SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 9
Descargar para leer sin conexión
Aurkezpena
Lokarri bakearen, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea da eta, 2009ko uztailaren 22an, Bake-
prozesuaren Behatoki Sozialaren udaberriko txostena aurkeztu zuen. 733 lagunek erantzun zioten udaberriko galde-
tegiari: hura bake-prozesuaren egoeraren gaineko eta biktimen, sufrimenduaren eta berradiskidetzearen gaineko
galdetegia izan zen. Horrez gain, Tokiko Behatokien hamaika bilera egin ziren eta, guztira, 119 lagunek parte hartu
zuten.

Bake-prozesuaren Behatoki Soziala ekimen bat da eta helburu du herritarren parte-hartzea sustatzea eta, aldi berean,
interesa duten herritar guztiek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten adieraztea. Horrez gain, gizartean gai
horren inguruko gogoeta bat ere eragin nahi du ideia eta proposamen eraikigarri berriak sortzen laguntzeko, bakea
lortzeko aukera berrietarako bidea errazte aldera.

Aurreko txostenean bakeari eta normalizazioari buruzko lau ideia nagusi nabarmendu ziren:

“ 1. Bake-prozesua blokatua eta trabatua dago, eta beste bultzada bat aurkitzeko aukerak duela urtebetekoak
     baino txikiagoak dira.
    2. Inguruabar horietan ez dira baldintzak betetzen prozesu berria garatzeko. Prozesua ez da ulertzen, aldez
       aurretik ETAk indarkeriari amaiera emateko deklarazioa egiten ez badu eta elkarrizketarako esparruak
       zehazten ez badira.
    3. Bake-prozesuari berrekiteko eta huraxe garatzeko tresna nagusia ETAren adierazpen bat da, indarkeriari
       amaiera emateko borondatea argi eta garbi agertzeko.
    4. Inor baztertu gabeko konponbide plurala bilatzeko bidea elkarrizketa da. Elkarrizketarako dei orokorrez
       haratago, elkarrizketa zehaztu beharra dago eta, era berean, alde askotako mahaia abiarazi beharko litza-
       teke.
              ”
Eskuartean darabilgun txosten berri hau 2009ko udari dagokio, eta bestela osatu eta mamitu da. Lehenik eta behin,
galdetegia laburragoa izan da, oraingo honetan parte-hartzaileei gai zehatz bati buruz galdetu ez zaielako, eta udabe-
rriko txostenean, berriz, berradiskidetzearen inguruan galdetu zitzaien. Bigarrenik, ez da bake-prozesuaren Tokiko
Behatokien bilerarik egin, uda partean ezin antolatu direlako.

Bi arrazoi horiek direla eta, Behatokiaren txosten honek atal bakarra dakar eta, hartan, bakerako prozesuaren
gaineko azterketa bat egin dugu parte-hartzaileen erantzunetan oinarrituta. Guztira, 1.248 lagunek eman diote
erantzuna 2009ko udari dagokion galdetegiari eta 4.000tik gora ekarpen eta ideia zehatz jaso ditugu. Herritarren
parte-hartze hori ez da inkesta zientifikoa, baina ikuspegi interesgarri eta aberasgarria ematen du bakerako proze-
suaz, bake-prozesua bera bultzatzeko moduaz eta aukera berriak bilatzeko paradez, une korapilatsu honetan.

Lokarrik erakundeei, alderdi politikoei, gizarte-erakundeei eta sindikatuei emango die txostena, gure gizartearen
zati batek zer iritzi duen lehen eskutik entzungo dutelakoan eta txostena arretaz irakurriko dutelakoan; azken finean
Lokarriren nahia da txostena akuilu eta bultzada izatea bakea lortzen eta gure bizikidetza hobetzen laguntzeko,
zeregin hori denon erronka baita.




                                                                                                                     1
Bake-prozesuaren egoera.


Galdetegiak eskainitako emaitzen azterketa.

1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoerari buruz?
Bake-prozesuaren egoerari buruzko pertzepzioa oso negatiboa da. Izan ere, 1etik 10erako eskalan parte-hartzaileen
balorazioa 2,8 da. Udaberrian, batez bestekoa 3,5 zen; horrek esan nahi du egoerak okerrera jo duela. Erantzun
duten lagunen ia erdiek diote egoera oso txarra dela ( % 47k), eta % 41ek txarra. Beraz, hamarretatik batek baka-
rrik iritzi dio erregularra edo ona.

Pertzepzio hori arrazoitzeko, parte-hartzaileek bost arrazoi hauek eman dituzte: 1) bake-prozesua trabatua eta bloka-
tua dago, 2) ETAk heriotza atentatuak egin ditu eta, horren bidez, euskal gizartearen eta Batasunak ordezkatzen
duen Ezker Abertzalearen bake nahiei entzungor egiten die, 3) Gobernu Zentrala eta Eusko Jaurlaritza konponbide
elkarrizketatuari ateak ixten ari zaizkio, 4) gai horri berari dagokionez, ez dago inolako elkarrizketarik eta lanik
egoera horretatik ateratzen lagunduko lukeen akordioa lortzeko, eta 5) zailtasun handitzat nabarmentzen da eragile
nagusiek egoera konpontzeko duten borondate eskasa.


2. Orain dela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko?
% 84k uste du orain dela urte bat baino aukera gutxiago dagoela bakea lortzeko. % 8k bakarrik adierazi du kontra-
koa. Aurreko galderari emandako erantzunen ildoarekin bat, udaberrian baino iritzi ezkorragoa dago, % 21ek
adierazi baitzuen aukera gehiago zegoela.

Berriz ere, egoera trabatua egotea eta elkarrizketarik eza dira gehien erabilitako argudioak iritzi hori arrazoitzeko.
Horri erantsi behar zaio duela urtebetetik hona ez dela inola ere aldaketa nabarmenik izan, zailtasunek bere horre-
tan dirautela eta ez direla aukera berriak agertu bakerako prozesua blokeotik ateratzeko. Galdetegiari erantzun
dioten herritarrek, era berean, ez dute inola ere hautematen ETA indarkeria amaitzeko aurrerapauso erabakigarriak
emateko prest dagoenik. Azkenik, galderei erantzun dietenek uste dute Eusko Jaurlaritza berriak eta Jaurlaritzak
berak gai honetan darabilen politikak oztopo berriak dakarzkiola konponbide elkarrizketatuari.


3. Bake eta normalizazio gaia orain dela urte bat baino gehiago edo
   gutxiago interesatzen zaizu?
Udaberrian lorturiko erantzun berberak atera dira. Hau da, % 72k dio duela urte bat bezain interesatua dagoela;
% 22k, gehiago, eta % 6k, gutxiago.

4. Seinala itzazu zure iritzian bakea lortzeko dauden oztopo nagusiak.
Parte-hartzaileek adierazitako bi oztopo nagusiak ETAren indarkeria eta elkarrizketa gabezia (% 72) dira, udabe-
rrian gertatzen zen bezalaxe, baina portzentajeak altuxeagoak dira (% 66 eta % 68, hurrenez hurren). Era berean,
ilegalizazioak nabarmenduta agertzen dira (% 37, udaberriko % 30en aldean). Parte-hartzaileek, ordea, gainerako


2
aukerak gutxiago hautatu dituzte, eta guztiak % 10en inguruan daude: presoen sakabanaketa, torturak eta kargu
publikoei zuzendutako mehatxuak.

