SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Nire lanaren zatia egin ahal izateko iturri ezberdinetatik jaso dut informazioa.


       1) Hasteko HH-ko irakasle batekin hitz egin nuen. Bere esanetan IKT ez da bere
hezkuntza proiektuaren barruan sartzen eta ondorioz, teknologia berriak betiko
hezkuntza metodologiari laguntzeko erabiltzen dute. Hardwari dagokionean gela
bakoitzean ordenagailu bat dute eta arbela digital antzeko bat eta softwari dagokionean
berriz, urtxintxako materialean datorren CD-a erabiltzen dute (Txango, Txirritx, ) eta
internet konexioa dute.
       Ordenagailuaren erabilera gelako dinamikan txertaturik ez badago ere,
Urtxintxako materialari jarraitzeko oso erabilgarria suertatzen da. Horrez gain,
jolasteko, ipuinak irakurtzeko eta denbora librerako ere erabiltzen dute eta aldian behin
baita interneten zerbait aurkitu eta ikusteko. Arbela digital antzekoa aldiz, idazten
ikasteko erabiltzen dute, letra ezagutuz…
       Irakasleak orokorrean gazteak dira eta maila horretan aritzeko nahikoa
formakuntza dute. Dena den, noizean behin eguneratuta egoteko ikastaroak egiten
dituzte.
       Irakaslearen esanetan, material hauen erabilerak ikasleak asko motibatzen ditu,
interes handia jartzen dute eta etxean ere honelako tresnak erabiltzera ohituta daudela
antzematen zaie.
       Ikastetxearen azpiegiturak eta diru-sarrerak behar izateak, asko mugatzen omen
du teknologia berriak gehiago erabiltzea. Horrez gain, ikastetxe honetan ez dute uste
HH-n teknologia berriak erabiltzea horren garrantzitsua denik.


       2) Honekin nahikoa ez eta HH-n IKT-ren erabilerari garrantzia ematen dion
ikastetxe bat aurkitu nahian, interneten bila aritu eta gero Madrilgo Zaleo Ikastetxe
publikoaren berri izan nuen. HH-n espezializatua dago eta 3hilabetetik 6 urte bitarteko
116 haurrekin lan egiten da. Zentru honen ezaugarririk garrantzitsuena berrikuntza
pedagogikoen bilaketa etengabea da. Honela, zientzia, arte eta ikt mailan egindako
proiektuengatik sari ezberdinak jaso ditu, besteak beste, PRIMER PREMIO CUENTO
CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008 edo eta TERCER PREMIO
NACIONAL EN EDUCACIÓN INNOVADORA Y DE CALIDAD, PREMIOS
OFICIALES A SU CALIDAD EDUCATIVA, SU NIVEL DE INNOVACIÓN Y SU
FOMENTO DE LA CREATIVIDAD EN EL ALUMNADO DE INFANTIL .
Mota guztietako hardware-ak erabiltzen dituzte. HH-ko bigarren zikloan gela
bakoitzeko bi ordenagailu eta bi urteko gelan bat eta baita scanerra, kamara digitala,
bideo kamara, web-cam-a, inprimagailua, mikrofonoa ere. Honez gain, "familien cyber
txokoa" izeneko gela dago. Bertan, etxean ordenagailurik ez dutenentzat ordenagailuak
daude norbere beharretarako, ikastetxeko web orrian sartzeko, seme-alabei posta
elektronikoak bidaltzeko,... Softwarari dagokionez Word, Paint eta Photo Suite
erabiltzen dituzte batez ere.
       HH -an teknologia berriak sustatzea eta erabiltzea ikastetxeko proiektu
kurrikularraren barruan kokatzen da. Beraien ustez, teknologia berriak ikasteko eta
erakusteko oso erabilgarriak dira, baita HH-n ere, beraien metodologiaren filosofiarekin
oso ondo datozenak. Irakaslearen parte hartzea zeharkakoa izango da, ikastea erraztuko
duten testuinguruak eta egoera aberasgarriak sortuz, haurrari protagonismoa emanez.
Honela, helburua haurrak aurkikuntzak egitea, gozatzea, ikastea, berak bere jakintzak
eraikitzea eta jasotako egunerokotasunean txertatzea da.
       IKT-en inguruan egiten diren zenbait proiektu ondorengoak dira:


                    Proyectos de aula y centro
                        con recursos TIC


¿QUIERES VER LO QUE HACEMOS?
Desde esta página mostramos algunos proyectos
realizados con la intervención de los niños y
niñas de Zaleo, utilizando como recurso principal
las tecnologías de la información y la
comunicación.

