SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 5
UNITATE DIDAKTIKOA
SARRERA
Lehenik eta behin esan, geure “kirolaz hezi” jarduera bilduma hau Lehen
Hezkuntzako 3.ziklora bideraturik dagoela. Jarduera hauek, ikasleek 5 ordu
ingurutan burutzeko eginikoak dira.
Kirolaren gaian aukeratzearen zergatia honako hau da, era ezberdinetako
problema ezberdinak burutzeko aukera emateaz gain, umeek gertuko zerbait
dutelako eta orokorrean atsegin izaten dituztelako, horrela problema burutzeko
garaian gogotsu ekitea da gure intentzioa. Bestalde kirol ezberdin ugari daude
ohartuko dira eta ez futbola bakarrik ( esateko era bat da gehien zabaldurikoa
delako)
Lehen esan bezala beraientzat problemak izango diren jarduera
ezberdinetan zatiturik dago geure bilduma eta hauek egiteaz batera eta landu
nahi diren kontzeptuekin jarduteko adimen matematiko logikoa erabili beharko
dute beste hainbat adimenekin batera ( intrapertsonala, naturalista,
kinestesikoa, espaziala…). Hauek horrela, helburu ezberdinak ditugu, horien
artean, matematiken baliagarritasuna erakustea beraien egunerokotasunean
eta hauek kirolarekin lotzea, bestalde adimena ez dela soilik matematikekin
lotzen, hainbat alderdi dituela erakutsi eta norbanako bakoitza bere erara izan
daitekeela adimentsua hau da beste adimen motak izan ditzakeela garaturik eta
hauen erabilgarritasuna erakutsi.
Azkenik apur bat gehiago matematikarekin jarraituz ( problema guztiek
baitute adimen logiko matematikoaren erabilera) , geure beste helburu bat
ikasleei matematika era ezberdinetara lantzea dagoela erakutsi eta bere
alderdi ezberdinak adieraztea izango litzateke.
HELBURUAK
-Matematikak egunerokotasunean duten garrantzia eta erabilera erakustea
arazo ezberdinak planteatuz kirolaren inguruan bildurikoak.
-Talde lana sustatzea eta beraien arteko errespetua bultzatzea.
-Pertsona kritikoagoak bilakatzea ( pixkanaka, urte asko baitituzte aurretik)
elkarrizketetan bakoitzaren iritzia errespetatuz eta beraiena argudiatuz.
-Problemak ebazten irakastea, prozedura ezberdinak ikasiz, informazioa
lortuz, ondorio egokietara iritsiz ( anitzak izan baitaitezke)…
-Datuak adieraztea grafiko bidez.
-Erantzunak justifikatzea/ argudiatzea
- Ikasi eta erabilitako kontzeptu ezberdinak erabiltzen jakitea.
EDUKIAK
-Naturarekiko jarrera positiboa eta beronetaz arduratzea.
- Ikasleen arteko lankidetza.
-Forma geometrikoak: Irudi geometriko ezberdinak identifikatzea.
-Neurriak: Azalera, perimetroa, neurri aldaketak…
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
KONPETENTZIAK
-Matematikarako gaitasuna
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
-Komunikaziorako gaitasuna
- Elkar ekiteko gaitasuna
METODOLOGIA
Ikasleen taldekatzeari dagokionez, era ezberdinetako taldekatzeak
proposatzen ditugu burutuko beharreko buruketaren arabera, kasu batzuetan
banaka izanik, beste zenbaitzuetan taldekaturik eta elkarrizketak egin behar
dituztenena zerbaiti buruz talde osoak egingo du lan. Taldekatze hauek beraiek
gustura sentitzen direnen artean egin ditzakete, bestalde ariketaren zailtasunak
eskatzen badu ezaugarri ezberdinak dituzten aurrez osatutako talde parekatuak
egin ditzake irakasleak.Kontutan izan behar da taldekatze mota alda daitekeela
buruketaren hasieratik bukaerara esate baterako problema banaka eginez
baina gero horren edo horren inguruko emaitzen inguruan egin beharreko
