SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 12
Descargar para leer sin conexión
UZTARRIA KULTUR KOORDINAKUNDEA
                      1998-2008, Azpeitia




                  ------------------------------



 Kultur proiektua eta kultura politikoa


               (Enekoitz Esnaola, Uztarriako kide ohia)




 Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean
                                     2011ko otsailaren 23an emandako hitzaldia
SARRERA
Arratsaldeon.

Azpeitiarra naiz, eta bai:

Azpeitiarrei buruzko topikoak, etiketak betitik gainean izan ditugu:

   -   San Inazio / eskualde itxia - kontserbadorea / korridak / Donostia txikia...

Euskalerria Irratiko adibide bat: han kolaboratzen dut, eta behin irratiko esatariak aurreko
egunean ETBn Azpeitiko zezenketei buruzko erreportaje bat ikusi eta horixe aipatu zidan
irratian zuzenekoan, Azpeitia = korridak lotura eginez bezala. Gurean korridek garrantzia
dutela aipatu nion, baina Azpeitian badela gauza gehiago. Adibidez, oraintxe dela pare bat
urte Euskalerria Irratiak berak 12.000 euroko laguntza jaso zuen Azpeitiko Udaletik.

Baina topiko horiek daude Azpeititik kanpo gutaz. Eta egoerari buelta ematea ez da
erraza.

Azpeitian bertan ere bazen uste (ustel) irmorik Uztarria Kultur Koordinakundea sortu zen
garaian —1998an— euskarari buruz: ‘Euskaldunak gara, euskaraz bizi gara’.

Uztarriako kide batek esana da Eibarko mintegi batean, 2002an, uztarria.com-ez
azalpenak ematera gonbidatu zutenean. Eseri zen, eta haren aurreneko esaldia:

   -   “Azpeitiyen euskaldun asko eta euskaltzale gutxi”.

Horixe zen Uztarria sortzean esan genuena: azpeitiarrak ez ginela euskaltzaleak.

Huhezik iaz egindako Kultur bizitzaren azterketa kualitatiboa Gipuzkoan lanak 16.
orrialdean dio:

   -   “Uztarriako eragileek premisa esanguratsu batetik abiatu zuten prozesu hau guztia:
       Azpeitian euskaldun asko dago baina euskaltzale gutxi. Euskara erdigunean jarrita,
       estatus politiko jasoa eman nahian ari dira”.

Uztarriaren jendaurreko aurkezpen jaialdia, 1998ko apirila. 400-500 lagun Azoka plazan,
eta Bernando Atxagaren liburu bateko esan batzuk gure hitzaldian:

   -   “Atxagak Behi euskaldun baten memoriak liburuan dio ez dagoela behi makala
       baino makalagorik”.

   -   “Guk behi makalen antz handia dugu euskara eta kultur arloetan. Hau da: zaila
       izango da, bi arlo haietan, azpeitiarrok baino makalagorik aurkitzea”.

   -   “Guk, azpeitiar makalok, ez ditugu idatziak geure memoriak. Baina idazten jarri, eta
       zer idatziko genuke euskarari-eta dagokionez? Euskaldunak garela? Bai. Ordea,
       idatziko al genuke euskaltzaleak garela?”.
1998rako gizartean zerbitzuen alorrak indar handia zeukan, teknologia berriak garatzen
eta zabaltzen ari ziren, etorkin berriak ugaritzen... Atzean ari ginen geratzen Azpeitian
euskararen arloan-eta. Ordura arte hizkuntzari ahozkoan eutsi izanak ez zuen bermatzen
etorkizun euskalduna. Mundu berri bat ate joka zen.

   -   “Baina hemendik aurrera ez dugu makalak izan behar. Hemendik aurrera ezin
       dugu gelditu trena ziztu bizian aurretik pasatzen ari zaion behia bezala”, genioen
       1998ko jaialdian.

Horrela hasi ginen. Imajinatu Uztarriaren sorrera prozesua bizi ez zuen jende baten
aurpegiak. XXI. mendeko trenera igoak ginen geure ustez —ttor-ttor, Urolako trenera bada
ere—, baina asko genituen begira; nola behiak...

Kritikak ere jaso genituen. Betikoa; etiketak jarri nahia.



ATZERA JOZ
Huheziren     Euskal     kulturgintzaren estrategiak     garatzeko oinarriak   lanean 26-27.
orrialdeetan hau jartzen du:

   -   "Euskal kulturgintzako eragile sozialak eta gizarte erakundeak artikulatzeko
       pausoak ematea. Artikulazio hau bi mailatan gauzatu beharrekoa da. Batetik,
       euskal kulturgintzaren esparru bakoitzaren barruan, eta, bestetik, esparru
       desberdinen arteko eremu orokorrean".

   -   "Euskal kulturgintzaren esparru edo adierazpide bakoitzak beren esparrua
       ekosistema moduan lantzen hastea; transmisioa, sustapena eta jakintza".

   -   "Tokian tokiko gizarte eragileak eta tokian tokiko eragile publikoen indarrak
       norabide honetan jartzea".

Bat egiten dugu horretan.

Helburu horien bila joan ginen Uztarria Kultur Koordinakundea eratzean, eta beti hala aritu
ginela uste dugu. Hamar urtean halaxe.

Koordinakundea 1998ko martxoaren 3an aurkeztu genuen, komunikabideen aurrean.
Baina mugimendua, prozesua, ez zen orduan hasi.

Aurretik egosten izan genuen, mamitzen joan ginen.

Hastea bezain garrantzitsua da ondo hastea.

Euskara, kultura eta komunikazioa arloetan egoera minimoaren azpitik geunden Azpeitian,
herri euskaldun horretan. Kontzientziarik ez zen, eroso Udala, jendeak pasibitatea,
baliabide falta.
Hiru adibide besterik ez dira ondorengoak:

   -   1995: EHEren eskaerak. Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) Gipuzkoako
       10.000 biztanletik gorako herrietan udal euskara teknikaria non zen aztertu zuen
       1995ean. Guztietan zegoen, hirutan izan ezik: Errenterian, Azkoitian eta Azpeitian.
       Ondoren txosten mardula egin zuen EHEk, eta Udal Euskara Batzordea eta udal
       euskara teknikaria eskatu zituen herriko hauteskundeen atarian. Alderdi bateko
       buruetakoak bileran esana EHEk eskatutakoaz: “Ezta burutik pasatu ere!...”. Udal
       berriak ez zuen eskaera ontzat jo.

   -   1985: kultur etxea. Xabier Lete Gipuzkoako Kultura diputatu zela eta Imanol Murua
       ahaldun nagusi, Foru Aldundiak herrietan kultur etxeak sortzeko egitasmoa abiatu
       zuen. Ia denetan sortu zuten; Azpeitian ez.

   -   1994: euskara idatzia. Azpeitiko elkarte garrantzitsu batek bere 50. urteurrena
       zuela-eta liburua atera zuen. %95, gazteleraz. Liburuaren aurkezpenean orduko
       Udal Kultura batzordeburuak, hitz batzuk euskaraz egin ondoren: “Ikusten dut
       aretoan zaudeten gehienok ez dakizuela euskaraz eta, hortaz, gazteleraz egingo
       dut aurkezpena”. Ni Egunkaria-ko kazetari bezala joan nintzen ekitaldira, aretoan
       zegoen jendeari begiratu eta, han 40 bat lagun bazeuden, pare bat ziren euskara
       ez zekitenak —hedabideetakoak—.

Panorama hori zela, EHEn zebilen edo ibili zen jendea biltzen hasi ginen 1997an. Esan
bezala, bi urte lehenago udal euskara teknikaria eta Udal Euskara Batzordea eskatu
zituen EHEk. Denentzat izango ziren bi tresnak, baina eskaera haiek egiteko estrategia
irismen laburrekoa izan zela ondorioztatu genuen 1997an: EHEk eskatu, eta EHEk soilik
jan ezezkoa. Herri ikuspegia izanda jokatzen hasi beharra zegoen.

Txarra zen egoera:

   -   Euskara. Udal euskara teknikaririk ez zegoen, Udal Euskara Batzorde /
       Patronatorik ez, herrian euskara elkarterik ez, euskararen berreskuratze edo
       normalizazio plan estrategikorik ez, kontzientziarik ez.

   -   Kultura. Kultur etxerik ez, kultur dinamika eskasa, plangintza falta, egutegi
       koordinatu eta orekaturik ez, gastuan desorekak.

   -   Komunikazioa. Herri aldizkaririk ez zegoen, Internet hutsik, herriko telebista
       —merituz ari zen norbanako batena— bere kontura zebilen…

Eta hori bezain larria: Azpeitiko euskara eta kultur taldeen artean ez zen harremanik.