*Cuentos representados con escenarios
recreados a través de las TICs:

                           El botón de Melitón
Flicts

*Utilizando la cámara digital

            Maratón de fotografía matemática

                     Recorridos por el barrio

*Con la cámara de video
    PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA
                     CAIXA 2008

*Materiales con Power Point, grabadora y
scanner

                   La Gallina Marcelina                 (cuento)


          Batmanlunio           (Historia de astronautas en inglés)


* Webquest: Es una página didáctica elaborada por los docentes,
con enlaces a materiales realizados en la escuela y a Internet donde
podréis navegar de una forma más segura. Facilita la adquisición de
competencias y nuevos aprendizajes.


                                  El barrio

                        Jugamos con el ratón

                        Expresarte en la red

                      Practicando la escucha

       Horrez gain, 2009ko urrian Europako IBM proiektuan parte hartu zuten. Berau
pelutxe proiektuaren antzekoa da baina herrialde ezberdineko haurren artean egiten da.
Ikastetxe bakoitzak besteari bere herrialdeko pertsonaia bat bidaltzen dio eta ondoren
teknologia berrien bidez komunikatzen dira. Batzutan elkarri argazkiak bidaltzen
dizkiete, bestetan eskaneatutako irudiak, beste batzutan berriz, naturako edo inguruneko
hotsak,… Proiektu honen bidez, IKT –ko tresna ezberdinak erabiltzeaz gain, kultura
ezberdinak ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du.
       Gurasoek ere irakatsi eta ikasteko jardueran parte hartzen dute, ikastetxeko beste
ikasgai askotan egiten den antzera. Ikastetxeko dinamikaren parte da. Gurasoen
formakuntza ez bada nahikoa, asteko hiru egunetan IKT arduradunaren laguntza jaso
dezakete ikastetxean bertan.
       Ikastetxe honetan oso apustu garbia egin dute IKT-en alde, pedagogia berriei
ateak zabaltzen dizkieten bezalaxe. Beraiek diotenez, XXI. Mendeko ikasleekin, beren
garaiko hizkuntzak erabiltzea oso onuragarria da.


IKT-ari dagokionez, nik Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan dagoen egoera zein den aztertu
dut. Ikastola honek ahalegin handiak egin ditu ingormazioaren eta komunikazioaren
teknologiak (IKTak) bere eguneroko zereginetan txertatzeko, bai kudeaketan, bai
antolaketan zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horregatik, Haurtzaro Ikastola IKT
plan propioa diseinatu eta aurrera eramaten ari da, beren ustez, honek garrantzia handia
baitu bai ikasleak etorkizunerako prestatzeko, baita ikastolako eguneroko martxarako
ere. Beren pentsamendu hau medio, Ikastolako Elkarteak IKT planean ikastetxe pilotu
izendatu zuen beste hamar ikastetxerekin batera.
Hezkuntza etaparen arabera proiektu ezberdinak dituzte martxan, HHn Urtxintxa
proiektua, LHn Txanela, eta azkenik, DBHn Ostadar proiektua. Proiektu hauetan
teknologia berriak barneratzen ari dira, eta bertako irakasleek iritzi guztiz positiboa dute
honen aurrean. HHko irakasleak esan digunez, oso egokia iruditzen zaio ordenagailua
erabiltzea soporte bezala, interesgarria eta aberasgarria dela, eta batez ere, arratoia,
teklatua, pantailak eskainitako irudiak... oso atseginak egiten zaizkielako haurrei.
Ordenagailuaren erabilera: HHko geletan ordenagailu bakarra dagoenez, lanak amaitu
ondoren, txoko horretan tokatzen zaienak, horra hurbildu, eta banaka-banaka pasatzen
dira ariketaren bat egitera. Etapa honetan CDak erabiltzen dituzte batez ere, eta CD
horietan ikasturtearen arabera, pertsonaia ezberdinekin lanketa ezberdinak egiten
dituzte, esaterako, ipuinak entzun, ipuinak irakurri, matematikako ariketa, margoketa,
puzzle jolasak, hizkuntza...). Pertsonai horiek hauxek dira, hiru urtekoen glea, Ttantto, 4
urtekoenean Txirritx eta, azkenik, 5ekoenean, Xango. Hala ere, nahiz eta arratoia edo
teklatua banaka erabili talde osoa egoten da bertan inplikatuta, eta ondorioz, batak
besteari laguntzen dio, aportazioak eginez... Beraz, ez da baten lana, talde lana baizik.
Ordenagailuaz gain, kañoia ere erabiltzen dute, gauzak proiektatzeko, esaterako, artea
lantzeko autoreak eta beraien lanen irudiak ikusten dituzte...
LHko lehenengo mailatik aurrera, Ikasys proiektuan dabiltza, aurten hasi dira lantzen
eta haurrek astean hiru saio izaten dituzte. Saio hauetan ingelesa, txanela, euskara eta
matematika lantzen dituzte. Irakasleek proiektu hau oso interesgarri bezala definitzen
dute, onura ugari ikusten baitizkie: haurrak oso motibatuta egoten dira, arreta
mantentzen dute eta autonomia ere lantzen dute.
Gainera, EHUko ikerkuntza eta metodologia saileko ebaluazioan adituak dio, proiektu
honen bidez oso emaitza onak lortu dituztela. Proiektuan parte hartu duten ikasleek,
parte hartu ez dutenek baino emaitza hobeak lortu dituzte ebaluatu diren bost
ikasgaietan (euskara, gaztelania, ingelesa, matematika eta gizarte). Horrez gain, ikasleen
zein irakasleen motibazioa igo egin da. Gainera, ikasleek modu autonomoan lan egitea
ahalbidetzen du, eta ondorioz, irakasleen presentzia txikiagoarekin lanak egitea lortuz.
Aniztasuna eta dibertsitateari dagokionez ere aukera anitza eskaintzen ditu, izan ere,
programa ikasle bakoitzaren mairala egokitu daiteke. Ondorioz, balorazio orokorra
eginez IKT-ak onuragarriak direla dio, baina IKT-eek soilik ez dutela aurrerapenik
ekartzen, baldin eta ez badira edukieez betetzen, eta kasu honetan, bete dira edukiz.
Honek emaitza onak ekarri ditu eta etorkizunerako izugarrizko espektatiba eta
aurrerapenak ekar ditzake.
Ikastetxean IKTaren inguruko arduradun bat dute, Joxin eta beste pertsona bat
teknologia berrien mantenurako, Joxan Arruabarrena. Bestalde, ziklo bakoitzean
koordinatzaile bat dago. Irakasleei ikastaroak eman zaizkie programa ezberdinen
inguruan (word, excel, acel, power point, multimedia, audioena, blogak nola sortu,
wiki...).
Lehen aipatu dudan Ikasys proiektuak, haur bakoitzak bere ordenagailua izatea eskatzen
du, eta honek Wifiaren beharra. Gai hau dela eta izugarrizko istiluekin dabiltza, guraso
asko honen kontra baitaute ondak kaltegarriak izan daitezkelakoan eta! Horregatik,
Haurtzaro Ikastolakoek beren webgunean Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta
Dirubideen zuzendaria den Carlos Crespok wifiaren inguruan emandako hitzaldi baten
zati bat dute zintzilikatuta. Bertan dio 2.0 geletan arbel digital interaktiboa, ikasleen
ordenagailu eramangarriak sartzen direla, eta ordenagailu eramangarri hauek elkarren
artean konexioa izateko, eta baita internetekin ere, beharrezkoa dela wifi teknologia.
Berak dio teknologia ziurra dela, gure eguneroko bizitzan presente dagoela, eta gainera,
onda asko ditugula gure inguruan irratiarena, telebistarena... eta ez dela ezer gertatzen.
Gainera, medikuntzan ere erabiltzen dira, eta osasun sialak dioenez, dituen 7.000
informe baino gehiagotan ez da wifiaren kalterik erakusten. Horrez gain, hezkuntzan
aplikaturiko teknologia da, bai Espanian, bai EHan eta baita internazionalki ere, eta
orain arte behintzat, ez zaio eragin kaltegarririk ezagutu. Beraz, esan dezakegu
teknologia ziurra dela. Hala ere, ezagutza ezak eta berrikuntza teknologikoek maiz
aurreiritze negatiboak sortzen dituzte, eta ondorioz, istiluak hor darrai!
Bideo hau, Ikastolan IKTaren inguruan egiten duten erabilera zein den azaltzen duten
beste bi bideo ikusteko, edota Ikasys proiektuaren inguruan informazio gehiago lortzeko
bisitatu Haurtzaro Ikastolako weborria: www.haurtzaroikastola.net
Oharra: LHtik aurrera ere blogak ere erabiltzen dituzte egiten dutena idazteko… (hau
hala ere hobeto begiratu behar dut)


       Bi kasu hauek alderatuta zenbait ondorio atera ditut. Alde batetik, ikastetxe
askotan teknologia berriak motibazio sortzaile bezala erabiltzen dira, gaur egun ikus-
entzunezko tresnak toki handia hartu dute gure gizartean eta ikasleen arreta
bereganatzen eta motibatzen laguntzen du. Badirudi askotan haurren gustokoak diren
ekintzak, gauzak egiten saiatzen direla irakasleak eta batzutan onartu beharko litzateke,
gauzak egin behar direlako egiten jakitea ere ona dela, frustrazioa kanalizatzen lagundu
dezake honek.
       Bestetik, pedagogia berriei ateak irekiz gero, IKT-k erabilera oso interesgarriak
izan ditzake, sormena lantzeko esaterako.

More Related Content

What's hot

Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiakHaur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiakErdizkalauetan4
 
Arbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloakArbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloakkepahernandez
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
Teknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien ErabilpenaTeknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien Erabilpenausoa
 
Ataza digitalak eskola 2.0an
Ataza digitalak eskola 2.0anAtaza digitalak eskola 2.0an
Ataza digitalak eskola 2.0anPilar Etxebarria
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfniinbee
 
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola EzberdinetanTeknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetanroriiis
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Eskola2.0baliabideak
Eskola2.0baliabideakEskola2.0baliabideak
Eskola2.0baliabideakmarimarpego
 

What's hot (12)

Bloga
BlogaBloga
Bloga
 
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiakHaur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
 
Ikt interbentzioa
Ikt interbentzioaIkt interbentzioa
Ikt interbentzioa
 
Arbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloakArbel digitala _hh_lh-arloak
Arbel digitala _hh_lh-arloak
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
Mate Lana
Mate LanaMate Lana
Mate Lana
 
Teknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien ErabilpenaTeknologia Berrien Erabilpena
Teknologia Berrien Erabilpena
 
Ataza digitalak eskola 2.0an
Ataza digitalak eskola 2.0anAtaza digitalak eskola 2.0an
Ataza digitalak eskola 2.0an
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola EzberdinetanTeknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Eskola2.0baliabideak
Eskola2.0baliabideakEskola2.0baliabideak
Eskola2.0baliabideak
 

Viewers also liked

Izarrak eta Liraili printzesa
Izarrak  eta Liraili printzesaIzarrak  eta Liraili printzesa
Izarrak eta Liraili printzesagloriaprado
 
2. Ppt Lana Unibertsoa
2. Ppt Lana   Unibertsoa2. Ppt Lana   Unibertsoa
2. Ppt Lana Unibertsoaversusme87
 
Decálogo uso de las TIC en Educación
Decálogo uso de las TIC en EducaciónDecálogo uso de las TIC en Educación
Decálogo uso de las TIC en EducaciónAntonio Garrido
 
Robotika haur hezkuntzan
Robotika haur hezkuntzanRobotika haur hezkuntzan
Robotika haur hezkuntzanLeiire25
 
Jornadas Formativas Educar para proteger
Jornadas Formativas Educar para protegerJornadas Formativas Educar para proteger
Jornadas Formativas Educar para protegerLourdes Giraldo Vargas
 
CONCIENCIA FONOLÓGICA
CONCIENCIA FONOLÓGICACONCIENCIA FONOLÓGICA
CONCIENCIA FONOLÓGICAcprgraus
 
Las Tics en la Educacion Infantil
Las Tics en la Educacion InfantilLas Tics en la Educacion Infantil
Las Tics en la Educacion Infantilelizabeth.velascor
 
Glogster. CeDeC
Glogster. CeDeCGlogster. CeDeC
Glogster. CeDeCCEDEC
 

Viewers also liked (16)

Generacion mobile #FP
Generacion mobile #FPGeneracion mobile #FP
Generacion mobile #FP
 
Izarrak eta Liraili printzesa
Izarrak  eta Liraili printzesaIzarrak  eta Liraili printzesa
Izarrak eta Liraili printzesa
 
2. Ppt Lana Unibertsoa
2. Ppt Lana   Unibertsoa2. Ppt Lana   Unibertsoa
2. Ppt Lana Unibertsoa
 
Decálogo uso de las TIC en Educación
Decálogo uso de las TIC en EducaciónDecálogo uso de las TIC en Educación
Decálogo uso de las TIC en Educación
 
Esperimentua landareekin
Esperimentua landareekinEsperimentua landareekin
Esperimentua landareekin
 
Robotika haur hezkuntzan
Robotika haur hezkuntzanRobotika haur hezkuntzan
Robotika haur hezkuntzan
 
Zenbatzen
ZenbatzenZenbatzen
Zenbatzen
 
Tangram
TangramTangram
Tangram
 
Jornadas Formativas Educar para proteger
Jornadas Formativas Educar para protegerJornadas Formativas Educar para proteger
Jornadas Formativas Educar para proteger
 
CONCIENCIA FONOLÓGICA
CONCIENCIA FONOLÓGICACONCIENCIA FONOLÓGICA
CONCIENCIA FONOLÓGICA
 
Sombrero cordobés
Sombrero  cordobésSombrero  cordobés
Sombrero cordobés
 
Landare baten atalak
Landare baten atalakLandare baten atalak
Landare baten atalak
 
Las Tics en la Educacion Infantil
Las Tics en la Educacion InfantilLas Tics en la Educacion Infantil
Las Tics en la Educacion Infantil
 
Video en el aula
Video en el aulaVideo en el aula
Video en el aula
 
Glogster. CeDeC
Glogster. CeDeCGlogster. CeDeC
Glogster. CeDeC
 
Cuento para reforzar las praxias. UN SUEÑO...EXTRAÑO
Cuento para reforzar las praxias. UN SUEÑO...EXTRAÑOCuento para reforzar las praxias. UN SUEÑO...EXTRAÑO
Cuento para reforzar las praxias. UN SUEÑO...EXTRAÑO
 

Similar to Ikt haur hezkuntzan

Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lanagorritxo
 
IKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanIKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanurruju
 
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaEdurne M. Arrese
 
Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaunai1994
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak xabi
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua4superneskak
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaepalomino001
 
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola EzberdinetanTeknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetanestinago
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakMattin7
 
Ikt konparaketa praktiketako eskoletan
Ikt konparaketa praktiketako eskoletanIkt konparaketa praktiketako eskoletan
Ikt konparaketa praktiketako eskoletaniujuli
 

Similar to Ikt haur hezkuntzan (20)

Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
IKTak herri ametsan
IKTak herri ametsanIKTak herri ametsan
IKTak herri ametsan
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 
Hezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bideaHezkuntza berrikuntzari bidea
Hezkuntza berrikuntzari bidea
 
Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lana
 
Txostena amaituta
Txostena amaitutaTxostena amaituta
Txostena amaituta
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Ondorioak
OndorioakOndorioak
Ondorioak
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Ondorioak
Ondorioak Ondorioak
Ondorioak
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
 
Txostenaaaaaaa
TxostenaaaaaaaTxostenaaaaaaa
Txostenaaaaaaa
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola EzberdinetanTeknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
Teknologia Berrien Erabilpena Eskola Ezberdinetan
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriakHezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
 
Ikt konparaketa praktiketako eskoletan
Ikt konparaketa praktiketako eskoletanIkt konparaketa praktiketako eskoletan
Ikt konparaketa praktiketako eskoletan
 

More from gorritxo

Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_gorritxo
 
Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_gorritxo
 
Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]
Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]
Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]gorritxo
 
Collage_Elsa_En_Madrid
Collage_Elsa_En_MadridCollage_Elsa_En_Madrid
Collage_Elsa_En_Madridgorritxo
 
Working_with_food
Working_with_foodWorking_with_food
Working_with_foodgorritxo
 

More from gorritxo (6)

Moto gp
Moto gpMoto gp
Moto gp
 
Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_
 
Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_Sancho mc clintock_
Sancho mc clintock_
 
Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]
Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]
Proyecto%20 tic.%20eei%20zaleo[1]
 
Collage_Elsa_En_Madrid
Collage_Elsa_En_MadridCollage_Elsa_En_Madrid
Collage_Elsa_En_Madrid
 
Working_with_food
Working_with_foodWorking_with_food
Working_with_food
 

Ikt haur hezkuntzan

  • 1. Nire lanaren zatia egin ahal izateko iturri ezberdinetatik jaso dut informazioa. 1) Hasteko HH-ko irakasle batekin hitz egin nuen. Bere esanetan IKT ez da bere hezkuntza proiektuaren barruan sartzen eta ondorioz, teknologia berriak betiko hezkuntza metodologiari laguntzeko erabiltzen dute. Hardwari dagokionean gela bakoitzean ordenagailu bat dute eta arbela digital antzeko bat eta softwari dagokionean berriz, urtxintxako materialean datorren CD-a erabiltzen dute (Txango, Txirritx, ) eta internet konexioa dute. Ordenagailuaren erabilera gelako dinamikan txertaturik ez badago ere, Urtxintxako materialari jarraitzeko oso erabilgarria suertatzen da. Horrez gain, jolasteko, ipuinak irakurtzeko eta denbora librerako ere erabiltzen dute eta aldian behin baita interneten zerbait aurkitu eta ikusteko. Arbela digital antzekoa aldiz, idazten ikasteko erabiltzen dute, letra ezagutuz… Irakasleak orokorrean gazteak dira eta maila horretan aritzeko nahikoa formakuntza dute. Dena den, noizean behin eguneratuta egoteko ikastaroak egiten dituzte. Irakaslearen esanetan, material hauen erabilerak ikasleak asko motibatzen ditu, interes handia jartzen dute eta etxean ere honelako tresnak erabiltzera ohituta daudela antzematen zaie. Ikastetxearen azpiegiturak eta diru-sarrerak behar izateak, asko mugatzen omen du teknologia berriak gehiago erabiltzea. Horrez gain, ikastetxe honetan ez dute uste HH-n teknologia berriak erabiltzea horren garrantzitsua denik. 2) Honekin nahikoa ez eta HH-n IKT-ren erabilerari garrantzia ematen dion ikastetxe bat aurkitu nahian, interneten bila aritu eta gero Madrilgo Zaleo Ikastetxe publikoaren berri izan nuen. HH-n espezializatua dago eta 3hilabetetik 6 urte bitarteko 116 haurrekin lan egiten da. Zentru honen ezaugarririk garrantzitsuena berrikuntza pedagogikoen bilaketa etengabea da. Honela, zientzia, arte eta ikt mailan egindako proiektuengatik sari ezberdinak jaso ditu, besteak beste, PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008 edo eta TERCER PREMIO NACIONAL EN EDUCACIÓN INNOVADORA Y DE CALIDAD, PREMIOS OFICIALES A SU CALIDAD EDUCATIVA, SU NIVEL DE INNOVACIÓN Y SU FOMENTO DE LA CREATIVIDAD EN EL ALUMNADO DE INFANTIL .
  • 2. Mota guztietako hardware-ak erabiltzen dituzte. HH-ko bigarren zikloan gela bakoitzeko bi ordenagailu eta bi urteko gelan bat eta baita scanerra, kamara digitala, bideo kamara, web-cam-a, inprimagailua, mikrofonoa ere. Honez gain, "familien cyber txokoa" izeneko gela dago. Bertan, etxean ordenagailurik ez dutenentzat ordenagailuak daude norbere beharretarako, ikastetxeko web orrian sartzeko, seme-alabei posta elektronikoak bidaltzeko,... Softwarari dagokionez Word, Paint eta Photo Suite erabiltzen dituzte batez ere. HH -an teknologia berriak sustatzea eta erabiltzea ikastetxeko proiektu kurrikularraren barruan kokatzen da. Beraien ustez, teknologia berriak ikasteko eta erakusteko oso erabilgarriak dira, baita HH-n ere, beraien metodologiaren filosofiarekin oso ondo datozenak. Irakaslearen parte hartzea zeharkakoa izango da, ikastea erraztuko duten testuinguruak eta egoera aberasgarriak sortuz, haurrari protagonismoa emanez. Honela, helburua haurrak aurkikuntzak egitea, gozatzea, ikastea, berak bere jakintzak eraikitzea eta jasotako egunerokotasunean txertatzea da. IKT-en inguruan egiten diren zenbait proiektu ondorengoak dira: Proyectos de aula y centro con recursos TIC ¿QUIERES VER LO QUE HACEMOS? Desde esta página mostramos algunos proyectos realizados con la intervención de los niños y niñas de Zaleo, utilizando como recurso principal las tecnologías de la información y la comunicación. *Cuentos representados con escenarios recreados a través de las TICs: El botón de Melitón
  • 3. Flicts *Utilizando la cámara digital Maratón de fotografía matemática Recorridos por el barrio *Con la cámara de video PRIMER PREMIO CUENTO CIENTÍFICO FUNDACIÓN LA CAIXA 2008 *Materiales con Power Point, grabadora y scanner La Gallina Marcelina (cuento) Batmanlunio (Historia de astronautas en inglés) * Webquest: Es una página didáctica elaborada por los docentes, con enlaces a materiales realizados en la escuela y a Internet donde podréis navegar de una forma más segura. Facilita la adquisición de competencias y nuevos aprendizajes. El barrio Jugamos con el ratón Expresarte en la red Practicando la escucha Horrez gain, 2009ko urrian Europako IBM proiektuan parte hartu zuten. Berau pelutxe proiektuaren antzekoa da baina herrialde ezberdineko haurren artean egiten da.
  • 4. Ikastetxe bakoitzak besteari bere herrialdeko pertsonaia bat bidaltzen dio eta ondoren teknologia berrien bidez komunikatzen dira. Batzutan elkarri argazkiak bidaltzen dizkiete, bestetan eskaneatutako irudiak, beste batzutan berriz, naturako edo inguruneko hotsak,… Proiektu honen bidez, IKT –ko tresna ezberdinak erabiltzeaz gain, kultura ezberdinak ezagutu eta bizitzeko aukera ematen du. Gurasoek ere irakatsi eta ikasteko jardueran parte hartzen dute, ikastetxeko beste ikasgai askotan egiten den antzera. Ikastetxeko dinamikaren parte da. Gurasoen formakuntza ez bada nahikoa, asteko hiru egunetan IKT arduradunaren laguntza jaso dezakete ikastetxean bertan. Ikastetxe honetan oso apustu garbia egin dute IKT-en alde, pedagogia berriei ateak zabaltzen dizkieten bezalaxe. Beraiek diotenez, XXI. Mendeko ikasleekin, beren garaiko hizkuntzak erabiltzea oso onuragarria da. IKT-ari dagokionez, nik Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan dagoen egoera zein den aztertu dut. Ikastola honek ahalegin handiak egin ditu ingormazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) bere eguneroko zereginetan txertatzeko, bai kudeaketan, bai antolaketan zein irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Horregatik, Haurtzaro Ikastola IKT plan propioa diseinatu eta aurrera eramaten ari da, beren ustez, honek garrantzia handia baitu bai ikasleak etorkizunerako prestatzeko, baita ikastolako eguneroko martxarako ere. Beren pentsamendu hau medio, Ikastolako Elkarteak IKT planean ikastetxe pilotu izendatu zuen beste hamar ikastetxerekin batera. Hezkuntza etaparen arabera proiektu ezberdinak dituzte martxan, HHn Urtxintxa proiektua, LHn Txanela, eta azkenik, DBHn Ostadar proiektua. Proiektu hauetan teknologia berriak barneratzen ari dira, eta bertako irakasleek iritzi guztiz positiboa dute honen aurrean. HHko irakasleak esan digunez, oso egokia iruditzen zaio ordenagailua erabiltzea soporte bezala, interesgarria eta aberasgarria dela, eta batez ere, arratoia, teklatua, pantailak eskainitako irudiak... oso atseginak egiten zaizkielako haurrei. Ordenagailuaren erabilera: HHko geletan ordenagailu bakarra dagoenez, lanak amaitu ondoren, txoko horretan tokatzen zaienak, horra hurbildu, eta banaka-banaka pasatzen dira ariketaren bat egitera. Etapa honetan CDak erabiltzen dituzte batez ere, eta CD horietan ikasturtearen arabera, pertsonaia ezberdinekin lanketa ezberdinak egiten dituzte, esaterako, ipuinak entzun, ipuinak irakurri, matematikako ariketa, margoketa, puzzle jolasak, hizkuntza...). Pertsonai horiek hauxek dira, hiru urtekoen glea, Ttantto, 4 urtekoenean Txirritx eta, azkenik, 5ekoenean, Xango. Hala ere, nahiz eta arratoia edo
  • 5. teklatua banaka erabili talde osoa egoten da bertan inplikatuta, eta ondorioz, batak besteari laguntzen dio, aportazioak eginez... Beraz, ez da baten lana, talde lana baizik. Ordenagailuaz gain, kañoia ere erabiltzen dute, gauzak proiektatzeko, esaterako, artea lantzeko autoreak eta beraien lanen irudiak ikusten dituzte... LHko lehenengo mailatik aurrera, Ikasys proiektuan dabiltza, aurten hasi dira lantzen eta haurrek astean hiru saio izaten dituzte. Saio hauetan ingelesa, txanela, euskara eta matematika lantzen dituzte. Irakasleek proiektu hau oso interesgarri bezala definitzen dute, onura ugari ikusten baitizkie: haurrak oso motibatuta egoten dira, arreta mantentzen dute eta autonomia ere lantzen dute. Gainera, EHUko ikerkuntza eta metodologia saileko ebaluazioan adituak dio, proiektu honen bidez oso emaitza onak lortu dituztela. Proiektuan parte hartu duten ikasleek, parte hartu ez dutenek baino emaitza hobeak lortu dituzte ebaluatu diren bost ikasgaietan (euskara, gaztelania, ingelesa, matematika eta gizarte). Horrez gain, ikasleen zein irakasleen motibazioa igo egin da. Gainera, ikasleek modu autonomoan lan egitea ahalbidetzen du, eta ondorioz, irakasleen presentzia txikiagoarekin lanak egitea lortuz. Aniztasuna eta dibertsitateari dagokionez ere aukera anitza eskaintzen ditu, izan ere, programa ikasle bakoitzaren mairala egokitu daiteke. Ondorioz, balorazio orokorra eginez IKT-ak onuragarriak direla dio, baina IKT-eek soilik ez dutela aurrerapenik ekartzen, baldin eta ez badira edukieez betetzen, eta kasu honetan, bete dira edukiz. Honek emaitza onak ekarri ditu eta etorkizunerako izugarrizko espektatiba eta aurrerapenak ekar ditzake. Ikastetxean IKTaren inguruko arduradun bat dute, Joxin eta beste pertsona bat teknologia berrien mantenurako, Joxan Arruabarrena. Bestalde, ziklo bakoitzean koordinatzaile bat dago. Irakasleei ikastaroak eman zaizkie programa ezberdinen inguruan (word, excel, acel, power point, multimedia, audioena, blogak nola sortu, wiki...). Lehen aipatu dudan Ikasys proiektuak, haur bakoitzak bere ordenagailua izatea eskatzen du, eta honek Wifiaren beharra. Gai hau dela eta izugarrizko istiluekin dabiltza, guraso asko honen kontra baitaute ondak kaltegarriak izan daitezkelakoan eta! Horregatik, Haurtzaro Ikastolakoek beren webgunean Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Dirubideen zuzendaria den Carlos Crespok wifiaren inguruan emandako hitzaldi baten zati bat dute zintzilikatuta. Bertan dio 2.0 geletan arbel digital interaktiboa, ikasleen ordenagailu eramangarriak sartzen direla, eta ordenagailu eramangarri hauek elkarren artean konexioa izateko, eta baita internetekin ere, beharrezkoa dela wifi teknologia.
  • 6. Berak dio teknologia ziurra dela, gure eguneroko bizitzan presente dagoela, eta gainera, onda asko ditugula gure inguruan irratiarena, telebistarena... eta ez dela ezer gertatzen. Gainera, medikuntzan ere erabiltzen dira, eta osasun sialak dioenez, dituen 7.000 informe baino gehiagotan ez da wifiaren kalterik erakusten. Horrez gain, hezkuntzan aplikaturiko teknologia da, bai Espanian, bai EHan eta baita internazionalki ere, eta orain arte behintzat, ez zaio eragin kaltegarririk ezagutu. Beraz, esan dezakegu teknologia ziurra dela. Hala ere, ezagutza ezak eta berrikuntza teknologikoek maiz aurreiritze negatiboak sortzen dituzte, eta ondorioz, istiluak hor darrai! Bideo hau, Ikastolan IKTaren inguruan egiten duten erabilera zein den azaltzen duten beste bi bideo ikusteko, edota Ikasys proiektuaren inguruan informazio gehiago lortzeko bisitatu Haurtzaro Ikastolako weborria: www.haurtzaroikastola.net Oharra: LHtik aurrera ere blogak ere erabiltzen dituzte egiten dutena idazteko… (hau hala ere hobeto begiratu behar dut) Bi kasu hauek alderatuta zenbait ondorio atera ditut. Alde batetik, ikastetxe askotan teknologia berriak motibazio sortzaile bezala erabiltzen dira, gaur egun ikus- entzunezko tresnak toki handia hartu dute gure gizartean eta ikasleen arreta bereganatzen eta motibatzen laguntzen du. Badirudi askotan haurren gustokoak diren ekintzak, gauzak egiten saiatzen direla irakasleak eta batzutan onartu beharko litzateke, gauzak egin behar direlako egiten jakitea ere ona dela, frustrazioa kanalizatzen lagundu dezake honek. Bestetik, pedagogia berriei ateak irekiz gero, IKT-k erabilera oso interesgarriak izan ditzake, sormena lantzeko esaterako.