SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 36
Descargar para leer sin conexión
Txosten hau Creative Commons 
lizentziapean banatzen da (Aipamena). 
Lana edonola ustiatzea baimentzen da, 
honen ondoriozko lanen sorkuntza 
barne, eta hauen banaketa ere 
baimenduta dago ezein murrizketarik 
gabe.
Ikerbasque 2007an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz, 
bikaintasunezko ikertzaileak erakarri eta talentua berreskuratzeko, eta 
horren bitartez, ikerketa zientifikoaren garapenean laguntzeko asmoz. 
Horren haritik, Ikerbasqueren eginkizuna Euskadiko zientzia sistema 
sendotzea da, ikerketa arloko bikaintasunaren Europa mailako 
erreferentziatzat kontsolidatzeaz gain. 
Gaur egun, Ikerbasquek talentua erakarri eta berreskuratzeko bi 
programa ditu: Research Professor (kontratu mugagabeko ikertzaile 
seniorrak) eta 2012an abian jarritako Research Fellow, etorkizun 
oparoa duten ikertzaile gazteentzat. Pertsona hauek guztiek Euskadi 
osoko unibertsitateetan, BERC zentroetan, IKZetan, ikerketa 
biosanitarioko zentroetan eta zentro teknologikoetan lan egiten dute, 
eta iaz, ekoizpen zientifiko osoaren %15ean parte hartu zuten. 
Ikerbasquek Plan Estrategiko berri bat onartu du aurten 2014-2017 
epealdirako, 140 ikertzaile berri kontratatu eta Euskadik zientzia 
arloko erreferentziazko eskualdetzat duen mundu mailako 
posizionamendua hobetzeko asmoz.
Sarrera ................................................................................................................................................................................... 5 
Zientzia Euskadin ............................................................................................................................................................10 
Giza-kapitala................................................................................................................................................................10 
Emakumeak zientzian ..............................................................................................................................................13 
Ikerketaren finantzaketa .........................................................................................................................................17 
Errendimendua eta inpaktua ................................................................................................................................21 
Espezializazio tematikoa .........................................................................................................................................26 
Euskal zientziaren nazioartekotzea ....................................................................................................................28 
Transferentzia teknologikoa .................................................................................................................................30 
Metodologia eta datuak ..............................................................................................................................................31
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera 
[5] 
Sarrera 
Zientzia gizateriaren erronka kolektibo nagusietako bat da. Ezagutza berria 
sortzeak, adimenduenek planteatutako galderei erantzunen bilaketak, talentu 
onenak eta finantza-baliabide asko mobilizatzen ditu. 
Bibliometriak edo orokorrago, zientziometriak, zientziaren aurrerapena ikerketen 
emaitzak trukatzean oinarritzen dela suposatzen du. Aldizkari zientifikoetan 
argitaratutako dokumentuak zientziaren aurrerapenaren adierazle gisa hartuz, 
posible da zientzia-sistema eta hura osatzen duten eragileen jarraipena egitea, 
sendotasun zientifikoak hobeto aprobetxatuz eta landu beharreko ahuleziak 
aurkituz. 
Ikerbasquek 2010 urtean Ikerboost - Zientzia eta Teknologiaren Euskal Behatokia 
jarri zuen martxan, ikerkuntza jarduerei lotutako 50 adierazle baino gehiagorekin; 
alegia, ikertzaile, ikerketa-emaitza, ikerketaren pizgarri, teknologiaren transferentzia 
edo ikertzaileen hezkuntzarekin erlazionatutako adierazleak. Ikerboost –en zeregin 
nagusietako bat urtero Euskadiko Zientziari buruzko txostena argitaratzea da, hots, 
Behatokiaren datu esanguratsuenak biltzen dituen dokumentua. 
2014 urteko Txostenak 2004-2013 aldia hartzen du eta, beraz, Euskadin abian 
jarritako azken Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planen eragina islatzen du. 
Lehenengo orriak mundu mailako eta zientzia-ekoizle herrialde nagusien bilakaera 
aztertzen dute, euskal zientzia sistemaren tamaina testuinguruan jarriz. 
Txostenaren muina, Euskadiko emaitzen inguruan ardaztuta, zazpi ataletan 
banatzen da. Lehenengo bi atalak pertsonei buruz hitzegiten dute: alde batetik, 
Euskadiko I + G -aren giza kapitala aztertzen da, ikertzaileen, unibertsitateko 
irakasleen eta etorkizuneko harrobiaren, hots, doktoregoen, eboluzioa; bestetik, 
emakumeek Euskal zientzian duten rolaren analisi zehatzagoa egiten da, generoen 
arteko aldea eta karrera zientifikoan aurrera egin ahala ematen diren 
ezberdintasunetan hausnartuz. 
Hirugarren atala finantzaketaz dihardu, bide batez Euskal Zientzia Sistemako 
eragileek dagoeneko amaitu den Europar Batasuneko VII Esparru Programan izan 
dituzten emaitzak ebaluatuz. 
Azken lau ataletak eragile ezberdinek lortutako emaitzetan, inpaktuan, 
espezializazio tematikoan, nazioarteko lankidetzan eta teknologiaren 
transferentzian sakontzen dute.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua 
Nazioarteko testuingurua 
Oraintsu arte, ikerkuntzaren mundu mailako egoera oso-oso homogeneoa zen. 
Gertaera zientifiko garrantzitsu gehienak Europan eta Ipar Amerikan ematen ziren. 
1973an, Web of Knowledge-k indexatutako ikerketa arloko ia 400.000 argitalpenen 
bi heren inguruk G7ko herrialdeetako (Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Erresuma 
Batua, Japonia, Frantzia, Italia) egilea zuten. 
Gaur egun, hori erro-errotik aldatu da. Munduko ekoizpen zientifikoa etengabe 
hazten ari da urtez urte, eta horren haritik, 2013an, ia 2,5 milioi argitalpen indexatu 
dira Scopus-en. 
[6] 
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 
3000000 
2500000 
2000000 
1500000 
1000000 
500000 
0 
Mundua 1428825 1579776 1754189 1841329 1941918 2018771 2107939 2214438 2341086 2432850 2499563 
1. Irudia Munduko ekoizpen zientifikoa (Scopus) 
Mendebaldeko Europa, Estatu Batuak, Kanada eta Japonia izan ziren zientzia-ekoizle 
nagusiak XX. mendean. Azken hamabost urteotan, BRICS izenaz ezagutzen 
diren herrialdeek egundoko hazkundea izan dute ekoizpen zientifikoari 
dagokionez, zientzia-ekoizle nagusien taldearekin bat eginez. 
Gaur egun, dokumentuen erdiek baino ez daukate G7ko egilea, gutxi gorabehera. 
Aldaketa hori, hein handi batean, orain arte garapen-bidean zeuden bost herrialde 
hauetan –Brasil, Errusia, India, Txina eta Hego Korean– ikerkuntzak izandako 
hazkunde azkarraren ondorio izan da. Herrialde hauen inpaktua, Hirsch indizearen 
arabera neurtuta (herrialdeak h argitalpen ditu, eta horietako bakoitzak h aipamen 
gutxienez), tradizio zientifikoa duten herrialdeena baino txikiagoa da, eta hala ere, 
orain gertatzen ari den bateratasun-prozesuaren haritik, mundu mailako egoera 
aurreko hamarkadetan baino heterogeneoagoa izango dela aurreikus daiteke, eta 
eszenatoki horretan herrialdeek zuzentasun handiagoaz lehiatuko dira lasterketa 
zientifikoan. 
2,5 
milioi dokumentu 
indexatuta mundu 
osoan 2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera 
Baina ekoizpen zientifikoaren neurria ez da aldagai kritiko bakarra, herrialde batek 
munduko zientzian duen inpaktua azaltzeko: berariaz aipatzeko modukoak dira 
Herbehereak, Suitza, Kanada edota Australiaren kasuak. Herrialde hauek H indize 
altua dute, baina argitalpen-kopuru txiki samarra. 
2000 
1800 
1600 
1400 
1200 
1000 
800 
600 
400 
200 
0,25 
0,20 
0,15 
0,10 
0,05 
[7] 
0 
700000 
600000 
500000 
400000 
300000 
200000 
100000 
0 
H indizea 
2013ko ekoizpen zientifikoa 
Ekoizpen zientifikoa 2013 H indizea 
2. Irudia Munduko zientzia-ekoizle nagusien ekoizpen zientifikoa eta H indizea (Scopus) 
Euskadik munduko eszenatoki honetan duen pisua etengabe haziz joan da azken 
hamarkadan, munduko batez bestekoaren gainetik izan dituen hazkunde-tasei 
esker. 2013an, Euskadiko ekoizpen zientifikoa munduko ekoizpen zientifiko osoaren 
ehuneko 0,19 izan da. 
4,16 4,01 4,31 4,32 4,63 4,75 5,05 5,15 5,48 5,74 
0,00 
7,00 
6,00 
5,00 
4,00 
3,00 
2,00 
1,00 
0,00 
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 
Euskadiren pisu erlatiboa munduan 
Euskadiren pisu erlatiboa Espainian 
3. Irudia Euskadiren pisua Espainiari eta munduari dagokienez (Scopus) 
%5,74 
Euskadiko ekoizpen 
zientifikoak Estatuko 
ekoizpen zientifiko 
osoaren gainean duen 
portzentajea
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua 
Gainera, Espainiako ekoizpen zientifikoa geldituta dagoen une honetan, Euskadiko 
ekoizpen zientifikoaren pisuak hazten jarraitu du Espainiako ekoizpen osoaren 
barruan. 2013an, Euskadiko argitalpen zientifikoek Estatuko ekoizpen osoaren 
ehuneko 5,74 suposatu dute. Hamarkada eskas batean, Euskadiren pisu erlatiboa 
ehuneko 1,5 gehitu da. 
Munduko espezializazio tematikoari dagokionez (Scopus-ek jakintza-arlo bat edo 
gehiago egokitzen dio argitalpen bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den 
gogoan izanda), medikuntza arloko ikerketa da ekoizpen zientifiko handieneko 
eremua, eta azken hamarkadan ez da garrantzizko aldaketarik gertatu kontu 
honetan. Argitalpen zientifiko guztien %26 baino gehiago medikuntza arloko 
aldizkarietan plazaratu da. Bigarren lekuan daude ingeniaritza arloko argitalpenak, 
argitalpenen %20 baino gehiagorekin, eta hirugarren postuan biokimika, genetika 
eta biologia molekularrarekin lotutako argitalpenak daude (%12). 
[8] 
30 
25 
20 
15 
10 
5 
0 
AGRI 
ARTS 
BIOC 
BUSI 
CENG 
CHEM 
COMP 
DECI 
DENT 
EART 
ECON 
ENER 
ENGI 
HEAL ENVI 
IMMU 
MATE 
MATH 
PHAR 
NURS 
MULT 
MEDI 
NEUR 
PHYS 
PSYC 
SOCI 
VETE 
2004 2013* 
4. Irudia Munduko zientziaren espezializazio tematikoa (Scopus) 
Fisikak, Kimikak, Konputazio-Zientziek eta Materialen Zientziek osatutako diziplina-multzoak 
munduko ekoizpen zientifiko osoaren %10 baino gehiago suposatzen du. 
Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki 
Konputazio-Zientziak dira azken hamar urteotan pisu erlatiboan hazkunderik 
handiena izan duten esparruak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera 
Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi batean, 
argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus bezalako 
datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren haritik. 
[9]
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala 
Zientzia Euskadin 
Euskadiko ikerketa zientifikoa itzel aldatu da urte gutxiren buruan. Gaur egun, 
Euskadik gogoan hartzeko moduko ikertzaile-kopurua du bere tamainari 
dagokionez, baita ikerketa-zentroen ekosistema dibertsifikatua ere, eta emaitzek 
Euskadiren posizio erlatiboa hobetzen duen joera positiboa erakusten dute. 
Txosten hau pertsonei eta finantzaketari dagozkien adierazle kuantitatiboen 
azterketatik abiatu da. Gure zientzia-sisteman gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna 
500 
450 
400 
350 
300 
250 
200 
150 
100 
50 
[10] 
garatzeko zain dagoen kontua izanik, emakumeek euskal 
zientziagintzan duten parte-hartzea aztertu da bereziki. 
Ondoren, euskal zientziaren errendimendua aztertu da ekoizpen zientifikoarekin 
lotutako adierazle bibliometrikoen laguntzaz, ekoizpen horren tamaina, inpaktua, 
nazioartekotzea eta espezializazio tematikoa ebaluatzeko. 
Giza-kapitala 
Euskadiko komunitate zientifikoa nabarmen hazi da azken hamarkada honetan. 
Hori bi faktore hauei esker gertatu da: doktore berriak sortzeko gaitasuna duen 
unibertsitate-sistema eta Euskadik ikertzaileentzako lan-eremutzat duen 
erakargarritasun gero eta handiagoa. 
Euskadin doktoratutako pertsona-kopuruak hazten jarraitu du, eta 2012-2013 
ikasturtean maximo historikoa lortu du, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko 
Unibertsitateak gero eta pisu handiagoa dutela. 
202 234 200 
254 251 280 305 328 326 
364 
20 
57 
29 
36 37 
35 
24 
33 34 
57 
2 
2 
2 
6 18 
25 18 
15 13 
25 
0 
UPV/EHU DEUSTUKO UNIBERTSITATEA MONDRAGON UNIBERTSITATEA 
5. Irudia Euskal unibertsitateetan irakurritako doktorego-tesi kopurua (Hezkuntza, Kultura eta 
Kirola Ministerioa - TESEO) 
446 
doktorego tesi irakurri 
dira Euskadin 2012-2013 
ikasturtean, maximo 
historikoa.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala 
Euskadin ikertzen diharduen pertsona-kopurua, biztaleria aktiboaren 
portzentajetzat neurtuta, Estatuko eta Europako batez bestekoa baino handiagoa 
da, eta herrialde liderrekin parekatzeko joera du, azken urteotan izandako bilakaera 
positibo etengabeari esker. 
[11] 
2,5 
2 
1,5 
1 
0,5 
0 
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 
Luxenburgo 
Finlandia 
Euskadi 
Jeponia 
EB 15 
Eurogunea 
EB 28 
Espainia 
6. Irudia Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari 
dagokionez. (Eurostat) 
2012an, Euskadin ikerketa eta garapen arloko jardueretan diharduen langile-kopurua 
gehitu egin zen, guztizko ikertzaile-kopurua Dedikazio Osoko 
Baliokidetzako (DOB) 12.000 ikertzaile inguruko kopurura hurbilduz. Jarduera 
osoaren baliokidetasuna kalkulatzeko, jarduera osoko langileei, zatikako lanaldian 
diharduten langileek I+G arloko jardueretan ematen duten denbora gehitu behar 
zaio. 
9243 9512 
10328 
11341 11858 
12566 13118 
14814 
15559 
16603 17217 17301 17636 
5494,0 5806,7 6294,8 
7142,1 7414,2 7819,7 8145,0 
9220,4 9640,1 
10386,2 
11070,811283,111771,6 
20000 
18000 
16000 
14000 
12000 
10000 
8000 
6000 
4000 
2000 
0 
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 
Guztira DOB 
7. Irudia Euskadin I+Gko jardueretan diharduten ikertzaileak (Eustat) 
11.771 
ikertzaile jarduera 
osoaren 
baliokidetasunean 2012. 
urtean.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala 
Pertsona hauek lan egiten duten sektoreei dagokienez, enpresa arloari atxikitako 
ikertzaile-kopurua egonkortu egin da, eta gehikuntza ia osoa goi-mailako 
irakaskuntzari eta ikerketa zentruei dagokio. 
14000 
12000 
10000 
[12] 
8000 
6000 
4000 
2000 
0 
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 
DOB Enpresan DOB AAPPetan DOB Goi-mailako irakaskuntzan 
8. Irudia Euskadiko ikertzaileak gauzatze-sektoreen arabera (Eustat) 
Ikertzaileetako batzuek baino ez dute lan egiten ikerketa zientifikoan, eta ez dago 
horren inguruko estatistika sendorik. Nolanahi ere, unibertsitatea dugu, zalantzarik 
gabe, esparru honetan pertsona-kopururik handiena duen arloa. 
UPV/EHU da goi-mailako irakaskuntzako erakunde nagusia irakasle eta ikertzaile 
kopuruari dagokionez. 2012-2013 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateak 4.500 
irakasle eta ikertzaile inguru zituen. Euskadiko beste bi unibertsitateek, Deustuko 
Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, beste mila irakasle eta ikertzaile 
dituzte bien artean. 
5000 
4500 
4000 
3500 
3000 
2500 
2000 
1500 
1000 
500 
0 
2004-2005 2005-2006 2006-2007 2007-2008 2008-2009 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-2013 
UPV/EHU DEUSTU MONDRAGON 
9. Irudia IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langileak) bilakaera euskal unibertsitateetan 
(Hezkuntza Ministerioa)
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian 
