SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 18
Udaberria zen.
Gereziondoa lorez
beterik zegoen.
Hala ere, adartxo
bat ez zegoen oso
pozik. Berak lore
bat baino ez
zeukan eta berak
ere beste adar
guztiek bezala lorez
beterik egon nahi
zuen. Baina egun
batean, ezustean,
inork susmatu gabe,
hara non hil ziren
gereziondoko lore
guztiak! Eta
adartxoa ez zen
orduan hain triste
sentitu.
Eguzkia gogor
berotzen hasi zen,
eguzkiaren beroak
adarretatik
hostotxoak aterarazi
zituen eta
gereziondo osoa
hostoz bete zen.
Baina lore bakarra
zeukan adarrari ez
zitzaion orduan ere
hostorik atera.
Egunak joan,
egunak etorri,
azkenean, kilikiliak
eginez, lore
bakarreko adarrari
hosto berde-berde
distiratsu eta alai
bat atera zitzaion.
Handik egun batzuetara urretxindor batek hostoa ikusi zuen eta
agurtzera joan zitzaion:
—Egunon, hostotxo! Gereziondoko hostorik ederrena zara –esan zion-.
Gaur arte ez zaitut ikusi.
—Atzo jaio nintzen –esan zion hostoak.
—Eta jakina, hain gaztea izanda, mundua ez duzu ezagutuko, ezta?
–galdetu zion urretxindorrak.
—Ez, ba, ez dut mundua ezagutzen –erantzun zion
hostotxoak.
—Eta ez al dakizu zer den belarra zapaltzea edota
landetan eta erreketan ura edatea? –jarraitu zuen
urretxindorrak.
—Ura? Zer da ura? –galdetu zuen hostotxoak harriturik.
Orduan
Urretxindorra ura
zer zen azaltzen
ahalegindu zen:
—Ura kristalaren
antzeko zerbait da.
Baina ez da kristala
bezala geldi egoten,
ura mugitu egiten da.
—Ez dut ondo
ulertzen –esan zion
hostotxoak.
Une hartan zeruan
zegoen laino txiki bat
desegin egin zen eta ur
tanta batzuk erori
ziren zerutik
hostotxoa eta
urretxindorra zeuden
tokira.
—Hauxe da ura! –esan
zion urretxindorrak.
—Ongi da –erantzun
zion hostotxoak–. Orain
badakit ura zer den.
Baina haizeak putz egin zuen eta hostoaren gainean zegoen ura erori egin
zen.
—Nire ura! Nire ura! -hasi zen hostoa garrasika-. Nire ura nahi dut.
—Ezinezkoa da ur hori berriro berreskuratzea -erantzun zion
urretxindorrak-. Lurrak jan du ura. Zatoz nirekin, errekatxora eramango
zaitut eta nahi beste ur izango duzu.
—Ez zaitez zoroa izan -esan
zion adarrak hostotxoari-. Ez
al duzu ikusten zure lekua
hau dela?. Niri lotuta zaude,
neuk ematen dizut bizia. Utzi
txoriei hegaz egiten. Hau da
zure lekua -esan zion berriro
ere.
Baina hostoak errekara
joan nahi zuen.
Hurrengo egunean
urretxindorra berriro
itzuli zen adar gainera
eta abesten hasi zen.
—Oso ondo abesten
duzu -esan zion
hostotxoak-. Hori
ahots ederra!
—Ez pentsa nire
ahotsa horren polita
denik, politagoa da
etxe batean entzuten
dudan biolina -esan
zion urretxindorrak.
—Zer da biolina? -galdetu
zion orduan hostotxoak.
—Egurrezko kutxa baten
modukoa da -erantzun zion
urretxindorrak-. Eta
barrutik oso musika ederra
ateratzen du.
—Biolina entzun nahi dut
-esan zuen orduan hostoak.
—Zatoz nirekin eta etxe
horretako leihora joango
gara eta hantxe entzungo
dugu.
—Ez zaitez itsua izan! -esan
zion berriro adarrak
hostoari-. Nahikoa duzu
haizeak jotzen duenean
egiten duen musika
entzutearekin.
H
Hostoak gau hartan
ez zuen lorik egin eta
hurrengo arratsaldean
berriro joan zitzaion
urretxindorra.
—Gaur ez daukat
zurekin egoteko astirik,
hostotxo. Aurki haurrak
irtengo dira eskolatik
eta haiek bidean
botatzen dituzten ogi
eta gailleta apurrak
biltzera joan behar dut
–esan zion
urretxindorrak.
H
—Eta zer dira haurrak? –galdetu
zion hostotxoak.
–Ez al dakizu haurrak zer diren?
–erantzun zion urretxindorrak
zeharo harriturik-. Haurrak txorien
antzekoak dira –azaldu zion-. Bai,
antzekoak dira, baina txoriak baino
handiagoak.
—Eta ba al daukate hegorik?
–galdetu zion hostotxoak jakin-
minez-. Eta mokorik ba al dute?
–jarraitu zuen.
—Ez, ez dute hegorik, ezta mokorik
ere, baina salto egiten dute, baita
hitz egin eta abestu ere. Eta zarata
handiak ateratzen dituzte, txoriek
bezala.
—Haur bat ikusi nahi dut –esan zion
hostotxoak-. Eraman nazazu zurekin,
mesedez!
—Ez zaitez joan –esan zion berriro
ere adarrak-. Zuk neu naukazu
hemen, eta gauean biok elkarrekin
izarrak ikusiko ditugu.
Hostotxoa oso triste zegoen. Hurrengo gauean berriro etorri zitzaion
urretxindorra.
—Gabon, hostotxo -esan zion-. Etorriko al zara nirekin? Orain adarra lo dago eta
neuk askatuko zaitut.
Hura poza hostotxoak hartu zuena! Azkenean adarrarengandik bereiztu eta libre
izango zen. Urretxindorrak mokoan hartu zuen hostotxoa eta errekara eraman zuen
uretara, ondoren biolina entzuten zen etxeko leihora eta, azkenik, berak lo egiten
zuen harrizko dorrera eraman zuen.
Urretxindorra goizean
goiz jaiki eta eltxoak eta
mamarroak eraman
zizkion hostotxoari
gosaltzeko.
—Nik ezin dut
horrelakorik jan -esan
zion hostotxoak-. Gainera,
begira, eguzkiak jo nau
eta kolorea galtzen eta
zimurtzen hasia naiz.
Urretxindorra,
hostoaren kolore zurbila
ikustean, ikaratu egin zen.
Larriturik lorategira joan
zen eta han aurkitutako
guztia eraman zion
jateko, baina hostotxoak
ezin izan zuen ezer jan.
Bat-batean haize zakar
batek ur potxingo
bateraino eraman zuen
hostotxoa eta bertan
hondoratu zen.
Urretxindorrak bazter
guztiak arakatu zituen
hostoaren bila, baina
ezin izan zuen aurkitu.
Hantxe geratu zen hostotxoa ur potxingoan bere
adarra eta gereziondoa gogotik kendu ezinda.
IRALE-GASTEIZ
PROIEKTUAK 2006
Proiektoaren egilea:
Esther Robles

