez, epaimahaikidea Irabazlea eta sariaren nolakoa Irabazlea: Joseba Gabilondo Alberdi Izenburua: New York-Martutene Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz Argitaletxea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea 18.000 euroko saria eta 4.000 euro, lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada. Epaimahaiak ikusitako merituak Joseba Gabilondok bere New York – Martutene saiakeran, Ramon Saizarbitoriaren nobelagintzaren azterketa ausart eta berritzailea egin du. Zehazki idazle donostiarraren Martutene lanean barrena egiten duen ibilaldia oso iradokitzailea da. Haren unibertso literarioan barneratzeko orientabide ugari ematen dizkigu, gaur egungo teoria literarioen argitan. Horrez gain, literatura analisi eremu interdiziplinar batera eramanez, Saizarbitoriaren testuaz harago begirada zabaltzen du eta Euskal Herriak mundu globalizatuan duen tokia sakon aztertzen du. Euskara trinkoa darabil baina irakurgarria aldi berean, hizkuntza akademikotik ondo moldatua edozein irakurlerentzat. Azken urteetako euskal nobelagintzaren hausnarketa probokatzailea da berea. Joseba Gabilondo Alberdi Joseba Gabilondo (1963) Urretxun jaio zen, familia osoa eta etxean hitz egindako euskalkia Bergarakoa bada ere. Zortzi urte zituelarik Errenteriara egin zuen mudantza familiak eta hamazortzi urterekin Donostiara. Abaila harturik, ez da harrez gero gure idazlea geratu. Gasteizen amaitu zituen euskal filologia ikasketak Jon Juaristi eta Koldo Mitxelenarekin (1987) eta University of California, San Diegon doktoradutza burutu zuen Hollywood garaikideari buruzko tesia idatziz (1991). Azkenik, hispanista bezala egokitu da eta harrez gero literatura eta kultura hispaniarrei (Espainia eta
  14. 14. Latinoamerika) buruz irakatsi du honako unibertsitateetan: Duke University (North Carolina), Bryn Mawr College (Pennsylvania), University of Florida, University of Nevada, Reno eta Michigan State University. Bidaiatzea eta kultura berriak ezagutzea pasio bihurtu dituen idazle ibiltari honek, 1992an argitaratu zuen AEB-etako kronika bat: Kaliforniatik bihotzez eta, harrez gero, literatura euskaldun garaikideari buruzko beste lan akademiko bat: Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (2006). Apokalipsia guztioi erakutsia (Erein, 2009) liburuarekin irabazi zuen Erein narratiba saria. New York- Martutene Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz Saizarbitoriaren Martutene (2012) da euskal literaturako eleberririk garrantzitsu eta kalitatezkoena, euskal kanonaren ardatz bihurtzera deitua dena. Eleberri horrek lehena eta geroa berrikusteko perspektiba berria ematen digu: euskal XX. mende luzea (1898-2012) abertzaletasunak definitua (Arana, ETA) eta globalizazio neoliberalaren krisiak (2008) amaitua. Saizarbitoriak mende horretan “galtzailearen kultura” euskaldunak izan duen zentraltasuna esplikatzen digu. Bertatik abiaturik, XXI. mende hasi berria ulertzeko, bizitzen hasteko, utopia postnazional bat ere ematen digu Saizarbitoriak, era ezkorrean bada ere, XX. mende joanean ainguratutako euskal burgesia dekadente baten erradiografiaren bidez. Aurreko edizioetako irabazleak (2010) Azurmendi Otaegi, Joxe. Azken egunak Gandiagarekin, Elkar. (2011) Sarrionaindia, Joseba. Moroak gara behelaino artean?, Pamiela. (2012) Mujika Iraola, Inazio. Xabier Lete (Auto)biografia bat, Alberdania. (2013) Sudupe Martija, Jon. Oi Europa!, UPV/EHU