[13] 
Emakumeak zientzian 
Munduko zientzia arloan dagoen gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunik 
eza luze eta zabal aztertu da azken urteotan, eta horren ondorioak 
eztabaidaezinak dira. Euskadi ez da errealitate horretatik kanpo egon. 
Euskadiko ikertzaile-kopuruaren hazkundeak ez du lagundu genero-etena 
gainditzen. Zenbait urtetako bateratasun azkarraren ondoren, XXI. mendearen 
hasieran Euskadin emakumezko ikertzaile bakoitzeko 2,5 gizonezko ikertzailea 
egotea lortu zen, baina ratio hori 0,2 puntu baino ez da hobetu azken hamarkada 
honetan. 2012an 1,84 gizonezko ikertzaile zeuden emakumezko ikertzaile 
bakoitzeko. 
3 
2,5 
2 
1,5 
1 
0,5 
0 
14000 
12000 
10000 
8000 
6000 
4000 
2000 
0 
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 
DOBeko G/E ratioa 
DOBeko ikertzaileak 
DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak DOBeko G/E ratioa 
10. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako 
banaketaren bilakaera (Eustat) 
Ehunekotan, ikertzaileen %35 emakumezkoak dira, eta 2004az geroztik ez da 
aldaketa handirik izan portzentaje horretan. 
100% 
90% 
80% 
70% 
60% 
50% 
40% 
30% 
20% 
10% 
0% 
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 
DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak 
11. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten JOBeko ikertzaileen sexuaren 
araberako banaketaren bilakaera portzentuala (Eustat) 
1,84 
gizonezko ikertzaile 
daude Euskadin 
emakumezko ikertzaile 
bakoitzeko
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian 
Alde hori ez dator bat ikertzaile-karrera hasi nahian dabiltzan emakumeen 
kopuruarekin. Azken hamarkada honetan, doktorego-tesia defendatu duten gizon 
eta emakumeen kopuruak antzekoak izan dira. Azken bost ikasturteotako hirutan, 
emakumezko doktore berrien kopurua gizonezko doktore berrien kopurua baino 
handiagoa izan da euskal unibertsitateetan. 
[14] 
1,60 
1,40 
1,20 
1,00 
0,80 
0,60 
0,40 
0,20 
0,00 
450 
400 
350 
300 
250 
200 
150 
100 
50 
0 
G/E ratioa 
Doktoratutako pertsonak 
Gizonezkoak Emakumezkoak G/E ratioa 
12. Irudia Euskadin doktoratutako pertsonak sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa. 
(Hezkuntza Ministerioa) 
Unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaileen kategoria eta sexuaren araberako 
banaketak erakusten duenez, katedradunen %80 gizonezkoak dira, eta alde handia 
dago oraindik doktoratzen direnen eta irakasle edo ikertzailetzat kontsolidatzen 
direnen artean. Ratioak antzekoak dira txosten honetan aztertutako epealdi osoan. 
Katedraduna 
Titularra 
Kontratatutako doktorea 
Elkartua -Osasun ZZetako elkartua 
Kolaboratzailea 
Urgazlea -Doktore urgazlea 
Beste batzuk 
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80 
Gizonezkoak Emakumezkoak 
13. Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn 
(Hezkuntza Ministerioa) 
213 
emakume doktoratu 
ziren Euskadin 2011- 
2012 ikasturtean, 194 
gizonen aldean. 
%78 
UPVEHUn gizonen esku 
dauden katedren 
portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian 
Unibertsitate pribatuei dagozkien datuek (irakasle eta ikertzaile kopuru txikiagoa 
dute) banaketa parekatuagoa erakusten dute. Irakasle elkartuen portzentajean 
dugu salbuespen bakarra: %80 ingurukoa. 
[15] 
Zuzendaria / Ohikoa / Katedraduna 
Agregatua / Titularra 
Kontratatutako doktorea 
Elkartua 
Kolaboratzailea 
Doktore urgazlea 
Lagintzailea 
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80 
Gizonezkoak Emakumezkoak 
13b Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko 
unibertsitate pribatuetan (Hezkuntza Ministerioa) 
Karrera zientifikoan lana uzten duten emakumeen fenomeno hau argi eta garbi 
atzeman daiteke ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketan. 
Txosten honetarako, BERC eta IKZ zentroetako ikertzaile-kopuru osoari buruzko 
azterketa egin da, eta horren arabera, 2014ko maiatzean, zentro horiek 1.053 
pertsona kontratatuak zituzten (UPV/EHUn dauden adskripzio bikoitzeko langileak 
barne). Zentro bakoitzeko kategoriak bost taldetan banatu dira: doktoregoko 
ikasleak, laborategi propiorik zuzentzen ez duten doktorego-ondoko ikertzaileak, 
talde edo laborategi propioak zuzentzen dituzten ikertzaile seniorrak, eta 
zentroetako zuzendaritza zientifikoetako kideak. Ikertzaile bisitariak eta antzekoak 
“Beste ikertzaile batzuk” delako atalean sartu dira. Zentroetako langile guztiak 
sexuaren arabera sailkatu dira. 
Emakumezkoak gehiengo dira doktoregoko ikasleen artean, baina haien pisu 
erlatiboa goitik behera murrizten da ikerketa-karreran aurrera egin ahala. Gutxiago 
izan ohi dira, doktoregoa amaitu ondoren, zientzian jarraitzen duten 
emakumezkoak, eta galerarik handiena, posizio egonkorrak kontsolidatu eta 
laborategi eta ikerketa-talde propioak zuzentzerakoan gertatzen da. 
%75 
gizonen esku dauden 
senior posizioak BERC 
eta IKZ zentroetan.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian 
[16] 
Zuzendaritza 
Seniorra 
Doktore-ondokoa 
Doktore-aurrekoa 
Beste ikertzaile batzuk 
100 80 60 40 20 0 20 40 60 80 
Gizonezkoen portzentaia Emakumezkoen portzentaia 
14. Irudia BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren arabera 
(Ikerbasque) 
Karrera zientifikoak kontsolidatzeko zailtasun horien berezko ondorio gisa, 
ikerketa-zentroetako zuzendaritza zientifikoetan gizonezkoak dira nagusi. BERC eta 
IKZ zentroetan, zuzendaritza karguen %87 gizonezkoen esku daude gaur egun. 
%87 
%13 
Gizonezkoak Emakumezkoak 
15. Irudia BERC eta IKZ zentroetako zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren arabera 
(Ikerbasque) 
BERC eta IKZ zentroak nahiko erakunde berriak dira: zentro hauetako gehienek 
bost-hamar urte daramate jardunean. Hala ere, askoz ere erakunde aspaldikoagoen 
ereduak errepikatzen dituzte, arazo hau zientzia-sistema osoaren zeharkako arazoa 
dela frogatuz.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa 
[17] 
Ikerketaren finantzaketa 
Euskadi da Ikerketan eta Garapenean BPGaren portzentajerik handiena zuzentzen 
duen autonomia erkidegoa. Ekonomiako ziurgabetasuna nagusi den egungo 
testuinguruan, I+Gan %2 baino gehiago inbertitu zuen autonomia erkidego bakarra 
izan zen 2012an. 
2,50 
2,00 
1,50 
1,00 
0,50 
0,00 
2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 
Euskadi 
Nafarroa 
Madril 
Katalunia 
Espainia 
Gaztela eta Leon 
Andaluzia 
Valentzia 
Kantabria 
Aragoi 
Asturias 
Errioxa 
Galizia 
Murtzia 
16. Irudia I+G arloko gastuaren portzentajea BPGari dagokionez (INE) 
Finantzaketa hau ez da soilik zientziara mugatzen. Innobasqueren arabera, 
Euskadiko jarduera-mixak erakusten duenez, 2012an, gastu horren %14 baino ez 
zen zuzendu oinarrizko ikerketara. 
50% 46% 45% 45% 42% 42% 37% 39% 
37% 43% 42% 43% 45% 42% 50% 47% 
13% 11% 13% 12% 13% 16% 13% 14% 
100% 
90% 
80% 
70% 
60% 
50% 
40% 
30% 
20% 
10% 
0% 
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 
Funtzesko ikerkuntza Ikerkuntza aplikatua Garapen teknologikoa 
17. Irudia Euskadiko jarduera-mixa (Eustat) 
%14 
Euskadin 2012an 
oinarrizko ikerketara 
bideratutako I+G arloko 
gastuaren portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa 
Kopuru hori finantzaketa publikoa (tokikoa, estatukoa eta nazioartekoa) eta 
pribatuaren artean bana daiteke. Oinarrizko ikerketa, bere izaeragatik, 
Administrazio Publikoek finantzatzen dute nagusiki. 
Europako funtsek gero eta garrantzi handiagoa dute Euskadiko I+Garen 
finantzaketan, eta sistemaren sendotasunaren adierazletzat ere erabil daiteke, 
finantzaketa hori lehiaketa-deialdietan lortzen baita nagusiki. 
2013an VII. Esparru-Programa (VII. EP) amaitu zen, 2007-2013 epealdiari zegokiona. 
Innobasquek 2020rako Koaderno Estrategikoan bildutako datuen arabera, 
Euskadiko erakundeek 904 proiektutan parte hartu eta 460,65 milioi euroko 
finantzaketa lortu dute. 
[18] 
1,00 
0,90 
0,80 
0,70 
0,60 
0,50 
0,40 
0,30 
0,20 
0,10 
0,00 
500 
450 
400 
350 
300 
250 
200 
150 
100 
50 
0 
Euskadiren parte-hartzea ehunekotan 
Milioi euro 
Euskadik lortutako milioi euroak Euskadiren parte-hartzea ehunekotan 
18. Irudia Euskadik Esparru-Programetan duen parte-hartzearen bilakaera (Iturria: Innobasque) 
Gainera, Euskadiren parte-hartzeak, programaren aurrekontu osoaren 
portzentajetzat neurtuta, goranzko joerari eutsi dio, Europako Batzordeak VII. 
Esparru-Programarako esleitu duen aurrekontu osoaren %1era hurbildu delarik. 
Esparru-Programako arlo tematikoen edo azpi-programen araberako banaketari 
dagokionez, nanozientziak, nanoteknologia, materialak eta produkzio-metodo 
berriak (NMP) biltzen dituen arloa izan zen finantzaketarik handiena lortu zuena, 
bereziki arlo honen eta zentro teknologikoen (Tecnalia eta IK4) espezializazioaren 
arteko bat-egiteari esker. 
Garraioa, IKTak eta Energia izan ziren Euskadin finantzaketa gehien lortu zuten 
beste esparruak; lehenengoak 70 milioi euro, eta beste biek 50 milioi inguru. 
460,65 
milioi euro lortu dituzte 
euskal erakundeek VII. 
Esparru-Programan. 
NMP 
Nanozientziak, 
nanoteknologiak, 
materialak eta 
produkzio-metodo 
berriak (NMP) dira VII. 
Esparru-Programan 
finantzaketarik handiena 
lortu duen arloa.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa 
[19] 
120 
100 
80 
60 
40 
20 
0 
19. Irudia Euskadiren parte-hartzea VII. EPan, gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan 
(Iturria: Innobasque) 
Bestalde, Euskadik garrantzi handiko finantzaketa (47,5 milioi euro) lortu zuen VII. 
EPko PEOPLE programan. Honen haritik, Ikerbasquek COFUND ekimenetan 
lortutako arrakasta (19 milioi euro baino gehiago 4 ekimenetan), Tecnaliak eta 
Bizkaia Xede-k lortutako COFUND laguntzak, eta unibertsitateei (bereziki 
UPV/EHUri), zentro teknologikoei, IKZei eta BERC zentroei emandako Mari Curie 
laguntzak nabarmendu behar dira nagusiki. 
Ikerbasque 
Bizkaia Xede ETE Osasun sektorea 
Unibertsitateak 
ZZTT 
IKZ 
BERC 
20. Irudia Euskadik People programan lortutako funtsen banaketa (Iturria: Innobasque) 
ERC Grants-en kasua 
Europako Ikerkuntza Kontseiluaren (ERC) laguntzek sostengua ematen diote 
ezagutzaren mugetatik harantzago ikerketa-lanean jarraitu nahi duten edozein 
nazionalitate eta adinetako ikasleei. ERCek kontzeptu ez-konbentzional eta
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa 
berritzaileak txertatzen dituzten maila zientifiko handiko proposamenak bultzatzen 
ditu [ERC, 2012]. 
Zientzia-arlo guztiak barne hartzen dituzten laguntza horiek lortzeko arrakasta bera 
ere bikaintasunaren adierazlea da, horietan erabilitako ebaluazio-prozesu 
zorrotzaren haritik. 
Espainia zazpigarren postuan dago lortutako ERC Grants laguntza-kopuruari 
dagokionez: 253 proiektu guztira, Italiak lortutako kopuruaren oso antzekoa, eta 
Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Suitzaren atzetik. 
1200 
1000 
800 
600 
400 
200 
[20] 
983 
614 
570 
393 
332 
258 253 253 
163 152 
105 82 70 41 38 37 39 34 14 10 9 6 3 3 2 2 1 1 
0 
Erresuma Batua 
Alemania 
Frantzia 
Herbehereak 
Suitza 
Italia 
Espainia 
Israel 
Suedia 
Belgika 
Austria 
Danimarka 
Finlandia 
Norvegia 
Hungaria 
Grezia 
Irlanda 
Portugal 
Polonia 
Txekiar Errepublika 
Zipre 
Turkia 
Bulgaria 
Estonia 
Eslovenia 
Kroazia 
Islandia 
Letonia 
21. Irudia Emandako ERC Grants laguntzak herrialdeka (Iturria: European Research Council) 
Euskadik 13 ERC Grant ditu gaur egun (4 Advanced Grants, 1 Consolidator Grant 
eta 8 Starting Grants). Kopuru hau dexente txikiagoa da, euskal zientzia-sistemari 
tamainaz egotzi beharko litzaiokeena baino. Laguntza horietatik hamar, laguntza 
guztien %77, Ikerbasque ikertzaileek eskuratu dituzte. 
7 
6 
5 
4 
3 
2 
1 
0 
UPV/EHU nanoGUNE IKZ biomaGUNE IKZ BCBL BCAM bioGUNE IKZ 
Ikerbasque ikertzaileak Gainerakoak 
Figura 22 Erakundeek Euskadin emandako ERC Grants laguntzak (ERC) 
13 
ERC Grants laguntza 
ditu Euskadik gaur egun.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua 
[21] 
Errendimendua eta inpaktua 
Hamarkada eskas batean, Euskadiko ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin da, 2004tik 
2012ra %144 hazi delarik. Hazkundea nabaria izan arren, hobetzeko tarte 
esanguratsua da oraindik, beherago agertzen diren datuen azterketak erakusten 
duenez. 
1684 
1902 
2253 
2429 
2785 
3161 
3580 
3975 
4456 
4637 
5000 
4500 
4000 
3500 
3000 
2500 
2000 
1500 
1000 
500 
0 
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 
23. Irudia Euskadiko ekoizpen absolutuaren bilakaera (Scopus) 
Euskadi seigarren autonomi erkidegoa da ekoizpen-bolumen absolutuari 
dagokionez (24. Irudia), 2009an Gaztela eta Leon gainditu ondoren, eta bosgarren 
Autonomi Erkidegoan bihurtzeko zorian dago, Euskadiko ekoizpen zientifikoa 
Galiziakoa baino erritmo biziagoan hazten ari baita azken urteotan. Azken 
bosturtekoan izandako joeran erabateko aldaketarik gertatu ezean, datorren 
urtean, Euskadi bosgarren autonomia erkidegoa bilakatuko da ekoizpen zientifiko 
absolutuan. 
2113821024 
12759 
9426 
4788 4637 3975 3272 2602 2532 2462 2078 1975 1575 1275 1104 441 
25000 
20000 
15000 
10000 
5000 
0 
24. Irudia Autonomia Erkidegoetako ekoizpen zientifikoa 2013an (Scopus) 
Produktibitateari dagokionez, mila biztanleko dokumentu-kopuruetan neurtuta, 
Euskadi ekoizpen absolutuan baino postu bat beherago dago, zazpigarren postuan 
4.637 
Scopus-ek 2013an 
indexatutako Euskadiko 
argitalpen zientifikoak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua 
alegia. Emaitza horren zergatian faktore hauek aipa daitezke: CSICen hedapena 
(Madril, Aragoi, Kantabria, Katalunia eta Asturias dira CSIC zentro gehien dituzten 
Autonomia Erkidegoak biztanle kopuruarekin alderatuta), erkidego bakoitzaren 
espezializazio tematikoa (medikuntzak pisu erlatibo handiena duen lekuetan 
produktibitatea handiagoa izan ohi da, argitalpen-dinamikaren eraginez), eta 
zenbait autonomia erkidegotako unibertsitate-sistema handi samarrak. 
3,5 
3 
2,5 
2 
1,5 
1 
0,5 
0 
[22] 
Estatuko batez bestekoa 
25. Irudia Produktibitatea Autonomia Erkidegoen arabera, 2013an: Argitalpenak / mila 
biztanleko (Scopus/INE) 
UPV/EHU da Euskadiko erakunde zientifiko nagusia, 2013an Scopus-en 
indexatutako 2.453 argitalpen zientifiko zituela. Ondorengoak ospitaleak eta lehen 
mailako arreta-zentroak dira, 785 argitalpenekin, eta teknologia-zentroak (Tecnalia 
eta IK4 aliantza). 
89 
89 
82 
78 
74 
56 
54 
47 
45 
43 
39 
18 
18 
320 
241 
236 
184 
114 
289 
785 
2453 
0 500 1000 1500 2000 2500 
UPV/EHU 
Osasun sektorea 
Tecnalia 
IK4 
DIPC 
Deustuko Unibertsitatea 
Materialen Fisika Zentroa CFM 
BioDonostia 
biomaGUNE IKZ 
BCAM 
nanoGUNE IKZ 
bioGUNE IKZ 
Mondragon Unibertsitatea 
Polymat 
BCBL 
BioCruces 
Biofisika Unitatea 
BC3 
energiGUNE IKZ 
BCMaterials 
Achucarro 
26. Irudia Erakunde nagusiek Euskadiko ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea (Scopus) 
7.a 
Euskadiren posizioa 
biztanleko ekoizpen 
zientifikoari dagokionez.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua 
Horien ondoren daude BERC zentroak, Deustuko eta Mondragon unibertsitateak, 
IKZak eta, lehendabiziko aldiz, BioDonostia eta BioCruces ikerketa biosanitarioko 
institutuak (BioDonostiak 100 argitalpeneko marka gainditu du estreinako aldiz). 
Eragile desberdinak sektoreen arabera taldekatuz gero, unibertsitateek Euskadiko 
zientzia-ekoizpen osoaren %60 berenganatzen dute, eta horien atzetik, osasun 
arloko ikerketa eta zentro teknologikoak daude. Azken urteotan, euskal zientzia-sisteman 
gero eta garrantzi handiagoa duten eragile berriak sortu dira (BERC eta 
