Lekeitio
2015-2019 Hauteskunde Programa
Koldo Goitiaren eta Lekeitioko EAJ-PNVren babes osoa daukan talde oso baten konpromisoa aurkezten dugu, LEKEITION
dauden z...
Aurkezten dizkizuegu…
> Gure erronkak udal ekimenean.
> Gure konpromisoak:
3
> Gure konpromisoak:
1. Garapen ekonomikoa et...
Udal jardueraren printzipio eta erronkak.
Lankidetza.
Berrikuntza eta
e-Administrazioa.
Udalerrietatik
abiatuta
Aberria
4
...
Lekittarrak izango dira udalerriaren eta jasoko dituzten zerbitzuen inguruan hartuko diren erabaki guztien
erdigunea. HELB...
Herritarrari zerbitzua
emateko bokazioa:
Herritarrak ez dira “administratuak” edo zergadunak; eskubideak eta betebeharrak ...
Udalerrietatik
Aberria eraikitzen.
EAJ-PNVren ideia nagusia da herri egitasmo oro tokian tokiko esparruan, hau da, udalerr...
Berrikuntza eta e-
Administrazioa. Toki Administrazio berritzaileagoa eta eraginkorragoa.
Toki Administrazioak berritu beh...
Lankidetzan
jarduteko
borondatea.
Administrazioan lehiakortasun helburu hori lortzeko, Udalen arteko edo udalez gaindiko a...
Desarrollo económico
y empleo desde la
sostenibilidad
Desarrollo Comunitario y
calidad de vida desde la
sostenibilidad
Jas...
Garapen ekonomikoa
eta enplegua.
Lekeitioko Udala
eragile aktiboa gure
garapen
ekonomikoan.
Gaur egun bizi dugun krisi eko...
ENPLEGUA,
gure lehentasuna.
Enplegua eta bere sorkuntza Lekeitioko Udalaren kezka nagusienetako bat izan behar du. Ez da p...
HURBILEKO
MERKATARITZA:
Herriarentzako
bizitza.
Gizartean eta erosketa ohituretan ematen ari diren aldaketak, denda txikie...
TURISMOA: Gure
Itsas nortasuna. Urtean zehar turismo kulturala eskaintzea posiblea da, lekittarra izatearen harrotasuna tr...
Komunitate garapena
eta bizi kalitatea:
pertsonak.
GIZARTE ZERBITZU
aurreratu eta
jasangarriak.
Erakundeen ekimena Gizarte...
Edozein kasutan, inbertitzen jarraituko dugu gizarte babesa eta beharrizanak dituztenei laguntzeko, ondorioz,
gizarte zerb...
HEZKUNTZA:
Etorkizunean
inbertitzea.
EAJ-PNVrentzako, hezkuntza eta formakuntza gure herriaren eta nola ez, gure Aberriare...
KULTURA: Bizitasun
kulturalaren alde
lanean.
EAJ-PNVrentzat, kultura prozesu bat da eta ez produktua soilik. Harreman punt...
EUSKARA: Gure
hizkuntza ondarea
zaintzea eta garatzea.
Euskal gizartearen ezaugarria da ondo zehaztutako nortasuna ematen ...
KIROLA: Jarduera
fisikoa eta garapen
pertsonala.
Kirolak, bere modalitate desberdinetan, arreta eman behar zaien hainbat a...
GAZTEDIA:
etorkizunean
inbertitzen.
Pertsona gazteak, Lekeitioren oraina eta etorkizuna dira, Lekeitioren garapen sozial e...
ADINEKOAK: Hobeto
zahartzea.
Zahartzea lorpen sozial eta pertsonala da. Aukeretan gauzatzen den lorpena. Ederrena: bizitza...
BERDINTASUNA:
Eskubideak eta
errealitatea
eraikitzea. Pertsonen arteko berdintasuna funtsezko eskubide gisa bermatzea, sex...
OSASUN PUBLIKOA
ETA KONTSUMO
ARDURATSUA:
Udalerri osasuntsuak
eraikitzea.
EAJ-PNVn garrantzi biziko jotzen dugu Osasun Pub...
ELKARTEGINTZA:
Garapen eta parte-
hartzerako gizarte
ehun aurreratua.
Elkarteek ezinbesteko egitekoa dute gizarte ehun aur...
ETXEBIZITZA:
etxebizitza izateko
eskubidea errealitate
eginez.
Etxebizitza eskuratzea arazo nagusietako bat eta arduratsue...
GARRAIOA, BARNE
MUGIKORTASUNA
ETA APARKALEKUAK:
Lotura hobeak.
Herriak kanporantz dituen loturen hobekuntza, barne mugikor...
Ibilgailu asko dabilen sasoietan bertokoek aparkatzea errazten duen sistema diseinatu. Udatiarrei aparkatzea herriko kale
...
IRISGARRITASUNA:
Arkitektura eta
hirigintza oztopoen
ezabapena eta
diseinu unibertsala
bultzatzea.
Lekeitioko Udaletik gur...
HIRIGINTZA: Lekeitio
atseginagoa.
Oraingo testuinguruan, lurzoruaren eta lurraldearen ordenamendua erkidegoa bizia eta bal...
Eskualdean BTT zentro baten sortzea pentsatu eta bultzatu.
Herritarren parte-hartzearen bitartez Uribarri-Abaroa parkearen...
Parte-hartzea,
gardentasuna eta
konpromiso etikoa.
HERRITARREN PARTE-
HARTZEA: denon
artean Lekeitio
eraikitzen.
Beharrezk...
GARDENTASUNA:
Ateak irekita daukan
Udaletxea.
Gardentasuna da Demokraziaren lehen baldintza. Batez ere, Erakundeena baino,...
JARRERA ETIKOA:
osoko ardura gure
gizartearen aurrean.
Baloreak bizitza publikotik irteten direnean, berehala agertzen dir...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

524 visualizaciones

Publicado el

Lekeitioko EAJ-PNVk datorren legegintzaldirako aurkezten duen programa (2015-2019 udal programa).

Publicado en: Noticias y política
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
524
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
64
Acciones
Compartido
0
Descargas
1
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

  1. 1. Lekeitio 2015-2019 Hauteskunde Programa
  2. 2. Koldo Goitiaren eta Lekeitioko EAJ-PNVren babes osoa daukan talde oso baten konpromisoa aurkezten dugu, LEKEITION dauden zerbitzuak hobetzeko eta herritarren benetako beharrizanei erantzuna emateko. Galdutako denbora berreskuratu beharra daukagu. Azken lau urteak lekittarrentzat paralizazioaren garaia izan da gestio, ekimen eta lan egiteko gogo faltaren ondorioz. Hori dela eta, galdutako azken 4 urte hauek berreskuratu nahi ditugu. Lau urte galduta. Udal gobernurik gabeko lau urte, kontrolik gabekoa. Lau urte herria zikinik, instalazio publikoak apenas mantenu lan barik, obra publikorik barik, orain arte lortutako hobekuntzak deseginez… Lau urte lekittarron bizi kalitatea hobetzeko inolako estrategiarik barik, gure zerbitzu publikoen gestio eredurik barik, udalerri eredurik barik. Berreskuratzea asko kostatuko diren lau urte eta gu nahi, ahal eta prest gaudelarik udalerriarentzat etapa berri bat lideratzeko. Hazkundea eta ilusio kolektiboa oinarritzat daukan dinamika positibo batetik hasten den etapa berri bat.lideratzeko. Hazkundea eta ilusio kolektiboa oinarritzat daukan dinamika positibo batetik hasten den etapa berri bat. Hori dela eta, gobernu programa hau aurkezten dugu, lekittarengan sinesten dugulako. Gobernu programa erreal bat, lehentasunak argi eta garbi zehazten dituena, konprometitua, herriaren beharrizanei lotuta eta parte-hartzetik sortua. Hau da gure konpromisoa eta ardura, berriz ere lekittarron aurrean jartzen duguna. Lekeitio aurrera aterako dugu. Lekeitioren historia hurbilean lideratu ditugu arrakastaz antzerako egoerak eta berriro ere egingo dugu. Eta zehaztutako udalerri eredu baten pean: enpleguak dituen Lekeitio. Ekonomia produktiboa daukan Lekeitio. Munduari zabalik dagoen Lekeitio. Jasangarria den Lekeitio. Solidarioa den Lekeitio. Gaztediaren eta kulturaren aldeko apustua egiten duen Lekeitio. Bere etorkizunaren jabe den Lekeitio. Azken finean, lekittarrak helburu dituen Lekeitio.
  3. 3. Aurkezten dizkizuegu… > Gure erronkak udal ekimenean. > Gure konpromisoak: 3 > Gure konpromisoak: 1. Garapen ekonomikoa eta enplegua jasangarritasunetik abiatuta. 2. Komunitatearen garapena eta bizi kalitatea. 3. Parte-hartzea, gardentasuna eta konpromiso etikoa.
  4. 4. Udal jardueraren printzipio eta erronkak. Lankidetza. Berrikuntza eta e-Administrazioa. Udalerrietatik abiatuta Aberria 4 e-Administrazioa. Aberria eraikitzen. Pertsonak gure politiken erdigunean. Parte-hartzea eta gardentasuna. Herritarrari zerbitzua emateko bokazioa. Bizikidetza lantzen.
