2. •Interes zientifiko, profesional eta akademikoa
•Titulazioaren helburuak eta lortu beharreko gaitasunak
•Irakaskuntzaren planifikazioa
Irakaskuntzaren antolakuntza orokorra
Ikasketa planaren kurrikulum egitura
Gradu Amaierako Lana
Borondatez egiteko praktikak
Berezitasunak
Hizkuntzak
Ikasgaiak eta kredituak ikasturteka
•Metodologia eta Ebaluaketa
Aurkibidea •Sartzea ahalbidetzen duten tituluak eta informazio bideak
•Gradua ezartzea eta Gradura egokitzea
2
3. Interes zientifikoa, Interes zientifikoa
profesionala eta
akademikoa Interes profesionala
Interes akademikoa
3
4. Interes zientifiko, Interes zientifikoa
profesional eta akademikoa
Lan Harremanetan eta Giza baliabideetan Graduak orain arteko Lan
harremanen diplomatura eta Lan Zientzien Lizentziatura Gaurkotu eta
Europar sistemara moldatzen ditu. Beraz, lanaren inguruko unibertsitate
mailako ikasketen tradizioari loturik dago.
Lana:
- Fenomeno konplexua da bere zenbait ikuspuntu hartzen baditugu kontuan
(enplegua, norbere identitatea eratzea, hiritar izatera heltzea,…). Hori dela eta,
lanak sortzen dituen harreman konplexuak ezin ditu diziplina bakar batek aztertu.
- Gizakion lanaren kudeaketa eta harremanek Gizarte erakundeen etengabeko
esku-hartzea ere bultzatzen du.
Lan-harremanetan eta Giza baliabideetan Gradua:
- Lanari eta errealitate horrekin lotuta dauden harreman konplexuei (Gizarte
Segurantzaren babesa, etab.) disziplina-anitzetatik egiten den orotariko
hurbilketa da. Aztertzen den objektua bat izanik, lana, gizarte-zientziak, eta
zientzia ekonomiko eta juridikoen ikusmolde ezberdinak integratzen ditu.
- Lana eta bere inguruan egiten den esku-hartze profesionala aztertzeko heziketa
disziplina-anitza behar da, baina orokortasuna kontuan hartzen duena.
4
5. Interes zientifiko, Interes profesionala
profesional eta akademikoa
Lanbide aukeren artean, hiru dira gune adierazgarrienak. Bakoitzean
garrantzitsuen diren ikasgaien arteko desberdintasunaz gain, lan jarduera
burutzeko erreferentzia nagusia den erakunde motagatik ere desberdintzen dira
(jarduera librea, enpresak edo erakunde publikoak)
Gizarte Graduatua: Lan Harremanen eremuan aholkularitzari eta
epaitegietan ordezkapena egiteari lotua.
Giza Baliabideen Kudeaketa: Enpresa eremuan langileen antolaketa eta
kudeaketari lotua.
Lan merkatuan eskuhartzea: Enplegurako eta lan-merkaturako politiken
diseinu, aplikazio eta ebaluaketari lotua
Tituluak Gizarte Graduatuaren lanbide arauturako (titulatua eta kolegiatua)
ahalmendu behar du.
5
6. Interes zientifiko, Interes akademikoa
profesional eta akademikoa
Graduaren zenbait lanbideren profilak Eskolan bertan eskaintzen diren
Graduondoko Master Ofizialen bidez lantzen dira:
– Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Master ofiziala.
- Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza enpresan.
- Enplegu erakunde publiko eta pribatuen kudeaketa eta
zuzendaritza.
– Lan Segurtasuna eta Osasuna Master ofiziala: arriskuen
prebentzioari loturik dauden lanbideak.
Gainera, beste unibertsitate batzuekin batera ikerketa master bat
antolatzea aurreikusi da. Master honen helburua, lan harremanen eta
giza baliabideen arloko doktoreak heztea izango da.
6
7. Tituluaren helburuak Tituluaren
eta lortu beharreko helburuak
konpetentziak
Konpetentzia
akademikoak
Konpetentzia
profesionalak
Konpetentzia
sozialak
7
8. Tituluaren helburuak eta lortu Tituluaren helburuak
beharreko konpetentziak
Tituluaren helburu orokorrak:
1) Lanaren eremuaren izaera dinamiko eta konplexua ulertzeko
ezagutzak lortu, ikuspegi juridiko, ekonomiko, psikologiko,
soziologiko eta historikoak bateratuz.
