SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
[Año]



    ERROTXAPEAKO
    ERRALDOIEN
    KONP ARTSA
Nork ez zuen
gogoa hurrengoa esateko?:Begira, Errotxapeako Erraldoiak!!



Hau, jadanik, errealitate bihurtzen ari da.Urte hasieratik,
bizilagun multzo bat aspalditik guztion buruetan geneukan
proiektuari itxura emateko asmoz biltzen gara.Asko gara
Errotxapean pentsatzen dugunak ea zergatik beste auzoetan
eta ez gurean; zergatik
Guztiok gaude esperoan auzoetako jaiak edo S.Ferminak
iristeko gure lagunekin, familiarekin edo txikienekin plaza eta
karriketan alaitasunes egoteko.Erraldoiekin hemendik hona
aritzea, lehen aldiz txikienei erraldoien azpian sartzeko, kiliki
baten aurrean korrikan egiteko…Hamaika gauza, zeintzuk
haunditzean pentsamendura etortzen zaizkizu eta guztiok
horretaz gozatu beharko genukeela pentsatzen duzu.



Hurrengo orrialdeetan aurkezten dugun dossierrean elementu
historikoak bildu ditugu erraldoiei itxura emateko: baita
pertsona ezberdinen partehartzea eskatu dugu emaitza guztiz
partehartzaile izateko.



Lerro asko idatziko genituen erraldoiekin batera sentizen eta
gertatzen direnak azaltzen, baina hori ez dagokigu guri, hori
bakoitzarenean gelditzen da.
Gure eginbeharra honeraino iristen da, erraldoiei gorputza eta
auzoan presentzia emanez. Jaiak dauden lekuetan egonez eta
haur ,gazte eta ez hain gazteak direnak ondo pasarazten. Eta
beti intentziorik onerarekin, deitzen gaituzten tokietara joanez.
Hori bai! Baino ahaztu gabe multzo hau osatzen dugunok gogoz
beteriko boluntarioak garela.




                                  HELBURUAK



-Auzoko kaleak girotu gure ohitura den erraldoiekin, festetan,
nahiz beraien beste aktibitate ezberdinetan.
-Erraldoi bikote eta kilikiren bat lortu; eta honekin batera hauek
gordetzeko eta entsaiatzeko leku aproposa.Kontuan hartu
beharko da erraldoien beste bikote batekin konpartsa
handitzearen aukera, hala nola, txikien konpartsa bat
sustatzearena.
-Auzokideen artean Erraldoien zaletasuna zabaldu eta kide
berriei konpartsan parte hartzera aukera eman.
-Konpartsaren kideen posibilitateak eta gogoak kontuan hartuz
auzotik at ateraldiak egin eta horrela ezagutzera eman.
-Konpartsaren bidez auzoko historia auzokideei hurbildu.
KONPARTSA:

ERRALDOIAK: Runa, Txantxarrana,Arriasko eta Motxorro
KILIKIAK:Petit eta Pagoto
RUNA- ikuzlea (garbitzailea)

Aintzinetik gure auzoari ikuzle gremioarekin identifikatu zaio;
eta era berean, azken hauek Runa ibaiarekin (gaur egunean
Arga ibaia) harremana izan dute. Beraz aipatutako ibai eta
gremioari irudikatuko dion Erraldoi bat ezinbestekoa da.

Ikuzle eta ibaia esentzia berean,sinbiosi handiagoa ezin zen
zehaztu.




RUNA- ikuzlea (garbitzailea)
  Historian:

XII.mendeko dokumentuak badaude, non ibaia aipatzen den
(RUNIA).Baina benetan inzidentzia duen aipamena juliar Atelier-
ren Nafarroako gudari buruzko kontakizunean edo Nabarreriaren
suntsiketan (1276) agertzen da.Bertan kontakizunaren
protagonista izanez presa eta erroten loturagatik ; suntsitzeko
edo konkistatzeko helburuak.Atelier-rek dio: quelt cujavan far
que Runa fos pasanss…

Erdi Aroko dokumentu guztietan gure ibaia Runa bezala
izendatua agertzen da.; ikus ditzagun hainbat adibide: super
ripam flumnis que dicitur Runia (1210); rió que se clama Runa
(1350); la agoa_de Runa que sayllio fuera de madre riada (1350);
rio de Pomplona clamado Runa! (1398).
XV. mende erdialdean Arga izena ematen asten da eta gaur
egun arte horrela iritis

Beste alde batetik, ikuzleak ez zuten arropa garbitzeari denbora
guztia ematen; baita ere beste motatako garbiketak egiten
zituzten.Horrela 1600.urtean jadanik bazeuden ikuzleak
Errotxapeako haragi hiltegian animaliak garbitzen zituztenak,
sabelak eta animalien soberakinak.Gainera bazeuden ere artilea
garbitzeari denbora eskaintzen ziotenak nizen berdineko
belardian; baita ere gure auzoa, Abrevador zubiaren ondoan (San
Pedro gaur egun).

Ikuzle ospetsu hauen artean gehienak errotxaperrak zire, beste
sinesmen batzuk kontrakoa dioten arren Beraien eginbeharra
astelehenean hasten zen, arropa zikina hartzen zutenean.
Orduan arropa garbitzeari, txuritzeari, lehortzeari eta lisatzeari
ekiten zioten, eta aste bukaeran dena prest zegoenean bezeroei
itzultzen zioten.




RUNA- ikuzle (garbitzailea)
  Gure omenaldia:

Garai hoietako emakume hauei eguraldiaren zigorra geitzen.
Giroaren zorroztasunaz gain belaunikoz egoten ziren zaku
batzuen gainean eta garbitzeko ohol zahartuen ondoan. Arropa
lehortzeko burdin arietan zintzilik uzten ziren eguzki
errotxapearraren izpietara.
Gremio hau benetan borrokazalea izan zen boterearekiko. Azken
hauek ikuzleekiko errespeturik ez zuten eta ez zituzten kontutan
hartzen. Bertako historialari gehienak ez zuten gai hau
aintzakotzat hartu; alde folklorikoa gehiago garatzen
langintzakoa baino.