  5. 5. Lekittarrak izango dira udalerriaren eta jasoko dituzten zerbitzuen inguruan hartuko diren erabaki guztien erdigunea. HELBURU BAKAR BATEKIN: gure bizi kalitatearen hobekuntza eta gure garapena komunitate bat garen heinean. Datorren 2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeak aukera aproposa dira garai berri bati hasiera emateko, etorkizunera begira dagoen etorkizuneko garai berri bati. Gizarte eraldaketa baterantz aurrera egiten duten pertsonen garai berri bat eta atseginagoa, kritikoagoa, helduagoa, solidarioagoa, berdintsuagoa, parte-hartzaileagoa eta ongi heziagoa den gizarte batean bihurtu gaitezen. 2015-2019 legegintzaldirako egiten dugun hauteskunde proposamena udalerri argiago, jasangarriago eta barneratzaileagoa lortzeko printzipio eta erronketan oinarritzen da. Pertsonak ekintza politikoaren erdigunean: Parte-hartzea eta gardentasuna: Politika egiteko eta publikoa gobernatzeko modua onerako eta behin betiko aldatu da: Politika parte hartzailea gure gizartera geratzeko etorri da eta horren alde egiten dugu. Zerbitzu publikoa emateko bokazioa duen alderdi politiko udalerrizalea gara, gestioan liderra eta arduraduna. Hau guztia osoko gardentasunezko ikuspuntutik aztertuta. Gardentasuna, hurbiltasuna eta etika dira gure gobernu ekimenaren oinarrizko printzipioak.
  6. 6. Herritarrari zerbitzua emateko bokazioa: Herritarrak ez dira “administratuak” edo zergadunak; eskubideak eta betebeharrak dituzten pertsonak edo subjektu aktiboak dira, garapen pertsonal, sozial eta ekonomikoari egokitutako konponbide integralak eskatzen dituztenak. Herritarren beharrizanak identifikatuko ditugu eta hauentzako arreta pertsonalizatua emango dugu, beharrezko zerbitzuak eskainiz eta gainerako erakundeen aurrean hizketakide bilakatuz. Herritarren beharrizanak identifikatu = herritarrek dituzten beharrizanetara adi egon = harreman, komunikazio, lankidetza… bideak sortu. Kontua ez da tramiteak, kontsultak edo arazoak bakarrik konpontzea; pertsonek gehiago exijitzen eta espero dute. Dugun erronka zerbitzu aurreratuak lortzea da, parte-hartzean eta gardentasunean oinarrituak, eta herritar guztiengana iritsiko direnak. Ez bakarrik zerbitzuak ematea eta arazoak konpontzea, baita AUKERAK SORTZEA ere: Administratuak Bezeroak Eskubide eta betebeharrak dituzten subjektu aktiboak Hurbiltasunetik abiatuta, herritarren beharrizan eta aurreikuspenak ezagutu behar ditugu eta zerbitzuak hauetara egokitu, komunikazio eta kooperazio bideak ezarriz eta berrikuntzarako gaitasunak garatuz, bai zerbitzuetan eta baita hauek emateko moduan ere. Lekeitiotik Gizarte Berrikuntza bultzatu behar dugu gizartearen aldaketa eta erronka sozial, ekonomiko edo ingurumen-erronka handiei aurre egiteko, garapen justuago eta orekatuago batentzat. Honek hurrengoa suposatzen du: • Gizarte beharrizanak asetzeko modu berriak. • Harreman sozial berriak eta lankidetza modu berriak. • Balore berriak eta berrikuntzaren kultura garapena pertsona guztien parte-hartzearekin. Hau guztia eraginkortasun irizpidean oinarrituta, aurrekontu-zorroztasunik handienarekin eta estura printzipioa aplikatuta, irizpide hau beti izan direlarik EAJ-PNVren gidari eta are gehiago gaur egungo egoeran. Baina ez da dirua aurreztean oinarritzen, baizik eta berau hobeto inbertitzeaz.
  7. 7. Udalerrietatik Aberria eraikitzen. EAJ-PNVren ideia nagusia da herri egitasmo oro tokian tokiko esparruan, hau da, udalerrietan jaio behar dela. Herrien Europa batean sinesten dugu, behetik gora eraikitako Europa batean. Euskadi berriztatzen eta indartzen den Aberri zaharra da. Uste dugu Euskal Aberriaren proiektuak etorkizuna duela. Eta etorkizuna du berez, Europako Batasuneko gainerako estatuen maila berean bere espazioa eta onarpena bilatzen dituen errealitatea den aldetik. Proiektu honen lehenbiziko helmuga Europa izan behar da, baina agertoki global berriraino iritsi behar da. Euskadi, Europako eta munduko Aberria. Euskal Aberriaren aitorpen politikoa eta juridikoa dakarren akordioa lortu behar da, Euskadik bere etorkizuna modu librean eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna baieztatuz. Bizikidetza landu. 2011ko urriaren 20an, ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen egun hartan, eszenatoki berria zabaldu zen Euskadin. Errealitate hori Lekeitiotik ere eraiki beharra dago. Gizarteak behin eta berriz eskatu du elkarrizketari ekitea; elkarrizketa bazterketarik gabe, bizikidetzarako oinarrizko zutoina delakoan. Herritar guztion arteko elkarrizketa eta lekittar askok jasandako sufrimenduaren aitorpena.
  8. 8. Berrikuntza eta e- Administrazioa. Toki Administrazio berritzaileagoa eta eraginkorragoa. Toki Administrazioak berritu behar du kudeatzeko eredu berrietara eta teknologia berrietara egokitzeko, eragileagoa baina batez ere eraginkorragoa izate aldera. Berritzea Toki Administrazioan lan egiten duten pertsonei zuzendua izan behar da, izan ere horiek gabe ezinezkoa da edozein aldaketa. Udala hobetzea nahi baldin badugu, langileriaren enpoderamendua ere landu beharra dugu, etengabe hobetzeko helburuan sartzeko. Erakunde publikoak ezin dira egon pertsonak noiz hurreratu zain. Komunikazio aktiborako ikuspuntua egokitu beharra dago, Administrazioa pertsonengana hurbiltzeko. Administrazioaren malgutasuna lortzea da erronketariko bat. Beraz, etengabeko hobekuntza prozesuen bitartez, udal politikak benetako beharrizanetara egokituko ditugu. Teknologia berriek bide elektronikoak erabilita Administrazioaren eta hiritargoaren arteko harremanak ezartzeko aukera ematen 8 Teknologia berriek bide elektronikoak erabilita Administrazioaren eta hiritargoaren arteko harremanak ezartzeko aukera ematen dute (e-Administrazioa), zerbitzu presentzialak osatuta. Baina, ez bakarrik toki-administraziotik gestioa berritzea (e-Administrazioa, leihatila bakarra, etab.), baita elkar lankidetzaren bitartez ere eta nola ez, herritarren parte-hartzearekin udalerriaren zuzendaritza estrategikoa gauzatzea. Gure erronka Administrazio irekia (365/24), sarbide errazeko, eraginkorra, errealitatera egokitua eta kalitate handikoa lortzea da. Herritarrak gero eta gehiago ardatz moduan hartzen dituen Administrazioa eraikiko dugu, pertsonengan gero eta konprometituagoa dagoena. Horretarako, bestelako neurri batzuen artean, Udaletxearen behealdean kokatuko den leihatila bakarra bultzatuko dugu.
  9. 9. Lankidetzan jarduteko borondatea. Administrazioan lehiakortasun helburu hori lortzeko, Udalen arteko edo udalez gaindiko administrazioekiko lehiakortasunetik igaro behar dugu osatzeko lankidetzara, “Udal Lankidea” kontzeptua garatuta. Beti eraginkortasun eta kooperazio kodean.Ondoko udalerriekin elkarlana gehiago landu beharra daukagu; eskualdeko udalerriekin, ezaugarri antzerakoak dituzten kostaldeko udalerriekin, etab. Guzti hau eskaintzen diren zerbitzuak hobetzeko helburuarekin, azpiegiturak partekatzeko aukerak aztertuz, baliabideak kudeatzeko koordinazioa landuz, garapen sozioekonomikoa bultzatuz, etab. Ezinbesteko lankidetza da gure Udalei eskatu behar zaiena eragiletasunean eta eraginkortasunean aurrera egiteko. Hau guztia baliabideak ondo erabiltzeko eta behar ez diren bikoiztasunak ezabatzeko. EUDEL udalerrien hizketakide den aldetik izan beharreko izaera indartu behar dugu. Bozeramaile, koordinatzaile eta udal interesen baloreen bultzatzaile gisa duen lana baloratu behar dugu gainerako erakundeen aurrean. Udalerrien ahotsa dira, eta honek ahalbidetzen du udalek garrantzia irabaztea bestelako botereekiko harremanetan (hitz egiteko gaitasun handiagoa eta eragiteko gaitasun handiagoa erabaki politiko eta ekonomikoak hartzen diren erakundeetan). Gainera, nazioarteko lankidetza ere garrantzitsua da, bururatzen eta aurrera eramaten diren politikak toki ikuspuntua jasotzen dutela bermatzeko. Horregatik ezinbestekoa da EUDEL eta FNMCren zuzeneko presentzia indartzea Europako Udalerri eta Erregioen Kontseiluan (CMRE). 9 Erregioen Kontseiluan (CMRE). Bukatzeko, Europak ordezkatzen duen batasun politiko, sozial eta kulturalean sinesten dugu eta Udaletik europar hiritargoaren alde lan egiteko konpromisoa geureganatzen dugu.