Hona hemen erantzunak arrazoitzeko erabili diren argudioak: 1) ETAren indarkeriak oinarrizko giza eskubideak
urratzen ditu eta, aldi berean, erakusten du ez duela arriskatzeko eta aurrerapausoak emateko borondaterik bake-
prozesua berrasteko; indarkeriaren amaiera, gainera, pauso erabakigarria litzateke bake-prozesuan aurrera egiteko,
2) elkarrizketak ez du interesik sortzen, arazoa guztien artean konpontzea esan nahi duelako; eta, aldiz, logika fren-
tistari bultzada ematen ari zaio: Eusko Jaurlaritza berria, bereziki, 3) gizartearen zati bat kanpoan uzteak (Ezker
Abertzalea ordezkatzen duena, adibidez) elkarrizketa oztopatzen du eta, oztopatu ere, guztien arteko konponbidea,
eta 4) Giza Eskubideak gero eta gutxiago errespetatzen dira.



5. Seinala itzazu azkenaldian jazotako gertakarien artean garrantzitsuak
   iruditu zaizkizunak.
5 parte-hartzailetatik 4k ETAk Mallorcan eta Burgosen egindako atentatu eta erailketak nabarmendu ditu.
Bestalde, % 55ek ETAko presoen argazkien inguruko polemika nabarmendu du, bai eta berrikitan izandako
manifestazio-debekuak ere. 10etatik 2k Eusko Jaurlaritzak bakerako hezkuntza-plan berria egiteko erabakia
adierazi dute eta % 10ek kale borrokako azken gertaerak, bai eta UPNk terrorismoaren kontrako ituna propo-
satu izana ere.

6. Zure iritzian, betetzen al dira bake-prozesu berri bat abiatzeko
   baldintzak?
% 65ek uste du ez direla baldintzak betetzen, eta 4tatik 1ek, baietz. Udaberrian, erdiek lehenbiziko iritzia zuten,
eta % 33k bigarrena; beraz, egungo egoeraren balorazioa negatiboagoa da.

Baldintzarik betetzen ez dela diotenen artean esaten da ETAk ez duela indarkeria utzi eta ez duela indarkeria uzteko
borondaterik erakusten, ez dagoela arriskatzeko eta elkarrizketa-prozesu bat bideratzeko ausardiarik -Espainiako
eta Gasteizko gobernuetan batez ere-, eta ez dagoela egiazko interesik elkar aditzeko esparruak sortzen joateko.

Baldintzak betetzen direla diotenen artean, aldiz, azpimarratzen da une txarretan ere irtenbide bat bilatzen saiatu
beharra dagoela, betiere elkarrizketa eta giza eskubide guztien errespetua oinarri harturik, inoiz ere baldintzarik
onenak izaten ez direlako, eta baldintzak sortu egin behar direlako. Era berean, gehitzen da gizartearen boronda-
tea horretan saiatzea baldin bada, nahikoa da horrekin guztiek aurrerapausoak eman ditzaten eta hori bete dadin.


7.1. Gobernuen ekarpenaren gaineko balorazioa.
Inkestan parte hartu duen jendeak gaitz iritzi dio Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Zentralak bake eta norma-
lizazioaren helburuaren inguruan egiten duten ekarpenari: % 88k, lehenbizikoari dagokionez, eta % 87k, bigarre-
nari doakionez, pentsatzen dute txarra edo oso txarra dela. Beraz, 2009ko udaberriko emaitzen aldean, iritzi oso
kritiko horrek gora egin du.


                                                                                                                    3
Iritzi negatiboak nabarmenago egin du gora Eusko Jaurlaritzari dagokionean: horrela, udaberrian % 28k haren ekar-
penari ona edo oso ona eta % 31k txarra edo oso txarra iritzi bazion, orain % 76 bigarren aukeran dago. Horrek,
beraz, indartu egiten du aurreko txostenean adierazitako tesia; hots, udaberriko galdetegian parte-hartzaileek
zalantzak izan zitzaketela aurreko gobernuaren edo gobernu berriaren inguruko galdera ote zen.


7.2. Alderdi politikoen gaineko balorazioa.
Balorazio onena jaso duten alderdietatik hasita, erantzun duten lagunen % 73k, % 55ek eta % 54k diote ona edo
oso ona izan dela hurrenez hurren Aralarrek, EAk eta EBk bakeari eta normalizazioari egindako ekarpena.

Tarteko lekuan EAJ ageri da. % 34k ona edo oso ona iritzi dio; % 42k ez ona ezta txarra ere, eta % 24k, txarra edo
oso txarra; beraz, udaberriko balorazioa jaitsi da, % 48k ona edo oso ona iritzi baitzion.

Parte-hartzaileek txarra edo oso txarra iritzi diote PSE-PSN (% 85), PP (% 96), UPyD (% 91) eta Ezker Abertza-
learen (% 64) jarduerari. Zenbait datu gehiago erantsi behar dira iritzi horren osagarri: Eusko Jaurlaritzaren jardue-
rari balorazio hobea eman zaio PSEren jarduerari baino, eta % 23rentzat, Ezker Abertzalearen jarduera ez da ona
ezta txarra ere izan, eta % 13rentzat, ona edo oso ona.

Gobernuei eta alderdiei helarazitako hobekuntza proposamen bat dago: elkarrizketarako tarteak irekitzea, arris-
katzea, behar hainbateko borondatea izatea eta, irtenbideak bilatuko badira, denak beharrezkoak direla onartzea.


7.3. Lokarriren jardueraren gaineko balorazioa.
Balorazio ona pixka bat jaitsi da (% 89k ona edo oso ona iritzi zion udaberrian, eta % 84k, udan); dena den,
gutxiago dira txarra edo oso txarra irizten diotenak: % 4 udaberrian, eta % 1, udan.

Nabarmentzekoa da parte hartu duten batzuek kritikoagoa eta ausartagoa izateko eskatu diotela Lokarriri, haren
jarduera hutsala izan ez dadin eta blokeo-egoera hausten laguntzeko gaitasuna izan dezan.


8. Zer iritzi duzu ETAren azken atentatuei buruz?
% 40k dio Giza Eskubideen urraketa justifikaezina direla. % 29k dio ez dituela onartzen, baina Gobernua elkarriz-
ketarako ate guztiak ixten ari dela. Azkenik, % 20k dio bake-prozesua berrabiatzeko borondate eza erakusten dutela
eta % 1ek soilik dio indarkeriari amaiera jartzeko erabakia hartu aurreko azken astinduak direla.


9. Ezker Abertzaleak indarkeria publikoki arbuiatzen badu, legeztatu
   behar da?
10 parte-hartzailetatik 6k dio edozer dela ere legeztatu behar dela, indarkeriari uko egiten ez badio ere. % 32k dio
legeztatu beharko litzatekeela, indarkeria arbuiatzen badu, Alderdien Legearen baldintzak beteko zituelako. Azke-
nik, % 1ek soilik dio ez dela legeztatu behar ETA desagertu arte.

Hona hemen iritzi horri eusteko emandako arrazoiak: 1) ez da demokratikoa talde politikoak legez kanpo uztea, 2)
ideiei ez zaie jazarri behar, eta 3) euskal gizartearen sektore bat ordezkaritza politikorik gabe gelditu da.

Alderdien Legearen baldintzak betetzerakoan Ezker Abertzalea legeztatzearen aldekoak direnek diote Ezker
Abertzaleak indarkeria arbuiatu behar duela, demokrazian ez dagoelako tokirik indarkeria babesten duten alder-
dientzat, eta ETArekin hausteko deia egin diote.

4
10. Argazkiak kentzeko erabakiaren inguruko iritzia.
Balorazioak zatituta daude: izan ere, batzuek diote (% 46k) bakarrik kendu behar direla indarkeria zuzenki
bultzatzen duten kartelak eta argazkiak eta, beste batzuek aldiz diote (% 40k) adierazpen askatasunaren murrizketa
justifikaezina dela. % 8k bakarrik dio kendu behar direla biktimentzat iraingarriak direlako edo terrorismoa gorai-
patzen dutelako.

Era askotako iritziak eman dira argazkiak kentzeari buruz:

     1- Zilegi da presoen familiakoek haien eskubideak aldarrikatzea; baina aldarrikapen horiek ezin dira eraman
        indarkeriaren apologiaren mugetaraino.