1997ko maiatzean herriko euskara eta kultur talde denei inkesta banatu zien EHEk. Talde
batek ez beste guztiek erantzun zuten. Erantzun ez zuen talde hartako kide batentzat
“kapziosoak” ziren gure galderak. Hiztegira jo behar ‘kapziosoa’ zer den jakiteko; zerbait
ikasi genuen harekin... Besteekin gehiago.

1997ko urriaren 18an egin genuen lehen batzarra, irekia. Egun hartantxe egin zuten
Gernikan, ELAk antolatuta, Estatutua hilda dago manifestazio ezagun hura. Aurreko
eguneko Egunkaria-k Joxe Elorrieta ELAko orduko idazkari nagusiaren elkarrizketa
zekarren, eta Elorrietaren pasarte bat aipatu genuen geure batzarrean, hasteko:
-   “Gure gogoetan autogobernuaren bidea ezin da gelditu instituzioen eskuetan.
       Batzuetan irudi hori ikusten da, gure prozesua menpean dagoela eta instituzioek
       daukatela logika propio eta autonomoa. Hori ez da guretzat dinamikoena. Guk
       esaten dugu gure indarra herrian dagoela, bai alderdi politikoetan, bai
       instituzioetan, baina baita beste mailetan ere. Hori dena desblokatu egin behar da,
       martxan ipini, mobilizatu, ilusionatu eta fase berria zabaldu. Fase berri horretarako
       pazientzia behar da, formula magikorik ez dago, miraririk ere ez, baina horretarako
       mugitu egin behar da. Bakoitzak egin beharko du bere autokritika edo bere
       gogoeta”.

Baina, hasi zen gure batzarra, eta elkarteko bateko kide batek:

   -   “Aldizkaria sortu behar da. Azkoitian sortua dute: Maxixatzen”.

Azkoitiarrei meritua aitortzeaz aparte, ezer baino lehen oinarriak jarri beharraz mintzatu
ginen bileran.

Ondorengo asteetan beste batzar batzuk egin genituen. 25 bat lagun beti. Sustatzaileok
dena grabatzen genuen, pikatu, gaika antolatu, pasatu, ekarpenak jaso… Lanketa handia.
Serioa.

Elkarlanaz jardun genuen, parte-hartzeaz, kultur dinamikaz, Udalaren politikaz, elkarlanaz,
plataforma zabala sortu beharraz, ekimena izatearen garrantziaz…



SORRERA
Arestian aipatu bezala, 1998ko martxoaren 3an aurkeztu genuen komunikabideen aurrean
Uztarria Kultur Koordinakundea.

Genioena:

   -   “Kultur proiektu bat sortu da Azpeitian”.

Eta:

   -   “Bakoitzak bere terrenotxotik irten du eztabaidetan eta gauzak ikuspegi zabala
       izanda aztertu ditugu”.

   -   “Azpeitian arlo askotan egoera minimo baten azpitik gaude. Hori azpeitiar guztion
       ardura da”.

   -   “Hiru kritika: taldeei, herritarrei eta Udalari.
           o Kultur taldeen artean koordinaziorik ez dago. Artxipelagoaren itxura zegoen:
               talde bakoitza irla bat zen, irlatik irlara ez zegoen zubirik eta, gainera, ez
               zegoen txalupa txikirik ere irla batetik bestera joateko. Koordinazio ezak
               arazoak sortu izan ditu urteetan Azpeitian, eta hori bukatu beharra dagoela
               erabaki dugu guztion artean.
           o Herritarrek taldeetan eta kultur ekintzetan parte hartzeko joera handirik ez
               dute.
o Udalak ez ditu aintzat hartzen euskara eta kultur taldeak. Eta ez du
             baliabiderik jarri”.

   -   “Uztarria hasiera honetan kritiko azaldu den arren, ez doa inoren kontra. Euskara
       eta kulturaren aldeko proiektua da hau, eta Udala, herritarrak eta talde guztiak dira
       ezinbesteko, kultur egoera hobea eta indartsua eduki nahi baldin bada”.

   -   “Fase berri batean sartu beharra dago”.

Herritarrak, euskara-kultur taldeak eta Udala uztartu nahi genituen, eta koordinakundeari
‘Uztarria’ izena jarri genion.

Geure artean esaten genuena-eta:

   -   Proiektu honek iraunkorra izan behar du, urte batzuetakoa. Belaunaldi batena.

   -   Berria da, berritzailea, ezohikoa Azpeitian, gogorra izango da hasieran, motela
       irudituko zaigu batzuetan… baina iparra izanda aritzea komeni da.

   -   Helburuak, norabidea, ardatzak, proiektua, estrategiak, antolaketa, baliabideak,
       mezua, koherentzia, garapen progresiboa, harremanak, herritarren atxikimendua,
       akordioak, lorpenak. Horiek ziren gure ikur eta ildoak. Denborarekin egokitzen eta
       berritzen ginen.

   -   Eragin egin nahi genuen.

   -   Zentralitatea lortu.

Helburuak, izaera edota ardatzak finkatzeaz gain, beste hainbat neurri hartu edo aplikatu
genituen.

Antolaketa.

   -   Garrantzi handia eman genion antolaketari.

   -   Hiru ziren ardatzak: euskara, kultura eta komukazioa.

   -   Bakoitzarekin talde eragilea sortu genuen. Esparru horietako jendea zegoen talde
       horietan. Talde bakoitzak barne posta zeukan.

   -   Talde Eragile Orokorra. Talde bakoitzetik ordezkari bana zegoen, eta kudeatzailea
       eta lehendakaria ere bai. Barne posta.

   -   Denera, 20 bat lagun geunden asteroko dinamikan. Tarteka talde eragileen
       batzarra egiten genuen. Barne posta orokorra ere bagenuen.

   -   Koordinakundeko batzarrak urtean 3-4 aldiz. Koordinakundeko barne posta.

   -   Elkarteko bazkideen batzarra. Urtean behin.
Bazkideak.

    -   Mugimenduak gorputz sozial handiagoa izateko, bazkide asko lortzeari ere
        garrantzi handia eman genion. 2008an bukatu genuen Uztarria koordinakundea,
        eta 1.071 bazkide zituen (30.000 euro ziren urtean, aurrekontuaren %35 inguru).

    -   Bazkideei urtean barne buletin batzuk pasatzen genizkien.

Informazioa, gardentasuna.

    -   Ikusten zenbat barne posta, batzar, buletin? Informazioa pasatzen genuen,
        gardentasuna eskaintzen genuen, ekarpenak jasotzen genituen…

    -   Proposamen bat, proiektu bat edo kritika bat kaleratzerako, gaia barne mailan
        sozializatua / zabaldua genuen. Eta asko ginenez, ekimena geneukan. Egoera
        kudeatzeko formula ona izan daiteke. Baina sarea izan behar duzu, egitasmoak…

Proiektua indartze eta zabaltze aldera ekimenak.

    -   Liburuak-eta. Hamabi liburu eta musika CD bat atera genituen. Liburu
        biografikoekin hasi ginen. Protagonistak: jende edadetua eta hildakoak. Hala,
        beste jende batengana iritsi nahi genuen: helduengana. Hutsune bat baikenuen.

    -   Ohorezko bazkideak. 11. Horrela ere helduengana iristeko.

    -   Baite Euskara Elkartea. Hori sortzeko sustatze lana egin genuen. Herriko hiru
        ikastetxeak sartu ziren proiektuan. 2001ean sortu zen Baite. 2003an Baitek eta
        Uztarriak bat egin zuten.

    -   Kulturaldia. Hilabete bateko ekimenak ziren, taldeek antolatuta. Kale presentzia,
        elkarlana. Sei Kulturaldi antolatu genituen.

    -   Besterik. Hitzaldiak (25), Literatuzta aldizkaria, Eregi komunikazio eta euskara
        enpresa, txosna festetan, Tourreko lehiaketa, kontzertuak, ikastetxeen bisitak...

Taktikak.


    -   Proiektua sendotze / indartze aldera batzuetan irizpide aldetik gustuko ez genituen
        gauzak egin beharra zegoen.

    -   Adibide edo kasurik nabarmenena:
           o 2000n Udalarekin Uztarria herri aldizkarirako akordioa egin genuen. Udalak
               herri mugimendu batekin egindako lehen akordioa zen. Aldizkaria urte erdi
               bat lehenago sortu genuen.
           o Akordio hartan Udalak baldintza bat jarri zuen: hilero bi orrialde berak
               hartuko eta beteko zituen. Kazetaritzako irizpideen kontrako neurria zen.
               Baina aldizkariaren hasiera genuenez, baliabideak behar, eta ontzat jo
               genuen, akordioa sinatze aldera. Euskal Herritarrok-ek (EH) udalbatzarrean
               hitzarmenaren aurka bozkatu zuen horregatik; ulertzekoa zen. Alde, EAJ
               eta EA, gehiengo osoz.
           o Guk luzera jokatu genuen. Ituna bi urtekoa zen eta bagenekien bi urtera
500-600 bazkideren bueltan ibiliko ginela, ordurako herrian presentzia
              handiagoa izango genuela, ibilbide bat. Ondorioz, akordioaz berriro hitz
              egitean beste baldintza batzuetan egongo ginen, eta Udalari esango genion
              ez genituela nahi bi orrialdeak, eta uste genuen litekeena izango zela
              aldizkaritik horiek kentzea. Heldu zen 2002a, eta izan zen tentsio unerik,
              baina lortu genuen bi orrialdeok kentzea. Jakina, segitu genuen Udalaz
              informazioa ematen, baina betiere kazetaritza irizpideetan oinarrituta.