  10. 10. Desarrollo económico y empleo desde la sostenibilidad Desarrollo Comunitario y calidad de vida desde la sostenibilidad Jasangarritasunetik Erkidegoaren Garapena eta bizi kalitatea Gure konpromisoak. Pertsonak izango dira gure erabaki guztien erdigunea. Gure bizi kalitatea hobetzera bideratutako erabakiak. 10 Jasangarritasunetik garapen ekonomikoa eta enplegua Parte-hartzea, gardentasuna eta konpromiso etikoa bizi kalitatea
  11. 11. Garapen ekonomikoa eta enplegua. Lekeitioko Udala eragile aktiboa gure garapen ekonomikoan. Gaur egun bizi dugun krisi ekonomiko egoerak langabezia du ondorio kezkagarri eta nagusi bezala. Testuinguru honetan, gure helburua ekonomia berpiztea eta enplegua sortzea da. Seriotasunez hartu behar dugu gai hau. Garapen ekonomikoa eta enplegua gure politikaren ardatz izan behar dira, krisiaren eraginez bizi dugun egoera honi aurre egiteko. Hau horrela, ez da nahikoa Udalak erraztatzaile papera har dezala. Gure ustez derrigorrezkoa da Udala garapen ekonomikoa suspertzeko eta enplegua sortzeko aktiboki lanean aritzea. Ondorioz, eskualdeko erakundeekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bat eginik eta eskualdean ditugun garapenerako erakundeak hobeto aprobetxatuz, enplegua eta diru sarrerak sortzeko estrategiak bultzatuko ditugu. Hau lortzeko: Eskualdeko Garapen Agentzia sendotu eta bultzatuko dugu, herrian diru sarrerak eta enplegua sortzeko tresna bezala erabiliz. Hau izango da gure helburu nagusia. Eskualdeko beste herriekin eta eragile ezberdinekin akordioak lotu enplegua sortzeko eta gaur egungoa mantentzeko. Eskualdeko ehun industrialaren garapena eta mantenua (Markina – Berriatua ardatza) berrikuntza, 11 Eskualdeko ehun industrialaren garapena eta mantenua (Markina – Berriatua ardatza) berrikuntza, dibertsifikazio prozesuak eta balio erantsi altuko sektore berrietara bideratu. Besteak beste, energia berriztagarriak, biomedikuntza, material berrien garapena, teknologia berriak, etab. Ekonomia berriarekin eta gizarteak dituen behar berriekin lotutako zerbitzuen garapena: aisiarekin, kulturarekin eta aldaketa demografikoekin erlazionaturik daudenak. Hirugarren sektoreko enpresak bultzatu. Turismoa eta aisialdi sektoreak bultzatu. Gure itsas kultura eta nortasunean oinarritutakoa. Gure itsas kultura edo itsasoarekin izan dugun eta dugun lotura balioan jarri eta ezagutzera eman. Arrantza sektorea eta bere industria eraldatzailea sustatu. Jarduera ekonomiko erlazionatu berriak eta diru sarrera osagarriak bultzatuz. Itsasoarekin lotura dituzten enplegu eta jarduera ekonomiko berriak bilatu eta garatu. Etorkizunean itsas aktibitateak bultzatzeko 47 hektareako martxan jarriko den poligonoa kontuan hartuz (ustiapena, elikadura, etab.). Herriko merkataritza sustatu. Hurbileko merkataritza berrikuntzaren eskutik, kontsumo ohitura berrien aurrean moldatu egin behar da. Bere kudeaketa ahalmena gehitu, asoziazionismoa sendotu eta herriko dendetan erosketak bultzatzeko ekimenak landu. Garapen ekonomikorako azpiegiturak sortu; Beste erakunde batzuekin batera azpiegiturak planifikatu eta garatu. Eskualdean enpresa berriak sortzeko guneak bultzatu. Gainera, EAJ-PNVtik Europako “Blue growth” edo “hazkunde urdina” estrategia bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Itsasoak ematen dizkigun aukerak prospekzio eta plan berezi baten bitartez aztertzea gure ekonomia berpizteko helburuarekin.
  12. 12. ENPLEGUA, gure lehentasuna. Enplegua eta bere sorkuntza Lekeitioko Udalaren kezka nagusienetako bat izan behar du. Ez da posible herri kohesionatu bat izatea gure herritarren proportzio handi bat, gehien bat gazteak, langabezia egoeran daudenean. Lehentasun bezala, herrian sortzen ditugun lan aukerak lekittarrek aprobetxatu behar dituztela argi daukagu. Honetarako, Lekeitioko Udalak lan aukera berri hauek identifikatzerako eta bilatzerako orduan paper garrantzitsu bat izan behar du. Nola ez, eskualdeko industria-ehuneko eragileekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. Baita ere, kasuan kasu, gaur egungo eta etorkizuneko aktibitate ekonomiko potentzialak aztertuta, gure herriko / eskualdeko populazio aktiboaren ahalmen profesionala egokitzea beharrezkoa izango da eskualdeko formazio zentroekin elkarlanean. Hurrengo 4 urteetarako EAJ-PNVtik enplegu arloan ekimen hauek planteatzen ditugu: Autoenpleguaren eta enpresa txikiak sortzearen bitartez norberaren lanpostu propioa sortu nahi duten pertsonei babesa eskaini, salbuespen fiskalak, enplegua sortzeko diru-laguntzak, udal lokalak erabiltzeko hobariak, etab. eskainiz. Eskualde mailan egindako ikerketen ondorioz sektore estrategikoak bultzatu. 12 Itsasoa, enplegu eta negozio aukeren sortzaile. BLUE GROWTH estrategia. Itsasoa enplegu aukerak sortzeko errekurtso bezala ulertu behar dugu. Helburua jarduera ekonomiko berriak, negozio eta enpresa-ekimen berriak bultzatzea da. Herrian aberastasuna sortu, biztanleriaren diru-sarrerak hobetu, lan aukera berriak bilatu, gehien bat, gazteentzako zuzenduak. Itsasoa baliabidearekin lotutako ekonomia-jarduera berriak garatzea eta ezartzea, sortzen ari diren sektoreen aldeko apustua eginez, besteak beste, arrantza-turismoa, energia, ingurumena, bioelikadura, itsas akuikultura. Arrantza sektoretik diru sarrera osagarriak lortzeko aukera ematen duten jarduera eta ekimen berriak martxan jartzea lagundu eta bultzatuko dugu. Honek ez du ekarriko arrantza-sektorearen jardueraren uztea, baizik eta irteera profesional berriak eta/edo sektoreko langileentzat jarduera osagarriak aztertzeko aukera, hauen lanpostuak mantendu eta diru sarrera osagarriak lortzeko eta errenta-maila duin batzuk mantendu ahal izateko. Guzti hau sektoreko pertsonek duten ezagutza eta esperientzia, elkarlan publiko eta pribatuaren, eta enpresa eta sektore arteko kooperazioa bultzatuz eta aprobetxatuz. Nola ez, kofradiarekin batera.
  13. 13. HURBILEKO MERKATARITZA: Herriarentzako bizitza. Gizartean eta erosketa ohituretan ematen ari diren aldaketak, denda txikien protagonismoan atzera pausu bat ekarri du. Merkataritzak ez du bakarrik salerosketa funtzioa betetzen, erakartasuna sortzen du eta harreman sozialen eta zerbitzuen trukerako gune bat ere suposatzen du. Hurbileko denden jarduera komertzialak biztanleen bizi kalitatean eragina du, herriko jardueraren erdigune bezala ulertu behar dugu, herria kohesionatzeko eta dinamizatzeko tresna bezala. EAJ-PNVn argi daukagu “merkataritza bizitza dala” eta “merkataritzak herria egiten duela”. Beraz, herriko merkataritza sustatzeko eta garatzeko hurrengo neurri hauek proposatzen ditugu: Merkataritza gunea dinamizatzeko ekimenak, erosleak erakartzeko giroa sortzeko helburuarekin. Herritarren artean herriko merkataritza sustatu. Kitto dendari elkartearekin elkarlanean kanpaina ezberdinak martxan jarri: sentsibilizazio kanpainak, fidelizatze kanpainak, etab. Inguruko herrietako bezeroak erakarri. Kanpo promozioa. 13 Herriko Merkatari Elkartearekin elkarlanean aritu. Sektorearen ordezkari bezala, Elkartearekin elkarlanean eskaintza integrala eta merkatal dinamizazioa landu eta garatu. Denda txikien modernizazioa bultzatu, teknologia berrien erabilpenean, kudeaketan eta marketing-ean estrategia berriak landu. Merkataritza eta turismo sektoreen arteko elkarlana bultzatu. Denden modernizaziorako politika fiskalak bultzatu (hobari fiskalak, etab.). Erakusleihoen edo eskaparateen modernizaziorako kanpainak martxan jarri, kudeaketarako programa informatikoak, etab. Plaza merkatua, alde zaharreko merkataritza gunea eta hutsik dauden lokalak ikuspegi bateratu batekin landu. Herriko gune ezberdinen arteko sinergiak eta fluxuak lortzeko. Belaunaldi txanda bultzatzeko tresnak eta baliabideak jarri, lokalen jabeen eta sustatzaileen arteko akordiok lortzeko.