2) Ezagutza teoriko eta praktikoak aplikatzeko gai izatea lanbide
eremu ezberdinetan.
3) Graduondo eta ikasketa espezializatuetan jarraitzeko gai izatea.
Ikasleak lortu beharreko gaitasunak hiru ataletan bana daitezke:
• Konpetentzia akademikoak
• Konpetentzia profesionalak
• Konpetentzia sozialak
8
9. Tituluaren helburuak eta lortu Konpetentzia
beharreko konpetentziak akademikoak
1 Egun erabilgarri dauden IKTak abileziaz aplikatu eta erabili, titulazioaren edukiekin
erlazionaturiko informazioa lortu eta tratatzeko.
2 Informazioa modu egoki batetan lortu eta hautatu, aproposak diren iturrietara joz.
3 Arazoak modu eraginkorrean konpondu, aukera posibleak identifikatu eta baloratzeko
eskuratutako gaitasun eta abileziak erabiliz.
4 Lan munduko informazio esanguratsua eta dokumentuak aztertu, hizkuntza ofizialetan
eskuratutako hizkuntza teknikoa erabiliz.
5 Lan munduaren errealitate sozial, juridiko eta ekonomikoa modu kritikoan interpretatu,
dauden datuak eta graduan zehar eskuratutako ezagutzaren arabera.
6 Titulazioak berezkoa duen hizkuntza teknikoan, ahoz zein idatziz, modu egokian
komunikatu, adierazi eta harremanak izan.
7 Lan Harremanak osatzen duen diziplina multzoa modu elkarlotuan maneiatu.
9
10. Tituluaren helburuak eta lortu Konpetentzia
beharreko konpetentziak profesionalak
A GIZARTE GRADUATUA EDO LAN AHOLKULARITZA:
8 Gizarte eta lan gaietan enpresa, sindikatu, instituzio eta gainerako gizarte erakundeak modu egokian kudeatu,
aholkatu eta ebaluatu.
9 Bezeroei harrera egin, hauei aholkuak eman eta ordezkatu, indibidualki zein kolektiboki, Lan Harremanen eremu
ezberdinetan modu egokian negoziatuz.
10 Zuzenbidean oinarrituz, titulazioko arlo ezberdinei dagozkien informe, kontratu, eskaera eta helegiteak idatzi.
11 Enpresa eta bestelako erakundeen fiskalitate eta kontabilitatearen inguruko gaiak modu eraginkorrean kudeatu,
aholkatu eta beharrezkoa denean talde laguntza eman.
B GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA ETA KUDEAKETA:
12 Enpresa eta erakundeen jarrera-hartze estrategikoaren araberako lan ildoak eta politikak zehaztu Lan Harremanen
eremuan.
13 Enpresa edo Erakundearen Lan Harreman estrategiak modu egokian garatu, kontrolatu eta ebaluatu.
14 Garapen pertsonal eta profesionalerako lagungarriak diren enpresa mailako hezkuntza iraunkorrerako planak
kudeatu.
C ESKUHARTZEA LAN MERKATUAN:
15 Sustapen sozioekonomiko eta lan merkaturatzeen tokiko estrategiak modu eraginkorrean garatu, gauzatu eta
ebaluatu.
16 Lan merkatuko datu eta adierazle sozioekonomikoak azaldu, lan merkatuan dauden ikerketa proiektuak garatzeko
teknika egokiak aplikatzearekin batera.
17 Enplegua eta Laneko Arriskuekin lotutako plan eta estrategiak modu egokian diseinatu, garatu, kontrolatu eta
ebaluatu.
10
11. Tituluaren helburuak eta lortu Konpetentzia
beharreko konpetentziak sozialak
18 Lan munduko interes kontrajarrietatik eratorritako gatazkak identifikatu, bereganatu,
bideratu eta konpondu, pertsonen arteko eta laneko erlazioetan etika sustatuz.
19 Pertsona eta zenbait giza kolektiboek bizi duten zapalkuntza, bazterketa sozial, laboral
eta kulturala zein genero bazterketaren inguruan informatutako sentsibilitatea ulertu eta
adieraztea ahalbidetuko duen jarrera soziala garatu, errealitate hau hobetzeko benetako
konpromisoa bultzatzeko balioko duena.
