4. | INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA
3
1 - SARRERA
Kurtsoa amaitzeko proiektu bat egin behar dugu, nire kasuan institutuko
makinen inbentarioa kudeatzeko erabiliko den web aplikazio bat sortzea izango da
proiektu hori, horretarako marka lengoaia desberdinak erabili beharko ditut.
Dokumentazio honetan web aplikazio hau sortzeko jarraitu ditudan pausoak
egoteaz gain, erabiltzaile gida bat eta kodeak ere dokumentatuak daude; dokumentu
hau sei zati nagusitan dago banatua:
1. PLANIFIKAZIOA: proiektua hasterakoan buruan nituen ideien azalpena,
proiektuan beharko nuen materiala, web aplikazioaren erabilera eta
itxura...
2. EGINDAKOAREN AZALPENA: proiektua gauzatu ahal izateko jarraitu
behar izan ditudan pausoen azalpena.
3. AURKITUTAKO ARAZOAK: proiektu hau aurrera eramaten ari nintzela
izan ditudan arazoen azalpena eta hauen soluzioa.
4. FUNTZIONAMENDU GIDA: web aplikazioaren erabilera, erabiltzaileari
bideraturiko gida.
5. KODEAK: web aplikazioa lortzeko sortu ditudan SQL, HTML, PHP eta CSS
kodeak.
6. BIBLIOGRAFIAK: proiektua sortzeko behar izan ditudan informazio iturri
nagusiak.
5. INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA |
4
2 - PLANIFIKAZIOA
Lehenik eta behin web aplikazioaren diseinua pentsatu dut, hau da, egingo dudan web
aplikazioak zein atal izango dituen.
Nire lehen planifikazioan hau aurreikusi dut, lehengo egin behar dudan lana datu-basea
sortzea izango da, horretarako makinen zein informazio gorde nahi den jakin beharko dut.
Behin datu basea ondo sortua dagoenean hurrengo pausoa web aplikazioa sortzen hastea
da, web aplikazioa index orritik hastea erabaki dut, hau da, orri nagusitik, eta bertatik kontsultak
egiteko orrira, datuak sartzeko orrira, datuak eguneratu edo aldatzeko orrira eta datuak
ezabatzeko orrira eramango gaituzten botoiak egongo dira; orri nagusian aipatutako botoiak
egoteaz gain datu basean gordeta dauden makinei buruzko informazioa ere azalduko da.
Kontsulten orrian makinak taulan dauden eremuei kontsultak egitea egongo da.
Azkenik datuak manipulatzeko orriak sortuko ditut, hauek oso antzekoak izango dira euren
artean, hirurak formularioak izango dira, baina ezberdintasun batzuekin, datuak sartzeko kasuan
formularioan datuak sartuko dira, eguneratzeko kasuan kodea ezin izango da aldatu, beste datuak
bai, eta ezabatzeko kasuan, berriz, datuak ezingo dira aldatu ezabatu bakarrik.
6. | INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA
5
3 - EGINDAKOAREN AZALPENA
Planifikazioan esan dudan bezala, nire lehen lana inbentarioarentzako datu basea sortzea
izan da, horretarako Andoni Berasategirekin hitz egin dut, berak makinen zein informazio edota
ezaugarri jaso nahi dituen jakiteko, behin zer gorde nahi duen jakinda datu basea diseinatzeari
ekin diot eta ondoren SQL fitxategi bat sortu dut.
Andoniren beste eskakizun bat web aplikazioak erabiltzaileak edukitzea izan da eta hauek
baimenak izan ditzaten nahi du, hau da, ez du edonork inbentarioko datuak aldatzerik nahi.
Horretarako hiru erabiltzaile mota sortu ditut: datuak ikusteko aukera duena, datuak
manipulatzeko aukera duena eta administratzailea. Erabiltzaileak eta euren datuak taula batean
gordetzen dira, taula hau lehen aipatutako SQL fitxategiaren barnean kokatu dut.
SQL fitxategia sortu ondoren web aplikazioaren orriekin hasi naiz, lehenik eta behin orri
nagusia sortu dut, hau da, index orria. Orri guztietatik hau izan da konplexuenetako bat,
erabiltzailearen baimenen arabera index orri ezberdina izango baita, bereizketa hau if baten
laguntzaz egin dut. Beste orri konplexua kontsultena izan da datuen, izan ere, kontsulten orriko
formularioan “kutxatxo” guztiak beteak zeuden ala ez egiaztatu beha baitzen, hau ere, index
orriko arazoa bezala, if baten laguntzaz konpondu dut. Gainerako orriak arazo gehiegirik gabe
sortu ditut.
7. INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA |
6
4 - AURKITUTAKO ARAZOAK
Proiektu honetan aurkitu dudan arazoa erabiltzaileek login egiterako ordukoa izan da, izan
ere, ez bainekin nola egin. Honen soluzioa Interneten begira nebilela lortu dut. Nik sortu ditudan
orri guztien hasieran hurrengo kode zati hau idatzi dut:
<php
session_start();
if (isset ($_SESSION[“erabiltzailea”])){
…
}
else{
header(“location:../sarrera_okerra2.html”);
}
?>
Honen bidez egiaztatuko da login egin duzun ala ez. Lehen lerroko session_start-ek beste
orri batean gordetako aldagaiak berreskuratzea ahalbidetzen digu, bigarren lerroan ikus
dezakegun bezala beste orriko $_SESSION[“erabiltzailea”] aldagaia hutsa ez badago egingo
lukeena adierazten digu, baina hutsik egongo balitz seigarren lerroan dagoena egingo luke, hau
da, sarrera_okerra2.html orrira bidaliko gintuzke.
Kode zati honi esker login egitea beharrezkoa dela bermatzen dugu guk nahi dugun
orrietan. Baina ez da nahikoa honekin, login egiterako garaian datuak zuzenak diren ala ez
egiaztatu behar baita. Horretarako login.php orrian datuak sartzean formularioko kutxatxoetan
sartutako emaitzak datu basean, erabiltzaileen taulan, gordetako datuekin alderatu behar dira,
izena, maila eta pasahitza berdinak badira login egingo da bestela errorea emango digu.
8. | INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA
7
5 - FUNTZIONAMENDU GIDA
Atal honetan web aplikazioaren esku liburua izango duzue eskuragarri.
5.1 - SAIOA HASI
Inbentarioaren index orrira atzitu ahal izateko lehenik eta behin saioa hasi behar duzu. Goiko
irudian ikus daitekeen bezala saioa hasteko hiru atal bete behar dituzu: erabiltzailea, bertan erabiltzaile
izena jarri beharko duzu; maila, hiru aukera izango dituzu, administratzailea, irakaslea edo ikaslea,
hauetako bat aukeratu beharko duzu; eta azkenik pasahitza, pasahitz lehenetsia 00000000 izango da,
behin saioa hasi ondoren hau aldatzeko aukera izango duzu.
9. INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA |
8
5.2 - ORRI NAGUSIA
Saioa hasi ondoren goiko irudiko pantaila baten antzekora iritsiko zara, erabiltzailearen mailaren
arabera index orri ezberdina izango duzu, goiko irudikoa administratzaile maila duen erabiltzaile batena
izango litzateke.
1 atala: erabiltzailearen izen eta abizena agertuko dira, sakatuz gero erabiltzailearen orrira
joango gara eta bertan izen-abizenak eta pasahitza aldatzeko aukera izango dugu.
2 atala: kontsultak egiteko botoia, klik eginda kontsultak egin ditzakegun orrira eramango
gaitu.
3 atala: datuak gehitzeko botoia, datu gehiago sortzeko bete behar dugun formulariora
eramango gaitu.
4 atala: datuak eguneratu edo aldatzeko botoia, bertan sakatuta datuak eguneratzeko
orrira iritsiko gara.
5 atala: datuak ezabatzeko botoia, botoia sakatuta datuak ezabatzeko aukera emango
digun orrira eramango gaitu.
6 atala: erabiltzaileen botoia, honen gainean klik eginik erabiltzaileak kudeatuko ditugun
orrialdera eramango gaitu.
7 atala: irteteko botoia, honi esker erabiltzaileak saioa amaitzeko aukera izango du, sakatu
ondoren saioa amaitu eta berriro saioa hasteko formulariora eramango gaitu.
8 atala: taula, inbentarioko taulan dauden elementu guztiak agertuko dira.
Lehen esan dudan bezala index orria erabiltzaile mailaren arabera ezberdina izango da,
administratzaileak goian aipatutako 8 atalak izango ditu ikusgai, irakasleak, berriz, 6 atalera ezin izango
du atzitu eta ikasleak 1, 2, 7 eta 8 atalak bakarrik agertuko zaizkio.
10. | INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA
9
5.3 - ERABILTZAILEAREN ORRIA
Index orriko zure erabiltzailearen izenean klik eginda goiko irudiko pantailara iritsiko zara. Hemen
ikus dezakegun bezala erabiltzailea editatzeko aukera izango duzu alde batetik zure izen eta abizenak
aldatzea edukiko dituzu eta bestetik gogoratzeko errazagoa egiten zaizun pasahitz bat jar dezakezu,
pasahitza aldatzeko baldintza bakarra pasahitza eta pasahitza berridatzi berdinak izan behar dute, bestela
pasahitza ez da aldatuko.
11. INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA |
10
5.4 - KONTSULTAK
Kontsultak egiteko orrira iristeko index orriko “KONTSULTATU” botoia sakatzea nahikoa da. Botoia
sakatu ondoren goiko lehengo irudira iritsiko zara, hemen zein datu azaltzea nahi dugun aukeratuko dugu
(1 atala):
EJ-KODEA: lauki honetan Eusko Jaurlaritzaren kodea duten edo ez duten aukeratuko dugu,
“- AUKERATU -” aukera uzten badugu, kodea dutenak eta ez dutena azalduko dira.