   -   Bi pasadizo. Esan dugu: Uztarria koordinakundearen sortze garaian oinarriak
       jartzea zen garrantzitsuena. Aldizkaria bera, elkartea sortu eta urtebete eta zortzi
       hilabetera atera genuen: 1999ko azaroan.
           o Nola ez, hasieratik egin nahi genuen Udalarekin akordioa, eta bilera eskatu
               genion. 1999ko abenduaren 22rako eman zigun alkateak, 09:00etarako...
               santomasen hurrengo goizerako! Kasualitatea? Uztarriako bi kidek joan
               behar genuen. Aurreko egunean goizeko seiak alderako jaikita ginen gu,
               Uztarriaren txorizo postua-eta jartzeko; eta, gazteak ginenez, gauean
               parranda egin genuen. Han azaldu ginen biok alkatearengana porru eginda.
               Hasi genuen bilera, baita hamar bat minuturako bukatu ere. Ez zegoen
               akordiorako borondate handirik beste aldean. 9:15 alderako udaletxe
               azpian geunden... “Goazean kafe bat hartzera, behintzat”. Joan, eta ondoko
               taberna batean Espainiako loteria tokatu! Goiza zerbaiterako probestu
               genuen, sikiera: aldizkarirako taberna hartako argazkiak ateratzeko.
           o Handik zazpi hilabetera sinatu genuen Udalarekin akordioa: 2000ko
               ekainean. Sinatze ekitaldia, udaletxean; egun garrantzitsua guretzat.
               Eguerdi parte eguzkitsua zen... eta gure lehendakaria nola eta
               bainujantzian azaldu zen hitzarmena sinatzera! Argazkia atera alkateari eta
               biei izenpetzen, eta, jakina, Photoshopi esker aldizkarian gerritik gora
               azaldu ziren...



2008, KOORDINAKUNDEAREN BUKAERA
2008an bukatu genuen Uztarria Kultur Koordinakundea. Helburuak beteta, gure ustez.
Ondorengo lorpenak izan genituen hamar urtean. Dena dela, garrantzitsuak izan arren, ez
ditut bereziki azpimarratu nahi gaur hemen, Huhezin, herrietako elkarte bakoitzak
dituelako bere lorpenak, eta guztiek dute meritua.

   -   Euskara. Bi normalizazio / berrekuratze plan daude Azpeitian (Udalaren-
       Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Kontseiluaren Bai
       Euskarari; biek bat egin zuten), Udal Euskara Patronatua, udal euskara
       teknikaria... Eta garrantzitsuena: herrian zerbitzu berria sortzen denean (denda,
       taberna...), gehienetan euskaraz funtzionatzen du; kontzientzia bat badagoelako.

   -   Kultura. Soreasu kulturgunea egiten ari dira (ikusentzuneko ekitaldi handientzat
       izango da, batik bat), Sanagustin kulturgunea ireki berri da (formatu txikikoak),
       kultur agenda dago, Kulturaldia urtero taldeek, Kultur Mahaia.

   -   Komunikazioa. Herri aldizkaria dago, herri weba (www.uztarria.com), Urola
       Kostako Hitza eskualdeko egunkaria. Liburuak euskaraz argitaratzen dira.
Kultura politikoari ematen diogu guk garrantzirik handiena. Egindako lanari esker, gauzak
beste era batera egiten dira orain Azpeitian. Dena ez du Udalak egiten. Herri
mugimenduak badu ahotsa, baditu erabakiguneak, tresnak... Jose Luis Otamendik 2008an
idatzia da Uztarria koordinakundearen bukaeran, monografikoan:

   -   “Negar jotze tristean luzaroan sorgortuta egotetik, herri biziago bat izatera etorri
       gara”.

   -   “Udala herriko talde eta eragileekin beste modu batera jokatzen hezi du Uztarriak”.

   -   “Herritarroi, berriz, elkar hartu eta borroka eginez gero, bihotza ahaztu gabe, burua
       galdu gabe, ezinezkorik ez dagoela erakutsi digu Uztarriak. Kultur politikarentzat ez
       ezik, kultura politikoarentzat ere lezioa izan da”.

   -   “Azpeitiar euskaldunak konplexu eta lotsa handiak uxatu ditu, parte-hartzeari
       beldurra galdu dio, nonahi mamu eta etsai politikoak bilatzeari utzi dio...”.

Kultur Mahaia aitatu dudala, Huhezik bere lan horietan aipatzen du Azpeitiaz:

   -   “Hori guztia herri ekimenetik egin izan da. Azken urratsa kultur mahai bat eratzea
       izan da, non kultur ordezkariak eta udalekoak, berdinetik berdinera, biltzen dituen”.

Lorea Agirre Huheziko kideak Berria-n duela hilabete:

   -   “Kolore politikoak kolore, eta aldaketa politikoak aldaketa, herriarentzat eta
       herriaren eskutik kultur politika beregaina egin ahal izateko bidea zabaldu dute.
       Kultur politika ulertzeko eta praktikan jartzeko eredu berri bat da”.



“NO ESTAR EN ALGO, SINO DECIDIR EN ALGO”
Uztarria sortzeko garaian parte-hartzeari buruz-eta asko leitu genuen. Ezequiel Ander-Egg
argentinar soziologoaren teoriak, esate batera. Hala dio hark:

   -   “No estar en algo, sino decidir en algo”.

Guk gure proiektua abiatu genuenean 1998an, ez genuen aholkulari izan nahi, ez nonbait
egon, baizik eta geuk egin, geuk erabaki. Elkarlanean bazen, hobeto.

Zenbat hitz huts den erakunde askotan, zabaltasunaren eta parte-hartze sozialaren
izenean.

Adibide bat: Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseilua.

   -   Urte eta erditik gorako etenaldiaren ostean, duela bi hilabete bildu zen berriro
       Kulturaren Euskal Kontseilua, Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua eztabaidatu
       eta osatzen laguntzeko zeregina duen organoa…

   -   …hau da, Eusko Jaurlaritzaren organoa.
-   Euskarazko eta gaztelaniazko kulturak parekatzeko joera nagusitzen ari da Kultura
       Sailean. Beraz, Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuan eta Kulturaren
       Kontseiluan ere bai. Baina ez naiz hor sartzen, izaeran baizik. Osaketan, kasu.

   -   Kontseiluak 55 kide dauzka. Horietatik 32, Jaurlaritzako Kultura sailburuak
       izendatutakoak dira.
           o Aurreko legealditik 31, berriak dira. Patxi Salaberri euskaltzaina da lehendik
              dagoen bakarra.
           o Beste 23 lagunak:
                   Jaurlaritzako hamar ordezkari.
                   EITBko, EAEko hiru foru aldundietako, EAEko hiru hiriburuetako eta
                     Eudeleko ordezkari bana.
                   Eta Eusko Legebiltzarrak izendatutako bost bokal.

   -   Kultur arloko jende bat egon badago, baina ez du erabakitzen. Jaurlaritzaren
       menpe daude.

Beste kasu bat: Tabakalera Donostiako kultur zentro garaikidea.

   -   Administrazio Kontseilua hiru erakundek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzak,
       Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak.

   -   Orain bazkide berri bat nahi dute: Gipuzkoako Kutxarekin hizketan ari dira.

   -   Lau kultur aditu Tabakalera gobernatzen, lau kultur sortzaile eta eragile…:
       Jaurlaritza, Aldundia, Udala, Kutxa.

   -   Badakizue zein den Tabakalerako azken gai izarretakoa: AHTaren Donostia
       erdialdeko geltokia kultur zentroan jarri edo ez...

Horrelako egiturekin eta organoekin jai dugu. Erakundeen menpe jai dugu.



BI ERABAKIGUNE IZATETIK, BAKARRERA
Huheziren Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak lanera noa berriro,
artikulaziora eta elkarlanera:

   -   Euskal kulturgintza.    Bi   mailako   artikulazioa:   esparru bakoitzean,    esparru
       desberdinen artean.

   -   Euskal kulturgintza eta eragile publikoak norabide berean.

Horraino helduz gero, ondo.

