2. ERLIEBE HISTORIKOA
• Erromako erliebe historikoak Ekialdean izan
zuen jatorria: Egipto, Mesopotamia (Asiriako
erliebeak) eta Persia.
• Zibilizazio hauetan –Erroman bezala- erliebea
gertakizun bat oroitzeko eta gertakizun
historiko nagusiak kontatzeko erabili izan zen.
• Honen helburua erregea goraipatzea zen.
Erromatarrentzat, helburu nagusia enperadoreen
hazainak oroitu eta goraipatzea zen,
herritarrengan mirespena sortzeko.
• Erliebe historikoetan efektu piktorikoak bilatu
ziren, perspektiba bezala (hau da, figuren
tamaina egokitzea ikuspuntuaren distantziaren
arabera), baita sakontasuna lortzeko beste efektu
batzuk ere.
• Konposizioak oso errekargatuak ziren eta
horietan garrantzi handia ematen zitzaien zenbait
elementuri, esaterako paisaiari (gauzak
zehaztasunez deskribatuz).
3. ERLIEBE HISTORIKOA
ALDIAK:
1.Errepublikako aldia.
• Domicio Enobarboren aldarea (Domitius
Ahenobarbus), K. a. II. mendea.
2. Inperioko aldia
• Augustoren Ara Pacisen erliebeak
(K. a. I. mendea / I. mendea)
• Titoren Arkuaren erliebeak (K. o. 75)
• Trajanoren Zutabearen erliebeak
(II. mendea).
4. ERLIEBE HISTORIKOA
Oroigarrizko Zutabeak
Ara Pacis Garaitza Arkuak
Erliebe historikoa eraikin askotan agertzen da
horien menpe, eta beti izaera ornamentala eta
propagandistikoa izanen du.
Euskarri nagusiak Garaitza Arkuak, Oroigarrizko
Zutabeak, sarkofagoak, aldare publikoak, eta abar
izan ziren.
Errepublika garaian erabiltzen zen arren, Inperio
Sarkofagoak garaian goreneko garapena lortuko du, beti
oroigarrizko eraikinei lotuta.
5. ERLIEBE HISTORIKOA
Erromatarren handitasun nahia
hobekien irudikatzen duen generoa
da.
Erliebe hauen helburua gerlarien
garaipenak oroitzea da, betirako
harrian irudikatuta.
Beraz, propagandaren zerbitzura
zegoen generoa da.
Gainera, erromatarrek zuten
Historiarekiko maitasuna erakusten
zuten, historialari asko emanez
(Polibio, Tito Livio, Salustio, eta
abar.).
6. • Planteamendu orokorrean jatorri
helenistikoa agerian dago.
• Baina erliebe erromatarrak efektu
piktorikoak erabiltzen ditu, perspektiba
bezala, sakontasun efektuak lortzeko;
hau dela eta, Greziako erliebeetako fondo
lauetatik urruntzen da.
• Pertsonaiek, plano ezberdinetan
kokatuak, mugimendua eta bolumena
adierazten dituzte.
• Paisaiako elementuak sartzeak
espazioaren sakontasuna ematen dio
erliebeari, izaera piktorikoa emanez.
• Erretratuarekin gertatzen den
bezala, bilakaera bat ematen da: I.
mendeko naturalismo klasizistatik II
eta III. mendeko errealismora arte.
• Errenazimenduko erliebean eragin
handia izan zuen.
7.
8.
9.
10.
11.
12. AUGUSTOREN ARA PACIS (PAKEAREN ALDAREA)
Augusto enperadoreak lortutako Galia eta Hispaniako probintzien bakea
oroitzeko egin zen artelana.
Inperio hasierako estilo klasizistan egina dago: marmolez, erliebearen
formak eta jantzien detaileak.
K. a. V. mendean Fidiasek egindako Partenoiko frisoak gogora ekartzen
dizkigute friso hauek.
13. Senatuak Marteren Zelaian agindu zuen
aldare hau eraikitzea (K. a. 13. urtean)
Augustok Galian eta Hispanian lortutako
garaipenak oroitzeko.
Aldarea podium baten gainean
dago, eskailera baten bidez heltzen
delarik, 11 x 10 metrotako harresitutako
espazio baten barnean, ia karratua, eta
sartzeko bi ateekin, bat ekialdean eta
bestea mendebaldean.
