44. Oroitzapenetan bilatuz erantzun galdua negar malko beltzak, masailean zehar, gazi zapore garratzekoak benetan ezagutu nahian hauen kausa Gauaren teilatuko zuloetatik begiratzen zure bisaia hauetan ikusten nire malkoak urdinez tindatzen, zure izena bihotza marrazten, gau ilun bakartian barrena. Ametsen bila joan behar ez izateko hauen zain oheko orratzen pairatzen nago bihotzeko mina odola bihurtuz lo egin ezinean zure aurpegiaz oroituz negar malkoen esanahia zure izenean bilduz . Zure presentziaren falta ariman sentitu oparitu behar zenidan olerki liburua aurkitzeko nire logelako armairu zaharrean han, atzean, hauts kapa fina inguruan, liburu hori, non maitasunak bizi-argia lapurtzen zigun. Mendebaldeko egunsentiaren irria itxaroten erdi biluzik, urtebetetzeko arrosa zimelduarekin behatz finetan, azal zuria, gorriz margotzen arantzak haragian zehar barreiatzen gau hartan, amodioa egin ondoren, sentitu nuen bezala.