1. IRAKURRI ETA ULER DEZAGUN
Laguntza gela
Irakurri testua.
BI KATAKUME BELDURTI
Baziren behin bi katakume oso lagunak zirenak.
Eki katutxoa ilehoria zen eta Txintxirrin katemea, beltz-beltza.
Baserri batean bizi ziren.
Egun batean miauka ari ziren jolasean. Halako batean, sekulako
zaunka entzun zen.
- Zer izan da hori? – galdetu zuen Ekik.
- Ez-ez-ez-da-da-da-kit – erantzun zuen, dardarka,Txintxirrin
katemeak.
- Uhhhhh! Zelako beldurra –esan zuen Ekik.
- Munstro bat izango da! – esan zuenTxintxirrinek.
- Badakit, txakur erraldoi bat izango da!– oihukatu zuen Ekik.
Eta, bat-batean, urrats batzuk entzun
zituzten. Gero eta hurbilago entzuten ziren. Eta txakur oso handi
baten aurpegia agertu zitzaien aurrean. Baina ez zen zaunkarik
entzuten. Izan ere, txakur aurpegi hura MOZORRO BAT ZEN !
Katakumeak konturatu zirenean, pozaren pozez saltoka hasi ziren.
2. IRAKURRI ETA ULER DEZAGUN
Laguntza gela
1- Aukeratu erantzun zuzena:
- Zeintzuk dira ipuinaren protagonistak?
Bi txakurkume Bi katakume Zaldia
- Non bizi ziren katakumeak?
Mendian Baserrian Teilatuan
- Zer entzun zuten jolasean ari zirela?
Katu baten miauka Txakur baten zaunka
- Zeren aurpegia agertu zitzaien bi katakumeei?
Mamuaren aurpegia Txakurraren aurpegia
- Zer zen txakur aurpegi hura?
Lehoi bat Mamu bat Mozorro bat
2- Zer izenburu du ipuinak? Idatzi.
Zer beste izenburu jarriko zenioke? Asmatu eta idatzi.
3- Koloreztatu testuan agertzen diren hitzak.
txakurkumelagunaklehengusua
k
mozorroa
aurpegiabaserriakatakumemendiabeldurra
3. IRAKURRI ETA ULER DEZAGUN
Laguntza gela
Ekik
Txintxirrinek
4- Idatzi katakumearen izena alboan.
5- Nork esaten ditu esaldi hauek? Lotu.
- Zer izan da hori?
- Ez-ez-ez-da-da-da-kit
- Uhhhhh! Zelako beldurra
- Munstro bat izango da!
- Badakit, txakur erraldoi bat izango da!
6- Idatzi esaldi bakoitza dagokion irudiaren azpian.
Mozorro bat zen!
Baziren behin bi katakume oso lagunak zirenak.
Katakumeak pozaren pozez saltoka hasi ziren.
4. IRAKURRI ETA ULER DEZAGUN
Laguntza gela
7- Idatzi animalien izenak puxiken letrak ordenatuta.