Kontuan hartu behar da, ordea, hor oraindik bi erabakigune daudela: euskal kulturgintza
eta instituzioak. Bakoitza bere organoekin.

Elkarlana proposatzen da. Ondo.
Baina askotan arlo politiko-instituzionalean beste gauza asko sartzen dira (interes
politikoak, hauteskundeak, beste lehentasunak, testuingurua...), eta zaila da. Maiz haren
menpe zaude.

Joxe Elorrietak 1997an zioena gogoratuz, kulturgintzara ekartzea komeni da:

   -   “Gure garapena ezin da gelditu instituzioen eskuetan. Hori ez da dinamikoena.
       Gure indarra herrian dago. Hori dena desblokatu egin behar da, martxan ipini,
       mobilizatu, ilusionatu eta fase berria zabaldu. Pazientzia behar da, formula
       magikorik ez dago, miraririk ere ez, baina horretarako mugitu egin behar da.
       Bakoitzak egin beharko du bere autokritika edo bere gogoeta”.

[ondorengoa, nire iritzia da]

Ondorioz, zergatik ez erabakigune bakarra izatera jo? Hau da: gizarte mugimenduek,
norbanakoek eta erakunde publikoek osatutakora, herrian kokatua, organo
instituzionaletatik kanpo. Hor egiteko eta hortik garatzeko kultur proiektua.

Kultura politiko berria litzateke, azken batean.

Azpeitian Kultur Mahaia bide bat egiten ari da, beregaina. Kultur taldeek, udal taldeek eta
norbanakoek osatzen dute Mahaia. Uztarria koordinakundea 2008an bukatu genuenean
—agian, bere garairik onenean—, ikusten genuen Azpeitian kultura arloan espazio
zabalagoa eratzeko aukera zegoela. Guk ez genuen nahi protagonismorik edo ezer
kapitalizatzerik.

Azpeitiko 25 kultur taldeak daude Mahaian, denak, eta batzarrean haiek baino ez dute
botoa (eta orain dagoeneko 243 bazkide ere baditu Mahaiak). Neu orain hor nabil. Ari gara
gauzak lortzen:

   -   Azpiegituren atalean, abenduan herriko plazan Sanagustin kulturgunea ireki
       genuen. 450 metro koadrokoa da —eliza zen lehen—, eta udarako ostalaritza
       zerbitzua ere izango du. Kultur Mahaia deialdira aurkeztuko da.

   -   Komunikazioan: kultur weba dugu, hileroko kultur agenda ere bai. Karteldegi
       elektronikoen proiektua daukagu.

   -   Kultur egutegi orekatua egiten ari gara…

Antolaketa aldetik, lehen Uztarriaz esandakoaren antzekoa: Talde Eragilea, barne postak,
buletinak...

Kultur Mahaiaz ere kultura politikoa nabarmendu nahiko nuke, gauzak egiteko modua.

Esan dut Huhezik dioela:

   -   “Azken urratsa kultur mahai bat eratzea izan da, non kultur ordezkariak eta
       udalekoak, berdinetik berdinera, biltzen dituen”.

Galdera bat: ez iruditzen 1979tik den arkitektura instituzionala zaharkitua dagoela?
Frankismoaren ondorengo lehen hauteskundeen ostean, erakunde publikoetan sailak eta
batzordeak-eta sortu zituzten. Ulertzekoa zen. Hor daude oraindik. Gaur egun zenbait
arlotan —euskaran, kulturan...—, funtzionamenduak bestelakoa beharko luke izan,
partaidetza plural bat izanda betiere. Berme handiagoa eskaintzen du erabakigunea
kalean / herrian kokatzeak; sozialagoa da, parte-hartzaileagoa da.

Gune horrek luke logika propio eta autonomoa.



LEHEN MAILAN ERE EZ GAUDE, ORDEA
Baina: oraindik euskal kulturgintzan lehen mailan ere ez gaude. Hau da, esparru bakoitza
artikulatu gabe dago.

   -   Salbuespen bat dago: Bertsozale Elkartea.

   -   Euskara arloa ez dago erabat artikulatua (Kontseilua), hedabideak orain ari dira
       pixka bat lantzen, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea sortu berria da...

Ez gaude eskatzeko moduan. Ez gaude eragiteko moduan.

Beraz, indarrak lehen mailara bideratu behar dira: euskal kulturgintzaren
esparru bakoitzeko artikulazioa lortzera. Gero letorke esparru desberdinen arteko lotura.
Horrela eragin daiteke esparru barruan eta, gero, botere publikoan. Eta, agian, inoiz
erabakigune bakarra herrian kokatzea lortuko da.

Urte asko beharko direla lehen maila-eta egituratzeko? Bai, eta?

Jon Sarasuak esana da 2010eko urriko elkarrizketa batean:

   -   “Hamarkada eta belaunaldi terminoetan pentsatzen ikasi behar dugu”.

Lorpenak lorpen, akatsak akats, guk Uztarriarekin bide horri heldu genion 1998an: kultur
proiektuari ez ezik, kultura politiko berria izateari.

Pozten gara, beraz, Azpeititik kanpo bide hori aintzat hartu izana. Esaterako, Huheziren
aldetik. Azpeitiari buruzko betiko topikoak aldatzearren.

Ez dakigu egoera idealera inoiz helduko garen. Eta heltzen bagara, noiz; hori bai, igual
oraindik korridak izango ditugu Azpeitian…




                               Eskerrik asko denoi Uztarriaren izenean, Enekoitz Esnaola

                              http://www.uztarria.com/azpeitia/taldeak/uztarria/index_html


Más contenido relacionado

La actualidad más candente

Formazio Premiak Txostena
Formazio Premiak  TxostenaFormazio Premiak  Txostena
Formazio Premiak Txostenaklusterra
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaekthuhezi
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakekthuhezi
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaekthuhezi
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaekthuhezi
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakekthuhezi
 
Arte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpena
Arte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpenaArte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpena
Arte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpenaIrekia - EJGV
 
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...Karraskan
 
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Karraskan
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkestaEuskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkestaIrekia - EJGV
 

La actualidad más candente (13)

Formazio Premiak Txostena
Formazio Premiak  TxostenaFormazio Premiak  Txostena
Formazio Premiak Txostena
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena lorea
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
Arte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpena
Arte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpenaArte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpena
Arte eta Kultura Industrien Estatistika. Emaitzen laburpena
 
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
 
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
 
Baloreak
Baloreak Baloreak
Baloreak
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
 
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkestaEuskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
Euskadiko parte hartze kulturalari buruzko inkesta
 
Orioko HAPOaren ELEa
Orioko HAPOaren ELEaOrioko HAPOaren ELEa
Orioko HAPOaren ELEa
 

Destacado

Building a better web with free, open technologies (no notes version)
Building a better web with free, open technologies (no notes version)Building a better web with free, open technologies (no notes version)
Building a better web with free, open technologies (no notes version)Christian Heilmann
 
Mnrem managing social media
Mnrem managing social mediaMnrem managing social media
Mnrem managing social mediaAnn Treacy
 
Giving Technology To The World
Giving Technology To The WorldGiving Technology To The World
Giving Technology To The WorldChristian Heilmann
 
Sg Phone Powerpoint
Sg Phone PowerpointSg Phone Powerpoint
Sg Phone PowerpointAli G
 
Las caras de la crisis
Las caras de la crisisLas caras de la crisis
Las caras de la crisisRoberto Garcia
 
Technology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MN
Technology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MNTechnology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MN
Technology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MNAnn Treacy
 
Create ZIP Files in Windows
Create ZIP Files in WindowsCreate ZIP Files in Windows
Create ZIP Files in Windowsjippolit
 

Destacado (8)

Barrierefreiheit Im Datennetz
Barrierefreiheit Im DatennetzBarrierefreiheit Im Datennetz
Barrierefreiheit Im Datennetz
 
Building a better web with free, open technologies (no notes version)
Building a better web with free, open technologies (no notes version)Building a better web with free, open technologies (no notes version)
Building a better web with free, open technologies (no notes version)
 
Mnrem managing social media
Mnrem managing social mediaMnrem managing social media
Mnrem managing social media
 
Giving Technology To The World
Giving Technology To The WorldGiving Technology To The World
Giving Technology To The World
 
Sg Phone Powerpoint
Sg Phone PowerpointSg Phone Powerpoint
Sg Phone Powerpoint
 
Las caras de la crisis
Las caras de la crisisLas caras de la crisis
Las caras de la crisis
 
Technology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MN
Technology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MNTechnology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MN
Technology Park and Community Fiber Broadband in Moose Lake MN
 
Create ZIP Files in Windows
Create ZIP Files in WindowsCreate ZIP Files in Windows
Create ZIP Files in Windows
 