     2- Onartzen da presoen argazkiak biktimentzako iraingarriak izan daitezkeela, baina horrek ez du argazkiak
        kentzea justifikatzen.

     3- Adierazpen askatasunak esan nahi du onartu behar dugula jendeak baduela gauzak aldarrikatzeko eskubi-
        dea, gu gauza horiekin ados ez bagaude ere.

     4- Politika berbera egin beharko litzateke frankismoaren ikurrei dagokienez.

     5- Argazkiak kentzea marketing politikoko neurri hutsa da; bestelako arazoak ekartzen ditu eta ez du deus ere
        konpontzen.




                                                                                                                 5
Egindako ekarpen batzuk




Izenburu ugari prentsan, baina geldirik eta blokeatuta egotearen sentsazioa dago.

Lurralde zuri edo beltzak finkatzea bilatzen da, ateak itxiz elkarrizketa
eta distentsio testuinguru baten aukera formal zein informaletara.

Porrot egindako negoziaketarako azken ahalegina politikoki oso garesti
atera zaio gobernuari eta agerian utzi du ETAren eta bere ingurukoen
borondate gabezia.

Beren burua demokrata izendatzen dutenak makilak jartzen ari dira
bakearen gurpilari, eta biolentoak, biolentoak dira.

Ez dut sekula ikusi guztiari Ez esanez konponbidera iritsi den gatazkarik:
elkarrizketari Ez, negoziazioari Ez eta gatazka mota guztiak konpontzeko
hain funtsezkoa den hitzari EZ.

Denboraren igarotzea bakea lortzearen aurka doa.

Akatsa izan zen su-etena haustea; gertakariak alde batera utzita (legez
kanporatutako ezker abertzalearen diskurtsoaren aldaketa hipotetikoa),
ilegalizazioaren estrategia-ildoari eustea, ere bai.

Ezta poliziaren errepresiorik handienak eta ezta ETAren itxikeriak ere
ezin gaituzte eraman toki desiratu bakar batera ere.
6
Bake-prozesuaren egoerari buruzko azterketa bat.
Bakerako prozesua hondatzen ari da.

Blokeoa eta trabak areagotzen ari dira, eta konponbidea aurkitzeko oztopoek aukera berriak eragozten dituzte.
Hona hemen bake-prozesuaren inguruko zailtasun nagusiak: 1) ETAk indarkeriari amaiera ez emateko erabakita-
suna; Burgosko eta Mallorcako atentatuak dira horren erakusgarri, 2) ez dago elkarrizketarako esparrurik denen
artean eta inor baztertu gabe blokeoari irtenbidea bilatzeko, 3) gobernuek bakea lortzeko darabiltzaten estrategiak
oinarrizko askatasun demokratikoen murrizketan oinarrituta daude; esaterako, adierazpen, bilera eta manifestazio
askatasunen murrizketan, eta 4) ez dago borondaterik arriskatzeko, ezta bakeranzko eta elkar aditzerako bidea
bultzatzeko borondaterik ere.

Blokeo-egoeraren ondorio nagusia da egoera okerragotzen eta tentsio politikoa handitzen ari dela. Gero eta zailago
eta korapilatsuagoa da gizartearen itxaropenari eustea, eta ez dago aukeren garai berrira eramango gaituen aldaketa
irudikatzeko kimu berririk.

ETAk ez du aurrerapausorik eman indarkeriari amaiera emateko.

ETAk berriro atentatu larriak egin ditu; Burgoskoa eta Mallorcakoa, esate baterako. Giza Eskubideen urraketa
justifikaezina dira eta bake-prozesu berri baterako baldintzak errazteko borondate eza erakusten dute.

ETAk bakerako prozesua berriro bultzatzeko aukera du, inolako baldintzarik jarri gabe indarkeriari amaiera emateko
borondatea adierazten badu. Euskal herritar gehienen aldarrikapena da, eta entzuna izan beharko luke, sufrimen-
duaren zati handi bati bukaera emango liokeelako eta, era berean, konponbideetarako aurrerapausoak emateko
oztopo nabarmen bat kenduko lukeelako.

Elkarrizketa blokatua dago eta ez dago elkarrizketari ekiteko borondate politikorik.

Ez dira ikusten eta, ziurrenera, ez dago elkarrizketarako esparru zehatz eta eraikigarririk. Horrelako esparrurik ezean,
ezinezkoa da konfiantzazko esparruak sortzea, denen arteko konponbideak bilatzea errazteko. Era berean, ez da
hautematen horrelako esparruak sortzeko egiazko borondaterik, euskal arazoaren amaiera norberaren garaipenean
eta aurkariaren porrotean oinarrituta ulertzen dutenen dinamikek bere horretan iraun badirautelako.

Elkarrizketarako esparruak eraiki behar dira, denen arteko konponbideak bilatzeko benetako borondateak lagun-
duta. Elkarrizketa-prozesu horrek tokia utzi behar die gizartean dauden adierazpen politiko guztiei.

Gobernuek estrategia okerra darabilte bakea lortzeko.

Gobernu Zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bakea lortzeko darabilten estrategiak arazoak
konpondu beharrean bestelako arazoak sortzen ditu. Ezker Abertzalea politika bide normalizaturik kanporatua dago
ilegalizazio-prozesuen ondorioz, eta horrek zaildu egiten du hark konponbide-prozesuan parte hartu ahal izatea.
Erabat itxi diote atea ETArekiko elkarrizketari, eta horrek indarkeriaren amaiera ordenatua zaildu du. ETAko
presoen argazkiak kentzeak eta manifestazioak debekatzeak adierazpen eta manifestazio askatasunak murrizten
dituzte, indarkeriaren apologia egitea eta indarkeria goraipatzea eragotzi behar izateaz haratago.

Aukeren garai berria izango bada, indarkeriari amaiera emateko eta giza eskubide guztiak errespetatzeko apustu
garbia egin behar da, bai eta elkarrizketa bultzatu ere, inor bazterrean utzi gabe.

Bake-prozesu berri bat bultzatzeko bidai orriak urrats hauek ditu oinarri: 1) ETAk indarkeriari amaiera emateko
adierazpen egiaztagarria, 2) elkarrizketarako esparru partekatuak sustatzea, alderdi politiko guztiek normalizazio
politikoa bultzatzeko aukerak bilatzeko eta garatzeko, 3) inplikatu guztien borondatea, gizartearena barne, blokeo-
egoera gainditzeko, eta 4) giza eskubideak eta oinarrizko askatasun demokratikoak bermatzea.