Barnean fruitu eta loreak dituzten
girnalda-erliebeak azaltzen
dira, oparotasunaren sinboloak direnak.
Kanpo erliebeetan Augustok hasitako
prozesio luze bat irudikatzen
da, Partenoiko Panateneen desfilean
inspiratua.
Ara Pacis
Erliebeetan Augusto, bere familia, bere
lagunak eta laguntzaileak azaltzen dira
eta prozesio batean sakrifizio bat egitera
abiatzen dira.
Senatua eta herria ere hor zeuden.
Eszenak naturalismo handikoak dira.
14. Barneko
girnaldak
Aldarea
Familia inperiala
eta apaizen
prozesioa
Eneasen
Familia sakrifizioa
inperiala
eta apaizen
prozesioa
Kaulikuloak
eta
bukraneoak
Kaulikuloak Romulo eta
eta Remoren
bukraneoak aurkikuntza
15.
16.
17.
18.
19. ARA PACIS-EN FRISOA. SENATUA edo QUIRITES-EN PROZESIOA
Alboetako frisoetan familia inperiala eta beste pertsonai nagusien prozesioa
irudikatzen zen (magistratuak, senatoreak, apaizak, eta abar), isiltasunean eta
solemnitate handiz desfilatzen dutelarik
20.
21. ARA PACIS. FAMILIA INPERIALAREN FRISOA
Perspektibak pertsonaiak era hierarkizatuan irudikatzea baimentzen du; lehen planoan
pertsonai nagusiak, barneko planoetan bigarren mailako pertsonaiak. Figurak, idealizatuak egon
arren, indibidualizatuta daude, Tiberio, Augusto eta bere emazte Livia identifikagarriak izanik.
33. TRAJANOREN ZUTABEA
Erliebea era bikainez
integratzen da zutabe
batean.
Friso helikoidal batean
kokaturiko erliebe
jarraia da, Trajano
enperadoreak egindako
Daziako kanpainak
irudikatuz.
34. Trajanoren Zutabean, ia zineman bezala, Trajano
enperadorearen kanpainak Dazia konkistatzeko
(gaurko Errumania) irudikatzen dira.
Errealismo zorrotza, dinamismo konpositiboa,
gertakarien eta pertsonaien deskribapen
zehatza ezaugarri nabarmenak dira, artelan hau
adibide bikaina bihurtuz.
35. ZUTABEEN GAINEKO ERLIEBEAK
ANTONINOREN ERLIEBEAK
MARKO AURELIOREN ERLIEBEAK
Interes narratiboak espazioaren irudikapena bigarren mailan uzten du. Horror
vacuiren bitartez azalera osoa betetzen da. Artelana Kronika grafikoa, erreportai bat
da. Tratamendu plastikoak inpresionismo handia dauka, konposizioa eta irudikapena
oso errealista da, Greziako idealismotik oso urrun. Artelanak izaera zinematografikoa
dauka: espazioaren irudikapenaren barnean, denboraren irudikapena agertzen da.
37. TITOREN ARKUAREN ERLIEBEAK: JERUSALENEN HARRAPAKINA.
TITOREN ARKUAREN
erliebeak (I.
mendea), Erroman.
Erliebe historikoaren izaera
narratiboa eta
propagandistikoaren
goreneko espresioa dira.
Tropa erromatarrak
Jerusalen hirian sartzea
irudikatzen dute (Palestina)
zazpi besotako zutargia
eramanez.
Teknikoki nabarmentzekoa
da plano desberdinak
erabiltzea, sakontasunaren
efektua (dagoen airea)
irudikatuz. Ezaugarri
nagusiak errealismoa eta
espazioaren lorpena dira.
41. KONSTANTINOREN ARKUAREN ERLIEBEEN DETAILEAK, IV. mendea
Behe Inperioan eskulturak izan zuen gainbehera erliebeetan ere ikusten da. Erliebe
pobreak eta maila estetiko baxukoak dira: konposizioaren monotonia, pertsonaiak
gainjarriak, isozefalia nabarmena, modelatu pobrea eta tolesdura gogorrak. Ezaugarri
hauek kontzeptualizaziorako joera erakusten dute, Bizantzioko artean finkatuko dena.