SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 17
LOLA MANTALAREN PLANA
Astebete euritan egon ondoren, eguzkia atera zen. Orduan, balkoi
guztiak arropa garbitu berriekin jantzi ziren, poz-pozik. Lola Mantala
berriro ere Txema Pijamarekin eta Paskual Txandalekin egokitu zen
sokan, baita Marta Bainu-bata, Jordi Galtzerdi eta Genaro Bakerorekin
ere.
Dena den, Kamiseta Laranja han ez ikusteak harritu egin zuen Lola.
Besteei galdetu zien, eta norbaitek garbigailuan ikusi zuela adierazi
zuen, baina ez zekiela ezer gehiago.
Pareko sokatik entzuten ari zen Galtzontzilo Urdinek moztu egin zien
elkarrizketa berak zekiena kontatzeko. Bazirudien Larruzko Galtzak
bihurrikeria bat egin zuela. Kamiseta Laranjarekin egin zuen topo
armairuan, eta hain jipoi handia eman zion kolorea ere galdu egin
zuen. Gertatutakoa entzundakoan, izutu egin ziren denak.
— Nor ote da hurrengoa? —pentsatu zuten denek.
Loredun Kamisoiak ez zuen imajinatu ere egin nahi.
Eskerrak bera inoiz ez zela egokitzen Larruzko Galtzarekin. Jordi Galtzerdi eta
Genaro Bakerorentzat, ordea, ez zen hain erraza. Arriskutik kanpo zeuden toki
bakarra garbigailua eta soka ziren, Genaro Bakero ez baitzen inoiz agertzen
toki haietan. Lola Mantala sutan zegoen, Larruzko Galtzak beti ahulenak
jipoitzen zituelako. Oraindik buruan zeukan Harizko Patukoak kolpe batez hil
zituen eguna. Lola Mantalak plan bat pentsatu zuen eta iluntzean besteei
kontatu zien.
—Ongi —esan zuen Lola Mantalak—, Larruzko Galtza kakati hutsa da, eta,
txikienak eta ahulenak besterik jipoitzen ez duenez, merezitakoa jasoko du.
Zergatik ez gara elkarri lotzen kate bat sortuz, Larruzko Galtzaren
gordelekuraino, armairuraino, ailegatzeko? Bertan egongo dira Jordi Galtzerdi
eta Galtzontzilo Urdin zelatan, Paskual Txandal, Genaro Bakero, Marta Bainu-
bata eta laurok armairura abiatzen garen bitartean.
Larruzko Galtza, gu ikusi orduko, jipoitzera etorriko zaigu, baina, elkarturik
gaudenez, ez du jakingo nondik hasi jotzen. Nahaste-borraste hori
aprobetxatuko dugu garbigailuan sartzeko. Han, Loredun Kamisoia prest egongo
da xaboia bota eta garbigailua pizteko. Eta ez ezazue harridura aurpegi hori
jarri susto eder bat emango diogulako. Berriro jipoitzeko gogoa kenduko diogu.
Benga, aurrera. Eta isil-isilik, noski, ea Mireia Zapatila eta Periko
Gerriko esnatzen diren eta ailegatu aurretik salatzen gaituzten.
Elkarturik eta ondo lotuta, aurreikusia zeukaten bezala bete zuten
plana. Armairua ireki eta hantxe zegoen Larruzko Galtza, lotan,
esekigailu batean zintzilikatuta, lasai-lasai.
—E! Nor da? —galdetu zuen harro Larruzko Galtzak zarata entzutean.
Erreakzionatzeko denborarik eman gabe, Genaro Bakero salto batez
esekigailura igo zen Larruzko Galtzari gerritik helduz. Larruzko Galtza,
astapotro baten moduan hasi zen saltoka. Bat-batean, Paskual Txandal jauzi
batez bere gainera bota zen, eta Marta Bainu-batak eta Lola Mantalak
indarrez lotu zuten beren gerrikoekin.
—Ikusiko duzue! —egin zien mehatxu Larruzko Galtzak, haserre. Bere garrasiei
jaramonik egin gabe, garbigailura eraman zuten arrastaka.
—Ez, garbigailura ez! —oihukatzen zuen etsita, irtenbiderik ez zuela ikusita.
—Bultzadatxo bat gehiago, eta kitto! —egin zuen oihu Genaro Bakerok. Eta
garbigailuaren atea kolpe lehor batez itxi zen.
—Goazen! —esan zuen Loredun Kamisoiak pizteko botoia errukirik gabe sakatuz.
Geroxeago, Larruzko Galtza garbigailuan biraka zebilen laguntza keinuak
eginez, denek leihatilatxotik begiratzen zuten bitartean.
Zentrifugazioa bukatu eta atera zutenean, harri eta zur geratu ziren;
Larruzko Galtza ez zen Jordi Galtzerdi baino handiagoa.
Bere tamainaz ohartu zenean, hain ahul eta txiki sentitzean, ulertu zuen
nola bizi izan zituzten gainerakoek bere abusu eta tratu txarrak. Eta
negarrari eman zion.
—Larruzko Galtza, esna hadi! —esan zuen Periko Gerrikok.
—E...? Nola? Zer gertatu da? —galdetu zuen zezelka Larruzko Galtzak.
—Ametsetan ari zinela! —erantzun zion Periko Gerrikok. Une hartan
konturatu zen Larruzko Galtza dena amesgaizto bat besterik ez zela izan.
Bere burua aztertu ondoren, betikoa zela konturatu zen, ez zela laburtu.
Bere ingurura begiratu eta ikusi zuen Genaro Bakero eta Paskual Txandal
lozorroan zeudela. Pasillora irten eta Lola Mantala eta Marta Bainu-bata
ikusi zituen, haiek ere lotan.
Larruzko Galtzak nahastuta jarraitzen zuen. Amesgaiztoa hain sinesgarria izan
zen eta hainbesteko beldurra pasatu zuen, inoiz ez zuen ahaztuko. Amets bat
besterik ez izan arren, ahul eta babesgabe sentitzeak asko irakatsi zion eta
bere buruari zin egin zion goiz hartatik aurrera ez ziola sekula santan inori
tratu txarrik emango. Eta hitza bete zuen. Hala ere, Lola Mantalak, Paskual
Txandalek, Marta Bainu-batak, Loredun Kamisoiak eta besteek ez zuten inoiz
jakin gau hartan zer gertatu zen. Dena den, berdin da. Kontua da Larruzko
Galtzak ez zituela berriro besteak jipoitu.
MAIKA ABECIA
IÑAKI URTEAGA
AITZIBER MORALES
2005eko abendua
Larruzko Galtzak ikasgaia ikasi zuen. Baina
gure munduan neska-mutilei, ahulenei eta
babesgabeei tratu txarrak ematen
dizkietenek ez dute oraindik ikasi. Hain
bihozgabeak dira, ez dira gai ulertzeko
neska-mutil horiek zenbat sufritzen duten.
Beraz, guztion betebeharra da neska-mutil
hauek tratu txarretatik babestea.
Neska-mutil guztiak tratu txarretatik
babestu behar dira.
(Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa)
 

