SlideShare a Scribd company logo
2. PRAKTIKA
2.2. Musikogramak
1. Eginbeharra: Inoiz entzun al zenuen musikogramen berririk?
Erabiltzen al duzu zure lanean? Nola? Hemendik aurrera baliagarria
izango al zaizu?
Musikograma izena ez nuen sekula entzuna. Dena den, izena
ikusita, musikaren idazkerarekin nolabaiteko lotura izango zuela argi
geratzen zen.
Baina nire harridura etorri zen teoria eta praktikako materiala
ikusterakoan. Izan ere, ni Lehen Hezkuntzako haurra nintzenean
musikako irakasleak behin baino gehiagotan erakutsi zigulako horrelakoren
bat eta horiekin lan egin genuela ikusi nuen.
Egia esan, ez dut gogoratzen zein abesti lantzen genuen, baina L.
Mozart-en “Jostailuen sinfonia”-ren antzeko fitxa dut gogoan.
Nire lanean ez dut erabili, bi urtetan egon naiz lanean LH-ko 3.
zikloko tutore gisa eta musika musikako irakaslearen arloa bezala ikusten
nuen.
Egia da txikitatik musika gustatu izan zaidala eta nire etxean mota
guztietako musika entzun dela eta betidanik erakarri nauen gaia da,
baina inoiz ez dut neure burua musika irakasteko gai ikusi. Bai ikasleei
jartzen nizkiela ezagutzen ez zituzten aspaldiko abestiak. Hutsune handi
bat ikusten bainuen euren kultura eta ezagutza musikalean, gaur egungo
musikatik at.
Hemendik aurrera, musikograma baliabidetzat hartuta, musika
lantzeko gai ikusten naiz, pentagramekin musika irakurri eta idazten
jakin arren, lantzearekin konfiantza handiagoa emango didatelakoan
bainago.
Gainera, tutore gisa, ikasleekin tarte goxo bat emateko aukera gisa
ikusten dut.Elkarrekin gozatzeko aukera bat bezala ikusten dut.
2. Eginbeharra: Erakutsi musikograma bat (sortua edo lortua) 4-6
urteko haurrentzako egokia dena. Ondorengoak landu:
Honakoan, Andersonen “Idazmakina” abestia lantzea aukeratu
dut. http://www.youtube.com/watch?v=LGcA9QKzEOQ
- Zergatik aukeratu duzu?
Haur guztientzat deigarria den abestia iruditzen zait eta musika
klasikoa gizartean aspergarritzat eta nagusien musikatzat ikuste hori
apurtzeko aukera ona ikusten dut.
Era berean, aspaldiko teknologiak ezagutzeko aitzakia ona da,
eztabaida interesgarri bat sortu dezakeena.
- Zer landu nahi da musikogramarekin?
Aipatu bezala, hainbat helburu bete ditzakeela ikusten dut:
- Musikan zailtasunak dituzten haurrei musikaz gozatzeko aukera berri
bat eskaintzea.
- Irudimena lantzea.
- Entzumena lantzea.
- Kontzentrazioa eta arreta lantzea.
Eta kasu honetan, bereziki:
- Musika klasikoa entretenigarria dela ikustea.
- Aspaldiko erremintak eta teknologiak ezagutzea.
- Haurrekin inoiz erabili al duzu? Erabiliko al duzu? Nola
aurkeztuko zenieke haurrei?
Haurrekin ez dut sekula erabili, baina esan dudan bezala, oso
interesgarria iruditzen zait lantzea eta etorkizun batean, aukera izanez
gero, lantzea gustatuko litzaidake. Horregatik, jarraian nola aurkeztuko
nukeen azalduko dut.
Kasu honetan lau aukera desberdin eskaintzen ditut. Aurrerantzean
nire musikograma propioak egitea gustatuko litzaidakeen arren,
momentuz, sortutakoekin ekingo diot lanari.
Haurrei abesti berri bat landuko dugula esango diet eta ea zeren
antza hartzen dioten edo burura zer dakarkien esango diet, gaur egun
idazmakinak askok ezagutuko ez dituztelako.
Horregatik, arbel digitalen baliabideak probestuz, idazmakinak
nolakoak ziren eta zein soinu ateratzen zuten erakutsiko diet:
IDAZMAKINA: http://www.youtube.com/watch?v=hDbcoVjLlks
Ondoren, musika irakurtzen era entretenigarri batean ikasiko dugula
esango nieke eta eraren bat bururatzen zaien galdetu.
Orduan, adinaren eta dituzten ezagutzen arabera ondorengo
musikogrametakoren bat erakutsiko nieke, errazenetik zailenera sailkatuta
aurkezten ditut:
1.: http://www.youtube.com/watch?v=rxfcsHD2U4g Bideoan bertan
azaltzen da nola jarraitu behar duten.
2.:
3:
4:
5: Beraiek taldeka bat egitera bultzatuko nituzke.
Azken urrats bezala, nagusiagoak direnean abesti berberaren
pentagrama irakurtzen erakutsiko litzaieke, bai tutoreak berak bai
musikako irakasleak, elkarlan baten barruan ere badagoela ikus dezaten.
3. Eginbeharra: Bururatzen al zaizu zerbait ezberdina? Azaldutako
praktikaz gain beste ideiaren bat al duzu? Kontaiguzu. Konpartitu. Nahi
izanez gero, foroan ere aurkez ditzakezu.
Denok konturatuko ginen bezala, musikogramak gehienetan musika
klasikoarekin loturik daude eta hori dela eta, musika modernoarekin lotzea
gustatuko litzaidake. Horretarako, trebetasun pixka bat lortzea gustatuko
litzaidake nire musikograma propioak sortzeko. Bitartean topatutakoekin
konformatu beharko.
Orkestrako musika izan arren haurrek ezagutzen duten “Piratas del
Caribe-ko BSO”-a topatu dut:
http://www.youtube.com/watch?v=KRqR9Iz9Ycc
Jarraian, El Canto del Loco-ren “Besos” abestia:
http://www.youtube.com/watch?v=1cp5GR-Hesw
Bestalde, tutorial bat topatu dut Flash-en musikogamak egiteko,
arestian aipatutako arbel digitalari etekina ateratzeko:
http://www.youtube.com/watch?v=2eOygkyg93E
Amaitzeko, esan nahiko nuke, ahizpari eta bioi txikitan “Fantasía”
pelikula oparitu zigutela eta oso erakargarria egiten dela, niri bereziki
ikusi nuen lehenengo aldian. Oso landua dago eta oso aberatsa iruditzen
zait eta gai honi esker jakin izan dut musikograma bat dela. Honekin eta
lehenengo ariketan esandakoarekin azpimarratu nahiko nuke askotan
baliabideak eskaini dizkigutela eta baita guk baliatu ere, zer erabiltzen
ari ginenaz kontziente izan gabe. Eta etorkizunari begira, ez haur
txikiekin baina bai 6 urtekoei eta nagusiagoei aipatu ahal zaiela
musikograma hitza, behintzat ezaguna izan dezaten. Egin gaitezen eta
egin ditzagun kontziente ikasten denaz.