Guzti honengatik, ikuzle edo garbitzaile hauei omenaldi bezala
balio dezala irudia eta RUNA ibaiarekin loturan jarriz .




ARRIASKO- Errotaria

Ia desagerturik eta mezprezatua izan den Arriasko plaza
oroigarri bat merezi du. Plaza honen leku-izena hainbat
mendeetan eman da eta hain zuzen ere, 1980ko hamarkadan ,
Artzain Etxearen eraispenarekin (plazan bertan zegoena)
desagertzen da. Toki hau memdeetan zehar errotxapeartarren
bilkura leku izan da;ganaduen erdigunea hiriko haragi
hiltegientzat, auzoko festa tokia eta San Ferminetako entzierro
ibilbidearen lekuko besteak beste.
Hiriko udaletxeak ez du honelako izenarekin zehaztua, hiriko
planoetan Errotazar Plaza bezala agertzen da, baina gutxienez
1824az geroztik Plazuela de Arrasco edo Arriasco izenarekin
agertzen eta ezagutzen da;aspaldiko udaletxeko akta
ezberdinetan errejistratua dagoen bezala. Ez diogu azalpen
zehatzatzik aurkitzen kontu honi edo agian bai!



Errotarien gremioko Erraldoi bat hari hurbilduko gaitu



Beste alde batetik, errotariak auzoko gremiorik
zaharrenetakoak dira. Klase askotakoak aurkitzen genituen eta
Runa-Jus La Rocha ibilbidean oso zabalduak izan ziren.



Macon errota (Santa Engrazia) denboran zaharrenetako izan
daiteke. Hau Navarreria-ko Gudan, 1276an, Anelierrek izendatua
izan zen. Garai hoietakoa badugu Errota Zaharra (Errotazar)
deitutakoa, zein bideari izena ematen dion; Bolborarena 1733an
suntsituta leherketa batengatik. Denboran zerbait hurbilagokoa
Alzugaray-koa dugu; beraren gurpilak Runaren indarrarekin
mugitu ditut



Gazte errotariak, XVI.mendean izendatzen zitzaien bezala, San
Ferminetan protagonistak izaten ziren palenkea emanez. Hau
hainbat errotariren artean egiten zen eta makilen bidez animalia
izterzaingabetu bukatzen zuten. XIX.mendera arte zortezko jai-
ekitaldi hau ospatuz joan zen; baina Udaletxeari eskatu
beharrekoa.Gainera modu ezberdinetan ordaindu beharra
zegoen, errealetan edo kontsumitzeko zezenarekin.
1845ko apirilak 5: “hamabi ziren eta mauka motzekin, prado
txuriekin eta burlan jarritako zapiarekin atera ziren”.



Hirin errotariak tradizionalenak ziren auzoan, Macon-ena
adibidez. Hau hiriak hartu zuen erabilera propioarentzako.
Bolborarena ere kontuan izango dugu, 1733an lehertutakoa, non
bertako 9 pertsona hilik suertatu ziren; Honen ondoren paper
fabrika eta geroago zeramika fabrika bilakatuz.




TXANTXARRANA – Neskamea edo etxezaina (mayordoma)




XX.mendearen erdialdera arte, Errotxapeako jaiak – orduan
mezetak deiturikoak- Iruñerriko herriekin ospatzen zirenekiko
handitasun handia zeukaten hainbat kontuetan. Era horretan,
ospakizunak berdintsuak ziren bai janariei zegokienez (
arkumea, piperropilak…), edariei zegokienez (ardoa, txakolina,
moskatela…), musikari zegokionez (gaitak eta txistuak)..., baina
garrantzitsuena, etxezainen ( mayordomos gazteleraz) figura.
Jai elementu hau –auzoan 1999tik berreskuratua – omenaldi bat
eta erakustaldi bat merezi du, kasu honetan, jai erraldoi baten
itxuran.

Errotxapeako etxezainak (XX.mendearen hasieratik
dokumentalki ezagutuak), baratzainak, ikuzleak edota auzoko
sailetako biztanleak ziren, eta era horretan, gure auzoko ate
esanguratsu baten izena berreskuratzea erabaki da,
Txantxarrana.



Txantxarranako inda historian zehar auzoko ezagunetarikoa
izan ez bada ere, baditugu horren inguruko hainbat datu. Arazuri
doktoreak, 1870ko Ekainaren 16ko Herrilanen Artxibategi
Munizipaleko dokumentu baten bitartez aipatzen du mintzagai
dugun inda, era honetan: “inda honen inguruan daukagun datu
bakarra 1870an alkateak (Pedáneo alkatea) eta Errotxapeako
auzokideak udaletxeari idatzitako gutun bat da. Gutun horretan
hiltegiaren inguruetan ( Errotxapeako zubiaren ondoan, eta Arga
eta Errotazar enparantzaren artean) iturri bat eraikitzeko
eskakizuna egiten da, zehaztuz delako iturria Sanduzelaiko
iturriaren alboan dagoen iturburu batetatik har dezakeela ura,
eta gero, hodien bitartez Vecinas bideren lurpetik ( gaur egungo
Joaquin Beunza kalea) Txantxarrana inda zeharkatzeko dagoen
bideraino eraman. “

Egia bada ere baratz eta inda hau herritarrentzat oso ezaguna
ez zela, badira horren inguruko datu gehiago, ondoren azaltzen
duguna kasu:



 Hirian bazegoen hiriaren zelaiko begiralea izeneko lanpostua
betetzen zuen pertsona. Bere ardura, batez ere, hiriaren
inguruetako baratz eta zelaiak ikuskatzea eta arazo eta
gertaeretaz informatzea zen. Horrela bada, 1780an lanpostu hau
betetzen zuenak, Matías Oderiz-ek, zezen batzuek, Arriaskoko
plazako hiltegira eramatean eragindako kalteen inguruan
honakoa zin egin zuen: “Errotxapeako Rastroaren (hiltegia)
inguruan kokaturiko Txantxarrana baratzan – Domingo Lizasoain
da bertako baratzaina – itsua zela eta hiltegira eramaten zuten
zezen batek, baita berakin zihoan idi batek ere, 16 errealetako
balioa duten kalteak eragin zituen, barazkiak, tipulak, lekak eta
bestelako landareak zapaltzean.”
Bere azken urteetan, Villanueva izan zen baratz honetako jabea.