20 Gizartearen aldaketa tekniko, sozial, laboral eta kulturalei aurre egitea ahalbidetuko duen
heziketa humanista eta profesionala txertatu, bizitzan zehar garatu beharreko heziketa
jarraituaren bidez.
11
12. Ikasketen egitura
orokorra
Irakaskuntza planaren
egitura
Gradu amaierako lana
Ikasketen
plangintza Hautazko praktikak
Espezialitateak
Hizkuntzak
Ikasgaiak eta kredituak
12
13. Ikasketen plangintza Ikasketen egitura
orokorra I
Ikasketen egitura orokorra:
Oinarrizko Prestakuntza: 60 kreditu (1. mailan):
Nahitaezkoak: 126 kreditu
• 60 kreditu, 2. mailan
• 60 kreditu, 3. mailan
• 6 kreditu, 4. mailan
Hautazkoak: 48 kreditu (guztiak 4. mailan)
(Enpresa eta erakundeetan egindako praktikak = 12 kreditu, barne)
Gradu Amaierako Lana: 6 kreditu
13
14. Ikasketen plangintza Ikasketen egitura
orokorra II
Kredituak: tituluak 240 kreditu ditu lau urteetan banatuta eta ikasleek urtean
60 kreditu egin behar dituzte.
Ikasgaiak: oinarrizko heziketa (60 kreditu) lehenengo ikasturtean ematen da.
2. eta 3. ikasturteetako gaiak derrigorrezkoak dira eta hautazko gaiak laugarren
ikasturtean eskaintzen dira.
Ikasleei 30 kredituko bi espezialitate eskaintzen zaizkie. Espezialitate ibilbide
hauek ez dira itxiak baizik eta ikasle bakoitzak, bere interesen arabera,
aukeratu ahal izango ditu ikasgai guztietatik gehien interesatzen zaizkionak.
14
15. Ikasketen plangintza Irakaskuntza planaren
egitura
Graduko irakasgaiak lau ikasgai taldetan antolatu dira:
– Adarreko Oinarrizko irakasgaiak: Titulazioa txertatzen den adar
juridiko-ekonomikoko oinarrizko prestakuntzari dagozkie, 1393/2007 ED-
ko irizpideak aplikatuz. Lehenengo ikasturtean ematen dira.
– Adarreko Irakasgai instrumentalak: zenbait eginkizun profesionaletan
(ez lanari bakarrik dagozkionak) erabilgarriak diren baliabide, teknika eta
interbentzio prozedurak errazten dituztenak dira. Bigarren ikasturtean
ikasten dira eta, era espezializatuagoan, laugarren mailan.
– Titulazioko irakasgai komunak: Titulazioko zenbait eremu
profesionalen elementu komunen formazioa eskaintzen dute.
– Titulazioaren Irakasgai Espezifikoak: titulazioaren zutabe nagusiak
diren 3 eremu profesionalak dira hauen edukia: Gizarte Graduatua
(Aholkularitza Juridiko Laborala), Giza Baliabideak eta Lan Merkatuan
Eskuhartzea.
15
16. Ikasketen plangintza Gradu Amaierako
Lana
Gradu amaierako lana egin ahal izateko ezin dira 1., 2. eta 3. mailetako
nahitaezko 12 kreditu baino gehiago gainditu gabe eduki.
Edukia Lanaren ikuspegi historiko-soziala, ekonomikoa edo juridikoa edo lan
harremanen eremuko ikerketa akademiko-profesional bat izango da. Irakasle
Tutoreak zuzenduta egongo da eta Ebaluaketa Batzordeak kalifikatuko du.
Ebaluaketan lanaren garapena, emaitzaren kalitatea eta egindako lanaren
defentsa kontuan hartuko dira.
Gaia ikasleak berak aukera dezake edo Zentroak aurkeztutako gaien artetik
aukera dezake. Ikasleak berak aukeratzen badu, tutorea eta bere Sailaren
oniritzia beharko du. Zentroak aurkeztutako gaietako bat bada, ezin izango du
ikasturte horretan beste ikasle batek aukeratutako gaia izan.
Tutorea lanaren prozesuaren ebaluaketaren arduraduna izango da.
Ebaluaketa batzordea izango da, tutoreak eta zentruko beste bi irakasleek
osatua, lanaren defentsa publikoa ebaluatuko duena. Horretarako prestatutako
dokumentuaren kalitatea eta defentsa saioan emandako azalpenak hartuko ditu
kontuan.