More Related Content

Viewers also liked

Talbot HIll Job Fair 2013-2014
Talbot HIll Job Fair 2013-2014Talbot HIll Job Fair 2013-2014
Talbot HIll Job Fair 2013-2014Sally Boni
 
Evgenia murinets-present
Evgenia murinets-presentEvgenia murinets-present
Evgenia murinets-presentMoscomarch
 
MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013
MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013
MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013Sally Boni
 
16 juan amos comenio
16 juan amos comenio16 juan amos comenio
16 juan amos comeniomayanarmenta
 
General Contents or Template for writing an Article or research paper
General Contents or Template for writing an Article or research paperGeneral Contents or Template for writing an Article or research paper
General Contents or Template for writing an Article or research paperAhsan Khan
 

Viewers also liked (11)

01 2 p martinez naroa
01 2 p martinez naroa01 2 p martinez naroa
01 2 p martinez naroa
 
01 4 p martinez naroa
01 4 p martinez naroa01 4 p martinez naroa
01 4 p martinez naroa
 
Talbot HIll Job Fair 2013-2014
Talbot HIll Job Fair 2013-2014Talbot HIll Job Fair 2013-2014
Talbot HIll Job Fair 2013-2014
 
Evgenia murinets-present
Evgenia murinets-presentEvgenia murinets-present
Evgenia murinets-present
 
Curso de historia de mexico
Curso de historia de mexicoCurso de historia de mexico
Curso de historia de mexico
 
MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013
MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013
MicroSociety Celebration & Sharing 2012-2013
 
16 juan amos comenio
16 juan amos comenio16 juan amos comenio
16 juan amos comenio
 