  15. 15. PREMIO LITERARIO EUSKADI ENSAYO EN EUSKERA 2014 Jurado - Jon Sudupe Martija, presidente del jurado - Patziku Perurena Loiarte, vocal - Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, vocal - Ainhoa Larrañaga Elorza, vocal - Katixa Agirre Miguélez, vocal Premio y premiado Autor: Joseba Gabilondo Alberdi Título: New York – Martutene Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz Editorial: Unibersidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Premio de 18.000 euros y 4.000 euros si la obra premiada se publica en otra lengua. Razonamiento del jurado Joseba Gabilondo ha realizado en el ensayo New York – Martutene un estudio valiente e innovador sobre la prosa de Ramon Saizarbitoria. El recorrido que hace a través del libro Martutene del autor donostiarra resulta muy sugerente. Aporta innumerables orientaciones para adentrarnos en su universo literario, a la luz de las teorías literarias actuales. Además, llevando la literatura a un terreno de análisis interdisciplinar, amplía la mirada más allá de los textos de Saizarbitoria y analiza el lugar que ocupa Euskal Herria en el mundo globalizado. Utiliza un euskera denso pero al mismo tiempo fácil de leer, con una adaptación muy acertada de la lengua académica, adecuándola a todo tipo de lectores. La de Gabilondo es una reflexión provocadora de la novela en euskera escrita en los últimos años. Joseba Gabilondo Alberdi Joseba Gabilondo (1963). Nació en Urretxu, aunque toda la familia y la variedad dialectal del euskera de su casa sea la de Bergara. Cuando contaba con ocho años toda la familia se mudó a Renteria, y a San Sebastián a los dieciocho. Y desde entonces este autor no ha parado. Finalizó los estudios de Filología Vasca en Vitoria-Gasteiz con Jon Juaristi y Koldo Mitxelena en 1987. Posteriomente se doctoró en la Universidad de California, San Diego, con una tesis sobre el Hollywood contemporáneo (1991). Finalmente, se ha adaptado como hispanista, y ha impartido clases sobre literatura y culturas hispanas (España y Latinoamérica), en las siguientes universidades: Duke University (North Carolina), Bryn
  16. 16. Mawr College (Pennsylvania), University of Florida, University of Nevada, Reno, y Michigan State University. Escritor itinerante que de viajar y conocer nuevas culturas ha hecho una de sus pasiones, publicó en 1992 una crónica de los EEUU de América: Kaliforniatik bihotzez, y tras ésta, otra obra académica sobre la literatura contemporánea escrita en euskera: Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (2006). Con la obra Apokalipsia guztioi erakutsia (Erein, 2009) ganó el premio Erein narratiba. New York-Martutene Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz Martutene (2012) de Ramon Saizarbitoria es la novela más importante y de mayor calidad de la literatura en euskera, llamada a convertirse en el eje del canon euskaldun. La novela nos aporta una nueva perspectiva para revisar el pasado y el futuro: el largo siglo XX vasco (1898-2012), definido por el nacionalismo (Arana, ETA), y que llega a su fin con la crisis de la globalización neoliberal (2008). Saizarbitoria expone la centralidad que ha ostentado durante ese siglo la “cultura euskaldun del perdedor”. Con este punto de partida, Saizarbitoria también muestra una utopía postnacional con la que comprender y empezar a vivir el recien estrenado siglo XXI, a través –si bien de una manera pesimista- de la radiografía de una burguesía vasca decadente anclada en el ya concluido siglo XX. Ganadores en las anteriores ediciones del premio (2010) Azurmendi Otaegi, Joxe. Azken egunak Gandiagarekin, Elkar. (2011) Sarrionaindia, Joseba. Moroak gara behelaino artean?, Pamiela. (2012) Mujika Iraola, Inazio. Xabier Lete (Auto)biografia bat, Alberdania. (2013) Sudupe Martija, Jon. Oi Europa!, UPV/EHU