                                                                                                                      7
Lokarriren gomendioak eta konpromisoak bake-prozesu berri
bat bultzatzeko.
Behin galdetegiari emandako erantzunetatik lortutako emaitzak jakinda eta bake-prozesuaren egoerari buruzko
ondorioak ezagututa, Lokarrik gomendio batzuk proposatu nahi ditu blokeo-egoera eta bakerako prozesuaren
hondatzea gainditzen laguntzeko:
1- Premiazkoa da indarkeriari amaiera ematea.
ETAk amaiera eman behar dio berehalakoan indarkeriari, inolako baldintzarik jarri gabe. Indarkeriak gero eta
sufrimendu handiagoa dakar, eta gero eta zailtasun handiagoak sortzen ditu euskal gizartearen bake- nahia epe
laburrean bete ahal izan dadin.
Lokarrik ETAri exijitzen dio euskal gizartearen borondatea errespetatzeko eta indarkeria utziko duela iragartzeko; era
berean, Gobernu Zentralari eskatzen dio ETArekiko elkarrizketa berrirekitzeko, borroka armatuaren amaiera errazte aldera.
Indarkeria amaitzeko eta elkarrizketa berrasteko eskakizunari eusteko konpromisoa hartzen du Lokarrik, herrita-
rren mobilizazioaren bitartez irtenbide ordenatu bat lortzeko.
2- Giza eskubideak urratzen dituzten estrategiak berraztertu behar dira.
Gobernuek bakea lortzeko beren estrategiak berraztertu behar dituzte. Indarkeriaren kontrako borrokak ez ditu giza
eskubideak urratzen dituen lanabes eta bideak erabili behar. Era berean, indarkeria ez da aitzakiatzat erabili behar
gizartearen zati bat baztertzen saiatzeko, helburua baita denok bakean eta demokratikoki bizitzeko moduko elkarbi-
zitza erraztea. Askatasunak murrizteak eta bazterketak giroa tenkatzeaz gain, elkar aditzea ere oztopatzen dute.
Lokarrik Ezker Abertzalea legeztatzea aldarrikatzen du eta, era berean, bizitza politikoan normaltasunez jokatu ahal
izatea. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen die, halaber, bizikidetza sustatzeko, indarrean dagoen
antolamendu juridikoak aitorturiko eta babesturiko eskubideak eta askatasunak sustatuta eta bermatuta.
Lokarrik konpromisoa hartzen du eskubideak urratu eta oinarrizko askatasunak murrizten dituzten jarduera horiek salat-
zera bideratutako kanpainak bultzatzeko, eta eskubide nahiz askatasun horiek bermatu eta sustatzeko lanean aritzeko.
3- Elkarrizketarako esparruak egituratu behar dira.
Egungo egoeran ez dago elkarrizketarik eta, hori zuzentzeko, parlamentuetan ekimen formalak egin behar dira, eta
alderdi politiko guztien arteko ekimen diskretuak ere bai. Lehenbiziko erronka da behar hainbateko konfiantza
sortzea, elkarrizketa erabakitzailea ahalbidetzeko. Bigarren erronka da denen artean oinarri batzuk adostea
printzipioei eta metodologiari buruz, munta handiko akordioak lortzea errazteko. Hirugarren erronka da gizartea
ere elkarrizketa bidean sartzea, konponbideak ekarriko dituen prozesuan parte har dezan
Lokarrik Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Parlamentua premiatu nahi ditu batzorde bana era dezaten, elkarriz-
keta-prozesu bat errazteko oinarriak ezartzeko, eta horren bidez, elkar bizitzeko eta gure arazoak bide demokrati-
koetatik konpontzeko akordio bat lortzeko; bide demokratikoek herritarren aniztasunaren eta borondatearen
errespetua bermatu behar dute.
Lokarrik konpromisoa hartzen du bi parlamentuetan elkarrizketa-prozesu bat bultzatuko duen proposamen zehatza
aurkezteko, akordio berriak lortze aldera.
4- Lehentasunezkoa da egoera honentzako alternatiba eraikitzea.
Bakerako prozesua hondatua dago, baina horrek ez dezake gizartera etsipena ekarri eta ez da amore eman behar. Zail-
tasunak gainditu behar dira eta bakearen aldeko lanari berrekin behar zaio. Blokeoa ez da ezinbestekoa. Badago auke-
rabide bat, eta horrek akordioan, aniztasunean eta herri borondatearen errespetuan oinarrituriko etorkizuna eraikitzen
lagundu dezake. Aukerabidea hauxe da: giza eskubideak errespetatzea, elkarrizketa, akordioa eta erabakimena.
Lokarrik gizarte osoa animatu nahi du bakea lortzeko eta bizikidetza hobetzeko lanari eustera, eta itxaropenari ere
eustera, gizarteak bakea lortzeko duen asmo sendoa aukerarik hoberena baita helburu hori lortzeko.
Lokarrik konpromisoa hartzen du alternatiba horren alde egiteko, alternatiba hori aldarrikatzeko; horretarako,
ahaleginduko da gizartearen ahalegin berriak batzen, indarkerian, askatasunen murrizketan, bazterketan eta enfren-
tamenduan oinarrituriko konponbidea bilatzen dutenen aurrean.

8

Más contenido relacionado

Destacado

Proyecto De Paz[1]
Proyecto De Paz[1]Proyecto De Paz[1]
Proyecto De Paz[1]guest9bef53
 
D Iapositivas C Onvivencia Sheila,Laila
D Iapositivas C Onvivencia Sheila,LailaD Iapositivas C Onvivencia Sheila,Laila
D Iapositivas C Onvivencia Sheila,Lailaguest7a214b2
 
Monthly Market Watch For September 2009
Monthly Market Watch For September 2009Monthly Market Watch For September 2009
Monthly Market Watch For September 2009Carolduffy
 
It’s Sukkah Time
It’s  Sukkah  TimeIt’s  Sukkah  Time
It’s Sukkah TimeAnnatCohon
 
Tableau Data Analytics - Must See Introduction to Analytics
Tableau Data Analytics - Must See Introduction to AnalyticsTableau Data Analytics - Must See Introduction to Analytics
Tableau Data Analytics - Must See Introduction to Analyticsayman diab
 
StéPhanie Haegeman
StéPhanie HaegemanStéPhanie Haegeman
StéPhanie Haegemanklas2koa
 
DescripciòN Panoramica
DescripciòN PanoramicaDescripciòN Panoramica
DescripciòN PanoramicaAtali
 
Gestión de proyecto3
Gestión de proyecto3Gestión de proyecto3
Gestión de proyecto3aragonrodelo
 

Destacado (15)

Proyecto De Paz[1]
Proyecto De Paz[1]Proyecto De Paz[1]
Proyecto De Paz[1]
 
D Iapositivas C Onvivencia Sheila,Laila
D Iapositivas C Onvivencia Sheila,LailaD Iapositivas C Onvivencia Sheila,Laila
D Iapositivas C Onvivencia Sheila,Laila
 
tecnologia e informatica
tecnologia e informaticatecnologia e informatica
tecnologia e informatica
 
O Reformismo BorbóNico
O Reformismo BorbóNicoO Reformismo BorbóNico
O Reformismo BorbóNico
 
Monthly Market Watch For September 2009
Monthly Market Watch For September 2009Monthly Market Watch For September 2009
Monthly Market Watch For September 2009
 
It’s Sukkah Time
It’s  Sukkah  TimeIt’s  Sukkah  Time
It’s Sukkah Time
 
tecnologia e informatica
tecnologia e informaticatecnologia e informatica
tecnologia e informatica
 
Marketing.
Marketing.Marketing.
Marketing.
 
Tableau Data Analytics - Must See Introduction to Analytics
Tableau Data Analytics - Must See Introduction to AnalyticsTableau Data Analytics - Must See Introduction to Analytics
Tableau Data Analytics - Must See Introduction to Analytics
 
Automata1
Automata1Automata1
Automata1
 
Internship Doc
Internship DocInternship Doc
Internship Doc
 
StéPhanie Haegeman
StéPhanie HaegemanStéPhanie Haegeman
StéPhanie Haegeman
 
DescripciòN Panoramica
DescripciòN PanoramicaDescripciòN Panoramica
DescripciòN Panoramica
 
RESUME
RESUMERESUME
RESUME
 
Gestión de proyecto3
Gestión de proyecto3Gestión de proyecto3
Gestión de proyecto3
 

Similar a Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen PlanaIrekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaIrekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaIrekia - EJGV
 
Prentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdf
Prentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdfPrentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdf
Prentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdfIrekia - EJGV
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakIrekia - EJGV
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Irekia - EJGV
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaIrekia - EJGV
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaIrekia - EJGV
 
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eusPonentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eusJon Abril
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanARALAR Araba
 
1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena
1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena
1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostenaIrekia - EJGV
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...Irekia - EJGV
 
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19Irekia - EJGV
 

Similar a Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09 (15)

2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
 
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostenaBake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
Bake eta Bizikidetza Plana ebaluazio txostena
 
Prentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdf
Prentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdfPrentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdf
Prentsa oharra hauteskunde-ondoko azterketa.pdf
 
Gertu Programa
Gertu ProgramaGertu Programa
Gertu Programa
 
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketakMemoriari buruzko herritarren elkarrizketak
Memoriari buruzko herritarren elkarrizketak
 
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren bitarte...
 