Similar a Uztarriak HUHEZIn

IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2Joxe
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Irekia - EJGV
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaJoxe
 
Imprimitzeko
ImprimitzekoImprimitzeko
Imprimitzekokhgv
 
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakEuskaltzaleen Topagunea
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)zabalikelkartea
 
I N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 ZbkI N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 ZbkITZALA
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaIrekia - EJGV
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaekthuhezi
 
Diakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundeaDiakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundeaJoxe
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Irekia - EJGV
 
Urretxu-Zumarragako Kafe Antzokia
Urretxu-Zumarragako Kafe AntzokiaUrretxu-Zumarragako Kafe Antzokia
Urretxu-Zumarragako Kafe Antzokiakulturerrota
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemakekthuhezi
 
Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz...
 Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz... Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz...
Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz...partezaharreanbizi
 

Similar a Uztarriak HUHEZIn (20)

To
ToTo
To
 
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
 
Deialdia
DeialdiaDeialdia
Deialdia
 
Nagore
NagoreNagore
Nagore
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 
Imprimitzeko
ImprimitzekoImprimitzeko
Imprimitzeko
 
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 
I N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 ZbkI N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 Zbk
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Diakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundeaDiakroniaren kokapena pizkundea
Diakroniaren kokapena pizkundea
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
 
Urretxu-Zumarragako Kafe Antzokia
Urretxu-Zumarragako Kafe AntzokiaUrretxu-Zumarragako Kafe Antzokia
Urretxu-Zumarragako Kafe Antzokia
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemak
 
Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz...
 Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz... Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz...
Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batz...
 

Más de Joxe

Aurkezpena Patxa
Aurkezpena PatxaAurkezpena Patxa
Aurkezpena PatxaJoxe
 
Oier Araolaza
Oier AraolazaOier Araolaza
Oier AraolazaJoxe
 
Iñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldiaIñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldiaJoxe
 
Xabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpenaXabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpenaJoxe
 
Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011Joxe
 
Garbiñe Agirre
Garbiñe AgirreGarbiñe Agirre
Garbiñe AgirreJoxe
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni EizagirreJoxe
 
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)Joxe
 
Garaion huhezi aurkezpena
Garaion huhezi   aurkezpenaGaraion huhezi   aurkezpena
Garaion huhezi aurkezpenaJoxe
 
Ehz diapoa1
Ehz diapoa1Ehz diapoa1
Ehz diapoa1Joxe
 
Bilbo eta euskara
Bilbo eta euskaraBilbo eta euskara
Bilbo eta euskaraJoxe
 
Mikel irizar 09
Mikel irizar 09Mikel irizar 09
Mikel irizar 09Joxe
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaJoxe
 
Goiena esperientzia
Goiena esperientziaGoiena esperientzia
Goiena esperientziaJoxe
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Joxe
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaJoxe
 
Antxon Narbaiza
Antxon NarbaizaAntxon Narbaiza
Antxon NarbaizaJoxe
 
Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3Joxe
 
Joan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpenaJoan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpenaJoxe
 
Hizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologiaHizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologiaJoxe
 

Más de Joxe (20)

Aurkezpena Patxa
Aurkezpena PatxaAurkezpena Patxa
Aurkezpena Patxa
 
Oier Araolaza
Oier AraolazaOier Araolaza
Oier Araolaza
 
Iñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldiaIñaki Urruzolaren mintzaldia
Iñaki Urruzolaren mintzaldia
 
Xabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpenaXabier Aierdiren aurkezpena
Xabier Aierdiren aurkezpena
 
Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011Mario zubiaga 2011
Mario zubiaga 2011
 
Garbiñe Agirre
Garbiñe AgirreGarbiñe Agirre
Garbiñe Agirre
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni Eizagirre
 
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
Euskara eta eliza (Eskoriatza 2011 02-02)
 
Garaion huhezi aurkezpena
Garaion huhezi   aurkezpenaGaraion huhezi   aurkezpena
Garaion huhezi aurkezpena
 
Ehz diapoa1
Ehz diapoa1Ehz diapoa1
Ehz diapoa1
 
Bilbo eta euskara
Bilbo eta euskaraBilbo eta euskara
Bilbo eta euskara
 
Mikel irizar 09
Mikel irizar 09Mikel irizar 09
Mikel irizar 09
 
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoaTxomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
Txomin peillen en aurkezpena. euskal literatura eta modernismoa
 
Goiena esperientzia
Goiena esperientziaGoiena esperientzia
Goiena esperientzia
 
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27Erramun baxok-quebec-2010-10-27
Erramun baxok-quebec-2010-10-27
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpena
 
Antxon Narbaiza
Antxon NarbaizaAntxon Narbaiza
Antxon Narbaiza
 
Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3Aitor zuberogoitia ekt3
Aitor zuberogoitia ekt3
 
Joan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpenaJoan Mari Torrealdairen aurkezpena
Joan Mari Torrealdairen aurkezpena
 
Hizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologiaHizkuntz ekologia
Hizkuntz ekologia
 

