SlideShare a Scribd company logo
1 of 37
Hausnarketa metalinguistikoaz
Uri Ruiz Bikandi (UPV-EHU)
Getxolinguae 2013
Gidoia
1.Hausnarketa metalinguistikoa
.Metakognizioa
.Aktibitate metalinguistikoa
.Hausnarketa metalinguistikoa
zertaz, noiztik, nola egin…
2.-Ikerkuntza baten inguruan
Ideia zentrala
Komunikazioa menderatzeko, beharrezkoa da
hizkuntza ez bakarrik komunikazio tresna gisa
erabiltzea, baizik eta objektu gisa ezagutzea.
Horrek posible egiten du haren erabilera
zabala, zorrotza eta zehatza.
Hizkuntzari begiratzen eta oso goiz hasten da
eta hasi behar da. Horren kontzientzia da
kontua.
Metakognizioa
• Mundua aztertzeaz gain, gizakiok gure buruan
gertatzen dena ere saiatzen gara ezagutzen:
berrikusi, konparatu, birpentsatu, buruan
“berdeskribatu” eta teoriak eraikitzen ditugu
garapenean zehar.
• Dakiguna edota gure jakite modua aztertze-
prozesuaren –hau da, lan metakognitiboaren-
ondorioari metakognizioa deitzen zaio.
Hausnarketa metalinguistikoa
• Gure buruan dagoen edo ezagutzen dugun
hizkuntza aztertzean egiten dugun gogoetari
Hausnaketa metalinguistikoa deitzen zaio. Lan
metakognitiboa da.
• Aktibitate metalinguistiko kontzientea eskolan
lantzen da, batez ere idatziaren inguruan.
Behar-beharrezkoa da:
– 1Hren erabilera ona izateko (ahoz eta idatziz).
– Gainontzeko hizkuntzak ondo ikasteko: Hizkuntzen
ezaugarri batzuk ez baitira naturalki harrapatzen.
Hizkuntza datuetarako sarbidea
(Karmiloff-Smith, 1994)
I MAILA - INPLIZITUA
±2 urte
E-1 MAILA ESPLIZITUA
3-5 urte
E-2/3 MAILA ESPLIZITUAK
6-10 urtetatik aurrera
Prozeduren arabera
buruan kodeturiko
hizkuntzaren irudikapena.
Gogamenean irudikaturiko
informazioa, baina
kontzientziara heltzerik ez
duena. Informazio hori
birdeskribatu egiten da.
Kontzientziara sarbidea
duen informazioa.
-Ez dago analisirik,
hizkuntza praktikan
ikasitako portaera batzuk
dira.
-Ezagutza automatizatua.
-Erabilera zuzena lortzen
da.
-Elementu komunak
ateratzen hasten da.
-Egitura morfologikoa
deskonposatzea, adib.
-Gramatika-
autozuzenketak.
-Dakienaren berrikuste
erdi-kontzientea.
-Arauak atera eta
aplikatzeko fasea.
-Hizkuntzaren
funtzionamenduari
buruzko teorien berezko
eraketa.
-Subjektuak hitzez adierazi
ditzake zenbait elementu
hizkuntzan erabiltzearen
arrazoiak.
-Eskolak prozesuon
abiadura eta sakontasuna
Hizkuntza kontzientziara ekarri
• Hizkuntzak ez dira bakarrik inkontzienteki ikasten.
• Bereziki hizkuntzaz gaizki erabilitako zerbait aldatu
ahal izateko, horren berri izatea da lehen eta
ezinbesteko pausoa, horrekin konturatzea,
kontzientziara ekartzea.
• Kontzientzia metalinguistikoa garatu behar da,
hizkuntz ekoizpenaren kontrola baitakar.
“Ikasleak bere kasa uzten baditugu beren buru
mekanismoekin konpon daitezen, ez dute hizkuntza
ondo ikasiko” (Doughty eta Williams, 1999: 203).
Kontzientzia metalinguistikoa
Culioli (1990) eta Bialystok (1991)-en arabera,
Hizkuntzaren zenbait kontzientzia-maila daude:
• Epilinguistikoa (inplizitoa edo ez kontzientea) (Zer da
zipristindu?)
• Epilinguistiko esplizitoa edota kontziente (hartu
baino… harrapatu esango nuke hobeto).
• Kontziente eguneroko hizkuntzaz adierazita. (Kaleko
hitz hori ez da aproposa hemen erabiltzeko)
• Kontziente hizkuntza teknikoaz
(metahizkuntzaz)adierazita. (Lehenaldian hitz egiten
duzu. Diozuna noiz gertatu zen, bada?)
Hizkuntzaz kontziente izan
• Hizkuntza ez bakarrik eduki-eramale, baizik
eta objektu ere, kontsideratu behar.
• Erabilera landuak batez ere kontzienteki
ikasten dira.
• Aktibitate metalinguistiko kontzientea egiten
ez denean, jokabidea kontroletik kanpo dago.
• Hizkuntzaren analisi-estrategiak askotarikoak
izango dira, eta ikasleen hizkuntzaren
garapen-mailari egokituko zaizkio.
Hausnarketa noiz eta nola egin
• 2Hren irakaskuntza behikularraren edozein
fasetan egin daiteke eta egin behar da.
• Hizkuntza “opakatu”, formaz ohartarazi:
eskola hasiera-hasieratik ikasleak ohitu nola
esaten duen, nola jartzen duen begiratzen.
• Ikasleen hizkuntza-gaitasunak eta gaitasun
metalinguistikoak gehiegi balioetsi gabe.
• Hizkuntz(ar)en jokabideaz galderak sustatu,
problemak planteiatu.
Zertaz hausnartu bereziki
• Ikasgelako komunikazio-jardueran premiazko