elkarrizketa/debatea talde osoak batera eginaz.
Denboraren antolaketa begiratuz gero, hasiera batean ariketak 5 ordu
ingurutan bukatzeko proposaturikoak dira, gerta liteke denbora baremo
honetan bukatu ezin izana eta orduan egin beharreko “eskulanak” edo
zehazkizunak etxean egitea proposatuko litzaieke ( Denboraz juxtu ikusiz
gero hurrengo klaserako burutu beharrekoaz ari gara) ez baitituzte aparteko
arazorik ( laguntza izan beharrez gero gurasoak edo senitartekoak beti lagun
dezakete neurri batean)
Baliabideengan zentratuz, giza baliabide gisa ez litzateke aparteko
berezitasunik beharko ikasleekin eta irakaslearekin nahikoa izango litzateke.
Ikasgelan ordea ezinduren bat badago ( adimen urritasun, mutu, itsu…) aditu
bat izatea oso komenigarria izango litzateke. Bestalde, problemetan beharko
diren baliabideei dagokienez, zenbait baliabide ( oinarrizkoak ez direnak)
irakasleak eman beharko dizkie eskuragarri ikasleei ( adibide gisa “Hiparkoren
globoaren” ( ikosaedroa) beste zenbaitzuen artean) plantila eta beste
oinarrizko materiak batzuk, ikasleek ekarri beharko dituzte, hala nola,
boligrafoa, arkatza,borragoma … Horiez gain ikasgela batean egotea
komenigarria izango litzatekeen zenbait material ( kola, artaziak …)
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Ebaluazioa ikuspuntu ezberdinetatik egin beharko litzateke. Hona hauexek
izan beharko lukete ebaluatzeko ikuspuntu ezberdinak : ea lortu beharreko
gaitasunak lortu dituzten, prozeduren nolakotasuna/egokitasuna, jarrera,
materialaren erabilera egokia( jarrerarekin loturikoa), problemen emaitzaren
zuzentasuna …
Hauek horrela, honako aspektu hauek izan beharko lirateke kontutan.
Problema ebazteko prozedura egokia erabili du ( estrategia, datu bilketa,
eragiketen ebazpena..), taldean lan egiteko gaitasuna aurkeztu du ( taldekideei
errespetatuz, txandak errespetatuz, egokitutako lana gogotsu burutuz …),
materiala hitzartutako helburuarekin erabili duen edo beste edozertarako,
gogotsu burutu ditu jarduerak pasotismoa erakutsi gabe … Honetarako
jarduerak amaitutakoan, ikasleekin landutakoari buruz hitz egitea komenigarria
da, ere honetara, ea barneratu duten jakin ahal izan dezakegu eta .
Bestalde, lehen esan bezala 5 ordu inguru iraungo dituenez jarduera
bilduma hau burutzeak, ebaluaketak jarrai izan behar du ikasleei
egunerokotasunean aztertuz eta orokorrean izan dituen alderdien arabera
ebaluatu, hau da, ez gara emaitzetan soilik murgilduko ebaluatzerako garaian.
Honez gain, kontutan izan beharreko beste faktore bat ikasleak izan duen
eboluzioa da, ikasle baten hobekuntzan hori baita benetan balio duena,
hobetzea.
Azkenik, irakaslea eta problema bilduma bera ere ebaluatu beharra dago,
beti egoten baita hobetzeko edo zuzentzeko zerbait. Kontuan izan behar da, bi
hauek, bai irakasleak eta baita problemek ere, ikasleei motibazio edo txinparta
hori piztu behar diotela gogotsu aritzeko. Irakasleak erabilitako bideak egokiak
izan diren eta erabilitako materialak benetan baliagarrian izan diren helburuak
eta gaitasunak lortu ahal izateko ere ebaluatu beharra dago. Ebaluatu
beharreko beste puntu bat noski, ea benetan adieraziriko zikloari zuzendurik
dagoen jakitea da. Azken aspektu hauen ebaluazioa egunerokotasun batean
egitea komeni da era honetara aurrera doan heinean moldaketak egin
baititzakegu.
Jon Ander Castro
Ander Garate
Gaizka Gorostiaga