16
17. Ikasketen plangintza Hautazko praktikak
Erakunde publiko nahiz pribatuetan egiten diren kanpo praktiken helburua,
ikaslea lan merkatuan sartzea erraztea da, enpresek eskatzen duten gaitasun
praktikoetaz gain lan esperientzia lortzeko bidea emanez. Honek lortutako
konpetzentziak sendotzen laguntzen die.
Gaur egun, Lan Harremanen diplomaturan egiten diren praktikek ISO 9001
ziurtagiria dute (2008an eta 2009an berriz ere lortutakoa).
Graduko praktiketako 12 kredituak:
– 3. zein 4. mailan egin ahal izango dira eta
– 4. mailako hautazkoen baliokide izango dira.
17
18. Ikasketen plangintza Espezialitateak
1. Espezialitatea: Enpresari aplikaturiko kudeaketa (30 kreditu)
Lanbide hauei loturik dago:
– Enpresen Giza baliabideen teknikari eta zuzendariak. Giza baliabideen diseinu eta kudeaketa
politiken erantzule zuzenak
– Aholkularitza juridiko- laboralari zein lanaren eta ekoizpenaren antolaketa aholkularitzari edo
interes kolektiboen ordezkaritzari loturik dauden lanbide liberalak
– Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzeko ahalmena duten profesionalak bai aholkularitza
eremuan zein enpresa barruan
– Auditore eta Aholkulari soziolaboralak
2. Espezialitatea: Lanaren zientziak eta enplegu kudeaketa (30 kreditu)
Lanbide hauei loturik dago:
– Erakunde publikoen Lan politiken eremuan (tokiko, autonomi erkidego edo Estatuko
administrazioan) adituak, gizarte eta lanerako politika erantzule gisa
– Berregituraketa produktiboetan, merkatu aldaketetan eta Europako bateratze prozesuetan
adituak
Irakaskuntza (ertain zein goi mailakoa) eta ikerketa eremuak espezialitate
biei loturik daude.
18
19. Irakaskuntzen plangintza Hizkuntzak
Euskara eta Gaztelera:
– Euskara Planari loturik dauden irakasgaiak soilik euskaraz ikasiko dira.
– Oinarrizko irakasgai guztiak, nahitaezko guztiak eta I. espezialitatearen
(Enpresari aplikaturiko kudeaketa) hautazko irakasgai guztiak gazteleraz
nahiz euskaraz eskainiko dira.
– II. espezialitatean, Lanaren zientziak eta enplegu kudeaketa, irakasgaiak
gazteleraz baino ez dira eskainiko. Euskaraz eskaini ahal izatea eskari
nahiko izateari eta baliabide nahiko izateari loturik egongo da.
Ingelesa:
• Ingelesa, ikasgaietan sakontzeko bibliografian zein borondatez egin
daitezkeen zenbait eginkizunetan erabiliko da.
• Bereziki, Gradu Amaierako Lanaren 100 hitz baino gehiagoko laburpen bat
egingo da ingelesez.
19
21. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak:
1. maila
Kreditu
OINARRIZKOA OINARRIZKOA
kopurua
ADARRA Osag.
1. MAILA: 60 36 24
Oinarrizko Ikasgaiak: 36
Ekonomia Politikoa 6
Zuzenbide Zibila 6
Elkarteen Zuzenbidea 6
Lanaren Soziologia 6
Administrazio Zuzenbidea 6
Konstituzio Zuzenbidea 6
Oinarrizko prestakuntza osatzen dituzten Ikasgai komunak: 24
Lanaren Psikologia 6
Gizarte eta Lan Harremanen Historia 9
Lan Zuzenbidea 9
21
22. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak:
2. maila
Nahitaezko Kredituak
2. MAILA
Ikasgai instrumentalak: 30
Gizarte Ikerkuntzako Teknika Kuantitatiboak 6
Gizarte Ikerkuntzako Teknika Kualitatiboak 6
Kontabilitatea: Sarrera 6
Finantza Kontabilitatea 6
Ekonomia eta Zerga Sistema 6
Ikasgai komunak: 15
Enpresa Kudeaketa I: Enpresaren ekonomia 6
Zuzenbide Sindikala 9
Ikasgai Espezifikoak: 15
Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I 6
Langileriaren Zuzendaritza eta Kudeaketa 9
22
23. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak:
