SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 150
Descargar para leer sin conexión
Distribuzio hau nola sortu da MeZoW Server 12.04
MeZoW
Server 12.04
PROIEKTUA
Jon Vicente Diez (2013-2014)
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
1
Sarrera
Dokumentazio honetan, distribuzioan sartuta dauden dokumentu eta erabilera
guztiak batuta aurkituko dira. Distribuzioa nola sortzen denetik, honen konponente
bakoitzaren administrazioa nola egiten den eta bakoitza nola erabiltzen den azaltzera
arte.
Aurkibidea
DISTRIBUZIO HAU NOLA SORTU DA........................................................................................... 02
DNS DINAMIKOA - GIDA............................................................................................................. 27
ZENTYAL – ERABILERA MANUALA.............................................................................................. 45
OWNCLOUD – ERABILERA MANUALA........................................................................................ 92
MOODLE, WORDPRESS ETA EYEOS - ERABILERA MANUALA .................................................. 130
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
2
2014
Distribuzio hau
nola sortu da
Distribuzio hau egiteko eman diren pausoak azaltzen dituen gida.
Jon Vicente
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
3
Aurkibidea
1.- SARRERA.................................................................................................................................. 4
2.- UBUNTU SERVER INSTALATU.................................................................................................. 4
3.- SISTEMA PRESTATU................................................................................................................. 8
3.1.- Inguru grafikoa instalatu................................................................................................... 8
3.2.- Defektuz kontsolan hasteko.............................................................................................. 9
3.3.- Root erabiltzaileari pasahitza aldatu............................................................................... 10
3.4.- Bestelako programak ...................................................................................................... 10
3.5.- Urruneko kontrola........................................................................................................... 10
3.6.- Apache, PHP, MySQL eta phpMyadmin instalatu........................................................... 11
3.6.1.- Apache konfiguratu.................................................................................................. 13
3.7.- OwnCloud instalatu......................................................................................................... 14
3.7.1.- OwnCloud konfiguratu............................................................................................. 15
3.8.- Zentyal instalatu.............................................................................................................. 15
3.8.1.- Zentyal gehigarriak................................................................................................... 16
3.9.- WordPress instalatu........................................................................................................ 17
3.10.- Moodle instalatu........................................................................................................... 19
3.11.- EyeOS instalatu ............................................................................................................. 20
3.12.- Kudeaketa orria sortu ................................................................................................... 21
3.13.- Plymouth pertsonalizatua instalatu.............................................................................. 22
3.14.- Skel karpeta................................................................................................................... 23
4.- DISKOA SORTU ...................................................................................................................... 24
4.1.- Remastersys instalatu..................................................................................................... 24
4.2.- ISOa sortu........................................................................................................................ 25
5.- ONDORIOAK .......................................................................................................................... 26
6.- BIBLIOGRAFIAK...................................................................................................................... 26
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
4
1.- SARRERA
Sistema eragile honi buruz informazio gehiago edukitzearren, distribuzioa sortzeko
eman diren pausoak azalduko dira dokumentazio honetan. Sistema eragile basea instalatzetik,
diskoa sortzeraino.
Hala, sistemak dakarren erreminta espezifiko bat soilik instalatu nahi baldin bada
edota hauetako bat ezabatu nahi bada, hemen bilatu eta nahi dena egiteko aukera edukitzeko.
Dokumentazio hau hiru zatitan banatuko da:
- Ubuntu Server instalatu.
- Sistema prestatu.
- Diskoa sortu.
2.- UBUNTU SERVER INSTALATU
Egin den lehenengo gauza, sistema basea instalatzea izan da; hau da, Ubuntu Server
12.04 zerbitzarian instalatzea. Eta hori pauso hauek jarraituz lortu da:
Lehenik eta behin, http://www.ubuntu.com/download/server orrian sartu, eta bertatik
disko batean erretzeko iso-a jaitsi da. Ondoren, zerbitzarian sartu, eta diskotik arrankatzeko
esan behar zaio sistema instalatu dezan.
Diskotik arrankatzen duenean, hizkuntza ugari listatzen ditu bat aukeratzeko:
Kasu honetan, gaztelaniara aukeratu da programa asko euskaraz ez baitaude.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
5
Jarraian, Ubuntu Server sistema
instalatu nahi dela esan behar zaio. Eta
honen ondoren agertzen den menuan,
zerbitzariaren kokapena aukeratu behar
da; kasu honetan Espainia aukeratu zen.
Teklatuaren distribuzioa konfiguratzeko eskatzen duenean, baiezkoari eman, eta tekla
batzuk sakatzen joateko eskatuko du. Eta sakatutako teklen arabera, berak jakingo du
teklatuak zein distribuzio duen.
Hau egin ondoren, zerbitzariko sare txartelak listatuko dira. Bertan, interneteko
konexioa duen txartela aukeratu behar da. Eta aukeratu ondoren, DHCP bidez IP bat
hartuko du.
OHARRA: posible da DHCP bidez IP-a ezin hartu izatea eta eskuz eman behar izatea.
Sarea konfiguratu ondoren, makinari zein izen eman nahi zaion galdetuko du:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
6
Domeinuaren izena eskatzen duenean, hutsik utzi, edo bestela nahi den domeinua
ipini daiteke.
Jarraian, sistemak edukiko duen erabiltzailearen izena eta pasahitza jarri behar dira.
Eta honen ondoren, erabiltzaile honen karpeta pertsonala zifratu ala ez galdetzen du; nahi
dena aukeratu (kasu honetan ezezkoa aukeratu zen).
Diskoen partizio atalean sartzerakoan, beharraren arabera automatikoa edo manuala
egingo da.
OHARRA: Hasieran partizionamendu manuala egitea zaila dela dirudi; baino minutu
pare batean ulertu daitekeen gauza bat da.
Eta hori guztia konfiguratu denean, sistema instalatzen hasiko da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
7
Instalatzen duen bitartean, proxy zerbitzaria konfiguratzeko aukera ematen du; sarean
proxy-rik ez badago, hutsa utzi eta aurrera jarraitu. Eta ondoren, eguneraketa
automatikoak egin nahi diren ala ez galdetzen duenean, nahi dena aukeratu.
Honen ondoren, hainbat konponente instalatzeko aukera ematen du. Proiektu hau
egitean, pauso hau saltatu egin zen eta ez zen konponenterik instalatu; ondoren instalatuko
direlako.
Eta amaitzeko, GRUB-a instalatu nahi den galdetzen du. Baiezkoari emango zaio;
zerbitzaria piztean instalatuta dauden sistemak listatzeko.
Azkenik, zerbitzaria berrabiarazteko eskatzen du. Hau berrabiarazi, eta Ubuntu Server
12.04 sistemaren instalazioa amaitutzat emango da.
Puntu honetan Ubuntu Server sistema eragilea nola instalatu den azaldu da.
Ondorengo puntuan, sistemari tresnak nola gehitu zaizkion eta zein ezarpen garrantzitsu
egin zaizkion azalduko da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
8
3.- SISTEMA PRESTATU
Atal honetan zehar, Ubuntu Server sistemari egin zaizkion aldaketak azalduko dira.
Hala nola, inguru grafikoa nola instalatu den, web aplikazioak nola erantsi zaizkion, hauek nola
konfiguratu diren, eta abar.
Sistema instalatu berria dagoelarik egin behar den lehenengo gauza, ‘sudo apt-get
update’ eta ‘sudo apt-get upgrade’ aginduak exekutatzea da; sistemako eguneratzeko. Eta
behin hori eginda, ezaugarriak instalatzen hasi.
3.1.- Inguru grafikoa instalatu
Zerbitzarietan ez da inguru grafikoa erabiltzen, baino honen kudeaketa errazagoa izan
dadin, distribuzio honi inguru grafikoa instalatu zaio; LXDE mahai-gaina hain zuzen.
Hori egiteko, bi agindu erabiltzen dira:
Honela, zerbitzarian inguru grafikoa instalatuta egongo da. Ondo dabilela frogatzeko,
zerbitzaria berrabiarazi, eta martxan jartzean, ‘startx’ agindua exekutatu behar da.
Eta agindua exekutatzean LXDE mahai-gaina irekitzen dela frogatu daiteke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
9
3.2.- Defektuz kontsolan hasteko
Inguru grafikoa instalatzean, zerbitzaria pizten den bakoitzean mahai-gaina erakutsiko
du. Baino zerbitzari batean, mahai-gaina kasu batzuetan soilik erabiltzen denez, sistema
kontsola moduan exekutatzeko esango zaio.
Gero, inguru grafikoa erabili nahiko balitz, ‘startx’ agindua exekutatu eta mahai-gaina
agertuko litzateke.
Hori lortzeko, GRUB-aren konfigurazio fitxategia aldatu behar da:
Fitxategi horretan, ondoko irudian agertzen den parametroa aldatu behar da:
Hori aldatzean, sistema testu moduan hasiko da eta ez inguru grafikoarekin.
Amaitzeko, GRUB-a egindako aldaketekin eguneratu behar da ‘sudo update-grub2’
agindua erabiliz:
Eta hau dena egin ondoren, zerbitzaria berrabiarazi, eta saioa hasteko garaian, ez da
LXDE mahai-gaina agertuko; kontsola beltza baizik.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
10
3.3.- Root erabiltzaileari pasahitza aldatu
Egindako konfigurazioen artean ere, root erabiltzailearen pasahitza aldatzea izan da.
3.4.- Bestelako programak
Zerbitzariak hainbat programa erabilgarri edukiko ditu instalatuta, hala nola, Firefox
nabigatzailea, GParted, eta abar.
* Evince programa, PDF fitxategiak irakurtzeko balio du.
3.5.- Urruneko kontrola
Zerbitzari batean, oso garrantzitsua da urruneko kontrola gaituta egotea; askotan
zerbitzaria beste gela batean dagoelako, eta haraino joan beharrean, erosoagoa delako
remotoki kudeatzea.
Bi pakete instalatuz nahikoa izango litzateke hori gaitu ahal izateko:
Ondoren, zerbitzarian remotoki sartzeko, rdesktop agindua erabiltzen da.