IKZ zentroak). BERC zentroetako batzuk (DIPC, Materialen Fisika Zentroa eta 
BioFisika Unitatea) BERC programa eratu aurretik sortutakoak dira. 2004ko zientzia-ekoizpena 
[23] 
zentro hauei dagokie. 
58,55 
22,39 
11,88 
8,43 
0,24 
59,74 
16,93 
12,98 12,40 
4,68 
70,00 
60,00 
50,00 
40,00 
30,00 
20,00 
10,00 
0,00 
Unibertsitateak Osasun 
sektorea 
Zentru 
Teknologikoak 
BERC IKZ 
2004 
2013 
27. Irudia Sektore desberdinetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus) 
BERC eta IKZ zentroen ekoizpen zientifikoari erreparatuz gero, guztiek antzeko 
ereduari jarraitzen diotela egiazta dezakegu (DIPCek eta CSIC-UPV/EHU Materialen 
Fisika Zentroak izan ezik, BERC kategoria hartu aurretik sortu baitziren). Zentro 
horietako batzuk urteko 100 argitalpen zientifikoko mugatik hurbil daude. 
300 DIPC 
250 
200 
150 
100 
50 
0 
Materialen Fisika Zentroa 
CFM 
BCAM 
biomaGUNE IKZ 
nanoGUNE IKZ 
bioGUNE IKZ 
Polymat 
BCBL 
Biofisika Unitatea 
BC3 
energiGUNE IKZ 
Achucarro 
BCMaterials 
28. Irudia BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus) 
%60 
Unibertsitate-sistemak 
Euskadiko ekoizpen 
zientifikoan duen parte-hartzea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua 
Ekoizpen zientifikoaren inpaktua 
Ekoizpenaren bolumena emaitza zientifikoen aipamenarekin eta ondoriozko 
oihartzun eta nabaritasunarekin lotzen baldin badugu, askoz ere argiago atzeman 
daiteke nazioarte mailako ikusgaitasuna. 
Ondoko irudian, zirkuluek eskualde bakoitzaren 2013ko ekoizpen zientifiko osoa 
adierazten dute; ardatz horizontalak ekoizpena biztanle-kopuruarekin alderatuta 
(2013), eta ardatz bertikalak inpaktu normalizatua, dokumentuak zein aldizkaritan 
argitaratu ziren gogoan izanda. ICONO-FECYTek azken balio honetarako emandako 
datuak 2011. urtekoak dira eta, seguruenik, ez dute islatzen euskal zientziaren 
bilakaera. 
[24] 
29. Irudia Ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan, 
2013an (Scopus, FECYT) 
Irudi honetan ezin hobeto ikus daiteke Euskadik produktibitatean egindako 
aurrerakada, eskualde liderretatik gero eta hurbilago jartzen gaituena. 
Argitaratutako zientziaren kalitatearen beste adierazle bat, lanak argitaratu dituzten 
aldizkarien inpaktua da. Aldizkariak inpaktuaren arabera antolatzen dira zenbait 
indizeren laguntzaz, inpaktu-faktorea deritzona edota Scimago ikerketa-taldeak 
urtez urte argitaratzen duen SJR delakoa tarteko direla.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua 
Indize hauetako kuartil gorenean kokatutako aldizkariak dira komunitate 
zientifikoan inpakturik handiena dutenak. 
[25] 
51,38% 
47,67% 
50,54% 49,81% 49,13% 50,34% 49,10% 
52,17% 
54,27% 54,70% 
60,00% 
50,00% 
40,00% 
30,00% 
20,00% 
10,00% 
0,00% 
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 
30. Irudia SJReko lehen kuartileko argitalpenen portzentajea (Scopus, Scimago-k 
emandako SJR balioekin) 
Euskadik portzentaje egonkorra mantendu du azken hamarkada honetan: artikulu 
zientifikoen erdiak, gutxi gorabehera, arlo bakoitzeko inpaktu handieneko 
aldizkarien %25ean argitaratu dira. 
Lehen sinatzailea Euskadiko erakunderen bati atxikitako pertsona bat duten 
argitalpenen portzentajeari dagokionez, azken urteotako beheranzko joera 
alderantzikatu da, eta horrenbestez, gaur egun, Euskadiko erakundeak partaide 
dituzten argitalpenen ia %65en lehen edo bigarren egilea gure Erkidegoan ikertzen 
diharduen pertsona bat da. 
69,92% 68,20% 65,87% 64,21% 64,42% 
61,27% 60,71% 58,88% 
62,54% 64,70% 
80,00% 
70,00% 
60,00% 
50,00% 
40,00% 
30,00% 
20,00% 
10,00% 
0,00% 
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 
31. Irudia Argitalpenetako lidergoaren portzentajea (Scopus) 
%54 
Euskadiko argitalpen 
zientifikoak SJReko 
lehen kuartileko 
aldizkarietan.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Espezializazio tematikoa 
Espezializazio tematikoa 
Scopus datu-baseak kategoria bat edo gehiago esleitzen dio argitalpen zientifiko 
bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den gogoan izanda. Kategoria hauek, 
diziplina bakoitzak zientzia-sistema baten barruan duen pisu erlatiboa eta 
espezializazio erlatiboa neurtzeko balio dute. 
Euskadin, Medikuntza, Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientziak, Kimika eta 
Biokimika, Genetika eta Biologia Molekularra dira, zalantza-izpirik gabe, pisu 
handiena duten arlo tematikoak. Banaketa hau bere horretan mantendu da azken 
hamarkada honetan. 
Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki 
Konputazio-Zientziak dira, azken hamar urteotan pisu erlatiboan gehien hazi diren 
arloak. Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi 
batean, argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus 
bezalako datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren 
haritik. Dinamika hauek antzekoak dira mundu osoan. 
[26] 
AGRI 
30,00 
25,00 
20,00 
15,00 
10,00 
5,00 
0,00 
ARTS 
BIOC 
BUSI 
CENG 
CHEM 
COMP 
DECI 
DENT 
EART 
ECON 
ENER 
ENGI 
HEAL ENVI 
IMMU 
MATE 
MATH 
PHAR 
NURS 
MULT 
MEDI 
NEUR 
PHYS 
PSYC 
SOCI 
VETE 
2004 2013* 
32. Irudia Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo tematikoen arabera (Scopus) 
%7,22 
Scopus-ek Gizarte 
Zientzietan sailkatutako 
aldizkarietan kaleratu 
diren argitalpenen 
portzentajea.
Gure zientzia-sistemaren bereizgarritasunak aztertu ahal izateko, interesgarria da 
diziplina bakoitzak munduko batez bestekoaren aldean duen pisu erlatiboko 
desberdintasunak bereiztea. 
Kategoria tematiko bakoitzak Euskadiko zientzia-ekoizpenean duen pisuari 
erreparatuz eta kategoria horrek munduko ekoizpenean duen pisuarekin alderatuz 
gero, gure Erkidegoak batez bestekoaren gainetik garatuak dituen arloak detekta 
ditzakegu. 
Euskadi Fisikan, Materialen Zientzietan, Kimikan eta, neurri txikiago batean, 
Ekonomian eta Erabaki-Zientzietan espezializatuta zegoen duela hamar urte, eta 
horrela jarraitu du geroztik ere. Bestalde, 2004an, Euskadik pisu erlatiboa txikiagoa 
zuen Neurozientzietan, Psikologian, Energian, Ingeniaritza Kimikoan eta Giza- 
Zientzietan, eta orain pisu erlatibo handiagoa du arlo horietan guztietan. Datu 
hauek azken urteotako politika zientifiko eta teknologikoko estrategiekin eta 
esparru horietan lanean diharduten erakundeen (IKZ eta BERC zentroak) 
sorrerarekin lotuta daude. Giza-Zientzien pisu handiago hori, arestian azaldu den 
bezalaxe, agitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio da, neurri batean. 
Gizarte-Zientzietan, Erizaintzan, Enpresan, eta Biokimikan, Genetikan eta Biologia 
Molekularrean ere, Euskadiko zientzia-ekoizpenak dexente gora egin du, munduko 
batez bestekoarekin parekatuz edo nabarmen hurbilduz. 
[27] 
2,5 
2 
1,5 
1 
0,5 
0 
Chemistry 
Physics and Astronomy 
Material Science 
Neuroscience 
Psychology 
Chemical Engineering 
Energy 
Arts and Humanities 
Health Professions 
Decision Sciences 
Economics, Econometrics and Finance 
Nursing 
Environmental Science 
Mathematics 
Social Sciences 
Biochemistry, Genetics and Molecular … 
Medicine 
Computer Science 
Agricultural and Biological Sciences 
Immunology and Microbiology 
Earth and Planetary Sciences 
Engineering 
Pharmacology, Toxicology and … 
Business, Management and Accounting 
Dentistry 
Multidisciplinary 
Veterinary 
2004 2013* Mundua 
33. Irudia Euskadiko espezializazio tematikoa, munduarekin alderatuta (Scopus) 
Neuro 
Duela hamar urte, 
Euskadi ez zegoen 
espezializatuta 
Neurozientzietan, ezta 
Psikologian, Energian, 
Ingeniaritza Kimikoan, 
Giza-Zientzietan eta 
Osasun Publikoan ere, 
baina orain bai.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea 
Euskal zientziaren nazioartekotzea 
Euskadin etengabe gehitu da azken hamarkada honetan beste herrialde batzuetako 
erakundeekin batera lantzen diren argitalpen zientifikoen portzentajea, 2008az 
geroztik ehuneko hamar puntutik gorako jauzi ikusgarria eman delarik. 2013an, 
Euskadin landutako argitalpenen %47,10 beste herrialde batzuetako erakundeekiko 
lankidetzaz gauzatu da. 
Universitat de Barcelona 
Universidad de Navarra 
Hospital Clinic Barcelona 
Hospital del Mar 
Universidad Autónoma de Barcelona 
Hospital Universitari Vall d'Hebron 
Universitat de Valencia 
Hospital 12 Octubre 
Universidad Autonoma de Madrid 
Universidad Complutense Madrid 
Universidad de Zaragoza 
Hospital Universitari de Bellvitge 
Hospital General Universitario Gregorio Marañon 
[28] 
28,91% 
30,95% 30,67% 
32,54% 33,52% 
36,23% 
39,01% 39,23% 
41,70% 
47,10% 
50,00% 
45,00% 
40,00% 
35,00% 
30,00% 
25,00% 
20,00% 
15,00% 
10,00% 
5,00% 
0,00% 
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 
34. Irudia Nazioarteko lankidetzan gauzatutako argitalpenen portzentajea (Scopus) 
Estatuko lankidetza-harreman handieneko erakundeei erreparatuz gero, elkarrean 
artean landutako argitalpen-kopuruetan neurtuta, oso lankidetza aktiboa atzeman 
daiteke estatu mailako Medikuntzaren arloan: erakunde gehienak, hiri nagusietako 
unibertsitate gutxi batzuk izan ezik, Espainia osoko ospitaleak dira. 
0 20 40 60 80 100 120 140 160 
Hospital Clinico San Carlos de Madrid 
Hospital Universitario La Paz 
Universidad de Oviedo 
Hospital Universitario Virgen del Rocio 
Hospital Ramón y Cajal 
Institute Catala Oncologia 
Hospital Regional Universitario Carlos Haya 
35. Irudia Lankidetza-harreman handieneko Euskaditik kanpoko erakundeak 
(estatukoak): elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus) 
%47,1 
beste herrialde 
batzuetako 
erakundeekin landutako 
argitalpenen 
portzentajea.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea 
Ikuspegia mundu osora zabalduz gero, Euskadin ikertzen diharduten pertsonekiko 
lankidetza-harreman handienak dituzten herrialdeak Estatu Batuak eta Europako 
zientzia-ekoizle nagusiak dira. Lehenengo bost postuak (Estatu Batuak, Erresuma 
Batua, Alemania, Frantzia eta Italia) ez dira aldatu azken hamarkada honetan. 
[29] 
136 
126 
124 
123 
169 
351 
397 
481 
463 
526 
Estatu Batuak 
Erresuma Batua 
Alemania 
Frantzia 
Italia 
Herbehereak 
Suedia 
Danimarka 
Belgika 
Errusia 
0 100 200 300 400 500 600 
36. Irudia Lankidetza-harreman handieneko herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus) 
Lankidetza-hitzarmen handieneko nazioarteko erakundeen azterketak estatuko 
erakundeen inguruko azterketaren antzeko ikuspegia eskaintzen du, medikuntza 
arloko ikerkuntzarekin eta unibertsitate handi batzuekin estu-estu lotutakoa. 
0 10 20 30 40 50 60 70 80 
Inserm (Institut national de la santé et de la recherche médicale) 
University of Cambridge 
Imperial College London 
University Medical Center Utrecht 
German Cancer Research Center 
University of Oxford 
Universita degli Studi di Napoli Federico II 
Fondazione IRCCS Instituto Nazionale del Tumori, Milan 
Aarhus Universitet 
Nationa Institute of Public Health and Environment 
Umea universitet 
International Agency for Research on Cancer 
German Institute of Human Nutrition 
Hellenic Health Foundation 
Centro Per lo Studio e la Prevenzione Oncologica 
Ecole Polytechnique Federale de Lausanne 
University of Sidney 
Technische Universitat Munchen 
University of Manchester 
CNRS Centre National de la Recherche Scientifique 
37. Irudia Lankidetza-harreman handieneko nazioarteko erakundeak: elkarren arteko 
argitalpenak (Scopus) 
AEB 
Euskadin ikertzen 
diharduten pertsonekin 
lankidetza handiena 
duen herrialdea 
Amerikako Estatu 
Batuak (AEB) dira; 526 
argitalpen herrialde 
horretako erakundeekin 
batera landu dira 
2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Transferentzia teknologikoa 
Transferentzia teknologikoa 
Ezagutza berriaren sorkuntza da zientziaren helburu nagusia. Ezagutza berri hori 
era askotara azalera daiteke: prestakuntza handiagoko gizarteak, argitu gabe 
zeuden galderetarako erantzunak edota gizartearen erronkei aurre egiteko tresna 
eta teknologia berriak. 
Patenteak dira emaitza hauetako batzuen neurri kuantitatiboa. Patenteek 
ezagutzatik teknologiara egiten den transferentzia islatzen dute. 
Patenteen ekoizpenari dagokionez, Espainiako Patente eta Marken Bulegoak 
(OEPM) PCT (Nazioarteko Patente Eskaera) bidez egindako 217 patente-eskaera 
erregistratuak ditu Euskadin 2013an, azken urteotako kopururik handiena. 
250 
200 
150 
100 
50 
[30] 
48 32 
84 
20 
25 
37 
66 86 
25 
36 
32 
26 
40 
62 
20 
15 
51 
72 
38 
36 
13 24 18 15 20 
0 
2009 2010 2011 2012 2013 
V. Beste eremu batzuk 
IV. Ingeniaritza mekanikoa 
III. Kimika 
II. Tresnak 
I. Ingeniaritza elektrikoa 
38. Irudia Euskadik eskatutako PCT patenteak (OEPM) 
217 
patente eskaera PCTren 
bitartez 2013an.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak 
[31] 
Metodologia eta datuak 
Euskadiko Zientziari buruzko 2014ko Txostenak 2004- 
2013 epealdia biltzen du, eta adierazle bibliometriko 
eta sozioekonomikoak erabiltzen ditu euskal zientzia 
sistemaren eta Estatuko nahiz munduko 
panoramarekin duen loturaren irudi osoa islatzeko 
asmoz. 
Bibliometria edo era globalago batez zientziometria 
deritzonaren aburuz, zientziaren aurrerapena ikerketa 
emaitzen trukaketan oinarrituta dago. Literatura 
zientifikoak ezagutza zientifikoaren aurrerapena, I+G 
arloko produktibitatea eta honen nazioarteko inpaktua 
islatzen dituzten adierazleak eskaintzen dizkigu. Honek, 
sektore zientifiko eta teknologikoen antolaketa, 
indexatutako argitalpenak eta patenteak bezalako 
iturrietatik abiatuta aztertzeko aukera ematen digu, 
zientziaren eragileak eta hauen hartu-emanak eta 
joerak identifikatzeko asmoz. 
Txosten honetan, dokumentuak aipatzen ditugunean, 
nazioarteko datu-baseetan eta bereziki Scopus-en 
indexatuta daudenei buruz hitz egiten dugu. 
Beste giza-esparru batzuetan bezalaxe (e.b., ingurune 
sozioekonomikoko BPG), zientziometrian ere, 
ikertzailearen, ikerketa-unitatearen, erakundearen, 
eskualdearen edota estatu eta nazioarteko 
testuinguruaren posizio erlatiboari erantzun erraza 
emateko moduko adierazleak identifikatu nahi dira. 
Zientzia-arlo desberdinen artean dagoen aldea da 
eremu honetako oztoporik handiena, baita emaitza 
zientifikoen datuak jasotzeko sistemen berezko 
mugapena ere (batez ere nazioarteko datu-baseetan), 
oso zatika biltzen baitute zientziaren arloko argitalpen 
eta biltzarren espektro zabala, bereziki, Gizarte- 
Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Giza-Zientzien 
esparruan. 
Estaldura hori zatikakoa izan arren, komunitate 
zientifiko-teknologikoan erabilpen eta ospe handiena 
lortu duten baliabideak biltzen ditu, mundu osoko 
testuinguru zientifikoaren gaineko eraginak barne. 
Web of Science-n (WoS) eta Scopus-en bildutako 
datu-baseak dira izan ohi dira era honetako 
ikerketetan erabilitako informazio-iturriak. 
WoS-ek aldizkari zientifiko nagusietako 9.000 mila 
izenburutik gorako informazioa biltzen du, eta 
erreferentziazko tresna bihurtu da mundu osoan 
informazioa berreskuratu eta zientziari buruzko 
ebaluazio-ikerketak egiteko. Scopus-ek, aldiz, 
indexatutako 15.000 aldizkari biltzen ditu eta 
nazioarteko erakunde nagusiek aintzakotzat jotzen 
duten iturri bibliometrikoa bilakatu da. 
Aztertutako gaiei dagokienez, Scopus-ek ahalegin 
berezia egin du Zientzia, Teknologia eta Medikuntza 
arloetan, baita Psikologian, Soziologian eta Ekonomian 
ere, Gizarte-Zientzien esparruan. Orohar, Scopus-ek 
WoS-ek baino estaldura zabalagoa eskaintzen du, 
Hizkuntzan, Literaturan, Filosofian eta Teologian izan 
ezik. 
Web of Science-k indexatutako aldizkari guztien %25 
estaltzen du, gutxi gorabehera, eta Scopus-ek, %50 