MAKINA MOTA: hemen ikusi nahi dugun makinaren izena idatziko dugu, hutsik uzten
badugu makina guztiak azalduko zaizkigu.
KOKAPENA: azken lauki honetan institutuko gela bat aukeratuko dugu, “INSTITUTUA”
aukera uzten badugu, institutu guztiko gelak aukeratuko ditugu.
Kontsulta egiteko ez da beharrekoa hiru laukitxoak betetzea, bat bete dezakezu bi edo hiru laukiak
bete ditzakezu, behin ze kontsultatu aukeratuta “KONTSULTATU” botoia sakatu (2 atala) eta kontsultaren
orrira joango gara, goiko bigarren orria.
Bigarren irudian ikus dezakegun bezala, egin dugun kontsulta hau da, Eusko Jaurlaritzaren kodea
ez dutenak eta institutu guztian zehar dauden makina mota guztiak aukeratu ditugu (3 atala), kontsulta
hau eskuineko taulan ikus dezakegu.
12. | INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA
11
5.5 - DATUAK
5.5.1 - DATUAK SARTU
Datu-Basean datuak sartzeko index orrian “DATUAK SARTU” botoia sakatu eta goian dagoen
formulariora eramango zaitu. Hemen laukietan datuak bete eta “SARTU” sakatu ondoren berriro index
orrira bueltatuko zaitu.
13. INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA |
12
5.5.2 - DATUAK EGUNERATU
Datuak eguneratzeko orri nagusian “DATUAK EGUNERATU”n klik egin eta goiko ezkerreko irudira
eramango zaitu. Eskuineko taulan aldatu edo eguneratu nahi duzun makinaren ondoan dagoen borobila
aukeratu (1 atala) eta makina hautatua dagoenean ezkerreko botoian (2 atala) sakatu.
Botoian klik egin ondoren goiko eskuineko irudira joango zara bertan aukeratu duzun makinaren
datuak formulario batean agertuko dira, hemen eguneratu nahi duzuna aldatu, makinaren kodea ezin
izango duzu aldatu, eta aldaketak egin ondoren botoiari eman behar zaio.
14. | INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA
13
5.5.3 - DATUAK EZABATU
Datuak ezabatzeko orri nagusiko “DATUAK EZABATU” botoia sakatu eta pantailan goiko ezkerreko
irudia agertuko zaizu, hemen datuak eguneratzean bezala egin behar da, ezabatu nahi duzun makinaren
ezkerrean dagoen borobila hautetsi (1 atala) eta ezkerreko zutabean dagoen “DATUAK EZABATU” (2 atala)
sakatu.
Botoian sakatuta goiko eskuineko irudiko formularioa agertuko zaizu, formularioa hautatutako
makinaren datuak agertuko zaizkizu datuak eguneratzekoan bezala, baina kasu honetan ezin izango duzu
datu bat bera ere aldatu, hemen beheko galdera erantzun beharko duzu (3 atala): Datu hauek ezabatzera
zoaz. ADOS?, erantzuna BAI, datuak ezabatuko dira eta berriro index orrira eramango zaitu, edo EZ, datuak
ez dira ezabatuko eta berriro datuak ezabatzeko orrira bidaliko zaitu, hau da, goiko ezkerreko irudira.
15. INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA |
14
5.6 - ERABILTZAILEAK
Erabiltzaileak atala, web aplikazio honetan sartzeko ahalmena duten erabiltzaileak kudeatzeko
balio du.
Erabiltzaileak sartzeko (1 atala), erabiltzaileak eguneratzeko (2 atala) eta erabiltzaileak ezabatzeko
(3 atala) atalak, hau da, erabiltzaileen datuak manipulatzea, makinen datuak manipulatzearen antzeko da,
eta hauek lehendik azalduak daudenez hurrengo atala argituko dut.
“ERABILTZAILEAK BERREZARRI” (4 atala) botoi hau sakatzean datu-basean sartuta dauden
erabiltzaileak balio lehenetsietara itzultzen dira, hau da, irakasle maila dutenei, lehendik duten pasahitza
kendu eta 00000000 pasahitza jarriko dio, eta ikasle maila duten erabiltzaileei, pasahitza 00000000
jartzeaz gain izen-deiturak ezabatu eta erabiltzailean duen izen bera jarriko dio, adibidez goiko irudiko
Aitor Etxezarreta izen deitura ezabatu eta erabiltzailean duena jarriko dio, kasu honetan 2is3-07.
39. INBENTARIOA KUDEATZEKO WEB APLIKAZIOA |
38
7 - BIBLIOGRAFIA
Login eta logout egiteko erabili dudan web orria:
http://www.tufuncion.com/login_autentificacion_php
Gainerako orrietarako eta datu basea sortzeko:
http://www.w3schools.com/
http://ikasgela.tolosaldea.com/moodle/?lang=eu