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
Evaluación intermedia del Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco 2013-2016
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
 
Ponentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eusPonentziapolitikoa2009eus
Ponentziapolitikoa2009eus
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
 
1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena
1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena
1973ko martxoaren 24an desagertutako hiru gazte coruñarrei buruzko txostena
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
Nola daramazu? Gazteen Euskal Behatokiak nola daramazu. Covid19
 

Más de Lokarri

Robert mc bride
Robert mc brideRobert mc bride
Robert mc brideLokarri
 
AARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de paz
AARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de pazAARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de paz
AARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de pazLokarri
 
Martin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Martin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de pazMartin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Martin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de pazLokarri
 
Colm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Colm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de pazColm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Colm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de pazLokarri
 
Brandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Brandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de pazBrandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Brandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de pazLokarri
 
Andy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Andy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de pazAndy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Andy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de pazLokarri
 
2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWP
2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWP2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWP
2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWPLokarri
 
Asamblea General 2011 - PWP Ponencia
Asamblea General 2011 - PWP PonenciaAsamblea General 2011 - PWP Ponencia
Asamblea General 2011 - PWP PonenciaLokarri
 
Observatorio Proceso de Paz - Graficos
Observatorio Proceso de Paz - GraficosObservatorio Proceso de Paz - Graficos
Observatorio Proceso de Paz - GraficosLokarri
 
Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09
Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09
Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09Lokarri
 
Conclusiones 2. Itxialdia
Conclusiones 2. ItxialdiaConclusiones 2. Itxialdia
Conclusiones 2. ItxialdiaLokarri
 
1. Itxialdia Ondorioak
1. Itxialdia Ondorioak1. Itxialdia Ondorioak
1. Itxialdia OndorioakLokarri
 
Conclusiones 1. Itxialdia
Conclusiones 1. ItxialdiaConclusiones 1. Itxialdia
Conclusiones 1. ItxialdiaLokarri
 
Lokarriko oinarrizko txostena
Lokarriko oinarrizko txostenaLokarriko oinarrizko txostena
Lokarriko oinarrizko txostenaLokarri
 
Ponencia Asamblea General Lokarri
Ponencia Asamblea General LokarriPonencia Asamblea General Lokarri
Ponencia Asamblea General LokarriLokarri
 

Más de Lokarri (15)

Robert mc bride
Robert mc brideRobert mc bride
Robert mc bride
 
AARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de paz
AARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de pazAARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de paz
AARO SUONIO - Foro Social para impulsar el proceso de paz
 
Martin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Martin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de pazMartin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Martin Snoddon - Foro Social para impulsar el proceso de paz
 
Colm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Colm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de pazColm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Colm Campbell - Foro Social para impulsar el proceso de paz
 
Brandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Brandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de pazBrandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Brandon Hamber - Foro Social para impulsar el proceso de paz
 
Andy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Andy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de pazAndy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de paz
Andy Carl - Foro Social para impulsar el proceso de paz
 
2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWP
2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWP2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWP
2011ko Batzar Orokorra - Txostenaren PWP
 
Asamblea General 2011 - PWP Ponencia
Asamblea General 2011 - PWP PonenciaAsamblea General 2011 - PWP Ponencia
Asamblea General 2011 - PWP Ponencia
 
Observatorio Proceso de Paz - Graficos
Observatorio Proceso de Paz - GraficosObservatorio Proceso de Paz - Graficos
Observatorio Proceso de Paz - Graficos
 
Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09
Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09
Observatorios Social Proceso de Paz - Informe Verano 09
 
Conclusiones 2. Itxialdia
Conclusiones 2. ItxialdiaConclusiones 2. Itxialdia
Conclusiones 2. Itxialdia
 
1. Itxialdia Ondorioak
1. Itxialdia Ondorioak1. Itxialdia Ondorioak
1. Itxialdia Ondorioak
 
Conclusiones 1. Itxialdia
Conclusiones 1. ItxialdiaConclusiones 1. Itxialdia
Conclusiones 1. Itxialdia
 
Lokarriko oinarrizko txostena
Lokarriko oinarrizko txostenaLokarriko oinarrizko txostena
Lokarriko oinarrizko txostena
 
Ponencia Asamblea General Lokarri
Ponencia Asamblea General LokarriPonencia Asamblea General Lokarri
Ponencia Asamblea General Lokarri
 

