2. JAIZKIBEL
• Jaizkibel Gipuzkoako mendi bat
da, Oarsoaldea eta Bidaso
Beherea eskualdeen artean
kokatua. Pasaia, Lezo eta Hondarribiko udalerr
iek banatzen dituzte mendi horren lurrak.
3. IZENAREN JATORRIA
• Antza denez, mendiaren jatorrizko
izena Olearso da, eta Jaizkibel berez
mendiaren atzealdea da, eta izena haitz
gibelhitzetatik dator: "haitzaren
atzealdea", alegia. Olearso mendiaren
aurrealdeko zati baten izena Allerru da.
4. EZAUGARRIAK
• Jaizkibel mendia Kantauri
itsasoaren eta Pasaiako
badia nahiz Txingudiren artean
dago, kostaldean labar handiak osatuz.
Jaizkibelgo lurren zati handi bat herri jabetza
da; Hondarribia, Lezo eta Pasaiako
udalena, hain zuzen.
5. FAUNA ETA FLORA
• Fauna eta flora espezie bereziak bizi dira
bertan. Aipatzekoak dira: galzorian
dagoen Armeria euskadiensisitsas-
labarretako landarea, eta Euskal Herriko
endemismoa eta oso arraroa denThelypteris
palustris garoaren populazio txikiak
6. SUPERPORTUA
• Jaizkibelgo kostaldean, Pasaia
aldean, superportua eraikitzeko proiektu
bat dago; eta horretarako Jaizkibia elkartea
sortu dute hainbat erakundek. Egitasmo
hori, dena den, oso eztabaidatsua izaten ari
da. Superportuaren aurkako herritar
plataforma ere sortu da: Jaizkibel Bizirik
7. JAIZKIBEL BIZIRIK
• Jaizkibel Bizirik hainbat arlotako 30 erakundek
baino gehiagok (ekologistak, mendi
taldeak, sindikatuak, alderdi politikoak…)
osatutako plataforma bat da, 2004an
sortua, helburu hau duena: Jaizkibel mendia
babestearen eta Pasaiako kanpo kaia ez
egitearen alde lan egitea.