Más contenido relacionado

Destacado

Destacado (13)

Arnaut oihenart
Arnaut oihenartArnaut oihenart
Arnaut oihenart
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 
Euskararen hitz politena
Euskararen hitz politenaEuskararen hitz politena
Euskararen hitz politena
 
Ines aldrebes td
Ines aldrebes tdInes aldrebes td
Ines aldrebes td
 
Beti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitutBeti maiteko zaitut
Beti maiteko zaitut
 
OTSOA ETA 7 ANTXUMEAK
OTSOA ETA 7 ANTXUMEAKOTSOA ETA 7 ANTXUMEAK
OTSOA ETA 7 ANTXUMEAK
 
Ile kixkur
Ile kixkurIle kixkur
Ile kixkur
 
Otsoa etorri da! 1
Otsoa etorri da! 1Otsoa etorri da! 1
Otsoa etorri da! 1
 
Maitasun esaldien lehiaketa
Maitasun esaldien lehiaketaMaitasun esaldien lehiaketa
Maitasun esaldien lehiaketa
 
Nire esaldiak
Nire  esaldiakNire  esaldiak
Nire esaldiak
 
Tren polit bat
Tren polit bat Tren polit bat
Tren polit bat
 
Pinta, gure behia
Pinta, gure behia Pinta, gure behia
Pinta, gure behia
 
Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko
 

Más de ignacioaldekoa1 (19)

Zuhaitza td
Zuhaitza tdZuhaitza td
Zuhaitza td
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Tulipan txikia3
Tulipan txikia3Tulipan txikia3
Tulipan txikia3
 
Oroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkiaOroimenik gabeko eguzkia
Oroimenik gabeko eguzkia
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Neska ikustezina td
Neska ikustezina tdNeska ikustezina td
Neska ikustezina td
 
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloaMirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa
 
Madlenka td
Madlenka tdMadlenka td
Madlenka td
 
Lolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina tdLolo untxi ezberdina td
Lolo untxi ezberdina td
 
Katarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria tdKatarroa zuen maitagarria td
Katarroa zuen maitagarria td
 
Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4Hostoa eta urretxindora4
Hostoa eta urretxindora4
 
Hiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeakHiru txerrikumeak
Hiru txerrikumeak
 
Guztiak du bukaera
Guztiak du bukaeraGuztiak du bukaera
Guztiak du bukaera
 
Espagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat tdEspagetiak susirentzat td
Espagetiak susirentzat td
 
Errauskin printzea td
Errauskin printzea tdErrauskin printzea td
Errauskin printzea td
 
Erraldoi berekoia
Erraldoi berekoiaErraldoi berekoia
Erraldoi berekoia
 
Belea eta emakumea td
Belea eta emakumea tdBelea eta emakumea td
Belea eta emakumea td
 
Arturo eta klementina
Arturo eta klementinaArturo eta klementina
Arturo eta klementina
 
Ahuntza eta zazpi antxumeak
Ahuntza eta zazpi antxumeakAhuntza eta zazpi antxumeak
Ahuntza eta zazpi antxumeak
 

