SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 8
Descargar para leer sin conexión
LDOKO
IGE
PROZESUAREN ARGIBIDEAK

Desanexioari buruzko

HERRI KONTSULTA
Nota: la versión de este documento en
castellano, para los que así lo
deseen, está disponible en la
oficina de la Casa de Cultura de
Igeldo, de martes a viernes de
15:30 a 17:30, o se puede solicitar
en el teléfono 943 313030 o en el
correo electrónico:
herrikontseilua@gmail.com

Igeldon

2013ko azaroaren 10ean
1. SARRERA

Dokumentu honek parte hartzeko prozesu baten argibideak jasotzen ditu: Igeldoko desanexioari buruzko
herri kontsultarekin amaituko den parte hartzeko prozesuarenak, hain zuzen.
Herri kontsulta gaur egun indarrean dagoen Gipuzkoako Herritarren partaidetzari buruzko uztailaren 8ko
1/2010 Foru arauaren baitan egingo da.
Desanexioari buruzko herri kontsulta 2013ko azaroaren 10ean egingo da Igeldon.
Erakunde sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta Igeldoko Herri Kontseilua elkarlanean arituko da
prozesu osoan.

2
2. AURREKARIAK

Honako hauek dira prozesua justifikatzen duten eztabaida-gaiaren zergatia eta aurrekariak:
Gaur egun Donostiako auzoa den Igeldok herri nortasun bizia du.
Igeldo herria zen 1180. urtean Donostiako hiria sortu zenean. Hiria sortu zen une berean, Igeldo bertako
auzo izatera pasatu zen. Dena den, bere baliabideak kudeatzeko eta antolatzeko administrazio propioa
izan zuen kontzeju gisa, eta 1845eko udal legearen arabera, bertan aukeratutako alkate eta
errejidoreekin osatutako udala ere eduki zuen. Egoera horrek sei urte iraun zituen, 1851an Donostiaren
parte izan zen berriro ere. 1857an, Igeldok independentzia eskatu zuen, baina ez zuen lortu, eta
1863tik aurrera Donostiara erabat lotuta geratu zen. Ondoren, auzo alkatea izan zuen.
Bere burua era autonomoan gobernatzearen aldeko iritzia eta jarrera indartsua izan da eta izaten
jarraitzen du Igeldon. 1980ko hamarkadan berriro ere desanexioaren aldeko mugimendua piztu eta
egituratu zen.
Donostiako Udalak Igeldon egin nahi zituen aldaketa urbanistiko esanguratsu batzuek zenbaiten artean
egonezina sortu zuten, bertako etxebizitza beharrak kontuan hartzen ez zituela uste baitzuten. Horrela,
Auzolan elkarteak, garai hartan indarrean zegoen 1960/1986 dekretuan oinarrituta, 1994ko azaroan,
herri galdeketa bat bultzatu zuen.
Galdeketan, %58,7ak Igeldo Donostiatik bereiztearen alde bozkatu zuen, %8,8ak kontra eta %32ak
deszentralizazioaren alde egin zuen. Orduan 908 herritar bizi ziren Igeldon eta horietatik 717k zuten
boto eskubidea. Galdeketan 487 pertsonek hartu zuten parte.
Galdeketaren emaitzak kontuan hartuta, Itsas Aurre elkartea sortu zen desanexioaren prozesua aurrera
eramateko. Ondoren, igeldotarren eguneroko arazoei aurre egiteko, Igeldoko Herri Kontseilua sortu
zen 1996an.
Galdeketako emaitzak eskuan hartuta eta bideragarritasun txostenak eginda, 1995eko otsailean,
Igeldoko Itsas Aurre Elkarteak Donostiako Udalari desanexiorako espedientea irekitzeko eskaera formala
aurkeztu zion.
Geroztik, espediente horrek atzera-aurrera asko izan ditu eta epaitegietan ere egon da.
Itsas Aurre elkarteak 2013ko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiari espedientea berrikusteko eskaera
luzatu dio. Foru Aldundiak erabakia hartzeko igeldotarrek zer iritzi duten jakin nahi du herri kontsulta
baten bidez.