[Scimago, 2006]. Hala ere, bi datu-baseak erabiliz 
lortutako emaitzek elkarren arteko lotura sendoa dute, 
eta bata eta bestearen artean, nazioarteko ikerkuntza 
arloko ekoizpenaren irudi fidagarri eta inklusiboa 
eskaintzen dute. 
1. Taula 
Arlo zientifikoen estaldura orokorra nazioarteko 
indizeetan [Moed, 1988]: 
Arloa Estaldura 
Biokimika eta Biologia Molekularra 
%80 
Biologia eta Gizaki Zientziak 
Kimika 
Medikuntza Klinikoa 
Fisika eta Astronomia 
Fisika eta Kimika Aplikatua 
%60-80 
Animali eta Landare Biologia 
Psikologia eta Psikiatria 
Geozientziak 
Medikuntza eta Osasun Zientziak 
Matematikak 
Ekonomia Zientziak %40-60 
Ingeniaritzak 
Gizarte Zientziak 
<%40 
Giza Zientziak eta Arteak 
Zientzia-arloen arabera, argitalpen eta aipamen tasak 
asko aldatzen direnez, unibertsitateak eta, analogiaz,
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak 
nazioak heterogeneoegiak dira konparazio zehatzak 
egiteko [Collins, 1985]. Horrez gain, zientzia-arloek ez 
dute hesi iragazgaitzik, gaiak bata bestearen gainean 
gainjartzen baitira. 
Behar-beharrezkoa da aurkeztutako adierazleen 
oinarrizko hiru ezaugarriak kontuan izatea [Moreno, 
2004]: 
[32] 
Partzialtasuna 
Horietako bakoitzak egiten ari den 
ebaluazioaren alderdi bakarra erakusten du. 
Bateratasuna 
Adierazle guztiek bat egiten dute ebaluatzen 
ari den jarduerari buruzko ezagutza ona 
emateko, eta horren haritik, ezagutza 
zatikakoa izateko arriskuari aurre egiteko, 
behar besteko adierazle kopurua erabiltzea 
gomendatzen da. 
Erlatibotasuna 
Eskaintzen duten informazioa aztertutako 
diziplinari dagokio eta ezin da beste diziplina 
batzuetarako erabili, beste komunitate-zientifikoen 
argitalpen ohiturak desberdinak 
direla frogatu baita. 
Datu bibliometrikoak 2014ko ekainean eguneratu dira. 
Datu-baseen berenezko funtzionamendu-dinamikaren 
ondorioz, 2013. urteko datuak behin-behinekoak dira 
eta izartxo batez (*) markatuta daude, oraindik 
dokumentu berriak indexa daitezkeelako, betiere 
2013ko ekoizpen osoa handitzeko, ez txikitzeko. 
Adierazle sozioekonomikoak erakunde publikoek 
(Eustat, Estatuko Estatistika Institutua, Hezkuntza 
Ministerioa, Espainiako Zientzia eta Teknologia 
Fundazioa) emandako serie estatistikoen laguntzaz 
antolatu dira. Adierazle bakoitzaren datuen jatorria 
dagokion irudian zehaztu da. 
BERC eta IKZ zentroetako genero-azterketarako datuak 
zentro bakoitzaren webgunetik atera dira 2014ko 
maiatzean eta ekainean. 
ADIERAZLEAK 
1. adierazlea - Munduko ekoizpen zientifikoa. 
Scopus-en indexatutako dokumentu guztiak, urte 
bakoitzeko. 
2. adierazlea - Munduko zientzia-ekoizle nagusien 
ekoizpen zientifikoa eta H aurkibidea. 
Ekoizpen zientifikoa, 2013 urtean zehar argitaratutako 
dokumentuetan, gutxienez herrialdeeko erakunde 
bateko egile bat dutenak. H indizeak, herrialde 
horretako h dokumentuek gutxienez h aipamen jaso 
dituztela adierazten du. 
3. adierazlea - Euskadiren pisua Espainiari eta 
munduari dagokienez. 
Munduko eta estautko ekoizpen osoan, gutxienez 
Euskadiko erakunde bateko ikertzaile bat duen 
ekoizpenak suposatzen duen ehunekoa. 
4. adierazlea - Munduko zientziaren espezializazio 
tematikoa. 
Munduko ekoizpen osotik Scopus-ek (dokumentua 
argitaratu duen aldizkariaren arabera) kategoria zehatz 
bati esleitu dizkion dokumentuek suposatzen duten 
ehunekoa. Argitalpen bakarra hainbat kategorietan 
agertu daiteke aldi berean. 
5. adierazlea - Euskal unibertsitateetan irakurritako 
doktorego-tesi kopurua. 
Euskadiko unibertsitate bakoitzan defendatutako 
doktorego tesiak, ikasturte bakoitzeko, Hezkuntza, 
Kultura eta Kirol Ministeritzaren (HKKM) TESEO 
doktorego tesien datu-basearen arabera. 
6. adierazlea - Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio 
Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari 
dagokionez. 
I+G ekiintzetan diharduten ikertzaileek (kopuru hori 
ateratzeko, batura hau egin behar da: lanaldi 
osoko langileak, gehi lanaldi-zatikoak I+Gko 
jardueretan aritzen diren denbora-zatiak) eskualde 
edo herrialde bakoitzeko biztanlego aktiboan 
suposatzen duten ehunekoa, Eurostat-en datuen 
arabera. 
7. adierazlea - Euskadin I+Gko jardueretan 
diharduten ikertzaileak. 
Datuen iturri den Eustat-en definizioa jarraituz, 
“jakintza, produktu, prozesu, metodo eta sistemak 
sortzeko edo asmatzeko lanetan diharduten 
zientzialari edo ingeniariak dira. Hor sartuta daude, 
berebat, ikerlarien lanaren alderdi zientifiko eta 
teknikoak planifikatu eta kudeatzen lan egiten 
duten kudeatzaile eta administratzaileak, bai eta 
I+Gko jarduerak egiten dituzten graduatu ondoko 
ikasleak ere”. GUztirako datua pertsonna kopurua 
erakusten du, eta DOB zenbakiak Dedikazio 
Osoaren Baliokidetasunean erakusten du (Ikus. 6. 
Adierazlearen azalpena). 
8. adierazlea - Euskadiko ikertzaileak gauzatze-sektoreen 
arabera. 
DOB ikertzaileak (Ikus. 6. Adierazlearen azalpena), 
Eustat-ek Frascati gidaliburua jarraituz esleituriko 
sektoreen arabera.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak 
[33] 
9. Adierazlea - IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako 
Langileen) bilakaera euskal unibertsitateetan. 
Euskadiko unibertsitate bakoitzeko Irakaskuntza eta 
Ikerkuntzako Langile kopurua, HKKMko datuen 
arabera. 
10. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan 
I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako 
banaketaren bilakaera. 
Euskadiko DOB ikertzaileak (Ikus 6. adierazlearen 
azalpena), sexua eta urtearen arabera. Ratioa ikertzaile 
gizonezkoen kopurua ikertzaile emakumezkoen 
kopuruagatik zatituz lortzen da. 
11. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan 
I+Gan diharduten DOBeko ikertzaileen sexuaren 
araberako banaketaren bilakaera portzentuala. 
Euskadiko DOB ikertzaileak (ikus 6. adierazlearen 
azalpena) sexua eta urtearen arabera, guztiaren 
ehuneko bezala. 
12. adierazlea - Euskadin doktoratutako pertsonak 
sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa. 
Euskadiko unibertsitate bakoitzean defendatutako 
doktorego tesiak, ikasturtearen eta sexuaren arabera, 
HKKMaren TESEO datu-baseko datuen arabera. Ratioa 
doktorego gizonezkoen kopurua doktorego 
emakumezkoen kopuruagatik zatituz lortu da. 
13. adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa 
kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn. 
UPV/EHUko Irakaskuntza eta Ikerkuntza Langileen 
ehuneko banaketa kategoriaren arabera, HKKMaren 
datuen arabera. 
13b adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa 
kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko 
unibertsitate pribatuetan. 
Euskadiko unibertsitate pribatuetako Irakaskuntza eta 
Ikerkuntza Langileen ehuneko banaketa kategoriaren 
arabera, HKKMaren datuen arabera. Kategoria 
bakoitzeko ehunekoak unibertsitate bietako langile 
guztien gehiketatik ateratzen da. 
14. adierazlea - BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako 
ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren 
arabera. 
BERC eta IKZ zentruetako langileen multzoa bost maila 
ezberdinetan banandu da: Doktorego aurrekoak 
(doktorego ikasleak), Doktoratu ondokoak (ikerketa-taldeak 
ardurapean ez dituzten doktoreak), senior 
(ikerketa-taldeen arduradunak diren edo autonomía 
zientifiko sosoa duten doktoreak), Zuzendaritza 
(zentruko zuzendaritza zientifikoaren parte diren 
ikertzaileak) eta Beste ikertzaile batzuk (langile 
bisitariak, egonaldi laburrak, ikerketa-laguntzaileak). 
Maila bakoitzeko sexuen araberako ehunekoen 
banaketa erakusten da. 
15. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako 
zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren 
arabera. 
BERC eta IKZ zentruetako zuzendaritza zientifikoaren 
sexuaren araberako banaketa. 
16. adierazlea - I+G arloko gastuaren portzentajea 
BPGari dagokionez. 
Erreferentzi urtean, enpresako ikerketa-unitate edo - 
zentroaren barruan, zientzi ikerketako eta teknologi 
garapeneko jardueretan eginiko gastuak dira, diruen 
jatorria edozein dela ere. Zentrotik at baina barruko 
I+G lanei laguntzeko eginiko gastuak ere sartzen dira. 
Autonomi Erkidego bakoitzeko Barne Produktu 
Gordinaren (BPG) ehuneko bezala aurkezten dira 
Instituto Nacional de Estadística-ren (INE) datuak. 
17. adierazlea - Euskadiko I+G+b arloko jarduera-mixa. 
Aktibitate-mota bakoitzeko gastua I+Gko gastu 
osoaren bezala adierazten da, Enpresa, AAPPen eta Goi 
Irakaskuntzako gastuak gehituz, Eustat-eko datuak eta 
definizioak erabiliz. 
- Funtsezko edo oinarrizko ikerketa: zientzi 
jakintza berriak lortzeko helburuz egindako 
lan originalak. Xede nagusia ez da helburu 
edo aplikazio praktiko espezifiko bat. 
- Ikerketa aplikatua: zientzia- edo teknika-jakintza 
berriak lortzeko helburuz egindako 
lan originalak. Xede nagusia helburu 
praktiko jakin bat da. 
- Teknologi garapena: dauden jakintza 
zientifikoez baliatzea, material, gailu, 
produktu, prozedura, sistema edo zerbitzu 
berriak sortzeko edo lehendik zeudenetan 
funtsezko hobekuntzak egiteko. Hor sartzen 
da prototipoak eta ereduzko instalazioak 
egitea. 
18. adierazlea - Euskadik Esparru-Programetan 
duen parte-hartzearen bilakaera. 
Euskadiko erakundeek Europar Batasuneko Esparru 
Programa ezberdinetan lortutako finantzaketa (milioi 
eurotan), eta honek programaren aurrekontu osoaren 
zein ehuneko suposatzen du. 
19. adierazlea - Euskadiren parte-hartzea VII. EPan, 
gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan. 
Euskadiko erakundeek VII. Esparru Programan arlo eta 
subprograma bakoitzean guztira lortutako funtsak.
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak 
20. adierazlea - Euskadik People programan 
lortutako funtsen banaketa. 
Erakunde/sektore bakoitzak VII. Esparru Programako 
People programan lortutako funtsen guztien zein 
ehuneko lortu du. 
21. adierazlea – Emandako ERC Grants laguntzak 
herrialdeka. 
ERC Grant guztiak (Starting, Consolidator, Advanced, 
Sinergy, PoC) 2007-2013 aldian Host Institution-aren 
herrialdearen arabera. 
22. adierazlea - Erakundeek Euskadin emandako 
ERC Grants laguntzak. 
Euskadiko egungo ERC Grant dirulaguntzak 
erakundearen arabera, dirulaguntza lortu eta gero 
Euskadira etorritakoak kontuan ere izanik. 
23. adierazlea - Euskadiko ekoizpen absolutuaren 
bilakaera. 
Gutxienez Euskadiko erakunde bateko ikertzaile batek 
sinatutako Scopus-en indexatutako dokumentuen 
kopurua, urteen arabera. 
24. adierazlea - Autonomia Erkidegoetako ekoizpen 
zientifikoa 2013an. 
Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko 
ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 
2013an argitaratutako dokumentuen kopurua. 
25. adierazlea - Produktibitatea Autonomia 
Erkidegoen arabera, 2013an: argitalpenak / mila 
biztanleko. 
Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko 
ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 
2013an argitaratutako dokumentuen kopurua, 
Erkidegoko biztanlegoaz(INEko datuekin) zatituta. 
26. adierazlea - Erakunde nagusiek Euskadiko 
ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea. 
Erakundeko gutxienez ikertzaile batek sinatutako 
Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako 
dokumentuen kopurua, dokumentu kopuru handienak 
dituzten erakundeetan. Ikertzaile bakar batek hainbat 
erakundeetako sinadurak izan ditzakenez, dokumentu 
bera hainbat erakundeetako kopurura gehitu daiteke. 
27. adierazlea - Sektore desberdinetako ekoizpen 
zientifikoaren bilakaera. 
2004 eta 2013 urteetako ekoizpen zientifikoa, zeinetan 
gutxienez sektoreko erakunde bateko ikertzaile baten 
sinadura agertzen da. Unibertsitate sektorean 
UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko 
Unibertsitatea agertzen dira. Osasun sektoreak 
ospitaleak, osasun-zentroak eta Osasun Ikerketa 
Zentruak hartzen ditu barne. Zentru Teknologikoen 
sektorean Tecnalia eta Ik-4ko zentruak hartzen ditu, 
[34] 
eta BERC eta IKZ sektoreetan kategoria hori duten 
zentruak. 
Dokumentu bakar batek hainbat erakundeetako 
hainbat ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez, 
dokumentu bera hainbat sektoreetako kopurura gehitu 
daiteke. 
28. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen 
zientifikoaren bilakaera. 
Urteroko ekoizpen zientifikoa, zeinetan gutxienez 
ikertzaile batek zentruko sinadura duen. Dokumentu 
bakar batek hainbat erakundeetako hainbat 
ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez, dokumentu 
bera hainbat zentruetako kopurura gehitu daiteke. 
29. adierazlea - Ekoizpen zientifikoaren inpaktua 
eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan, 
2013an. 
Adierazle honek hiru aldagai erakusten ditu: borobilen 
azalerak ekoizpen zientifiko osoa erakusten 
du(Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko 
ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 
2013an argitaratutako dokumentuen kopurua), ardatz 
bertikalak inpaktu normalizatua (erkidego bakoitzaren 
inpaktu zientifikoa, munduko batez-bestekoarekiko) 
eta argitalpenak milaka biztanleko (ekoizpen osoa 
INEko datuen biztanlegoaz zatituta). 
30. adierazlea - SJReko lehen kuartileko 
argitalpenen portzentajea. 
Euskadiko argitalpen zientifikoen artean Scimago 
Journal Rank-eko (SJR) lehen %25ean sailkatutakoak, 
argitaratutako aldizkariaren arabera. 
31. adierazlea - Argitalpenetako lidergoaren 
portzentajea. 
Ekoizpen zientifiko osoan, lehen egileak gutxienez 
Euskadiko erakunde bateko sinadura duen 
argitalpenen ehunekoa. 
32. adierazlea - Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo 
tematikoen arabera. 
Euskadiko ekoizpen zientifiko osoaren zein ehuneko 
suposatzen dute Scopus-ek gai-kategoria bakoitzean 
sailkatutako argitalpenak, argitaratutako aldizkariaren 
arabera. Aldizkari bat hainbat kategorien barne egon 
daiteke, eta ondorioz dokumentu bakoitza hainbat 
kategoriatan egon daiteke. 
33. adierazlea - Euskadiko espezializazio tematikoa, 
munduarekin alderatuta. 
Kategoria bakoitzak mundo mailan suposatzen duen 
ehunekoa eta Euskadin suposatzen duen ehunekoaren 
arteko erlazioa. 
34. a
ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak 
[35] 
dierazlea - Nazioarteko lankidetzan gauzatutako 
argitalpenen portzentajea. 
Euskadi ekoizpen zientifiko osoaren zein ehunekotan 
gutxienez atzerriko erakunde baten sinadura duen 
egile bat agertzen da, urtearen arabera. 
35. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko 
Euskaditik kanpoko erakundeak (estatukoak): 
elkarren arteko argitalpenak 2013an. 
Estatu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez 
erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen 
zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda, 
ekoizpenaren datuarekin. 
36. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko 
herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an. 
2013 urtean elkarlaneko (gutxienez herrialde horretako 
erakunde bateko egile baten sinadura) argitalpen 
zientifiko gehien izandako 10 herrialdeen zerrenda, 
ekoizpenaren datuarekin. 
37. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko 
nazioarteko erakundeak: elkarren arteko 
argitalpenak. 
Mundu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez 
erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen 
zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda, 
ekoizpenaren datuarekin. 
38. adierazlea - Euskadik eskatutako PCT patenteak. 
Eskatutako nazioarteko (PCT) patenten kopurua, 
urtearen eta esparruaren arabera, Espainiako Patente 
eta Marka Bulegoaren (OEPM) arabera.
Zientzia Euskadin txostena 2014