Más contenido relacionado

Similar a Unitate didaktikoa

10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETAIKT4
 
Utfu
UtfuUtfu
UtfuIKT4
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketakatxiporreta
 
SDDaren FITXA TEKNIKOA
SDDaren FITXA TEKNIKOASDDaren FITXA TEKNIKOA
SDDaren FITXA TEKNIKOAleirearkaitz
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoXingola
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetainigoarregiartola
 

Similar a Unitate didaktikoa (20)

10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
 
Utfu
UtfuUtfu
Utfu
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
SDDaren FITXA TEKNIKOA
SDDaren FITXA TEKNIKOASDDaren FITXA TEKNIKOA
SDDaren FITXA TEKNIKOA
 
Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoa
 
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundoInvestigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Pere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpetaPere pujolas eta ik. karpeta
Pere pujolas eta ik. karpeta
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Ikastea ez da hartzea
Ikastea ez da hartzeaIkastea ez da hartzea
Ikastea ez da hartzea
 
Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 

Unitate didaktikoa

  • 1. UNITATE DIDAKTIKOA SARRERA Lehenik eta behin esan, geure “kirolaz hezi” jarduera bilduma hau Lehen Hezkuntzako 3.ziklora bideraturik dagoela. Jarduera hauek, ikasleek 5 ordu ingurutan burutzeko eginikoak dira. Kirolaren gaian aukeratzearen zergatia honako hau da, era ezberdinetako problema ezberdinak burutzeko aukera emateaz gain, umeek gertuko zerbait dutelako eta orokorrean atsegin izaten dituztelako, horrela problema burutzeko garaian gogotsu ekitea da gure intentzioa. Bestalde kirol ezberdin ugari daude ohartuko dira eta ez futbola bakarrik ( esateko era bat da gehien zabaldurikoa delako) Lehen esan bezala beraientzat problemak izango diren jarduera ezberdinetan zatiturik dago geure bilduma eta hauek egiteaz batera eta landu nahi diren kontzeptuekin jarduteko adimen matematiko logikoa erabili beharko dute beste hainbat adimenekin batera ( intrapertsonala, naturalista, kinestesikoa, espaziala…). Hauek horrela, helburu ezberdinak ditugu, horien artean, matematiken baliagarritasuna erakustea beraien egunerokotasunean eta hauek kirolarekin lotzea, bestalde adimena ez dela soilik matematikekin lotzen, hainbat alderdi dituela erakutsi eta norbanako bakoitza bere erara izan daitekeela adimentsua hau da beste adimen motak izan ditzakeela garaturik eta hauen erabilgarritasuna erakutsi. Azkenik apur bat gehiago matematikarekin jarraituz ( problema guztiek baitute adimen logiko matematikoaren erabilera) , geure beste helburu bat ikasleei matematika era ezberdinetara lantzea dagoela erakutsi eta bere alderdi ezberdinak adieraztea izango litzateke.
  • 2. HELBURUAK -Matematikak egunerokotasunean duten garrantzia eta erabilera erakustea arazo ezberdinak planteatuz kirolaren inguruan bildurikoak. -Talde lana sustatzea eta beraien arteko errespetua bultzatzea. -Pertsona kritikoagoak bilakatzea ( pixkanaka, urte asko baitituzte aurretik) elkarrizketetan bakoitzaren iritzia errespetatuz eta beraiena argudiatuz. -Problemak ebazten irakastea, prozedura ezberdinak ikasiz, informazioa lortuz, ondorio egokietara iritsiz ( anitzak izan baitaitezke)… -Datuak adieraztea grafiko bidez. -Erantzunak justifikatzea/ argudiatzea - Ikasi eta erabilitako kontzeptu ezberdinak erabiltzen jakitea. EDUKIAK -Naturarekiko jarrera positiboa eta beronetaz arduratzea. - Ikasleen arteko lankidetza. -Forma geometrikoak: Irudi geometriko ezberdinak identifikatzea. -Neurriak: Azalera, perimetroa, neurri aldaketak… -Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna KONPETENTZIAK -Matematikarako gaitasuna -Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna -Komunikaziorako gaitasuna - Elkar ekiteko gaitasuna
