SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 12
TXILETAR PATAGONIATIK ESKOLETARAKO
JOAN-ETORRIA
EGILEAK:
ENARA ELUSTONDO
HAIZEA LOIDI
NEREA OLASAGASTI
IGONE SEGUROLA
2009. urtean Felix Ugalde Elkarteak nazioartean dituen erlazioei esker proiektu berri bati ekin zion, Expedición Última Patagonia 2010 deritzona, Asociación Franco-Chilena Centre –Terre izenekoaren eskutik (http://centre-terre.fr/ultima2010/presentation.html?lang=ES).
Elkarte honetako partaideek Felix Ugartekoei proposamen bat luzatu zieten, espedizio honen harira eskoletan jardueraren bat antolatu ahal izateko. Eskolekin harremanetan jarri ahal izateko Irungo Oiasso Museoa hartu zuten bitartekari moduan, hauen eguneroko jardueran erlazio handia dutelako mota guztietako eskolekin. Gertutasuna eta harreman estua zirela medio, Museokoek Irungo Dunboa ikastetxera jo zuten proiektuaren berri ematera eta beraien parte hartzea eskatzera. Gauza bera gertatu zen Txileko Liceo Salesiano San José de Punta Arenasekin. Ondorioz, bi ikastetxe hauekin elkarlanean proiektu bat sortu dute PROGRAMA DEL PROYECTO COLABORATIVO IRUN-PUNTA ARENAS (http://bidaiak-dunboa.blogspot.com/2010/05/programa-del-proyecto-colaborativo-irun.html).
Gure lanari hasiera emateko, priektu honetan parte hartzen duten elkartu guztien aurkezpen txiki bat egin dugu, zer nolako elkarteak diren, zein helburu dituzten… azalduz. Izan ere, proiektu honetan nabarmentzekoa da beraien artean hain ezberdinak diren elkarteen partaidetza, hala nola: Ultima Patagoniako espedizioak antolatzen dituen Asociación Franco-Chilena Centre -Terre, Irungo Oiasso Museoa, Felix Ugarte Elkartea eta Dunboa eta  Liceo san José de Punta Arenas. Lanarekin jarraitzeko, proiektuaren nondik-norakoak azaltzeari ekin diogu, zenbat fasetan gauzatuko den, fase bakoitzean zer egin duten… Amaitzeko, proiektuak hedabideetan izan duen agerpenaren berri ematen saitu gara.
PROIEKTUAREN PARTAIDEAK:
1) FELIX UGARTE ELKARTEA:
Felix Ugarte Elkartea (www.felixugarte.org) 2000. urteko maiatzan sortu zuen Arantzazun lurpeko ingurunearekiko jakin-mina duen pertsona talde batek. Udara horretan bertan, beren egoitza Irunen kokatu zuten, eta jarduera handiko epe bati eikin zioten.
Elkartearen helburuak:
Lurpeko ingurunearen ikerketa orokorra (intregrala).
Lurpeko ingurunearekin zerikusia duten ikastaro, mahai-inguru eta kongresuak sustatzea.
Felix Ugarteren lanaren bilketa eta argitaratzea.
Lurpeko ingurunea gai bezala duten lanen argitaratzea.
Lurpeko ingurunearen sustapena eta hedatzea.
Lurpeko ingurunearen defensa eta babesa.
Dokumentazio gune bat eraikitzea.
3) OIASSO MUSEOA:
Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen dituen museoa da, zonaldeko ondare arkeologikoa ezagutzera eman eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune bihurtzeko helburua du. Museoa, gainera, Antzinako Historia eta Arkeologiaren inguruko kultur ekintzak garatzeko toki bat ere bada.
Oiasso musoa kokatzeko Junkaleko Eskolen eraikina aukeratu zen, XIX. eta XX. mendeetan erabili zen Irungo eraikin enblematikoa. Museoaren egoitza bilakatzeko zeukan abantailarik nagusienetako bat zen, orubearen atzealdean erromatarren termak zeuzkala, gero, museo bihurtu ondoren, espazio hori bisitatzea museoaren gune erakargarrietako bat izatera pasako baita.
Oiassoko erromatarren garaiko portua                         Ama Xantalen nekropoliko errauste-kutxak
3) DUNBOA IKASTETXEA:
Dunboa ikastetxe publikoa da eta Dumboa auzoan aurkitzen da, Manuen Aznar Enbajadore kalean hain zuzen ere. Ikastetxe honek HH eta LH etapak eskaintzen ditu. Beren hezkuntza proiektua honako helburu hauetan oinarritzen dute:
1. Euskara pixkana ikasten dela bermatzea.
2. Baloreetan oinarritutako hezkuntza sendotzea.
3. Banan-banakako desberdintasunetara egokitzea.
4. Baterako hezkuntzaren printzipioa onartzea. Eskolaren eremuan ikasleen arteko aukera-berdintasun bezala ulertuta eta gizarteko bizitzara hedatzea.
Irakasgai honetan ikastetxeek teknologia berrien inguruan egiten duten erabilera eta beren interesa zenbaterainokoa den jakitea garrantzitsua iruditu zaigunez, eta bigarren lan hau egin ahal izateko guk aukeratutako gaian teknologia berrien erabilera ezinbestekoa denez, parte hartzen duten elkarte ezberdinen arteko komunikazioa aurrera eraman ahal izateko (bi ikastetxeen artekoa, Dunboako ikasleen eta Felix Ugarteko espeleologoen artekoa…) garrantzitsua iruditu zaigu Dunboakoek teknologia berrien inguruan dituzten helburu eta bitartekoak aipatzea.
• HELBURUAK:
1- Ikasleek ikastetxetik irteten direnean teknologia berriak ezagutzea eta menderatzea.2- Ikaste-prozesuan teknologia berriak erabiltzen dituztenean, elementu aberasgarria izatea eta adimen-gaitasunak eta lanean autonomia sendotzeko erabiltzea.3- Ikastetxea kanpoko komunikazioarekiko irekitzeko tresna izatea.4- Ikastetxeko bitartekoak hezkuntza-komunitateko kide guztiek partekatu ahal izatea.
• MATERIALA:
1- Informatikako ikasgela sarean 12 ordenagailu dituzte.Horrez gain, ikasgelan kanoia eta pantaila daude, ikasle guztiekin modu gidatuan lan ahal izateko.2- Ordenagailuak ikasgela bakoitzean.3- 1. zikloko ikasleentzat 4 ordenagailuz hornitutako ikasgela, kanoiarekin eta pantailarekin.4- 2 zerbitzari hezkuntza-bitarteko guztiak zentralizatzeko; ikastetxeko ordenagailu guztiak sarean partekatzen dira.5- Ikastetxeko hezkuntza-komunitateko elementu guztien artean komunikazioa ahalbidetuko duen web orria. Gainera, ikasleek etxetik ikastetxeko hezkuntza-bitartekoak erabili ahal izango dituzte
• FORMAZIOA:
1- Irakasleen etengabeko prestakuntza ikastetxeko irakasleek zuzendutako ikastaroen bidez.2- Bidasoa Bizirik Agentziak zuzendutako prestakuntza-ikastaroak gurasoentzat.3-  1. mailatik 6. mailara arte ikasleen oinarrizko prestakuntza; izan ere, adinen arabera, irakaskuntza-orduan pixkana mailakatuz doaz.4- Ikaste-eremu desberdinak lantzeko ikasleekin ikasgela erabiltzea.5-  Eskolaz kanpoko orduetan ikasleentzat oinarrizko prestakuntza ikastetxeko irakasleen eskutik.
4) LICEO SALESIANO SAN JOSE:
Ikastetxe hau Txilen kokatzen da eta oso ikastetxe erlijiosoa da, Jesu Kristo dute gizakiaren eredu perfektutzat eta ondorioz, bere ikasleak eredu hau oinarritzat harturik hezten saiatzen dira.
Heziketa osatu bat eskaintzen saiatzen dira, eta beren ikasleengan kritikotasuna, imaginazioa, hausnartzeko gaitasuna... sustatuz, fedearekin batera.
Baliabide teknologikoei dagokienez, zailtasun gehiago dituzte material teknologiko egokiak eskuratzeko, eta horren ondorio izan dira, Dunboa eta ikastetxe honen arteko komunikazioa gauzatzeko egin dituzten bideokonferentzietan egon diren hainbat arazo. Izan ere, Dunboako Eskolak 6MB dauzka baina Txilekoak 1 MB besterik ez, orduan arazoak sortzen dira konexioan zehar.
PROIEKTUAREN FASEAK:
Proiektu hau hiru fasetan gauzatuko da:
LEHENENGO FASEA:
Lehenengo fasean bideokonferentzia bat egin zen Irungo Dunboa Ikastetxea eta  Ultima Patagonia 2010 espedizio taldearen artean otsailaren 23an. Bideokonferentzia honetan LH 5.mailako ikasleek Isla Madreko (Txileko Patagoniako irla bat) kanpamentutan zeuden espedizioko partaideekin zuzenean hitz egin ahal izan zuten (bideoa felix Ugarte).