Más contenido relacionado

Similar a Zientzia Euskadin txostena 2014

Gizarte Berrrikuntza Lurraldegintza Estrategikorako
Gizarte Berrrikuntza Lurraldegintza EstrategikorakoGizarte Berrrikuntza Lurraldegintza Estrategikorako
Gizarte Berrrikuntza Lurraldegintza EstrategikorakoDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Irekia - EJGV
 
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.pptIkerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.pptGabitxurakel
 
Zt ikuspegiaren-ikerketa
Zt ikuspegiaren-ikerketaZt ikuspegiaren-ikerketa
Zt ikuspegiaren-ikerketasustatu
 
2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdf2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdfIrekia - EJGV
 
IKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroaIKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroaIKER (UMR 5478)
 
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaEuskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaIrekia - EJGV
 
Genero programak eta politika
Genero programak eta politikaGenero programak eta politika
Genero programak eta politikaIrekia - EJGV
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11pacoezquerro
 
SESZ Itsasadarra txostena
SESZ Itsasadarra txostena SESZ Itsasadarra txostena
SESZ Itsasadarra txostena dokuguneaaaaa
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEcoEuskadi 2020
 
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHZientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHPilar Etxebarria
 
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaTransexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaIrekia - EJGV
 

Similar a Zientzia Euskadin txostena 2014 (20)

Gizarte Berrrikuntza Lurraldegintza Estrategikorako
Gizarte Berrrikuntza Lurraldegintza EstrategikorakoGizarte Berrrikuntza Lurraldegintza Estrategikorako
Gizarte Berrrikuntza Lurraldegintza Estrategikorako
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
 
Manual frascati (vasco euskera)
Manual frascati (vasco euskera)Manual frascati (vasco euskera)
Manual frascati (vasco euskera)
 
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.pptIkerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
Ikerketaren bidez jasangarritasuna lortu !.ppt
 
Zt ikuspegiaren-ikerketa
Zt ikuspegiaren-ikerketaZt ikuspegiaren-ikerketa
Zt ikuspegiaren-ikerketa
 
2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdf2011ko Ekobarometro soziala.pdf
2011ko Ekobarometro soziala.pdf
 
IKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroaIKER-eko dokumentazio zentroa
IKER-eko dokumentazio zentroa
 
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan
 
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaEuskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
 
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiakEuskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
 
Genero programak eta politika
Genero programak eta politikaGenero programak eta politika
Genero programak eta politika
 
Metodologia
MetodologiaMetodologia
Metodologia
 
Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11
 
SESZ Itsasadarra txostena
SESZ Itsasadarra txostena SESZ Itsasadarra txostena
SESZ Itsasadarra txostena
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
2. praktika ppt
2. praktika ppt2. praktika ppt
2. praktika ppt
 
92_berde berdea ona.ppt
92_berde berdea ona.ppt92_berde berdea ona.ppt
92_berde berdea ona.ppt
 
Deutsche schule
Deutsche schuleDeutsche schule
Deutsche schule
 
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LHZientzia Ikerketa- bilduma LH
Zientzia Ikerketa- bilduma LH
 
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaTransexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
 