3
3. PARTE HARTZEKO PROZESUA

Parte hartzeko prozesua 2013ko irailean jarri da martxan eta azaroaren 10eko kontsultarekin amaituko da.
Herri kontsultaren aurretik, beraz, herritarrek gaiaz informatu, hausnartu eta eztabaidatzeko hainbat mahai
inguru, auzokako bilera eta sektorekako bilera izango dituzte. Horietan honako gai hauek landuko dira:

• parte hartzeko prozesua
• desanexioa: zer da? zergatik bai? zergatik ez? zer suposatzen du?
• kontsultaren emaitzaren araberako urratsak

Ekintza
1. mahai ingurua: Desanexioari buruzko herri kontsulta Igeldon

Eguna

Ordua

Tokia

URRIAK 3, osteguna

20:00

Itsas Aurre kultur etxean

Sektore ekonomikoaren bilera

URRIAK 7, astelehena

17:00

Itsas Aurre kultur etxean

Eragileen bilera

URRIAK 10, osteguna

17:30

Eskolan

Hegoaldeko / Mendebaldeko herritarrentzat bilera irekia

URRIAK 14, astelehena

20:00

Itsas Aurre kultur etxean

Etumeko / Ameztiko herritarrentzat bilera irekia

URRIAK 17 osteguna

20:00

Buenavistan

Etumeko / Ameztiko herritarrentzat bilera irekia GAZTELANIAZ

URRIAK 21, astelehena

20:00

Nicolsen

Itsasaldeko herritarrentzat bilera irekia

URRIAK 24, osteguna

20:00

Itsas Aurre kultur etxean

Kaskoko herritarrentzat bilera irekia

URRIAK 30, asteazkena

20:00

Din din elkartean

AZAROAK 8, ostirala

20:00

Itsas Aurre kultur etxean

2. mahai ingurua: Desanexioari buruzko herri kontsulta Igeldon
(herritarren bileretan ateratakoarekin aberastuta)

Hizkuntzaren tratamendua: euskara Igeldoko berezko hizkuntza da, baita bertako ohiko hizkuntza ere. Hala ere, erdal hiztunei begira,
bilera bat gaztelaniaz egingo da eta bilera guztietan banatuko den dokumentazioa gaztelaniaz ere egongo da nahi duenarentzat eta
galdera-erantzunen tartean bakoitzak nahi duen hizkuntza erabiltzeko aukera izango du.

4
4. KONTSULTAREN EZAUGARRIAK

Igeldo Donostiatik desanexionatzearen inguruko herri kontsulta, 2013ko azaroaren 10ean, igandean,
egingo da.
• Botoa emateko eskubidea honako hauek izango dute:
– Igeldon bizi diren herritarrek. Horretarako, alde batetik Usurbil, Orio eta Kantauri
itsasoak markatutako mugak hartzen dira kontuan eta bestalde, Donostiarekiko
mugak; Donostiako udalak definitutakoak.
– irailaren 30a baino lehen barruti horretan erroldatutako herritarrek.
– eta azaroaren 10a baino lehen 16 urte bete dituztenek.
• Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara.
• Tokia: Itsas Aurre kultur etxean.
• Beharrezko dokumentazioa: hauteskundeetan erabiltzen diren ohiko identifikazio
dokumentuak.
Herri kontsultaren baldintzak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Herri Kontseiluak bermatuko dituzte.

5. KONTSULTARAKO GALDERA

Parte hartzeko prozesua diseinatzeko lanaren ildotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Herri Kontseiluak
herri kontsultako galdera erabaki dute. Honako hau