Uztarriak HUHEZIn

  • 1. UZTARRIA KULTUR KOORDINAKUNDEA 1998-2008, Azpeitia ------------------------------ Kultur proiektua eta kultura politikoa (Enekoitz Esnaola, Uztarriako kide ohia) Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 2011ko otsailaren 23an emandako hitzaldia
  • 2. SARRERA Arratsaldeon. Azpeitiarra naiz, eta bai: Azpeitiarrei buruzko topikoak, etiketak betitik gainean izan ditugu: - San Inazio / eskualde itxia - kontserbadorea / korridak / Donostia txikia... Euskalerria Irratiko adibide bat: han kolaboratzen dut, eta behin irratiko esatariak aurreko egunean ETBn Azpeitiko zezenketei buruzko erreportaje bat ikusi eta horixe aipatu zidan irratian zuzenekoan, Azpeitia = korridak lotura eginez bezala. Gurean korridek garrantzia dutela aipatu nion, baina Azpeitian badela gauza gehiago. Adibidez, oraintxe dela pare bat urte Euskalerria Irratiak berak 12.000 euroko laguntza jaso zuen Azpeitiko Udaletik. Baina topiko horiek daude Azpeititik kanpo gutaz. Eta egoerari buelta ematea ez da erraza. Azpeitian bertan ere bazen uste (ustel) irmorik Uztarria Kultur Koordinakundea sortu zen garaian —1998an— euskarari buruz: ‘Euskaldunak gara, euskaraz bizi gara’. Uztarriako kide batek esana da Eibarko mintegi batean, 2002an, uztarria.com-ez azalpenak ematera gonbidatu zutenean. Eseri zen, eta haren aurreneko esaldia: - “Azpeitiyen euskaldun asko eta euskaltzale gutxi”. Horixe zen Uztarria sortzean esan genuena: azpeitiarrak ez ginela euskaltzaleak. Huhezik iaz egindako Kultur bizitzaren azterketa kualitatiboa Gipuzkoan lanak 16. orrialdean dio: - “Uztarriako eragileek premisa esanguratsu batetik abiatu zuten prozesu hau guztia: Azpeitian euskaldun asko dago baina euskaltzale gutxi. Euskara erdigunean jarrita, estatus politiko jasoa eman nahian ari dira”. Uztarriaren jendaurreko aurkezpen jaialdia, 1998ko apirila. 400-500 lagun Azoka plazan, eta Bernando Atxagaren liburu bateko esan batzuk gure hitzaldian: - “Atxagak Behi euskaldun baten memoriak liburuan dio ez dagoela behi makala baino makalagorik”. - “Guk behi makalen antz handia dugu euskara eta kultur arloetan. Hau da: zaila izango da, bi arlo haietan, azpeitiarrok baino makalagorik aurkitzea”. - “Guk, azpeitiar makalok, ez ditugu idatziak geure memoriak. Baina idazten jarri, eta zer idatziko genuke euskarari-eta dagokionez? Euskaldunak garela? Bai. Ordea, idatziko al genuke euskaltzaleak garela?”.
  • 3. 1998rako gizartean zerbitzuen alorrak indar handia zeukan, teknologia berriak garatzen eta zabaltzen ari ziren, etorkin berriak ugaritzen... Atzean ari ginen geratzen Azpeitian euskararen arloan-eta. Ordura arte hizkuntzari ahozkoan eutsi izanak ez zuen bermatzen etorkizun euskalduna. Mundu berri bat ate joka zen. - “Baina hemendik aurrera ez dugu makalak izan behar. Hemendik aurrera ezin dugu gelditu trena ziztu bizian aurretik pasatzen ari zaion behia bezala”, genioen 1998ko jaialdian. Horrela hasi ginen. Imajinatu Uztarriaren sorrera prozesua bizi ez zuen jende baten aurpegiak. XXI. mendeko trenera igoak ginen geure ustez —ttor-ttor, Urolako trenera bada ere—, baina asko genituen begira; nola behiak... Kritikak ere jaso genituen. Betikoa; etiketak jarri nahia. ATZERA JOZ Huheziren Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak lanean 26-27. orrialdeetan hau jartzen du: - "Euskal kulturgintzako eragile sozialak eta gizarte erakundeak artikulatzeko pausoak ematea. Artikulazio hau bi mailatan gauzatu beharrekoa da. Batetik, euskal kulturgintzaren esparru bakoitzaren barruan, eta, bestetik, esparru desberdinen arteko eremu orokorrean". - "Euskal kulturgintzaren esparru edo adierazpide bakoitzak beren esparrua ekosistema moduan lantzen hastea; transmisioa, sustapena eta jakintza". - "Tokian tokiko gizarte eragileak eta tokian tokiko eragile publikoen indarrak norabide honetan jartzea". Bat egiten dugu horretan. Helburu horien bila joan ginen Uztarria Kultur Koordinakundea eratzean, eta beti hala aritu ginela uste dugu. Hamar urtean halaxe. Koordinakundea 1998ko martxoaren 3an aurkeztu genuen, komunikabideen aurrean. Baina mugimendua, prozesua, ez zen orduan hasi. Aurretik egosten izan genuen, mamitzen joan ginen. Hastea bezain garrantzitsua da ondo hastea. Euskara, kultura eta komunikazioa arloetan egoera minimoaren azpitik geunden Azpeitian, herri euskaldun horretan. Kontzientziarik ez zen, eroso Udala, jendeak pasibitatea, baliabide falta.
  • 4. Hiru adibide besterik ez dira ondorengoak: - 1995: EHEren eskaerak. Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) Gipuzkoako 10.000 biztanletik gorako herrietan udal euskara teknikaria non zen aztertu zuen 1995ean. Guztietan zegoen, hirutan izan ezik: Errenterian, Azkoitian eta Azpeitian. Ondoren txosten mardula egin zuen EHEk, eta Udal Euskara Batzordea eta udal euskara teknikaria eskatu zituen herriko hauteskundeen atarian. Alderdi bateko buruetakoak bileran esana EHEk eskatutakoaz: “Ezta burutik pasatu ere!...”. Udal berriak ez zuen eskaera ontzat jo. - 1985: kultur etxea. Xabier Lete Gipuzkoako Kultura diputatu zela eta Imanol Murua ahaldun nagusi, Foru Aldundiak herrietan kultur etxeak sortzeko egitasmoa abiatu zuen. Ia denetan sortu zuten; Azpeitian ez. - 1994: euskara idatzia. Azpeitiko elkarte garrantzitsu batek bere 50. urteurrena zuela-eta liburua atera zuen. %95, gazteleraz. Liburuaren aurkezpenean orduko Udal Kultura batzordeburuak, hitz batzuk euskaraz egin ondoren: “Ikusten dut aretoan zaudeten gehienok ez dakizuela euskaraz eta, hortaz, gazteleraz egingo dut aurkezpena”. Ni Egunkaria-ko kazetari bezala joan nintzen ekitaldira, aretoan zegoen jendeari begiratu eta, han 40 bat lagun bazeuden, pare bat ziren euskara ez zekitenak —hedabideetakoak—. Panorama hori zela, EHEn zebilen edo ibili zen jendea biltzen hasi ginen 1997an. Esan bezala, bi urte lehenago udal euskara teknikaria eta Udal Euskara Batzordea eskatu zituen EHEk. Denentzat izango ziren bi tresnak, baina eskaera haiek egiteko estrategia irismen laburrekoa izan zela ondorioztatu genuen 1997an: EHEk eskatu, eta EHEk soilik jan ezezkoa. Herri ikuspegia izanda jokatzen hasi beharra zegoen. Txarra zen egoera: - Euskara. Udal euskara teknikaririk ez zegoen, Udal Euskara Batzorde / Patronatorik ez, herrian euskara elkarterik ez, euskararen berreskuratze edo normalizazio plan estrategikorik ez, kontzientziarik ez. - Kultura. Kultur etxerik ez, kultur dinamika eskasa, plangintza falta, egutegi koordinatu eta orekaturik ez, gastuan desorekak. - Komunikazioa. Herri aldizkaririk ez zegoen, Internet hutsik, herriko telebista —merituz ari zen norbanako batena— bere kontura zebilen… Eta hori bezain larria: Azpeitiko euskara eta kultur taldeen artean ez zen harremanik. 1997ko maiatzean herriko euskara eta kultur talde denei inkesta banatu zien EHEk. Talde batek ez beste guztiek erantzun zuten. Erantzun ez zuen talde hartako kide batentzat “kapziosoak” ziren gure galderak. Hiztegira jo behar ‘kapziosoa’ zer den jakiteko; zerbait ikasi genuen harekin... Besteekin gehiago. 1997ko urriaren 18an egin genuen lehen batzarra, irekia. Egun hartantxe egin zuten Gernikan, ELAk antolatuta, Estatutua hilda dago manifestazio ezagun hura. Aurreko eguneko Egunkaria-k Joxe Elorrieta ELAko orduko idazkari nagusiaren elkarrizketa zekarren, eta Elorrietaren pasarte bat aipatu genuen geure batzarrean, hasteko:
  • 5. - “Gure gogoetan autogobernuaren bidea ezin da gelditu instituzioen eskuetan. Batzuetan irudi hori ikusten da, gure prozesua menpean dagoela eta instituzioek daukatela logika propio eta autonomoa. Hori ez da guretzat dinamikoena. Guk esaten dugu gure indarra herrian dagoela, bai alderdi politikoetan, bai instituzioetan, baina baita beste mailetan ere. Hori dena desblokatu egin behar da, martxan ipini, mobilizatu, ilusionatu eta fase berria zabaldu. Fase berri horretarako pazientzia behar da, formula magikorik ez dago, miraririk ere ez, baina horretarako mugitu egin behar da. Bakoitzak egin beharko du bere autokritika edo bere gogoeta”. Baina, hasi zen gure batzarra, eta elkarteko bateko kide batek: - “Aldizkaria sortu behar da. Azkoitian sortua dute: Maxixatzen”. Azkoitiarrei meritua aitortzeaz aparte, ezer baino lehen oinarriak jarri beharraz mintzatu ginen bileran. Ondorengo asteetan beste batzar batzuk egin genituen. 25 bat lagun beti. Sustatzaileok dena grabatzen genuen, pikatu, gaika antolatu, pasatu, ekarpenak jaso… Lanketa handia. Serioa. Elkarlanaz jardun genuen, parte-hartzeaz, kultur dinamikaz, Udalaren politikaz, elkarlanaz, plataforma zabala sortu beharraz, ekimena izatearen garrantziaz… SORRERA Arestian aipatu bezala, 1998ko martxoaren 3an aurkeztu genuen komunikabideen aurrean Uztarria Kultur Koordinakundea. Genioena: - “Kultur proiektu bat sortu da Azpeitian”. Eta: - “Bakoitzak bere terrenotxotik irten du eztabaidetan eta gauzak ikuspegi zabala izanda aztertu ditugu”. - “Azpeitian arlo askotan egoera minimo baten azpitik gaude. Hori azpeitiar guztion ardura da”. - “Hiru kritika: taldeei, herritarrei eta Udalari. o Kultur taldeen artean koordinaziorik ez dago. Artxipelagoaren itxura zegoen: talde bakoitza irla bat zen, irlatik irlara ez zegoen zubirik eta, gainera, ez zegoen txalupa txikirik ere irla batetik bestera joateko. Koordinazio ezak arazoak sortu izan ditu urteetan Azpeitian, eta hori bukatu beharra dagoela erabaki dugu guztion artean. o Herritarrek taldeetan eta kultur ekintzetan parte hartzeko joera handirik ez dute.
  • 6. o Udalak ez ditu aintzat hartzen euskara eta kultur taldeak. Eta ez du baliabiderik jarri”. - “Uztarria hasiera honetan kritiko azaldu den arren, ez doa inoren kontra. Euskara eta kulturaren aldeko proiektua da hau, eta Udala, herritarrak eta talde guztiak dira ezinbesteko, kultur egoera hobea eta indartsua eduki nahi baldin bada”. - “Fase berri batean sartu beharra dago”. Herritarrak, euskara-kultur taldeak eta Udala uztartu nahi genituen, eta koordinakundeari ‘Uztarria’ izena jarri genion. Geure artean esaten genuena-eta: - Proiektu honek iraunkorra izan behar du, urte batzuetakoa. Belaunaldi batena. - Berria da, berritzailea, ezohikoa Azpeitian, gogorra izango da hasieran, motela irudituko zaigu batzuetan… baina iparra izanda aritzea komeni da. - Helburuak, norabidea, ardatzak, proiektua, estrategiak, antolaketa, baliabideak, mezua, koherentzia, garapen progresiboa, harremanak, herritarren atxikimendua, akordioak, lorpenak. Horiek ziren gure ikur eta ildoak. Denborarekin egokitzen eta berritzen ginen. - Eragin egin nahi genuen. - Zentralitatea lortu. Helburuak, izaera edota ardatzak finkatzeaz gain, beste hainbat neurri hartu edo aplikatu genituen. Antolaketa. - Garrantzi handia eman genion antolaketari. - Hiru ziren ardatzak: euskara, kultura eta komukazioa. - Bakoitzarekin talde eragilea sortu genuen. Esparru horietako jendea zegoen talde horietan. Talde bakoitzak barne posta zeukan. - Talde Eragile Orokorra. Talde bakoitzetik ordezkari bana zegoen, eta kudeatzailea eta lehendakaria ere bai. Barne posta. - Denera, 20 bat lagun geunden asteroko dinamikan. Tarteka talde eragileen batzarra egiten genuen. Barne posta orokorra ere bagenuen. - Koordinakundeko batzarrak urtean 3-4 aldiz. Koordinakundeko barne posta. - Elkarteko bazkideen batzarra. Urtean behin.
  • 7. Bazkideak. - Mugimenduak gorputz sozial handiagoa izateko, bazkide asko lortzeari ere garrantzi handia eman genion. 2008an bukatu genuen Uztarria koordinakundea, eta 1.071 bazkide zituen (30.000 euro ziren urtean, aurrekontuaren %35 inguru). - Bazkideei urtean barne buletin batzuk pasatzen genizkien. Informazioa, gardentasuna. - Ikusten zenbat barne posta, batzar, buletin? Informazioa pasatzen genuen, gardentasuna eskaintzen genuen, ekarpenak jasotzen genituen… - Proposamen bat, proiektu bat edo kritika bat kaleratzerako, gaia barne mailan sozializatua / zabaldua genuen. Eta asko ginenez, ekimena geneukan. Egoera kudeatzeko formula ona izan daiteke. Baina sarea izan behar duzu, egitasmoak… Proiektua indartze eta zabaltze aldera ekimenak. - Liburuak-eta. Hamabi liburu eta musika CD bat atera genituen. Liburu biografikoekin hasi ginen. Protagonistak: jende edadetua eta hildakoak. Hala, beste jende batengana iritsi nahi genuen: helduengana. Hutsune bat baikenuen. - Ohorezko bazkideak. 11. Horrela ere helduengana iristeko. - Baite Euskara Elkartea. Hori sortzeko sustatze lana egin genuen. Herriko hiru ikastetxeak sartu ziren proiektuan. 2001ean sortu zen Baite. 2003an Baitek eta Uztarriak bat egin zuten. - Kulturaldia. Hilabete bateko ekimenak ziren, taldeek antolatuta. Kale presentzia, elkarlana. Sei Kulturaldi antolatu genituen. - Besterik. Hitzaldiak (25), Literatuzta aldizkaria, Eregi komunikazio eta euskara enpresa, txosna festetan, Tourreko lehiaketa, kontzertuak, ikastetxeen bisitak... Taktikak. 
 - Proiektua sendotze / indartze aldera batzuetan irizpide aldetik gustuko ez genituen gauzak egin beharra zegoen. - Adibide edo kasurik nabarmenena: o 2000n Udalarekin Uztarria herri aldizkarirako akordioa egin genuen. Udalak herri mugimendu batekin egindako lehen akordioa zen. Aldizkaria urte erdi bat lehenago sortu genuen. o Akordio hartan Udalak baldintza bat jarri zuen: hilero bi orrialde berak hartuko eta beteko zituen. Kazetaritzako irizpideen kontrako neurria zen. Baina aldizkariaren hasiera genuenez, baliabideak behar, eta ontzat jo genuen, akordioa sinatze aldera. Euskal Herritarrok-ek (EH) udalbatzarrean hitzarmenaren aurka bozkatu zuen horregatik; ulertzekoa zen. Alde, EAJ eta EA, gehiengo osoz. o Guk luzera jokatu genuen. Ituna bi urtekoa zen eta bagenekien bi urtera
  • 8. 500-600 bazkideren bueltan ibiliko ginela, ordurako herrian presentzia handiagoa izango genuela, ibilbide bat. Ondorioz, akordioaz berriro hitz egitean beste baldintza batzuetan egongo ginen, eta Udalari esango genion ez genituela nahi bi orrialdeak, eta uste genuen litekeena izango zela aldizkaritik horiek kentzea. Heldu zen 2002a, eta izan zen tentsio unerik, baina lortu genuen bi orrialdeok kentzea. Jakina, segitu genuen Udalaz informazioa ematen, baina betiere kazetaritza irizpideetan oinarrituta. - Bi pasadizo. Esan dugu: Uztarria koordinakundearen sortze garaian oinarriak jartzea zen garrantzitsuena. Aldizkaria bera, elkartea sortu eta urtebete eta zortzi hilabetera atera genuen: 1999ko azaroan. o Nola ez, hasieratik egin nahi genuen Udalarekin akordioa, eta bilera eskatu genion. 1999ko abenduaren 22rako eman zigun alkateak, 09:00etarako... santomasen hurrengo goizerako! Kasualitatea? Uztarriako bi kidek joan behar genuen. Aurreko egunean goizeko seiak alderako jaikita ginen gu, Uztarriaren txorizo postua-eta jartzeko; eta, gazteak ginenez, gauean parranda egin genuen. Han azaldu ginen biok alkatearengana porru eginda. Hasi genuen bilera, baita hamar bat minuturako bukatu ere. Ez zegoen akordiorako borondate handirik beste aldean. 9:15 alderako udaletxe azpian geunden... “Goazean kafe bat hartzera, behintzat”. Joan, eta ondoko taberna batean Espainiako loteria tokatu! Goiza zerbaiterako probestu genuen, sikiera: aldizkarirako taberna hartako argazkiak ateratzeko. o Handik zazpi hilabetera sinatu genuen Udalarekin akordioa: 2000ko ekainean. Sinatze ekitaldia, udaletxean; egun garrantzitsua guretzat. Eguerdi parte eguzkitsua zen... eta gure lehendakaria nola eta bainujantzian azaldu zen hitzarmena sinatzera! Argazkia atera alkateari eta biei izenpetzen, eta, jakina, Photoshopi esker aldizkarian gerritik gora azaldu ziren... 2008, KOORDINAKUNDEAREN BUKAERA 2008an bukatu genuen Uztarria Kultur Koordinakundea. Helburuak beteta, gure ustez. Ondorengo lorpenak izan genituen hamar urtean. Dena dela, garrantzitsuak izan arren, ez ditut bereziki azpimarratu nahi gaur hemen, Huhezin, herrietako elkarte bakoitzak dituelako bere lorpenak, eta guztiek dute meritua. - Euskara. Bi normalizazio / berrekuratze plan daude Azpeitian (Udalaren- Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia eta Kontseiluaren Bai Euskarari; biek bat egin zuten), Udal Euskara Patronatua, udal euskara teknikaria... Eta garrantzitsuena: herrian zerbitzu berria sortzen denean (denda, taberna...), gehienetan euskaraz funtzionatzen du; kontzientzia bat badagoelako. - Kultura. Soreasu kulturgunea egiten ari dira (ikusentzuneko ekitaldi handientzat izango da, batik bat), Sanagustin kulturgunea ireki berri da (formatu txikikoak), kultur agenda dago, Kulturaldia urtero taldeek, Kultur Mahaia. - Komunikazioa. Herri aldizkaria dago, herri weba (www.uztarria.com), Urola Kostako Hitza eskualdeko egunkaria. Liburuak euskaraz argitaratzen dira.