Más de Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 

Más de Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 

Zientzia Euskadin txostena 2014

  • 1.
  • 2. Txosten hau Creative Commons lizentziapean banatzen da (Aipamena). Lana edonola ustiatzea baimentzen da, honen ondoriozko lanen sorkuntza barne, eta hauen banaketa ere baimenduta dago ezein murrizketarik gabe.
  • 3. Ikerbasque 2007an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz, bikaintasunezko ikertzaileak erakarri eta talentua berreskuratzeko, eta horren bitartez, ikerketa zientifikoaren garapenean laguntzeko asmoz. Horren haritik, Ikerbasqueren eginkizuna Euskadiko zientzia sistema sendotzea da, ikerketa arloko bikaintasunaren Europa mailako erreferentziatzat kontsolidatzeaz gain. Gaur egun, Ikerbasquek talentua erakarri eta berreskuratzeko bi programa ditu: Research Professor (kontratu mugagabeko ikertzaile seniorrak) eta 2012an abian jarritako Research Fellow, etorkizun oparoa duten ikertzaile gazteentzat. Pertsona hauek guztiek Euskadi osoko unibertsitateetan, BERC zentroetan, IKZetan, ikerketa biosanitarioko zentroetan eta zentro teknologikoetan lan egiten dute, eta iaz, ekoizpen zientifiko osoaren %15ean parte hartu zuten. Ikerbasquek Plan Estrategiko berri bat onartu du aurten 2014-2017 epealdirako, 140 ikertzaile berri kontratatu eta Euskadik zientzia arloko erreferentziazko eskualdetzat duen mundu mailako posizionamendua hobetzeko asmoz.
  • 4. Sarrera ................................................................................................................................................................................... 5 Zientzia Euskadin ............................................................................................................................................................10 Giza-kapitala................................................................................................................................................................10 Emakumeak zientzian ..............................................................................................................................................13 Ikerketaren finantzaketa .........................................................................................................................................17 Errendimendua eta inpaktua ................................................................................................................................21 Espezializazio tematikoa .........................................................................................................................................26 Euskal zientziaren nazioartekotzea ....................................................................................................................28 Transferentzia teknologikoa .................................................................................................................................30 Metodologia eta datuak ..............................................................................................................................................31
  • 5. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera [5] Sarrera Zientzia gizateriaren erronka kolektibo nagusietako bat da. Ezagutza berria sortzeak, adimenduenek planteatutako galderei erantzunen bilaketak, talentu onenak eta finantza-baliabide asko mobilizatzen ditu. Bibliometriak edo orokorrago, zientziometriak, zientziaren aurrerapena ikerketen emaitzak trukatzean oinarritzen dela suposatzen du. Aldizkari zientifikoetan argitaratutako dokumentuak zientziaren aurrerapenaren adierazle gisa hartuz, posible da zientzia-sistema eta hura osatzen duten eragileen jarraipena egitea, sendotasun zientifikoak hobeto aprobetxatuz eta landu beharreko ahuleziak aurkituz. Ikerbasquek 2010 urtean Ikerboost - Zientzia eta Teknologiaren Euskal Behatokia jarri zuen martxan, ikerkuntza jarduerei lotutako 50 adierazle baino gehiagorekin; alegia, ikertzaile, ikerketa-emaitza, ikerketaren pizgarri, teknologiaren transferentzia edo ikertzaileen hezkuntzarekin erlazionatutako adierazleak. Ikerboost –en zeregin nagusietako bat urtero Euskadiko Zientziari buruzko txostena argitaratzea da, hots, Behatokiaren datu esanguratsuenak biltzen dituen dokumentua. 2014 urteko Txostenak 2004-2013 aldia hartzen du eta, beraz, Euskadin abian jarritako azken Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planen eragina islatzen du. Lehenengo orriak mundu mailako eta zientzia-ekoizle herrialde nagusien bilakaera aztertzen dute, euskal zientzia sistemaren tamaina testuinguruan jarriz. Txostenaren muina, Euskadiko emaitzen inguruan ardaztuta, zazpi ataletan banatzen da. Lehenengo bi atalak pertsonei buruz hitzegiten dute: alde batetik, Euskadiko I + G -aren giza kapitala aztertzen da, ikertzaileen, unibertsitateko irakasleen eta etorkizuneko harrobiaren, hots, doktoregoen, eboluzioa; bestetik, emakumeek Euskal zientzian duten rolaren analisi zehatzagoa egiten da, generoen arteko aldea eta karrera zientifikoan aurrera egin ahala ematen diren ezberdintasunetan hausnartuz. Hirugarren atala finantzaketaz dihardu, bide batez Euskal Zientzia Sistemako eragileek dagoeneko amaitu den Europar Batasuneko VII Esparru Programan izan dituzten emaitzak ebaluatuz. Azken lau ataletak eragile ezberdinek lortutako emaitzetan, inpaktuan, espezializazio tematikoan, nazioarteko lankidetzan eta teknologiaren transferentzian sakontzen dute.
  • 6. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua Nazioarteko testuingurua Oraintsu arte, ikerkuntzaren mundu mailako egoera oso-oso homogeneoa zen. Gertaera zientifiko garrantzitsu gehienak Europan eta Ipar Amerikan ematen ziren. 1973an, Web of Knowledge-k indexatutako ikerketa arloko ia 400.000 argitalpenen bi heren inguruk G7ko herrialdeetako (Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Japonia, Frantzia, Italia) egilea zuten. Gaur egun, hori erro-errotik aldatu da. Munduko ekoizpen zientifikoa etengabe hazten ari da urtez urte, eta horren haritik, 2013an, ia 2,5 milioi argitalpen indexatu dira Scopus-en. [6] 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 3000000 2500000 2000000 1500000 1000000 500000 0 Mundua 1428825 1579776 1754189 1841329 1941918 2018771 2107939 2214438 2341086 2432850 2499563 1. Irudia Munduko ekoizpen zientifikoa (Scopus) Mendebaldeko Europa, Estatu Batuak, Kanada eta Japonia izan ziren zientzia-ekoizle nagusiak XX. mendean. Azken hamabost urteotan, BRICS izenaz ezagutzen diren herrialdeek egundoko hazkundea izan dute ekoizpen zientifikoari dagokionez, zientzia-ekoizle nagusien taldearekin bat eginez. Gaur egun, dokumentuen erdiek baino ez daukate G7ko egilea, gutxi gorabehera. Aldaketa hori, hein handi batean, orain arte garapen-bidean zeuden bost herrialde hauetan –Brasil, Errusia, India, Txina eta Hego Korean– ikerkuntzak izandako hazkunde azkarraren ondorio izan da. Herrialde hauen inpaktua, Hirsch indizearen arabera neurtuta (herrialdeak h argitalpen ditu, eta horietako bakoitzak h aipamen gutxienez), tradizio zientifikoa duten herrialdeena baino txikiagoa da, eta hala ere, orain gertatzen ari den bateratasun-prozesuaren haritik, mundu mailako egoera aurreko hamarkadetan baino heterogeneoagoa izango dela aurreikus daiteke, eta eszenatoki horretan herrialdeek zuzentasun handiagoaz lehiatuko dira lasterketa zientifikoan. 2,5 milioi dokumentu indexatuta mundu osoan 2013an.
  • 7. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera Baina ekoizpen zientifikoaren neurria ez da aldagai kritiko bakarra, herrialde batek munduko zientzian duen inpaktua azaltzeko: berariaz aipatzeko modukoak dira Herbehereak, Suitza, Kanada edota Australiaren kasuak. Herrialde hauek H indize altua dute, baina argitalpen-kopuru txiki samarra. 2000 1800 1600 1400 1200 1000 800 600 400 200 0,25 0,20 0,15 0,10 0,05 [7] 0 700000 600000 500000 400000 300000 200000 100000 0 H indizea 2013ko ekoizpen zientifikoa Ekoizpen zientifikoa 2013 H indizea 2. Irudia Munduko zientzia-ekoizle nagusien ekoizpen zientifikoa eta H indizea (Scopus) Euskadik munduko eszenatoki honetan duen pisua etengabe haziz joan da azken hamarkadan, munduko batez bestekoaren gainetik izan dituen hazkunde-tasei esker. 2013an, Euskadiko ekoizpen zientifikoa munduko ekoizpen zientifiko osoaren ehuneko 0,19 izan da. 4,16 4,01 4,31 4,32 4,63 4,75 5,05 5,15 5,48 5,74 0,00 7,00 6,00 5,00 4,00 3,00 2,00 1,00 0,00 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* Euskadiren pisu erlatiboa munduan Euskadiren pisu erlatiboa Espainian 3. Irudia Euskadiren pisua Espainiari eta munduari dagokienez (Scopus) %5,74 Euskadiko ekoizpen zientifikoak Estatuko ekoizpen zientifiko osoaren gainean duen portzentajea
  • 8. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Nazioarteko testuingurua Gainera, Espainiako ekoizpen zientifikoa geldituta dagoen une honetan, Euskadiko ekoizpen zientifikoaren pisuak hazten jarraitu du Espainiako ekoizpen osoaren barruan. 2013an, Euskadiko argitalpen zientifikoek Estatuko ekoizpen osoaren ehuneko 5,74 suposatu dute. Hamarkada eskas batean, Euskadiren pisu erlatiboa ehuneko 1,5 gehitu da. Munduko espezializazio tematikoari dagokionez (Scopus-ek jakintza-arlo bat edo gehiago egokitzen dio argitalpen bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den gogoan izanda), medikuntza arloko ikerketa da ekoizpen zientifiko handieneko eremua, eta azken hamarkadan ez da garrantzizko aldaketarik gertatu kontu honetan. Argitalpen zientifiko guztien %26 baino gehiago medikuntza arloko aldizkarietan plazaratu da. Bigarren lekuan daude ingeniaritza arloko argitalpenak, argitalpenen %20 baino gehiagorekin, eta hirugarren postuan biokimika, genetika eta biologia molekularrarekin lotutako argitalpenak daude (%12). [8] 30 25 20 15 10 5 0 AGRI ARTS BIOC BUSI CENG CHEM COMP DECI DENT EART ECON ENER ENGI HEAL ENVI IMMU MATE MATH PHAR NURS MULT MEDI NEUR PHYS PSYC SOCI VETE 2004 2013* 4. Irudia Munduko zientziaren espezializazio tematikoa (Scopus) Fisikak, Kimikak, Konputazio-Zientziek eta Materialen Zientziek osatutako diziplina-multzoak munduko ekoizpen zientifiko osoaren %10 baino gehiago suposatzen du. Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki Konputazio-Zientziak dira azken hamar urteotan pisu erlatiboan hazkunderik handiena izan duten esparruak.
  • 9. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Sarrera Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi batean, argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus bezalako datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren haritik. [9]
  • 10. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala Zientzia Euskadin Euskadiko ikerketa zientifikoa itzel aldatu da urte gutxiren buruan. Gaur egun, Euskadik gogoan hartzeko moduko ikertzaile-kopurua du bere tamainari dagokionez, baita ikerketa-zentroen ekosistema dibertsifikatua ere, eta emaitzek Euskadiren posizio erlatiboa hobetzen duen joera positiboa erakusten dute. Txosten hau pertsonei eta finantzaketari dagozkien adierazle kuantitatiboen azterketatik abiatu da. Gure zientzia-sisteman gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna 500 450 400 350 300 250 200 150 100 50 [10] garatzeko zain dagoen kontua izanik, emakumeek euskal zientziagintzan duten parte-hartzea aztertu da bereziki. Ondoren, euskal zientziaren errendimendua aztertu da ekoizpen zientifikoarekin lotutako adierazle bibliometrikoen laguntzaz, ekoizpen horren tamaina, inpaktua, nazioartekotzea eta espezializazio tematikoa ebaluatzeko. Giza-kapitala Euskadiko komunitate zientifikoa nabarmen hazi da azken hamarkada honetan. Hori bi faktore hauei esker gertatu da: doktore berriak sortzeko gaitasuna duen unibertsitate-sistema eta Euskadik ikertzaileentzako lan-eremutzat duen erakargarritasun gero eta handiagoa. Euskadin doktoratutako pertsona-kopuruak hazten jarraitu du, eta 2012-2013 ikasturtean maximo historikoa lortu du, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak gero eta pisu handiagoa dutela. 202 234 200 254 251 280 305 328 326 364 20 57 29 36 37 35 24 33 34 57 2 2 2 6 18 25 18 15 13 25 0 UPV/EHU DEUSTUKO UNIBERTSITATEA MONDRAGON UNIBERTSITATEA 5. Irudia Euskal unibertsitateetan irakurritako doktorego-tesi kopurua (Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioa - TESEO) 446 doktorego tesi irakurri dira Euskadin 2012-2013 ikasturtean, maximo historikoa.
  • 11. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala Euskadin ikertzen diharduen pertsona-kopurua, biztaleria aktiboaren portzentajetzat neurtuta, Estatuko eta Europako batez bestekoa baino handiagoa da, eta herrialde liderrekin parekatzeko joera du, azken urteotan izandako bilakaera positibo etengabeari esker. [11] 2,5 2 1,5 1 0,5 0 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Luxenburgo Finlandia Euskadi Jeponia EB 15 Eurogunea EB 28 Espainia 6. Irudia Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari dagokionez. (Eurostat) 2012an, Euskadin ikerketa eta garapen arloko jardueretan diharduen langile-kopurua gehitu egin zen, guztizko ikertzaile-kopurua Dedikazio Osoko Baliokidetzako (DOB) 12.000 ikertzaile inguruko kopurura hurbilduz. Jarduera osoaren baliokidetasuna kalkulatzeko, jarduera osoko langileei, zatikako lanaldian diharduten langileek I+G arloko jardueretan ematen duten denbora gehitu behar zaio. 9243 9512 10328 11341 11858 12566 13118 14814 15559 16603 17217 17301 17636 5494,0 5806,7 6294,8 7142,1 7414,2 7819,7 8145,0 9220,4 9640,1 10386,2 11070,811283,111771,6 20000 18000 16000 14000 12000 10000 8000 6000 4000 2000 0 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Guztira DOB 7. Irudia Euskadin I+Gko jardueretan diharduten ikertzaileak (Eustat) 11.771 ikertzaile jarduera osoaren baliokidetasunean 2012. urtean.
  • 12. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: Giza-Kapitala Pertsona hauek lan egiten duten sektoreei dagokienez, enpresa arloari atxikitako ikertzaile-kopurua egonkortu egin da, eta gehikuntza ia osoa goi-mailako irakaskuntzari eta ikerketa zentruei dagokio. 14000 12000 10000 [12] 8000 6000 4000 2000 0 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 DOB Enpresan DOB AAPPetan DOB Goi-mailako irakaskuntzan 8. Irudia Euskadiko ikertzaileak gauzatze-sektoreen arabera (Eustat) Ikertzaileetako batzuek baino ez dute lan egiten ikerketa zientifikoan, eta ez dago horren inguruko estatistika sendorik. Nolanahi ere, unibertsitatea dugu, zalantzarik gabe, esparru honetan pertsona-kopururik handiena duen arloa. UPV/EHU da goi-mailako irakaskuntzako erakunde nagusia irakasle eta ikertzaile kopuruari dagokionez. 2012-2013 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitateak 4.500 irakasle eta ikertzaile inguru zituen. Euskadiko beste bi unibertsitateek, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, beste mila irakasle eta ikertzaile dituzte bien artean. 5000 4500 4000 3500 3000 2500 2000 1500 1000 500 0 2004-2005 2005-2006 2006-2007 2007-2008 2008-2009 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-2013 UPV/EHU DEUSTU MONDRAGON 9. Irudia IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langileak) bilakaera euskal unibertsitateetan (Hezkuntza Ministerioa)
  • 13. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian [13] Emakumeak zientzian Munduko zientzia arloan dagoen gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunik eza luze eta zabal aztertu da azken urteotan, eta horren ondorioak eztabaidaezinak dira. Euskadi ez da errealitate horretatik kanpo egon. Euskadiko ikertzaile-kopuruaren hazkundeak ez du lagundu genero-etena gainditzen. Zenbait urtetako bateratasun azkarraren ondoren, XXI. mendearen hasieran Euskadin emakumezko ikertzaile bakoitzeko 2,5 gizonezko ikertzailea egotea lortu zen, baina ratio hori 0,2 puntu baino ez da hobetu azken hamarkada honetan. 2012an 1,84 gizonezko ikertzaile zeuden emakumezko ikertzaile bakoitzeko. 3 2,5 2 1,5 1 0,5 0 14000 12000 10000 8000 6000 4000 2000 0 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 DOBeko G/E ratioa DOBeko ikertzaileak DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak DOBeko G/E ratioa 10. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako banaketaren bilakaera (Eustat) Ehunekotan, ikertzaileen %35 emakumezkoak dira, eta 2004az geroztik ez da aldaketa handirik izan portzentaje horretan. 100% 90% 80% 70% 60% 50% 40% 30% 20% 10% 0% 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 DOBeko gizonezkoak DOBeko emakumezkoak 11. Irudia Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten JOBeko ikertzaileen sexuaren araberako banaketaren bilakaera portzentuala (Eustat) 1,84 gizonezko ikertzaile daude Euskadin emakumezko ikertzaile bakoitzeko
  • 14. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian Alde hori ez dator bat ikertzaile-karrera hasi nahian dabiltzan emakumeen kopuruarekin. Azken hamarkada honetan, doktorego-tesia defendatu duten gizon eta emakumeen kopuruak antzekoak izan dira. Azken bost ikasturteotako hirutan, emakumezko doktore berrien kopurua gizonezko doktore berrien kopurua baino handiagoa izan da euskal unibertsitateetan. [14] 1,60 1,40 1,20 1,00 0,80 0,60 0,40 0,20 0,00 450 400 350 300 250 200 150 100 50 0 G/E ratioa Doktoratutako pertsonak Gizonezkoak Emakumezkoak G/E ratioa 12. Irudia Euskadin doktoratutako pertsonak sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa. (Hezkuntza Ministerioa) Unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaileen kategoria eta sexuaren araberako banaketak erakusten duenez, katedradunen %80 gizonezkoak dira, eta alde handia dago oraindik doktoratzen direnen eta irakasle edo ikertzailetzat kontsolidatzen direnen artean. Ratioak antzekoak dira txosten honetan aztertutako epealdi osoan. Katedraduna Titularra Kontratatutako doktorea Elkartua -Osasun ZZetako elkartua Kolaboratzailea Urgazlea -Doktore urgazlea Beste batzuk 100 80 60 40 20 0 20 40 60 80 Gizonezkoak Emakumezkoak 13. Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn (Hezkuntza Ministerioa) 213 emakume doktoratu ziren Euskadin 2011- 2012 ikasturtean, 194 gizonen aldean. %78 UPVEHUn gizonen esku dauden katedren portzentajea.
  • 15. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian Unibertsitate pribatuei dagozkien datuek (irakasle eta ikertzaile kopuru txikiagoa dute) banaketa parekatuagoa erakusten dute. Irakasle elkartuen portzentajean dugu salbuespen bakarra: %80 ingurukoa. [15] Zuzendaria / Ohikoa / Katedraduna Agregatua / Titularra Kontratatutako doktorea Elkartua Kolaboratzailea Doktore urgazlea Lagintzailea 100 80 60 40 20 0 20 40 60 80 Gizonezkoak Emakumezkoak 13b Irudia Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko unibertsitate pribatuetan (Hezkuntza Ministerioa) Karrera zientifikoan lana uzten duten emakumeen fenomeno hau argi eta garbi atzeman daiteke ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketan. Txosten honetarako, BERC eta IKZ zentroetako ikertzaile-kopuru osoari buruzko azterketa egin da, eta horren arabera, 2014ko maiatzean, zentro horiek 1.053 pertsona kontratatuak zituzten (UPV/EHUn dauden adskripzio bikoitzeko langileak barne). Zentro bakoitzeko kategoriak bost taldetan banatu dira: doktoregoko ikasleak, laborategi propiorik zuzentzen ez duten doktorego-ondoko ikertzaileak, talde edo laborategi propioak zuzentzen dituzten ikertzaile seniorrak, eta zentroetako zuzendaritza zientifikoetako kideak. Ikertzaile bisitariak eta antzekoak “Beste ikertzaile batzuk” delako atalean sartu dira. Zentroetako langile guztiak sexuaren arabera sailkatu dira. Emakumezkoak gehiengo dira doktoregoko ikasleen artean, baina haien pisu erlatiboa goitik behera murrizten da ikerketa-karreran aurrera egin ahala. Gutxiago izan ohi dira, doktoregoa amaitu ondoren, zientzian jarraitzen duten emakumezkoak, eta galerarik handiena, posizio egonkorrak kontsolidatu eta laborategi eta ikerketa-talde propioak zuzentzerakoan gertatzen da. %75 gizonen esku dauden senior posizioak BERC eta IKZ zentroetan.