4 2 martinez naroa
4 2 martinez naroa4 2 martinez naroa
4 2 martinez naroa
 
5 martinez naroa
5 martinez naroa5 martinez naroa
5 martinez naroa
 
02 1 p martinez naroa
02 1 p martinez naroa02 1 p martinez naroa
02 1 p martinez naroa
 
General Contents or Template for writing an Article or research paper
General Contents or Template for writing an Article or research paperGeneral Contents or Template for writing an Article or research paper
General Contents or Template for writing an Article or research paper
 

Similar to 02 2 p martinez naroa

4.3 praktika doc
4.3 praktika doc4.3 praktika doc
4.3 praktika docansorregi
 
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]fedebadiola
 
4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoaansorregi
 
4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoaansorregi
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoagorka azk
 
Dantzak eta eskola
Dantzak eta eskolaDantzak eta eskola
Dantzak eta eskolaainarita8
 
Dantzak eta eskola
Dantzak eta eskolaDantzak eta eskola
Dantzak eta eskolaainarita8
 

Similar to 02 2 p martinez naroa (11)

4.3 praktika doc
4.3 praktika doc4.3 praktika doc
4.3 praktika doc
 
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
13 ud kukua entzun dugu(berreskuratuta]
 
4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa
 
4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa4.2 ariketa praktikoa
4.2 ariketa praktikoa
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Abestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur HezkuntzaAbestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur Hezkuntza
 
