Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Otsoa
1.
2. N - Egun batean, otso bat, asko jan ondoren,
basoan ibilalditxo bat
egitera joan zen.
O - Zein ondo! Lagunekin hitz egingo dut.
3. N - Bidean erbi polit bat aurkitu zuen.
O - Egun on, belarri-handi! Esadazu, nor da indartsuena?.
E - Zeu zara indartsuena otso jauna.
4. N - Otsoak, harro-harro, basoan aurrera egin zuen.
5. N - Pixka bat aurrerago Txanogorritxorekin elkartu zen.
O - Kaixo Txanogorritxo zein polita zauden kolore gorriarekin!
Esan, nor da indartsuena?.
Txa - Zeu, zeu zara! Zeu zara indartsuena.
6. O - A! Arrazoi nuen , neu naiz indartsuena.
N - Eta poz- pozik aurrera jarraitu zuen.
7. N - Aurreraxeago hiru txerrikumeak aurkitu zituen.
O - Zer da hau? Hiru txerri txiki beren etxeetatik urrun!
Esan, txerrikumeok, nor da indartsuena?.
Txe - Zeu zara indartsuena, kementsuena eta ederrena otso handi!
9. N - Aurrera jarraitu zuen, eta halako batean, zazpi ipotxekin egin
zuen topo.
O - Kaixo txikitsuak, ba al dakizue nor den indartsuena?
I - Zeu zara indartsuena, otso jauna! .
8
10. O - Hori da! Argi dago, oso argi! Baso honetan neu naiz
beldurgarriena!.
11. N - Orduan, herensuge txiki batekin egin zuen topo.
O - Ene, zein itsusia zaren! Aizu, zeuk ere jakingo duzu nor den
indartsuena?.
H - Zalantzarik gabe, nire ama!.
12. N - Otsoa oso haserretuta esan zion:
O - TONTO LAPIKOA! Txarto ulertu duzu eta berriro galdetuko
dizut , Nor da BASOKO INDARTSUENA?
13. H - Otso jauna, esan dizut nire ama dela indartsuena .
Begira, hemen dago.
14. N - Eta bat batean otsoa txiki txikia egin zen eta korrika basora
izkutatzera joan zen.
N –Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila
Sondikako plazan.