  17. 17. Irabazlea / Ganador: Joseba Gabilondo Alberdi Izenburua / Título: New York-Martutene Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz Argitaletxea / Editorial: UPV/EHU
  18. 18. EUSKADI LITERATURA SARIA GAZTELANIAZKO SAIAKERA 2014 Epaimahaia - Ana Iriarte Goñi, epaimahaiburua - Beñat Arginzoniz Cebreiro, epaimahaikidea - Juan Manuel Díaz de Guereñu Ruiz de Azua, epaimahaikidea - Maria Jesus Pacho Fernández, epaimahaikidea - Santos Zunzunegui Diez, epaimahaikidea Irabazlea eta sariaren nolakoa Irabazlea: Jon Juaristi Linacero Izenburua: Espaciosa y triste Ensayos sobre España Argitaletxea: Espasa 18.000 euroko saria eta 4.000 euro lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada. Epaimahaiaren arrazoiketa Gaztelaniazko Saiakera ataleko epaimahaiak 2014ko saria Jon Juaristi Linaceroren Espaciosa y triste. Ensayos sobre España (Espasa Libros) lanari ematea erabaki du. Liburu honek irakurlearen esku ipintzen du hogeita bost urtean zehar idatziriko saiakera sorta bat. Orrialde hauetan, elkarrekin datoz goi mailako literatura estiloa, zorroztasun akademikoa eta hausnarketa sakonak: «identitate politikoa sortzen duten diskurtsoei» buruzko hausnarketa batetik, eta azken mendeetan zehar andaluziar, euskal edo espainiar nazionalismoen azpian egon diren «mito identitarioei» buruzko hausnarketa, bestetik. Liburua ordenatzen duen metafora musikalak irakurlea ohartarazten du, kapitulu batetik bestera gurutzatzen diren gaien oihartzunak entzuteko eraz. Eta etengabeko soinu baxu batek gai horiek zeharkatzen dituenean, euskarria ipintzen die Cervantes, Nebrija, Unamuno, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Bosch Gimpera edo Menéndez Pidalen tamainako idazleekiko solasaldiei, zolitasun harrigarriz irakurleari interpelazioak eginez. Jon Juaristi Linacero Jon Juaristi Linacero (Bilbo, 1951), Literatura Espainiarreko katedraduna da Alcalá de Henareseko Unibertsitatean, eta ABC egunkarian zutabegile. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakasle izana da, eta Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Cervantes Institutuan zuzendari nagusi. Beste zenbait sariren artean, jasoak ditu, Saiakerako Espasa Saria, Historia eta Biografiako Comillas Saria, eta Kazetaritzako Mariano de Cavia Saria. Argitaratu duen azken liburua Miguel de Unamunoren biografia lana da (Taurus, 2012).
  19. 19. Espaciosa y triste Ensayos sobre España Hogeita bost urteko epean idatziak, Espaciosa y triste liburuko saiakera lanak egungo identitate erregional guztien aitzindari den identitate espainiarraren jatorriaz eta historiaz ari dira. Hauek ez dute ordezkatzen nazioa baino lehen existitu ziren herrien jarraikortasuna. Aitzitik, pribilegioa lortzeko elite tradizionalen arteko lehiaren emaitza dira, Erdi Aroaren amaieran hasi eta Estatu modernoa osatu arte. Liberalismo unitario baten perspektiban, horietan guztietan nazio historikoaren agerraldi goiztiarra defendatzen da, eta pentsamendu-korronte bat aldarrikatzen, Cervantesekin hasi eta 98ko belaunaldira arte, jatortasun orotatik urrun dagoen identitate sakon baten iraunkortasunean azpimarra jartzen duena, eta partikulartasun baztertzaileekin etengabe liskarrean den Espainiako aniztasun linguistiko eta kulturala integratzeko gai dena. Aurreko edizioetako irabazleak (2010) Sánchez Ostiz Gutiérrez, Miguel. Sin tiempo que perder, Alberdania. (2011) Uriarte Cantolla, Iñaki. Diarios 1999-2003, Pepitas de calabaza. (2012) Innerarity Grau, Daniel. La democracia del conocimiento, Paidos. (2013) Zaldua, Iban. Ese idioma raro y poderoso, Lengua de trapo