Txantxarrana izena eramango duen erraldoi baten eraikitzeak
bere gain hartzen ditu etxezainaren jai figura eta baita ere
dagoneko desagerturiko inda eta baratz honen leku-izena.
Berreskurapen ona.




MOTXORRO- Baratzaina

Argi dago, Errotxapeako erraldoi konpartsa batean ezin zuela
faltatu baratzaina errepresentatuko lukeen figurarik. Sakon
landuz gero, ehundako orri beteko genituzke gremio honen
historia kontatuz. Ezin zuen faltatu, eta ez da faltako.
Baratzainaren figura beteko duen erraldoia “Motxorro” izango
da. Motxorro izeneko ibai ertzeko zonaldeak, bere garaian,
ospea hartu zuen bere bainu hesituengatik, ekintza bera
debekatua zegoenean eta iruindarrentzat arriskua suposatzen
zuenean.

Motxorroko bainuak, Francisco Redin baratzainarenak,
XX.mendea aspaldi hasita zegoenera arte iraun zuten. Bere
hastapenetan, mende hasieran, Redinek bere baratza hesitu –
Argizariaren zelaia, dagoeneko desagertutako Alzugaray errota
eta Linaza fabrikaren alboan aurkitzen zen – eta emakume zein
gizonezkoen bainurako – bereizirik, hori bai – prestatu zuen, 10
pezeta zentimo kobratuz. Gerripekoak ere alokatzen zituen
bainurako. J.J.Arazurik honako hau kontatzen du: “ Emakume
eta gizonezkoak bereizteko, altueraz bi metro zituen hesi bat
ipini zuten, baita zakuz egindako errezel bat ere, alde batetik
bestera ez ikusteko. Errezel horretan honakoa adierazten zuen
kartela ipini zuten: << debekaturik dago errezeletik gertu urpean
ibiltzea>>”.

XX.mendeko 30.eko hamarkadan zehar, urtero-urtero,ibaietan
bainatzea debekatu edo murrizten zuten bandoak argitaratzen
zituen alkatetzak, zehaztuz, “bainu publikoak sexu
bereizketarekin batera ulertzen dira, eta bakoitzarentzat
zehazturiko lekua errespetatuz”. Emakumeena, honakoa zen:
“Matxorroko baratzari dagokion ibai zonaldean bainatu ahalko
dira (1937ko ekainaren 4a) ”.

Aipatu bezala, gure auzoko baratzainen gremioak beti izan da
ezaguna bere produktuen gertutasun eta kalitateagatik. Santo
Domingo-ko azoka zaharrak beti jaso izan ditu Runa ibaiaren
bitartez barazkiak, horrela, gure mugak gaindituz. Miguel
Sanchez Ostiz-en hitzak ikustea besterik ez dugu: “no será
grande, pero es de la Rotxapea...”




Honengatik guztiarengatik, bi lanbide hauek jaso eta
errepresentatuko dituen erraldoi bat sortzea ezinbestekoa eta
logikoa da. Redin, Lorea, La Parra, apezpikuarena,
Txantxarrana, Uri, Zabalza, Tipula, Turrias, Katarroso, Uitzi,
Berasain, Izko, Ziriza...baratzen oroimena mantenduko da
Motxorro erraldoia auzoan zehar dantzatzera ateratzen den
bakoitzean.




PAGOTO - Fajeroa (trenetako zamak deskargatzen zituena)



Iparraldeko Geltokiaren treneko – gure auzoan 1860an ezarrita-
langileen artean, trenekin zuzenean erlazionaturikoan lan egiten
zutenez aparte, beste era bateko pertsonak biltzen ziren,
besteak beste, pertsonak hirira eramaten zituzten zaldien
gidaria edota fajeroak (trenetako zamak deskargatzen
zituztenak).

Azken hauen artean – lanesku merkea – bere indar itzelagatik
Pagoto ezaguna nabarmentzen zen. Hiriak heroi bezala ikusten
zuen Pagoto, hiria bisitatu zuten zirkoetako batean hartz baten
aurka izandako borrokagatik. Historia honelakoa izan zen: 1926
aldera, Iruñean, Sanfermin garaian, Errusiar zirkoa agertu zen.
Honek, haren ikuskizunen artean hartz batekin ( eskuak eta
aurpegia estalita ) borroka bat izatea eskaintzen zion gonbitea
onartzen zuen ikusleari. Borrokan garaituz gero, 5 durotako
saria lortuko zuen ikusleak, orduan, dirutza handia zena. Pagoto,
zirkora joandakoa, gonbitea onartu eta borroka irabazi zuen,
behin eta berriz eskatuz bere saria.
Arazurik honakoa hau esaten du: “Jendea pistan. Guardiak
ordena ezarriz eta monsieur (zirkoko nagusiari) irabazleari saria
ematera derrigortuz. Pagoto, herritar heroi gisa, Sanfermin-eko
gauan, bost duro gehiago bere poltsikoan.
Azkenean, garaipeneko irtenaldia zirkotik, eta berriz ere
dibertitzera, munduko gizonik indartsuena, barraka, txutxeria
eta zalditxoetan, eta entzierroa itxoitera.”

Baina patuak nahi izan zuen, urtebete lehenago, eta zehazki
uztailaren 6an, karga eta deskarga lanak amaitzen ari zelarik,
eguerdiko 12ak aldera, geltokian kamioi batek Pagoto harrapatu
eta hiltzea. Kamioieko gidaria Berriozarko bizilagun bat zen.
Hiriko jaien gertutasunak Pagotoren heriotza ahaztea egin zuen.