diren hizkuntza-formez.
• Hiztun berrien hizketaren forma akastunez,
jatorrizko hiztunengan errefusa sortzen
dutenez.
• 1H eta 2Hn forma eta jokabide desberdina
duten faktoreez (determinazioa, aditz-
denboren balioa...)
• Ausazko jokabideez.
Ausazko jokabideak
• Duda eta insegurantza esparrua markatzen
dute, edota problemaren kontzientzia eza.
• Ausazko jokabideez hausnartu beharra dago.
• Horrelako erabilerak mozteko, lehenik haietan
erreparatu behar eta parametro finkoak
ezarri, ikasleei autokontrola lortzeko arauak
aztertzen eta aplikatzen lagunduz.
Ausazko erabilerak gelditu!
“...Orduan astia agertu zen. Orduan galdetu zuen:-nork
deitu dit ume bat deitzeko?
Amak esan zuen:-ni neu deitu dizut nire umea zendatu
behar duzu.
Orduan astia esan zuen:-sendatuta dago oraintxe
eskolara joan al da.
Ama berriro esan zuen: -eskolara deituko dut.”
(Ergatiboa problematizatu behar: noiz erabili eta zergatik, aditz
iragankortasunari lotuta)
Ausazko erabilerak: araua atera!
“Tres cerditos vivían en el corazón del bosque.
El lobo querían comerselo y les perseguia. Los
cerditos construio una casa. El menor
construio de paja. (...).”
(LH 5. maila. Gaztelera 2H)
(Komunztadura problemak: a)subjektua identifikatu behar
b)objektuak identifikatu behar)
Ausazko erabilerak aztertu!
• “Jon izeneko mutiko bat bere aita eta amarekin
bizi zen. Hamar urte zituen eta bera ume arraro
bat zen. Kalera irteten da gauean eta lo egiten
du egun zear. Zer izango ote da? Banpiro bat
izango da? Ba banpiro bat da eta orain zer
gertatu zen kontatuko dizuet.”
(LH 5. maila. Euskara 2H)
(a)Denbora –orainaldia, lehenaldia, geroaldia- eta b)Aspektua –
ohikoa, bukatua eta gerta gabea- kontrolatu behar)
Problemak planteiatu, pentsa arazi
• Umeen materialetatik sustatu hausnarketa.
• Haietan funtsezko dena identifikatu eta
beharrezkoena aukeratu lantzeko.
• Denboraz, numeroaz, agenteaz, objektuaz,
aspektuaz... Gogoeta eta eztabaida piztu: nola
dabil? nolakoa da? zertarako erabiltzen da?
zergatik?...
• Fenomenoak aztertu funtzioa, forma eta
esanahia erlazionatuz.
Oharpena eta eztabaida sortu
• Hizkuntza bakoitza deskribatu eta beste
hizkuntz(ar)en jokabidearekin konparatu,
deskribatu.
• Hizkuntza-arauak sortu, eztabaidatu,
egiaztatu... Jokabide posible asko badago,
agerian utzi, duda onartu, kontsultatu...
• Eredu-testuetara jo gogoeta egiten
laguntzeko.
• Ikasitakoa modu desberdinek irudikatu eta
ikusgarri/eskuragarri utzi gogora arazteko.
“Haurrak ezagutza sistematikoan gidatu eta
irakaskuntza metodo arrakastatsuak sortu
ahal izateko, ezinbesteakoa da umeen
buruetako kontzeptu zientifikoen garapena
ulertzea ”
(Vygotsky, 1985: 119)
Gelan egindako ikerketa bat*:
Subjektua bigarren hizkuntzan
*Barquín, Ruiz Bikandi, Zulaika (2011)(BERBA)
Helburu orokorrak
• Ikasle elebidunek euren hizkuntzen gaineko
hausnarketan erabiltzen dituzten
mekanismoak ezagutzea.
• Hausnarketa bidean eraikitzen dituzten
irudikapenak ezagutzea.
• Euren gramatika ezagutza eraikitzean lortzen
duten abstrakzio maila deskribatzea.
Helburu zehatzak
• Euskarazko subjektua identifikatzean ikasleen
aktibitate metakognitiboa eta aktibitate
metalinguistikoa deskribatzea.
• Aktibitate horietan topatzen dituzten
oztopoak eta soluziobideak ezagutzea.
• 1h eta 2Hren arteko transferentzia jokabideen
mekanismoak, euren zentzua eta norabidea
antzematea.
Metodologia
• Subjektuak: 2. DBH - D ereduko gela bateko ikasleak.
• Iraupena: 2 aste, 45’tako 6 saio. Ordutegi ohia.
• Tresna:
– Aditz transitiboa eta bere erlazioez gramatika-gogoeta
sustatzeko sekuentzia didaktikoa
– Irakaslearekin adostuta.
• Prozedura: ikasleak hiruko taldetan bilduta, audioz
grabatuta.
– Eragintrukeen transkribaketa eta analisia.
– Idazleen idatzien eta landa-oharren analisia
(Ondoren, bi jarduera besterik ez dira aurkeztuko)
Jarduera: 1. eta 2. zereginak
1.-Irakurri ondoko esaldiak eta esan bakoitzean zein den
subjektua (agertzen ez bada, Ø jarri).
a) Katua hil da.
b) Katuak hil dira.
c) Katuak hil du.
d) Katuek hil dute.
e) Katua hil du
2.-Idatz ezazue zer egin duzuen subjektua zein
den jakiteko.
LEHEN EMAITZAK ETA EZTABAIDA
Erantzunak: lehen jarduera
Erantzunak: bigarren jarduera
• Zeregina: Idatzi zer egin duzuen subjektua