Bake-prozesuaren Behatoki Soziala - 09ko udako Txostena Uda 09

  • 1.
  • 2. Aurkezpena Lokarri bakearen, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea da eta, 2009ko uztailaren 22an, Bake- prozesuaren Behatoki Sozialaren udaberriko txostena aurkeztu zuen. 733 lagunek erantzun zioten udaberriko galde- tegiari: hura bake-prozesuaren egoeraren gaineko eta biktimen, sufrimenduaren eta berradiskidetzearen gaineko galdetegia izan zen. Horrez gain, Tokiko Behatokien hamaika bilera egin ziren eta, guztira, 119 lagunek parte hartu zuten. Bake-prozesuaren Behatoki Soziala ekimen bat da eta helburu du herritarren parte-hartzea sustatzea eta, aldi berean, interesa duten herritar guztiek bakeari eta bizikidetzari buruz zer iritzi duten adieraztea. Horrez gain, gizartean gai horren inguruko gogoeta bat ere eragin nahi du ideia eta proposamen eraikigarri berriak sortzen laguntzeko, bakea lortzeko aukera berrietarako bidea errazte aldera. Aurreko txostenean bakeari eta normalizazioari buruzko lau ideia nagusi nabarmendu ziren: “ 1. Bake-prozesua blokatua eta trabatua dago, eta beste bultzada bat aurkitzeko aukerak duela urtebetekoak baino txikiagoak dira. 2. Inguruabar horietan ez dira baldintzak betetzen prozesu berria garatzeko. Prozesua ez da ulertzen, aldez aurretik ETAk indarkeriari amaiera emateko deklarazioa egiten ez badu eta elkarrizketarako esparruak zehazten ez badira. 3. Bake-prozesuari berrekiteko eta huraxe garatzeko tresna nagusia ETAren adierazpen bat da, indarkeriari amaiera emateko borondatea argi eta garbi agertzeko. 4. Inor baztertu gabeko konponbide plurala bilatzeko bidea elkarrizketa da. Elkarrizketarako dei orokorrez haratago, elkarrizketa zehaztu beharra dago eta, era berean, alde askotako mahaia abiarazi beharko litza- teke. ” Eskuartean darabilgun txosten berri hau 2009ko udari dagokio, eta bestela osatu eta mamitu da. Lehenik eta behin, galdetegia laburragoa izan da, oraingo honetan parte-hartzaileei gai zehatz bati buruz galdetu ez zaielako, eta udabe- rriko txostenean, berriz, berradiskidetzearen inguruan galdetu zitzaien. Bigarrenik, ez da bake-prozesuaren Tokiko Behatokien bilerarik egin, uda partean ezin antolatu direlako. Bi arrazoi horiek direla eta, Behatokiaren txosten honek atal bakarra dakar eta, hartan, bakerako prozesuaren gaineko azterketa bat egin dugu parte-hartzaileen erantzunetan oinarrituta. Guztira, 1.248 lagunek eman diote erantzuna 2009ko udari dagokion galdetegiari eta 4.000tik gora ekarpen eta ideia zehatz jaso ditugu. Herritarren parte-hartze hori ez da inkesta zientifikoa, baina ikuspegi interesgarri eta aberasgarria ematen du bakerako proze- suaz, bake-prozesua bera bultzatzeko moduaz eta aukera berriak bilatzeko paradez, une korapilatsu honetan. Lokarrik erakundeei, alderdi politikoei, gizarte-erakundeei eta sindikatuei emango die txostena, gure gizartearen zati batek zer iritzi duen lehen eskutik entzungo dutelakoan eta txostena arretaz irakurriko dutelakoan; azken finean Lokarriren nahia da txostena akuilu eta bultzada izatea bakea lortzen eta gure bizikidetza hobetzen laguntzeko, zeregin hori denon erronka baita. 1
  • 3. Bake-prozesuaren egoera. Galdetegiak eskainitako emaitzen azterketa. 1. Zer iritzi duzu bakerako prozesuaren egoerari buruz? Bake-prozesuaren egoerari buruzko pertzepzioa oso negatiboa da. Izan ere, 1etik 10erako eskalan parte-hartzaileen balorazioa 2,8 da. Udaberrian, batez bestekoa 3,5 zen; horrek esan nahi du egoerak okerrera jo duela. Erantzun duten lagunen ia erdiek diote egoera oso txarra dela ( % 47k), eta % 41ek txarra. Beraz, hamarretatik batek baka- rrik iritzi dio erregularra edo ona. Pertzepzio hori arrazoitzeko, parte-hartzaileek bost arrazoi hauek eman dituzte: 1) bake-prozesua trabatua eta bloka- tua dago, 2) ETAk heriotza atentatuak egin ditu eta, horren bidez, euskal gizartearen eta Batasunak ordezkatzen duen Ezker Abertzalearen bake nahiei entzungor egiten die, 3) Gobernu Zentrala eta Eusko Jaurlaritza konponbide elkarrizketatuari ateak ixten ari zaizkio, 4) gai horri berari dagokionez, ez dago inolako elkarrizketarik eta lanik egoera horretatik ateratzen lagunduko lukeen akordioa lortzeko, eta 5) zailtasun handitzat nabarmentzen da eragile nagusiek egoera konpontzeko duten borondate eskasa. 2. Orain dela urte bat baino aukera gehiago dago bakea lortzeko? % 84k uste du orain dela urte bat baino aukera gutxiago dagoela bakea lortzeko. % 8k bakarrik adierazi du kontra- koa. Aurreko galderari emandako erantzunen ildoarekin bat, udaberrian baino iritzi ezkorragoa dago, % 21ek adierazi baitzuen aukera gehiago zegoela. Berriz ere, egoera trabatua egotea eta elkarrizketarik eza dira gehien erabilitako argudioak iritzi hori arrazoitzeko. Horri erantsi behar zaio duela urtebetetik hona ez dela inola ere aldaketa nabarmenik izan, zailtasunek bere horre- tan dirautela eta ez direla aukera berriak agertu bakerako prozesua blokeotik ateratzeko. Galdetegiari erantzun dioten herritarrek, era berean, ez dute inola ere hautematen ETA indarkeria amaitzeko aurrerapauso erabakigarriak emateko prest dagoenik. Azkenik, galderei erantzun dietenek uste dute Eusko Jaurlaritza berriak eta Jaurlaritzak berak gai honetan darabilen politikak oztopo berriak dakarzkiola konponbide elkarrizketatuari. 3. Bake eta normalizazio gaia orain dela urte bat baino gehiago edo gutxiago interesatzen zaizu? Udaberrian lorturiko erantzun berberak atera dira. Hau da, % 72k dio duela urte bat bezain interesatua dagoela; % 22k, gehiago, eta % 6k, gutxiago. 4. Seinala itzazu zure iritzian bakea lortzeko dauden oztopo nagusiak. Parte-hartzaileek adierazitako bi oztopo nagusiak ETAren indarkeria eta elkarrizketa gabezia (% 72) dira, udabe- rrian gertatzen zen bezalaxe, baina portzentajeak altuxeagoak dira (% 66 eta % 68, hurrenez hurren). Era berean, ilegalizazioak nabarmenduta agertzen dira (% 37, udaberriko % 30en aldean). Parte-hartzaileek, ordea, gainerako 2
  • 4. aukerak gutxiago hautatu dituzte, eta guztiak % 10en inguruan daude: presoen sakabanaketa, torturak eta kargu publikoei zuzendutako mehatxuak. Hona hemen erantzunak arrazoitzeko erabili diren argudioak: 1) ETAren indarkeriak oinarrizko giza eskubideak urratzen ditu eta, aldi berean, erakusten du ez duela arriskatzeko eta aurrerapausoak emateko borondaterik bake- prozesua berrasteko; indarkeriaren amaiera, gainera, pauso erabakigarria litzateke bake-prozesuan aurrera egiteko, 2) elkarrizketak ez du interesik sortzen, arazoa guztien artean konpontzea esan nahi duelako; eta, aldiz, logika fren- tistari bultzada ematen ari zaio: Eusko Jaurlaritza berria, bereziki, 3) gizartearen zati bat kanpoan uzteak (Ezker Abertzalea ordezkatzen duena, adibidez) elkarrizketa oztopatzen du eta, oztopatu ere, guztien arteko konponbidea, eta 4) Giza Eskubideak gero eta gutxiago errespetatzen dira. 5. Seinala itzazu azkenaldian jazotako gertakarien artean garrantzitsuak iruditu zaizkizunak. 