Honen oroimena “Arriba España” egunkari falangistak
berreskuratu zuen 1939ko maiatzan, ondorengo hitzen bitartez:
“oso tipo ezaguna bere indar itzela zela eta iruindar gazte noble
eta indartsua zen. Mutiko gazte guztiek heroi gisa ikusten zuten,
denek baizekiten beren abenturetako bat.”

Fajero kiliki batek betirako berreskuratu eta erakutsiko du
Pagotoren indarra, bere gizatasunarekin batera.




PETIT – Txakurzaina
Iruñako eta zehatzako gure auzoko pertsonai ezagunen artean
Petit zegoen, udal txakurzaina. 20ko hamarkadeko Iruñak
aitortutako originaltasun, ospe eta xelebretasun puntu bat
zeukaten hainbat pertsona zituen bere bizilagunen artean.
Horien artean Santana, Kondutxo, Maxi la Cutera , Oilakarizketa
eta Petit, gure Petit, ditugu. Urte askotan zehar udal
txakurzaina izan zen, eta dagoeneko desagerturik dauden Gas-
eko eskortaren inguruan zegoen txakurtegian ibili zen lanean
urte askoz.

XX.mendeko lehenengo hamarkadetan, pertsonai honen
inguruko abesti bat abesten zen, honela zioena:

                   Errotxapeara baldin bazoaz
                eta Gas-agatik galdetzen baduzu
                    zinegotzi izan nahi duen
                 gizon oso lodi bat ikusiko duzu

Eta Iruñeko Udaletxean sartzeko nahi eta irrika horrek eraman
zuen Petit-en ospea mugaraino.



Serafín Argaiz-ek bere testuetako batean Petit-en inguruan hitz
egiten digu: “ irudimen izugarria zeukaten pertsonak zeuden.
Hiriko eta auzoetako kaletan izugarri lodia zen gizon bat ibiltzen
zen, Petit txakurzaina. Edozein kantoietatik agertzean,
txakurrek korrika ihes egiten zuten, Petit metalezko makil
batekin agertzen baitzen, bere barruan zinta gisa aritzen zen
soka bat zeukana. Iruindar petoa zen eta sarri esaten zuen gure
hiriari itsasadar bat besterik ez zitzaiola falta, eta berak
ekarriko zuela.”

Aniceto Petit, hori baitzen bere izena, Lizarran jaioa zen eta
gure hirira zapatariaren lanbidea ikastera etorria zen, arazo
asko eman zizkion lanbidea hain zuzen ere. Nahi –eta lortu ere-
zuen txakurzain lana, eta bere heriotzaraino mantendu zuen lan
hori. Esaten zutenez, borrero lana ere eskatu izan zuen.

Arazuri doktoreak, pertsonai honi eta bere ideiei pixkat gehiago
gerturatzen gaitu: “ txaparroa zen, masail handikoa, hiztuna eta
komunikatiboa. Beren gaitasunengatik eta egun osoa hiritik
behera hiritik gora ibiltzeagatik oso ezaguna egin zen. Trufari
anitzek bultzatuta, zinegotzirako hautagai gisa aurkeztu zuen
bere burua. Petit-ek, serio hartu eta ondorengo proposamenak
biltzen zituen hauteskunde manifestu bat idatzi zuen:
   1) Pasaiatik Errotxapeara itsasadar bat ekartzea, itsasontzi
      eta guzti, eta Errotxapean itsasportu bat eraikitzea.
   2) Hodien bitartez, arraina zuzenean Kantabriar Itsasotik
      ekartzea, eguneko
      arrain freskoa eskaini ahal izateko iruindarrei.
   3) Langabeziaren arazoa konpontzeko, Ezkaba mendia
      desagertaraztea,
      bere ordez lautada bat ezarriz.

Hauteskunde aurretiko egun batean, jendetza handia
txakurtegian bildu eta “Gora Petit!” oihukatuz sorbaldetan
eraman zuten txakurzaina hiriko kaleetan zehar. Zoritxarrez ez
zen zinegotzi bezala hautatua izan eta Errotxapean itsasporturik
gabe geratu ginen”

Horrelako pertsonai xelebre batek – gure auzoarekin
horrenbeste lotuta dagoena- nolabait gogoratzea merezi zuen.
Bere izenarekin sortuko den kilikiak txakurren atzetik ibiltzea
beste aisialdi ekintza batekin ordezkatuko du, auzoko haurren
atzetik ibiltzea hain zuzen ere.

More Related Content

Viewers also liked

Documento stage 2013
Documento stage 2013Documento stage 2013
Documento stage 2013giorgiogu
 
Frontex Reporter for advisors
Frontex Reporter for advisorsFrontex Reporter for advisors
Frontex Reporter for advisorsFrontex
 
Our timetable (GR)
Our timetable (GR)Our timetable (GR)
Our timetable (GR)giorgiogu
 
Documento stage 1 2014
Documento stage 1 2014Documento stage 1 2014
Documento stage 1 2014giorgiogu
 
Test presentation
Test presentationTest presentation
Test presentationifinto
 

Viewers also liked (9)

Documento stage 2013
Documento stage 2013Documento stage 2013
Documento stage 2013
 
Frontex Reporter for advisors
Frontex Reporter for advisorsFrontex Reporter for advisors
Frontex Reporter for advisors
 
Our timetable (GR)
Our timetable (GR)Our timetable (GR)
Our timetable (GR)
 
Who Am I?
Who Am I?Who Am I?
Who Am I?
 
