Egitura Dramatikoaren Analisia Syd_Field

943 visualizaciones

Publicado el

Syd Field eta gidoia lantzeko metodoa: paradigmak: pertsonaiaren paradigma, gaiaren paradigma eta egitura dramatikoaren paradigma puzzle baten atalak bezala batu egiten dira istorio dramatikoa sortzeko

Publicado en: Educación
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
943
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
430
Acciones
Compartido
0
Descargas
4
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Egitura Dramatikoaren Analisia Syd_Field

  1. 1. EGITURA DRAMATIKOAREN ANALISIA Ekintzaren Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena Konfrontazio puntua Ebazpen puntua Klimax Oinarrizko Premisa
  2. 2. PARADIGMAK Syd Field (1935-2013) gidoigintzan maisua Harvard unibertsitatean eta “The Screenwriter’s Workbook” eskuliburuaren autorea Ikus-entzunezko egitura dramatikoaren sortze-lan eta analisian metodo oso baliagarria proposatu zuen: Edozein istorio paradigma edo narrazioaren oinarrizko egituren bitartez eskematiza daitekeela
  3. 3. Paradigmak zirriborroak dira. Etxe bateko planoen antzekoak: ez dira etxea, baina eraikitzerakoan nola izango den ikusten laguntzen dute. Field-ek hiru paradigma proposatzen ditu: • Pertsonaiaren paradigma • Gaiaren paradigma • Egitura dramatikoaren paradigma
  4. 4. PERTSONAIAK Ekintzak toki eta denboran egiten dituztenak dira. Pertsonaia nagusi bat eta bigarren mailakoak daude. Pertsonaia nagusia gidoilariak sortu behar duen egitura dramatikoaren lehen elementua da. Istorioaren ekintzarik garrantzitsuenak egiten ditu. Egitura dramatikoa pertsonaia nagusian eta bere ekintzetan oinarritzen da.
  5. 5. BIGARREN MAILAKO PERTSONAIAK PERTSONAIA NAGUSIAREN BEHARRETARA SORTZEN DIRA Bigarren mailako pertsonaiak: • Bere ekintzak pertsonaia nagusiaren ekintzen norabide berean daude. Bigarren mailako pertsonaia antagonikoak: • Bere ekintzak pertsonaia nagusiaren ekintzen norabidearen kontra daude. • Pertsonaia nagusiarekin hertsiki erlazionaturik daude. • Bere parte-hartzea garrantzitsua da istorioan.
  6. 6. Bigarren mailako pertsonaia intzidentalak • Bere parte-hartzea laburra da istorioan. • Pertsonaia nagusiarekin harremanetan egon daitezke edo ez. • Bere ekintzak pertsonaia nagusiaren ekintzen norabide berean edo kontrakoan egon daitezke.
  7. 7. PERTSONAIAREN PARADIGMA Paradigma hau egitura dramatikoan pertsonaiak eraikitzeko edo analizatzeko tresna bat da. Bi partez osatuta dago: • Barruko bizitza • Kanpoko bizitza
  8. 8. • Barruko bizitzak pertsonaia eratzen du. Bere biografiaz osatua dago: istorioa hasi den unera arte bizi izan duena. • Kanpoko bizitzak pertsonaia erakusten du. Istorioaren hasieratik aurrera biziko duenaz osatua dago: bere behar nagusia eta hau asetzeko egingo dituen ekintzak.
  9. 9. PERTSONAIAREN PARADIGMA Personaia Barruko bizitza Kanpoko bizitza Pertsonaiaren BIOGRAFIA pertsonaia eratzen du bere BEHAR nagusia definitu bere EKINTZAK definitu. pertsonaia erakusten du
  10. 10. PERTSONAIA SORTZEKO SEI ETAPA (LINDA SEGER) 1. Pertsonaia erabaki: Etapa honetan istorioaren pertsonaia aukeratzen da, eta bere nortasunaren funtsezko ezaugarrietako batzuk zehazten dira (sexua, adina, okupazioa, klase sozioekonomikoa, izaera ezaugarri orokorrak, etab). 2. Ikerketa: Nortasunaren ezaugarri nagusiak zehaztuta, hauek sakon ikertzeari ekiten zaio, gidoilariak pertsonaiaren testuinguru biografikoa mendera dezan.
  11. 11. 3. Pertsonaiaren izaeraren definizioa: Ondoren pertsonaiaren izaera definitzen da, bere nortasunarekin bat datozen tasun psikologikoak sortzeko eta hura humanizatzeko funtsak eta paradoxak asmatzen dira zirriborro edo estereotipo batean gera dadila saihesteko asmoz. 4. Testuinguru biografikoaren sorrera: Hurrengo urratsa pertsonaiari iragan bat sortzea da, haren gainean orainaldiaren azalpen sinesgarria lortzeko. Lehen etapan zehaztutako funtsezko ezaugarriak testuinguru biografikoak justifikatzen ditu.
  12. 12. 5. Pertsonaiaren izaeraren analisi sakona: Biografia sortu ondoren, egokia da prozesu sortzailea ebaluatzea: Biografiaren eta pertsonaiak istorioan zehar adierazten dituen ezaugarrien arteko koherentzia analizatuko da. 6. Beste pertsonaia batzuen sorrera eta erlazioen ezarpena: Azken etapan beste pertsonaia batzuk sortuko dira, eta pertsonaia nagusiak haiekin duen erlazioa zehaztuko da.
  13. 13. BEHARRAK ETA EKINTZAK • Pertsonaiaren kanpoko bizitza bere behar nagusia eta bere ekintzen bidez adierazten da. Paradigmaren alderdi honek pertsonaiaren nortasuna publikoaren aurrean erakusten du.  Istorio guztietan pertsonaia nagusiak BEHAR BAT du.  Edozein pertsonaiak jokatzeko motibo bat izan behar du.  Jokatzeko asmo bat.  Eta helburu edo xede bat.
  14. 14. GAIAREN PARADIGMA • Bere helburua gidoi dramatiko bat idazteko edo analizatzeko orduan agertzen den lehen galderari erantzutea da: zer gertatzen da istorioan? • Istorioaren gai nagusia zehaztea pertsonaiaren kanpoko bizitzaren bidez lortzen dela dio Field-ek .
  15. 15. GAIAREN PARADIGMA Pertsonaia Gaiaren Paradigma GAIA bere BEHAR nagusia definitu bere EKINTZAK definitu fisikoak emoziozkoak
  16. 16. ISTORIOA ESZENETAN AZALTZEN DA Eszena: • Ikus-entzunezko istorioa eszenen bitartez gauzatzen da. • Ekintza dramatikoan lekuaren (lokalizazioa) unitate minimoa eszena da. • Eszenen joskera ez da esklusiboa ikus-entzuneko komunikazioan. Literaturak eta antzerkiak ere funtsezko elementutzat jotzen dute.
  17. 17. Eszena-kontzeptua ulertzeko, egitura dramatikoaren oinarrizko lau elementuak gogoratu behar dira: • Pertsonaiak • Ekintzak • Lokalizazioa • Denbora Eszenak une batean pertsonaia batek edo gehiagok ekintzak NON egiten dituzten definitzen du. *Elementu hauetako edozein aldatuz gero eszena bera aldatuko da.
  18. 18. JOSKERA DRAMATIKOAREN BESTE UNITATE BATZUK Planoa: Kamera kokapen batetik egiten den ekintza baten grabazioa da. Hizkuntza zinematografikoan, planoa esanahia duen unitate minimoa da. Sekuentzia: Istorio orokorraren akzioan parte hartzen duen ekintza da, hasiera, garapena eta amaiera propioak dituena. Termino orokorretan, sekuentzia zinema eta bideo hizkuntzaren espresio unitate maximoa da.
  19. 19. EGITURA DRAMATIKOAREN PARADIGMA Bere funtzioa istorio osoa egituratzea da, lehenengo eszenatik azken eszenara arte. Paradigma hau hiru etapaz osatzen da: • Ekintzaren ezarpena • Konfrontazioa • Ebazpena
  20. 20. EGITURA DRAMATIKOAREN PARADIGMA Pertsonaiak aurkezten diren tokia eta hasierako egoera planteatzen duen etapa da. Denbora errealaren laurden bat baino luzeagoa ez da izan behar. Istorioaren gatazka nagusia garatzen duen etapa da Istorioaren gatazka nagusia guztiz ebazten duen etapa da Ekintzaren Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena
  21. 21. Ekintzaren Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena Pertsonaia nagusiak istorioaren gatazka nagusia eragingo duen motiboarekin aurreneko kontaktua duen tokia Bi ordu irauten duen film batean lehenengo hamar minutuetan gertatzen da Oinarrizko Premisa
  22. 22. Ekintzaren Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena Konfrontazio puntua Kasu batzuetan gidoilariak zailtasunak izan ditzake oinarrizko premisa eta konfrontazio puntua bereizteko. Gakoa bi alderditan errotzen da: Filmaren hasieratik igarotako denbora (laurden bat) Gatazkan nahasia pertsonaia nagusiak bizitzaren norabide aldaketa bat jasango du, behar nagusia eta egin beharrekoa definitzen dituena Oinarrizko Premisa
  23. 23. Ekintzaren Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena Ebazpen puntuko eszena ez da istorioaren gatazka nagusia behin betiko ebatziko duen tokia. Hau klimaxaren eszenan gertatuko da, ebazpen etapan zehar. Ebazpen puntua klimaxera eta epilogora iristeko gakoa ematen duen eszena da. Ebazpen puntua
  24. 24. Ekintzaren Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena Konfrontazio puntua Premisa básicaKlimax istorioaren gatazka nagusia behin betiko ebatziko duen eszena da Klimax Ebazpen puntua
  25. 25. EGITURA DRAMATIKOAREN PARADIGMA Ekintzaren Ezarpena Konfrontazioa Ebazpena Konfrontazio puntua Oinarrizko Premisa Klimax Ebazpen puntua Klimax
  26. 26. http://www.slideshare.net/benjamincov/anlisis-de-la- estructura-dramtica?related=1 Kredituak: Analisis de la Estructura Dramática diapositiva aurkezpenaren itzulpena by @amaiafilo

×