Igeldo udalerria
izatea nahi duzu?
5
6. ESKENATOKIAK
a) UDALERRI BIHURTZEKOTAN
Herri kontsultan herritarren gehiengoa desanexioaren aldekoa balitz eta Gipuzkoako Foru
Aldundiak, igeldotarren iritzia kontuan hartuta, desanexioa onartuko balu.
Legearen arabera, 1.001 eta 2.000 biztanle artean dituzten udalerriek (Igeldok 1.074 biztanle ditu) 9 zinegotzi
izaten dituzte.
Bestalde, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek derrigor alkatea, alkateordea, kontuen batzordea
eta plenoa izan behar dituzte. Hala ere, plenoak erabakiko balu, beste organo batzuk ere eratu ahal izango
lirateke.
Udal batek, legez, derrigor eskaini beharreko zerbitzuak honako hauek dira: eremu publikoa argiztatzea eta
garbitzea, hilerria, ur hornikutza eta estolderia, elikagaien kontrola, hondakinen bilketa eta bideen zolaketa.
Dena den, legez har ditzakeen eskumenak ere badira:
• Leku publikoen segurtasuna eta zirkulazioaren antolaketa.
• Bide publikoen artapena.
• Antolamendu eta kudeaketa urbanistikoa.
• Ondare artistiko, historiko eta ingurumenaren babesa.
• Zerbitzu sozialak eta garraio publikoa.
• Turismo, kirol eta kultur arloak.
• Lankidetza, irakaskuntza eta osasungintza arloan eskuduntza duten instituzioekin.
Udalerri batek zerbitzuak bere kabuz eskaini ditzake –hau da, bere baliabideak soilik erabiliz- edo beste udalerri
batzuekin elkarlanean. Adibidez, kaleak beren baliabideez garbitu edo argiztatzen dituzte udalek, baina ur
hornikuntza edo hondakinen tratamenduari dagokionez, beste udal batzuekin sortutako mankomunitateen
bidez eskaintzen dute zerbitzua. Igeldoren kasuan, inguruko udalerrietan ur hornikuntza Añarbeko
mankomunitateak (Errenteria, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Lezo, Urnieta, Usurbil eta
Astigarraga) kudeatzen du, eta hondakinen tratamendua, San Markos Mankomunitateak (Donostia, Errenteria,
Oiartzun, Lezo, Pasaia, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil).
Udalerrien finantziazio iturri nagusia, Foru Aldundiak zergetatik udaletara bideratzen duen zatia da. Dena dela,
udalek ere, beren kabuz, zergak bildu ditzakete. Alde batetik, esaterako, lizentziak emateko
orduan edo ur hornikuntza ematerakoan tasak kobratzen dituzte. Bestetik, zerga bereziak ere
ezartzen dituzte udalek: haien artean esanguratsuenak, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
IGEL
DO
(I.B.I.) edo ibilgailuen gainekoa.
Adibidez, Amezketak eta Berastegik, ezaugarri aldetik, Igeldoren antza dute: bi udalerri hauek 900.000 €
inguruko sarrerak dituzte. Horietatik %61 Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik jasotzen dute (Gipuzkoako
Foru Aldunditik) eta gainerako %39, udal zerga eta tasetatik.
6
b) AUZO IZATEN JARRAITZEKOTAN
Herri kontsultan herritarren gehiengoa desanexioaren aurkakoa balitz eta Gipuzkoako Foru
Aldundiak, igeldotarren iritzia kontuan hartuta, desanexioa ukatuko balu.
Gaur egungo egoera mantenduko litzateke, Donostiako beste edozein auzoren modura.
Igeldon, hauteskunde bitartez osatutako Herri Kontseilu bat dago. Bertan, zazpi kidek modu boluntarioan
hartzen dute parte. Elkarte honek helburu hauek ditu:
• Igeldotarren bizi baldintzak hobetzea
• Igeldo beste lekuetan ordezkatzea
• Igeldotarren berezko izaera eta ezaugarriak zaintzea
Auzoa izaten jarraituz gero, Donostiako Udalak Igeldoko behar nagusiak kudeatzen jarraituko luke. Donostiako
Udalean 25 zinegotzi aukeratzen dira. Alkatea, alkateordea, kontu batzordea eta plenoa ez ezik, ondorengo
hauek ere derrigorrezkoak dira: gobernu batzordea, plenoko batzordeak, aholkularitza juridikoa, iradokizun eta
erreklamazio batzordea, kudeaketa ekonomiko-finantziariorako organoak, hainbat arlotako zuzendaritzak…
Biztanle asko dituzten udalerriek, Donostiak bezala, beren eremua distritotan banatzeko aukera dute, Udaleko
zinegotzi baten gidaritzapean, deszentralizatutako kudeaketa bultzatzeko asmoz. Donostiaren kasuan ez da
horrelako antolamendurik sortu.
Igeldok ez du inolako eskuduntzarik kudeatzen, baina, Igeldoko bi elkartek hitzarmenak egin
dituzte Donostiako Udalarekin. Igeldoko Herri Kontseiluak kultur arloko hitzarmena du
Udalarekin eta honek diru laguntza ziurtatzen dio, kultur etxerik ez duten beste auzo batzuei
DO
IGEL
bezala. Lizardi pilota eskolak ere 2012an hitzarmena sinatu zuen Udalarekin. Hitzarmen horren
arabera, udalak 7.000 € jarri zituen frontoiaren erabilera antolatzeko.
Donostia bezalako udalerriek biztanleriari derrigor eskaini beharreko zerbitzuak gehiago dira, adibidez,
udalerri barruko garraio publikoa edo suhiltzaile zerbitzua. Udalerri txikiek bezala, Donostiak Igeldon
eta beste auzoetan eskaintzen dituen zerbitzuak emateko, bere baliabideak soilik erabil ditzake edo beste
udalerriekin elkarlana bultza dezake. Adibidez, kaleak garbitzeko, enpresa bat azpikontratatzean du (F.C.C.)
eta aldiz, ur hornikutza ziurtatzeko, beste udal batzuekin batera, Añarbeko Makomunitatearen parte da: Udala,
Donostiako hornikutza sareko artapenaz arduratzen da, udalerriaren tamainaren araberako kuota bat ordaintzen
du eta ordainketa nagusia kontsumoaren araberakoa izaten da.
Zerbitzu hauen kostua ordaintzeko, Donostiako Udalaren diru sarrera arrunten artean Foru Aldundiak jasotako
zergen zatia da nagusia (2013ko aurrekontuetan sarrera arrunten %43,6). Bigarrena, Ondasun Higiezinen
gaineko Zerga (%16,4) eta gero, Zabor Tasa (%5,2) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga (%4,5).
Diru sarrera arruntak osatzeko eta inbertsio ahalmena handitzeko Donostiako Udalak kapital eta finantza diru
sarreretara jotzen du. Haien artean, nagusiak: zorpetze ahalmena, edo ondasun higiezinen eta lursailen
salmentatik lortutako dirua.
7
ANIMATU eta
PARTE HARTU!
Igeldoren etorkizuna
zure esku dago!!
Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza

Igeldoko Herri Kontseilua

herritarrekin@gipuzkoa.net

herrikontseilua@gmail.com

Nota: la versión de este documento
en castellano, para los que así lo
deseen, está disponible en la
oficina de la Casa de Cultura de
Igeldo, de martes a viernes de
15:30 a 17:30, o se puede solicitar
en el teléfono 943 313030 o en el
correo electrónico:
herrikontseilua@gmail.com

Más contenido relacionado

La actualidad más candente

La actualidad más candente (14)

Anboto 502
Anboto 502Anboto 502
Anboto 502
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
Anboto 505
Anboto 505Anboto 505
Anboto 505
 
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
 
Anboto 509internet
Anboto 509internetAnboto 509internet
Anboto 509internet
 
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
 
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - EtxebizitzaAralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
 
527 interneterako
527 interneterako527 interneterako
527 interneterako
 
Otxandio: Aurrekontuen aurkezpena
Otxandio: Aurrekontuen  aurkezpena Otxandio: Aurrekontuen  aurkezpena
Otxandio: Aurrekontuen aurkezpena
 
Anboto 391
Anboto 391Anboto 391
Anboto 391
 
Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1Azpeitiaberria1
Azpeitiaberria1
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Genero ikuspegia HAPO-an nola txertatu: bi adibide
Genero ikuspegia HAPO-an nola txertatu: bi adibideGenero ikuspegia HAPO-an nola txertatu: bi adibide
Genero ikuspegia HAPO-an nola txertatu: bi adibide
 

Destacado

سجا حوامده
سجا حوامدهسجا حوامده
سجا حوامده9781014647
 
Reporte de la tercera practica 3
Reporte de la tercera practica 3Reporte de la tercera practica 3
Reporte de la tercera practica 3bokuba
 
20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」
20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」
20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」コーヒー プリン
 
კარატეს წარმოშობის ისტორია
კარატეს წარმოშობის ისტორიაკარატეს წარმოშობის ისტორია
კარატეს წარმოშობის ისტორიაmanuca27
 
Страшні гриби
Страшні грибиСтрашні гриби
Страшні грибиVasya Demkiv
 
Computadora
ComputadoraComputadora
Computadorala_pupi
 
что где когда
что где когдачто где когда
что где когдаmsikanov
 
Comenius project - Sondre skole (Hobro)
Comenius project - Sondre skole (Hobro)Comenius project - Sondre skole (Hobro)
Comenius project - Sondre skole (Hobro)algunastecnocosas
 
What did you not know about pizza?
What did you not know about pizza? What did you not know about pizza?
What did you not know about pizza? We Buzz Corp
 
Trabajo de laborario karen
Trabajo de laborario karenTrabajo de laborario karen
Trabajo de laborario karencharly1234567
 
гласный звук [у], буквы уу
гласный звук [у], буквы уугласный звук [у], буквы уу
гласный звук [у], буквы ууМила Р-р-р
 
Charla debian day2015
Charla debian day2015Charla debian day2015
Charla debian day2015Edwin Caldon
 
대학종합평가기준 몽골어
대학종합평가기준 몽골어대학종합평가기준 몽골어
대학종합평가기준 몽골어Altai2013
 
Inegalitati de tip ostrowski
Inegalitati de tip ostrowskiInegalitati de tip ostrowski
Inegalitati de tip ostrowskimarcelavmihai
 
Denah stie aub surakarta
Denah stie aub surakartaDenah stie aub surakarta
Denah stie aub surakartayohanes15
 

Destacado (20)

