2. 2015ko , Apirilaren 29an , Asteazkenean, Bilboko Portura joan
ginen autobusez . Bederatziak eta hamarretan atera ginen
eskolatik . Portura bederatziak eta hogeian gutxi gora bera
ailegatu ginen . Ailegatu eta gero neska bat itxaroten zegoen
guri, neska Tamara deitzen zen . Han eraikin batean sartu
ginen , 3. solairura igo eta han gela batera sartu ginen eta
bideo bat ikusi genuen . Gero portuko argazki batean azaldu
zigun Bilboko portuari buruzko gauzak.
3. Gelatik atera eta gero txamarrak hartu eta kanpora joan
ginen pixka bat jolastera .
Portua hiru zatitan banatuta dago:
-Getxo , hara gurutzaldiak ailegatzen dira.
-Santurtzi , hara ferriak eta kargaontziak ailegatzen dira.
-Zierbena , hara gasontziak eta petrolio-ontziak ailegatzen
dira.
4. Portu osoan 20 itsasontzi , 3000 kamioi eta 15 tren
ailegatzen dira gutxi gora behera egunero. Bilboko portua
Espainako 5 . postuan dago .
Eraikinetik atera ginen eta autobusera igo ginen portutik
buelta bat ematera , dena ikusteko . Getxo ez genuen
ikusi, denbora ez geneukalako eta buelta asko eman behar
geneukalako. Santurtzira eta Zierbenera bakarrik joan
ginen. Zierbenan bost fabrika daude: bi gaseskoak , beste
bi petrolioarenak eta azkena elektrizitatearena. Santurtzin
ere gas enpresa bat dago.