zein den jakiteko.
• Erantzuna: Aditzari galdetu batzuetan NOR
eta bestetan NORK
a) Katua hil da. Nor
b) Katuak hil dira. Nortzuk
c) Katuak hil du. Nortzuk
d) Katuek hil dute. Nork
e) Katua hil du Nor
Gogoeta metalinguistikoaz
Emaitzak, 1:
• Ikasleek gaztelera eta euskararako gramatika
lausotu, zehaztugabe bat dute, fenomenoak
azaltzen lortzen ez duena:
– Subjektua identifikatzeko gaztelera eta euskarako
prozedura bera erabiltzen dute: aditzaren ekintza
nork/nor/quién galdetu. Euskaraz galdera hori
bikoiztean, lausoa suertatzen da.
Gogoeta metalinguistikoaz
Emaitzak, 2:
• Erantzuteko, partaideek estrategia analitiko
desberdinak erabili dituzte: morfologikoak kasu
baten, semantikoak bestean.
• Subjektuak detektatzeko bide morfologikoak “erroa
ateratzeko prozedura”ren luzapena dela ematen du:
subjektua= Izen sintagmek komunean dutena
• Hizkuntzaz hitz egiteko oinarrizko terminologia eza
ikusten da.
Hausnarketa metakognitiboa
• Elkarrizketan kanporatu dituzten buru prozesuak
identifikatzeko problema daukate: benetan egin
dutena ez dator bat egin dutela esaten dutenarekin.
• Ez dirudi inkongruentzia hau ajola zaienik.
• Eginbehar metakognitiboari ekiteko erantzun
estereotipatuak sortarazten dituen eskola-
prozedura automatizatu eta zirkularra erabiltzen
dute.
• Hausnarketa metalinguistikoaren zailtasunari
jokabide metakognitiboarena lotzen zaio.
Eztabaida. Objektuaren analisia
• Ez dute –k ergatibo eta –k plurala bereizten. Ikasle
hauentzat forma da bakarrik ikusgarri. Badirudi
forma batek bete ditzakeen funtzioak garden
suertatzen zaizkiela, ez dituztela somatu ere egiten.
• Tresneria kontzeptual egokirik ez izateak zaila
bihurtzen du fenomenoak ikustea.
• Ikasleak ez daude ohituta aldi berean esanahiari,
funtzioari edo eta formari begiratzen.
Objektuaren analisia, 2
• “Ebazpena” zein den jakiteko irakasten diren zenbait
mekanismok (nor edo nork galdetu, adib.) zaildu
egiten die fenomenoen ulerkuntza eta erantzun
automatikoak baino ez dituzte sorrarazten.
• Hizkuntza ez da problematizatzen, ez da hartaz
hausnartzen, baizik eta aldez aurretik eginak diren
soluziobideak aplikatzen dira.
Objektuaren analisia, 3
• Badirudi ikasleek zereginaren irudikapen
desberdinak dituztela:
– Kontua da klasean normalean egiten dena egitea,
zeregina betetzea.
– Kontua da problemaz gogoeta egitea.
– Kontua da ebazpena aurkitzea.
– Kontua da adostea, taldean testu bat izatera
heltzea.
Eztabaida. Ezagutza eta
metaezagutza
• Talde lanak zentzu onean pentsatzen
laguntzen du?:
– Adostasun soziala zuzentasunaren gainetik
dagoela ematen du: ikasleek erantzun bateratua
topatzea gehiago estima dezakete zuzena baino.
• Norberen eta besteen ezagutza prozesuetaz
hausnarketa-entrenamendu gehiago eta
sakonago behar.
Ezagutza eta metaezagutza, 2
• Erantzunak eta talde eztabaidaren bilakaera
neurri handi baten datoz:
– Taldearen barne indar-erlazioetatik
– Buruzagitza eta haren ganako jarreretatik
– Arrazoinketa-ezaren, kontraesanaren eta
tautologiaren aurrean aurkako jarreratik.
• Argudiaketan ez dute behar besteko
trebakuntzarik.
Ondorio orokor gisa
Ikerkuntza gehiago behar dugu, baina
hasteko, hau guztietatik badugu nondik hasi
hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez
eskolako jokabideak hobetzeko. Zereginik ez
zaigu falta.
Aipamen bibliografikoak
• BARQUÍN, A.; RUIZ BIKANDI, U.; ZULAIKA, T. (2011) Zer dakite DBHko
ikasleek gramatikaz? Subjektua eta Nor/nork eztabaidan. Kasu azterketa.
Tantak 23(1), 119-140.
• BIALYSTOK, Ellen (1991): Metalinguistic dimensions of bilingual language
proficiency. Language processing in bilingual children (113-140).
Cambridge: Cambridge University Press.
• CULIOLI, A. (1990): Pour une linguistique de l'énonciation. Vol. I. Paris:
Ophrys.
• DOUGHTY, Catherine & WILLIAMS, Jessica (1999): Pedagogical choices in
focus on form. In C. Doughty & J.Williams (eds.) Focus on form in
Classroom Second Language Acquisition (197-259). Cambridge: Cambridge
University Press.
• KARMILOFF-SMITH, Annette (1994): Mas allá de la modularidad. Madrid:
Alianza.
• VYGOTSKY, Lev S. (1985): Pensamiento y Lenguaje. Buenos Aires: La
Pléyade.
Eskerrik asko zuen arretagatik

More Related Content

Similar to GETXOLINGUAE 2013 URI RUIZ BIKANDI

Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]beranza
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]beranza
 
Irakurtzeko gaitasunaren garapena
Irakurtzeko gaitasunaren garapenaIrakurtzeko gaitasunaren garapena
Irakurtzeko gaitasunaren garapenamartuxe
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinprofestrinitarias
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraGoizaneOtegui
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoagorka azk
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 
3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_Andoni Tolosa
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaAndeka
 
Komunikazio proiektuak (DBH)
Komunikazio proiektuak (DBH)Komunikazio proiektuak (DBH)
Komunikazio proiektuak (DBH)bnhizkuntzak
 
Literaturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaLiteraturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaekthuhezi
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaAndeka
 
Powerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutaPowerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutatcastro005
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onaxumeta
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 

Similar to GETXOLINGUAE 2013 URI RUIZ BIKANDI (20)

Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]
 
Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]
 
Irakurtzeko gaitasunaren garapena
Irakurtzeko gaitasunaren garapenaIrakurtzeko gaitasunaren garapena
Irakurtzeko gaitasunaren garapena
 
Tertulia orientabideak
Tertulia orientabideakTertulia orientabideak
Tertulia orientabideak
 
3. zikloko Curriculuma
3. zikloko Curriculuma3. zikloko Curriculuma
3. zikloko Curriculuma
 
1.Saioa,08 02 13
1.Saioa,08 02 131.Saioa,08 02 13
1.Saioa,08 02 13
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
idatzi
idatziidatzi
idatzi
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_3. mailako ahozko azterketa_
3. mailako ahozko azterketa_
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gida
 
Komunikazio proiektuak (DBH)
Komunikazio proiektuak (DBH)Komunikazio proiektuak (DBH)
Komunikazio proiektuak (DBH)
 
Literaturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaLiteraturaren transmisioa
Literaturaren transmisioa
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioa
 
2.zikloa
2.zikloa2.zikloa
2.zikloa
 
Powerpoint bukatuta
Powerpoint bukatutaPowerpoint bukatuta
Powerpoint bukatuta
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 

More from adela

Tutorial del nuevo Calameo prestgara175
Tutorial del nuevo Calameo prestgara175Tutorial del nuevo Calameo prestgara175
Tutorial del nuevo Calameo prestgara175adela
 
2014tutorial de calameogaratu050
2014tutorial de calameogaratu0502014tutorial de calameogaratu050
2014tutorial de calameogaratu050adela
 
Insertar una presentacionen un blog de Blogger
Insertar una presentacionen un blog de BloggerInsertar una presentacionen un blog de Blogger
Insertar una presentacionen un blog de Bloggeradela
 
LECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APP
LECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APPLECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APP
LECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APPadela
 
Magazine getxolinguae 2014
Magazine getxolinguae 2014 Magazine getxolinguae 2014
Magazine getxolinguae 2014 adela
 
Insertar entrada video y audio en el blog
Insertar entrada video y audio en el blogInsertar entrada video y audio en el blog
Insertar entrada video y audio en el blogadela
 
Escribir una entrada en un blog de Blogger
Escribir una entrada en un blog de BloggerEscribir una entrada en un blog de Blogger
Escribir una entrada en un blog de Bloggeradela
 
Redactar una entrada en Blogger
Redactar una entrada en BloggerRedactar una entrada en Blogger
Redactar una entrada en Bloggeradela
 
Insertar una presentación en el blog
Insertar una presentación en el blogInsertar una presentación en el blog
Insertar una presentación en el blogadela
 
Razones para enseñar gramática
Razones para enseñar gramática Razones para enseñar gramática
Razones para enseñar gramática adela
 
Irakaste-ikaste gaia bikoitza denean
Irakaste-ikaste gaia bikoitza deneanIrakaste-ikaste gaia bikoitza denean
Irakaste-ikaste gaia bikoitza deneanadela
 
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes EtxebarriaKurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarriaadela
 
Conclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat Vilà
Conclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat VilàConclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat Vilà
Conclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat Vilàadela
 
Komunikazio proiektuak B00
Komunikazio proiektuak B00Komunikazio proiektuak B00
Komunikazio proiektuak B00adela
 
Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...
Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...
Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...adela
 
Callejero literario.IES Bertendona
Callejero literario.IES BertendonaCallejero literario.IES Bertendona
Callejero literario.IES Bertendonaadela
 
Callejeros literarios (1) Getxolinguae2012ppt
Callejeros  literarios (1) Getxolinguae2012pptCallejeros  literarios (1) Getxolinguae2012ppt
Callejeros literarios (1) Getxolinguae2012pptadela
 
Creatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lengua
Creatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lenguaCreatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lengua
Creatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lenguaadela
 
Las cazas del tesoro
Las cazas del tesoroLas cazas del tesoro
Las cazas del tesoroadela
 
Competencia en comunicación lingüística y tic
Competencia en comunicación lingüística y ticCompetencia en comunicación lingüística y tic
Competencia en comunicación lingüística y ticadela
 

More from adela (20)

Tutorial del nuevo Calameo prestgara175
Tutorial del nuevo Calameo prestgara175Tutorial del nuevo Calameo prestgara175
Tutorial del nuevo Calameo prestgara175
 
2014tutorial de calameogaratu050
2014tutorial de calameogaratu0502014tutorial de calameogaratu050
2014tutorial de calameogaratu050
 
Insertar una presentacionen un blog de Blogger
Insertar una presentacionen un blog de BloggerInsertar una presentacionen un blog de Blogger
Insertar una presentacionen un blog de Blogger
 
LECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APP
LECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APPLECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APP
LECTURA DIALÓGICAS: THOMAS MANN EN WHATS APP
 
Magazine getxolinguae 2014
Magazine getxolinguae 2014 Magazine getxolinguae 2014
Magazine getxolinguae 2014
 
Insertar entrada video y audio en el blog
Insertar entrada video y audio en el blogInsertar entrada video y audio en el blog
Insertar entrada video y audio en el blog
 
Escribir una entrada en un blog de Blogger
Escribir una entrada en un blog de BloggerEscribir una entrada en un blog de Blogger
Escribir una entrada en un blog de Blogger
 
Redactar una entrada en Blogger
Redactar una entrada en BloggerRedactar una entrada en Blogger
Redactar una entrada en Blogger
 
Insertar una presentación en el blog
Insertar una presentación en el blogInsertar una presentación en el blog
Insertar una presentación en el blog
 
Razones para enseñar gramática
Razones para enseñar gramática Razones para enseñar gramática
Razones para enseñar gramática
 
Irakaste-ikaste gaia bikoitza denean
Irakaste-ikaste gaia bikoitza deneanIrakaste-ikaste gaia bikoitza denean
Irakaste-ikaste gaia bikoitza denean
 
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes EtxebarriaKurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
Kurtzebarriko aurkezpena Lourdes Etxebarria
 
Conclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat Vilà
Conclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat VilàConclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat Vilà
Conclusiones de los grupos de trabajo. Montserrat Vilà
 
Komunikazio proiektuak B00
Komunikazio proiektuak B00Komunikazio proiektuak B00
Komunikazio proiektuak B00
 
Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...
Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...
Seminario de tratamiento integrado de lenguas de Getxo / Getxoko Hizkuntz tra...
 
Callejero literario.IES Bertendona
Callejero literario.IES BertendonaCallejero literario.IES Bertendona
Callejero literario.IES Bertendona
 
Callejeros literarios (1) Getxolinguae2012ppt
Callejeros  literarios (1) Getxolinguae2012pptCallejeros  literarios (1) Getxolinguae2012ppt
Callejeros literarios (1) Getxolinguae2012ppt
 
Creatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lengua
Creatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lenguaCreatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lengua
Creatividad verbal y reflexión en los proyectos para aprender lengua
 
Las cazas del tesoro
Las cazas del tesoroLas cazas del tesoro
Las cazas del tesoro
 
Competencia en comunicación lingüística y tic
Competencia en comunicación lingüística y ticCompetencia en comunicación lingüística y tic
Competencia en comunicación lingüística y tic
 

GETXOLINGUAE 2013 URI RUIZ BIKANDI

  • 1. Hausnarketa metalinguistikoaz Uri Ruiz Bikandi (UPV-EHU) Getxolinguae 2013
  • 2. Gidoia 1.Hausnarketa metalinguistikoa .Metakognizioa .Aktibitate metalinguistikoa .Hausnarketa metalinguistikoa zertaz, noiztik, nola egin… 2.-Ikerkuntza baten inguruan
  • 3. Ideia zentrala Komunikazioa menderatzeko, beharrezkoa da hizkuntza ez bakarrik komunikazio tresna gisa erabiltzea, baizik eta objektu gisa ezagutzea. Horrek posible egiten du haren erabilera zabala, zorrotza eta zehatza. Hizkuntzari begiratzen eta oso goiz hasten da eta hasi behar da. Horren kontzientzia da kontua.
  • 4. Metakognizioa • Mundua aztertzeaz gain, gizakiok gure buruan gertatzen dena ere saiatzen gara ezagutzen: berrikusi, konparatu, birpentsatu, buruan “berdeskribatu” eta teoriak eraikitzen ditugu garapenean zehar. • Dakiguna edota gure jakite modua aztertze- prozesuaren –hau da, lan metakognitiboaren- ondorioari metakognizioa deitzen zaio.
  • 5. Hausnarketa metalinguistikoa • Gure buruan dagoen edo ezagutzen dugun hizkuntza aztertzean egiten dugun gogoetari Hausnaketa metalinguistikoa deitzen zaio. Lan metakognitiboa da. • Aktibitate metalinguistiko kontzientea eskolan lantzen da, batez ere idatziaren inguruan. Behar-beharrezkoa da: – 1Hren erabilera ona izateko (ahoz eta idatziz). – Gainontzeko hizkuntzak ondo ikasteko: Hizkuntzen ezaugarri batzuk ez baitira naturalki harrapatzen.
  • 6. Hizkuntza datuetarako sarbidea (Karmiloff-Smith, 1994) I MAILA - INPLIZITUA ±2 urte E-1 MAILA ESPLIZITUA 3-5 urte E-2/3 MAILA ESPLIZITUAK 6-10 urtetatik aurrera Prozeduren arabera buruan kodeturiko hizkuntzaren irudikapena. Gogamenean irudikaturiko informazioa, baina kontzientziara heltzerik ez duena. Informazio hori birdeskribatu egiten da. Kontzientziara sarbidea duen informazioa. -Ez dago analisirik, hizkuntza praktikan ikasitako portaera batzuk dira. -Ezagutza automatizatua. -Erabilera zuzena lortzen da. -Elementu komunak ateratzen hasten da. -Egitura morfologikoa deskonposatzea, adib. -Gramatika- autozuzenketak. -Dakienaren berrikuste erdi-kontzientea. -Arauak atera eta aplikatzeko fasea. -Hizkuntzaren funtzionamenduari buruzko teorien berezko eraketa. -Subjektuak hitzez adierazi ditzake zenbait elementu hizkuntzan erabiltzearen arrazoiak. -Eskolak prozesuon abiadura eta sakontasuna
  • 7. Hizkuntza kontzientziara ekarri • Hizkuntzak ez dira bakarrik inkontzienteki ikasten. • Bereziki hizkuntzaz gaizki erabilitako zerbait aldatu ahal izateko, horren berri izatea da lehen eta ezinbesteko pausoa, horrekin konturatzea, kontzientziara ekartzea. • Kontzientzia metalinguistikoa garatu behar da, hizkuntz ekoizpenaren kontrola baitakar. “Ikasleak bere kasa uzten baditugu beren buru mekanismoekin konpon daitezen, ez dute hizkuntza ondo ikasiko” (Doughty eta Williams, 1999: 203).
  • 8. Kontzientzia metalinguistikoa Culioli (1990) eta Bialystok (1991)-en arabera, Hizkuntzaren zenbait kontzientzia-maila daude: • Epilinguistikoa (inplizitoa edo ez kontzientea) (Zer da zipristindu?) • Epilinguistiko esplizitoa edota kontziente (hartu baino… harrapatu esango nuke hobeto). • Kontziente eguneroko hizkuntzaz adierazita. (Kaleko hitz hori ez da aproposa hemen erabiltzeko) • Kontziente hizkuntza teknikoaz (metahizkuntzaz)adierazita. (Lehenaldian hitz egiten duzu. Diozuna noiz gertatu zen, bada?)
  • 9. Hizkuntzaz kontziente izan • Hizkuntza ez bakarrik eduki-eramale, baizik eta objektu ere, kontsideratu behar. • Erabilera landuak batez ere kontzienteki ikasten dira. • Aktibitate metalinguistiko kontzientea egiten ez denean, jokabidea kontroletik kanpo dago. • Hizkuntzaren analisi-estrategiak askotarikoak izango dira, eta ikasleen hizkuntzaren garapen-mailari egokituko zaizkio.
  • 10. Hausnarketa noiz eta nola egin • 2Hren irakaskuntza behikularraren edozein fasetan egin daiteke eta egin behar da. • Hizkuntza “opakatu”, formaz ohartarazi: eskola hasiera-hasieratik ikasleak ohitu nola esaten duen, nola jartzen duen begiratzen. • Ikasleen hizkuntza-gaitasunak eta gaitasun metalinguistikoak gehiegi balioetsi gabe. • Hizkuntz(ar)en jokabideaz galderak sustatu, problemak planteiatu.
  • 11. Zertaz hausnartu bereziki • Ikasgelako komunikazio-jardueran premiazko diren hizkuntza-formez. • Hiztun berrien hizketaren forma akastunez, jatorrizko hiztunengan errefusa sortzen dutenez. • 1H eta 2Hn forma eta jokabide desberdina duten faktoreez (determinazioa, aditz- denboren balioa...) • Ausazko jokabideez.
  • 12. Ausazko jokabideak • Duda eta insegurantza esparrua markatzen dute, edota problemaren kontzientzia eza. • Ausazko jokabideez hausnartu beharra dago. • Horrelako erabilerak mozteko, lehenik haietan erreparatu behar eta parametro finkoak ezarri, ikasleei autokontrola lortzeko arauak aztertzen eta aplikatzen lagunduz.
  • 13. Ausazko erabilerak gelditu! “...Orduan astia agertu zen. Orduan galdetu zuen:-nork deitu dit ume bat deitzeko? Amak esan zuen:-ni neu deitu dizut nire umea zendatu behar duzu. Orduan astia esan zuen:-sendatuta dago oraintxe eskolara joan al da. Ama berriro esan zuen: -eskolara deituko dut.” (Ergatiboa problematizatu behar: noiz erabili eta zergatik, aditz iragankortasunari lotuta)
  • 14. Ausazko erabilerak: araua atera! “Tres cerditos vivían en el corazón del bosque. El lobo querían comerselo y les perseguia. Los cerditos construio una casa. El menor construio de paja. (...).” (LH 5. maila. Gaztelera 2H) (Komunztadura problemak: a)subjektua identifikatu behar b)objektuak identifikatu behar)
  • 15. Ausazko erabilerak aztertu! • “Jon izeneko mutiko bat bere aita eta amarekin bizi zen. Hamar urte zituen eta bera ume arraro bat zen. Kalera irteten da gauean eta lo egiten du egun zear. Zer izango ote da? Banpiro bat izango da? Ba banpiro bat da eta orain zer gertatu zen kontatuko dizuet.” (LH 5. maila. Euskara 2H) (a)Denbora –orainaldia, lehenaldia, geroaldia- eta b)Aspektua – ohikoa, bukatua eta gerta gabea- kontrolatu behar)
  • 16. Problemak planteiatu, pentsa arazi • Umeen materialetatik sustatu hausnarketa. • Haietan funtsezko dena identifikatu eta beharrezkoena aukeratu lantzeko. • Denboraz, numeroaz, agenteaz, objektuaz, aspektuaz... Gogoeta eta eztabaida piztu: nola dabil? nolakoa da? zertarako erabiltzen da? zergatik?... • Fenomenoak aztertu funtzioa, forma eta esanahia erlazionatuz.
  • 17. Oharpena eta eztabaida sortu • Hizkuntza bakoitza deskribatu eta beste hizkuntz(ar)en jokabidearekin konparatu, deskribatu. • Hizkuntza-arauak sortu, eztabaidatu, egiaztatu... Jokabide posible asko badago, agerian utzi, duda onartu, kontsultatu... • Eredu-testuetara jo gogoeta egiten laguntzeko. • Ikasitakoa modu desberdinek irudikatu eta ikusgarri/eskuragarri utzi gogora arazteko.
  • 18. “Haurrak ezagutza sistematikoan gidatu eta irakaskuntza metodo arrakastatsuak sortu ahal izateko, ezinbesteakoa da umeen buruetako kontzeptu zientifikoen garapena ulertzea ” (Vygotsky, 1985: 119)
  • 19. Gelan egindako ikerketa bat*: Subjektua bigarren hizkuntzan *Barquín, Ruiz Bikandi, Zulaika (2011)(BERBA)
  • 20. Helburu orokorrak • Ikasle elebidunek euren hizkuntzen gaineko hausnarketan erabiltzen dituzten mekanismoak ezagutzea. • Hausnarketa bidean eraikitzen dituzten irudikapenak ezagutzea. • Euren gramatika ezagutza eraikitzean lortzen duten abstrakzio maila deskribatzea.
  • 21. Helburu zehatzak • Euskarazko subjektua identifikatzean ikasleen aktibitate metakognitiboa eta aktibitate metalinguistikoa deskribatzea. • Aktibitate horietan topatzen dituzten oztopoak eta soluziobideak ezagutzea. • 1h eta 2Hren arteko transferentzia jokabideen mekanismoak, euren zentzua eta norabidea antzematea.
  • 22. Metodologia • Subjektuak: 2. DBH - D ereduko gela bateko ikasleak. • Iraupena: 2 aste, 45’tako 6 saio. Ordutegi ohia. • Tresna: – Aditz transitiboa eta bere erlazioez gramatika-gogoeta sustatzeko sekuentzia didaktikoa – Irakaslearekin adostuta. • Prozedura: ikasleak hiruko taldetan bilduta, audioz grabatuta. – Eragintrukeen transkribaketa eta analisia. – Idazleen idatzien eta landa-oharren analisia (Ondoren, bi jarduera besterik ez dira aurkeztuko)
  • 23. Jarduera: 1. eta 2. zereginak 1.-Irakurri ondoko esaldiak eta esan bakoitzean zein den subjektua (agertzen ez bada, Ø jarri). a) Katua hil da. b) Katuak hil dira. c) Katuak hil du. d) Katuek hil dute. e) Katua hil du 2.-Idatz ezazue zer egin duzuen subjektua zein den jakiteko.
  • 24. LEHEN EMAITZAK ETA EZTABAIDA
  • 26. Erantzunak: bigarren jarduera • Zeregina: Idatzi zer egin duzuen subjektua zein den jakiteko. • Erantzuna: Aditzari galdetu batzuetan NOR eta bestetan NORK a) Katua hil da. Nor b) Katuak hil dira. Nortzuk c) Katuak hil du. Nortzuk d) Katuek hil dute. Nork e) Katua hil du Nor
  • 27. Gogoeta metalinguistikoaz Emaitzak, 1: • Ikasleek gaztelera eta euskararako gramatika lausotu, zehaztugabe bat dute, fenomenoak azaltzen lortzen ez duena: – Subjektua identifikatzeko gaztelera eta euskarako prozedura bera erabiltzen dute: aditzaren ekintza nork/nor/quién galdetu. Euskaraz galdera hori bikoiztean, lausoa suertatzen da.
  • 28. Gogoeta metalinguistikoaz Emaitzak, 2: • Erantzuteko, partaideek estrategia analitiko desberdinak erabili dituzte: morfologikoak kasu baten, semantikoak bestean. • Subjektuak detektatzeko bide morfologikoak “erroa ateratzeko prozedura”ren luzapena dela ematen du: subjektua= Izen sintagmek komunean dutena • Hizkuntzaz hitz egiteko oinarrizko terminologia eza ikusten da.
  • 29. Hausnarketa metakognitiboa • Elkarrizketan kanporatu dituzten buru prozesuak identifikatzeko problema daukate: benetan egin dutena ez dator bat egin dutela esaten dutenarekin. • Ez dirudi inkongruentzia hau ajola zaienik. • Eginbehar metakognitiboari ekiteko erantzun estereotipatuak sortarazten dituen eskola- prozedura automatizatu eta zirkularra erabiltzen dute. • Hausnarketa metalinguistikoaren zailtasunari jokabide metakognitiboarena lotzen zaio.
  • 30. Eztabaida. Objektuaren analisia • Ez dute –k ergatibo eta –k plurala bereizten. Ikasle hauentzat forma da bakarrik ikusgarri. Badirudi forma batek bete ditzakeen funtzioak garden suertatzen zaizkiela, ez dituztela somatu ere egiten. • Tresneria kontzeptual egokirik ez izateak zaila bihurtzen du fenomenoak ikustea. • Ikasleak ez daude ohituta aldi berean esanahiari, funtzioari edo eta formari begiratzen.
  • 31. Objektuaren analisia, 2 • “Ebazpena” zein den jakiteko irakasten diren zenbait mekanismok (nor edo nork galdetu, adib.) zaildu egiten die fenomenoen ulerkuntza eta erantzun automatikoak baino ez dituzte sorrarazten. • Hizkuntza ez da problematizatzen, ez da hartaz hausnartzen, baizik eta aldez aurretik eginak diren soluziobideak aplikatzen dira.
  • 32. Objektuaren analisia, 3 • Badirudi ikasleek zereginaren irudikapen desberdinak dituztela: – Kontua da klasean normalean egiten dena egitea, zeregina betetzea. – Kontua da problemaz gogoeta egitea. – Kontua da ebazpena aurkitzea. – Kontua da adostea, taldean testu bat izatera heltzea.
  • 33. Eztabaida. Ezagutza eta metaezagutza • Talde lanak zentzu onean pentsatzen laguntzen du?: – Adostasun soziala zuzentasunaren gainetik dagoela ematen du: ikasleek erantzun bateratua topatzea gehiago estima dezakete zuzena baino. • Norberen eta besteen ezagutza prozesuetaz hausnarketa-entrenamendu gehiago eta sakonago behar.
  • 34. Ezagutza eta metaezagutza, 2 • Erantzunak eta talde eztabaidaren bilakaera neurri handi baten datoz: – Taldearen barne indar-erlazioetatik – Buruzagitza eta haren ganako jarreretatik – Arrazoinketa-ezaren, kontraesanaren eta tautologiaren aurrean aurkako jarreratik. • Argudiaketan ez dute behar besteko trebakuntzarik.
  • 35. Ondorio orokor gisa Ikerkuntza gehiago behar dugu, baina hasteko, hau guztietatik badugu nondik hasi hizkuntzaren irakaskuntzari dagokionez eskolako jokabideak hobetzeko. Zereginik ez zaigu falta.
  • 36. Aipamen bibliografikoak • BARQUÍN, A.; RUIZ BIKANDI, U.; ZULAIKA, T. (2011) Zer dakite DBHko ikasleek gramatikaz? Subjektua eta Nor/nork eztabaidan. Kasu azterketa. Tantak 23(1), 119-140. • BIALYSTOK, Ellen (1991): Metalinguistic dimensions of bilingual language proficiency. Language processing in bilingual children (113-140). Cambridge: Cambridge University Press. • CULIOLI, A. (1990): Pour une linguistique de l'énonciation. Vol. I. Paris: Ophrys. • DOUGHTY, Catherine & WILLIAMS, Jessica (1999): Pedagogical choices in focus on form. In C. Doughty & J.Williams (eds.) Focus on form in Classroom Second Language Acquisition (197-259). Cambridge: Cambridge University Press. • KARMILOFF-SMITH, Annette (1994): Mas allá de la modularidad. Madrid: Alianza. • VYGOTSKY, Lev S. (1985): Pensamiento y Lenguaje. Buenos Aires: La Pléyade.
  • 37. Eskerrik asko zuen arretagatik

Editor's Notes

  1. Hausnarketak maila asko ditu, kontzientzia eta formalizazioarekin erlazionatuta Karmiloff-Smith-en ezagutzaren Irudikapenezko birdeskribapen prozesuak: 1 maila Inplizituak eta 3 maila esplizituak Inplizitu 1: portaeraren alorrekoa, erabilera zuzena lortzen da Esplizitu 1: Irudikapenezko birdeskribapena: autozuzenketak, arauak atera eta aplikatu. U eite prozesuak hasi. Esplizitu 2 eta 3:hitzez adierazi hizkuntzaren erabilera arrazoiak. Teorien berezko eraketa
  2. “ Ikasleei bere kasa uzten bazaie beren buru mekanismoekin konpon daitezen, ez dute hizkuntza ondo ikasiko” (Doughty eta Williams,1999). -Kontzientzia metalinguistikoak lanaren eta ekoizpenaren kontrola dakar. -Gure artean abandonatuta maiz: ekintza da lana, ez hausnarketa.
  3. Denetara heltzeko bidea egiten lagundu behar
  4. -Honetan, Karmiloff-Smithen datuen ezagutzaren bilakaera hartu behar kontutan (birrirudikapenak inplizituak dira hasieran eta gero eta esplizituagoak)
  5. Hausnarketa metalinguistikoa eta metaezagutza DBHko ikasle talde baten
  6. Gramatika lausotua: nahasia eta iluna
  7. -K ergativo eta –k plurala gauza bera da eurentzat