3. maila
3. MAILA Nahitaezko kredituak
Ikasgai komunak: 24
Lan eta Gizarte Politikak 6
Praktika Integratuak I 6
Lanaren Ekonomia 6
Negoziazio Teknikak 6
Ikasgai Espezifikoak: 36
Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II 6
Lan – Zuzenbide Prozesala 6
Lan Harremanen Teoria eta Egitura 6
Osasun Laborala eta Prebentzioa 12
Enpresa Kudeaketa I: Lanaren antolaketa eta metodoak 6
23
24. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak:
4. maila
Nahitaezko
kredituak Hauen artean
4. MAILA 60 12 48 aukeratu
I ibilbidea:
Enpresari aplikaturiko kudeaketa 30
II ibilbidea:
Lanaren zientziak eta enpleguaren kudeaketa 30
Nahitaezko Ikasgaia: Lan eta Gizarte Auditoria 6
GRADU BUKAERAKO LANA 6
Zenbait jarduerengatik amortizatutako 6 kreditu
(EHU arautegiaren arabera) 6
Euskararen Plan gidariari lotuak:
Euskararen Arauak 6
Euskararen erabilera enpresa eta ekonomian 6
Hautazko PRAKTIKAK 12
24
25. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak:
4. maila
Hautazko
4. Mailako Minorrak edo Espezialitateen ibilbidea Kredituak
I. Ibilbidea edo “Minor”a:
Enpresara aplikatutako kudeaketa 30
Soldaten Kudeaketa 6
Finantza egoeren analisia 6
Enpresaren zerga araubidea 6
Enpresen Kudeaketa III: Zuzendaritza estrategikoa 6
Praktika Integratuak II 6
II. Ibilbidea edo “Minor”a:
Lanaren Zientziak eta enpleguaren kudeaketa 30
Globalizazioa eta lan merkatua 4,5
Berdintasun planak eta negoziazio kolektiboa 6
Lan arriskuen prebentzioa lanaren antolaketan 6
Enpleguaren politika aktiboak 4,5
Funtzio Publikoa 4,5
Sindikalgintzaren egungo erronkak 4,5
25
26. Metodologia eta Metodologia
ebaluaketa
Ebaluaketa sistema
Koordinazio tresnak
26
27. Ikasketen plangintza Metodologia
Aurkezpen Magistral partehartzailearen bidez, irakasgai bakoitzaren gaien
eduki teorikoa aurkeztuko da. Praktiketan teoria aplikatuko da problema eta
kasuak ebatziz.
Teoria eta praktikan oinarrituz, irakasleek lan pertsonalak proposatuko dizkiete
ikasleei. Jarduera hauek alde batetik ikasketak sendotzen dituzte eta bestetik,
taldean lan egiteko gaitasuna lantzen dute.
Honetaz gain, ikasleek, euren kabuz, lan pertsonal eta autonomoa garatu
beharko dute aipatutako jardueren edukia bereganatu eta ikasiz aurreikusitako
konpetentziak lortzeko.
27
28. Ikasketen plangintza Ebaluaketa sistema
Kalifikazioa EHUko araudiaren arabera egingo da:
- Ikasgai bereko talde guztietan prestakuntza-jarduera berdintsuak egingo dira.
- Irakaskuntza jarduera eta ebaluaketaren antolaketa berrikusi eta aldatu ahal
izango da tituluaren arduradunaren eta lotura duen saileko zuzendariaren
oniritziarekin, dauden beharra eta baliabide pertsonal eta materialen arabera.
Ikasleen ebaluaketan, ikasleak aurreikusitako konpetentziak lortu dituela agertu
beharko du eta horretarako, lan praktikoen aurkezpenak, problema edo
kasuen ebazpenak edota azterketak egingo dira.
28
29. Ikasketen plangintza Koordinazio tresnak
Irakaskuntzaren koordinazio tresnak hauek dira:
• Irakasgaiaren Irakasle taldea. Irakasgai bereko irakasleek osatzen duten taldea
da eta Irakasgaiaren arduradunak bateratuko dituen konpetentzia, Ikasgai eta
ebaluaketa irizpideak aplikatuko ditu.
• Kurtsoko irakasle taldea. Maila bereko Irakasgaien arduradunek osatzen dute.
Ikaslearen lana ikasturtean zehar banatzeko Ikasgaien planifikazioa berrikusiko du
eta ikasketa mailari dagozkien konpetentzien lorpena berrikusiko du.