  • 16. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: emakumeak zientzian [16] Zuzendaritza Seniorra Doktore-ondokoa Doktore-aurrekoa Beste ikertzaile batzuk 100 80 60 40 20 0 20 40 60 80 Gizonezkoen portzentaia Emakumezkoen portzentaia 14. Irudia BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren arabera (Ikerbasque) Karrera zientifikoak kontsolidatzeko zailtasun horien berezko ondorio gisa, ikerketa-zentroetako zuzendaritza zientifikoetan gizonezkoak dira nagusi. BERC eta IKZ zentroetan, zuzendaritza karguen %87 gizonezkoen esku daude gaur egun. %87 %13 Gizonezkoak Emakumezkoak 15. Irudia BERC eta IKZ zentroetako zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren arabera (Ikerbasque) BERC eta IKZ zentroak nahiko erakunde berriak dira: zentro hauetako gehienek bost-hamar urte daramate jardunean. Hala ere, askoz ere erakunde aspaldikoagoen ereduak errepikatzen dituzte, arazo hau zientzia-sistema osoaren zeharkako arazoa dela frogatuz.
  • 17. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa [17] Ikerketaren finantzaketa Euskadi da Ikerketan eta Garapenean BPGaren portzentajerik handiena zuzentzen duen autonomia erkidegoa. Ekonomiako ziurgabetasuna nagusi den egungo testuinguruan, I+Gan %2 baino gehiago inbertitu zuen autonomia erkidego bakarra izan zen 2012an. 2,50 2,00 1,50 1,00 0,50 0,00 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Euskadi Nafarroa Madril Katalunia Espainia Gaztela eta Leon Andaluzia Valentzia Kantabria Aragoi Asturias Errioxa Galizia Murtzia 16. Irudia I+G arloko gastuaren portzentajea BPGari dagokionez (INE) Finantzaketa hau ez da soilik zientziara mugatzen. Innobasqueren arabera, Euskadiko jarduera-mixak erakusten duenez, 2012an, gastu horren %14 baino ez zen zuzendu oinarrizko ikerketara. 50% 46% 45% 45% 42% 42% 37% 39% 37% 43% 42% 43% 45% 42% 50% 47% 13% 11% 13% 12% 13% 16% 13% 14% 100% 90% 80% 70% 60% 50% 40% 30% 20% 10% 0% 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 Funtzesko ikerkuntza Ikerkuntza aplikatua Garapen teknologikoa 17. Irudia Euskadiko jarduera-mixa (Eustat) %14 Euskadin 2012an oinarrizko ikerketara bideratutako I+G arloko gastuaren portzentajea.
  • 18. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa Kopuru hori finantzaketa publikoa (tokikoa, estatukoa eta nazioartekoa) eta pribatuaren artean bana daiteke. Oinarrizko ikerketa, bere izaeragatik, Administrazio Publikoek finantzatzen dute nagusiki. Europako funtsek gero eta garrantzi handiagoa dute Euskadiko I+Garen finantzaketan, eta sistemaren sendotasunaren adierazletzat ere erabil daiteke, finantzaketa hori lehiaketa-deialdietan lortzen baita nagusiki. 2013an VII. Esparru-Programa (VII. EP) amaitu zen, 2007-2013 epealdiari zegokiona. Innobasquek 2020rako Koaderno Estrategikoan bildutako datuen arabera, Euskadiko erakundeek 904 proiektutan parte hartu eta 460,65 milioi euroko finantzaketa lortu dute. [18] 1,00 0,90 0,80 0,70 0,60 0,50 0,40 0,30 0,20 0,10 0,00 500 450 400 350 300 250 200 150 100 50 0 Euskadiren parte-hartzea ehunekotan Milioi euro Euskadik lortutako milioi euroak Euskadiren parte-hartzea ehunekotan 18. Irudia Euskadik Esparru-Programetan duen parte-hartzearen bilakaera (Iturria: Innobasque) Gainera, Euskadiren parte-hartzeak, programaren aurrekontu osoaren portzentajetzat neurtuta, goranzko joerari eutsi dio, Europako Batzordeak VII. Esparru-Programarako esleitu duen aurrekontu osoaren %1era hurbildu delarik. Esparru-Programako arlo tematikoen edo azpi-programen araberako banaketari dagokionez, nanozientziak, nanoteknologia, materialak eta produkzio-metodo berriak (NMP) biltzen dituen arloa izan zen finantzaketarik handiena lortu zuena, bereziki arlo honen eta zentro teknologikoen (Tecnalia eta IK4) espezializazioaren arteko bat-egiteari esker. Garraioa, IKTak eta Energia izan ziren Euskadin finantzaketa gehien lortu zuten beste esparruak; lehenengoak 70 milioi euro, eta beste biek 50 milioi inguru. 460,65 milioi euro lortu dituzte euskal erakundeek VII. Esparru-Programan. NMP Nanozientziak, nanoteknologiak, materialak eta produkzio-metodo berriak (NMP) dira VII. Esparru-Programan finantzaketarik handiena lortu duen arloa.
  • 19. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa [19] 120 100 80 60 40 20 0 19. Irudia Euskadiren parte-hartzea VII. EPan, gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan (Iturria: Innobasque) Bestalde, Euskadik garrantzi handiko finantzaketa (47,5 milioi euro) lortu zuen VII. EPko PEOPLE programan. Honen haritik, Ikerbasquek COFUND ekimenetan lortutako arrakasta (19 milioi euro baino gehiago 4 ekimenetan), Tecnaliak eta Bizkaia Xede-k lortutako COFUND laguntzak, eta unibertsitateei (bereziki UPV/EHUri), zentro teknologikoei, IKZei eta BERC zentroei emandako Mari Curie laguntzak nabarmendu behar dira nagusiki. Ikerbasque Bizkaia Xede ETE Osasun sektorea Unibertsitateak ZZTT IKZ BERC 20. Irudia Euskadik People programan lortutako funtsen banaketa (Iturria: Innobasque) ERC Grants-en kasua Europako Ikerkuntza Kontseiluaren (ERC) laguntzek sostengua ematen diote ezagutzaren mugetatik harantzago ikerketa-lanean jarraitu nahi duten edozein nazionalitate eta adinetako ikasleei. ERCek kontzeptu ez-konbentzional eta
  • 20. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: ikerketaren finantzaketa berritzaileak txertatzen dituzten maila zientifiko handiko proposamenak bultzatzen ditu [ERC, 2012]. Zientzia-arlo guztiak barne hartzen dituzten laguntza horiek lortzeko arrakasta bera ere bikaintasunaren adierazlea da, horietan erabilitako ebaluazio-prozesu zorrotzaren haritik. Espainia zazpigarren postuan dago lortutako ERC Grants laguntza-kopuruari dagokionez: 253 proiektu guztira, Italiak lortutako kopuruaren oso antzekoa, eta Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Suitzaren atzetik. 1200 1000 800 600 400 200 [20] 983 614 570 393 332 258 253 253 163 152 105 82 70 41 38 37 39 34 14 10 9 6 3 3 2 2 1 1 0 Erresuma Batua Alemania Frantzia Herbehereak Suitza Italia Espainia Israel Suedia Belgika Austria Danimarka Finlandia Norvegia Hungaria Grezia Irlanda Portugal Polonia Txekiar Errepublika Zipre Turkia Bulgaria Estonia Eslovenia Kroazia Islandia Letonia 21. Irudia Emandako ERC Grants laguntzak herrialdeka (Iturria: European Research Council) Euskadik 13 ERC Grant ditu gaur egun (4 Advanced Grants, 1 Consolidator Grant eta 8 Starting Grants). Kopuru hau dexente txikiagoa da, euskal zientzia-sistemari tamainaz egotzi beharko litzaiokeena baino. Laguntza horietatik hamar, laguntza guztien %77, Ikerbasque ikertzaileek eskuratu dituzte. 7 6 5 4 3 2 1 0 UPV/EHU nanoGUNE IKZ biomaGUNE IKZ BCBL BCAM bioGUNE IKZ Ikerbasque ikertzaileak Gainerakoak Figura 22 Erakundeek Euskadin emandako ERC Grants laguntzak (ERC) 13 ERC Grants laguntza ditu Euskadik gaur egun.
  • 21. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua [21] Errendimendua eta inpaktua Hamarkada eskas batean, Euskadiko ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin da, 2004tik 2012ra %144 hazi delarik. Hazkundea nabaria izan arren, hobetzeko tarte esanguratsua da oraindik, beherago agertzen diren datuen azterketak erakusten duenez. 1684 1902 2253 2429 2785 3161 3580 3975 4456 4637 5000 4500 4000 3500 3000 2500 2000 1500 1000 500 0 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 23. Irudia Euskadiko ekoizpen absolutuaren bilakaera (Scopus) Euskadi seigarren autonomi erkidegoa da ekoizpen-bolumen absolutuari dagokionez (24. Irudia), 2009an Gaztela eta Leon gainditu ondoren, eta bosgarren Autonomi Erkidegoan bihurtzeko zorian dago, Euskadiko ekoizpen zientifikoa Galiziakoa baino erritmo biziagoan hazten ari baita azken urteotan. Azken bosturtekoan izandako joeran erabateko aldaketarik gertatu ezean, datorren urtean, Euskadi bosgarren autonomia erkidegoa bilakatuko da ekoizpen zientifiko absolutuan. 2113821024 12759 9426 4788 4637 3975 3272 2602 2532 2462 2078 1975 1575 1275 1104 441 25000 20000 15000 10000 5000 0 24. Irudia Autonomia Erkidegoetako ekoizpen zientifikoa 2013an (Scopus) Produktibitateari dagokionez, mila biztanleko dokumentu-kopuruetan neurtuta, Euskadi ekoizpen absolutuan baino postu bat beherago dago, zazpigarren postuan 4.637 Scopus-ek 2013an indexatutako Euskadiko argitalpen zientifikoak.
  • 22. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua alegia. Emaitza horren zergatian faktore hauek aipa daitezke: CSICen hedapena (Madril, Aragoi, Kantabria, Katalunia eta Asturias dira CSIC zentro gehien dituzten Autonomia Erkidegoak biztanle kopuruarekin alderatuta), erkidego bakoitzaren espezializazio tematikoa (medikuntzak pisu erlatibo handiena duen lekuetan produktibitatea handiagoa izan ohi da, argitalpen-dinamikaren eraginez), eta zenbait autonomia erkidegotako unibertsitate-sistema handi samarrak. 3,5 3 2,5 2 1,5 1 0,5 0 [22] Estatuko batez bestekoa 25. Irudia Produktibitatea Autonomia Erkidegoen arabera, 2013an: Argitalpenak / mila biztanleko (Scopus/INE) UPV/EHU da Euskadiko erakunde zientifiko nagusia, 2013an Scopus-en indexatutako 2.453 argitalpen zientifiko zituela. Ondorengoak ospitaleak eta lehen mailako arreta-zentroak dira, 785 argitalpenekin, eta teknologia-zentroak (Tecnalia eta IK4 aliantza). 89 89 82 78 74 56 54 47 45 43 39 18 18 320 241 236 184 114 289 785 2453 0 500 1000 1500 2000 2500 UPV/EHU Osasun sektorea Tecnalia IK4 DIPC Deustuko Unibertsitatea Materialen Fisika Zentroa CFM BioDonostia biomaGUNE IKZ BCAM nanoGUNE IKZ bioGUNE IKZ Mondragon Unibertsitatea Polymat BCBL BioCruces Biofisika Unitatea BC3 energiGUNE IKZ BCMaterials Achucarro 26. Irudia Erakunde nagusiek Euskadiko ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea (Scopus) 7.a Euskadiren posizioa biztanleko ekoizpen zientifikoari dagokionez.
  • 23. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua Horien ondoren daude BERC zentroak, Deustuko eta Mondragon unibertsitateak, IKZak eta, lehendabiziko aldiz, BioDonostia eta BioCruces ikerketa biosanitarioko institutuak (BioDonostiak 100 argitalpeneko marka gainditu du estreinako aldiz). Eragile desberdinak sektoreen arabera taldekatuz gero, unibertsitateek Euskadiko zientzia-ekoizpen osoaren %60 berenganatzen dute, eta horien atzetik, osasun arloko ikerketa eta zentro teknologikoak daude. Azken urteotan, euskal zientzia-sisteman gero eta garrantzi handiagoa duten eragile berriak sortu dira (BERC eta IKZ zentroak). BERC zentroetako batzuk (DIPC, Materialen Fisika Zentroa eta BioFisika Unitatea) BERC programa eratu aurretik sortutakoak dira. 2004ko zientzia-ekoizpena [23] zentro hauei dagokie. 58,55 22,39 11,88 8,43 0,24 59,74 16,93 12,98 12,40 4,68 70,00 60,00 50,00 40,00 30,00 20,00 10,00 0,00 Unibertsitateak Osasun sektorea Zentru Teknologikoak BERC IKZ 2004 2013 27. Irudia Sektore desberdinetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus) BERC eta IKZ zentroen ekoizpen zientifikoari erreparatuz gero, guztiek antzeko ereduari jarraitzen diotela egiazta dezakegu (DIPCek eta CSIC-UPV/EHU Materialen Fisika Zentroak izan ezik, BERC kategoria hartu aurretik sortu baitziren). Zentro horietako batzuk urteko 100 argitalpen zientifikoko mugatik hurbil daude. 300 DIPC 250 200 150 100 50 0 Materialen Fisika Zentroa CFM BCAM biomaGUNE IKZ nanoGUNE IKZ bioGUNE IKZ Polymat BCBL Biofisika Unitatea BC3 energiGUNE IKZ Achucarro BCMaterials 28. Irudia BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera (Scopus) %60 Unibertsitate-sistemak Euskadiko ekoizpen zientifikoan duen parte-hartzea.
  • 24. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua Ekoizpen zientifikoaren inpaktua Ekoizpenaren bolumena emaitza zientifikoen aipamenarekin eta ondoriozko oihartzun eta nabaritasunarekin lotzen baldin badugu, askoz ere argiago atzeman daiteke nazioarte mailako ikusgaitasuna. Ondoko irudian, zirkuluek eskualde bakoitzaren 2013ko ekoizpen zientifiko osoa adierazten dute; ardatz horizontalak ekoizpena biztanle-kopuruarekin alderatuta (2013), eta ardatz bertikalak inpaktu normalizatua, dokumentuak zein aldizkaritan argitaratu ziren gogoan izanda. ICONO-FECYTek azken balio honetarako emandako datuak 2011. urtekoak dira eta, seguruenik, ez dute islatzen euskal zientziaren bilakaera. [24] 29. Irudia Ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan, 2013an (Scopus, FECYT) Irudi honetan ezin hobeto ikus daiteke Euskadik produktibitatean egindako aurrerakada, eskualde liderretatik gero eta hurbilago jartzen gaituena. Argitaratutako zientziaren kalitatearen beste adierazle bat, lanak argitaratu dituzten aldizkarien inpaktua da. Aldizkariak inpaktuaren arabera antolatzen dira zenbait indizeren laguntzaz, inpaktu-faktorea deritzona edota Scimago ikerketa-taldeak urtez urte argitaratzen duen SJR delakoa tarteko direla.
  • 25. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Zientzia Euskadin: errendimendua eta inpaktua Indize hauetako kuartil gorenean kokatutako aldizkariak dira komunitate zientifikoan inpakturik handiena dutenak. [25] 51,38% 47,67% 50,54% 49,81% 49,13% 50,34% 49,10% 52,17% 54,27% 54,70% 60,00% 50,00% 40,00% 30,00% 20,00% 10,00% 0,00% 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 30. Irudia SJReko lehen kuartileko argitalpenen portzentajea (Scopus, Scimago-k emandako SJR balioekin) Euskadik portzentaje egonkorra mantendu du azken hamarkada honetan: artikulu zientifikoen erdiak, gutxi gorabehera, arlo bakoitzeko inpaktu handieneko aldizkarien %25ean argitaratu dira. Lehen sinatzailea Euskadiko erakunderen bati atxikitako pertsona bat duten argitalpenen portzentajeari dagokionez, azken urteotako beheranzko joera alderantzikatu da, eta horrenbestez, gaur egun, Euskadiko erakundeak partaide dituzten argitalpenen ia %65en lehen edo bigarren egilea gure Erkidegoan ikertzen diharduen pertsona bat da. 69,92% 68,20% 65,87% 64,21% 64,42% 61,27% 60,71% 58,88% 62,54% 64,70% 80,00% 70,00% 60,00% 50,00% 40,00% 30,00% 20,00% 10,00% 0,00% 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 31. Irudia Argitalpenetako lidergoaren portzentajea (Scopus) %54 Euskadiko argitalpen zientifikoak SJReko lehen kuartileko aldizkarietan.
  • 26. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Espezializazio tematikoa Espezializazio tematikoa Scopus datu-baseak kategoria bat edo gehiago esleitzen dio argitalpen zientifiko bakoitzari, zein aldizkaritan argitaratu den gogoan izanda. Kategoria hauek, diziplina bakoitzak zientzia-sistema baten barruan duen pisu erlatiboa eta espezializazio erlatiboa neurtzeko balio dute. Euskadin, Medikuntza, Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientziak, Kimika eta Biokimika, Genetika eta Biologia Molekularra dira, zalantza-izpirik gabe, pisu handiena duten arlo tematikoak. Banaketa hau bere horretan mantendu da azken hamarkada honetan. Gizarte-Zientziak, Arteak eta Giza-Zientziak, Matematikak, Energia eta bereziki Konputazio-Zientziak dira, azken hamar urteotan pisu erlatiboan gehien hazi diren arloak. Gizarte-Zientzien eta Giza-Zientzien kasuan, gehikuntza hori, hein handi batean, argitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio izan daiteke, Scopus bezalako datu-baseetan ikusgai diren aldizkarien garrantzi gero eta handiagoaren haritik. Dinamika hauek antzekoak dira mundu osoan. [26] AGRI 30,00 25,00 20,00 15,00 10,00 5,00 0,00 ARTS BIOC BUSI CENG CHEM COMP DECI DENT EART ECON ENER ENGI HEAL ENVI IMMU MATE MATH PHAR NURS MULT MEDI NEUR PHYS PSYC SOCI VETE 2004 2013* 32. Irudia Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo tematikoen arabera (Scopus) %7,22 Scopus-ek Gizarte Zientzietan sailkatutako aldizkarietan kaleratu diren argitalpenen portzentajea.
  • 27. Gure zientzia-sistemaren bereizgarritasunak aztertu ahal izateko, interesgarria da diziplina bakoitzak munduko batez bestekoaren aldean duen pisu erlatiboko desberdintasunak bereiztea. Kategoria tematiko bakoitzak Euskadiko zientzia-ekoizpenean duen pisuari erreparatuz eta kategoria horrek munduko ekoizpenean duen pisuarekin alderatuz gero, gure Erkidegoak batez bestekoaren gainetik garatuak dituen arloak detekta ditzakegu. Euskadi Fisikan, Materialen Zientzietan, Kimikan eta, neurri txikiago batean, Ekonomian eta Erabaki-Zientzietan espezializatuta zegoen duela hamar urte, eta horrela jarraitu du geroztik ere. Bestalde, 2004an, Euskadik pisu erlatiboa txikiagoa zuen Neurozientzietan, Psikologian, Energian, Ingeniaritza Kimikoan eta Giza- Zientzietan, eta orain pisu erlatibo handiagoa du arlo horietan guztietan. Datu hauek azken urteotako politika zientifiko eta teknologikoko estrategiekin eta esparru horietan lanean diharduten erakundeen (IKZ eta BERC zentroak) sorrerarekin lotuta daude. Giza-Zientzien pisu handiago hori, arestian azaldu den bezalaxe, agitalpen-ohituretan izandako aldaketen ondorio da, neurri batean. Gizarte-Zientzietan, Erizaintzan, Enpresan, eta Biokimikan, Genetikan eta Biologia Molekularrean ere, Euskadiko zientzia-ekoizpenak dexente gora egin du, munduko batez bestekoarekin parekatuz edo nabarmen hurbilduz. [27] 2,5 2 1,5 1 0,5 0 Chemistry Physics and Astronomy Material Science Neuroscience Psychology Chemical Engineering Energy Arts and Humanities Health Professions Decision Sciences Economics, Econometrics and Finance Nursing Environmental Science Mathematics Social Sciences Biochemistry, Genetics and Molecular … Medicine Computer Science Agricultural and Biological Sciences Immunology and Microbiology Earth and Planetary Sciences Engineering Pharmacology, Toxicology and … Business, Management and Accounting Dentistry Multidisciplinary Veterinary 2004 2013* Mundua 33. Irudia Euskadiko espezializazio tematikoa, munduarekin alderatuta (Scopus) Neuro Duela hamar urte, Euskadi ez zegoen espezializatuta Neurozientzietan, ezta Psikologian, Energian, Ingeniaritza Kimikoan, Giza-Zientzietan eta Osasun Publikoan ere, baina orain bai.
  • 28. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea Euskal zientziaren nazioartekotzea Euskadin etengabe gehitu da azken hamarkada honetan beste herrialde batzuetako erakundeekin batera lantzen diren argitalpen zientifikoen portzentajea, 2008az geroztik ehuneko hamar puntutik gorako jauzi ikusgarria eman delarik. 2013an, Euskadin landutako argitalpenen %47,10 beste herrialde batzuetako erakundeekiko lankidetzaz gauzatu da. Universitat de Barcelona Universidad de Navarra Hospital Clinic Barcelona Hospital del Mar Universidad Autónoma de Barcelona Hospital Universitari Vall d'Hebron Universitat de Valencia Hospital 12 Octubre Universidad Autonoma de Madrid Universidad Complutense Madrid Universidad de Zaragoza Hospital Universitari de Bellvitge Hospital General Universitario Gregorio Marañon [28] 28,91% 30,95% 30,67% 32,54% 33,52% 36,23% 39,01% 39,23% 41,70% 47,10% 50,00% 45,00% 40,00% 35,00% 30,00% 25,00% 20,00% 15,00% 10,00% 5,00% 0,00% 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013* 34. Irudia Nazioarteko lankidetzan gauzatutako argitalpenen portzentajea (Scopus) Estatuko lankidetza-harreman handieneko erakundeei erreparatuz gero, elkarrean artean landutako argitalpen-kopuruetan neurtuta, oso lankidetza aktiboa atzeman daiteke estatu mailako Medikuntzaren arloan: erakunde gehienak, hiri nagusietako unibertsitate gutxi batzuk izan ezik, Espainia osoko ospitaleak dira. 0 20 40 60 80 100 120 140 160 Hospital Clinico San Carlos de Madrid Hospital Universitario La Paz Universidad de Oviedo Hospital Universitario Virgen del Rocio Hospital Ramón y Cajal Institute Catala Oncologia Hospital Regional Universitario Carlos Haya 35. Irudia Lankidetza-harreman handieneko Euskaditik kanpoko erakundeak (estatukoak): elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus) %47,1 beste herrialde batzuetako erakundeekin landutako argitalpenen portzentajea.