  20. 20. PREMIO LITERARIO EUSKADI ENSAYO EN CASTELLANO 2014 Jurado - Ana Iriarte Goñi, presidenta del jurado - Beñat Arginzoniz Cebreiro, vocal - Juan Manuel Díaz de Guereñu Ruiz de Azua, vocal - Maria Jesus Pacho Fernández, vocal - Santos Zunzunegui Diez, vocal Premio y premiado Autor: Jon Juaristi Linacero Título: Espaciosa y triste Ensayos sobre España Editorial: Espasa Premio de 18.000 euros y 4.000 euros si la obra premiada se publica en otra lengua. Razonamiento del jurado El jurado del Premio de Ensayo en Castellano ha decidido conceder el galardón correspondiente a 2014 a la obra de Jon Juaristi Linacero titulada Espaciosa y triste. Ensayos sobre España (Espasa Libros), que pone a disposición del lector una serie de ensayos escritos a lo largo de veinticinco años. En las páginas de este volumen conviven un estilo literario de altos vuelos, el rigor académico y una sólida reflexión sobre «los discursos generadores de identidad política» y los «mitos identitarios» subyacentes tanto al nacionalismo andaluz, como al vasco o al propio nacionalismo español a lo largo de los últimos siglos. La metáfora musical que ordena el libro advierte al lector sobre la manera en que de uno a otro capítulo se oyen ecos de temas entrelazados y un bajo continuo que, al atravesarlos, sirve de soporte a un pensamiento que, en diálogo con autores como Cervantes, Nebrija, Unamuno, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Bosch Gimpera o Menéndez Pidal, nos interpela con deslumbrante sagacidad. Jon Juaristi Linacero Jon Juaristi Linacero (Bilbao, 1951) es catedrático de Literatura Española en la Universidad de Alcalá de Henares y columnista en el diario ABC. Ha sido profesor en diversas universidades extranjeras y director general de la Biblioteca Nacional y del Instituto Cervantes. Entre otros galardones, ha recibido el Premio Espasa de Ensayo, el Premio Nacional de Ensayo, el Premio Comillas de Historia y Biografía y el Mariano de Cavia de Periodismo. Su último libro publicado es una biografía de Miguel de Unamuno (Taurus, 2012).
  21. 21. Espaciosa y triste Ensayos sobre España Escritos a lo largo de un cuarto de siglo, los ensayos de Espaciosa y triste versan sobre los orígenes y la historia de la identidad española, que antecede a todas las identidades regionales contemporáneas. Éstas no representan la continuidad de pueblos que preexistieron a la nación. Por el contrario, son el resultado de la competencia por el privilegio entre las elites tradicionales, desde finales de la Edad Media hasta la formación del Estado moderno. En la perspectiva de un liberalismo unitario, se defiende en todos ellos la temprana aparición de la nación histórica y se reivindica una corriente de pensamiento que, desde Cervantes a la generación del 98, ha insistido en la permanencia de una identidad profunda y alejada de todo casticismo, capaz de integrar la diversidad cultural y lingüística de España en pugna continua con los particularismos excluyentes. Ganadores en las anteriores ediciones del premio (2010) Sánchez Ostiz Gutiérrez, Miguel. Sin tiempo que perder, Alberdania. (2011) Uriarte Cantolla, Iñaki. Diarios 1999-2003, Pepitas de calabaza. (2012) Innerarity Grau, Daniel. La democracia del conocimiento, Paidos. (2013) Zaldua, Iban. Ese idioma raro y poderoso, Lengua de trapo
  22. 22. Irabazlea / Ganador: Jon Juaristi Linacero Izenburua / Título: Espaciosa y triste Ensayos sobre España Argitaletxea / Editorial Espasa

×