• Titulazioaren irakasle taldea. Maila bakoitzeko arduradunek eta Gradu
Amaierako Lanen tutoreen koordinatzaileak osatzen dute. Titulazioaren
konpetentziak lortzeaz arduratuko da.
29
30. Sarrera ahalbidetzen Sartzeko tituluak
duten tituluak eta eta profila
informazio sistemak
Matrikulatu aurreko
informazio sistema
30
31. Sarrera ahalbidetzen Sartzeko tituluak
duten tituluak eta profila
Curriculum-ibilbide hauetatik datozen pertsonak sartu ahal izango dira:
COU, REM edo LOGSE, edozein aukeretatik;
FP II: Administrazioa eta merkataritza; Osasuna eta Gizartearentzako zerbitzuak;
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK: Sistema informatikoen administrazioa;
Administrazioa eta finantzak; Jarduera fisiko eta kirol animazioa; Nazioarteko
merkataritza; Aplikazio informatikoen garapena; Merkataritza kudeaketa eta
marketinga; Garraioaren kudeaketa; Idazkaritza; Konsumitzailearentzako
zerbitzuak..
Sartzeko profila:
• Unibertsitatean sartzeko gutxieneko diren betebeharretaz gain ez da besterik
eskatzen. Horrela izanik, sartzeko profila, Unibertsitate-ikasketeekiko jarrera eta
bokazioak zehazten dute eta baita ere gertaera sozial, ekonomiko, kultural eta
politikoekiko interes eta sentsibilitateak.
31
32. Sarrera ahalbidetzen Matrikulatu aurreko
duten tituluak informazio sistema
Sartzeko prozedura publikoa da eta araututa dago.
EHU Ikasleentzako argibide zerbitzuak (IAZ) zenbait jarduera eskaintzen ditu
EHUn ikasketak aukeratzen laguntzeko eta sartzeko egon daitezkeen zalantzak
argitzeko.
Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak aktiboki parte hartzen du IAZek
koordinatutako jarduera guztietan, eta bereziki, Batxilergoko ikasleentzako
jarduera praktikoak egiten ditu.
− Ikasturte akademikoaren hasieran Harrera Jardunaldiak egiten ditu
Zentruko zerbitzuen berri emateko; ikasleen kezkak jasotzen dira; ikasketen
egitura, edukia, metologia eta ebaluaketari buruzko informazio praktikoa
ematen da; eta irakaskuntzan laguntzeko plataforma birtualei buruzko
lehen irakaskuntzan egiten dira.
− Ikasturteko lehenengo asteetan Orientazio Jardunaldi bereziak egiten dira
zenbait baliabide ezagutarazteko, hala nola: liburuteegiko zerbitzuak;
informatika zerbitzuak edo osagarrizko ikastaroen eskaintza.
Honetaz gain, EHUk badu pertsona ezinduentzako laguntza eta aholku
zerbitzua ere.
32
33. Gradua ezartzea
Gradua ezartzea eta Lan Harremanen
Graduari egokitzea Diplomaturako ikasleen
egokitzea
Lan Harremanetan
diplomatuen egokitzea
33
34. Gradua ezartzea eta Gradua ezartzea
Gradura egokitzea
Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan Gradua bi fasetan ezarriko da:
.
– 1. eta 2. mailak, 2010-2011 ikasturtean
– 3. eta 4. mailak, 1011-2012 ikasturtean
2008-2009 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-13 2013-14 2014-15
Graduko 4. m. Graduko 4. m. Graduko 4. m. Graduko 4. m.
Graduko 3. m. Graduko 3. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m.
Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m.
Graduko 1. m. Graduko 1. m. Graduko 1. m. Graduko 1. m. Graduko 1. m.
Lan Lan
Lan Lan Lan Harremanen Lan Harremanen
Lan Harremanen Harremanen Harremanen
Harremanen Harremanen Dipl. 3. mailako Dipl. 3. mailako
Dipl. 3. m. Dipl. 3. mailako Dipl. 3. mailako
Dipl. 3. m. Dipl. 3. m. azterketak azterketak
azterketak azterketak
Lan Lan
Lan Lan Harremanen
Lan Harremanen Harremanen Harremanen
Harremanen Dipl. 2. mailako --- ---
Dipl. 2. m. Dipl. 2. mailako Dipl. 2. mailako
Dipl. 2. m. azterketak
azterketak azterketak
Lan Lan
Lan
Lan Harremanen Harremanen Harremanen
Harremanen --- --- ---
Dipl. 1. m. Dipl. 1. mailako Dipl. 1. mailako
Dipl. 1. m.
azterketak azterketak
34
35. Gradua ezartzea eta Lan Harremanen
Gradura egokitzea diplomaturako ikasleak
egokitzea
. 1. kasua: 2008-09 ikasturtean 1. maila ikasten duten ikasleek diplomaturako 2.
eta 3. mailak egiten jarraituko dute, baina Graduko 4. mailan sartu ahal izango
dira 2011-12an Gradu titulu berria lortzeko.