Lola mantalaren plana

  • 2. Astebete euritan egon ondoren, eguzkia atera zen. Orduan, balkoi guztiak arropa garbitu berriekin jantzi ziren, poz-pozik. Lola Mantala berriro ere Txema Pijamarekin eta Paskual Txandalekin egokitu zen sokan, baita Marta Bainu-bata, Jordi Galtzerdi eta Genaro Bakerorekin ere.
  • 3. Dena den, Kamiseta Laranja han ez ikusteak harritu egin zuen Lola. Besteei galdetu zien, eta norbaitek garbigailuan ikusi zuela adierazi zuen, baina ez zekiela ezer gehiago.
  • 4. Pareko sokatik entzuten ari zen Galtzontzilo Urdinek moztu egin zien elkarrizketa berak zekiena kontatzeko. Bazirudien Larruzko Galtzak bihurrikeria bat egin zuela. Kamiseta Laranjarekin egin zuen topo armairuan, eta hain jipoi handia eman zion kolorea ere galdu egin zuen. Gertatutakoa entzundakoan, izutu egin ziren denak. — Nor ote da hurrengoa? —pentsatu zuten denek. Loredun Kamisoiak ez zuen imajinatu ere egin nahi.
  • 5. Eskerrak bera inoiz ez zela egokitzen Larruzko Galtzarekin. Jordi Galtzerdi eta Genaro Bakerorentzat, ordea, ez zen hain erraza. Arriskutik kanpo zeuden toki bakarra garbigailua eta soka ziren, Genaro Bakero ez baitzen inoiz agertzen toki haietan. Lola Mantala sutan zegoen, Larruzko Galtzak beti ahulenak jipoitzen zituelako. Oraindik buruan zeukan Harizko Patukoak kolpe batez hil zituen eguna. Lola Mantalak plan bat pentsatu zuen eta iluntzean besteei kontatu zien.
  • 6. —Ongi —esan zuen Lola Mantalak—, Larruzko Galtza kakati hutsa da, eta, txikienak eta ahulenak besterik jipoitzen ez duenez, merezitakoa jasoko du. Zergatik ez gara elkarri lotzen kate bat sortuz, Larruzko Galtzaren gordelekuraino, armairuraino, ailegatzeko? Bertan egongo dira Jordi Galtzerdi eta Galtzontzilo Urdin zelatan, Paskual Txandal, Genaro Bakero, Marta Bainu- bata eta laurok armairura abiatzen garen bitartean.
  • 7. Larruzko Galtza, gu ikusi orduko, jipoitzera etorriko zaigu, baina, elkarturik gaudenez, ez du jakingo nondik hasi jotzen. Nahaste-borraste hori aprobetxatuko dugu garbigailuan sartzeko. Han, Loredun Kamisoia prest egongo da xaboia bota eta garbigailua pizteko. Eta ez ezazue harridura aurpegi hori jarri susto eder bat emango diogulako. Berriro jipoitzeko gogoa kenduko diogu.
  • 8. Benga, aurrera. Eta isil-isilik, noski, ea Mireia Zapatila eta Periko Gerriko esnatzen diren eta ailegatu aurretik salatzen gaituzten. Elkarturik eta ondo lotuta, aurreikusia zeukaten bezala bete zuten plana. Armairua ireki eta hantxe zegoen Larruzko Galtza, lotan, esekigailu batean zintzilikatuta, lasai-lasai. —E! Nor da? —galdetu zuen harro Larruzko Galtzak zarata entzutean.
  • 9. Erreakzionatzeko denborarik eman gabe, Genaro Bakero salto batez esekigailura igo zen Larruzko Galtzari gerritik helduz. Larruzko Galtza, astapotro baten moduan hasi zen saltoka. Bat-batean, Paskual Txandal jauzi batez bere gainera bota zen, eta Marta Bainu-batak eta Lola Mantalak indarrez lotu zuten beren gerrikoekin.
  • 10. —Ikusiko duzue! —egin zien mehatxu Larruzko Galtzak, haserre. Bere garrasiei jaramonik egin gabe, garbigailura eraman zuten arrastaka. —Ez, garbigailura ez! —oihukatzen zuen etsita, irtenbiderik ez zuela ikusita. —Bultzadatxo bat gehiago, eta kitto! —egin zuen oihu Genaro Bakerok. Eta garbigailuaren atea kolpe lehor batez itxi zen.
  • 11. —Goazen! —esan zuen Loredun Kamisoiak pizteko botoia errukirik gabe sakatuz. Geroxeago, Larruzko Galtza garbigailuan biraka zebilen laguntza keinuak eginez, denek leihatilatxotik begiratzen zuten bitartean.
  • 12. Zentrifugazioa bukatu eta atera zutenean, harri eta zur geratu ziren; Larruzko Galtza ez zen Jordi Galtzerdi baino handiagoa.
  • 13. Bere tamainaz ohartu zenean, hain ahul eta txiki sentitzean, ulertu zuen nola bizi izan zituzten gainerakoek bere abusu eta tratu txarrak. Eta negarrari eman zion.
  • 14. —Larruzko Galtza, esna hadi! —esan zuen Periko Gerrikok. —E...? Nola? Zer gertatu da? —galdetu zuen zezelka Larruzko Galtzak. —Ametsetan ari zinela! —erantzun zion Periko Gerrikok. Une hartan konturatu zen Larruzko Galtza dena amesgaizto bat besterik ez zela izan. Bere burua aztertu ondoren, betikoa zela konturatu zen, ez zela laburtu. Bere ingurura begiratu eta ikusi zuen Genaro Bakero eta Paskual Txandal lozorroan zeudela. Pasillora irten eta Lola Mantala eta Marta Bainu-bata ikusi zituen, haiek ere lotan.
  • 15. Larruzko Galtzak nahastuta jarraitzen zuen. Amesgaiztoa hain sinesgarria izan zen eta hainbesteko beldurra pasatu zuen, inoiz ez zuen ahaztuko. Amets bat besterik ez izan arren, ahul eta babesgabe sentitzeak asko irakatsi zion eta bere buruari zin egin zion goiz hartatik aurrera ez ziola sekula santan inori tratu txarrik emango. Eta hitza bete zuen. Hala ere, Lola Mantalak, Paskual Txandalek, Marta Bainu-batak, Loredun Kamisoiak eta besteek ez zuten inoiz jakin gau hartan zer gertatu zen. Dena den, berdin da. Kontua da Larruzko Galtzak ez zituela berriro besteak jipoitu.
  • 16. MAIKA ABECIA IÑAKI URTEAGA AITZIBER MORALES 2005eko abendua
  • 17. Larruzko Galtzak ikasgaia ikasi zuen. Baina gure munduan neska-mutilei, ahulenei eta babesgabeei tratu txarrak ematen dizkietenek ez dute oraindik ikasi. Hain bihozgabeak dira, ez dira gai ulertzeko neska-mutil horiek zenbat sufritzen duten. Beraz, guztion betebeharra da neska-mutil hauek tratu txarretatik babestea. Neska-mutil guztiak tratu txarretatik babestu behar dira. (Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa)