18.GAIA: 
LENGOAIAREN GARAPENA. LENGOAIA ETA 
PENTSAMENDUA. ULERMEN ETA ADIERAZPENAREN 
GARAPENA. KOMUNIKAZIO EZ-BERBALA.H...
izango du. Hasieran amak beteko du lan hori, baina gero, familiak eta 
ondoren eskolak bete beharko du lan hori. 
Eskolak ...
-Ipuinak, marrazkidun liburuak, olerkiak,abestiak,... etab. erabili 
elkarrizketa sortzeko eta , mintzairarekin jolas eta ...
2.4Piaget 
Piageten arabera lengoaia eta pentsamenduaren artean 
dependentzia bat dago:garapen linguistikoa garapen kognit...
3.4.-HAURRAREN LENGOAIAREN GARAPENA 
Lengoaiaren garapenean etapa ezberdinei buruz hitz egiten da, baina 
ez dugu ahaztu b...
– 3-4 urte: Lengoaia barneratzen eta esanguratsua izaten hasiko da. 
Komunikazio tresna bihurtuko da. 
– 4-6 urte: Hiztegi...
piskanaka ohizko komunikazio testuinguru eta egoera desberdinetara eta 
solaskide desberdinetara egokituz.(H.Z.) 
-Beste h...
daiteke. Hona hemen ez ahozko lengoaiaren adibide batzuk: 
-Gorputz adierazpena: Begirada, irribarrea, keinuen bitartez be...
duten fonemen bereganatzea guztiz ematen ez denean. 5 urte arte ez da 
garrantzitsua.Adib.: Azken fonema kendu, “x”ren ord...
10
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

18. gaia LH

767 visualizaciones

Publicado el

Lh oposaketak

Publicado en: Diseño
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
767
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
104
Acciones
Compartido
0
Descargas
15
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

18. gaia LH

  1. 1. 18.GAIA: LENGOAIAREN GARAPENA. LENGOAIA ETA PENTSAMENDUA. ULERMEN ETA ADIERAZPENAREN GARAPENA. KOMUNIKAZIO EZ-BERBALA.HAURREN LENGOAIAN SORTZEN DIREN ZAILTASUN NAGUSIAK 1-LENGOAIAREN GARAPENA Lengoaia, komunikatzeko erabiltzen dugun modu erabilgarriena da. Komunikatzeak informazioa amankomunean jartzea esan nahi du. Hau da, mezuak bidali eta jasotzeko prozesua izango litzateke. Lengoaiaren bitartez, haurra bere nahiak esperientziak eta zalantzak adieraztera iritsiko da. Horregatik oso garrantzitsua da Haur Hezkuntzan bere garrantzia ematea eta garapena bultzatzea. Badira teoria ezberdinak lengoaiaren garapena azaltzeko. Horien artean, innatistak, konduktistak eta kognitibo-historizistak ditugu. » INNATISTAK: Chomsky, Fedor, Hyans. Hauek diote gizakia estruktura unibertsal-linguistiko batzuekin jaiotzen dela, lengoaia bereganatzeko balio dutenak. » KONDUKTISTAK: Skinner. Lengoaiaren garapena ekintza pasiboa dela dio. Ingurunearen menpe gelditzen da. » KOGNITIBO- HISTORIKOAK: Piaget, Bruner, Vygotsky. Gaitasun intelektualari eta interakzio sozialari (ingurune sozialari ematen diote garrantzia. Ama da haurrari hitz egitera motibatzen edo bultzatzen duen lehena. Horretarako, amak lengoaia ondorengo moduan erabiltzen du: -Lengoai sinplea -Errepikakorra -Lengoai enfatikoa (ondo ahoskatu, tonu egokia...) -Keinuz lagundua Haurrak lengoaia bereganatu eta garatzeko ingurukoen beharra 1
  2. 2. izango du. Hasieran amak beteko du lan hori, baina gero, familiak eta ondoren eskolak bete beharko du lan hori. Eskolak eta familian, denek irizpide batzuk jarraitu beharko dituzte: -Ahoz mintzatzeko aukerak eskaini. -Haurraren saiakerak goraipatu, desegokiak gaitzetsi gabe. -Egunero aprobetxatu hitz egiteko momentu egokiak. -Haurraren garapenari eta gaitasunari egokitutako ekintzak proposatu. -Mintzairaren atzerapen baten aurrean ez behartu haurra, aztertu. -Ez zaio esan behar inoiz haurrari hitz egiten ari denean gelditzeko eta berriro hasteko. -Haurrak esaten duena entzun eta modu egoki batean erantzun. -Mintzaira, dibertigarria den zerbaitetan bihurtu. Eskolak, bere aldetik irizpide hauek kontutan izanik, OCDn azaltzen diren helburuetara iristea izango du helburu: -Hitzezko lengoaia ohizko komunikazio egoeretara egokituz erabili, besteek diotena ulertzeko eta ulertua izateko, beren ideia, sentimendu, esperientzia eta desioak adierazteko, esanguren eraikuntzan aurrera egiteko, norberaren jokabidea arautzeko eta besteenean eragina izateko. (H.O) -Sentimendu, nahi eta ideiak adieraztea ahozko mintzairaren bidez, piskanaka ohizko komunikazio testuinguru eta egoera desberdinetara eta solaskide desberdinetara egokituz.(H.Z.) -Beste haurrek eta pertsona helduek adierazten dizkioten mezuak eta mugak ulertzea, ahozko mintzaira besteekiko harremanetarako bide gisa baloratuz. Helburu hauetara iristeko OCDn bertan (144orr.)aipatzen diren orientabideak jarraituko ditu: -Eguneroko ihardueretan hezitzaileak haurrekin komunikatzeko gogoa erakustea, beraien parte hartzea bultzatuz. -Hezitzaileak eredu aberatsa eskainiko dio haurrari. 2
  3. 3. -Ipuinak, marrazkidun liburuak, olerkiak,abestiak,... etab. erabili elkarrizketa sortzeko eta , mintzairarekin jolas eta harreman afektiboa sortzeko. -Hezitzaileak haur bakoitzaren hizkuntza garapenaren erritmo desberdinak eta berezitasunak errespetatu eta kontutan izango ditu. 2-LENGOAIA ETA PENTSAMENDUA. Lengoaia eta pentsamendua bata bestearekin inplikatzen dira eta agerikoa da haien artean harreman bat dagoela; dena den oraindik ez da akordio bat adostu harreman hau nola ematen den azaltzeko. Honen inguruan ikuspegi ezberdinak daude ,ondoren aipatuko ditugunak: 2.1 Konduktismoa Hauen ustez, egin diren hainbat ikerketek, argi adierazten dute, bitarteko ahozko erantzunak(ozenki edo isilean(barrutik), garuneko iharduerak errazten dituztela. 2.2.Bruner Bruner-en ustez adimenaren garapenak, gizakiak kanpoko munduarekin izandako esperientziak ,eta bertan jasotako ezagupenak adieraziko dituen moduarekin zerikusia dauka.Hiru adierazpen maila bereizten ditu: 1- Ekintzan dagoen adierazpena:objektuarekin adierazten diren ekintzak. 2-Adierazpen ikonikoa: irudietan oinarritutako adierazpena. 3-Adierazpen sinbolikoa: lengoaia erabiltzen da. 2.3Vigostsky Vigotsky-k dio pentsamendua objektuarekin ematen den interakzio materialean ematen dela, eta lengoaia interakzio sozialaren eta beste pertsonekin interakzioen ondorioa dela. Bi prozesu hauek, nahiz eta momentu zehatz batean , independentzi erlatibo batekin garatu arren,haien artean interaktuatzen dute bien garapena lortzeko. Vigostky-rentzat lengoaiaren garapena sozialetik gizabanakora doa ,hau da, lengoaiaren lehenengo funtzioa komunikazioa(harreman soziala) izango da. 3