Más contenido relacionado

Destacado (15)

Blog Bat Nola Egin
Blog Bat Nola EginBlog Bat Nola Egin
Blog Bat Nola Egin
 
Euskal astea 2011
Euskal astea 2011Euskal astea 2011
Euskal astea 2011
 
12.udalerria
12.udalerria12.udalerria
12.udalerria
 
Udaberria heldu da
Udaberria heldu daUdaberria heldu da
Udaberria heldu da
 
udaberria
 udaberria udaberria
udaberria
 
Udaberria
UdaberriaUdaberria
Udaberria
 
Udaberria
UdaberriaUdaberria
Udaberria
 
2 ERLIEBEA eta URA PAISAIAN ( Haritza - Anaya)
2 ERLIEBEA eta URA PAISAIAN ( Haritza - Anaya)2 ERLIEBEA eta URA PAISAIAN ( Haritza - Anaya)
2 ERLIEBEA eta URA PAISAIAN ( Haritza - Anaya)
 
T idazketa
T idazketaT idazketa
T idazketa
 
Udaberria
UdaberriaUdaberria
Udaberria
 
¡Vamos de compras!
¡Vamos de compras!¡Vamos de compras!
¡Vamos de compras!
 
Acti España19
Acti  España19Acti  España19
Acti España19
 
Domino la casa
Domino la casaDomino la casa
Domino la casa
 
Erleak eta liztorrak
Erleak eta liztorrakErleak eta liztorrak
Erleak eta liztorrak
 
Profesiones
ProfesionesProfesiones
Profesiones
 

Similar a Hostoa eta urretxindora4

Olagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarraOlagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarraalazne garcia
 
Maripertxenta
MaripertxentaMaripertxenta
MaripertxentaDainHH
 
Maripertxenta
MaripertxentaMaripertxenta
MaripertxentaDainHH
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatanetxu8
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzataneotxoa4444
 
Olagarroa Eta Itsas-Izarra
Olagarroa Eta Itsas-IzarraOlagarroa Eta Itsas-Izarra
Olagarroa Eta Itsas-Izarraalazne garcia
 