Adibidez: ‘rdesktop 192.168.0.220’
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
11
3.6.- Apache, PHP, MySQL eta phpMyadmin instalatu
Zerbitzaria web aplikazioak exekutatzeko gai izateko, hiru pakete hauek instalatu behar
dira. Prozesu hau errazteko, skript bat sortu da:
#!/bin/sh
clear
echo ""
echo " --- APACHE2, PHP5, MySQL eta phpMyadmin instalatzeko skript-a --- "
sleep 4
echo ""
echo " 1.- Apache2 instalatzen "
sleep 5
echo ""
sudo apt-get install apache2
clear
echo ""
echo " Apache instalatu da, hurrengo pausoan PHP5 instalatuko da "
sleep 5
echo ""
echo " 2.- PHP5 instalatzen "
sleep 5
echo ""
sudo apt-get install php5 libapache2-mod-php5
sudo /etc/init.d/apache2 restart
sudo chown -R www-data /var/www/
sudo chmod -R 755 /var/www/
clear
echo ""
echo " PHP5 instalatu da, hurrengo pausoan MySQL instalatuko da "
sleep 5
echo ""
echo " 3.- MySQL instalatzen "
sleep 3
echo ""
echo " OHARRA = MySQL instalatzerakoan root erabiltzailearen pasahitza eskatuko du "
sleep 13
echo ""
sudo apt-get install mysql-server mysql-client
clear
echo ""
echo " MySQL instalatu da, hurrengoan PHP5-eko hainbat modulu instalatuko dira "
sleep 5
echo ""
echo " 4.- PHP5-eko moduluak instalatzen "
sleep 5
echo ""
sudo apt-get install php5-mysql php5-curl php5-gd php5-idn php-pear php5-imagick php5-
imap php5-mcrypt php5-memcache php5-ming php5-ps php5-pspell php5-recode php5-snmp php5-
sqlite php5-tidy php5-xmlrpc php5-xsl php5-ldap
sudo /etc/init.d/apache2 restart
clear
echo ""
echo " PHP5-eko moduluak instalatu dira, ondorengo pausoan, phpMyadmin instalatuko da "
sleep 5
echo ""
echo " 5.- MySQL instalatzen "
sleep 3
echo ""
echo " OHARRA = Zerbitzari motan (apache2) aukeratu behar da, eta ondoren, dbconfig-
common konfiguratzeko eskatzen duenean, (no) aukeratu "
sleep 13
echo ""
sudo apt-get install phpmyadmin
sudo /etc/init.d/apache2 restart
clear
echo ""
echo " Zerbitzaria prest dago Apache2, PHP5, MySQL eta phpMyadmin instalatuta dituelarik
"
sleep 8
clear
exit
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
12
Skript-a exekutatzeko, ‘sudo sh /helbidea/apache.sh’ agindua erabiltzen da:
Hau exekutatzerakoan, prozesu guztia automatikoki egingo du. Baino instalazioak
egiterakoan, hainbat konfigurazio egin behar dira:
Goiko irudian, MySQL-ko root erabiltzaileari pasahitz bat ezartzeko pausoa.
Bestetik, phpMyadmin konfiguratu behar da:
Lehenengo atalean, web zerbitzariaren mota aukeratu behar da.
Bestetik, phpMyadmin dbconfig-common ekin konfiguratu nahi den galdetzen du.
Ezezkoa aukeratu eta instalazioarekin jarraituko du.
Instalazioa amaitzean, skript-ak dena ongi instalatu denaren mezua emango du.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
13
3.6.1.- Apache konfiguratu
Apache zerbitzarian konfigurazio txiki batzuk egin dira; hala nola, zerbitzarira igo
daitezkeen fitxategien tamaina maximoa, eta abar.
Fitxategi honetan, AllowOverride parametroan ‘all’ ipini da. Ondoren, ownCloud
aplikazioak hau egiteko eskatzen duelako.
Bestetik, /etc/phph5/apache2/php.ini fitxategian, bi parametro aldatu dira:
Aldatu beharrekoak, post_max_size eta upload_max_filesize dira. Bertan, zerbitzarira
gehienez 1024 megabytetako fitxategiak igo ahal izateko.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
14
3.7.- OwnCloud instalatu
Distribuzio honen ezaugarrietako bat, ownCloud web aplikazioa instalatuta dakarrela
da. Aplikazioa, pauso hauek jarraituz instalatu da:
Lehenik eta behin, ownCloud-eko repositorioen giltza publikoa deskargatu behar da.
Hau deskargatu ondoren, giltza instalatu egin behar da.
Eta giltza instalatu ondoren, ownCloud-eko repositorioa gehitu behar da;
instalatzerakoan, sistemak paketeak nondik jaitsi behar dituen jakiteko.
Azkenik, ‘sudo apt-get update’ exekutatuko da, programen listak eguneratzeko. Eta
orduan, zerbitzaria owncloud instalatzeko gai izango da:
OwnCloud ondo instalatu dela frogatzeko,
http://localhost/owncloud orrira joan eta
bertan hasierako konfigurazio atala agertzen
dela ikusi daiteke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
15
3.7.1.- OwnCloud konfiguratu
OwnCloud-era fitxategiak igo daitezkeenez, fitxategien igoera limiteak ezarri daitezke.
Konfiguraziorik hoberena zerbitzariko limiteak kentzea da; eta ondoren limiteak jarri nahiko
balira ownCloud-eko panelean jarriko lirateke.
Limite horiek kentzeko, ownCloud-eko .htaccess fitxategia aldatu behar da:
Eta fitxategi horretan, bi parametro aldatu behar dira; hurrengo irudian bezala:
Horrela, ownCloudean igo daitezkeen fitxategien tamaina maximoa diskoaren
tamainak mugatuko du.
3.8.- Zentyal instalatu
Zentyal instalatu ahal izateko, lehenik eta behin repositorioetan Zentyal-eko helbidea
erantsi behar da:
Fitxategi horren bukaeran helbide hau erantsi da (Zentyal-ekoa):
Horrela, Zentyal instalatzerakoan, paketea nondik deskargatu behar dituen jakingo du
sistemak.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
16
Hurrengo pausoa, Zentyal-eko giltza publikoa deskargatzea eta instalatzea da:
Hori egin ostean, ‘apt-get update’ exekutatu eta sistema Zentyal instalatzeko gai
izango da:
Instalazioa egiten duen bitartean, web bidez administratzeko portu bat ezartzeko
eskatzen du (kasu honetan 1023 portua aukeratu da):
3.8.1.- Zentyal gehigarriak
Zentyal instalatu ondoren, hainbat gehigarri instalatu zaizkio (apt-get install bidez):
- language-pack-zentyal-es  Zentyal gazteleraz jartzeko.
- Language-pack-zentyal-eu  Zentyal euskaraz jartzeko.
- postfix  Zentyal-eko posta moduluak behar du.
- postfix-ldap  Posta moduluak LDAP-ekin konpatiblea izateko.
- postfix-pcre  Posta moduluak PCRE-rekin konpatiblea izateko.
Postfix instalatzerakoan, postaren konfigurazioa egin nahi den galdetzen du. Baino
konfigurazio hori Zentyal-en bitartez egingo denez, ‘Sin configuracion’ aukeratu behar da.
Ezarpen guztiak garbi egoteko.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
17
3.9.- WordPress instalatu
WordPress instalatu ahal izateko, lehenik eta behin WordPress-eko web orritik
paketea deskargatu behar da.
http://wordpress.org/download/ orrian sartu,
eta eskuineko partean .tar.gz fitxategi bat
deskargatu behar da. Bertsioa aldakorra denez
dagoena jaitsi.
Ondoren, jaitsitako paketea erauzi eta fitxategi horiek /var/www/ direktoriora
kopiatuko dira:
Jarraian, WordPress-ek erabiliko duen konfigurazio fitxategia sortuko da:
Eta bertan, /var/www/wp-config.php fitxategian, datu basearen informazioa ipiniko
da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
18
- DB_NAME = Datu basearen izena da.
- DB_USER = Datu baseko erabiltzailea.
- DB_PASSWORD = Datu baseko erabiltzailearen pasahitza.
- DB_HOST = Datu basea zein zerbitzaritan dagoen.
WordPress-eko instalazioarekin amaitzeko,
aplikazio honentzako datu base bat sortzea
gelditzen da. Hau phpMyadmin edota kontsola
bidez egin daiteke. Kasu honetan phpMyadmin-ekin
sortu da eta ‘wordpress’ izena jarri zaio.
Kontutan eduki behar da, konfigurazio
fitxategian jarritako izena, datu basean
jarritakoaren berbera izan behar duela; letra xeheak
eta larriak barne.
Ondo instalatu duen frogatzeko, http://localhost orrira ireki eta ondoko irudian
agertzen den moduko orria agertu beharko litzateke:
Honekin, WordPress CMS-aren instalazioa bukatutzat emango litzateke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
19
3.10.- Moodle instalatu
Moodle instalatzeko, WordPress bezala egin behar da; paketea deskargatu eta
ondoren /var/www/ direktoriora kopiatu.
Paketea deskargatzeko helbidea: http://download.moodle.org/?lang=es
Hau erauzi ondoren, sortutako karpeta osoa /var/www/ direktoriora kopiatuko da:
Bestetik, Moodle-en datuentzako direktorio bat sortu behar da:
Eta jarraian direktorio horri jabea aldatu behar zaio (chown -R www-data
/var/moodledata):
Pauso hauek guztiak egin ondoren, Moodle instalatuta egongo legoke. Frogatzeko,
http://localhost/moodle orrira atzitu eta ikusi daiteke dena ondo dagoela.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
20
3.11.- EyeOS instalatu
EyeOS instalatzea, oso erraza da pakete bat deskargatu, hau erauzi, eta ondoren
/var/www/ direktorioan kopiatzea besterik ez.
Paketea (deskarga): http://openwebcms.es/2013/descargar-eyeos-2-5-y-eyeos-1-9/
2.5 bertsioa deskargatzeko
aukera ematen du, baino askotan
probatu ondoren ez du funtzionatzen,
eta azkenean, 1.9 bertsioa instalatu da.
Deskargatu era erauzi ondoren, karpeta hori /var/www/ direktoriora kopiatu da:
Hala, sisteman EyeOS instalatuta legoke eta erabiltzen hasteko prest.
Frogatzeko, http://localhost/eyeos/ orrian sartu behar da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
21
3.12.- Kudeaketa orria sortu
Sistemako aplikazio eta zerbitzu guztiak kudeatzeko atal bat sortu da. Zerbitzariko orri
garrantzitsuak batera edukitzeko.
HTML eta CSS3 erabiliz web orri bat diseinatu da, eta ondoren, /var/www/kudeatu/
direktorioan sartu dira sortutako fitxategiak eta irudiak; nabigatzaile bidez atzitu ahal izateko.
Amaitzeko, nabigatzailean http://localhost/kudeatu orrian sartu eta kudeaketa atalean
sartzen dela frogatu daiteke:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
22
3.13.- Plymouth pertsonalizatua instalatu
Plymouth bat, sistema arrankatzen ari denean ikusten den logoa edo irudia da.
Sistema hau pertsonalizatua denez, plymouth pertsonalizatu bat instalatu zaio.
Horretarako, http://gnome-look.org/ orrian sartu, bertatik bat aukeratu eta deskargatu
behar da. Eta ondoren, jaitsitako fitxategia erauziko da.
Goiko irudian ikusten den bezala, fitxategia /lib/plymouth/themes/ direktoriora erauzi
egingo da; bertan gordetzen direlako plymouth-ak.
Orain, plymouth hori sistemako defektuzkoa dela esan behar zaio:
Eta amaitzeko ‘sudo update-initramfs -u’ exekutatu behar da sistemaren abioa
eguneratzeko. Hau egin ondoren zerbitzaria berrabiarazi eta instalatutako plymouth-a ikusiko
da. (Esan beharra dago, hau ere pixka bat aldatu dela eta distribuzioaren izena ipini zaiola).
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
23
3.14.- Skel karpeta
Ondorengo puntuan (4.), sistema hau instalatzeko iso-a sortuko da. Instalazio CD
horrekin sistema instalatzean, erabiltzaile berri bat sortzeko eskatuko du (instalazio berri
guztietan bezala); eta hori egitean, erabiltzailearen konfigurazioak txantiloi batetik hartzeko
konfiguratuko da.
Hori egiteko, orain arte siadm erabiltzailearekin egindako konfigurazio guztiak
/etc/skel direktoriora kopiatu behar da. Hori egitean, siadm-ren mahai-gaina, fitxategiak eta
programen konfigurazioak kopiatuko dira (adibidez, mahai-gaineko fondoa, Firefox-eko hasiera
orria, eta abar.
Lehenik eta behin, skel zaharra ezabatu behar da:
Jarraian, siadm erabiltzailearen konfigurazioak skel berrira kopiatuko da:
Eta azkenik, edozein erabiltzailek direktorio honetan aldaketak egin ahal ez izateko,
740 baimenak emango zaizkie bertako fitxategiei.
Hau guztia egin ondoren, hemendik aurrera sortuko diren erabiltzaile guztiak
konfigurazio berberak edukiko dituzte. Hau da, sistema instalatzerakoan “jon” erabiltzailea
sortzen bada, erabiltzaile horrek siadm erabiltzailearen mahai-gain berbera edukiko du,
Firefox-eko orri nagusi berbera edukiko du, eta abar.
Preferentziak, skel karpeta kopiatzen deneko konfigurazioak dira; siadm-k aldaketak
egiten baditu, ez die erabiltzaile berriei afektatuko.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
24
4.- DISKOA SORTU
Azken atal honetan, orain arte konfiguratu den sistematik, distribuzio bat sortzeko
pausoak azalduko dira. Distribuzioa sortzeko, Remastersys programa erabili da.
4.1.- Remastersys instalatu
Remastersys instalatzeko egin beharreko lehen gauza, ownCloud-ekin eta Zentyal-ekin
bezala, giltza publikoa deskargatzea eta instalatzea da.
Giltza deskargatzeko esteka, http://www.remastersys.com/ orrian dago, eta
instalatzeko agindua ondorengo irudian agertzen da:
Bestetik, /etc/apt/sources.list fitxategian ondorengo lerroa erantsi da, remastersys-
en repositorioa.
Ondoren, sistemako paketeen listak eguneratuko behar dira:
Amaitzeko, remastersys eta honen inguru grafikoa instalatuko dira; remastersys eta
remastersys-gui.
Beraz, distribuzioaren instalazio CD-a sortzeko programa instalatu da. Orain, iso-a
sortzea geratzen da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
25
4.2.- ISOa sortu
Sistemaren ISO-a sortzeko, Remastersys programa exekutatu, eta lehenik eta behin,
konfigurazio atalean sartzea gomendatzen da datu batzuk aldatzeko.
Nahi izan diren konfigurazio guztiak egin ondoren, menu printzipaleko ‘Distribution’
botoiari eman eta ISO-a sortzen hasiko da.
ISO-a sortzen denean, /home/remastersys/remastersys/ direktoriora joan behar da eta
hor egongo da sortutako distribuzioaren .iso fitxategia.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
26
5.- ONDORIOAK
Dokumentu honetan, distribuzioa nola sortu den azaldu da soilik. Ez da azaldu nola
erabiltzen den. Horretarako, dokumentazioen atalera jo behar da. Gida hau egitearen arrazoia,
sistemaren informazio gehiago edukitzea da, nola instalatu diren zerbitzuak, eta abar.
Bestetik, esan beharra dago sistema egitean aplikazioen bertsioak 2014ko urtarrileko
data dutela; eta oso posible da, hemendik hainbat hilabeteetara, pixka bat obsoletoa geratuko
dela. Horregatik, bertsio berriekin gida hau jarraitu, eta sistema eguneratuta egongo litzateke.
6.- BIBLIOGRAFIAK
 Zentyal instalatzeko :
http://trac.zentyal.org/wiki/Documentation/Community/Installation/InstallationG
uide
 OwnCloud instalatzeko:
http://software.opensuse.org/download/package?project=isv:ownCloud:communi
ty&package=owncloud
 OwnCloud fitxategien tamaina:
http://forum.owncloud.org/viewtopic.php?f=23&t=11039
 Defektuz kontsolan hasteko:
http://www.elrincondelprogramador.net/index.php/linux/48-2013-06-09-18-53-
00.html
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
27
DNS DINAMIKOA - GIDA
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
28
Aurkibidea
1.- SARRERA................................................................................................................................ 29
2.- ROUTERRA KONFIGURATU ................................................................................................... 29
3.- No-IP ORRIAN ERREGISTRATU.............................................................................................. 30
4.- DUC INSTALATU ETA KONFIGURATU.................................................................................... 31
4.1.- DUC automatikoki exekutatu.......................................................................................... 32
5.- ONDORIOAK .......................................................................................................................... 34
6.- BIBLIOGRAFIAK...................................................................................................................... 34
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
29
1.- SARRERA
Interneten web gune bat publikatzen denean, gune horri ipinitako helbidea IP publiko
batekin lotzen da. Normalean, IP publiko hauek finkoak izaten dira; baino horiek erosi egin
behar dira eta ez dira batere merkeak.
Etxeetan adibidez, IP publiko dinamikoak erabiltzen dira. Eta etxean web gune bat
baldin badago, DNS-ko erregistroa aldioro aldatzen egon beharko litzateke, webgunea DNS-ko
izenaren bidez atzigarri egon ahal izateko.
Hau hobeto ulertzeko adibide sinple bat ipiniko da.
www.proba.com web guneak 10.10.10.10 IP helbidea dauka.
Handik egun batzuetara zerbitzariko IP publikoa aldatzen da eta 10.10.10.10 helbidea
edukitzetik 20.20.20.20 helbidea edukitzera pasatzen da.
Horren ondorioz, www.proba.com helbidean sartzean, ez da zerbitzarira joango; honek
20.20.20.20 IP-a duelako, eta ez orain arte eduki duen 10.10.10.10 helbidea. Hori
konpontzeko, DNS-ko erregistroa aldatu eta IP publiko berria ipini beharko litzateke.
Eta IP publikoak askotan aldatzen direnez, oso neketsua izango litzateke aldaketak
askotan egitea.
Beraz, etxe batean web zerbitzari bat jarri nahi bada, hainbat arazo sortu daitezkeela
ikusi da. Gida honetan, arazo hauei zein konponbide emango zaien azalduko da. Eta web
zerbitzaria edonondik atzigarri izateko zer egin behar den azalduko da.
2.- ROUTERRA KONFIGURATU
Lehenik eta behin, routerra konfiguratu behar da. Internetetik routerrak duen IP
publikora eskaera bat egiten denean, honek automatikoki eskakizun hori web zerbitzarira
pasatzeko. Hori, routerreko NAT erregelak aldatuz egiten da; edo bestela, trafiko guztia
zerbitzarira pasatzeko konfiguratu daiteke (irudia):
Routerraren arabera konfigurazio hau desberdina izango da; baino ia router guztiek
dute ezarpen hau egiteko atala.
Hau konfiguratzean, nabigatzailean IP publikoa jartzen baldin bada, zerbitzariko web
gunea azalduko da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
30
3.- No-IP ORRIAN ERREGISTRATU
No-IP-ek, routerrak duen IP publikoa interneteko izen batekin (www…) lotzeko aukera
ematen du. IP hau aldatzen baldin bada, bertan IP erregistroa aldatzeko aukera dago. Horrela,
izen horrek beti zerbitzari berera joango da eta ez da galduko IP helbideak aldatzean.
Erregistratzeko helbidea: https://www.noip.com/sign-up
Bertan kontua egiterakoan, doanekoa edota ordaindutakoa izan daiteke; zerbitzuen
informazioa No-IP-ren orrian daude, irakurri nahiko balira.
Kontua sortu eta saioa hasi ondoren, menuan agertzen den ‘Add host’ botoiari eman
behar zaio host berri bat eransteko.
Hurrengo pausoa, IP publikoari izen bat ematea da; kasu honetan, inforjon1314.no-
ip.org helbidea eman zaio. Hala, helbide horretan sartzean, routerreko IP publikora joango da,
eta routerrak zerbitzarira birbideratuko du konexioa.
Beste modu batean esanda, inforjon1314.no-ip.org helbidean sartzean zerbitzarira
sartuko da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
31
4.- DUC INSTALATU ETA KONFIGURATU
IP publiko dinamikoak direnez, helbide hau aldatzen denean NoIP-ren orrian sartu eta
IP helbidea aldatu beharko litzateke. Hori errazteko, prozesua automatikoki egiten duen
programak sortu dituzte; hala nola DUC (Dynamic Update Client).
Programa honek, X minuturo (konfiguratu daiteke) IP publikoaren balioa aldatuko du
NoIP web orrian; hala, IP publikoa aldatzen bada, hortik momentu batera DNS-aren
erregistroan ere aldatuko da eta zerbitzaria beti atzigarri egongo da edonondik.
Zerbitzarian DUC programa instalatzeko eta konfiguratzeko prozesua:
Lehenik eta behin /usr/local/src/ direktorioan sartu behar da (root bezala).
Behin direktorio horren barruan egonda, NoIP orritik DUC paketea jaitsi behar da:
Eta ondoren jaitsitako paketea erauzi eta sortuko duen direktorioan sartu:
Sortutako direktorioaren barruan egonda, DUC instalatzeari ekingo zaio:
Lehenengo konfigurazioan, internetera zein interfaze dagoen konektatuta galdetuko
du; eta hurrengo pausoan, NoIP-ko kontuarekin saioa hasteko eskatuko du:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
32
Saioa hasi ondoren, NoIP-ko kontuan sortuta dauden host guztiak listatuko ditu eta
horietako bat aukeratzeko eskatuko du; baino kasu honetan, host bakarra dagoenez hori
erabiliko duela esango du.
Bestetik, zenbat minuturo eguneratuko duen IP publikoa galdetzen du. Defektuz 30
minutu jarriko du, baino gomendioa zenbaki baxuago bat ipintzea da; adibidez 3-5.
Eguneraketa periodiko honek, askotan ez du funtzionatzen, eta crontab bidez egin behar da;
ondorengo puntuan azalduko den bezala.
Hori eginda dagoelarik, DUC programa instalatuta eta konfiguratuta egongo legoke
zerbitzarian. Prozesua martxan jartzeko, /usr/local/bin/noip2 agindua exekutatu behar da.
Baino zerbitzaria berrabiarazten den bakoitzean prozesu hau eskuz jarri beharrean, ekintza hau
automatizatu egingo da script bat erabiliz.
4.1.- DUC automatikoki exekutatu
Lehenik eta behin, DUC prozesua exekutatuko duen skripta sortu behar da:
Eta bertan, beheko irudian agertzen den informazioa ipini:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
33
Sortutako skript-a exekutatzean, noip2 prozesua martxan jarriko da eta momentuko IP
publikoa DNS-ko erregistroan ipiniko du. Hortaz, skript hau periodikoki exekutatzeko
programatzea gomendatzen da.
Hori lortzeko /etc/crontab fitxategia modifikatu eta bertan bi lerro gehiago ipini behar
zaizkio; hurrengo irudikoak:
Konfigurazio honekin, egun guztietan, 10 minuturo IP publikoa aldatu den ala ez
frogatuko du; aldatu baldin bada, DNS-ko erregistroko balorea aldatuko du. Baino aldatu ez
bada, berdin utziko du.
Azkenik, sortutako skript-ari exekutatzeko baimenak eman behar zaizkio exekutatu
ahal izateko.
Exekutatzeko baimena emateko agindua:
Gida hau jarraitu ondoren eta dena ondo egin ondoren, zerbitzaria prest egongo
legoke munduko edozein tokitatik atzitzeko, aukeratutako helbide bat erabiliz (kasu honetan
inforjon1314.no-ip.org).
Eta bestetik, etxeetan IP dinamikoak erabiltzen direnez, hau aldatzen denean, arazorik
ez edukitzeko konfigurazioa egin da; beraz, inforjon1314.no-ip.org orria beti egongo litzateke
atzigarri.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
34
5.- ONDORIOAK
Gida hau oso erabilgarria izango da etxean zerbitzari pertsonal bat duen edonorentzat
eta internetetik zerbitzaria atzigarri jarri nahi duenarentzat.
Gainera, DUC programa nola instalatu eta exekutatzen den azaldu da; egunen batean
IP publikoa aldatzen bada, helbidearekin arazorik ez edukitzeko.
6.- BIBLIOGRAFIAK
 No-IP-ren web gunea:
http://www.noip.com/
 DUC instalatu eta konfiguratu:
http://www.ppinera.es/2013/01/instalar-cliente-no-ip-en-raspberry-pi-2/
 Automatikoki eguneratzeko:
http://www.togaware.com/linux/survivor/No_IP_Manual.html
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
35
ZENTYAL – ERABILERA MANUALA
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
36
Aurkibidea
1.- SARRERA................................................................................................................................ 38
2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA............................................................................................... 38
2.1.- Zentyal-en sartu.............................................................................................................. 38
2.2.- Zerbitzariaren konfigurazioa........................................................................................... 40
2.3.- Zentyal-eko osagaiak instalatu........................................................................................ 41
2.4.- Arazoak............................................................................................................................ 42
3.- ZENTYAL KUDEATU................................................................................................................ 43
3.1.- Moduluak gaitu-ezgaitu .................................................................................................. 43
3.2.- Sarea konfiguratu............................................................................................................ 44
3.2.1.- Interfazeei IP-a eman............................................................................................... 44
3.2.2.- Ate lehenetsia konfiguratu....................................................................................... 45
3.2.3.- DNS lokala konfiguratu ............................................................................................ 46
3.3.- DNS konfiguratu.............................................................................................................. 47
3.4.- DHCP konfiguratu............................................................................................................ 48
3.5.- Firewall-a konfiguratu..................................................................................................... 50
3.6.- Proxy-a konfiguratu......................................................................................................... 52
3.7.- Domeinua konfiguratu.................................................................................................... 56
3.8.- Direktorio zerbitzua sortu............................................................................................... 56
3.9.- Bezeroak domeinuan sartu............................................................................................. 59
3.9.1.- Windows bezeroa sartu ........................................................................................... 59
3.9.2.- Linux bezeroa sartu.................................................................................................. 61
3.10.- Errekurtsoak sortu ........................................................................................................ 63
3.10.1.- Orokorra errekurtsoa sortu.................................................................................... 63
3.10.2.- Talde bakoitzarentzat errekurtsoa sortu ............................................................... 64
3.10.3.- Scripta sortu eta domeinuan sartu ........................................................................ 65
3.10.4.- Kuotak ezarri.......................................................................................................... 67
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
37
3.11.- Posta konfiguratu.......................................................................................................... 68
3.11.1.- No-IP konfiguratu................................................................................................... 68
3.11.2.- Zerbitzaria konfiguratu .......................................................................................... 69
3.11.3.- Posta konfiguratu................................................................................................... 70
3.11.4.- Filtroak ezarri ......................................................................................................... 71
3.11.5.- Webmail konfiguratu ............................................................................................. 71
3.11.5.- Erabiltzaileak konfiguratu ...................................................................................... 72
3.11.6.- Routerra konfiguratu ............................................................................................. 73
3.11.7.- Postarekin probak egin .......................................................................................... 73
3.11.8.- Gehigarria - Blacklistak........................................................................................... 76
3.12.- Zentyal - bestelakoak .................................................................................................... 77
3.12.1.- Web zerbitzaria...................................................................................................... 77
3.12.2.- Antibirusa............................................................................................................... 77
3.12.3.- FTP zerbitzaria........................................................................................................ 78
3.12.3.- IDS - IPD.................................................................................................................. 80
3.12.4.- Eguneraketak ......................................................................................................... 81
3.12.5.- Eguneraketa automatikoak.................................................................................... 81
3.12.6.- Segurtasun kopiak egin.......................................................................................... 82
3.12.7.- Zentyal-eko konfigurazioa gorde ........................................................................... 82
3.12.8.- Inprimagailua partekatu......................................................................................... 83
4.- ZENTYALEKO AD-A WINDOWSETIK KUDEATU ..................................................................... 86
5.- ONDORIOAK .......................................................................................................................... 91
6.- BIBLIOGRAFIAK...................................................................................................................... 91
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
38
1.- SARRERA
Zentyal, sareak kudeatzeko oso erreminta erabilgarria da. Bertan, DHCP zerbitzari bat
muntatu daiteke, firewall bat, proxy-a, eta abar (samba direktorio zerbitzu bat muntatzeko
aukera ere ematen du). Eta hori dena pauso gutxi batzuetan eta agindu bat bera ere erabili
gabe.
Laburbilduz, Zentyal sare bat modu errazean kudeatzeko tresna da. Eta dokumentu
honetan, erreminta hau nola erabiltzen den azalduko da, adibide batzuk erabiliz.
2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA
2.1.- Zentyal-en sartu
Zentyal-en administrazio atalean sartzeko, http://localhost/kudeatu/ orrian sartu eta
bertan Zentyal-en irudian klik egin behar da.
Orrian sartu ondoren, berifikatu gabeko konexioa dela adieraziko du, eta eszepzio bat
erantsi behar zaio nabigatzaileari orrian sartu ahal izateko:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
39
Orrian sartzen denean, zerbitzariko erabiltzailearekin saioa hasteko eskatzen du. Kasu
honetan, siadm eta pasahitza pvlbtnse.
Saioa hastean, Zentyal-eko modulu guztiak azalduko dira, eta hauek aukeratu eta
instalatzeko aukera ematen du. Nahi baldin bada, batzuk aukeratu eta instalatuko ditu; baino
ondoren ere instalatu daitezke.
Dokumentazio hau egitean, ‘Saltar instalación’ botoiari eman zaio, eta moduluak
aurrerago instalatu dira.
Instalazioa saltatu ondoren, eskuineko goiko zatian, ‘Guardar cambios’ botoi bat
agertu dela ohartu daiteke. Zentyal-en edozein aldaketa egin ondoren, botoi hau agertuko da
eta honi eman behar zaio egindako aldaketak aplikatzeko.
Hurrengo atalean, zerbitzariaren hainbat konfigurazio txiki nola egin azalduko da
Zentyal-en bitartez.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
40
2.2.- Zerbitzariaren konfigurazioa
Zerbitzariko hainbat konfigurazio egiteko aukera
ematen du Zentyalek; hala nola, zerbitzaria zein
domeinuren parte den, erabiltzailearen pasahitza
aldatzeko aukera, eta abar.
Hori guztia, Core -> Sistema -> General atalean
egiten da.
Bertan, Zentyal erremintaren hizkuntza aldatzeko aukera ematen du:
Eta baita zerbitzariaren makinaren izena aldatzeko eta domeinuaren izena aldatzeko.
Atal honetan, nahi diren datuak sartuko dira. Kasu honetan makinari ‘zerbitzaria’ izena
jarri zaio, eta ondoren sortuko den domeinua ‘inforjon1314.dom’ denez, hori jarri zaio.
Eta azkenik, edozein aldaketa egin ondoren, aldaketak gorde behar dira:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
41
2.3.- Zentyal-eko osagaiak instalatu
Osagaiak edo moduluak, Zentyal-ek eskaintzen
dituen administrazio atalak dira; ondoren, DHCP edo
delako zerbitzua konfiguratu ahal izateko.
Horiek instalatzeko, Core -> Gestion de software -
> Componentes de Zentyal atalera joan behar da.
Ondoren, moduluak modu sinpleago batean instalatzeko, ‘Ver modo sencillo’ estekari
eman behar zaio:
Eta agertuko den listan, nahi diren modulu guztiak aukeratu eta instalatuko dira. Gida
hau egiteko, modulu guztiak instalatu dira, ondoren bakoitza azaldu ahal izateko. Baino
bestela, beharrezkoak soilik aukeratu eta horiek instalatu beharko lirateke.
Moduluak aukeratu eta instalatu ondoren, beti bezala, aldaketak gorde beharko dira.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
42
2.4.- Arazoak
Posible da, Zentyal-eko modulu bat instalatzeko garaian, ondorengo irudiko moduko
arazo bat ematea:
Arazo honen konponbidea, beheko zatian jartzen dituen dependentziak apuntatzea
eta terminal bidez instalatzea da. Kasu honetan sogo-openchange eta sope4.9-gdl1-mysql.
Beraz, bi pakete horiek terminala erabilita instalatu beharko lirateke.
Eta hori egin ondoren, berriro ere Zentyal-eko software orrira joan eta bertan berriz
moduluak instalatzen saiatu. Dena ondo balego, modulua instalatzeko gai izan beharko luke.
Atal hau azaldu ondoren, Zentyal-eko moduluak nola kudeatzen diren azalduko da;
bakoitza zertarako den eta pauso gutxi batzuk emanda nola konfiguratu daitezkeen; adibideak
erabilita eta abar.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
43
3.- ZENTYAL KUDEATU
Atal honetan, Zentyal-eko moduluak nola kudeatzen diren azalduko da.
3.1.- Moduluak gaitu-ezgaitu
Zerbitzu bat kudeatu edo martxan jartzeko, lehenik eta behin egin behar dena
modulua gaitzea da. Horretarako, Core -> Estado de los modulos atalean, erabiliko diren
moduluak gaituko dira.
Oso garrantzitsua da Firewall modulua beti martxan edukitzea; beste modulu askok,
hau behar dutelako funtzionatu ahal izateko; hala nola DHCP.
Behin nahi diren moduluak gaitu direnean, beti bezala, ‘Guardar’ botoiari eman behar
zaio. Prozesu hau aldaketaren bat egiten den bakoitzean egin beharreko gauza da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
44
3.2.- Sarea konfiguratu
Atal honetan, zerbitzariko sarearen konfigurazioa nola egiten den azalduko da;
interfazeei IP helbideak jarri, ate lehenetsia konfiguratu, eta zerbitzariaren DNS-a
konfiguratzea.
3.2.1.- Interfazeei IP-a eman
Zerbitzariko interfazeei IP helbideak emateko, Red -> Interfaces atalean egin behar da.
Bertan, zerbitzarian dauden ethX sare txartel guztiak azalduko dira, eta bakoitza
konfiguratzeko aukera ematen du:
Kasu honetan eth0
barrura (LAN) begira
dagoen sare txartela
da.
IP estatikoa ipini
zaio, eta helbidea
10.23.27.1 dauka.
Eth1 kasuan, kan-
poko interfazea
denez, routerreko
sarearen IP bat ipini
zaio: 192.168.0.220
Bestetik, ‘Externo
(WAN)’ laukia
aukeratu da;
kanpoko interfazea
delako.
Sare txartel guztiak konfiguratu direnean, zerbitzaria prest egongo da IP finkoak
edukita eta sarean ondo identifikatuta. (Gogoratu aldaketak gordetzeaz).
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
45
3.2.2.- Ate lehenetsia konfiguratu
Ate lehenetsia konfiguratzea ere oso garrantzitsua da; bestela, zerbitzariak ez luke
interneterako irteerarik edukiko. Ate lehenetsi bat konfiguratzeko, Red -> Puertas de enlace
atalean, ‘Nuevo’ botoiari eman behar zaio:
Eta ondoren, ate lehenetsiaren datuak sartuko dira:
Kasu honetan, ate lehenetsia gaituta egongo da, IP helbidea routerraren IP-a izango
da, eta defektuzko ate lehenetsia izango da.
Datuak sartzen bukatzean, ‘Añadir’ botoiari eman eta aldaketak gorde behar dira.
Horrela, zerbitzaria internetera ateratzen dela frogatu daiteke ping bat eginez.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
46
3.2.3.- DNS lokala konfiguratu
Atal honetan, zerbitzariaren DNS-a konfiguratuko da; zerbitzariak DNS modulua gaituta
edukiko badu, zerbitzariaren DNS-a bere burua izango da. Baino bestela, Google-ren DNS
zerbitzaria ipini eta funtzionatuko luke.
Hori konfiguratzeko, Red -> DNS atalera joan behar da.
Bertan, ‘Añadir nuevo’ botoiari eman eta DNS zerbitzariaren IP-a ipini behar da.
Kasu honetan, zerbitzaria DNS zerbitzari bezala konfiguratuko denez, zerbitzariaren
DNS zerbitzaria, bere burua izango da; 127.0.0.1.
Datuak sartu ondoren, beti bezala, ‘Añadir’ botoiari eman eta aldaketak gorde behar
dira.
Orain, zerbitzaritik ping bat egiten bazaio google.es makinari, ez du erantzungo;
oraindik Zentyaleko DNS modulua konfiguratu gabe dagoelako. Hori hurrengo puntuan
azalduko da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
47
3.3.- DNS konfiguratu
Atal honetan, Zentyaleko DNS modulua nola
konfiguratzen den azalduko da. Zerbitzaria DNS
zerbitzaria ere izan ahal izateko.
Horretarako, Infraestructure -> DNS atalera joan
behar da.
Bertan, bi atal ikus daitezke; redireccionadores eta dominios atalak.
Lehenengoan, ‘Añadir nuevo’ botoiari eman, eta bertan Google-ren DNS zerbitzaria
ipiniko da; Zentyalek izen bat erresolbitzen ez dakienean, zerbitzari horri galdetzeko:
Bestetik, ‘Dominios’ atalean, zerbitzariak ezagutuko dituen domeinuak sartu behar
dira. Kasu honetan, makinaren konfigurazioan ipini den domeinu berbera izango da:
Dena ondo konfiguratuta dagoenean, zerbitzaritik domeinuari ping bat egitean,
Zentyaleko makinak erantzungo du. Eta Google-ri ping bat egin eta erantzun beharko luke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
48
3.4.- DHCP konfiguratu
Zentyalek ere, zerbitzaria DHCP bezala konfiguratzeko aukera ematen du; atal
honetan, hori nola konfiguratu daitekeen azalduko da. Horretarako, Infraestructure -> DHCP
atalera joan behar da, eta bertan konfigurazioa egin:
Lehenik eta behin, IP-ak banatuko dituen interfazea soilik gaitu behar da, eta besteak
ez gaitu. Eta ondoren, goiko irudian ikusten den konfigurazio botoian klik egin.
Hurrengo pausoan, DHCP-ko datuak sartuko dira; gateway-a DNS-a, eta abar.
Goiko konfigurazioarekin, DHCP-ko bezeroek zerbitzariaren bitartez interneteko
irteera edukiko dute, ate lehenetsia Zentyaleko makina izango delako, eta bestetik, bezeroen
DNS-a, Zentyaleko DNSa izango da.
Konfigurazio hau, nahi diren datuekin aldatu daiteke; baino ikusi daitekeen bezala, oso
modu errazean egiten da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
49
Bestetik, bezeroentzako IP tarte bat definitu behar
da; zein IP-tatik hasi eta zein IP-tara banatu behar
dituen. Hori egiteko, ‘Rangos’ atalera joan behar da
eta han konfiguratu:
Kasu honetan, 10.23.27.20 IP helbidetik hasi eta
10.23.27.40 IP helbiderainoko IP helbideak banatuko
ditu.
Pauso horiek jarraituz, zerbitzarian DHCP zerbitzua konfiguratuta eta martxan egongo
litzateke. Hau frogatzeko, eth0 interfazera hainbat bezero konektatu eta frogak egitea
geratzen da:
Linuxen froga:
Windownsen froga:
Bestetik, sortutako domeinuari (inforjon1314.dom) edota beste helbide bati ping
egiten bazaio, honek erantzungo luke, DHCP-ko bezeroen DNS-a Zentyaleko makina delako.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
50
3.5.- Firewall-a konfiguratu
Sare batean Firewall bat ondo konfiguratuta egotea oso garrantzitsua da. Zentyal-en,
firewall bat konfiguratu eta martxan jartzea oso erraza da; pauso gutxi batzuetan egin
daitekeen prozesua da:
Firewall-a, Gateway -> Cortafuegos atalean konfiguratzen da.
Filtrado de paquetes atalean, lau atal garrantzitsu agertzen dira:
- Filtrado desde las redes internas a Zentyal = LAN saretik zerbitzarira iritsi
daitezkeen paketeak.
- Filtrado para redes internas = LAN sareko bezeroek, beraien artean zein zerbitzu
eta zerbitzu erabili ditzaketen.
- Filtrado desde las redes externas a Zentyal = Zerbitzari kanpotik datozen zein
motako paketeak eta zerbitzuak dauden gaituta eta ez gaituta.
- Filtrado para el trafico saliente de Zentyal = Zerbitzaritik kanpora doan trafikoa eta
zerbitzuak mugatu eta baimentzen ditu.
Horietako bat konfiguratzeko, nahi denaren gainean klik egin eta konfigurazio atalean
sartuko da. Eta bertan, nahi diren zerbitzuak ipiniko lirateke. Ondoren adibide bat ipiniko da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
51
Adibide moduan, barruko sareko gailuei (LANeko gailuei) edozein trafiko gaituko zaie
Zentyaleko zerbitzariaren norabidean. Horretarako, ‘Filtrado para redes internas hacia Zentyal’
atalean sartu eta ondoko irudian bezalako egoera agertuko da:
Bertan, azaltzen diren zerbitzu guztiak ezabatu beharko lirateke ‘X’-ari klik eginez.
Eta ondoren, erregela berri bat gehitu ‘Añadir Nuevo’ botoiari emanez, eta bertan
edozein zerbitzu gaitu beharko litzateke.
Kasu honetan, LANeko gailuentzako zerbitzu guztiak gaitu dira; baino kasu bakoitzean
zerbitzu desberdinak izango dira.
Bestetik, beste hiru atalak landu beharko lirateke, eta kanpoko trafikoa filtratzen duen
atala, oso ondo konfiguratu beharko litzateke firewall-a enpresa batean ipintzen bada,
adibidez.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
52
3.6.- Proxy-a konfiguratu
Zentyal-en proxy-aren konfigurazioa Gateway -> Proxy HTTP ataletik egiten da. Kasu
honetan, hainbat ataletan konfigurazio batzuk egin behar dira; gida honetan, ahal den guztia
azalduko da.
Lehenik eta behin, ‘Configuracion general’ atalean, konfigurazio basikoa ipini beharko
litzateke; hala nola, cache tamaina, proxya-ren portua, eta abar.
Goiko irudian ikusi daitekeen bezala, Zentyalek ‘Proxy transparentea’ konfiguratzeko
aukera ematen du, eta bestetik, publizitatea filtratzeko aukera ere ematen du.
Proxy transparentea = defektuz interneteko trafiko guztia filtratzen du; ez da
nabigatzailea konfiguratu behar proxya erabiltzeko; defektuz hori erabiltzen egongo delako
bera konturatu gabe.
Pauso horiek eginda, proxya martxan egongo legoke; baino orain, hainbat erregela
nola ipini azalduko da:
Zentyal-ek, kategoriaka sailkatu ditzake web orrien edukia, eta proxya konfiguratzeko
garaian, kategoria batzuei atzipena gaitzeko ala ez gaitzeko aukera ematen du.
Errazena, internetetik blacklist bat jaistea da; eta bertan munduko helbide pila bat
jasota daude kategoriaka multzokatuta.
Hauek jaisteko web orri asko daude; kasu honetan, http://urlblacklist.com orrialdetik
jaitsi da; noizbehinka eguneratzen dute, eta lista nahiko handia dauka.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
53
Ondorengo pauso honetan, lehen jaitsitako blacklist-a Zentyal-en nola sartzen den
azalduko da; horretarako, Proxy ataleko ‘Listas por categorias’ atalean sartu behar da.
Ondoren, ‘Añadir Nuevo’ botoiari eman eta jaitsitako fitxategia igo behar da:
Jada, Proxya konfiguratuta egongo da, eta Blacklist bat kargatuta edukiko du. Hurrengo
pausoa, filtratzeko profil bat sortzea izango litzateke; eta hori ‘Perfiles de filtrado’ ataletik
egiten da.
Atal horretan ‘Añadir Nuevo’ botoiari eman, eta profil berri bat sortuko da nahi den
izena emanda:
Behin profila sortuta dagoela, honen konfigurazioa egiteko, goiko irudian agertzen den
laukian klik egin behar zaio.
Kasu honetan, ‘General’ atalean, profila oso zorrotza izango dela eta antibirusa
erabiliko duela adierazi zaio.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
54
‘Reglas y dominios y URL’ atalean, hainbat nahi diren domeinuak blokeatzeko aukera
ematen du; horretarako, ‘Añadir Nuevo’ botoian klik egin eta ondoren datuak sartu behar dira:
Kasu honetan, froga egiteko, tolosaldea.com domeinua blokeatu da.
Bestetik, ‘Categorias de dominios’ atalean, lehen Blacklist-arekin kargatutako
domeinuak agertuko dira kategoriaz sailkatuta. Bertan, nahi diren kategoriak blokeatu, eta
profila gorde beharko litzake.
Kasu honetan, drogak, hacking, pornografia eta spyware kategoriako web orriak
blokeatu dira.
Azkenik, ‘Extensiones de archivos’ atalean, fitxategi mota espezifikoak blokeatu
daitezke, baino kasu honetan denak utzi dira gaituta.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
55
Proxya konfiguratzeaz amaitzeko, atzipen erregela bat sortu beharko litzake. Hori,
Proxy ataleko ‘Reglas de acceso’ atalean egiten da. Bertan, ‘Añadir Nuevo’ botoiari eman, eta
erregela berria sortuko da:
Kasu honetan, erregela beti egongo da martxan, eta lehen sortutako profila ezarriko
dio trafiko guztiari.
Geratzen den gauza bakarra, sareko bezeroetan tolosaldea.com orrira sartzea da eta
ea uzten duen ala ez:
Goiko irudietan ikusi daitekeen bezala, lehen profilean blokeatu diren web guneetara
ezin da atzitu, Proxyak blokeatu egiten dituelako.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
56
3.7.- Domeinua konfiguratu
Hurrengo pausoa, Zentyal erreminta
erabiliz direktorio zerbitzu bat sortzea
izango da. Baino hori egin aurretik,
domeinua konfiguratu behar da Office ->
Dominio -> Configuración atalean.
Bertan, sortuko den domeinuaren datu
basikoak sartuko dira; hala nola, zerbitzaria
basoko zuhaitz printzipala den ala
sekundarioa den, domeinuaren NetBIOS
izena, zerbitzariaren deskribapena, eta
erabiltzaileek profil mugikorrak edukiko
dituzten ala ez.
Kasu honetan, profil mugikorrak gaitu dira,
eta sare unitateari Z: letra eman zaio;
ondoren, erabiltzaile bakoitzak sareko
unitate pribatu hori edukitzeko.
3.8.- Direktorio zerbitzua sortu
Zentyalek, SAMBA4 erabiltzen du erabiltzaileak eta ekipoak kudeatzeko. Honen
abantailarik nagusiena, software librea dela eta dena doanekoa dela da. Gainera, mota
honetako direktorio zerbitzuak, Windows eta Linux motako bezeroak onartzen ditu.
Atal honetan, dire-
ktorio zerbitzuan
erabiltzaileak eta
taldeak nola sor-
tzen diren azaldu-
ko da. Honen ku-
deaketa egiteko,
Office -> Usuarios y
equipos -> Gestio-
nar atalean sartu
behar da.
Eta bertan erabil-
tzaileak eta taldeak
sortzea oso erraza
da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
57
Talde bat edo erabiltzaile bat sortzeko, Goups edota Users OU-aren gainean klik egin,
eta ondoren ‘Añadir
Nuevo’ botoiean klik
egin behar da, eta ondo-
ren, taldearen edota
erabiltzailearen datuak
sartu beharko lirateke.
(Ikusi irudiak).
Gomendagarria da, administrari erabiltzaile bat sortzea; ondoren, ekipoen loturak
egitean, pasahitzaz eta erabiltzaileaz erraz gogoratzeko.
Kasu honetan ‘Administraria’ sortu da, eta ondoren ‘Domain Admins’ taldean sartu da;
administrazio lanak egin ahal izateko.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
58
Bestalde, Zentyalek bere direktorio zerbitzuko erabiltzaileei txoko bat erreserbatu die
pasahitza aldatu nahi badute, edota kanpoko email kontu bat konfiguratu nahi badute. Honi,
‘Rincon de usuario’ deitzen zaio.
Hau Office -> Rincon del Usuario atalean konfiguratzen da; bertan, portu bat ipini
behar da, eta ondoren, helbide horretan sartu.
Kasu honetan adibidez, http://inforjon1314.dom:5555 orrian sartuta, erabiltzailearen
txokoan sartuko litzateke:
Ondoren, bertan saioa hasi, eta erabiltzaileak
ahal dituen konfigurazioak egiteko aukera
izango du.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
59
3.9.- Bezeroak domeinuan sartu
Oraingo atal honetan, lehen sortutako direktorio zerbitzuan bezeroak nola sartzen
diren azalduko da. Bezeroak, bai Linux eta baita Windows sistema eragilea eduki dezakete.
Horregatik, bi kasuak azalduko dira:
3.9.1.- Windows bezeroa sartu
Kasu honetan, Windows 7 sistema duen bezero bat sartuko da; ohiko prozesua
jarraituz; Ekipoaren gainean eskuineko botoian klik egin, ondoren ID de red eta domeinuaren
konfigurazioan sartu, eta bertan sortutako domeinuaren datuak sartu:
Honen ondoren, domeinua aldatzeko
atalean, eta domeinuaren datuak sartuko dira:
Ez da azaldu, baino domeinuan sartuko
diren bezeroak, DHCP-ko bezeroak dira; eta
DNS bezala Zentyal-eko makina dute.
Horregatik inforjon1314.dom sartzera-
koan, zerbitzarira joaten da eta ez da
internetera ateratzen domeinu horren bila.
Hau egin ondoren, aldaketak gorde.
Dena ondo badoa, zerbitzariko administrariaren kontua eta pasahitza eskatuko ditu:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
60
Datuak ondo sartu ondoren eta ‘Aceptar’ botoiari eman ondoren, domeinuan ongi
sartu dela esango du, eta bezeroa berrabiarazteko eskaera egingo du:
Ordenagailua domeinuko parte denean eta gailua berrabiarazten denean, domeinuan
sortutako edozein erabiltzailerekin sartzeko aukera emango du:
Bestetik, domeinuko erabiltzailean sartzean, lehen
perfil mugikorrak konfiguratu direnez eta sare
unitate pertsonala Z: letra edukiko duenez, ekipoan
sartu eta bertan sare unitate hau agertzen dela
frogatu daiteke:
Ikusi beheko irudiak.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
61
3.9.2.- Linux bezeroa sartu
Linux bezero bat domeinuan sartzeko, hainbat pauso jarraitu behar dira.
Lehenik eta behin, samba konfigurazio fitxategia aldatu behar da hurrengo irudian
agertzen den agindua erabiliz:
Bertan, lantaldearen (workgroup) izena aldatu eta sortutako domeinuaren izena ipini
behar da; irudian bezala:
Fitxategi hau aldatu ondoren, aldaketak gorde eta domeinuan sartzen hasteko prest
egongo da. Hori lortzeko, likewise paketeak instalatu behar izango dira:
Bi pakete hauek instalatu ondoren, instalatu berri dagoen Likewise AD settings
programa ireki, eta horren bitartez sartuko da bezeroa domeinuan.
Domeinuan sartzeko jarraitu beharreko pausoak, hurrengo orrian daude.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
62
Agertuko den lehenengo leihoan, domeinuko datuak sartu behar dira; bezeroaren
izenarekin batera. Eta ondoren, ‘Join Domain’ botoian klik egin.
Hori egin ondoren, domeinuko administrariaren kontua sartzeko eskatuko du bere
pasahitzarekin batera; autentikatzeko.
Dena ondo egitean, Linux bezeroa domeinuaren barruan egongo legoke, eta direktorio
zerbitzuko erabiltzaileekin sartzeko gai izango da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
63
3.10.- Errekurtsoak sortu
Atal honetan, erabiltzaileentzako errekurtso orokor bat nola sortzen den, talde
bakoitzarentzako errekurtso bat nola sortzen den eta ondoren Windows sistema eragilean
automatikoki muntatzeko skript-a non ipini behar den azalduko da.
3.10.1.- Orokorra errekurtsoa sortu
Zentyal-en errekurtsoak sortzeko, Office -> Compartición de ficheros atalean sartu
behar da, eta bertan direktorio partekatu berri bat sortu ‘Añadir Nuevo’ botoiari emanda:
Goiko irudian, orokorra errekurtsoa nola sortu den azaltzen da; bertan, sartu diren
datuak agertzen dira; nahiko sinplea da.
Errekurtsoa sortu ondoren, errekurtsoan ACL bat konfiguratu behar da atzipena
kontrolatzeko:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
64
ACL hori konfiguratzean, errekurtsoa erabiltzaile guztiek erabiliko dutenez, erabiltzaile
guztiek irakurtzeko eta idazteko baimena eman beharko zaie:
Eta horrela sortuta egongo legoke orokorra errekurtsoa zerbitzarian.
3.10.2.- Talde bakoitzarentzat errekurtsoa sortu
Domeinuko talde bakoitzarentzat errekurtso partekatu bat sortzea oso sinplea da;
horretarako, Office -> Usuarios y equipos -> Gestionar atalean sartu, talde baten
konfigurazioan sartu, eta bertan errekurtsoaren izena jartzea besterik ez da egin behar:
Errekurtsoaren izena jarri ondoren ‘Añadir’ botoiari eman eta errekurtsoa sortuta
egongo legoke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
65
Errekurtso partekatu guztiak sortu ondoren, ‘Comparticion de ficheros’ atalean denak
listatuta agertuko dira:
Bestetik, azaldu beharra dago, errekurtsoetan antibirusa gaitzeko aukera badagoela:
Horrela, zerbitzarian errekurtso guztiak sortuta egongo lirateke. Ondorengo pausoan,
bezeroetan automatikoki muntatzeko zein pauso jarraitu behar diren azalduko dira.
3.10.3.- Skript-a sortu eta domeinuan sartu
Lehenik eta behin, sortu diren errekurtsoak muntatuko dituen skript-a sortu behar da.
Hori egiteko, terminalean ‘nano logon.bat’ agindua erabili behar da, eta bertan
sortutako errekurtsoen datuak zein letrarekin mapeatuko diren ipiniko da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
66
Scripta sortu denean, zerbitzarian gehitzea faltatuko da. Hori egiteko, Zentyal-eko
Office -> Dominio -> Objetos de politica de grupo (GPO) atalean sartu behar da.
Atal honetan, Default Domain Policy-ko konfigurazio atalean sartu, eta bertan
erabiltzaileen eta ekipoen hasierako eta amaierako skript-ak konfiguratzeko aukera ematen
du:
Kasu honetan, erabiltzailearen hasierako skript-en atalean sartu behar da sortutako
skript-a:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
67
Froga egiten bada, Windows sistema eragilean automatikoki ondo muntatzen dituela
ohartu daiteke; baino Linux sistema eragilean ez dira automatikoki muntatzen. Hori eskuz egin
behar delako.
Zerbitzariko errekurtsoak Linux sistema batetik atzitzeko, fitxategien nabigatzailean
(nautilus adibidez) smb://zerbitzariaren_ipa_edo_izena/ helbidea ipini behar da; ikusi irudia:
Bertan agertu beharko lirateke orain arte sortutako errekurtso guztiak.
3.10.4.- Kuotak ezarri
Erabiltzaileen kuotak ezartzea oso
sinplea da Zentyal-en egitea; horretarako,
Office -> Usuarios y equipos -> Gestionar
atalean sartu, eta bertan erabiltzaile
bakoitzari kuota bat ezarri daiteke.
Bestetik, erabiltzaileentzako
txantiloiaren atalean ere aldatu daiteke, eta
hortik aurrera sortzen diren erabiltzaile
guztiei kuota hori ezarriko zaie. Office ->
Usuarios y Equipos -> Plantilla de usuario
atalean.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
68
3.11.- Posta konfiguratu
Zentyal-eko posta konfiguratzea, oso erraza da; pauso dezente daude, baino oso modu
sinplean egin daiteke. Gida honetan, konfigurazio basiko bat egin da ‘No-IP gida’ jarraituz sortu
den domeinu batekin.
3.11.1.- No-IP konfiguratu
Lehenik eta behin egin beharreko gauza, beste gida jarraituz No-IPn sortu den host-a
konfiguratzea da. Horretarako, No-IP-ko manage hosts atalean sartu, eta lehen sortutakoa
aldatu behar da:
Eta honen konfigurazioaren amaieran, MX konfiguraketa egiteko aukera ematen du.
Bertan, sortutako domeinuaren izen berbera ipini behar da; kasu honetan, inforjon1314.no-
ip.org:
MX priority atalean, nahi den zenbakia ipiniko da; ahalik eta altuena ahal bada; geroz
eta altuagoa, hobeagoa delako kasu honetan.
Hau egitearen arrazoia, ondoren, kanpotik postak jasotzeko aukera edukitzeko da.
Adibidez Hotmail kontu batetik, edota Gmail kontu batetik.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
69
3.11.2.- Zerbitzaria konfiguratu
Lehenik eta behin, korreoko domeinu birtual bat sortu behar da No-IP-ko domeinu
berberarekin. Hori egiteko, Comunications -> Dominios virtuales de correo atalera joan behar
da, eta bertan berri bat sortu:
Atal honetan, domeinua eranstearekin, nahikoa izango litzateke; baino konfigurazio
gehiago egin nahiko balitz, aurrera. Baino kasu honetan ez da konfigurazio gehiago egin atal
honetan.
Bestetik, zerbitzariaren DNS konfigurazioaren atalean ere aldaketa txiki bat egin behar
da:
DNS atalean sortutako domeinuari, maila exchanger bat erantsi behar zaio goiko
irudian agertzen den laukian klik eginez; eta bertan, zerbitzaria makina izango dela
exchangerra esan behar zaio:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
70
3.11.3.- Posta konfiguratu
Posta konfiguratzeko garaian, bi atal garrantzitsu daude; postak bidaltzeko
konfigurazioa eta postak jasotzeko konfigurazioa. Hori Correo -> General atalean egiten da:
Kasu honetan, korreoak bidaltzeko garaian smarthost baten bidez bidaltzeko
konfiguratu behar izan da; Euskaltel-ek hala konfiguratzea eskatzen duelako. Bestela,
defektuzko konfigurazioarekin funtzionatu beharko luke.