  • 29. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Euskal zientziaren nazioartekotzea Ikuspegia mundu osora zabalduz gero, Euskadin ikertzen diharduten pertsonekiko lankidetza-harreman handienak dituzten herrialdeak Estatu Batuak eta Europako zientzia-ekoizle nagusiak dira. Lehenengo bost postuak (Estatu Batuak, Erresuma Batua, Alemania, Frantzia eta Italia) ez dira aldatu azken hamarkada honetan. [29] 136 126 124 123 169 351 397 481 463 526 Estatu Batuak Erresuma Batua Alemania Frantzia Italia Herbehereak Suedia Danimarka Belgika Errusia 0 100 200 300 400 500 600 36. Irudia Lankidetza-harreman handieneko herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an (Scopus) Lankidetza-hitzarmen handieneko nazioarteko erakundeen azterketak estatuko erakundeen inguruko azterketaren antzeko ikuspegia eskaintzen du, medikuntza arloko ikerkuntzarekin eta unibertsitate handi batzuekin estu-estu lotutakoa. 0 10 20 30 40 50 60 70 80 Inserm (Institut national de la santé et de la recherche médicale) University of Cambridge Imperial College London University Medical Center Utrecht German Cancer Research Center University of Oxford Universita degli Studi di Napoli Federico II Fondazione IRCCS Instituto Nazionale del Tumori, Milan Aarhus Universitet Nationa Institute of Public Health and Environment Umea universitet International Agency for Research on Cancer German Institute of Human Nutrition Hellenic Health Foundation Centro Per lo Studio e la Prevenzione Oncologica Ecole Polytechnique Federale de Lausanne University of Sidney Technische Universitat Munchen University of Manchester CNRS Centre National de la Recherche Scientifique 37. Irudia Lankidetza-harreman handieneko nazioarteko erakundeak: elkarren arteko argitalpenak (Scopus) AEB Euskadin ikertzen diharduten pertsonekin lankidetza handiena duen herrialdea Amerikako Estatu Batuak (AEB) dira; 526 argitalpen herrialde horretako erakundeekin batera landu dira 2013an.
  • 30. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Transferentzia teknologikoa Transferentzia teknologikoa Ezagutza berriaren sorkuntza da zientziaren helburu nagusia. Ezagutza berri hori era askotara azalera daiteke: prestakuntza handiagoko gizarteak, argitu gabe zeuden galderetarako erantzunak edota gizartearen erronkei aurre egiteko tresna eta teknologia berriak. Patenteak dira emaitza hauetako batzuen neurri kuantitatiboa. Patenteek ezagutzatik teknologiara egiten den transferentzia islatzen dute. Patenteen ekoizpenari dagokionez, Espainiako Patente eta Marken Bulegoak (OEPM) PCT (Nazioarteko Patente Eskaera) bidez egindako 217 patente-eskaera erregistratuak ditu Euskadin 2013an, azken urteotako kopururik handiena. 250 200 150 100 50 [30] 48 32 84 20 25 37 66 86 25 36 32 26 40 62 20 15 51 72 38 36 13 24 18 15 20 0 2009 2010 2011 2012 2013 V. Beste eremu batzuk IV. Ingeniaritza mekanikoa III. Kimika II. Tresnak I. Ingeniaritza elektrikoa 38. Irudia Euskadik eskatutako PCT patenteak (OEPM) 217 patente eskaera PCTren bitartez 2013an.
  • 31. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak [31] Metodologia eta datuak Euskadiko Zientziari buruzko 2014ko Txostenak 2004- 2013 epealdia biltzen du, eta adierazle bibliometriko eta sozioekonomikoak erabiltzen ditu euskal zientzia sistemaren eta Estatuko nahiz munduko panoramarekin duen loturaren irudi osoa islatzeko asmoz. Bibliometria edo era globalago batez zientziometria deritzonaren aburuz, zientziaren aurrerapena ikerketa emaitzen trukaketan oinarrituta dago. Literatura zientifikoak ezagutza zientifikoaren aurrerapena, I+G arloko produktibitatea eta honen nazioarteko inpaktua islatzen dituzten adierazleak eskaintzen dizkigu. Honek, sektore zientifiko eta teknologikoen antolaketa, indexatutako argitalpenak eta patenteak bezalako iturrietatik abiatuta aztertzeko aukera ematen digu, zientziaren eragileak eta hauen hartu-emanak eta joerak identifikatzeko asmoz. Txosten honetan, dokumentuak aipatzen ditugunean, nazioarteko datu-baseetan eta bereziki Scopus-en indexatuta daudenei buruz hitz egiten dugu. Beste giza-esparru batzuetan bezalaxe (e.b., ingurune sozioekonomikoko BPG), zientziometrian ere, ikertzailearen, ikerketa-unitatearen, erakundearen, eskualdearen edota estatu eta nazioarteko testuinguruaren posizio erlatiboari erantzun erraza emateko moduko adierazleak identifikatu nahi dira. Zientzia-arlo desberdinen artean dagoen aldea da eremu honetako oztoporik handiena, baita emaitza zientifikoen datuak jasotzeko sistemen berezko mugapena ere (batez ere nazioarteko datu-baseetan), oso zatika biltzen baitute zientziaren arloko argitalpen eta biltzarren espektro zabala, bereziki, Gizarte- Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Giza-Zientzien esparruan. Estaldura hori zatikakoa izan arren, komunitate zientifiko-teknologikoan erabilpen eta ospe handiena lortu duten baliabideak biltzen ditu, mundu osoko testuinguru zientifikoaren gaineko eraginak barne. Web of Science-n (WoS) eta Scopus-en bildutako datu-baseak dira izan ohi dira era honetako ikerketetan erabilitako informazio-iturriak. WoS-ek aldizkari zientifiko nagusietako 9.000 mila izenburutik gorako informazioa biltzen du, eta erreferentziazko tresna bihurtu da mundu osoan informazioa berreskuratu eta zientziari buruzko ebaluazio-ikerketak egiteko. Scopus-ek, aldiz, indexatutako 15.000 aldizkari biltzen ditu eta nazioarteko erakunde nagusiek aintzakotzat jotzen duten iturri bibliometrikoa bilakatu da. Aztertutako gaiei dagokienez, Scopus-ek ahalegin berezia egin du Zientzia, Teknologia eta Medikuntza arloetan, baita Psikologian, Soziologian eta Ekonomian ere, Gizarte-Zientzien esparruan. Orohar, Scopus-ek WoS-ek baino estaldura zabalagoa eskaintzen du, Hizkuntzan, Literaturan, Filosofian eta Teologian izan ezik. Web of Science-k indexatutako aldizkari guztien %25 estaltzen du, gutxi gorabehera, eta Scopus-ek, %50 [Scimago, 2006]. Hala ere, bi datu-baseak erabiliz lortutako emaitzek elkarren arteko lotura sendoa dute, eta bata eta bestearen artean, nazioarteko ikerkuntza arloko ekoizpenaren irudi fidagarri eta inklusiboa eskaintzen dute. 1. Taula Arlo zientifikoen estaldura orokorra nazioarteko indizeetan [Moed, 1988]: Arloa Estaldura Biokimika eta Biologia Molekularra %80 Biologia eta Gizaki Zientziak Kimika Medikuntza Klinikoa Fisika eta Astronomia Fisika eta Kimika Aplikatua %60-80 Animali eta Landare Biologia Psikologia eta Psikiatria Geozientziak Medikuntza eta Osasun Zientziak Matematikak Ekonomia Zientziak %40-60 Ingeniaritzak Gizarte Zientziak <%40 Giza Zientziak eta Arteak Zientzia-arloen arabera, argitalpen eta aipamen tasak asko aldatzen direnez, unibertsitateak eta, analogiaz,
  • 32. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak nazioak heterogeneoegiak dira konparazio zehatzak egiteko [Collins, 1985]. Horrez gain, zientzia-arloek ez dute hesi iragazgaitzik, gaiak bata bestearen gainean gainjartzen baitira. Behar-beharrezkoa da aurkeztutako adierazleen oinarrizko hiru ezaugarriak kontuan izatea [Moreno, 2004]: [32] Partzialtasuna Horietako bakoitzak egiten ari den ebaluazioaren alderdi bakarra erakusten du. Bateratasuna Adierazle guztiek bat egiten dute ebaluatzen ari den jarduerari buruzko ezagutza ona emateko, eta horren haritik, ezagutza zatikakoa izateko arriskuari aurre egiteko, behar besteko adierazle kopurua erabiltzea gomendatzen da. Erlatibotasuna Eskaintzen duten informazioa aztertutako diziplinari dagokio eta ezin da beste diziplina batzuetarako erabili, beste komunitate-zientifikoen argitalpen ohiturak desberdinak direla frogatu baita. Datu bibliometrikoak 2014ko ekainean eguneratu dira. Datu-baseen berenezko funtzionamendu-dinamikaren ondorioz, 2013. urteko datuak behin-behinekoak dira eta izartxo batez (*) markatuta daude, oraindik dokumentu berriak indexa daitezkeelako, betiere 2013ko ekoizpen osoa handitzeko, ez txikitzeko. Adierazle sozioekonomikoak erakunde publikoek (Eustat, Estatuko Estatistika Institutua, Hezkuntza Ministerioa, Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioa) emandako serie estatistikoen laguntzaz antolatu dira. Adierazle bakoitzaren datuen jatorria dagokion irudian zehaztu da. BERC eta IKZ zentroetako genero-azterketarako datuak zentro bakoitzaren webgunetik atera dira 2014ko maiatzean eta ekainean. ADIERAZLEAK 1. adierazlea - Munduko ekoizpen zientifikoa. Scopus-en indexatutako dokumentu guztiak, urte bakoitzeko. 2. adierazlea - Munduko zientzia-ekoizle nagusien ekoizpen zientifikoa eta H aurkibidea. Ekoizpen zientifikoa, 2013 urtean zehar argitaratutako dokumentuetan, gutxienez herrialdeeko erakunde bateko egile bat dutenak. H indizeak, herrialde horretako h dokumentuek gutxienez h aipamen jaso dituztela adierazten du. 3. adierazlea - Euskadiren pisua Espainiari eta munduari dagokienez. Munduko eta estautko ekoizpen osoan, gutxienez Euskadiko erakunde bateko ikertzaile bat duen ekoizpenak suposatzen duen ehunekoa. 4. adierazlea - Munduko zientziaren espezializazio tematikoa. Munduko ekoizpen osotik Scopus-ek (dokumentua argitaratu duen aldizkariaren arabera) kategoria zehatz bati esleitu dizkion dokumentuek suposatzen duten ehunekoa. Argitalpen bakarra hainbat kategorietan agertu daiteke aldi berean. 5. adierazlea - Euskal unibertsitateetan irakurritako doktorego-tesi kopurua. Euskadiko unibertsitate bakoitzan defendatutako doktorego tesiak, ikasturte bakoitzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeritzaren (HKKM) TESEO doktorego tesien datu-basearen arabera. 6. adierazlea - Ikertzaileen portzentajea (Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean) biztanleria aktiboari dagokionez. I+G ekiintzetan diharduten ikertzaileek (kopuru hori ateratzeko, batura hau egin behar da: lanaldi osoko langileak, gehi lanaldi-zatikoak I+Gko jardueretan aritzen diren denbora-zatiak) eskualde edo herrialde bakoitzeko biztanlego aktiboan suposatzen duten ehunekoa, Eurostat-en datuen arabera. 7. adierazlea - Euskadin I+Gko jardueretan diharduten ikertzaileak. Datuen iturri den Eustat-en definizioa jarraituz, “jakintza, produktu, prozesu, metodo eta sistemak sortzeko edo asmatzeko lanetan diharduten zientzialari edo ingeniariak dira. Hor sartuta daude, berebat, ikerlarien lanaren alderdi zientifiko eta teknikoak planifikatu eta kudeatzen lan egiten duten kudeatzaile eta administratzaileak, bai eta I+Gko jarduerak egiten dituzten graduatu ondoko ikasleak ere”. GUztirako datua pertsonna kopurua erakusten du, eta DOB zenbakiak Dedikazio Osoaren Baliokidetasunean erakusten du (Ikus. 6. Adierazlearen azalpena). 8. adierazlea - Euskadiko ikertzaileak gauzatze-sektoreen arabera. DOB ikertzaileak (Ikus. 6. Adierazlearen azalpena), Eustat-ek Frascati gidaliburua jarraituz esleituriko sektoreen arabera.
  • 33. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak [33] 9. Adierazlea - IILen (Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langileen) bilakaera euskal unibertsitateetan. Euskadiko unibertsitate bakoitzeko Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Langile kopurua, HKKMko datuen arabera. 10. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten langileen sexuaren araberako banaketaren bilakaera. Euskadiko DOB ikertzaileak (Ikus 6. adierazlearen azalpena), sexua eta urtearen arabera. Ratioa ikertzaile gizonezkoen kopurua ikertzaile emakumezkoen kopuruagatik zatituz lortzen da. 11. adierazlea - Euskal Autonomia Erkidegoan I+Gan diharduten DOBeko ikertzaileen sexuaren araberako banaketaren bilakaera portzentuala. Euskadiko DOB ikertzaileak (ikus 6. adierazlearen azalpena) sexua eta urtearen arabera, guztiaren ehuneko bezala. 12. adierazlea - Euskadin doktoratutako pertsonak sexuaren arabera eta gizon/emakumeen ratioa. Euskadiko unibertsitate bakoitzean defendatutako doktorego tesiak, ikasturtearen eta sexuaren arabera, HKKMaren TESEO datu-baseko datuen arabera. Ratioa doktorego gizonezkoen kopurua doktorego emakumezkoen kopuruagatik zatituz lortu da. 13. adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, UPV/EHUn. UPV/EHUko Irakaskuntza eta Ikerkuntza Langileen ehuneko banaketa kategoriaren arabera, HKKMaren datuen arabera. 13b adierazlea - Ikertzaile eta irakasleen banaketa kategoria eta sexuaren arabera, Euskadiko unibertsitate pribatuetan. Euskadiko unibertsitate pribatuetako Irakaskuntza eta Ikerkuntza Langileen ehuneko banaketa kategoriaren arabera, HKKMaren datuen arabera. Kategoria bakoitzeko ehunekoak unibertsitate bietako langile guztien gehiketatik ateratzen da. 14. adierazlea - BERC eta IKZ ikerketa-zentroetako ikertzaileen banaketa, kategoria eta sexuaren arabera. BERC eta IKZ zentruetako langileen multzoa bost maila ezberdinetan banandu da: Doktorego aurrekoak (doktorego ikasleak), Doktoratu ondokoak (ikerketa-taldeak ardurapean ez dituzten doktoreak), senior (ikerketa-taldeen arduradunak diren edo autonomía zientifiko sosoa duten doktoreak), Zuzendaritza (zentruko zuzendaritza zientifikoaren parte diren ikertzaileak) eta Beste ikertzaile batzuk (langile bisitariak, egonaldi laburrak, ikerketa-laguntzaileak). Maila bakoitzeko sexuen araberako ehunekoen banaketa erakusten da. 15. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako zuzendaritza zientifikoaren banaketa sexuaren arabera. BERC eta IKZ zentruetako zuzendaritza zientifikoaren sexuaren araberako banaketa. 16. adierazlea - I+G arloko gastuaren portzentajea BPGari dagokionez. Erreferentzi urtean, enpresako ikerketa-unitate edo - zentroaren barruan, zientzi ikerketako eta teknologi garapeneko jardueretan eginiko gastuak dira, diruen jatorria edozein dela ere. Zentrotik at baina barruko I+G lanei laguntzeko eginiko gastuak ere sartzen dira. Autonomi Erkidego bakoitzeko Barne Produktu Gordinaren (BPG) ehuneko bezala aurkezten dira Instituto Nacional de Estadística-ren (INE) datuak. 17. adierazlea - Euskadiko I+G+b arloko jarduera-mixa. Aktibitate-mota bakoitzeko gastua I+Gko gastu osoaren bezala adierazten da, Enpresa, AAPPen eta Goi Irakaskuntzako gastuak gehituz, Eustat-eko datuak eta definizioak erabiliz. - Funtsezko edo oinarrizko ikerketa: zientzi jakintza berriak lortzeko helburuz egindako lan originalak. Xede nagusia ez da helburu edo aplikazio praktiko espezifiko bat. - Ikerketa aplikatua: zientzia- edo teknika-jakintza berriak lortzeko helburuz egindako lan originalak. Xede nagusia helburu praktiko jakin bat da. - Teknologi garapena: dauden jakintza zientifikoez baliatzea, material, gailu, produktu, prozedura, sistema edo zerbitzu berriak sortzeko edo lehendik zeudenetan funtsezko hobekuntzak egiteko. Hor sartzen da prototipoak eta ereduzko instalazioak egitea. 18. adierazlea - Euskadik Esparru-Programetan duen parte-hartzearen bilakaera. Euskadiko erakundeek Europar Batasuneko Esparru Programa ezberdinetan lortutako finantzaketa (milioi eurotan), eta honek programaren aurrekontu osoaren zein ehuneko suposatzen du. 19. adierazlea - Euskadiren parte-hartzea VII. EPan, gai/azpi-programen arabera, milioi eurotan. Euskadiko erakundeek VII. Esparru Programan arlo eta subprograma bakoitzean guztira lortutako funtsak.
  • 34. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak 20. adierazlea - Euskadik People programan lortutako funtsen banaketa. Erakunde/sektore bakoitzak VII. Esparru Programako People programan lortutako funtsen guztien zein ehuneko lortu du. 21. adierazlea – Emandako ERC Grants laguntzak herrialdeka. ERC Grant guztiak (Starting, Consolidator, Advanced, Sinergy, PoC) 2007-2013 aldian Host Institution-aren herrialdearen arabera. 22. adierazlea - Erakundeek Euskadin emandako ERC Grants laguntzak. Euskadiko egungo ERC Grant dirulaguntzak erakundearen arabera, dirulaguntza lortu eta gero Euskadira etorritakoak kontuan ere izanik. 23. adierazlea - Euskadiko ekoizpen absolutuaren bilakaera. Gutxienez Euskadiko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako dokumentuen kopurua, urteen arabera. 24. adierazlea - Autonomia Erkidegoetako ekoizpen zientifikoa 2013an. Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua. 25. adierazlea - Produktibitatea Autonomia Erkidegoen arabera, 2013an: argitalpenak / mila biztanleko. Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua, Erkidegoko biztanlegoaz(INEko datuekin) zatituta. 26. adierazlea - Erakunde nagusiek Euskadiko ekoizpen zientifikoan duten parte-hartzea. Erakundeko gutxienez ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua, dokumentu kopuru handienak dituzten erakundeetan. Ikertzaile bakar batek hainbat erakundeetako sinadurak izan ditzakenez, dokumentu bera hainbat erakundeetako kopurura gehitu daiteke. 27. adierazlea - Sektore desberdinetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera. 2004 eta 2013 urteetako ekoizpen zientifikoa, zeinetan gutxienez sektoreko erakunde bateko ikertzaile baten sinadura agertzen da. Unibertsitate sektorean UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea agertzen dira. Osasun sektoreak ospitaleak, osasun-zentroak eta Osasun Ikerketa Zentruak hartzen ditu barne. Zentru Teknologikoen sektorean Tecnalia eta Ik-4ko zentruak hartzen ditu, [34] eta BERC eta IKZ sektoreetan kategoria hori duten zentruak. Dokumentu bakar batek hainbat erakundeetako hainbat ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez, dokumentu bera hainbat sektoreetako kopurura gehitu daiteke. 28. adierazlea - BERC eta IKZ zentroetako ekoizpen zientifikoaren bilakaera. Urteroko ekoizpen zientifikoa, zeinetan gutxienez ikertzaile batek zentruko sinadura duen. Dokumentu bakar batek hainbat erakundeetako hainbat ikertzaileen sinadurak izan ditzakenez, dokumentu bera hainbat zentruetako kopurura gehitu daiteke. 29. adierazlea - Ekoizpen zientifikoaren inpaktua eta produktibitatea Autonomia Erkidegoetan, 2013an. Adierazle honek hiru aldagai erakusten ditu: borobilen azalerak ekoizpen zientifiko osoa erakusten du(Gutxienez Autonomi Erkidegoko erakunde bateko ikertzaile batek sinatutako Scopus-en indexatutako 2013an argitaratutako dokumentuen kopurua), ardatz bertikalak inpaktu normalizatua (erkidego bakoitzaren inpaktu zientifikoa, munduko batez-bestekoarekiko) eta argitalpenak milaka biztanleko (ekoizpen osoa INEko datuen biztanlegoaz zatituta). 30. adierazlea - SJReko lehen kuartileko argitalpenen portzentajea. Euskadiko argitalpen zientifikoen artean Scimago Journal Rank-eko (SJR) lehen %25ean sailkatutakoak, argitaratutako aldizkariaren arabera. 31. adierazlea - Argitalpenetako lidergoaren portzentajea. Ekoizpen zientifiko osoan, lehen egileak gutxienez Euskadiko erakunde bateko sinadura duen argitalpenen ehunekoa. 32. adierazlea - Ekoizpenaren banaketa Scopus arlo tematikoen arabera. Euskadiko ekoizpen zientifiko osoaren zein ehuneko suposatzen dute Scopus-ek gai-kategoria bakoitzean sailkatutako argitalpenak, argitaratutako aldizkariaren arabera. Aldizkari bat hainbat kategorien barne egon daiteke, eta ondorioz dokumentu bakoitza hainbat kategoriatan egon daiteke. 33. adierazlea - Euskadiko espezializazio tematikoa, munduarekin alderatuta. Kategoria bakoitzak mundo mailan suposatzen duen ehunekoa eta Euskadin suposatzen duen ehunekoaren arteko erlazioa. 34. a
  • 35. ZIENTZIA TXOSTENA 2014 | Metodologia eta datuak [35] dierazlea - Nazioarteko lankidetzan gauzatutako argitalpenen portzentajea. Euskadi ekoizpen zientifiko osoaren zein ehunekotan gutxienez atzerriko erakunde baten sinadura duen egile bat agertzen da, urtearen arabera. 35. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko Euskaditik kanpoko erakundeak (estatukoak): elkarren arteko argitalpenak 2013an. Estatu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda, ekoizpenaren datuarekin. 36. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko herrialdeak: elkarren arteko argitalpenak 2013an. 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez herrialde horretako erakunde bateko egile baten sinadura) argitalpen zientifiko gehien izandako 10 herrialdeen zerrenda, ekoizpenaren datuarekin. 37. adierazlea - Lankidetza-harreman handieneko nazioarteko erakundeak: elkarren arteko argitalpenak. Mundu mailan 2013 urtean elkarlaneko (gutxienez erakuden horretakko egile baten sinadura) argitalpen zientifiko gehien izandako 20 erakundeen zerrenda, ekoizpenaren datuarekin. 38. adierazlea - Euskadik eskatutako PCT patenteak. Eskatutako nazioarteko (PCT) patenten kopurua, urtearen eta esparruaren arabera, Espainiako Patente eta Marka Bulegoaren (OEPM) arabera.