  • 9. Kultura politikoari ematen diogu guk garrantzirik handiena. Egindako lanari esker, gauzak beste era batera egiten dira orain Azpeitian. Dena ez du Udalak egiten. Herri mugimenduak badu ahotsa, baditu erabakiguneak, tresnak... Jose Luis Otamendik 2008an idatzia da Uztarria koordinakundearen bukaeran, monografikoan: - “Negar jotze tristean luzaroan sorgortuta egotetik, herri biziago bat izatera etorri gara”. - “Udala herriko talde eta eragileekin beste modu batera jokatzen hezi du Uztarriak”. - “Herritarroi, berriz, elkar hartu eta borroka eginez gero, bihotza ahaztu gabe, burua galdu gabe, ezinezkorik ez dagoela erakutsi digu Uztarriak. Kultur politikarentzat ez ezik, kultura politikoarentzat ere lezioa izan da”. - “Azpeitiar euskaldunak konplexu eta lotsa handiak uxatu ditu, parte-hartzeari beldurra galdu dio, nonahi mamu eta etsai politikoak bilatzeari utzi dio...”. Kultur Mahaia aitatu dudala, Huhezik bere lan horietan aipatzen du Azpeitiaz: - “Hori guztia herri ekimenetik egin izan da. Azken urratsa kultur mahai bat eratzea izan da, non kultur ordezkariak eta udalekoak, berdinetik berdinera, biltzen dituen”. Lorea Agirre Huheziko kideak Berria-n duela hilabete: - “Kolore politikoak kolore, eta aldaketa politikoak aldaketa, herriarentzat eta herriaren eskutik kultur politika beregaina egin ahal izateko bidea zabaldu dute. Kultur politika ulertzeko eta praktikan jartzeko eredu berri bat da”. “NO ESTAR EN ALGO, SINO DECIDIR EN ALGO” Uztarria sortzeko garaian parte-hartzeari buruz-eta asko leitu genuen. Ezequiel Ander-Egg argentinar soziologoaren teoriak, esate batera. Hala dio hark: - “No estar en algo, sino decidir en algo”. Guk gure proiektua abiatu genuenean 1998an, ez genuen aholkulari izan nahi, ez nonbait egon, baizik eta geuk egin, geuk erabaki. Elkarlanean bazen, hobeto. Zenbat hitz huts den erakunde askotan, zabaltasunaren eta parte-hartze sozialaren izenean. Adibide bat: Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseilua. - Urte eta erditik gorako etenaldiaren ostean, duela bi hilabete bildu zen berriro Kulturaren Euskal Kontseilua, Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua eztabaidatu eta osatzen laguntzeko zeregina duen organoa… - …hau da, Eusko Jaurlaritzaren organoa.
  • 10. - Euskarazko eta gaztelaniazko kulturak parekatzeko joera nagusitzen ari da Kultura Sailean. Beraz, Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuan eta Kulturaren Kontseiluan ere bai. Baina ez naiz hor sartzen, izaeran baizik. Osaketan, kasu. - Kontseiluak 55 kide dauzka. Horietatik 32, Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatutakoak dira. o Aurreko legealditik 31, berriak dira. Patxi Salaberri euskaltzaina da lehendik dagoen bakarra. o Beste 23 lagunak:  Jaurlaritzako hamar ordezkari.  EITBko, EAEko hiru foru aldundietako, EAEko hiru hiriburuetako eta Eudeleko ordezkari bana.  Eta Eusko Legebiltzarrak izendatutako bost bokal. - Kultur arloko jende bat egon badago, baina ez du erabakitzen. Jaurlaritzaren menpe daude. Beste kasu bat: Tabakalera Donostiako kultur zentro garaikidea. - Administrazio Kontseilua hiru erakundek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak. - Orain bazkide berri bat nahi dute: Gipuzkoako Kutxarekin hizketan ari dira. - Lau kultur aditu Tabakalera gobernatzen, lau kultur sortzaile eta eragile…: Jaurlaritza, Aldundia, Udala, Kutxa. - Badakizue zein den Tabakalerako azken gai izarretakoa: AHTaren Donostia erdialdeko geltokia kultur zentroan jarri edo ez... Horrelako egiturekin eta organoekin jai dugu. Erakundeen menpe jai dugu. BI ERABAKIGUNE IZATETIK, BAKARRERA Huheziren Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak lanera noa berriro, artikulaziora eta elkarlanera: - Euskal kulturgintza. Bi mailako artikulazioa: esparru bakoitzean, esparru desberdinen artean. - Euskal kulturgintza eta eragile publikoak norabide berean. Horraino helduz gero, ondo. Kontuan hartu behar da, ordea, hor oraindik bi erabakigune daudela: euskal kulturgintza eta instituzioak. Bakoitza bere organoekin. Elkarlana proposatzen da. Ondo.
  • 11. Baina askotan arlo politiko-instituzionalean beste gauza asko sartzen dira (interes politikoak, hauteskundeak, beste lehentasunak, testuingurua...), eta zaila da. Maiz haren menpe zaude. Joxe Elorrietak 1997an zioena gogoratuz, kulturgintzara ekartzea komeni da: - “Gure garapena ezin da gelditu instituzioen eskuetan. Hori ez da dinamikoena. Gure indarra herrian dago. Hori dena desblokatu egin behar da, martxan ipini, mobilizatu, ilusionatu eta fase berria zabaldu. Pazientzia behar da, formula magikorik ez dago, miraririk ere ez, baina horretarako mugitu egin behar da. Bakoitzak egin beharko du bere autokritika edo bere gogoeta”. [ondorengoa, nire iritzia da] Ondorioz, zergatik ez erabakigune bakarra izatera jo? Hau da: gizarte mugimenduek, norbanakoek eta erakunde publikoek osatutakora, herrian kokatua, organo instituzionaletatik kanpo. Hor egiteko eta hortik garatzeko kultur proiektua. Kultura politiko berria litzateke, azken batean. Azpeitian Kultur Mahaia bide bat egiten ari da, beregaina. Kultur taldeek, udal taldeek eta norbanakoek osatzen dute Mahaia. Uztarria koordinakundea 2008an bukatu genuenean —agian, bere garairik onenean—, ikusten genuen Azpeitian kultura arloan espazio zabalagoa eratzeko aukera zegoela. Guk ez genuen nahi protagonismorik edo ezer kapitalizatzerik. Azpeitiko 25 kultur taldeak daude Mahaian, denak, eta batzarrean haiek baino ez dute botoa (eta orain dagoeneko 243 bazkide ere baditu Mahaiak). Neu orain hor nabil. Ari gara gauzak lortzen: - Azpiegituren atalean, abenduan herriko plazan Sanagustin kulturgunea ireki genuen. 450 metro koadrokoa da —eliza zen lehen—, eta udarako ostalaritza zerbitzua ere izango du. Kultur Mahaia deialdira aurkeztuko da. - Komunikazioan: kultur weba dugu, hileroko kultur agenda ere bai. Karteldegi elektronikoen proiektua daukagu. - Kultur egutegi orekatua egiten ari gara… Antolaketa aldetik, lehen Uztarriaz esandakoaren antzekoa: Talde Eragilea, barne postak, buletinak... Kultur Mahaiaz ere kultura politikoa nabarmendu nahiko nuke, gauzak egiteko modua. Esan dut Huhezik dioela: - “Azken urratsa kultur mahai bat eratzea izan da, non kultur ordezkariak eta udalekoak, berdinetik berdinera, biltzen dituen”. Galdera bat: ez iruditzen 1979tik den arkitektura instituzionala zaharkitua dagoela?
  • 12. Frankismoaren ondorengo lehen hauteskundeen ostean, erakunde publikoetan sailak eta batzordeak-eta sortu zituzten. Ulertzekoa zen. Hor daude oraindik. Gaur egun zenbait arlotan —euskaran, kulturan...—, funtzionamenduak bestelakoa beharko luke izan, partaidetza plural bat izanda betiere. Berme handiagoa eskaintzen du erabakigunea kalean / herrian kokatzeak; sozialagoa da, parte-hartzaileagoa da. Gune horrek luke logika propio eta autonomoa. LEHEN MAILAN ERE EZ GAUDE, ORDEA Baina: oraindik euskal kulturgintzan lehen mailan ere ez gaude. Hau da, esparru bakoitza artikulatu gabe dago. - Salbuespen bat dago: Bertsozale Elkartea. - Euskara arloa ez dago erabat artikulatua (Kontseilua), hedabideak orain ari dira pixka bat lantzen, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea sortu berria da... Ez gaude eskatzeko moduan. Ez gaude eragiteko moduan. Beraz, indarrak lehen mailara bideratu behar dira: euskal kulturgintzaren esparru bakoitzeko artikulazioa lortzera. Gero letorke esparru desberdinen arteko lotura. Horrela eragin daiteke esparru barruan eta, gero, botere publikoan. Eta, agian, inoiz erabakigune bakarra herrian kokatzea lortuko da. Urte asko beharko direla lehen maila-eta egituratzeko? Bai, eta? Jon Sarasuak esana da 2010eko urriko elkarrizketa batean: - “Hamarkada eta belaunaldi terminoetan pentsatzen ikasi behar dugu”. Lorpenak lorpen, akatsak akats, guk Uztarriarekin bide horri heldu genion 1998an: kultur proiektuari ez ezik, kultura politiko berria izateari. Pozten gara, beraz, Azpeititik kanpo bide hori aintzat hartu izana. Esaterako, Huheziren aldetik. Azpeitiari buruzko betiko topikoak aldatzearren. Ez dakigu egoera idealera inoiz helduko garen. Eta heltzen bagara, noiz; hori bai, igual oraindik korridak izango ditugu Azpeitian… Eskerrik asko denoi Uztarriaren izenean, Enekoitz Esnaola http://www.uztarria.com/azpeitia/taldeak/uztarria/index_html