Ametz sinestezin hura
Ametz sinestezin huraAmetz sinestezin hura
Ametz sinestezin hurametrobilbo
 
Erraldoi-Berekoia-01.pdf
Erraldoi-Berekoia-01.pdfErraldoi-Berekoia-01.pdf
Erraldoi-Berekoia-01.pdfGoiuriGomez
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakabestipolitak
 
Mikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerakoMikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerakooihanzabal1
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bkarmengoamaeskola
 
Sorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzeaSorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzea948450453
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloidoialariz
 
Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1Loly Canillas
 
Sariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaSariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaxabier_ansola
 

Similar a Hostoa eta urretxindora4 (20)

Basoko animaliak
Basoko animaliakBasoko animaliak
Basoko animaliak
 
Olagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarraOlagarroa eta Itsas-izarra
Olagarroa eta Itsas-izarra
 
Pozaren koloreak
Pozaren koloreakPozaren koloreak
Pozaren koloreak
 
Basoko animaliak
Basoko animaliakBasoko animaliak
Basoko animaliak
 
Maripertxenta
MaripertxentaMaripertxenta
Maripertxenta
 
Maripertxenta
MaripertxentaMaripertxenta
Maripertxenta
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Olagarroa Eta Itsas-Izarra
Olagarroa Eta Itsas-IzarraOlagarroa Eta Itsas-Izarra
Olagarroa Eta Itsas-Izarra
 
Ametz sinestezin hura
Ametz sinestezin huraAmetz sinestezin hura
Ametz sinestezin hura
 
Erraldoi-Berekoia-01.pdf
Erraldoi-Berekoia-01.pdfErraldoi-Berekoia-01.pdf
Erraldoi-Berekoia-01.pdf
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Mikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerakoMikroipuinak. blogerako
Mikroipuinak. blogerako
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
 
Sorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzeaSorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzea
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 ziklo
 
Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1Uda. udako adarbakarra 1
Uda. udako adarbakarra 1
 
El principito
El principitoEl principito
El principito
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Sariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaSariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioa
 

Más de ignacioaldekoa1 (20)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Tulipan txikia3
Tulipan txikia3Tulipan txikia3
Tulipan txikia3
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Lola mantalaren plana
Lola mantalaren planaLola mantalaren plana
Lola mantalaren plana
 
Lehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerraLehoia eta kilkerra
Lehoia eta kilkerra
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 