Lo que einstein le conto a su barbero
Lo que einstein le conto a su barberoLo que einstein le conto a su barbero
Lo que einstein le conto a su barbero
 
Ferrari cars
Ferrari carsFerrari cars
Ferrari cars
 
Documento stage 1 2014
Documento stage 1 2014Documento stage 1 2014
Documento stage 1 2014
 
Ob diff air
Ob diff airOb diff air
Ob diff air
 
Test presentation
Test presentationTest presentation
Test presentation
 

Similar to Dosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa

Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaplaentxieskola1
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rreder
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rreder
 
Elorrio historia
Elorrio historiaElorrio historia
Elorrio historiaerrebonbilo
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakEuskaltzaleen Topagunea
 
Koldom Errenteria
Koldom Errenteria Koldom Errenteria
Koldom Errenteria Elena sarasa
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatTrumoi
 
Euskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta Kulturala
Euskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta KulturalaEuskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta Kulturala
Euskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta Kulturalagandabost
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraSagarra19
 
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Otsolar
 
Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19Otsolar
 
Arabako lautadako eskualdeak
Arabako lautadako eskualdeakArabako lautadako eskualdeak
Arabako lautadako eskualdeakIrantzu Idoeta
 
Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariakmartasena
 

Similar to Dosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa (20)

Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
 
152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc152_inauteriak.doc
152_inauteriak.doc
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 
Azken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede RrAzken Lana Ede Rr
Azken Lana Ede Rr
 
Elorrio historia
Elorrio historiaElorrio historia
Elorrio historia
 
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketakArabako euskaldunon elkarguneen topaketak
Arabako euskaldunon elkarguneen topaketak
 
Koldom Errenteria
Koldom Errenteria Koldom Errenteria
Koldom Errenteria
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
 
Euskal herria
Euskal herriaEuskal herria
Euskal herria
 
Euskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta Kulturala
Euskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta KulturalaEuskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta Kulturala
Euskal Herria (Gipuzkoak Eta Nafarroa)Poli Fisikoa Eta Kulturala
 
San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
 
Nafarroa behera
Nafarroa beheraNafarroa behera
Nafarroa behera
 
Euskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurteraEuskalkiak nafar-lapurtera
Euskalkiak nafar-lapurtera
 
Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015Lizartzako Ihauteriak 2015
Lizartzako Ihauteriak 2015
 
Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19
 
Lisboa
Lisboa Lisboa
Lisboa
 
Pasaia
PasaiaPasaia
Pasaia
 
Arabako lautadako eskualdeak
Arabako lautadako eskualdeakArabako lautadako eskualdeak
Arabako lautadako eskualdeak
 
Bertsolariak
BertsolariakBertsolariak
Bertsolariak
 
Donostia egokitzapena
Donostia egokitzapenaDonostia egokitzapena
Donostia egokitzapena
 

Dosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa

  • 1. [Año] ERROTXAPEAKO ERRALDOIEN KONP ARTSA
  • 2. Nork ez zuen gogoa hurrengoa esateko?:Begira, Errotxapeako Erraldoiak!! Hau, jadanik, errealitate bihurtzen ari da.Urte hasieratik, bizilagun multzo bat aspalditik guztion buruetan geneukan proiektuari itxura emateko asmoz biltzen gara.Asko gara Errotxapean pentsatzen dugunak ea zergatik beste auzoetan eta ez gurean; zergatik Guztiok gaude esperoan auzoetako jaiak edo S.Ferminak iristeko gure lagunekin, familiarekin edo txikienekin plaza eta karriketan alaitasunes egoteko.Erraldoiekin hemendik hona aritzea, lehen aldiz txikienei erraldoien azpian sartzeko, kiliki baten aurrean korrikan egiteko…Hamaika gauza, zeintzuk haunditzean pentsamendura etortzen zaizkizu eta guztiok horretaz gozatu beharko genukeela pentsatzen duzu. Hurrengo orrialdeetan aurkezten dugun dossierrean elementu historikoak bildu ditugu erraldoiei itxura emateko: baita pertsona ezberdinen partehartzea eskatu dugu emaitza guztiz partehartzaile izateko. Lerro asko idatziko genituen erraldoiekin batera sentizen eta gertatzen direnak azaltzen, baina hori ez dagokigu guri, hori bakoitzarenean gelditzen da.
  • 3. Gure eginbeharra honeraino iristen da, erraldoiei gorputza eta auzoan presentzia emanez. Jaiak dauden lekuetan egonez eta haur ,gazte eta ez hain gazteak direnak ondo pasarazten. Eta beti intentziorik onerarekin, deitzen gaituzten tokietara joanez. Hori bai! Baino ahaztu gabe multzo hau osatzen dugunok gogoz beteriko boluntarioak garela. HELBURUAK -Auzoko kaleak girotu gure ohitura den erraldoiekin, festetan, nahiz beraien beste aktibitate ezberdinetan. -Erraldoi bikote eta kilikiren bat lortu; eta honekin batera hauek gordetzeko eta entsaiatzeko leku aproposa.Kontuan hartu beharko da erraldoien beste bikote batekin konpartsa handitzearen aukera, hala nola, txikien konpartsa bat sustatzearena. -Auzokideen artean Erraldoien zaletasuna zabaldu eta kide berriei konpartsan parte hartzera aukera eman. -Konpartsaren kideen posibilitateak eta gogoak kontuan hartuz auzotik at ateraldiak egin eta horrela ezagutzera eman. -Konpartsaren bidez auzoko historia auzokideei hurbildu.
  • 4. KONPARTSA: ERRALDOIAK: Runa, Txantxarrana,Arriasko eta Motxorro KILIKIAK:Petit eta Pagoto
  • 5. RUNA- ikuzlea (garbitzailea) Aintzinetik gure auzoari ikuzle gremioarekin identifikatu zaio; eta era berean, azken hauek Runa ibaiarekin (gaur egunean Arga ibaia) harremana izan dute. Beraz aipatutako ibai eta gremioari irudikatuko dion Erraldoi bat ezinbestekoa da. Ikuzle eta ibaia esentzia berean,sinbiosi handiagoa ezin zen zehaztu. RUNA- ikuzlea (garbitzailea) Historian: XII.mendeko dokumentuak badaude, non ibaia aipatzen den (RUNIA).Baina benetan inzidentzia duen aipamena juliar Atelier- ren Nafarroako gudari buruzko kontakizunean edo Nabarreriaren suntsiketan (1276) agertzen da.Bertan kontakizunaren
  • 6. protagonista izanez presa eta erroten loturagatik ; suntsitzeko edo konkistatzeko helburuak.Atelier-rek dio: quelt cujavan far que Runa fos pasanss… Erdi Aroko dokumentu guztietan gure ibaia Runa bezala izendatua agertzen da.; ikus ditzagun hainbat adibide: super ripam flumnis que dicitur Runia (1210); rió que se clama Runa (1350); la agoa_de Runa que sayllio fuera de madre riada (1350); rio de Pomplona clamado Runa! (1398). XV. mende erdialdean Arga izena ematen asten da eta gaur egun arte horrela iritis Beste alde batetik, ikuzleak ez zuten arropa garbitzeari denbora guztia ematen; baita ere beste motatako garbiketak egiten zituzten.Horrela 1600.urtean jadanik bazeuden ikuzleak Errotxapeako haragi hiltegian animaliak garbitzen zituztenak, sabelak eta animalien soberakinak.Gainera bazeuden ere artilea garbitzeari denbora eskaintzen ziotenak nizen berdineko belardian; baita ere gure auzoa, Abrevador zubiaren ondoan (San Pedro gaur egun). Ikuzle ospetsu hauen artean gehienak errotxaperrak zire, beste sinesmen batzuk kontrakoa dioten arren Beraien eginbeharra astelehenean hasten zen, arropa zikina hartzen zutenean. Orduan arropa garbitzeari, txuritzeari, lehortzeari eta lisatzeari ekiten zioten, eta aste bukaeran dena prest zegoenean bezeroei itzultzen zioten. RUNA- ikuzle (garbitzailea) Gure omenaldia: Garai hoietako emakume hauei eguraldiaren zigorra geitzen. Giroaren zorroztasunaz gain belaunikoz egoten ziren zaku batzuen gainean eta garbitzeko ohol zahartuen ondoan. Arropa lehortzeko burdin arietan zintzilik uzten ziren eguzki errotxapearraren izpietara. Gremio hau benetan borrokazalea izan zen boterearekiko. Azken hauek ikuzleekiko errespeturik ez zuten eta ez zituzten kontutan
  • 7. hartzen. Bertako historialari gehienak ez zuten gai hau aintzakotzat hartu; alde folklorikoa gehiago garatzen langintzakoa baino. Guzti honengatik, ikuzle edo garbitzaile hauei omenaldi bezala balio dezala irudia eta RUNA ibaiarekin loturan jarriz . ARRIASKO- Errotaria Ia desagerturik eta mezprezatua izan den Arriasko plaza oroigarri bat merezi du. Plaza honen leku-izena hainbat mendeetan eman da eta hain zuzen ere, 1980ko hamarkadan , Artzain Etxearen eraispenarekin (plazan bertan zegoena) desagertzen da. Toki hau memdeetan zehar errotxapeartarren bilkura leku izan da;ganaduen erdigunea hiriko haragi hiltegientzat, auzoko festa tokia eta San Ferminetako entzierro ibilbidearen lekuko besteak beste.