Honako hau da berria:“Marzo 18th, 2010 by Giorgio”El 23 de febrero 2010 se realizó, con alumnos de 5º LH de la Ikastola Publica Dumboa de Irun, una videoconferencia con miembros de la expedición espeleológica “Ultima Patagonia 2010″ en la Isla de Madre de Dios en Chile. Este proyecto, pionero en nuestro territorio, ha contado con el apoyo del centro de investigación satelitar Astrium de Toulouse (Francia) garantizando la conexión entre el campo base de la expedición y la escuela donde los alumnos pudieron formular en directo varias preguntas a los expedicionarios.
Irlaren garrantzia:
Madre de Dios isla Txileko hegoaldean dagoen Ultima Esperantza izeneko probintzian dago. Gisa honetako parajeak gaur egun nahiko ezohikoak dira, izan ere zibilaziotik urrun dagoen lekua da, eta beraz, XXI. mendean, oraindik ere, bertan gizakia eta naturaren arteko harremana ia historiaurreko garaian bezalakoa da. Naturarekin errespetuzko jokabide hau izatearen ondorioz, Madre de Dios irlan dauden itsasbazterreko leizeak oraindik aspaldiko garaietako aztarnak gordetzen dituzte: hilobiak, labar-pinturak…
Leize hauek oso garrantzitsuak dira komunitate zientifikoarentzat, izan ere, koba hauek oso baliagarrak dira antzina zegoen klimatik gaur egungora egon den bilakaera ulertzeko, edota azken glaziaziotik egon den errekonkista biologiakoa ezagutzeko, baleen hilerriak ikertzeko, berez, gizakiaren eragin zuzenik jasaten ez duen leku batean gure ekintzek eta bizimoduak naturan duen eragina zenbaterainokoa izan daitekeen ikusteko… Hau guztia horrela izanik, Txileko gobernuak 2008. urtean isla babesteko erabakia hartu zuen.
2010an habian jarri zen proiektu honen helburua, Txileko gobernuari artxipelago hau Gizadiaren Ondare (Unesco) izendatzeko proposamena luzatzeko aukera eskaintzea da.
Karezko irla honek, beraz, ia desagertu zen populazio baten memoria gorde du, Kawésgar indigenena hain zuzen ere. Glaziarrak desagertu ondoren Kawésgarrek Patagonia eta bere artxipelagoak konkistatu zituzten, eta bertako leizeeak izan zituzten biziliku.
Proiektu honen barruan, leize eta babeslekuetako ikerketa arkeologikoez gain, itsasoko eta lur gaineko eta lur azpiko esplorazioak, Ballena izeneko hondartzako eta leizeko ikerketak eta klima aldaketak ikertzeko aukera emango duen laborategi baten sorrera dituzte jomugatzat.
BIGARREN FASEA:
Maiatzaren 18an Nazioarteko Museoen Eguna zela eta, Dunboako ikasleak eta San Josekoak bideokonferentzia bidez harremanetan jarri ziren berriro ere beraien hirietan zeuzkaten museoen berri eta aurkitutako aztarnen berri elkarri emateko. Oiasso Museoak bere erakustokietan dituen aztarna garrantzitsuenen kopiak eraman zituen Dunboa ikastetexera eta bertako ikasleek Irungo historiaren berri eman zieten, Oiasso garaiko historia kontatuz eta aurkitutako aztarnak azalduz.
Saioan arazorik egon ez zedin, bi entsegu orokor egin ziren aurreko egunetan, bata ostiralean, maiatzaren 14an eta bestea astelehenean, hilaren 17an. Bai bata eta bai bestea oso ondo joan ziren, ez baitzen komunikazio arazorik egon, Skype programak ez zuen hutsik egin, eta beraz, guztia primeran joan zen. Zoritxarrez maiatzaren 18ko saioan nahiko arazo suertatu ziren, zentroko ordenagailuak ez zebiltzan ondo, Skype behin eta berriro erortzen zen eta ordubetez baino gehiagoz atzeratu zen azkenik konexioa.
Saioa honela banatu zen:
1) Lehenik eta behin, Manolo irakasleak ikasleei argibide orokorrak gogorarazi zizkien: mantso hitz egin behar zutela, besteen erantzunaren zain egon behar zutela hitz egin ondoren….
2) Ondoren Museoko ordezkari batekin aurreko egunetan prestatutakoaren  entsegu orokorra egin zuten: aurkezleak esan behar zuenaren entsegua, ondoren zeinek hasi behar zuen aztarna azaltzen, zein aztarna zeukan, zer esan behar zuen aztarnaren inguruan, etab…
Aztarnetako batzuk  ondokoak izan ziren:
- Terra sigilata ontzia: eme aberatsen mahaiko luxuzko baxera da, zigilu batekin jartzen zieten egindako lekuaren izena eta horregatik gaur egun badakigu Oiasson aurkitutako ontziak Italiatik, Galiatik eta Errioxatik ekarritakoak direla.
- Luzerna edo argi-mutila: argia egiteko erabiltzen zuten, bai mehategietan, bai etxeetan… oliba olioa erabiltzen zen horretarako.
- Pondusa: telareetako pisua, haria tinko mantentzen zuen eta zeramikaz egina zegoen.
-Mehategietako galena zatia: Arditurri mehategia Aiako Harrian kokatuta dago, Oiartzunen, Irundik oso gertu eta bertara etorri ziren erromatarrak mineral honetatik zilarra ateratzeko asmoz.
-Tortoloxak: tabak bezala ere ezagunak, erromatarren jolasa zen, animalien hezurrak dira.
3) Saioa hastean, Manolo irakasleak hitz egin zuen lehenik, Dunboako zuzendaria den Jose Felix aurkeztu zien Txileko Lizeokoei eta ondoren saioaren martxa azaldu zien.
4) Museoko ordezkariak gelako aurkezle izango zenarekin batera bere burua aurkeztu zuen. Aurkezleak Oiassoko historiaren laburpen txiki bat egin zuen Txileko haurrak kokatzeko.
5) Gelako ikasleak txandaka kamararen aurretik pasatzen joan ziren beraiek zuten objektua erakutsiz eta bere funtzioaren gaineko azalpena emanez.
6) Ondoren, Txileko bi haur hango museo nagusien berri ematen hasi ziren. Hasieran ondo entzuten zitzaien, baina bapatean komunikazio arazoak hasi ziren eta hortik aurrera ez zitzaien entzuten, imagina ez zen galdu baina izoztuta bezala geratu zen.
7)  Saioko partaide guztiak agur esan genien, baina komunikazioa jadanik etenda zegoen eta horrela eman genion amaiera saioari.
Saio honen ondoren ondoko ondorioa atera zen: Dunboako Eskolak 6MB dauzka baina Txilekoak 1 MB besterik ez, orduan arazoak sortzen dira konexioan zehar. Kontrakoa pentsa genezakeen arren, Dunboak izaten ditu arazo gehien imagina ondo ikusi eta esaten dutena ondo entzuteko, eta beraz uste dute irtenbidea audiokonferentzietarako erabiltzen den telefono horietako bat erostea izango litzatekeela. Tresna honen bidez, alde batetik ahotsa eta bestetik imagina joango lirateke eta arazoa konponduta legoke. Hemen jadanik badute horietako bat, Txilera bidaltzeko beste bat lortzea da orain gakoa.
HIRUGARREN FASEA:
Hirugarren fasea irailean gauzatuko da, bi eskoletako ikasturteak egutegian banaketa ezberdina dutenez, landu beharreko edukietan ez baitoaz parean, izan ere, Txilen duela 3 aste hasi ziren eskolan eta Irunen ekainaren 23an amaituko dute. Irailera bitartean Ingurune Fisikoaren inguruan prestatu duten unitate didaktikoa lantzen arituko dira Txiletarrak, eta ondorioz, irailerako bi eskolak parekatuta egongo direnez, ikastetxe bakoitza gai izango da bere ingurunearen berri besteari emateko.
Esperientzia interesgarri hau geroz eta oihartzun handiagoa izaten ari da eta prentsan ere bere lekua izan du, Mantangorri Aldizkarian kasu.
Bukatzeko, aipatzekoa da, proiektuari jarraipen bat eman nahi diotela, eta hori dela eta teknologi euskarriak hobetzeko asmoz, laguntza ekonomiko bila dabiltza proiektu honen partaideak.

Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.

Más contenido relacionado

Destacado

Siskom terakhir
Siskom terakhirSiskom terakhir
Siskom terakhirImam OZ

Tugas Siskomaurora(2)
Tugas Siskomaurora(2)Tugas Siskomaurora(2)
Tugas Siskomaurora(2)Imam OZ

Onzo role of metering design in behaviour change 1003
Onzo role of metering design in behaviour change 1003Onzo role of metering design in behaviour change 1003
Onzo role of metering design in behaviour change 1003Onzo

Iveco body parts_catalogue
Iveco body parts_catalogueIveco body parts_catalogue
Iveco body parts_cataloguegesimar batista

Presentacion Guillemi
Presentacion GuillemiPresentacion Guillemi
Presentacion GuillemiDavid Encina

Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)
Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)
Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)Alex

Investigacion de operacion
Investigacion de operacionInvestigacion de operacion
Investigacion de operacionceso2010

Slide ad2 ead flávia e jéssica final
Slide ad2 ead flávia e jéssica finalSlide ad2 ead flávia e jéssica final
Slide ad2 ead flávia e jéssica finalJessicaSSOliveira

OtoñoJazz Piezas
OtoñoJazz PiezasOtoñoJazz Piezas
OtoñoJazz PiezasLady Da

Destacado (14)

Siskom terakhir
Siskom terakhirSiskom terakhir
Siskom terakhir

Tugas Siskomaurora(2)
Tugas Siskomaurora(2)Tugas Siskomaurora(2)
Tugas Siskomaurora(2)

Rumenia
RumeniaRumenia
Rumenia

Onzo role of metering design in behaviour change 1003
Onzo role of metering design in behaviour change 1003Onzo role of metering design in behaviour change 1003
Onzo role of metering design in behaviour change 1003

Iveco body parts_catalogue
Iveco body parts_catalogueIveco body parts_catalogue
Iveco body parts_catalogue

Grupo ssi
Grupo ssiGrupo ssi
Grupo ssi

Web 2.0
Web 2.0Web 2.0
Web 2.0

Little child
Little childLittle child
Little child

Presentacion Guillemi
Presentacion GuillemiPresentacion Guillemi
Presentacion Guillemi

Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)
Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)
Presalex 100521060446-phpapp02-100526101846-phpapp02 (1)

Investigacion de operacion
Investigacion de operacionInvestigacion de operacion
Investigacion de operacion

presentacion van gogh
presentacion van goghpresentacion van gogh
presentacion van gogh

Slide ad2 ead flávia e jéssica final
Slide ad2 ead flávia e jéssica finalSlide ad2 ead flávia e jéssica final
Slide ad2 ead flávia e jéssica final

OtoñoJazz Piezas
OtoñoJazz PiezasOtoñoJazz Piezas
OtoñoJazz Piezas

Similar a Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.

DBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular LizeoaDBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular LizeoaBerritzegune Nagusia

Heziketa eta sentsibilizazioa
Heziketa eta sentsibilizazioaHeziketa eta sentsibilizazioa
Heziketa eta sentsibilizazioaArazi IKT S.L.

Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraMaitane

kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat
kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzatkalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat
kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzatIrekia - EJGV

Proyect presentation staff
Proyect presentation staffProyect presentation staff
Proyect presentation staffGUTIERREZGEMA

Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzangorritxo

Proyect presentation open day
Proyect presentation open dayProyect presentation open day
Proyect presentation open dayGUTIERREZGEMA

Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue Fundazioa

Proyect presentation irakasle berria
Proyect presentation irakasle berriaProyect presentation irakasle berria
Proyect presentation irakasle berriaGUTIERREZGEMA

Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona77joseba

Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onaenborra

Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11pacoezquerro

Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]beranza

Similar a Patagoniatik eskoletarako joan_etorria. (20)

DBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular LizeoaDBHko komunikazioak. Axular Lizeoa
DBHko komunikazioak. Axular Lizeoa

Heziketa eta sentsibilizazioa
Heziketa eta sentsibilizazioaHeziketa eta sentsibilizazioa
Heziketa eta sentsibilizazioa

Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra

Eskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorraEskola 2.0 lan orokorra
Eskola 2.0 lan orokorra

kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat
kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzatkalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat
kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat

Proyect presentation staff
Proyect presentation staffProyect presentation staff
Proyect presentation staff

Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzan

Deutsche schule
Deutsche schuleDeutsche schule
Deutsche schule

Presentación1
Presentación1Presentación1
Presentación1

Urtxintxa 3
Urtxintxa 3Urtxintxa 3
Urtxintxa 3

Proyect presentation open day
Proyect presentation open dayProyect presentation open day
Proyect presentation open day

Proyect presentation open day
Proyect presentation open dayProyect presentation open day
Proyect presentation open day

Proyect presentation open day
Proyect presentation open dayProyect presentation open day
Proyect presentation open day

Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea

Proyect presentation irakasle berria
Proyect presentation irakasle berriaProyect presentation irakasle berria
Proyect presentation irakasle berria

Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona

Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona

Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11Zientzia hezkuntza 2010-11
Zientzia hezkuntza 2010-11

Sem.bet
Sem.betSem.bet
Sem.bet

Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]Webquest(powerpoint)[1]
Webquest(powerpoint)[1]

Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.

• 1. TXILETAR PATAGONIATIK ESKOLETARAKO