5 parte-hartzailetatik 4k ETAk Mallorcan eta Burgosen egindako atentatu eta erailketak nabarmendu ditu. Bestalde, % 55ek ETAko presoen argazkien inguruko polemika nabarmendu du, bai eta berrikitan izandako manifestazio-debekuak ere. 10etatik 2k Eusko Jaurlaritzak bakerako hezkuntza-plan berria egiteko erabakia adierazi dute eta % 10ek kale borrokako azken gertaerak, bai eta UPNk terrorismoaren kontrako ituna propo- satu izana ere. 6. Zure iritzian, betetzen al dira bake-prozesu berri bat abiatzeko baldintzak? % 65ek uste du ez direla baldintzak betetzen, eta 4tatik 1ek, baietz. Udaberrian, erdiek lehenbiziko iritzia zuten, eta % 33k bigarrena; beraz, egungo egoeraren balorazioa negatiboagoa da. Baldintzarik betetzen ez dela diotenen artean esaten da ETAk ez duela indarkeria utzi eta ez duela indarkeria uzteko borondaterik erakusten, ez dagoela arriskatzeko eta elkarrizketa-prozesu bat bideratzeko ausardiarik -Espainiako eta Gasteizko gobernuetan batez ere-, eta ez dagoela egiazko interesik elkar aditzeko esparruak sortzen joateko. Baldintzak betetzen direla diotenen artean, aldiz, azpimarratzen da une txarretan ere irtenbide bat bilatzen saiatu beharra dagoela, betiere elkarrizketa eta giza eskubide guztien errespetua oinarri harturik, inoiz ere baldintzarik onenak izaten ez direlako, eta baldintzak sortu egin behar direlako. Era berean, gehitzen da gizartearen boronda- tea horretan saiatzea baldin bada, nahikoa da horrekin guztiek aurrerapausoak eman ditzaten eta hori bete dadin. 7.1. Gobernuen ekarpenaren gaineko balorazioa. Inkestan parte hartu duen jendeak gaitz iritzi dio Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Zentralak bake eta norma- lizazioaren helburuaren inguruan egiten duten ekarpenari: % 88k, lehenbizikoari dagokionez, eta % 87k, bigarre- nari doakionez, pentsatzen dute txarra edo oso txarra dela. Beraz, 2009ko udaberriko emaitzen aldean, iritzi oso kritiko horrek gora egin du. 3
  • 5. Iritzi negatiboak nabarmenago egin du gora Eusko Jaurlaritzari dagokionean: horrela, udaberrian % 28k haren ekar- penari ona edo oso ona eta % 31k txarra edo oso txarra iritzi bazion, orain % 76 bigarren aukeran dago. Horrek, beraz, indartu egiten du aurreko txostenean adierazitako tesia; hots, udaberriko galdetegian parte-hartzaileek zalantzak izan zitzaketela aurreko gobernuaren edo gobernu berriaren inguruko galdera ote zen. 7.2. Alderdi politikoen gaineko balorazioa. Balorazio onena jaso duten alderdietatik hasita, erantzun duten lagunen % 73k, % 55ek eta % 54k diote ona edo oso ona izan dela hurrenez hurren Aralarrek, EAk eta EBk bakeari eta normalizazioari egindako ekarpena. Tarteko lekuan EAJ ageri da. % 34k ona edo oso ona iritzi dio; % 42k ez ona ezta txarra ere, eta % 24k, txarra edo oso txarra; beraz, udaberriko balorazioa jaitsi da, % 48k ona edo oso ona iritzi baitzion. Parte-hartzaileek txarra edo oso txarra iritzi diote PSE-PSN (% 85), PP (% 96), UPyD (% 91) eta Ezker Abertza- learen (% 64) jarduerari. Zenbait datu gehiago erantsi behar dira iritzi horren osagarri: Eusko Jaurlaritzaren jardue- rari balorazio hobea eman zaio PSEren jarduerari baino, eta % 23rentzat, Ezker Abertzalearen jarduera ez da ona ezta txarra ere izan, eta % 13rentzat, ona edo oso ona. Gobernuei eta alderdiei helarazitako hobekuntza proposamen bat dago: elkarrizketarako tarteak irekitzea, arris- katzea, behar hainbateko borondatea izatea eta, irtenbideak bilatuko badira, denak beharrezkoak direla onartzea. 7.3. Lokarriren jardueraren gaineko balorazioa. Balorazio ona pixka bat jaitsi da (% 89k ona edo oso ona iritzi zion udaberrian, eta % 84k, udan); dena den, gutxiago dira txarra edo oso txarra irizten diotenak: % 4 udaberrian, eta % 1, udan. Nabarmentzekoa da parte hartu duten batzuek kritikoagoa eta ausartagoa izateko eskatu diotela Lokarriri, haren jarduera hutsala izan ez dadin eta blokeo-egoera hausten laguntzeko gaitasuna izan dezan. 8. Zer iritzi duzu ETAren azken atentatuei buruz? % 40k dio Giza Eskubideen urraketa justifikaezina direla. % 29k dio ez dituela onartzen, baina Gobernua elkarriz- ketarako ate guztiak ixten ari dela. Azkenik, % 20k dio bake-prozesua berrabiatzeko borondate eza erakusten dutela eta % 1ek soilik dio indarkeriari amaiera jartzeko erabakia hartu aurreko azken astinduak direla. 9. Ezker Abertzaleak indarkeria publikoki arbuiatzen badu, legeztatu behar da? 10 parte-hartzailetatik 6k dio edozer dela ere legeztatu behar dela, indarkeriari uko egiten ez badio ere. % 32k dio legeztatu beharko litzatekeela, indarkeria arbuiatzen badu, Alderdien Legearen baldintzak beteko zituelako. Azke- nik, % 1ek soilik dio ez dela legeztatu behar ETA desagertu arte. Hona hemen iritzi horri eusteko emandako arrazoiak: 1) ez da demokratikoa talde politikoak legez kanpo uztea, 2) ideiei ez zaie jazarri behar, eta 3) euskal gizartearen sektore bat ordezkaritza politikorik gabe gelditu da. Alderdien Legearen baldintzak betetzerakoan Ezker Abertzalea legeztatzearen aldekoak direnek diote Ezker Abertzaleak indarkeria arbuiatu behar duela, demokrazian ez dagoelako tokirik indarkeria babesten duten alder- dientzat, eta ETArekin hausteko deia egin diote. 4
  • 6. 10. Argazkiak kentzeko erabakiaren inguruko iritzia. Balorazioak zatituta daude: izan ere, batzuek diote (% 46k) bakarrik kendu behar direla indarkeria zuzenki bultzatzen duten kartelak eta argazkiak eta, beste batzuek aldiz diote (% 40k) adierazpen askatasunaren murrizketa justifikaezina dela. % 8k bakarrik dio kendu behar direla biktimentzat iraingarriak direlako edo terrorismoa gorai- patzen dutelako. Era askotako iritziak eman dira argazkiak kentzeari buruz: 1- Zilegi da presoen familiakoek haien eskubideak aldarrikatzea; baina aldarrikapen horiek ezin dira eraman indarkeriaren apologiaren mugetaraino. 2- Onartzen da presoen argazkiak biktimentzako iraingarriak izan daitezkeela, baina horrek ez du argazkiak kentzea justifikatzen. 3- Adierazpen askatasunak esan nahi du onartu behar dugula jendeak baduela gauzak aldarrikatzeko eskubi- dea, gu gauza horiekin ados ez bagaude ere. 4- Politika berbera egin beharko litzateke frankismoaren ikurrei dagokienez. 5- Argazkiak kentzea marketing politikoko neurri hutsa da; bestelako arazoak ekartzen ditu eta ez du deus ere konpontzen. 5
  • 7. Egindako ekarpen batzuk Izenburu ugari prentsan, baina geldirik eta blokeatuta egotearen sentsazioa dago. Lurralde zuri edo beltzak finkatzea bilatzen da, ateak itxiz elkarrizketa eta distentsio testuinguru baten aukera formal zein informaletara. Porrot egindako negoziaketarako azken ahalegina politikoki oso garesti atera zaio gobernuari eta agerian utzi du ETAren eta bere ingurukoen borondate gabezia. Beren burua demokrata izendatzen dutenak makilak jartzen ari dira bakearen gurpilari, eta biolentoak, biolentoak dira. Ez dut sekula ikusi guztiari Ez esanez konponbidera iritsi den gatazkarik: elkarrizketari Ez, negoziazioari Ez eta gatazka mota guztiak konpontzeko hain funtsezkoa den hitzari EZ. Denboraren igarotzea bakea lortzearen aurka doa. Akatsa izan zen su-etena haustea; gertakariak alde batera utzita (legez kanporatutako ezker abertzalearen diskurtsoaren aldaketa hipotetikoa), ilegalizazioaren estrategia-ildoari eustea, ere bai. Ezta poliziaren errepresiorik handienak eta ezta ETAren itxikeriak ere ezin gaituzte eraman toki desiratu bakar batera ere. 6