سجا حوامده
سجا حوامدهسجا حوامده
سجا حوامده
 
Reporte de la tercera practica 3
Reporte de la tercera practica 3Reporte de la tercera practica 3
Reporte de la tercera practica 3
 
20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」
20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」
20131020学習会「減容化?ちょっと待った!放射能汚染ゴミの焼却no!」
 
კარატეს წარმოშობის ისტორია
კარატეს წარმოშობის ისტორიაკარატეს წარმოშობის ისტორია
კარატეს წარმოშობის ისტორია
 
CALIF 1C
CALIF 1CCALIF 1C
CALIF 1C
 
Страшні гриби
Страшні грибиСтрашні гриби
Страшні гриби
 
Computadora
ComputadoraComputadora
Computadora
 
что где когда
что где когдачто где когда
что где когда
 
Comenius project - Sondre skole (Hobro)
Comenius project - Sondre skole (Hobro)Comenius project - Sondre skole (Hobro)
Comenius project - Sondre skole (Hobro)
 
Nomina704
Nomina704Nomina704
Nomina704
 
What did you not know about pizza?
What did you not know about pizza? What did you not know about pizza?
What did you not know about pizza?
 
Trabajo de laborario karen
Trabajo de laborario karenTrabajo de laborario karen
Trabajo de laborario karen
 
гласный звук [у], буквы уу
гласный звук [у], буквы уугласный звук [у], буквы уу
гласный звук [у], буквы уу
 
Charla debian day2015
Charla debian day2015Charla debian day2015
Charla debian day2015
 
대학종합평가기준 몽골어
대학종합평가기준 몽골어대학종합평가기준 몽골어
대학종합평가기준 몽골어
 
Inegalitati de tip ostrowski
Inegalitati de tip ostrowskiInegalitati de tip ostrowski
Inegalitati de tip ostrowski
 
Occhio2
Occhio2Occhio2
Occhio2
 
Hewan dan tumbuhan
Hewan dan tumbuhanHewan dan tumbuhan
Hewan dan tumbuhan
 
Konsultan appraisal
Konsultan appraisalKonsultan appraisal
Konsultan appraisal
 
Denah stie aub surakarta
Denah stie aub surakartaDenah stie aub surakarta
Denah stie aub surakarta
 

Similar a Igeldoko desanexioari buruzko herri kontsultaren liburuxka (20)

Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Anboto 501
Anboto 501Anboto 501
Anboto 501
 
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
 
Anboto 395
Anboto 395Anboto 395
Anboto 395
 
Anboto 380
Anboto 380Anboto 380
Anboto 380
 
Anboto 499
Anboto 499Anboto 499
Anboto 499
 
Anboto 451
Anboto 451Anboto 451
Anboto 451
 
Anboto 480
Anboto 480Anboto 480
Anboto 480
 
Anboto 418
Anboto 418Anboto 418
Anboto 418
 
Anboto 445
Anboto 445Anboto 445
Anboto 445
 
526 alea interneterako
526 alea interneterako526 alea interneterako
526 alea interneterako
 
JARRAIPEN MAHAIA
JARRAIPEN MAHAIAJARRAIPEN MAHAIA
JARRAIPEN MAHAIA
 
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_probaAiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
 
Anboto 503
Anboto 503Anboto 503
Anboto 503
 
Errausketarik ez!
Errausketarik ez!Errausketarik ez!
Errausketarik ez!
 