Bestetik, postak jasotzeko konfigurazioan, mota guztietako postak jasotzea
gomendagarria da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
71
3.11.4.- Filtroak ezarri
Comunications -> Filtro de correo SMTP atalean, postaren filtroak konfiguratzeko
aukera ematen du; hala nola, antispam konfiguratzea, postan antibirusa gaitzea, eta abar;
honen konfigurazioa kasu bakoitzean aldakorra izango denez, konfiguraketa basikoa soilik
aurkeztuko da:
Bertan antibirusa aktibatuta dagoela eta antispam ere aktibatuta dagoela ikusi daiteke.
3.11.5.- Webmail konfiguratu
Comunications -> Webmail atalean, postako atariaren izena aldatzeko aukera ematen
du:
Kasu honetan, domeinuaren izena ipini zaio; ondoren, web orriaren titulu bezala
erabiliko den izena, hain zuzen.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
72
3.11.5.- Erabiltzaileak konfiguratu
Posta konfiguratu baino lehen sortutako erabiltzaileek, ez dute postako konturik.
Horregatik, hauentzako posta kontu bat sortu behar da. Baino bestetik, posta konfiguratu
ondoren sortutako erabiltzaileek postako kontua automatikoki sortuko zaie; erabiltzailearen
txantiloiean hala dagoelako konfiguratuta.
Erabiltzaile guztiekin, prozesu berbera egin behar da; eta bestetik, taldeei ere postako
helbide bat erantsi ahal zaie; ondoren talde horren helbideari mezu bat bidali eta talde
horretako erabiltzaile guztiei helduko zaie mezua.
Hau dena egin ondoren, erabiltzaile bakoitzak bere postako kontua edukiko du, eta
bestetik, taldeek ere berauen posta kontua edukiko dute.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
73
3.11.6.- Routerra konfiguratu
No-IP manuala jarraitu bada, routerrean DMZ host bezala zerbitzaria egongo da jarrita;
baino hala ez bada, postarentzako hainbat portu birbideratu behar dira NAT erregeletan:
Router bakoitzaren konfigurazioa desberdina denez, gida honetan zein portu
birbideratu behar diren aurkeztuko dira eta gero bakoitzaren kasuan bere routerrera moldatu
beharko luke.
3.11.7.- Postarekin probak egin
Postan sartzeko orria, http://inforjon1314.no-ip.org/webmail da; kasu bakoitzean,
domeinuaren izena edo IP helbidea desberdina izango da. (lokaletik nahiz kanpotik atzitu
daiteke No-IP ondo konfiguratuta badago).
Behin postaren orrian, domeinuko edozein konturekin sartu daiteke. Ikusi irudia.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
74
Webmail-etik (RoundCube) mezu bat bidaltzeko, ‘Redactar’ botoiari eman, eta mezua
eta abar idatzi ondoren ‘Enviar’ botoiari eman behar zaio; oso sinplea da:
Kasu honetan, proba egiteko, Tolosaldeako postara bidali da mezua. Beraz,
Tolosaldeako postan sartu eta dena ondo joan bada, bertan egon beharko luke bidalitako
mezua.
Mezua ondo bidali dela frogatu ondoren, mezuak jaso daitezkeela frogatuko da; mezu
honi erantzunez, edota mezu berri bat idatziz.
Dena ondo joan konfiguratuta badago, mezuari erantzutean, mikel-en postan mezu
hau agertu beharko luke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
75
Eta beheko irudian ikusi daitekeen bezala, posta ondo konfiguratuta dago, mezuak
bidali eta jaso daitezkeelako.
Amaitzeko, taldeko mezuak probatuko dira; zuzendariak taldeari mezu bat bidaliko
zaio, eta ondoren taldekide baten kontutik ea posta jaso den ikusiko da:
Eta beheko irudian ikusi daitekeen bezala, taldeko mezuak ondo bidali eta jasotzen
dira:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
76
3.11.8.- Gehigarria - Blacklistak
Kasu honetan, IP dinamikoekin lan egitean, defektuz IP publiko dinamikoak postako
blacklist handi batean sartuta daude. Honen eragina, bidaltzen diren mezu guztiak SPAM
karpetara joango direla da; eta horrenbestez, mezu asko irakurri gabe geratuko dira.
Hau saihesteko, momentuko IP publikoa lista beltza handi horretatik kendu behar da.
http://www.spamhaus.org/lookup orrian sartu, eta bertan ikusi daiteke IP publikoa
lista beltzean dagoen ala ez:
Lista beltzean egon ezkero, goiko irudian agertzen den estekan klik egin, eta pauso
sinple batzuk jarraituz, postara kodigo bat bidaliko dute; eta ondoren, kode hori sartu
ondoren. Ordu erdi bat itxaron beharko da gutxi gora behera SPAM listatik kentzeko.
Eta ondoren berriz konprobatzen baldin bada, ikusiko da IP hori lista beltzetik kendu
dutela.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
77
3.12.- Zentyal - bestelakoak
Atal honetan, kategoriarik gabe edo solte geratu diren Zentyal-eko hainbat atal
azalduko dira. Hala nola, eguneraketak, segurtasun kopiak, inprimagailua, eta abar.
3.12.1.- Web zerbitzaria
Zentyal-ek, Web zerbitzariaren konfigurazioa egiteko aukera ematen du. HTTPS modua
gaitzeko aukera ematen du klik bakarra eginez; eta gainera, Apacheko virtual hostak
kudeatzeko aukera ere ematen du.
Gida honetan, bakarrik HTTPS protokoloa gaitu da eta ondoren postarekin frogatu da:
Postarekin froga:
3.12.2.- Antibirusa
Zentyal-eko antibirusak ez dauka inongo misteriorik; beti atzeko plano batean egiten
du lan, eta sistema eguneratzen den bakoitzean hau ere normalean eguneratu egiten da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
78
3.12.3.- FTP zerbitzaria
Zentyal-en FTPa konfiguratzea oso erraza da; horretarako, Office -> FTP atalean sartu
eta bertan konfigurazio txiki bat egin behar da:
Kasu honetan, anonimoentzako atzipena ukatu da, SSL protokoloa aktibatu da, eta
azkenik, FTP-ko edukia erabiltzaileen direktorio pertsonala izango da; hau da bakoitzaren Z:
sare unitateko edukia FTP-ko edukia izango da.
FTPa frogatzeko, ordenagailuan FTP nabigatzaile bat instalatu behar da; hala nola
FileZilla.
OHARRA: firewall-ean eta baita routerrean ere, FTP-arentzako konfigurazioa egin
behar da. FTP-k erabiltzen dituen portuak = 21 eta 20
FileZilla instalatu ondoren, zerbitzariarekin konexioa egin behar da erabiltzaile batekin;
fitxategietara atzitu ahal izateko:
Kasu honetan portua 10280 da, hala konfiguratu delako; baino normalean 21 portua
izango da. Hau egitearen arrazoia, segurtasuna bermatzearena izan da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
79
Behin konexioa egitean, programaren ezkerreko aldean ordenagailu lokaleko
fitxategiak agertuko dira; eta eskuineko aldean, FTP bidez atzitu den direktorioa.
Fitxategi bat kopiatzeko, ezkerreko listan bilatu, eta ondoren eskuineko listara
arrastatu behar da. Horrela, fitxategia FTP zerbitzarira kopiatuko da.
FTP zerbitzarira atzitzeko, modu asko daude; beste adibide bat jartzeko, Linux-eko
fitxategi nabigatzailetik ere atzitu daiteke. Adibidea:
Amaitzeko, Windows sisteman sartu eta Z: sare unitatean konprobatzen baldin bada,
FTP bidez atzitu daitezkeen fitxategi berberak direla ikus daiteke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
80
3.12.3.- IDS - IPD
IDS sistema, Intrusoak Detektatzeko Sistema da. Hau da, sarean edozein infiltrazio,
atake edo mota horretako edozein eraso baldin badago zerbitzariaren aurka, honek babestu
egingo luke zerbitzaria.
Hau konfiguratzeko, Gateway ataleko IDS/IPS atalean sartu behar da.
Atal horretan sartu ondoren, zein interfazeetan lan egingo duen adierazi behar zaio;
kasu honetan bietan aukeratu da, segurtasun handiagorako.
Interfazeak gaitu ondoren, hauetako bakoitzean zein atake motatik babestu nahi den
konfiguratu daiteke; hori egiteko, interfazearen ondoan agertzen den arkatzean klik egin, eta
bertan atake mota bakoitzarekin zein akzio exekutatu behar den konfiguratu behar da:
Goiko irudian, IDS baten konfigurazioaren adibidea. Ohartu, hainbat orri daudela; eta
orrialde bakoitzean 10 atake ikusten direla.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
81
3.12.4.- Eguneraketak
Zentyal-eko Dashboardean sartzean, askotan eguneraketak egiteko daudela esango
du ondoko irudian bezala:
Sistema eguneratu nahi baldin bada; esteka gorrian klik egin, eta sistemaren
eguneraketa egiteko aukera ematen du.
3.12.5.- Eguneraketa automatikoak
Zerbitzarian eguneraketa automatikoak gaitzeko, Core -> Gestión de software ->
Configuración atalean sartu, eta bertan konfigurazioa egin beharko litzateke; oso erraz:
Kasu honetan, eguneraketa automatikoak egunero 02:30tan egingo dira.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
82
3.12.6.- Segurtasun kopiak egin
Zerbitzariko segurtasun kopiak kudeatzeko atala ere badu Zentyal-ek. Horretarako,
Core -> Sistema -> Copia de seguridad atalera joan behar da.
Beheko irudian ikusi daitekeen bezala, segurtasun kopia osoak eta inkrementalak
egiteko aukera ematen du. Kasu honetan, kopia osoak ostegunetan egiten dira, eta kopia
inkrementalak egunero.
Bestetik, X denbora baino lehenagoko segurtasun kopiak gordetzeko aukera ematen
du. Eta gainera, segurtasun kopia horiek urruneko zerbitzari batean gordetzeko aukera ere
ematen du (SCP).
3.12.7.- Zentyal-eko konfigurazioa gorde
Zentyal-eko konfigurazioa fitxategi batean gorde nahiko balitz, hori egiteko aukera ere
badago; horretarako, Core -> Sistema -> Importar/Exportar configuración atalean sartu, eta
bertatik egin daiteke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
83
3.12.8.- Inprimagailua partekatu
Zentyal-ek inprimagailuak konpartitzeko atala ere badu; Office -> Impresoras atala.
Bertan, sarearen bitartez inprimagailuak partekatu daitezke, eta ondoren bezeroetan sareko
inprimagailu hori/horiek erabili ahal izateko.
Inprimagailua zerbitzarira USB bidez konektatuta dagoelarik, hau instalatuko da
beheko irudian agertzen den estekan klik eginez:
Orria ireki eta autentikatu ondoren, inprimagailuak kudeatzeko orria irekiko da; eta
bertan ‘Agregar impresora’ botoian klik egin behar da.
Aterako den listatik, konektatutako inprimagailua aukeratu behar da; kasu honetan HP
Deskjet F300 series. Eta ondoren ‘Siguiente’ botoiari eman behar zaio.
Ondorengo pausoan, inprimagailuaren datuak ipini edo utzi eta aurrera jarraitu behar
da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
84
Hurrengo atalean, inprimagailuaren modeloaren driver-ak instalatu behar dira:
Eta azkenik, inprimatuko dituen dokumentuen propietateak; kolorea, tamaina etab.
Bestetik, beste hainbat konfigurazio egin behar dira, sareko inpresioa gaitzeko etab.