  14. 14. TURISMOA: Gure Itsas nortasuna. Urtean zehar turismo kulturala eskaintzea posiblea da, lekittarra izatearen harrotasuna transmititzen duena. Gure jatorria, iragana eta gure kultura islatzen dituena, beste batzuen aurrean elementu bereizle bezala, itsasoarekin, arrantzarekin, itsas jarduerarekin eta itsasoak historiaren zehar, eta baita gaur egun ematen digun guztiari garrantzia emanez ere. Horregatik, turismoa ez dugu ulertu behar kanpo promoziorako eta gure kultura indartzeko tresna bezala bakarrik, baizik eta berreskuratzeko, babesteko eta gure ondare zabal eta konplexua gizarteratzeko tresna moduan; Bizitza ulertzeko era bat, gure identitatea herri bezala erakusteko modu bat, bai bisitariei eta baita lekittarei ere. Estrategikoagoa, denboran jasangarriagoa eta eragin ekonomiko handiagoa daukan gune turistiko moduan kokatu beharra dago Lekeitio. Gure ondarean inbertitzea beharrezkoa da (euskara, ondare material eta materiagabea, eraikinak, ohiturak, ekitaldiak eta ogibide ezberdinak) horretaz baliatu gaitezen eta gozatu dezagun. Azken finean harro senti gaitezen gure ondareaz. 14 Gure itsas ondarearen elementu adierazgarriak berreskuratzea, balioan jartzea eta hauen berezko ezaugarriak galdu gabe ezagutzera ematea proposatzen dugu, herriko errealitatean eta berezitasunean islatuta dagoen itsasoari eta arrantzari loturiko ondarearen bultzatzaile nagusiak bihurtuz. Azken finean, gure nortasuna eta gure itsas kultura Lekeitioren eskaintza turistiko berriaren ardatz nagusia izan daitezen. Itsasoa eta turismo aktiboko jarduerak; hondartza, surfa, urpeko ekintzak, kirol arrantza, turismo nautikoa, etab. Itsasoa eta gure itsas kultura elementu traktore bezala. Itsasoarekiko izan dugun loturatik sortutako ondare erlijioso zabala ere kontuan izan behar dugu. Lekeitio Bizkaiko itsas kulturako erreferente turistikoa bihurtu behar dugu. Baina Lekeitiok badauzka barnealderantz turismoa garatzeko aukerak ere, hala nola, Lea ibaia eta inguruko baliabide guztiak. Hauek Lekeitioko eskaintza turistiko berriari gehitu behar zaizkio. Baita Donejakue bidea ere. Estrategia hau aurrera eramateko ezinbestekoa da sektore turistikoaren, merkataritza sektorearen eta baita arrantza sektorearen parte hartzea ere, garatuko diren proposamenen kalitatea eta benetakotasuna bermatzeko. Beraz, ezinbestekoa da gure itsas-arrantza identitatearen inguruan urte osorako izango den turismo eskaintza zabala egituratzea; diru sarreren (aberastasunaren) eta enpleguaren iturri. Baina ezinbestekoa da sektore turistikoko negozio ereduen berrikuntza eta lankidetza proiektuak bultzatu beharra ere. Garrantzitsua da baita nazioarteko sareetan, produktuetan eta plataformetan integratzeko ahaleginak egitea ere.
  15. 15. Komunitate garapena eta bizi kalitatea: pertsonak. GIZARTE ZERBITZU aurreratu eta jasangarriak. Erakundeen ekimena Gizarte Zerbitzuen alorrean, gizarte ongizatearen aldeko apustua izan behar da, pertsonen bizitza kalitate hobetzeko lanean jardutea. Ongizatea lekittarren eskubidea da. Azpimarratu nahi dugu gizarte justu eta solidarioagoa eraikitzeko, gure politiketan pertsonak direla oinarrizko ardatza. GURE AKTIBORIK GARRANTZITSUENA DIRA. Egun daukagun egoera ekonomikoak beharrezkoa egiten du Gizarte Zerbitzuak aldatzea. Alde batetik, eskaera geroz eta handiagoa delako eta bestetik, erabiltzailearen perfila aldatu egin delako, besteak beste krisiak orain gutxira arte aldi baterako egoerak erabat luzatu baititu. Krisi ekonomikoak, Administrazio Publikoak eskaintzen dituen Gizarte Zerbitzuetan ere eragin du. Horregatik, kalitatezko Gizarte Zerbitzuen alde lan egingo dugu, egoera berrira egokituaz eta baita Gizarte Zerbitzuen kartera berrira ere. Baina gizarte beharrizanei erantzuna emateko beharrezkoa da beste administrazioekin, hirugarren arloarekin, ekimen pribatuarekin, komunitatearekin eta boluntariotzarekin lankidetza egotea. Bestalde, bizi itxaropena luzatu egin denez, menpekotasun egoerak gehitu egin dira. Egoera honetan dauden pertsonen eta 15 Bestalde, bizi itxaropena luzatu egin denez, menpekotasun egoerak gehitu egin dira. Egoera honetan dauden pertsonen eta hauen senideen beharrizanei erantzuna emateko erronkan, instituzioen arteko lankidetza funtsezkoa da. Egoitza zerbitzuak inguruan zahartzeko desioa betetzea lagunduko duten zerbitzu jarrai baten azkeneko mailan egongo dira. Baina, hau guztia errealitatea izan dadin, menpeko pertsonen beharrizanei eta familia zaintzaileei arreta emateko sistema hobetu egingo dugu. Gure helburua autonomia, aukera berdintasuna eta lekittarren bizi kalitatea sustatzea da, pertsonek bizitzan zehar ditugun beharrizan ezberdinetarako erantzun egokiak eskainita. Hau guztia, krisialdi ekonomikoak eta gizarte errealitatean gertatzen ari diren aldaketa sakonek markatutako testuinguruan. Eszenatoki honetan sistemaren jasangarritasuna bermatu behar da, honako esparru hauetan ekinez: Gizarte zerbitzuak eskarietara egokituta. Kudeatzeko eredu berriak garatuta Hirugarren Sektorearen, ekimen pribatuaren, komunitatearen eta boluntariotzaren lankidetzan euskarrituta. Teknologia berriek eskaintzen duten potentziala pertsonen ongizatearen zerbitzura erabilita. Iruzurraren kontrako borroka irmoa eginez.
  16. 16. Edozein kasutan, inbertitzen jarraituko dugu gizarte babesa eta beharrizanak dituztenei laguntzeko, ondorioz, gizarte zerbitzuak honako neurri hauen bidez egokitu eta hedatu nahi ditugu: Gizarte Zerbitzuen alorrari bultzada eman, hauen beharrizana daukaten pertsonetatik ahalik eta hurbilen egoteko. Zerbitzuak eman ahal izateko, hauen aurrekontu partida mantendu eta baita handitu ere. Etxez etxeko arreta hobetu. Gizarte Zerbitzuak emateko instalakuntzak benetako beharrizanei eta erabiltzaileen konfidentzialtasunari egokitu. Kontratazioan klausula sozialak sartu. Era honetara, gizarteratze arloko enpresak lehiakorrak izan daitezen. Kontuan izan behar da enpresa mota hauetan lana aurkitzeko zailtasunak dauzkaten pertsonak daudela. Gizarte Zerbitzuen eta enplegurako zerbitzuen arteko koordinazioa egotea, lana bilatzen daudenek oinarrizko beharrizanak bermatuta izan ditzaten eta horrela lan munduan sartzeko ibilbideari ekin diezaioten. Menpekotasun egoeran dauden adinekoei eta beren famili inguruari zuzendutako zerbitzuak indartzea, besteak beste, etxez etxeko laguntasun zerbitzua, tele-arreta zerbitzua, aldi baterako egoitzak eta aldi luzerako egoitzak, 16 beste, etxez etxeko laguntasun zerbitzua, tele-arreta zerbitzua, aldi baterako egoitzak eta aldi luzerako egoitzak, zaintzaileei babesa emateko eta pertsona eta familia zaintzaileentzako lasaialdia emateko egitasmoak, etab. Uribarren-Abaroa Egoitzan larrialdi egoeran dauden pertsonen sarreren protokolarizazioa. Eguneko zentruari babesa eman, gaixo eta familien babeserako baliabide izateko.
  17. 17. HEZKUNTZA: Etorkizunean inbertitzea. EAJ-PNVrentzako, hezkuntza eta formakuntza gure herriaren eta nola ez, gure Aberriaren etorkizunerako oinarrizko tresnak dira. Garapen pertsonal eta profesionalarentzako beharrezkoak diren tresnak. Lehiakortasuna hobetuko da eta kohesio soziala eta elkarbizitza lortu. Gizarte justuagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa bultzatzen duen Hezkuntza sistema nahi dugu. Horretarako, beti ere hezkuntza komunitatearekin elkarlanean, ondokoa proposatzen dugu: Formakuntza zentruen arteko harremanak sendotu hezkuntza proiektuak uztartuz, denen artean lan eginez. Legegintzaldirako inbertsio plana egin, udaletxeari dagozkion hezkuntza ekipamenduak (Haurreskola eta Herri Eskola) mantendu eta hobetu ahal izateko eta hezkuntza zentru publiko berri bat diseinatzen eta adosten hasi. R.M Azkue Ikastolarekin akordu marko bat ezarri finantziazioa, ekipamenduen erabilera, udalekuen antolakuntza, etab. zehazteko. Musika Eskola bultzatu eta lagundu. Hezkuntza kontseilua sortu. Kontseilu honetan herriko eta eskualdeko hezkuntza zentruek parte hartuko lukete eta baita 17 Hezkuntza kontseilua sortu. Kontseilu honetan herriko eta eskualdeko hezkuntza zentruek parte hartuko lukete eta baita araututako zein ez araututako hezkuntza zentruek. Eskola garraioa lagundu.
  18. 18. KULTURA: Bizitasun kulturalaren alde lanean. EAJ-PNVrentzat, kultura prozesu bat da eta ez produktua soilik. Harreman puntua da, talde eta nortasun pertsonalaren ezagutza, sormena da, hedapena eta ondare eta baloreen igorlea. EAJ-PNVrentzat, sormen eta ekoizpen kulturala, gizarte modernoaren balio erantsia da. Kultura funtsezkoa da gizarte garapenerako eta guztiz aberasgarria da ongizate pertsonal eta kolektiborako. Kultura da gizarte aurreratu batean gizarteak egiten duen eskaririk handienetakoa, eta horregatik eskari horri erantzuna emateko derrigorra dugu, kulturaren adierazpen guztiei tokia emateko guneak ahalbideratzea, bereziki sormena eta berrikuntza garatzen dutenei. Testuinguru honetan, honako neurri hauek hartuko dira kultura sustatzeko: Kalitatezko kultura egitarau anitz eta zabala eskaintzea eta ezagutzera ematea. Sormena eta arte sorkuntza laguntzea eta sortzaileei, bereziki gazteei, beren arte jarduera garatzeko esparruak ahalbidetzea. Izaera pribatuko kultur mugimenduekin eta elkarteekin lankidetzan jardutea. Kultura erakarpen turistikorako elementu gisa erabiltzea. 18 Kultura erakarpen turistikorako elementu gisa erabiltzea. Esparru publikoa kultur jardueretarako gune gisa sustatzea. Herrian dauden gune kulturalak berrantolatu (Konpainiako eliza- Abaroa Jauregia). Elkarte kulturalen elkarlana lortu eta hauei lagundu. Espazioa / elkargunea sortu herriko elkarteen artean harremanak bultzatzeko / sortzeko eta elkar hobeto ezagutzeko, iritziak eta esperientziak trukatzeko, etab. Kanporantz proiekzio handia daukaten ekitaldiak aztertu eta ondoren bultzada berri bat eman (Kale antzerkia, Zinemabilera, etab.). Zinemazaleak elkartearekin batera, Ikusgarri Aretoan egiteko ekintzak garatu.
  19. 19. EUSKARA: Gure hizkuntza ondarea zaintzea eta garatzea. Euskal gizartearen ezaugarria da ondo zehaztutako nortasuna ematen diguten baloreak ditugula. Kultur propioa eta hizkuntza propioa, eta toki esparrutik bertatik balora daitezke. Gaur egun, euskara urrun dago erabateko normalizazio-egoeratik, urrun dago gaztelaniarekiko berdintasun soziala izatetik. Egoera desorekatu horretan, bada, bi hizkuntzen berdinkidetasun sozialera gerturatzeko hizkuntza-politika bultzatuko dugu, euskararentzako hizkuntza-politika sustatzailea eta eraginkorra, helburutzat desoreka sozial hori berdintzea izango duena eta gure gizartean euskara gaztelaniaren parean jartzera joko duena. Etorkizunari begira, EAJ-PNVk berresten du buru-belarri aktiboki jarraituko duela euskara babesten eta bultzatzen, euskararen aldeko adostasun politikoa eta soziala oinarri hartuz eta berrituz. Euskarak etorkizunera begira duen erronka da bere ERABILERA. Beraz, Udalak egin beharreko ahaleginak bideratu behar dira Euskararen erabilera eszenatoki zehatz batzuetan hedatzeko, erabiltzeko esparru berriak lortzeko eta beste batzuk indartzeko. Horregatik, gure politika edota ekintza guztien ardatz izango da euskara; honako esparruak landuz, beste batzuen artean: 19 • Udaleko euskara teknikariaren asteko bost laneguneko eta lanaldi osoa berreskuratu. • Euskaraz dauden produktuen ekoizpena eta banaketa bultzatu. • Euskara bultzatzen duten eragile eta taldeekin elkarlanean aritu. • Lekittaren artean azken urteotan eman den euskararen erabileraren beherapena saihesteko programa bereziak garatu. • Gurasoen euskalduntzea bultzatu, familia eta etxe eremuan euskararen erabilera finkatzeko. • Gizarte eremu zehatzetan (merkataritza, enpresa, kultur eta aisialdi jardueretan…) euskararen erabilerak goruntz egin dezan lagundu, horretarako baliabideak eskainiz. • Gure herriko euskara babesteko, zaintzeko, transkribatzeko eta zabaltzeko ekintzak sustatu.
  20. 20. KIROLA: Jarduera fisikoa eta garapen pertsonala. Kirolak, bere modalitate desberdinetan, arreta eman behar zaien hainbat aukera eskaintzen ditu: • Atsegin hartzeko kirola edo jarduera fisiko erregularra; prebentzioaren edo errehabilitazioaren esparruan, edo ongizatera bideratuta, biderik onena dira osasuna hobetzeko eta ohitura osasungarriak mantentzeko, sedentarismoaren kontra borrokatzeko eta, azken batez, bizi-kalitatea hobetzeko. • Lehiaketa kirolak norberak zein taldeak bere burua gainditzeko balioak, ahalegin balioak, hobekuntza eta berrikuntza balioak lantzeko aukera ematen du. Esparru honek aldi berean konplexua eta aberatsa den egitura dauka. Irabazi asmorik gabeko klubek aintzat hartu eta indartu beharreko funtsezko oinarriak dira, horren beharrezkoa den eta bestalde gutxi aintzatetsita eta baloratuta dagoen lana egiten jarrai dezaten. • Hezkuntza mundutik bideratutako kirola elkartasunaren, ahaleginaren, errespetuaren… balioekin uztartzen da. Lekittarrek kirol arloan daukaten eskaria etengabe ari da eboluzionatzen eta modalitateak zein kirola praktikatzeko moduak dibertsifikatuz doaz. Uste dugu honek guztiak kirol eskaintzaren planifikazio dinamikoagoa eta irekiagoa eskatzen duela, kirol jarduera ulertzeko 20 Uste dugu honek guztiak kirol eskaintzaren planifikazio dinamikoagoa eta irekiagoa eskatzen duela, kirol jarduera ulertzeko modu desberdinetara egokituko dena eta errespetu gehiago izango duena herritarren beharrizanei erantzungo dien zerbitzuaren kalitatearekiko. Horregatik bultzatu eta erraztu beharra daukagu kalitatezko kirol jardueraren garapena eta sustapena. Ondorioz: Kirolaren abantailak eta baloreak sustatu. Gaur egungo instalazioen mantentze eraginkorra eta horietako batzuen berriztatzea. Kirol instalazioen bateratze prozesuari hasiera eman (frontoia, kiroldegia eta igerilekua). Kirol elkarte eta klubei lankidetza eta babesa eskaini. Gazte, emakume, adineko eta gaigabetutako pertsonen arten kirola sustatzeko berariazko egitasmoak garatzea. Bertako kirolak babestea, baita itsasoarekin zerikusia daukatenak ere. Tokiko ekonomiaren bultzatzaile diren kirol lehiaketa eta gertakariak erakartzea, antolatzea eta babestea. Udal Kirol Patronatuaren birplanteatzea eta baita beronen gestioa ere. Kirol ekintzen erabiltzaileen eskariei moldatutako eskaintza egokiaz eta kalitatezkoaz hornitzea (ikastaroak). Eskualdearekin akordioetara iritsi eskualdeko kirol instalakuntzetara sarrera izateko. Kirol ekintzak burutzen diren gune publikoak hobetu, emakumeentzat puntu beltzak diren guneak ezabatzeari arreta berezia ezarriz (argiteria, ikusgaitasuna…).
  21. 21. GAZTEDIA: etorkizunean inbertitzen. Pertsona gazteak, Lekeitioren oraina eta etorkizuna dira, Lekeitioren garapen sozial eta ekonomikoaren protagonistak dira, eta beraz, herri gisa dauzkagun baliorik handienetakoak dira. Herri gisa aurrera egin eta garapen egokia jadetsi nahi badugu, argi eta garbi eta irmotasunez pertsona gazteen aldeko apustua egin beharko dugu, pertsona gazteak entzun, lagundu eta elkarrekin ibiliz. Emantzipazioa, autonomia, partaidetza eta ekimenen bultzatzea dira gaztediaren alorrean egiten dugun apustuaren gakoak. Proposatzen dugun gaztedi-politikaren abiapuntua da pertsona gazteak beren bizitzaren eta etorkizunaren benetako protagonistak direlako uste osoa. Planteatzen dugun ereduak ez dauka asmo paternalistarik, eta ez du gaztedia biktimizatu nahi ere. Proposatzen ditugun konpromiso eta ekimenak gaztediak bere eskura dauzkan tresnak dira, beren etorkizunaren eraikuntzarako protagonistak izan daitezen. Gaztedi-politika, diseinatzen, garatzen eta ebaluatzen denetik gazteekin partekatzen den erantzukizuna da. Horregatik, begirunea eta gaztediaren heldutasuna aintzatetsiz egingo dugu lan; elkartutako zein elkartu gabeko pertsona gazteen lankidetzarekin bat. EAJ-PNVren konpromisoa da: GARDENTASUNA, ENTZUTE AKTIBOA ETA PERTSONA GAZTEEN AHALDUNTZEA. Beraz, hurrengo ekimenak proposatzen ditugu: 21 hurrengo ekimenak proposatzen ditugu: Lekeitioko Gaztediaren Kontseilua eratzea gazte ekimenak tratatu eta garatzeko. Gazteguneko (lehengo Correos) instalazio eta zerbitzuen mantentzea. Gazteek erabiltzen dituzten lokalen arautzea segurtasun eta osasun gutxiengo baldintzak bete ditzaten. Gazte elkarteei babesa eta elkarlana eskaini beraien ekintzak aurrera eraman ditzaten. Gazteen burujabetze edo emantzipazio plana martxan jarri, besteak beste, etxebizitzen alokairurako laguntzen bitartez.
  22. 22. ADINEKOAK: Hobeto zahartzea. Zahartzea lorpen sozial eta pertsonala da. Aukeretan gauzatzen den lorpena. Ederrena: bizitza egitasmo aktiboa garatu ahal izatea. Honek suposatzen du aisialdiaz gozatzeko gaitasun eta aukera eta bizitzaren aldeko konpromisoa; eta horretarako, prebentzio kodean lan egingo duten politikak behar ditugu. Denok hartu behar dugu zahartzearekiko konpromiso aktiboa. Biztanleriaren zahartzea gelditu ezinezko eta atzera ezinezko fenomenoa da, pertsonak, beren bizitza kalitatea eta beren ongizatea zaintzen duen gizartearen isla. Ahalegin honi esker bizitzaren aldi hau aprobetxatu ahal eta behar dugun aukera bilakatu da. Pertsona nagusiek kapital aktibo garrantzitsua suposatzen dute. Gehiengoa dira buru eta gorputz aldetik egoera onean dauden adinekoak eta zahartze aktiboa laguntzeko politikak behar dituzte. Beren bizitza egitasmoetarako laguntasunak behar dituzte kultur edo kirol zerbitzu alorrean; era berean gizartearen eskura jartzen dute beren eskarmentua,jakinduria eta baliabideak, eta beste pertsonen ongizateari laguntzen diote, adibidez gizarte boluntariotzan arituz. Printzipio hauetan oinarrituta, EAJ-PNVk honako jarduera lerroak proposatzen ditu: Gure udalerrietako adinekoei zerbitzuak emateko beharrezko baliabide eta egitasmoak jartzea. 22 Gure udalerrietako adinekoei zerbitzuak emateko beharrezko baliabide eta egitasmoak jartzea. Adinekoetaz arduratzen diren elkarteekin etengabe hitz egitea eta lankidetzan jardutea. Autonomia pertsonala duten adinekoei zuzendutako zerbitzuak indartzea, gizarte talde honentzako ekipamenduak ezarrita eta handituta, kultur eta hezkuntza ekimenak lagunduta, alfabetatze digitala eskainita, kirolaren praktika sustatuta, adinekoei zuzendutako ekipamenduetan hobekuntzak egitea, etab. Adinekoak udalerriko eragile aktiboak bilakatu (boluntariotza, belaunaldiarteko lankidetza, etab.).
  23. 23. BERDINTASUNA: Eskubideak eta errealitatea eraikitzea. Pertsonen arteko berdintasuna funtsezko eskubide gisa bermatzea, sexua, joera sexuala, erlijioa edo arraza bata zein bestea izanik. Hori da gizartean dugun erronkarik nagusienetako bat. Udaletik berdintasun politikak jarriko ditugu martxan. Mailarik gorenean eta lehentasunezko gai gisa aztertuta. Eguneroko jardueran eta esparruetan zeharka aplikatuko ditugu. Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortzeko, hurrengo 4 urteetako erronka emakumeak jabetzea da eta ondorioz jokaera, ideia, keinu asko guztiz matxistak direla kontziente izatea eta beraz, ezin direla inolaz ere onartu. Hori dela eta, besteak beste: • Udaletxean Berdintasun teknikariaren lanaldia indartu egingo da astelehenetik ostiralera lanean egon dadin. • Jabekuntza Eskola iraunkorra martxan jarri eta inplementatuko da. • Emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin lotuta dauden ekintza, ekitaldiak, etab. herriko puntu zehatz batzuetan iragarriko eta zentralizatuko dira. Genero arteko oraingo desberdintasuna da gizartean dagoen arazorik nagusienetakoa eta bortxakeria matxista da adierazpen gogor eta bortitzena. Ahalegin guztiak egin behar ditugu bortxakeria matxistari amaiera eman diezaiogun. Emakumeen kontrako bortxakeria errefusatzearen inguruko kontzientziatze soziala indartuta, adierazpen bitarteko guztiak erabilita eta indibidualki zein taldeka aurre egiteko estrategiak eskainita. Bereziki gazteen artean. Hori lortzeko, pertsona gazteei bortxakeria 23 indibidualki zein taldeka aurre egiteko estrategiak eskainita. Bereziki gazteen artean. Hori lortzeko, pertsona gazteei bortxakeria sexista ezagutu, antzeman eta borrokatzeko tresna eta baliabideak emateko ekimenak sendotu behar ditugu, hezkuntza arloan, jarrera sexisten prebentzioan lan eginda eta era guztietako erasoen aurrean jarrera aktiboa mantentzera animatuta: • Genero indarkeria kasuetarako Udal Protokoloa aplikatuko da. • Kontzentrazioek gure babesa izango dute eta hauekin bat egingo dugu. • Kirol esparruan, emakumeen udal kirola sustatuko da (taldeak, elkarteak, etab.) eta instalazioak euren beharrizanetara moldatuko dira. • Kultura eta Jaien esparruari dagokionez, udaletxeak antolatutako ekintzetan emakume eta gizonen presentzia orekatua izatea bultzatuko da. • Hirigintzan, emakumeek antzemandako puntu beltzak pixkanaka ezabatzen joango gara. • Aurrekontuei dagokienez, zeharka bilatuko denez emakume eta gizonen arteko berdintasuna, Udaletxeko sail guztiek partida bat zuzenduko dute helburu horretarako eta beraien ekintzetan ere gauzatuko da. • Kontratazio eta hitzarmenetan, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko klausulak sartuko dira. • Etorkinei dagokienez, integratzeko lana eta kultura guztiak ezagutzea ahalbidetuko duten jarduerak garatuko dira. Bestalde, ezin ahaztu Toki Erakundeok gay, lesbiana, transexual eta arraza edo sinesmen guztietako pertsonen eskubideak bermatzeko lana egin behar dugula, berdintasunaren balorea eta ezberdinarekiko errespetua sustatuta eta gizarte barnerakoia lortzeko ahalegina eginda.
  24. 24. OSASUN PUBLIKOA ETA KONTSUMO ARDURATSUA: Udalerri osasuntsuak eraikitzea. EAJ-PNVn garrantzi biziko jotzen dugu Osasun Publikorako eta ingurumena babesteko estrategiak uztartzen dituzten 'udalerri osasungarrien' garapena ahalbidetzea, hurrengo neurri hauetan oinarrituta: Osasunerako hezteko egitasmoak garatzea, gure adinekoentzat eta hiritargoaren osotasunari begira, prebentzio estrategia batetik ohitura osasungarriak sortzeko xedez. Eusko Jaurlaritzarekin hitz egitea toki biztanleriak osasun arretan dituen beharrizanen berri emateko. Kontsumo arduratsuaren inguruan, helburua izan behar litzateke ohitura eta balore berriak sustatzea kontsumoaren ikuspuntu etikoarekin bat eginik. Horretarako, honako neurri hauek jarriko ditugu abian: Kontsumo arduratsurako eta kontsumitzaileak babesteko kanpaina pedagogikoak garatzea. Udal Kontsumo Bulegoaren bitartekaritza lana indartzea. Merkatu tradizionalak sustatzea kalitatezko merkatal gune hurbilak diren aldetik. Udaletik 'erosketa jasangarria' bultzatzea, produktu eta zerbitzu ekologikoagoak eta jarrera etikoa eta giza 24 Udaletik 'erosketa jasangarria' bultzatzea, produktu eta zerbitzu ekologikoagoak eta jarrera etikoa eta giza eskubideekiko begirune eta sustapenarekin konpromisoa hartu duten hornikuntzak eta enpresak lehenetsita. Mendekotasunak eta mendekotasunezko jarduerak murriztea helburu duten politikak martxan jartzea, baita mendekotasuna eragiten duten substantzia legalen kontsumo arduratsua zabaltzea ere. Adingabeen artean alkoholaren kontsumoa desagerraraztea helburu duten kanpainak kaleratzea eta merkatariak gertakari honen aurrean sentsibilizatzea.
  25. 25. ELKARTEGINTZA: Garapen eta parte- hartzerako gizarte ehun aurreratua. Elkarteek ezinbesteko egitekoa dute gizarte ehun aurreratu eta elkartua lortzeko bidean aurrera egiteko orduan, eta funtsezkoak dira toki erakundeetatik sustatu nahi diren baloreak transmititzeko. Halaber, hiritarren parte hartzean aurrera egiteko bide paregabea eskaintzen dute. EAJ-PNVk honako neurri hauek eskaintzen ditu elkarte ehuna eta elkarteek antolatutako jarduerak sustatzeko: Erkidegoaren intereseko jarduerak antolatzeko eta hiritarrei informazioa emateko orduan elkarte ehunarekin lankidetzan jardutea, elkarteek sustatutako jardueretarako laguntasun ekonomikoak barne. Beren jardueretarako udal tokiak eskaini. Lekeitioko Elkarteen Gida etengabe eguneratzea eta hiritarren artean zabaltzea. Elkarteek sortu daitezkeen batzorde, kontseilu edo eztabaidarako bestelako guneetan parte hartzea. SOLIDARIOTASUNA: 25 Garapenerako lankidetza betidanik izan da euskal gizartearen errealitate bat. Herri solidarioa gara. Munduko desorekak murrizteko helburu argia daukan Herri solidarioa. Euskal udalerrien zati handi bat udal aurrekontuaren % 7 garapenerako lankidetzaren alde emateko helburura iritsi edo era esanguratsuan hurbildu da. Bide horretan aurrera egiteko helburuaz gain, EAJ-PNVk hurrengo neurri hauek proposatzen ditu toki esparrutik solidariotasunean aurre egiteko: Euskal Fondoa moduko sareak indartzea, erakunde, gizarte antolaketa eta Hegoaldeko erkidegoekiko harreman solidarioen garapenaren alde lan egiten duten toki esperientzia guztiak biltzen dituztenak. Solidariotasuna eta giza eskubideekiko errespetua baloreak sustatzea, batez ere gazteenen artean. Pobreziaren kontrako Itunaren inguruko ekimenak bultzatzea. Bidezko merkataritza bultzatzea. Erosketa publiko etikorako irizpideak sartzea. %0,7 balioestea garapenerako lankidetza bultzatzeko. SOLIDARIOTASUNA: Udalerri solidarioak kanpora eta barrura begira.
  26. 26. ETXEBIZITZA: etxebizitza izateko eskubidea errealitate eginez. Etxebizitza eskuratzea arazo nagusietako bat eta arduratsuena da oraindik. Etxebizitzaren prezio garestia izateaz gain, orain finantzaketa lortzeko arazoak daude. Ezinbestekoa da etxebizitza politika integrala, eraginkorra, martxan jartzea. Estrategia berri bat, biztanleriaren segmentu behartsu guztiek, inor ahaztu gabe, etxebizitza eskuratu ahal izateko baldintza errealistak errazten eta sortzen dituena. Gure konpromisoa gazteei etxebizitza eskuratzen laguntzean datza. Laneratzeko eta etxebizitza eskuratzeko arazoak gazteak emantzipatzeko bi oztopo nagusiak dira. Gure ahaleginak etxebizitza politika publikoaren bidez alokairua sustatzera eta etxebizitza ereduak dibertsifikatzera bideratuko dira. Bi estrategia horiek funtsezkoak dira etxebizitza eskuragarriagoa izan dadin. Horregatik ulertzen dugu Lekeitioko Udaletik lan egin beharko dugula etxebizitza arloan konponbideak eskaintzeko, nagusiki etxebizitza babestuaren aldekoa, eta zehazki alokairuan emateko etxebizitzaren aldeko apustua egingo dugu arrazoizko prezioan eta eskubide hori bermatzeko laguntasun publikoak eskainita. Halaber, honakoak landu beharko lirateke: Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko proiektua berreskuratu. Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmena berreskuratu eta Babes ofizialeko etxebizitzak sustatu, alokairukoak bultzatuz eta gaur egun hitzarmenak alokairurako aurreikusita dituen %40 gehitu. Babes ofizialeko etxebizitzak egiteko promozio berrietan babes ofizialeko etxebizitza kopuru gero eta handiagoa Erkidegoaren garapena eta bizi kalitatea: inguru fisikoa eta ingurugiroa. 26 gehitu. Babes ofizialeko etxebizitzak egiteko promozio berrietan babes ofizialeko etxebizitza kopuru gero eta handiagoa alokatzeko izan dadila bermatuta, baina gainerako kalifikazioetako etxebizitza babestuak egiteko egitasmoak bermatuta, merkatuan egon daitezen gizarte talde guztientzako eta beren diru sarreren araberako etxebizitzak. Guzti hau lehentasunez lekittarrei zuzendua. Aldi berean etxebizitza tasatua moduko bestelako formulak sustatu, etxebizitza jabegoan izan nahi duten baina merkatu librean erosterik ez duten eta diruz lagundutako etxebizitzarik eskuratzeko aukerarik ez duten pertsonei laguntzeko. Eraberritze egitasmoak bultzatu, antzinako etxebizitzak gaur egungo gizarteak behar dituen erosotasun estandarretara egokitzea ahalbidetzeko, gehien bat alde zaharrean (irisgarritasuna, eraginkortasun energetikoa, etab.). Gazteei zuzendutako etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak martxan ipini. 18 eta 35 urte bitarteko adineneko gazteentzat.
  27. 27. GARRAIOA, BARNE MUGIKORTASUNA ETA APARKALEKUAK: Lotura hobeak. Herriak kanporantz dituen loturen hobekuntza, barne mugikortasuna, trafikoa, garraio publikoa, beste mugikortasun jasangarrien bultzatzea, aparkalekuei, etab. modu integralean heldu behar zaie. Udal mugikortasun jasangarrirako Plana landu behar dugu, alde batetik ikuspuntu integral eta integratu batetik irtenbideak planteatzeko eta bestetik, sasoi zehatzetan edota udal jarduera ekonomikoak ematen diren momentuekin lotuta dauden arazoei aurre egiteko. Garraio azpiegiturak ez dira garrantzitsuak Lekeitiorentzako bakarrik, baita eskualdearen zati handi batentzako ere. Egitura hauek, hazkunde ekonomikoa, lehiakortasunaren hobekuntza, enpleguaren sortzea egotea laguntzen dute eta baita herritarron bizi kalitatea hobetzen ere. Gure egunerokoan garraio egiturek eragin zuzena daukate. Lantokietara, osasun zentroetara, hezkuntza zentroetara, etab. joateko irisgarritasuna hobetzen dute. Eskualdean daukagun errepide sarearen egoera eta eskualdetik kanporantz dauzkagun loturak eta lekittarrengan egoera honek dauzkan ondorioak irtenbidea behar dute. Erantzun egokia eman nahi dugu. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean jardungo dugu Urberuaga-Plazakola-Milloi korredorea, A8rako irisgarritasuna eta Gernika-Lumorekin lotura hobetzeko (eskualdeko ospitalea dagoen tokia). Garraio publikorako eskaintza hobetu beharra dugu baita, Bizkaiarekiko daukagun isolamendu maila gutxitzeko eta 27 Garraio publikorako eskaintza hobetu beharra dugu baita, Bizkaiarekiko daukagun isolamendu maila gutxitzeko eta hiribururako joan-etorrietan denbora irabazi. Herriko beste arazo larri bat aparkalekuak dira. Nahiz eta Larrotegiko aparkalekuek eta saihesbideak arazo hau hein handi batean konpondu, herri erosoagoa eraiki behar dugu, ibilgailuen trafikoaren kongestio maila beheratu eta ondorioz lekittarrentzako espazioak irabazi. Horregatik, EAJ-PNVkook ondokoa lantzea proposatzen dugu: Bizkaibuseko garraio publikoaren hobekuntza jarraitzea. Bilbora 60 minutu baino gutxiago. Larrotegiko garraio publikoaren egitura berriztatzea (autobus geltokia). Ibilgailuak partekatzeko ekimenak bultzatzea.
  28. 28. Ibilgailu asko dabilen sasoietan bertokoek aparkatzea errazten duen sistema diseinatu. Udatiarrei aparkatzea herriko kale batzuetara mugatzea 15:00etatik- 20:00etara. Garavilla garajeen salmenta. “Gure Etxea”ren aurrean dagoen parking-aren antolaketa eta egokitzapena. Lekeitioko kale batzuetako trafikoa arintzeko irtenbideak aztertu. Trafiko geldorako guneak ezartzen jarraitzea. Aldirietako aparkaleku eskaintza zabaltzea. Bizikletaren erabilpena sustatzea, gure herrian dauden bizikletarako kale-bideen arteko loturak handituz eta berriak sortuz. Oinezkoentzako gune eta kale berriak sortzen eta espaloiak zabaltzen jarraitzea. Lekeitioko portuko aparkalekuak aztertu, alde zaharrean bizi direnei irtenbidea aurkituz. Errotazio altuko aparkalekuak bermatu botikak dauden inguruetan eta merkataritza ordutegian errotazio altuko aparkalekuak bultzatu beste zonaldeetan. 28 bultzatu beste zonaldeetan.
  29. 29. IRISGARRITASUNA: Arkitektura eta hirigintza oztopoen ezabapena eta diseinu unibertsala bultzatzea. Lekeitioko Udaletik gure herria irisgarriago izatearen alde lan egingo dugu, mugikortasun urriko pertsonei eta baita mugikortasun baldintzatua dutenei ere irisgarritasun alorrean konponbideak eskainiz. Bestalde, oinezkoek kotxeen aurrean lehentasuna duten herri bat nahi dugu eraiki. Herri atsegin bat, solidarioa, inklusiboa non bere kale hornikuntza, azpiegiturak, ekipamenduak, eremu publikoak eta zerbitzuak diseinu unibertsalean edo diseinu inklusiboan oinarrituta egon daitezela. Hasieratik herriko lanak egiterako orduan printzipio hauek kontutan hartuko balira, ez lirateke obra horiek zuzendu beharko. Herriko hainbat oztopo arkitektoniko zuzendu behar ditugu, baina gure herriko obretan diseinu unibertsala printzipio bezala ezarri behar dugu berriro ere horietan zuzenketarik ez egiteko eta bazterketa saihesteko. Honela, hurrengo neurri hauek proposatzen ditugu, beti Lea-Artibaiko Ahalurri Fisikoen Elkartearekin elkarlanean: 2007ko Lekeitioko Irisgarritasun Plana Eguneratu eta garatu. Herriko eskailera guztiak eskubandak dituztela ziurtatu eta jarri horrela ez bada. 29 Gune iriskorrak edo labanak ezabatu. Ateta guztietara sarrera ziurtatu (leku nahikoa utzi, aparkalekua moldatu, losak egokitu, etab.). Losak moldatzeko edota egokitzeko plangintza bat egin. Oinezkoak kotxeak baino lehenago. Gurpil aulkiekin, umeen kotxeekin, erosketa karroekin, etab. dabiltzan pertsonei mugikortasuna ziurtatu (mugikortasun urria edo baldintzatua). Lekeitioko Udaleko ekimen guztietan Lea-Artibaiko Ahalurri Fisikoen Elkartearekin elkarlanean aritu.
  30. 30. HIRIGINTZA: Lekeitio atseginagoa. Oraingo testuinguruan, lurzoruaren eta lurraldearen ordenamendua erkidegoa bizia eta balorea sortzen duen esparrua denaren ikuspuntutik ulertu behar da. Udalerria ez da esparruaren eta bere hazkundearen antolamendu hutsa, ez da etxebizitza edukina, bizikidetza eta interakzio sozial eta ekonomikorako esparrua baizik. Horregatik, gero eta gehiago, etxebizitza izateko eskubidearekin batera hitz egiten da udalerria izateko eskubideaz' eta kontzeptu horretan ulertzen da esparru publikoa, edertasuna, mugikortasuna, iresgarritasuna, erdikotasuna, bazterketarik eza eta hiriko ingurumenaren kalitatea. Hirigintzari lotutako jarduerak egiterakoan Lekeitioko udalerria atseginagoa eta gizatiarragoa izatea planifikatu eta bultzatu behar dugu. Jasangarritasuna izango da ezinbesteko irizpidea hirigintza planteamendu eta kudeaketan. Erabakitasunez eta seriotasunez udalerri moduan garatzeko giltzarri den tresna idatzi behar dugu: Lekeitioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO). EAJ-PNVtik hurrengoa proposatzen dugu: 30 “Maderas de Lekeitioko” lursailari irtenbidea ematea herrian integratutako eremu moduan. Auzoak berriztatzeko plangintza berreskuratzea: (San Andres eta San Juan). Hiri paisaia hobeto, garbitasunari garrantzia eman, piboteen ipintzea hobetu beharrezkoak ez direnak kenduz, kontainerren kokalekua aldatuz edota hauen lurperatzea burutuz kaleen ikuspegia hobetu, etab. Gainera, hirigintza alorrean emakumeentzat arriskutsuak edota puntu beltzak diren guneak ezabatzen jarraitu behar dugu (HIRI DEBEKATUA) eta emakumeen parte-hartzea sustatu Hirigintza Batzordeetan elkarteen bitartez Hirigintza Planean genero ikuspegia islatzeko. Gai honetan haurtzaroa ere kontutan izango dugu. Aisialdirako eremuak gure beste helburuetariko bat ere badira. Dugun inguruaz gozatzen laguntzeko azpiegiturak eta ekipamenduak. Itsasaldetik Santa Katalinako pasealekuaren proiektua berreskuratu eta “Maderas de Lekeitio” – Eluntzeta – antzinako Gernikako bidea – saihesbidea – arropain eta/edo Liako zubiarekin eraztun bat sortu bidegorriarekin batuz. Garraitz irlaz hobeto gozatzeko bertako landarediaren garbitasuna eta mantentze lanak burutu. Lumentza mendirako sarrerak hobetu aisialdiko gune moduan. Egitasmoak garatu hiritargoak toki aberastasun eta aniztasuna ezagutu ditzan. Urte osoan zehar itsasoko bainuarekin gozatzea bideragarri egiten duen ekipamendu baten sortzearen aukera aztertu Isuntza kalearen inguruan
  31. 31. Eskualdean BTT zentro baten sortzea pentsatu eta bultzatu. Herritarren parte-hartzearen bitartez Uribarri-Abaroa parkearen erabilera planifikatu eta bultzatu, beronek izan ditzakeen erabilerak zehaztuz. Plazako zerbitzu publikoak (komun publikoak) hobetu. Umeen jolas guneak Berriztu (segurtasun neurriak bermatuz) eta hauek estaltzeko aukerak aztertu. EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA ZABORREN KUDEAKETA: klimarekin eta ingurugiroarekin Ez da merezi duen etorkizun garapenik izango, gure balore sozialak, ingurumen baloreak eta gure oreka sozioekonomikoa zaintzeko gai ez bagara. Lan ildo guztiak garrantzizkoak direla argi izanik, oraingo egoera honetan gure ahaleginak jasangarritasunaren arlo energetikoetan jarri behar ditugu, energia eraginkortasuna duten estrategia eraginkorrak diseinatu eta garatu behar ditugu, eta ahalegin berezia egin energia bitarteko berriztagarriak erabiltzeko, gure udalerrietan aldi bereko aberastasun eta garapen ekonomikoa sortzeko. Udalerri jasangarriak behar ditugu. Herritarrek herria beronen etxetzat hartzea eta berau izango balitz moduan zaintzea 31 ingurugiroarekin konpromisoa. Udalerri jasangarriak behar ditugu. Herritarrek herria beronen etxetzat hartzea eta berau izango balitz moduan zaintzea ezinbestekoa da. Horretarako EAJ-PNVk datozen 4 urteetarako hurrengo lanerako gidalerroak aurkezten ditu: Sentsibilizazio eta gizarte heziketa kanpainak garatzea hurrengo hauek lantzeko: Murriztea, Berrerabiltzea eta Birziklatzea. Jende asko bizi den lekuetan edukiontziak hiri paisaiatik ezabatu, lurperatzearen edota bestelako sistemen bitartez. Zaborren bilketa arrazionalizatu (noiz batu, zein egunetan, etab.) eta bilketa guneak gestionatu (edukiontzien eta inguruaren garbiketa). Hiri eta industria hondakinak bereizi, batu eta tratatzeko sistemak hobetzea. Hondakin organikoen batzeko sistema ezarri (5. edukiontzia). Udalerriko lorategiak berreskuratu eta gune berdeak gestionatu. Efizientzia energetikorako neurriak martxan jarri. Toki publiko eta pribatuetan energia berriztagarriak sustatzea. Ura aurrezteko egitasmoak garatzea hornikuntza sareen hobekuntza barne. Erabilera publikoko eraikinetan eta ekipamenduetan efizientzia energetikoa lortu.
  32. 32. Parte-hartzea, gardentasuna eta konpromiso etikoa. HERRITARREN PARTE- HARTZEA: denon artean Lekeitio eraikitzen. Beharrezkoak dira herritarren erantzunkidetasunean oinarritutako gobernatzeko modu berriak, interesatutako alderdi guztien parte- hartzea eta giza kapitalaren erabilera berritzailea. Gaur eguneko herritarren parte-hartze mekanismoen eta gobernu estrukturaren azterketa eta ebaluazioa egin, eta komunitatetik tokiko garapena bultzatzeko estrategia ezarri beharra dago. Gainera, gobernatzeko modu berri horretan ezinbestekoa da udal gestioan hobekuntzak egitea. Udal atal ezberdinek (normalean bere eskumenekoak diren sektoreko jardueretara bideratutakoak), estrategia bateratu baten zati moduan, beraien gain hartu behar dute nahi dugun udal eredua eraiki ahal izateko. Tokian tokiko parte hartzea da hiritarrek udal politikagintzaren ziklo guztian izateko aukera indartzea, Administrazio horretan duen konfiantza sendotzeko. Zentzu honetan, parte hartzerako tresnak sustatuko ditugu, elkarrizketa ireki eta jarraia mantenduta, gizarte eta ekonomia taldeen ordezkari diren erakundeen bidez eta zuzenean hiritargoarekin. Zuzeneko parte hartze honetan ere Teknologia Berriek aukera paregabeak eskaintzen dituzte. Horretarako, EAJ-PNVk hurrengo neurri hauek sustatuko ditu: 32 “Lekeitio Zeure Erara” ekimena martxan ipini. Gure Udalerriarentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan erabakiak hartzeko prozesuetan lekittarren parte-hartzea bultzatuko duen ekimena. Batzorde, kontseilu, etab.en bitartez parte-hartze bideak sortu eta bultzatu. Hiritargoaren parte hartze zuzenerako prozesuak sustatzea Hirigintza eta Gizarte Ekintzak moduko egitasmoak, araudia eta erabakiak egiteko eta hartzerako orduan. Antzar Egunaren inguruko galdeketarako deia egin herritarrei (naturala edo plastikozkoa). Gizarte sareetan toki erakundeen parte hartzea sustatzea, hiritargoari entzuteko eta parte hartzerako aukera emateko bide gisa. Hiritargoari bere kexak, iritziak eta iradokizunak arduradun politikoei zuzentzeko tresnak eta mekanismoak eskaintzea. EAJ-PNVren hautetsienganako irisgarritasuna eskaini.
  33. 33. GARDENTASUNA: Ateak irekita daukan Udaletxea. Gardentasuna da Demokraziaren lehen baldintza. Batez ere, Erakundeena baino, hiritarrenak diren baliabideen kudeaketaz ari garelako. EAJ-PNVk kudeatutako udal gobernuek aurrerakada handia eman dute gardentasun gaietan azken urteotan, Bilboko udalak kanpoko sariak jaso ditu zentzu honetan. Jakin badakigu zentzu honetan beti dagoela zer hobetu, beraz EAJ-PNVk 2011-2015 udal eta foru legegintzaldirako izango duen konpromiso etikoa izango da kudeatuko dituen erakunde guztietan ahalik eta gardentasunik handiena ahalbidetzea, honako neurri hauek erabilita: Gardentasuna udal kudeatze lanean, gobernu ekimen osoa hartuko duena eta batez ere aurrekontuetan, kontratazio publikoan eta soldata publikoetan. Teknologia berriek herritarren parte-hartzerako eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz, sareko lanaren eta informazio trukatze azkarraren bitartez, gobernatzeko modu gardenagoa, irekiagoa eta berritzaileagoa lortu daiteke. Legegintzaldirako konpromisoak eta helburuak aurreikusiko dituen Agintaldirako Plana egitea, honen betepenaren inguruko 33 Legegintzaldirako konpromisoak eta helburuak aurreikusiko dituen Agintaldirako Plana egitea, honen betepenaren inguruko urteroko ebaluaketa egitea eta hiritarrei honen berri ematea. Gobernu programen bitartez sortutako legegintzako planak guztiz erabilgarriak dira gestiorako, eta beronen jarraipena eta ebaluazioa (aginte-mahaia) eta herritarrei komunikazio gardena egiteko. Bestalde, barne gestioa errazten du, izan ere udal zerbitzuen egunerokotasuna legegintzaldirako estrategiarekin batzen du. Halaber, EAJ-PNVk konpromisoa hartzen du udal eta foru gobernuetako kide guztiek ondasun adierazpena egingo dutela kargua hartzeko eta uzteko orduan.
  34. 34. JARRERA ETIKOA: osoko ardura gure gizartearen aurrean. Baloreak bizitza publikotik irteten direnean, berehala agertzen dira neurririk gabeko kontsumoa eta pertsonak arrakasta ekonomikoaren arabera baloratzea sustatzen den gizarte giroaren isla baino ez diren etikaren kontrako jarrerak. Horretarako, baloredun kulturarekin batera doazen tresna etikoak instituzionalizatu behar dira, erkidegoaren onerako den interes orokorrera begira egongo den zerbitzu publikoa indartzeko balore kulturarekin batera. EAJ-PNVk honakoa landuko du hurrengo 4 urteotan: Udal eta Foru erakundeetan Gizarte Ardura sustatzea, gobernu korporatiboan, ingurumenean, bezero eta hornitzaileekiko harremanetan eta erkidegoarekiko harremanetan neurri zehatzak martxan jarrita. Kultura hau era aktiboan hedatzea. Edozein kasutan, EAJ-PNVk honako konpromiso hauek hartzen ditu: Udal eta Foru gobernuetako kide guztiak beren interesekoak edo beren familiakoak diren gaien inguruko erabakiak hartzeko guneetatik kanpo geratuko direla. Udal erakundeetako kide guztiek udal aurkari politikoekiko errespetuzko jarrera politiko eta pertsonala mantenduko dutela, irainik gabe, gehiegizko erasorik gabe eta praktika politika txarretan erori gabe. 34

×