  • 8. Bake-prozesuaren egoerari buruzko azterketa bat. Bakerako prozesua hondatzen ari da. Blokeoa eta trabak areagotzen ari dira, eta konponbidea aurkitzeko oztopoek aukera berriak eragozten dituzte. Hona hemen bake-prozesuaren inguruko zailtasun nagusiak: 1) ETAk indarkeriari amaiera ez emateko erabakita- suna; Burgosko eta Mallorcako atentatuak dira horren erakusgarri, 2) ez dago elkarrizketarako esparrurik denen artean eta inor baztertu gabe blokeoari irtenbidea bilatzeko, 3) gobernuek bakea lortzeko darabiltzaten estrategiak oinarrizko askatasun demokratikoen murrizketan oinarrituta daude; esaterako, adierazpen, bilera eta manifestazio askatasunen murrizketan, eta 4) ez dago borondaterik arriskatzeko, ezta bakeranzko eta elkar aditzerako bidea bultzatzeko borondaterik ere. Blokeo-egoeraren ondorio nagusia da egoera okerragotzen eta tentsio politikoa handitzen ari dela. Gero eta zailago eta korapilatsuagoa da gizartearen itxaropenari eustea, eta ez dago aukeren garai berrira eramango gaituen aldaketa irudikatzeko kimu berririk. ETAk ez du aurrerapausorik eman indarkeriari amaiera emateko. ETAk berriro atentatu larriak egin ditu; Burgoskoa eta Mallorcakoa, esate baterako. Giza Eskubideen urraketa justifikaezina dira eta bake-prozesu berri baterako baldintzak errazteko borondate eza erakusten dute. ETAk bakerako prozesua berriro bultzatzeko aukera du, inolako baldintzarik jarri gabe indarkeriari amaiera emateko borondatea adierazten badu. Euskal herritar gehienen aldarrikapena da, eta entzuna izan beharko luke, sufrimen- duaren zati handi bati bukaera emango liokeelako eta, era berean, konponbideetarako aurrerapausoak emateko oztopo nabarmen bat kenduko lukeelako. Elkarrizketa blokatua dago eta ez dago elkarrizketari ekiteko borondate politikorik. Ez dira ikusten eta, ziurrenera, ez dago elkarrizketarako esparru zehatz eta eraikigarririk. Horrelako esparrurik ezean, ezinezkoa da konfiantzazko esparruak sortzea, denen arteko konponbideak bilatzea errazteko. Era berean, ez da hautematen horrelako esparruak sortzeko egiazko borondaterik, euskal arazoaren amaiera norberaren garaipenean eta aurkariaren porrotean oinarrituta ulertzen dutenen dinamikek bere horretan iraun badirautelako. Elkarrizketarako esparruak eraiki behar dira, denen arteko konponbideak bilatzeko benetako borondateak lagun- duta. Elkarrizketa-prozesu horrek tokia utzi behar die gizartean dauden adierazpen politiko guztiei. Gobernuek estrategia okerra darabilte bakea lortzeko. Gobernu Zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak bakea lortzeko darabilten estrategiak arazoak konpondu beharrean bestelako arazoak sortzen ditu. Ezker Abertzalea politika bide normalizaturik kanporatua dago ilegalizazio-prozesuen ondorioz, eta horrek zaildu egiten du hark konponbide-prozesuan parte hartu ahal izatea. Erabat itxi diote atea ETArekiko elkarrizketari, eta horrek indarkeriaren amaiera ordenatua zaildu du. ETAko presoen argazkiak kentzeak eta manifestazioak debekatzeak adierazpen eta manifestazio askatasunak murrizten dituzte, indarkeriaren apologia egitea eta indarkeria goraipatzea eragotzi behar izateaz haratago. Aukeren garai berria izango bada, indarkeriari amaiera emateko eta giza eskubide guztiak errespetatzeko apustu garbia egin behar da, bai eta elkarrizketa bultzatu ere, inor bazterrean utzi gabe. Bake-prozesu berri bat bultzatzeko bidai orriak urrats hauek ditu oinarri: 1) ETAk indarkeriari amaiera emateko adierazpen egiaztagarria, 2) elkarrizketarako esparru partekatuak sustatzea, alderdi politiko guztiek normalizazio politikoa bultzatzeko aukerak bilatzeko eta garatzeko, 3) inplikatu guztien borondatea, gizartearena barne, blokeo- egoera gainditzeko, eta 4) giza eskubideak eta oinarrizko askatasun demokratikoak bermatzea. 7
  • 9. Lokarriren gomendioak eta konpromisoak bake-prozesu berri bat bultzatzeko. Behin galdetegiari emandako erantzunetatik lortutako emaitzak jakinda eta bake-prozesuaren egoerari buruzko ondorioak ezagututa, Lokarrik gomendio batzuk proposatu nahi ditu blokeo-egoera eta bakerako prozesuaren hondatzea gainditzen laguntzeko: 1- Premiazkoa da indarkeriari amaiera ematea. ETAk amaiera eman behar dio berehalakoan indarkeriari, inolako baldintzarik jarri gabe. Indarkeriak gero eta sufrimendu handiagoa dakar, eta gero eta zailtasun handiagoak sortzen ditu euskal gizartearen bake- nahia epe laburrean bete ahal izan dadin. Lokarrik ETAri exijitzen dio euskal gizartearen borondatea errespetatzeko eta indarkeria utziko duela iragartzeko; era berean, Gobernu Zentralari eskatzen dio ETArekiko elkarrizketa berrirekitzeko, borroka armatuaren amaiera errazte aldera. Indarkeria amaitzeko eta elkarrizketa berrasteko eskakizunari eusteko konpromisoa hartzen du Lokarrik, herrita- rren mobilizazioaren bitartez irtenbide ordenatu bat lortzeko. 2- Giza eskubideak urratzen dituzten estrategiak berraztertu behar dira. Gobernuek bakea lortzeko beren estrategiak berraztertu behar dituzte. Indarkeriaren kontrako borrokak ez ditu giza eskubideak urratzen dituen lanabes eta bideak erabili behar. Era berean, indarkeria ez da aitzakiatzat erabili behar gizartearen zati bat baztertzen saiatzeko, helburua baita denok bakean eta demokratikoki bizitzeko moduko elkarbi- zitza erraztea. Askatasunak murrizteak eta bazterketak giroa tenkatzeaz gain, elkar aditzea ere oztopatzen dute. Lokarrik Ezker Abertzalea legeztatzea aldarrikatzen du eta, era berean, bizitza politikoan normaltasunez jokatu ahal izatea. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen die, halaber, bizikidetza sustatzeko, indarrean dagoen antolamendu juridikoak aitorturiko eta babesturiko eskubideak eta askatasunak sustatuta eta bermatuta. Lokarrik konpromisoa hartzen du eskubideak urratu eta oinarrizko askatasunak murrizten dituzten jarduera horiek salat- zera bideratutako kanpainak bultzatzeko, eta eskubide nahiz askatasun horiek bermatu eta sustatzeko lanean aritzeko. 3- Elkarrizketarako esparruak egituratu behar dira. Egungo egoeran ez dago elkarrizketarik eta, hori zuzentzeko, parlamentuetan ekimen formalak egin behar dira, eta alderdi politiko guztien arteko ekimen diskretuak ere bai. Lehenbiziko erronka da behar hainbateko konfiantza sortzea, elkarrizketa erabakitzailea ahalbidetzeko. Bigarren erronka da denen artean oinarri batzuk adostea printzipioei eta metodologiari buruz, munta handiko akordioak lortzea errazteko. Hirugarren erronka da gizartea ere elkarrizketa bidean sartzea, konponbideak ekarriko dituen prozesuan parte har dezan Lokarrik Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Parlamentua premiatu nahi ditu batzorde bana era dezaten, elkarriz- keta-prozesu bat errazteko oinarriak ezartzeko, eta horren bidez, elkar bizitzeko eta gure arazoak bide demokrati- koetatik konpontzeko akordio bat lortzeko; bide demokratikoek herritarren aniztasunaren eta borondatearen errespetua bermatu behar dute. Lokarrik konpromisoa hartzen du bi parlamentuetan elkarrizketa-prozesu bat bultzatuko duen proposamen zehatza aurkezteko, akordio berriak lortze aldera. 4- Lehentasunezkoa da egoera honentzako alternatiba eraikitzea. Bakerako prozesua hondatua dago, baina horrek ez dezake gizartera etsipena ekarri eta ez da amore eman behar. Zail- tasunak gainditu behar dira eta bakearen aldeko lanari berrekin behar zaio. Blokeoa ez da ezinbestekoa. Badago auke- rabide bat, eta horrek akordioan, aniztasunean eta herri borondatearen errespetuan oinarrituriko etorkizuna eraikitzen lagundu dezake. Aukerabidea hauxe da: giza eskubideak errespetatzea, elkarrizketa, akordioa eta erabakimena. Lokarrik gizarte osoa animatu nahi du bakea lortzeko eta bizikidetza hobetzeko lanari eustera, eta itxaropenari ere eustera, gizarteak bakea lortzeko duen asmo sendoa aukerarik hoberena baita helburu hori lortzeko. Lokarrik konpromisoa hartzen du alternatiba horren alde egiteko, alternatiba hori aldarrikatzeko; horretarako, ahaleginduko da gizartearen ahalegin berriak batzen, indarkerian, askatasunen murrizketan, bazterketan eta enfren- tamenduan oinarrituriko konponbidea bilatzen dutenen aurrean. 8