  • 3. METODOLOGIA Ikasleen taldekatzeari dagokionez, era ezberdinetako taldekatzeak proposatzen ditugu burutuko beharreko buruketaren arabera, kasu batzuetan banaka izanik, beste zenbaitzuetan taldekaturik eta elkarrizketak egin behar dituztenena zerbaiti buruz talde osoak egingo du lan. Taldekatze hauek beraiek gustura sentitzen direnen artean egin ditzakete, bestalde ariketaren zailtasunak eskatzen badu ezaugarri ezberdinak dituzten aurrez osatutako talde parekatuak egin ditzake irakasleak.Kontutan izan behar da taldekatze mota alda daitekeela buruketaren hasieratik bukaerara esate baterako problema banaka eginez baina gero horren edo horren inguruko emaitzen inguruan egin beharreko elkarrizketa/debatea talde osoak batera eginaz. Denboraren antolaketa begiratuz gero, hasiera batean ariketak 5 ordu ingurutan bukatzeko proposaturikoak dira, gerta liteke denbora baremo honetan bukatu ezin izana eta orduan egin beharreko “eskulanak” edo zehazkizunak etxean egitea proposatuko litzaieke ( Denboraz juxtu ikusiz gero hurrengo klaserako burutu beharrekoaz ari gara) ez baitituzte aparteko arazorik ( laguntza izan beharrez gero gurasoak edo senitartekoak beti lagun dezakete neurri batean) Baliabideengan zentratuz, giza baliabide gisa ez litzateke aparteko berezitasunik beharko ikasleekin eta irakaslearekin nahikoa izango litzateke. Ikasgelan ordea ezinduren bat badago ( adimen urritasun, mutu, itsu…) aditu bat izatea oso komenigarria izango litzateke. Bestalde, problemetan beharko diren baliabideei dagokienez, zenbait baliabide ( oinarrizkoak ez direnak) irakasleak eman beharko dizkie eskuragarri ikasleei ( adibide gisa “Hiparkoren globoaren” ( ikosaedroa) beste zenbaitzuen artean) plantila eta beste oinarrizko materiak batzuk, ikasleek ekarri beharko dituzte, hala nola, boligrafoa, arkatza,borragoma … Horiez gain ikasgela batean egotea komenigarria izango litzatekeen zenbait material ( kola, artaziak …)
  • 4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ebaluazioa ikuspuntu ezberdinetatik egin beharko litzateke. Hona hauexek izan beharko lukete ebaluatzeko ikuspuntu ezberdinak : ea lortu beharreko gaitasunak lortu dituzten, prozeduren nolakotasuna/egokitasuna, jarrera, materialaren erabilera egokia( jarrerarekin loturikoa), problemen emaitzaren zuzentasuna … Hauek horrela, honako aspektu hauek izan beharko lirateke kontutan. Problema ebazteko prozedura egokia erabili du ( estrategia, datu bilketa, eragiketen ebazpena..), taldean lan egiteko gaitasuna aurkeztu du ( taldekideei errespetatuz, txandak errespetatuz, egokitutako lana gogotsu burutuz …), materiala hitzartutako helburuarekin erabili duen edo beste edozertarako, gogotsu burutu ditu jarduerak pasotismoa erakutsi gabe … Honetarako jarduerak amaitutakoan, ikasleekin landutakoari buruz hitz egitea komenigarria da, ere honetara, ea barneratu duten jakin ahal izan dezakegu eta . Bestalde, lehen esan bezala 5 ordu inguru iraungo dituenez jarduera bilduma hau burutzeak, ebaluaketak jarrai izan behar du ikasleei egunerokotasunean aztertuz eta orokorrean izan dituen alderdien arabera ebaluatu, hau da, ez gara emaitzetan soilik murgilduko ebaluatzerako garaian. Honez gain, kontutan izan beharreko beste faktore bat ikasleak izan duen eboluzioa da, ikasle baten hobekuntzan hori baita benetan balio duena, hobetzea. Azkenik, irakaslea eta problema bilduma bera ere ebaluatu beharra dago, beti egoten baita hobetzeko edo zuzentzeko zerbait. Kontuan izan behar da, bi hauek, bai irakasleak eta baita problemek ere, ikasleei motibazio edo txinparta hori piztu behar diotela gogotsu aritzeko. Irakasleak erabilitako bideak egokiak izan diren eta erabilitako materialak benetan baliagarrian izan diren helburuak eta gaitasunak lortu ahal izateko ere ebaluatu beharra dago. Ebaluatu beharreko beste puntu bat noski, ea benetan adieraziriko zikloari zuzendurik dagoen jakitea da. Azken aspektu hauen ebaluazioa egunerokotasun batean egitea komeni da era honetara aurrera doan heinean moldaketak egin baititzakegu.
  • 5. Jon Ander Castro Ander Garate Gaizka Gorostiaga