  • 8. Hiriko udaletxeak ez du honelako izenarekin zehaztua, hiriko planoetan Errotazar Plaza bezala agertzen da, baina gutxienez 1824az geroztik Plazuela de Arrasco edo Arriasco izenarekin agertzen eta ezagutzen da;aspaldiko udaletxeko akta ezberdinetan errejistratua dagoen bezala. Ez diogu azalpen zehatzatzik aurkitzen kontu honi edo agian bai! Errotarien gremioko Erraldoi bat hari hurbilduko gaitu Beste alde batetik, errotariak auzoko gremiorik zaharrenetakoak dira. Klase askotakoak aurkitzen genituen eta Runa-Jus La Rocha ibilbidean oso zabalduak izan ziren. Macon errota (Santa Engrazia) denboran zaharrenetako izan daiteke. Hau Navarreria-ko Gudan, 1276an, Anelierrek izendatua izan zen. Garai hoietakoa badugu Errota Zaharra (Errotazar) deitutakoa, zein bideari izena ematen dion; Bolborarena 1733an suntsituta leherketa batengatik. Denboran zerbait hurbilagokoa Alzugaray-koa dugu; beraren gurpilak Runaren indarrarekin mugitu ditut Gazte errotariak, XVI.mendean izendatzen zitzaien bezala, San Ferminetan protagonistak izaten ziren palenkea emanez. Hau hainbat errotariren artean egiten zen eta makilen bidez animalia izterzaingabetu bukatzen zuten. XIX.mendera arte zortezko jai- ekitaldi hau ospatuz joan zen; baina Udaletxeari eskatu beharrekoa.Gainera modu ezberdinetan ordaindu beharra zegoen, errealetan edo kontsumitzeko zezenarekin. 1845ko apirilak 5: “hamabi ziren eta mauka motzekin, prado txuriekin eta burlan jarritako zapiarekin atera ziren”. Hirin errotariak tradizionalenak ziren auzoan, Macon-ena adibidez. Hau hiriak hartu zuen erabilera propioarentzako. Bolborarena ere kontuan izango dugu, 1733an lehertutakoa, non
  • 9. bertako 9 pertsona hilik suertatu ziren; Honen ondoren paper fabrika eta geroago zeramika fabrika bilakatuz. TXANTXARRANA – Neskamea edo etxezaina (mayordoma) XX.mendearen erdialdera arte, Errotxapeako jaiak – orduan mezetak deiturikoak- Iruñerriko herriekin ospatzen zirenekiko handitasun handia zeukaten hainbat kontuetan. Era horretan, ospakizunak berdintsuak ziren bai janariei zegokienez ( arkumea, piperropilak…), edariei zegokienez (ardoa, txakolina,
  • 10. moskatela…), musikari zegokionez (gaitak eta txistuak)..., baina garrantzitsuena, etxezainen ( mayordomos gazteleraz) figura. Jai elementu hau –auzoan 1999tik berreskuratua – omenaldi bat eta erakustaldi bat merezi du, kasu honetan, jai erraldoi baten itxuran. Errotxapeako etxezainak (XX.mendearen hasieratik dokumentalki ezagutuak), baratzainak, ikuzleak edota auzoko sailetako biztanleak ziren, eta era horretan, gure auzoko ate esanguratsu baten izena berreskuratzea erabaki da, Txantxarrana. Txantxarranako inda historian zehar auzoko ezagunetarikoa izan ez bada ere, baditugu horren inguruko hainbat datu. Arazuri doktoreak, 1870ko Ekainaren 16ko Herrilanen Artxibategi Munizipaleko dokumentu baten bitartez aipatzen du mintzagai dugun inda, era honetan: “inda honen inguruan daukagun datu bakarra 1870an alkateak (Pedáneo alkatea) eta Errotxapeako auzokideak udaletxeari idatzitako gutun bat da. Gutun horretan hiltegiaren inguruetan ( Errotxapeako zubiaren ondoan, eta Arga eta Errotazar enparantzaren artean) iturri bat eraikitzeko eskakizuna egiten da, zehaztuz delako iturria Sanduzelaiko iturriaren alboan dagoen iturburu batetatik har dezakeela ura, eta gero, hodien bitartez Vecinas bideren lurpetik ( gaur egungo Joaquin Beunza kalea) Txantxarrana inda zeharkatzeko dagoen bideraino eraman. “ Egia bada ere baratz eta inda hau herritarrentzat oso ezaguna ez zela, badira horren inguruko datu gehiago, ondoren azaltzen duguna kasu: Hirian bazegoen hiriaren zelaiko begiralea izeneko lanpostua betetzen zuen pertsona. Bere ardura, batez ere, hiriaren inguruetako baratz eta zelaiak ikuskatzea eta arazo eta gertaeretaz informatzea zen. Horrela bada, 1780an lanpostu hau betetzen zuenak, Matías Oderiz-ek, zezen batzuek, Arriaskoko plazako hiltegira eramatean eragindako kalteen inguruan honakoa zin egin zuen: “Errotxapeako Rastroaren (hiltegia) inguruan kokaturiko Txantxarrana baratzan – Domingo Lizasoain
  • 11. da bertako baratzaina – itsua zela eta hiltegira eramaten zuten zezen batek, baita berakin zihoan idi batek ere, 16 errealetako balioa duten kalteak eragin zituen, barazkiak, tipulak, lekak eta bestelako landareak zapaltzean.” Bere azken urteetan, Villanueva izan zen baratz honetako jabea. Txantxarrana izena eramango duen erraldoi baten eraikitzeak bere gain hartzen ditu etxezainaren jai figura eta baita ere dagoneko desagerturiko inda eta baratz honen leku-izena. Berreskurapen ona. MOTXORRO- Baratzaina Argi dago, Errotxapeako erraldoi konpartsa batean ezin zuela faltatu baratzaina errepresentatuko lukeen figurarik. Sakon landuz gero, ehundako orri beteko genituzke gremio honen historia kontatuz. Ezin zuen faltatu, eta ez da faltako. Baratzainaren figura beteko duen erraldoia “Motxorro” izango
  • 12. da. Motxorro izeneko ibai ertzeko zonaldeak, bere garaian, ospea hartu zuen bere bainu hesituengatik, ekintza bera debekatua zegoenean eta iruindarrentzat arriskua suposatzen zuenean. Motxorroko bainuak, Francisco Redin baratzainarenak, XX.mendea aspaldi hasita zegoenera arte iraun zuten. Bere hastapenetan, mende hasieran, Redinek bere baratza hesitu – Argizariaren zelaia, dagoeneko desagertutako Alzugaray errota eta Linaza fabrikaren alboan aurkitzen zen – eta emakume zein gizonezkoen bainurako – bereizirik, hori bai – prestatu zuen, 10 pezeta zentimo kobratuz. Gerripekoak ere alokatzen zituen bainurako. J.J.Arazurik honako hau kontatzen du: “ Emakume eta gizonezkoak bereizteko, altueraz bi metro zituen hesi bat ipini zuten, baita zakuz egindako errezel bat ere, alde batetik bestera ez ikusteko. Errezel horretan honakoa adierazten zuen kartela ipini zuten: << debekaturik dago errezeletik gertu urpean ibiltzea>>”. XX.mendeko 30.eko hamarkadan zehar, urtero-urtero,ibaietan bainatzea debekatu edo murrizten zuten bandoak argitaratzen zituen alkatetzak, zehaztuz, “bainu publikoak sexu bereizketarekin batera ulertzen dira, eta bakoitzarentzat zehazturiko lekua errespetatuz”. Emakumeena, honakoa zen: “Matxorroko baratzari dagokion ibai zonaldean bainatu ahalko dira (1937ko ekainaren 4a) ”. Aipatu bezala, gure auzoko baratzainen gremioak beti izan da ezaguna bere produktuen gertutasun eta kalitateagatik. Santo Domingo-ko azoka zaharrak beti jaso izan ditu Runa ibaiaren bitartez barazkiak, horrela, gure mugak gaindituz. Miguel Sanchez Ostiz-en hitzak ikustea besterik ez dugu: “no será grande, pero es de la Rotxapea...” Honengatik guztiarengatik, bi lanbide hauek jaso eta errepresentatuko dituen erraldoi bat sortzea ezinbestekoa eta logikoa da. Redin, Lorea, La Parra, apezpikuarena, Txantxarrana, Uri, Zabalza, Tipula, Turrias, Katarroso, Uitzi,