Anboto 398
Anboto 398Anboto 398
Anboto 398
 
Anboto 431
Anboto 431Anboto 431
Anboto 431
 
Anboto 431
Anboto 431Anboto 431
Anboto 431
 

Igeldoko desanexioari buruzko herri kontsultaren liburuxka

  • 1. LDOKO IGE PROZESUAREN ARGIBIDEAK Desanexioari buruzko HERRI KONTSULTA Nota: la versión de este documento en castellano, para los que así lo deseen, está disponible en la oficina de la Casa de Cultura de Igeldo, de martes a viernes de 15:30 a 17:30, o se puede solicitar en el teléfono 943 313030 o en el correo electrónico: herrikontseilua@gmail.com Igeldon 2013ko azaroaren 10ean
  • 2. 1. SARRERA Dokumentu honek parte hartzeko prozesu baten argibideak jasotzen ditu: Igeldoko desanexioari buruzko herri kontsultarekin amaituko den parte hartzeko prozesuarenak, hain zuzen. Herri kontsulta gaur egun indarrean dagoen Gipuzkoako Herritarren partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 Foru arauaren baitan egingo da. Desanexioari buruzko herri kontsulta 2013ko azaroaren 10ean egingo da Igeldon. Erakunde sustatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia da eta Igeldoko Herri Kontseilua elkarlanean arituko da prozesu osoan. 2
  • 3. 2. AURREKARIAK Honako hauek dira prozesua justifikatzen duten eztabaida-gaiaren zergatia eta aurrekariak: Gaur egun Donostiako auzoa den Igeldok herri nortasun bizia du. Igeldo herria zen 1180. urtean Donostiako hiria sortu zenean. Hiria sortu zen une berean, Igeldo bertako auzo izatera pasatu zen. Dena den, bere baliabideak kudeatzeko eta antolatzeko administrazio propioa izan zuen kontzeju gisa, eta 1845eko udal legearen arabera, bertan aukeratutako alkate eta errejidoreekin osatutako udala ere eduki zuen. Egoera horrek sei urte iraun zituen, 1851an Donostiaren parte izan zen berriro ere. 1857an, Igeldok independentzia eskatu zuen, baina ez zuen lortu, eta 1863tik aurrera Donostiara erabat lotuta geratu zen. Ondoren, auzo alkatea izan zuen. Bere burua era autonomoan gobernatzearen aldeko iritzia eta jarrera indartsua izan da eta izaten jarraitzen du Igeldon. 1980ko hamarkadan berriro ere desanexioaren aldeko mugimendua piztu eta egituratu zen. Donostiako Udalak Igeldon egin nahi zituen aldaketa urbanistiko esanguratsu batzuek zenbaiten artean egonezina sortu zuten, bertako etxebizitza beharrak kontuan hartzen ez zituela uste baitzuten. Horrela, Auzolan elkarteak, garai hartan indarrean zegoen 1960/1986 dekretuan oinarrituta, 1994ko azaroan, herri galdeketa bat bultzatu zuen. Galdeketan, %58,7ak Igeldo Donostiatik bereiztearen alde bozkatu zuen, %8,8ak kontra eta %32ak deszentralizazioaren alde egin zuen. Orduan 908 herritar bizi ziren Igeldon eta horietatik 717k zuten boto eskubidea. Galdeketan 487 pertsonek hartu zuten parte. Galdeketaren emaitzak kontuan hartuta, Itsas Aurre elkartea sortu zen desanexioaren prozesua aurrera eramateko. Ondoren, igeldotarren eguneroko arazoei aurre egiteko, Igeldoko Herri Kontseilua sortu zen 1996an. Galdeketako emaitzak eskuan hartuta eta bideragarritasun txostenak eginda, 1995eko otsailean, Igeldoko Itsas Aurre Elkarteak Donostiako Udalari desanexiorako espedientea irekitzeko eskaera formala aurkeztu zion. Geroztik, espediente horrek atzera-aurrera asko izan ditu eta epaitegietan ere egon da. Itsas Aurre elkarteak 2013ko ekainean Gipuzkoako Foru Aldundiari espedientea berrikusteko eskaera luzatu dio. Foru Aldundiak erabakia hartzeko igeldotarrek zer iritzi duten jakin nahi du herri kontsulta baten bidez. 3
  • 4. 3. PARTE HARTZEKO PROZESUA Parte hartzeko prozesua 2013ko irailean jarri da martxan eta azaroaren 10eko kontsultarekin amaituko da. Herri kontsultaren aurretik, beraz, herritarrek gaiaz informatu, hausnartu eta eztabaidatzeko hainbat mahai inguru, auzokako bilera eta sektorekako bilera izango dituzte. Horietan honako gai hauek landuko dira: • parte hartzeko prozesua • desanexioa: zer da? zergatik bai? zergatik ez? zer suposatzen du? • kontsultaren emaitzaren araberako urratsak Ekintza 1. mahai ingurua: Desanexioari buruzko herri kontsulta Igeldon Eguna Ordua Tokia URRIAK 3, osteguna 20:00 Itsas Aurre kultur etxean Sektore ekonomikoaren bilera URRIAK 7, astelehena 17:00 Itsas Aurre kultur etxean Eragileen bilera URRIAK 10, osteguna 17:30 Eskolan Hegoaldeko / Mendebaldeko herritarrentzat bilera irekia URRIAK 14, astelehena 20:00 Itsas Aurre kultur etxean Etumeko / Ameztiko herritarrentzat bilera irekia URRIAK 17 osteguna 20:00 Buenavistan Etumeko / Ameztiko herritarrentzat bilera irekia GAZTELANIAZ URRIAK 21, astelehena 20:00 Nicolsen Itsasaldeko herritarrentzat bilera irekia URRIAK 24, osteguna 20:00 Itsas Aurre kultur etxean Kaskoko herritarrentzat bilera irekia URRIAK 30, asteazkena 20:00 Din din elkartean AZAROAK 8, ostirala 20:00 Itsas Aurre kultur etxean 2. mahai ingurua: Desanexioari buruzko herri kontsulta Igeldon (herritarren bileretan ateratakoarekin aberastuta) Hizkuntzaren tratamendua: euskara Igeldoko berezko hizkuntza da, baita bertako ohiko hizkuntza ere. Hala ere, erdal hiztunei begira, bilera bat gaztelaniaz egingo da eta bilera guztietan banatuko den dokumentazioa gaztelaniaz ere egongo da nahi duenarentzat eta galdera-erantzunen tartean bakoitzak nahi duen hizkuntza erabiltzeko aukera izango du. 4
  • 5. 4. KONTSULTAREN EZAUGARRIAK Igeldo Donostiatik desanexionatzearen inguruko herri kontsulta, 2013ko azaroaren 10ean, igandean, egingo da. • Botoa emateko eskubidea honako hauek izango dute: – Igeldon bizi diren herritarrek. Horretarako, alde batetik Usurbil, Orio eta Kantauri itsasoak markatutako mugak hartzen dira kontuan eta bestalde, Donostiarekiko mugak; Donostiako udalak definitutakoak. – irailaren 30a baino lehen barruti horretan erroldatutako herritarrek. – eta azaroaren 10a baino lehen 16 urte bete dituztenek. • Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. • Tokia: Itsas Aurre kultur etxean. • Beharrezko dokumentazioa: hauteskundeetan erabiltzen diren ohiko identifikazio dokumentuak. Herri kontsultaren baldintzak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Herri Kontseiluak bermatuko dituzte. 5. KONTSULTARAKO GALDERA Parte hartzeko prozesua diseinatzeko lanaren ildotik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Herri Kontseiluak herri kontsultako galdera erabaki dute. Honako hau Igeldo udalerria izatea nahi duzu? 5
  • 6. 6. ESKENATOKIAK a) UDALERRI BIHURTZEKOTAN Herri kontsultan herritarren gehiengoa desanexioaren aldekoa balitz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, igeldotarren iritzia kontuan hartuta, desanexioa onartuko balu. Legearen arabera, 1.001 eta 2.000 biztanle artean dituzten udalerriek (Igeldok 1.074 biztanle ditu) 9 zinegotzi izaten dituzte. Bestalde, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek derrigor alkatea, alkateordea, kontuen batzordea eta plenoa izan behar dituzte. Hala ere, plenoak erabakiko balu, beste organo batzuk ere eratu ahal izango lirateke. Udal batek, legez, derrigor eskaini beharreko zerbitzuak honako hauek dira: eremu publikoa argiztatzea eta garbitzea, hilerria, ur hornikutza eta estolderia, elikagaien kontrola, hondakinen bilketa eta bideen zolaketa. Dena den, legez har ditzakeen eskumenak ere badira: • Leku publikoen segurtasuna eta zirkulazioaren antolaketa. • Bide publikoen artapena. • Antolamendu eta kudeaketa urbanistikoa. • Ondare artistiko, historiko eta ingurumenaren babesa. • Zerbitzu sozialak eta garraio publikoa. • Turismo, kirol eta kultur arloak. • Lankidetza, irakaskuntza eta osasungintza arloan eskuduntza duten instituzioekin. Udalerri batek zerbitzuak bere kabuz eskaini ditzake –hau da, bere baliabideak soilik erabiliz- edo beste udalerri batzuekin elkarlanean. Adibidez, kaleak beren baliabideez garbitu edo argiztatzen dituzte udalek, baina ur hornikuntza edo hondakinen tratamenduari dagokionez, beste udal batzuekin sortutako mankomunitateen bidez eskaintzen dute zerbitzua. Igeldoren kasuan, inguruko udalerrietan ur hornikuntza Añarbeko mankomunitateak (Errenteria, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Lezo, Urnieta, Usurbil eta Astigarraga) kudeatzen du, eta hondakinen tratamendua, San Markos Mankomunitateak (Donostia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil). Udalerrien finantziazio iturri nagusia, Foru Aldundiak zergetatik udaletara bideratzen duen zatia da. Dena dela, udalek ere, beren kabuz, zergak bildu ditzakete. Alde batetik, esaterako, lizentziak emateko orduan edo ur hornikuntza ematerakoan tasak kobratzen dituzte. Bestetik, zerga bereziak ere ezartzen dituzte udalek: haien artean esanguratsuenak, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga IGEL DO (I.B.I.) edo ibilgailuen gainekoa. Adibidez, Amezketak eta Berastegik, ezaugarri aldetik, Igeldoren antza dute: bi udalerri hauek 900.000 € inguruko sarrerak dituzte. Horietatik %61 Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik jasotzen dute (Gipuzkoako Foru Aldunditik) eta gainerako %39, udal zerga eta tasetatik. 6
  • 7. b) AUZO IZATEN JARRAITZEKOTAN Herri kontsultan herritarren gehiengoa desanexioaren aurkakoa balitz eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, igeldotarren iritzia kontuan hartuta, desanexioa ukatuko balu. Gaur egungo egoera mantenduko litzateke, Donostiako beste edozein auzoren modura. Igeldon, hauteskunde bitartez osatutako Herri Kontseilu bat dago. Bertan, zazpi kidek modu boluntarioan hartzen dute parte. Elkarte honek helburu hauek ditu: • Igeldotarren bizi baldintzak hobetzea • Igeldo beste lekuetan ordezkatzea • Igeldotarren berezko izaera eta ezaugarriak zaintzea Auzoa izaten jarraituz gero, Donostiako Udalak Igeldoko behar nagusiak kudeatzen jarraituko luke. Donostiako Udalean 25 zinegotzi aukeratzen dira. Alkatea, alkateordea, kontu batzordea eta plenoa ez ezik, ondorengo hauek ere derrigorrezkoak dira: gobernu batzordea, plenoko batzordeak, aholkularitza juridikoa, iradokizun eta erreklamazio batzordea, kudeaketa ekonomiko-finantziariorako organoak, hainbat arlotako zuzendaritzak… Biztanle asko dituzten udalerriek, Donostiak bezala, beren eremua distritotan banatzeko aukera dute, Udaleko zinegotzi baten gidaritzapean, deszentralizatutako kudeaketa bultzatzeko asmoz. Donostiaren kasuan ez da horrelako antolamendurik sortu. Igeldok ez du inolako eskuduntzarik kudeatzen, baina, Igeldoko bi elkartek hitzarmenak egin dituzte Donostiako Udalarekin. Igeldoko Herri Kontseiluak kultur arloko hitzarmena du Udalarekin eta honek diru laguntza ziurtatzen dio, kultur etxerik ez duten beste auzo batzuei DO IGEL bezala. Lizardi pilota eskolak ere 2012an hitzarmena sinatu zuen Udalarekin. Hitzarmen horren arabera, udalak 7.000 € jarri zituen frontoiaren erabilera antolatzeko. Donostia bezalako udalerriek biztanleriari derrigor eskaini beharreko zerbitzuak gehiago dira, adibidez, udalerri barruko garraio publikoa edo suhiltzaile zerbitzua. Udalerri txikiek bezala, Donostiak Igeldon eta beste auzoetan eskaintzen dituen zerbitzuak emateko, bere baliabideak soilik erabil ditzake edo beste udalerriekin elkarlana bultza dezake. Adibidez, kaleak garbitzeko, enpresa bat azpikontratatzean du (F.C.C.) eta aldiz, ur hornikutza ziurtatzeko, beste udal batzuekin batera, Añarbeko Makomunitatearen parte da: Udala, Donostiako hornikutza sareko artapenaz arduratzen da, udalerriaren tamainaren araberako kuota bat ordaintzen du eta ordainketa nagusia kontsumoaren araberakoa izaten da. Zerbitzu hauen kostua ordaintzeko, Donostiako Udalaren diru sarrera arrunten artean Foru Aldundiak jasotako zergen zatia da nagusia (2013ko aurrekontuetan sarrera arrunten %43,6). Bigarrena, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (%16,4) eta gero, Zabor Tasa (%5,2) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga (%4,5). Diru sarrera arruntak osatzeko eta inbertsio ahalmena handitzeko Donostiako Udalak kapital eta finantza diru sarreretara jotzen du. Haien artean, nagusiak: zorpetze ahalmena, edo ondasun higiezinen eta lursailen salmentatik lortutako dirua. 7
  • 8. ANIMATU eta PARTE HARTU! Igeldoren etorkizuna zure esku dago!! Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Igeldoko Herri Kontseilua herritarrekin@gipuzkoa.net herrikontseilua@gmail.com Nota: la versión de este documento en castellano, para los que así lo deseen, está disponible en la oficina de la Casa de Cultura de Igeldo, de martes a viernes de 15:30 a 17:30, o se puede solicitar en el teléfono 943 313030 o en el correo electrónico: herrikontseilua@gmail.com