  4. 4. 2.4Piaget Piageten arabera lengoaia eta pentsamenduaren artean dependentzia bat dago:garapen linguistikoa garapen kognitiboaren mende baitago. Bere ustez, pentsamendua lengoaia baino lehen ematen da eta bere ezagutza eta garapena baldintzatuko du. Piagetentzat lengoaia keinu sistema bat da eta beraz, arbitrarioa;horregatik erabili ahal izateko lehenengo gaitasuna eraiki behar da. Monologoak desagertuz joango dira eta lengoai sozializatura pasa ahal izateko. 3-ULERMEN ETA ADIERAZPENAREN GARAPENA Aipatzekoa da, haurrak lengoaiaren garapenean ulermena handiagoa izango duela adierazpena baino. Ulertu ditzaken hitzen erdiak esan edo adierazi ditzake. Garapen honetan 3 puntu bereizten dira: 3.1.- GARAPEN FONETIKOA:Haurrak orden zehatz batean, bere aparatu fonetikoaren heldutasunaren arabera, fonema batzuk ahoskatzen hasten da. Gizakiarengan ematen diren lehenengo fonemak “b” eta “m” dira. 3 urtekin gutxi gora behera guztiak ahoskatzera iristen dira. 3.2.-GARAPEN MORFOLOGIKOA: Lengoaiaren estruktura sintaktikoaren ikasketa hiru fasetik pasatzen da. Hasieran hitzak, esaldiak eta aditzak erabiltzen ditu. Gero, haurrak hitz ezberdinez osatutako esaldiak eraikitzen ditu. Azkenik, kategoria gramatikalak erabiltzen ikasten du, hau da, hitzen ordena eta flexioa. Hezkuntza aurrera joan ahala, gramatikal legeak eta salbuespenak ikasten dira, pertsona gehienen kasuan perfekzioa lortzen ez delarik. 3.3.-GARAPEN SEMANTIKOA: Hitz baten zentzuaren ulermena, hitzarekin batera jasotzen da. Hala ere, adin guztietan ulertzen den hiztegia erabiltzen dena baino handiagoa da. 4
  5. 5. 3.4.-HAURRAREN LENGOAIAREN GARAPENA Lengoaiaren garapenean etapa ezberdinei buruz hitz egiten da, baina ez dugu ahaztu behar garapen jarraia dela. Hala ere, 2 etapa bereizten dira: ➔ 0-12 HILABETE: FASE PRELINGUISTIKOA ➔ 12 URTETIK AURRERA: FASE LINGUISTIKOA ➔ FASE PRELINGUISTIKOA (0-12hilabete) : – 0-3 hilabete : Lengoaiaren lehenengo hastapenak, behar eta sentsazio organikoekin lotuta daude (soinu guturalak). Oihuak, negarra eta beste urrumak burutuko ditu. Berehala ikasiko du bere negarrak helduen presentziarekin duen lotura. 2 hilabetetik aurrera, helduen presentzian soinu gehiago burutuko ditu. – 3-6 hilabete : Borborkaren (balbuceo) etapa esaten zaio. Bokalen esperimentazio izugarria egiten dute. – 6-9 hilabete : Borborka errepikakorra agertzen da eta horrela kontsonante ezberdinak bereizten dira. Ahoskatzea keinuekin lotuta doa etapa honetan eta amarekin interakzioa ematen da amaren isiluneak aprobetxatuz soinuak egiteko. – 9-12 hilabete : Soinu ezberdinak errepikatzen ditu eta lehenengo hitzak agertzen dira (ama, aita,...) ➔ FASE LINGUISTIKOA (12 hilabetetik aurrera): Etapa honetan lengoaia bereganatzen eta menperatzen da. Bizitza guztian jarraitzen du prozesu honek baina lehenengo urtetik aurrerako lehenengo momentuak oso garrantzitsuak dira. – 1-2 urte: Haurraren ulermena handituz doa eta erabiltzen dituen hitzak esaldi izaera izango dute. Adib.: “ogia” esatean “ogia nahi dut” esan nahiko du. – 2-3 urte: Esaldiak osatzen hasten da eta ulermena ere handituz doa. Lengoaiak bizitza sozialean duen garrantziaz ohartuko da. Oso arrunta da etengabe hitz egiten hastea. Haurrak bere ahotsa entzuten du eta hitzezko jolasa sortzen du. 5
  6. 6. – 3-4 urte: Lengoaia barneratzen eta esanguratsua izaten hasiko da. Komunikazio tresna bihurtuko da. – 4-6 urte: Hiztegi zabala izatera iritsiko da. Lengoaiaren menperatze etapa da. Esaldien ordenaren aldaketak ezagutzen ditu. *NOLA BULTZATU HAURRA HITZEGITERA Aurretik esan dugun bezala, ama da haurrari hitzegitera motibatzen edo bultzatzen duen lehena. Horretarako, amak lengoaia ondorengo moduan erabiltzen du: -Lengoai sinplea -Errepikakorra -Lengoai enfatikoa (ondo ahoskatu, tonu egokia...) -Keinuz lagundua -Momentuari erreferentzia eginez. Haurrak lengoaia bereganatu eta garatzeko ingurukoen beharra izango du. Hasieran amak beteko du lan hori, baina gero, familiak eta ondoren eskolak bete beharko du lan hori. Eskolak eta familian, denek irizpide batzuk jarraitu beharko dituzte: -Ahoz mintzatzeko aukerak eskeini. -Haurraren saiakerak goraipatu, desegokiak gaitzetsi gabe. -Egunero aprobetxatu hitzegiteko momentu egokiak. -Haurraren garapenari eta gaitasunari egokitutako ekintzak proposatu. -Mintzairaren atzerapen baten aurrean ez behartu haurra, aztertu. -Ez zaio esan behar inoiz haurrari hitzegiten ari denean gelditzeko eta berriro hasteko. -Haurrak esaten duena entzun eta modu egoki batean erantzun. -Mintzaira, dibertigarria den zerbaitetan bihurtu. Eskolak, bere aldetik irizpide hauek kontutan izanik, OCDn azaltzen diren helburuetara iristea izango du helburu: -Hitzezko lengoaia ohizko komunikazio egoeretara egokituz erabili, besteek diotena ulertzeko eta ulertua izateko, beren ideia, sentimendu, esperientzia eta desioak adierazteko, esanguren eraikuntzan aurrera egiteko, norberaren jokabidea arautzeko eta besteenean eragina izateko. (H.O) -Sentimendu, nahi eta ideiak adieraztea ahozko mintzairaren bidez, 6
  7. 7. piskanaka ohizko komunikazio testuinguru eta egoera desberdinetara eta solaskide desberdinetara egokituz.(H.Z.) -Beste haurrek eta pertsona helduek adierazten dizkioten mezuak eta mugak ulertzea, ahozko mintzaira besteekiko harremanetarako bide gisa baloratuz. Helburu hauetara iristeko OCDn bertan (144orr.)aipatzen diren orientabideak jarraituko ditu: -Eguneroko ihardueretan hezitzaileak haurrekin komunikatzeko gogoa erakustea, beraien parte hartzea bultzatuz. -Hezitzaileak eredu aberatsa eskeiniko dio haurrari. -Ipuinak, marrazkidun liburuak, olerkiak,abestiak,... etb. erabili elkarrizketa sortzeko eta , mintzairarekin jolas eta harreman afektiboa sortzeko. -Hezitzaileak haur bakoitzaren hizkuntza garapenaren erritmo desberdinak eta berezitasunak errespetau eta kontutan izango ditu. 4-KOMUNIKAZIO EZ-BERBALA Komunikazioa ez da hizkuntzarekin hasten, haurra jaiotzen denetik baizik. Hasieran ahozkoa ez den lengoai erabiliko du bere nahiak eta beharrak adierazteko eta gerora ahozko lengoaiara iritsiko da. Askotan, ahozko lengoaiaz gain, ez ahozkoak erabiltzen dira. Keinuak askotan hitz bat baino adierazgarriagoa izan daiteke eta keinuz, postura edo mugimenduz adierazten gara. Kultura bakoitzak izaera konbentzionala dauka baietz edo ezetz esateko adibidez edo norbere burua seinalatzeko,... Irakasleak, haurren komunikaziorako gaitasunak garatzeko antzerkia, musika, plastika nahiz matematikak izango ditu kontutan, beti ere beraien mailara egokituz. LENGOAI EZ BERBALA: Ahozko lengoaiaren aurretik eta batera eman 7