  • 13. Berasain, Izko, Ziriza...baratzen oroimena mantenduko da Motxorro erraldoia auzoan zehar dantzatzera ateratzen den bakoitzean. PAGOTO - Fajeroa (trenetako zamak deskargatzen zituena) Iparraldeko Geltokiaren treneko – gure auzoan 1860an ezarrita- langileen artean, trenekin zuzenean erlazionaturikoan lan egiten zutenez aparte, beste era bateko pertsonak biltzen ziren, besteak beste, pertsonak hirira eramaten zituzten zaldien gidaria edota fajeroak (trenetako zamak deskargatzen zituztenak). Azken hauen artean – lanesku merkea – bere indar itzelagatik Pagoto ezaguna nabarmentzen zen. Hiriak heroi bezala ikusten zuen Pagoto, hiria bisitatu zuten zirkoetako batean hartz baten aurka izandako borrokagatik. Historia honelakoa izan zen: 1926 aldera, Iruñean, Sanfermin garaian, Errusiar zirkoa agertu zen. Honek, haren ikuskizunen artean hartz batekin ( eskuak eta aurpegia estalita ) borroka bat izatea eskaintzen zion gonbitea onartzen zuen ikusleari. Borrokan garaituz gero, 5 durotako saria lortuko zuen ikusleak, orduan, dirutza handia zena. Pagoto, zirkora joandakoa, gonbitea onartu eta borroka irabazi zuen, behin eta berriz eskatuz bere saria.
  • 14. Arazurik honakoa hau esaten du: “Jendea pistan. Guardiak ordena ezarriz eta monsieur (zirkoko nagusiari) irabazleari saria ematera derrigortuz. Pagoto, herritar heroi gisa, Sanfermin-eko gauan, bost duro gehiago bere poltsikoan. Azkenean, garaipeneko irtenaldia zirkotik, eta berriz ere dibertitzera, munduko gizonik indartsuena, barraka, txutxeria eta zalditxoetan, eta entzierroa itxoitera.” Baina patuak nahi izan zuen, urtebete lehenago, eta zehazki uztailaren 6an, karga eta deskarga lanak amaitzen ari zelarik, eguerdiko 12ak aldera, geltokian kamioi batek Pagoto harrapatu eta hiltzea. Kamioieko gidaria Berriozarko bizilagun bat zen. Hiriko jaien gertutasunak Pagotoren heriotza ahaztea egin zuen. Honen oroimena “Arriba España” egunkari falangistak berreskuratu zuen 1939ko maiatzan, ondorengo hitzen bitartez: “oso tipo ezaguna bere indar itzela zela eta iruindar gazte noble eta indartsua zen. Mutiko gazte guztiek heroi gisa ikusten zuten, denek baizekiten beren abenturetako bat.” Fajero kiliki batek betirako berreskuratu eta erakutsiko du Pagotoren indarra, bere gizatasunarekin batera. PETIT – Txakurzaina
  • 15. Iruñako eta zehatzako gure auzoko pertsonai ezagunen artean Petit zegoen, udal txakurzaina. 20ko hamarkadeko Iruñak aitortutako originaltasun, ospe eta xelebretasun puntu bat zeukaten hainbat pertsona zituen bere bizilagunen artean. Horien artean Santana, Kondutxo, Maxi la Cutera , Oilakarizketa eta Petit, gure Petit, ditugu. Urte askotan zehar udal txakurzaina izan zen, eta dagoeneko desagerturik dauden Gas- eko eskortaren inguruan zegoen txakurtegian ibili zen lanean urte askoz. XX.mendeko lehenengo hamarkadetan, pertsonai honen inguruko abesti bat abesten zen, honela zioena: Errotxapeara baldin bazoaz eta Gas-agatik galdetzen baduzu zinegotzi izan nahi duen gizon oso lodi bat ikusiko duzu Eta Iruñeko Udaletxean sartzeko nahi eta irrika horrek eraman zuen Petit-en ospea mugaraino. Serafín Argaiz-ek bere testuetako batean Petit-en inguruan hitz egiten digu: “ irudimen izugarria zeukaten pertsonak zeuden. Hiriko eta auzoetako kaletan izugarri lodia zen gizon bat ibiltzen zen, Petit txakurzaina. Edozein kantoietatik agertzean, txakurrek korrika ihes egiten zuten, Petit metalezko makil batekin agertzen baitzen, bere barruan zinta gisa aritzen zen soka bat zeukana. Iruindar petoa zen eta sarri esaten zuen gure hiriari itsasadar bat besterik ez zitzaiola falta, eta berak ekarriko zuela.” Aniceto Petit, hori baitzen bere izena, Lizarran jaioa zen eta gure hirira zapatariaren lanbidea ikastera etorria zen, arazo asko eman zizkion lanbidea hain zuzen ere. Nahi –eta lortu ere- zuen txakurzain lana, eta bere heriotzaraino mantendu zuen lan hori. Esaten zutenez, borrero lana ere eskatu izan zuen. Arazuri doktoreak, pertsonai honi eta bere ideiei pixkat gehiago gerturatzen gaitu: “ txaparroa zen, masail handikoa, hiztuna eta komunikatiboa. Beren gaitasunengatik eta egun osoa hiritik
  • 16. behera hiritik gora ibiltzeagatik oso ezaguna egin zen. Trufari anitzek bultzatuta, zinegotzirako hautagai gisa aurkeztu zuen bere burua. Petit-ek, serio hartu eta ondorengo proposamenak biltzen zituen hauteskunde manifestu bat idatzi zuen: 1) Pasaiatik Errotxapeara itsasadar bat ekartzea, itsasontzi eta guzti, eta Errotxapean itsasportu bat eraikitzea. 2) Hodien bitartez, arraina zuzenean Kantabriar Itsasotik ekartzea, eguneko arrain freskoa eskaini ahal izateko iruindarrei. 3) Langabeziaren arazoa konpontzeko, Ezkaba mendia desagertaraztea, bere ordez lautada bat ezarriz. Hauteskunde aurretiko egun batean, jendetza handia txakurtegian bildu eta “Gora Petit!” oihukatuz sorbaldetan eraman zuten txakurzaina hiriko kaleetan zehar. Zoritxarrez ez zen zinegotzi bezala hautatua izan eta Errotxapean itsasporturik gabe geratu ginen” Horrelako pertsonai xelebre batek – gure auzoarekin horrenbeste lotuta dagoena- nolabait gogoratzea merezi zuen. Bere izenarekin sortuko den kilikiak txakurren atzetik ibiltzea beste aisialdi ekintza batekin ordezkatuko du, auzoko haurren atzetik ibiltzea hain zuzen ere.