Hostoa eta urretxindora4

  • 1.
  • 2. Udaberria zen. Gereziondoa lorez beterik zegoen. Hala ere, adartxo bat ez zegoen oso pozik. Berak lore bat baino ez zeukan eta berak ere beste adar guztiek bezala lorez beterik egon nahi zuen. Baina egun batean, ezustean, inork susmatu gabe, hara non hil ziren gereziondoko lore guztiak! Eta adartxoa ez zen orduan hain triste sentitu.
  • 3. Eguzkia gogor berotzen hasi zen, eguzkiaren beroak adarretatik hostotxoak aterarazi zituen eta gereziondo osoa hostoz bete zen. Baina lore bakarra zeukan adarrari ez zitzaion orduan ere hostorik atera. Egunak joan, egunak etorri, azkenean, kilikiliak eginez, lore bakarreko adarrari hosto berde-berde distiratsu eta alai bat atera zitzaion.
  • 4. Handik egun batzuetara urretxindor batek hostoa ikusi zuen eta agurtzera joan zitzaion: —Egunon, hostotxo! Gereziondoko hostorik ederrena zara –esan zion-. Gaur arte ez zaitut ikusi. —Atzo jaio nintzen –esan zion hostoak. —Eta jakina, hain gaztea izanda, mundua ez duzu ezagutuko, ezta? –galdetu zion urretxindorrak. —Ez, ba, ez dut mundua ezagutzen –erantzun zion hostotxoak. —Eta ez al dakizu zer den belarra zapaltzea edota landetan eta erreketan ura edatea? –jarraitu zuen urretxindorrak. —Ura? Zer da ura? –galdetu zuen hostotxoak harriturik.
  • 5. Orduan Urretxindorra ura zer zen azaltzen ahalegindu zen: —Ura kristalaren antzeko zerbait da. Baina ez da kristala bezala geldi egoten, ura mugitu egiten da. —Ez dut ondo ulertzen –esan zion hostotxoak.
  • 6. Une hartan zeruan zegoen laino txiki bat desegin egin zen eta ur tanta batzuk erori ziren zerutik hostotxoa eta urretxindorra zeuden tokira. —Hauxe da ura! –esan zion urretxindorrak. —Ongi da –erantzun zion hostotxoak–. Orain badakit ura zer den.
  • 7. Baina haizeak putz egin zuen eta hostoaren gainean zegoen ura erori egin zen. —Nire ura! Nire ura! -hasi zen hostoa garrasika-. Nire ura nahi dut. —Ezinezkoa da ur hori berriro berreskuratzea -erantzun zion urretxindorrak-. Lurrak jan du ura. Zatoz nirekin, errekatxora eramango zaitut eta nahi beste ur izango duzu.
  • 8. —Ez zaitez zoroa izan -esan zion adarrak hostotxoari-. Ez al duzu ikusten zure lekua hau dela?. Niri lotuta zaude, neuk ematen dizut bizia. Utzi txoriei hegaz egiten. Hau da zure lekua -esan zion berriro ere. Baina hostoak errekara joan nahi zuen.
  • 9. Hurrengo egunean urretxindorra berriro itzuli zen adar gainera eta abesten hasi zen. —Oso ondo abesten duzu -esan zion hostotxoak-. Hori ahots ederra! —Ez pentsa nire ahotsa horren polita denik, politagoa da etxe batean entzuten dudan biolina -esan zion urretxindorrak.
  • 10. —Zer da biolina? -galdetu zion orduan hostotxoak. —Egurrezko kutxa baten modukoa da -erantzun zion urretxindorrak-. Eta barrutik oso musika ederra ateratzen du. —Biolina entzun nahi dut -esan zuen orduan hostoak. —Zatoz nirekin eta etxe horretako leihora joango gara eta hantxe entzungo dugu. —Ez zaitez itsua izan! -esan zion berriro adarrak hostoari-. Nahikoa duzu haizeak jotzen duenean egiten duen musika entzutearekin.
  • 11. H Hostoak gau hartan ez zuen lorik egin eta hurrengo arratsaldean berriro joan zitzaion urretxindorra. —Gaur ez daukat zurekin egoteko astirik, hostotxo. Aurki haurrak irtengo dira eskolatik eta haiek bidean botatzen dituzten ogi eta gailleta apurrak biltzera joan behar dut –esan zion urretxindorrak.
  • 12. H —Eta zer dira haurrak? –galdetu zion hostotxoak. –Ez al dakizu haurrak zer diren? –erantzun zion urretxindorrak zeharo harriturik-. Haurrak txorien antzekoak dira –azaldu zion-. Bai, antzekoak dira, baina txoriak baino handiagoak. —Eta ba al daukate hegorik? –galdetu zion hostotxoak jakin- minez-. Eta mokorik ba al dute? –jarraitu zuen. —Ez, ez dute hegorik, ezta mokorik ere, baina salto egiten dute, baita hitz egin eta abestu ere. Eta zarata handiak ateratzen dituzte, txoriek bezala. —Haur bat ikusi nahi dut –esan zion hostotxoak-. Eraman nazazu zurekin, mesedez! —Ez zaitez joan –esan zion berriro ere adarrak-. Zuk neu naukazu hemen, eta gauean biok elkarrekin izarrak ikusiko ditugu.
  • 13. Hostotxoa oso triste zegoen. Hurrengo gauean berriro etorri zitzaion urretxindorra. —Gabon, hostotxo -esan zion-. Etorriko al zara nirekin? Orain adarra lo dago eta neuk askatuko zaitut.
  • 14. Hura poza hostotxoak hartu zuena! Azkenean adarrarengandik bereiztu eta libre izango zen. Urretxindorrak mokoan hartu zuen hostotxoa eta errekara eraman zuen uretara, ondoren biolina entzuten zen etxeko leihora eta, azkenik, berak lo egiten zuen harrizko dorrera eraman zuen.
  • 15. Urretxindorra goizean goiz jaiki eta eltxoak eta mamarroak eraman zizkion hostotxoari gosaltzeko. —Nik ezin dut horrelakorik jan -esan zion hostotxoak-. Gainera, begira, eguzkiak jo nau eta kolorea galtzen eta zimurtzen hasia naiz. Urretxindorra, hostoaren kolore zurbila ikustean, ikaratu egin zen. Larriturik lorategira joan zen eta han aurkitutako guztia eraman zion jateko, baina hostotxoak ezin izan zuen ezer jan.
  • 16. Bat-batean haize zakar batek ur potxingo bateraino eraman zuen hostotxoa eta bertan hondoratu zen. Urretxindorrak bazter guztiak arakatu zituen hostoaren bila, baina ezin izan zuen aurkitu.
  • 17. Hantxe geratu zen hostotxoa ur potxingoan bere adarra eta gereziondoa gogotik kendu ezinda.