Jarduera Musikalak
Jarduera MusikalakJarduera Musikalak
Jarduera Musikalak
 
Benito Lertxundi
Benito LertxundiBenito Lertxundi
Benito Lertxundi
 
Musika
MusikaMusika
Musika
 
Dantzak eta eskola
Dantzak eta eskolaDantzak eta eskola
Dantzak eta eskola
 
Dantzak eta eskola
Dantzak eta eskolaDantzak eta eskola
Dantzak eta eskola
 

02 2 p martinez naroa

  • 1. 2. PRAKTIKA 2.2. Musikogramak 1. Eginbeharra: Inoiz entzun al zenuen musikogramen berririk? Erabiltzen al duzu zure lanean? Nola? Hemendik aurrera baliagarria izango al zaizu? Musikograma izena ez nuen sekula entzuna. Dena den, izena ikusita, musikaren idazkerarekin nolabaiteko lotura izango zuela argi geratzen zen. Baina nire harridura etorri zen teoria eta praktikako materiala ikusterakoan. Izan ere, ni Lehen Hezkuntzako haurra nintzenean musikako irakasleak behin baino gehiagotan erakutsi zigulako horrelakoren bat eta horiekin lan egin genuela ikusi nuen. Egia esan, ez dut gogoratzen zein abesti lantzen genuen, baina L. Mozart-en “Jostailuen sinfonia”-ren antzeko fitxa dut gogoan. Nire lanean ez dut erabili, bi urtetan egon naiz lanean LH-ko 3. zikloko tutore gisa eta musika musikako irakaslearen arloa bezala ikusten nuen. Egia da txikitatik musika gustatu izan zaidala eta nire etxean mota guztietako musika entzun dela eta betidanik erakarri nauen gaia da, baina inoiz ez dut neure burua musika irakasteko gai ikusi. Bai ikasleei jartzen nizkiela ezagutzen ez zituzten aspaldiko abestiak. Hutsune handi bat ikusten bainuen euren kultura eta ezagutza musikalean, gaur egungo musikatik at. Hemendik aurrera, musikograma baliabidetzat hartuta, musika lantzeko gai ikusten naiz, pentagramekin musika irakurri eta idazten jakin arren, lantzearekin konfiantza handiagoa emango didatelakoan bainago. Gainera, tutore gisa, ikasleekin tarte goxo bat emateko aukera gisa ikusten dut.Elkarrekin gozatzeko aukera bat bezala ikusten dut.
  • 2. 2. Eginbeharra: Erakutsi musikograma bat (sortua edo lortua) 4-6 urteko haurrentzako egokia dena. Ondorengoak landu: Honakoan, Andersonen “Idazmakina” abestia lantzea aukeratu dut. http://www.youtube.com/watch?v=LGcA9QKzEOQ - Zergatik aukeratu duzu? Haur guztientzat deigarria den abestia iruditzen zait eta musika klasikoa gizartean aspergarritzat eta nagusien musikatzat ikuste hori apurtzeko aukera ona ikusten dut. Era berean, aspaldiko teknologiak ezagutzeko aitzakia ona da, eztabaida interesgarri bat sortu dezakeena. - Zer landu nahi da musikogramarekin? Aipatu bezala, hainbat helburu bete ditzakeela ikusten dut: - Musikan zailtasunak dituzten haurrei musikaz gozatzeko aukera berri bat eskaintzea. - Irudimena lantzea. - Entzumena lantzea. - Kontzentrazioa eta arreta lantzea. Eta kasu honetan, bereziki: - Musika klasikoa entretenigarria dela ikustea. - Aspaldiko erremintak eta teknologiak ezagutzea.
  • 3. - Haurrekin inoiz erabili al duzu? Erabiliko al duzu? Nola aurkeztuko zenieke haurrei? Haurrekin ez dut sekula erabili, baina esan dudan bezala, oso interesgarria iruditzen zait lantzea eta etorkizun batean, aukera izanez gero, lantzea gustatuko litzaidake. Horregatik, jarraian nola aurkeztuko nukeen azalduko dut. Kasu honetan lau aukera desberdin eskaintzen ditut. Aurrerantzean nire musikograma propioak egitea gustatuko litzaidakeen arren, momentuz, sortutakoekin ekingo diot lanari. Haurrei abesti berri bat landuko dugula esango diet eta ea zeren antza hartzen dioten edo burura zer dakarkien esango diet, gaur egun idazmakinak askok ezagutuko ez dituztelako. Horregatik, arbel digitalen baliabideak probestuz, idazmakinak nolakoak ziren eta zein soinu ateratzen zuten erakutsiko diet: IDAZMAKINA: http://www.youtube.com/watch?v=hDbcoVjLlks
  • 4. Ondoren, musika irakurtzen era entretenigarri batean ikasiko dugula esango nieke eta eraren bat bururatzen zaien galdetu. Orduan, adinaren eta dituzten ezagutzen arabera ondorengo musikogrametakoren bat erakutsiko nieke, errazenetik zailenera sailkatuta aurkezten ditut: 1.: http://www.youtube.com/watch?v=rxfcsHD2U4g Bideoan bertan azaltzen da nola jarraitu behar duten. 2.:
  • 6. 5: Beraiek taldeka bat egitera bultzatuko nituzke. Azken urrats bezala, nagusiagoak direnean abesti berberaren pentagrama irakurtzen erakutsiko litzaieke, bai tutoreak berak bai musikako irakasleak, elkarlan baten barruan ere badagoela ikus dezaten.
  • 7. 3. Eginbeharra: Bururatzen al zaizu zerbait ezberdina? Azaldutako praktikaz gain beste ideiaren bat al duzu? Kontaiguzu. Konpartitu. Nahi izanez gero, foroan ere aurkez ditzakezu. Denok konturatuko ginen bezala, musikogramak gehienetan musika klasikoarekin loturik daude eta hori dela eta, musika modernoarekin lotzea gustatuko litzaidake. Horretarako, trebetasun pixka bat lortzea gustatuko litzaidake nire musikograma propioak sortzeko. Bitartean topatutakoekin konformatu beharko. Orkestrako musika izan arren haurrek ezagutzen duten “Piratas del Caribe-ko BSO”-a topatu dut: http://www.youtube.com/watch?v=KRqR9Iz9Ycc Jarraian, El Canto del Loco-ren “Besos” abestia: http://www.youtube.com/watch?v=1cp5GR-Hesw Bestalde, tutorial bat topatu dut Flash-en musikogamak egiteko, arestian aipatutako arbel digitalari etekina ateratzeko: http://www.youtube.com/watch?v=2eOygkyg93E Amaitzeko, esan nahiko nuke, ahizpari eta bioi txikitan “Fantasía” pelikula oparitu zigutela eta oso erakargarria egiten dela, niri bereziki ikusi nuen lehenengo aldian. Oso landua dago eta oso aberatsa iruditzen zait eta gai honi esker jakin izan dut musikograma bat dela. Honekin eta lehenengo ariketan esandakoarekin azpimarratu nahiko nuke askotan baliabideak eskaini dizkigutela eta baita guk baliatu ere, zer erabiltzen ari ginenaz kontziente izan gabe. Eta etorkizunari begira, ez haur txikiekin baina bai 6 urtekoei eta nagusiagoei aipatu ahal zaiela musikograma hitza, behintzat ezaguna izan dezaten. Egin gaitezen eta egin ditzagun kontziente ikasten denaz.