2. kasua: 2008-09 ikasturtean diplomaturako 2. maila egiten duten ikasleek,
diplomaturako 3. ikasturtea egingo dute, eta urtebete itxaron beharko dute
(2011-12 arte) Gradu Titulua lortu ahal izateko.
Ikasle hauek guztiek, eta baita aurreko promozioetakoek ere, aukera dute:
– Lan Segurtasun eta Osasuna Master ofiziala ikasteko (1 ikasturte)
– Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Master ofiziala ikasteko (1 ikasturte eta erdi)
Eta 1011-2012 ikasturteko bigarren lauhilabetean egin ditzakete baita:
• “Lan eta gizarte aufitoria” ikasgaia,
• Gradu Amaierako Lana,
• Eta Gradua osatzeko beharrezkoak diren hautazko kredituak.
35
36. Gradua ezartzea eta Diplomaturako ikasleak
graduari egokitzea Graduari egokitzea I
.
3. kasua: 2009-10 edo aurreko ikasturteetan, Lan Harremanen
Diplomaturako 1. maila bukatu duten ikasleek, Lan Harremanetan eta
Giza Baliabideetan Graduko 2. mailara egokitu ahal izango dira 2010-11
ikasturtean 60 kreditu egiten badituzte, kontuan hartuta:
− Diplomaturako 1. mailako “Empresa ekonomia” ikasgaia “Enpresen kudeaketa
I” gaiarekin (graduko 2. mailan) baloizkotzen dela.
− Graduaren 1. mailako “Lanaren Psikologia” ikasi beharko duela, ez badu
Diplomaturako 2. mailako “Lanaren Psikologia” ikasgaia gainditu.
36
37. Gradua ezartzea eta Lan harremanetako
graduari egokitzea diplomatuen egokitzea
. 4. kasua: Lan harremanetako diplomatuak 2011-12 ikasturtean sartu ahal
izango dira Gradu berrian baldintza hauekin:
(4.1) Ikasketekin lotutako jarduera profesionala urtebete baino epe laburragoa
izan bada, Graduaren 4. mailako 33 kreditu egin beharko dituzte gutxienez.
Horrela, nahitaez egin beharko dituzte:
• Lan eta gizarte auditoria ikasgaia (6 Kreditu).
• Gradu amaierako lana (6 kreditu)
• Gainontzeko 21 kredituak diplomaturan ikasi ez dituzten hautazko
beste gaiekin lortuko dira.
37
38. Gradua ezartzea eta Lan harremanetako
graduari egokitzea diplomatuen graduari
egokitzea II
. (4.2) Diplomatuek ikasketekin lotutako gutxienez urtebeteko lana frogatzen dutenean
(*), 12 kreditu gutxiago egingo dituzte. Beraz, hau izango da egin beharrekoa:
– ”Lan eta gizarte auditoria” ikasgaia,
– Gradu Amaierako Lana
– Graduan eskaintzen diren hautazko gaietatik 9 kreditu, diplomaturan dagoeneko ikasi ez
dituenak.
(4.3) Gizarte Graduatuen Elkargoan 10 urtez aktiboki kolegiatuta edo Graduarekin
lotuta dauden zereginak betetzen aritu direnak(*) 27 kreditu gutxiago egin beharko
dituzte, eta beraz, Gradu amaierako lana baino ez dute egingo. Lan hau ezin izango
da bere lan jarduera soilean oinarritu.
(*) Hau Antolakuntza Akademiko Batzordeak baloratuko du.
38
39. Kontaktua
Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako idazkaritza
Tel.: 946013101 - 946013102
E-mail: lsznego@lg.ehu.es | Web-site: www.ehu.es
OHARRA: Aurkezpen honetako edukia informazio helburuekin prestatu da baina ez
da loteslea, eta hortaz, ez du ematen erreklamazioak egiteko eskubidea.
Informazio eguneratua lortzeko jo ezazu kontaktuko bulegora.