1. zertarako edo nola erabil daitezke ik tak lehen hezkuntzan
INGURUNEAREN ALDAKETAK... IKASLEEN IKUSPEGITIK
1. INGURUNEAREN ALDAKETAK… IKASLEEN IKUSPEGITIK
Orain dela 20 urte, ikasleek teknologia berrien beharrik ez zuten, hezkuntzan ez baitzuten
baliabide bezala erabiltzen. Alde batetik, oso garestia zirenez eta beharra ez zegoenez,
zertarako erosi? Gainera, gizartea ezjakintasunean bizi zen, teknologiei kasu handirik egin
gabe. Honez gain, oso garestiak zirenez, gizarte maila desberdinak nabaritzen ziren,
klasismoa sortuz.
Bestetik, erosteko aukera zutenak pixkanaka-pixkanaka, behar bat sortu zuten, gaur egun,
beharrezkoak diren elementutzat hartzeko.
Egun, erabiltzen diren teknologia arruntak, ikasleen etxeetan aurki daitezke, klasismoa
gutxitzen. Hala ere, teknologia berrien marka eta modeloen arabera, klasismoa mantendu
egiten da.
Hezkuntzan, baliabide gisa erabili beharreko elementuak dira, ez era artifizial batean,
baizik eta proiektu pedagogiko baten barruan. Horrek, beharra sortu du eta, horregatik,
ikasleek beraien eskura izatea komenigarria izan daiteke. Beti ere, era ego