  8. 8. daiteke. Hona hemen ez ahozko lengoaiaren adibide batzuk: -Gorputz adierazpena: Begirada, irribarrea, keinuen bitartez bere sentimendu eta emozioak adieraziko ditu. -Soinuen adierazpena: Oihu, interjekzio, abesti, erritmo, musika... bitartez ere haurrak gauza asko adieraz ditzake. -Plastika adierazpena: Marrazkiak, margoketa,...bitartez haurrak bere barne mundua eta inguruko ezagutza, fantasiak, desioak...adieraz ditzake. -Jolasa: Jolasaren bitartez, haurrak ikasi egiten du, dakiena praktikan jarri eta horrela barneratu egiten du. Beraien beharrak modu seguruago batetan adierazteko balio du jolasak. Jolasaren bitartez, gozatu, ikertu eta ikasi egiten du haurrak. *haurraren adierazpen sinbolikoa Lengoaiaren funtzio sinbolikoari buruz asko aztertu zuen Piagetk eta honen ustez,jolas sinbolikoaren bidez, haurrak bizitzen duena adierazten du. Adib.: Aulki batzuk lerroan jarri eta trenean dihoala esan dezake. Eskolak, espazio egokiak eskaini behar ditu haurrak jolas hauek burutzeko. Sinbolismoa mimikaz, keinuz, dantzaz etab. landu dezakegu. Azken batean, komunikatzeko ahozko lengoaiaz gain beste erak ere badaudela ohartzeko. 5.- HAURREN LENGOAIAN SORTZEN DIREN ZAILTASUN NAGUSIAK Komunikazio eta lengoaiaren eremuan,nahasmen ugari eta ezberdinak eman daitezke. Arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke. Ondoren batzuk aipatuko ditugu: 5.1.- ARTIKULAZIO NAHASMENAK (Dislaliak): Fonemen soinuak modu egokian ematen ez direnean. Adib.: “z”- “s”ren ordez esatea (seseoa esaten zaio), “r” ongi ez ahoskatzea... 5.2.- HITZAREN (mintzairaren) ATZERAPENA: Hitz bat osatzen 8
  9. 9. duten fonemen bereganatzea guztiz ematen ez denean. 5 urte arte ez da garrantzitsua.Adib.: Azken fonema kendu, “x”ren ordez “ej” esan, fonemak tokiz aldatzea,... 5.3.- LENGOAIAREN ATZERAPEN SINPLEA: Atzerapen intelektual eta gorreriarik (motorikorik) gabe ematen den atzerapena. 3 urte pasatu eta lehenengo esaldia agertzen ez bada kezkagarria izango da. Normalean ulermen aldetik ez dute zailtasunik. Mintzatzerakoan zailtasun ezberdinak agertzen dira: esaldietan hitzen ordenaren aldaketa, hitzen omisioa...Batzutan estimulu faltarengarik ematen da edo garun heldugabetasunarengatik,... 5.4.- AUDIOMUTUTASUNA: 6 urtetik gora lengoaia ematen ez denean edo fonema batzuk bakarrik agertzen direnean. Batzuetan ulermena ere ukituta egon daiteke. 5.5.- AFASIAK: Hizkuntzaren funtzio psikikoaren nahasteak dira eta garun zauriekin lotuta daude. Afasia ezberdinak daude. Batzuetan gaixoak gaizki hitz egiten du eta ez du ulertzen esaten zaiona, bestetan hizkuntza oso mugatua dago,... 5.6.- DISLEXIA- DISORTOGRAFIAK: Irakurketa-idazketa lengoaiaren nahasmena da. Haurrak 7 urte bete arte, ezin da esan nahasmen hau duenik. Hizkien ordezkapenak “b”- “d”,... errakuntzak,... ematen dira. 5.7.- TOTELTASUNA: Jariotasunean da arazoa. Hitz egiterakoan silaben errepikapenak edo soinua esatean ezintasuna agertzen da momentu batetan. Batzuetan, tik edo keinuz batera azaltzen da. Kasu batzuetan desagertu egiten da. 5.8.- MUTUTASUNA: Lehen hitz egiten zuen haur batek hitz egiteari uzten dionean. Kolpe afektibo baten ondorioz eman daiteke eta epe motz edo luzean eman daiteke. 9
  10. 10. 10

×