Konfigurazio osoa ondo egin ondoren, Zentyal-eko atalean inprimagailua aterako da
partekatuta dagoela erakutsiz.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
85
3.12.8.1.- Bezeroetan frogatu
Linuxen, normalean sareko inprimagailuak automatikoki muntatzen dira. Hori
ikusteko, sistemako ezarpenetan sartu, eta inprimagailuen sekzioan agertu beharko luke
konfiguratutako sareko inprimagailua:
Windowsen berriz, inprimagailua instalatzeko prozesua luzeagoa da.
Lehenik eta behin, zerbitzariko errekurtso partekatuen atalean sartu behar da; hori
egiteko, Ekipoan sartu, eta helbide barran, zerbitzariaren_izena ipini behar da:
Ondoren, inprimagailuaren gainean eskuineko botoiarekin klik egin, eta ‘Conectar’
aukeratu behar da bezeroarekin konektatu ahal izateko.
Hori egin ondoren, inprimagailuaren driverrak agertuko den listatik aukeratu, eta
inprimagailua instalatuta geratuko litzateke:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
86
4.- ZENTYAL-EKO AD-A WINDOWSETIK KUDEATU
Zentyal-eko web administraziotik, direktorio zerbitzua kudeatzeko atalak oso
konfigurazio gutxi egiteko aukera ematen du. Horregatik, SAMBA4 sistema erabiltzen duenez,
Adminpack izeneko programa batekin, direktorio zerbitzua Windows Server sisteman egongo
balitz bezala kudeatu daiteke.
Hori egin ahal izateko, Windows 7 SP1 sistema duen bezero batean adminpack
programa instalatu behar da.
Programa hau deskargatzeko, hurrengo helbidera joan behar da:
http://www.microsoft.com/es-es/download/details.aspx?id=7887, ondoren nahi den
hizkuntza aukeratu, eta azkenik programa deskargatuko da.
Instalazioa, oso erraza da; jaitsitako fitxategian klik bikoitza egin eta dena ‘Siguiente’
botoiari ematea da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
87
Paketea instalatzen denean, ordenagailuan
instalatutako konponente horiek gaitu egin behar
dira. Hori egiteko, Panel de
controlProgramasProgramas y características
atalean sartu eta ondoko irudian agertzen den
botoiari eman behar zaio.
Botoi horri eman ondoren agertuko den leihoan, hurrengo irudiko aukerak aukeratu
behar dira:
Hori egitean, Windows 7 SP1 sisteman direktorio zerbitzuak kudeatzeko tresnak
instalatuko dira.
Instalatutako erremintak atzitzeko, Panel de controlSistema y seguridadHerramientas
administrativas atalean sartu behar da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
88
Esan beharra dago, direktorio zerbitzuaren kudeaketa bezerotik egiteko, domeinuko
administrari batekin saioa hasi behar dela; ekipo lokaleko administrariaren kontuarekin ezin
da kudeatu.
Usuarios y equipos atalean sartuta, ikusi daiteke Windows Server sistemako
kudeatzailearen bezalako programa irekiko dela; baino kasu honetan Zentyal-ekin sortutako
SAMBA4 direktorio zerbitzua kudeatu daiteke.
Erreminta hau erabiliz, Zentyal-ekin sortutako direktorio zerbitzua modu erosoago
batean egin daiteke; hala nola, erabiltzaileen datuak aldatu, eta abar:
Goiko irudian ikusi daitekeen bezala, erabiltzaileen datu gehiago sartu daitezke; eta
horrela taldeekin, eta abarrekin.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
89
Domeinuan sartutako bezeroak ere ikus daitezke, eta abar.
Bestetik, erabiltzaileak eta ekipoak kudeatzeaz aparte, direktorio zerbitzuko direktibak
aldatu daitezke; erabiltzaileek ekipoetan programak instalatzeko baimenik ez edukitzeko, eta
abar.
Hori konfiguratzeko, Herramientas administrativas ataleko ‘Administracion de
directivas de grupo’ atalean sartu behar da.
Ondoren, defektuz dakarren politikak aldatu, edo politika berriak sortu daitezke;
Windows Server sistema batean bezala.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
90
Eta behin politika atalaren barruan sartuta, direktibak konfiguratzeko prozedura
normala egin beharko da:
Ekipoentzako direktiba batzuk aplikatu daitezke, eta erabiltzaileentzako, berriz, beste
politika batzuk.
Atal honen ondoren, ikusi daiteke, Zentyal erreminta erabilita SAMBA4 domeinu bat
sortu daitekeela, eta ondoren, kudeatzeko garaian, nahiko modu familiarizatu batean egin
daitekeela.
Bestetik, konfigurazio oso sakona egin daitekeela ere frogatu da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
91
5.- ONDORIOAK
Erabilera gida hau irakurri ondoren, atera daitekeen ondorio nagusia, Zentyal
erreminta sareak kudeatzeko oso tresna ahaltsua dela da. Eta gainera, azpimarratu behar den
gauzarik garrantzitsuena, dena software librea dela eta gainera doakoa.
Horregatik, enpresa bateko sarea muntatzeko garaian, oso kontutan eduki behar den
gauza da; lizentziatan diru asko gastatzen baita. Gainera, direktorio zerbitzuko bezeroak Linux
eta Windows izateko aukera ematen duenez, zerbitzaria Linux izatea ondo dago; diru dezente
aurreztu litzatekeelako.
6.- BIBLIOGRAFIAK
 Zentyaleko dokumentazio ofiziala:
http://doc.zentyal.org/es/
 Zentyaleko informazioa wikipedian:
http://es.wikipedia.org/wiki/Zentyal
 Bideotutorialak:
http://www.youtube.com/watch?v=RxT4_KqDQuQ&list=PL0EKeXgcmIs7U7inf_vM
Gv9piAQJV3w-D
 Zentyal konfiguratzeko gida bat:
http://www.slideshare.net/TotusMuertos/configuracin-de-servicios-basicos-con-
zentyalD
 Direktorio zerbitzua Windowsetik kudeatzeko:
http://www.zentyal.org/tag/windows-7/
 Posta konfiguratzeko gida:
http://juannava64.files.wordpress.com/2012/10/sri-servidor-de-correo-en-
zentyal.pdf
 Inprimagailua konfiguratzeko gida:
http://www.ite.educacion.es/formacion/materiales/85/cd/linux/m5/instalacin_y_
configuracin_del_servidor_de_impresin.html
 Posta konfiguratzeko (Euskaltel smarthost-a)
http://foro.euskaltel.com/Thread-Buzon-correo-euskaltel--3842
 Inbestigazio lan asko ere egon da; han eta hemen informazioa bilatzeaz aparte,
“Prueba y error” asko eman da, eta ez zena ateratzen interneten bilatu da
informazioa.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
92
OWNCLOUD – ERABILERA MANUALA
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
93
Aurkibidea
1- SARRERA ................................................................................................................................. 95
2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA............................................................................................... 95
3.- INTERFAZEA........................................................................................................................... 97
4.- FITXATEGIEKIN LANEAN........................................................................................................ 98
4.1.- Fitxategiak igo ................................................................................................................. 98
4.2.- Fitxategiak, karpetak… sortu........................................................................................... 99
4.2.1.- Fitxategi bat sortu.................................................................................................... 99
4.2.2.- Karpeta bat sortu ................................................................................................... 100
4.2.3.- Esteka batetik jaitsi ................................................................................................ 100
4.3.- Fitxategiak ezabatu ....................................................................................................... 101
4.4.- Fitxategiak, jaitsi ........................................................................................................... 102
4.5.- Fitxategiak partekatu .................................................................................................... 103
4.6.- Karpetak partekatu ....................................................................................................... 104
4.7.- Bestelakoak partekatu .................................................................................................. 105
5.- OWNCLOUDEKO ATALAK .................................................................................................... 106
5.1.- Actividad atala............................................................................................................... 106
5.2.- Documentos atala......................................................................................................... 106
5.3.- Imagenes atala.............................................................................................................. 107
5.4.- Calendario atala ............................................................................................................ 107
5.5.- Contactos atala ............................................................................................................. 108
5.6.- Aplicaciones atala ......................................................................................................... 108
6.- KONTROL PANELA ............................................................................................................... 109
6.1.- Personal......................................................................................................................... 109
6.2.- Usuarios ........................................................................................................................ 111
6.3.- Administracion.............................................................................................................. 112
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
94
7.- LDAP KONEXIOA EGIN......................................................................................................... 114
7.1.- Aplikazioa gaitu............................................................................................................. 114
7.2.- Direktorio zerbitzuaren informazioa............................................................................. 115
7.3.- Konexioa egin................................................................................................................ 115
7.4.- Frogak............................................................................................................................ 119
7.5.- LDAP partekatzeak........................................................................................................ 120
8.- BEZEROAK INSTALATU ........................................................................................................ 121
8.1.- Linux.............................................................................................................................. 121
8.2.- Windows ....................................................................................................................... 123
8.2.1.- Sare unitatea.......................................................................................................... 124
9.- APLIKAZIOAK INSTALATU.................................................................................................... 125
10.- OWNCLOUD MUGIKORREAN............................................................................................ 127
11.- BIBLIOGRAFIAK.................................................................................................................. 129
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
95
1- SARRERA
Gaur egun, lainoa izenaz ezagutzen diren zerbitzu asko erabiltzen dira; hala nola
Google Drive, Dropbox, MEGA eta abar. Erabiltzaile askok, beraien dokumentuak, irudiak…
gordetzen dituzte zerbitzari hauetan, ondoren edonondik atzigarri edukitzeko, eta lagunekin
konpartitzeko eta abar. Internetetik atzigarri den pendrive bat balitz bezala.
Zerbitzu hauek erabiltzean, fitxategiak enpresa bati fidatzen zaizkio; hau da, datuak ez
daude erabiltzailearen esku, Amerikako zerbitzari batean, edo munduko beste edonon egon
daitezke. Gainera, zerbitzu hauek eskaintzen duten tamaina, oso txikia da, eta askotan oso
mugatua izan daiteke. Google-k adibidez 50GB eskaintzen ditu, eta Dropbox-ek, 2GB.
OwnCloud-en kasuan, arazo eta mugapen horiek ez dira existitzen. OwnCloud web
aplikazio bat da, edonork bere zerbitzarian instalatu dezakeena, software askekoa (kodea ikusi
eta aldatu dezakegu) eta doanekoa.
OwnCloud-ek duen abantailarik nagusiena, erabiltzaileak etxean duen zerbitzari
batean instalatu dezakeela, eta bertan sartuko dituen datuen kontrol osoa edukiko duela da.
Eta bestetik, zerbitzariak duen diskoaren tamainaren araberako lainoa edukiko du. Hau da,
disko gogorra 3TB-ekoa baldin bada, lainoan edukiko duen tamaina 3TB-ekoa izango da; beste
zerbitzuetan baino izugarri gehiago.
2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA
OwnCloud-ek hasierako konfigurazio bat egiteko eskatzen du; administrariaren kontua
sortzeko eta datu basearen konfigurazioa egiteko. Hau egin ahal izateko,
http://localhost/kudeatu orrira joan behar da, eta bertan OwnCloud-eko irudiaren gainean klik
egin.
Edo bestela, http://localhost/owncloud orrian sartu eta kudeaketa atalean ere sartuko
litzateke; bi moduak balio dute.
Behin orri honetan sartuta, ezkerreko irudian
agertzen den egoeran aurkituko da.
Bertan, ez du saioa hasteko erabiltzaile bat
eskatzen; administraria izango den erabiltzailearen
izena eta pasahitza sartzeko baizik.
Honen konfigurazioa nola egiten den jakiteko,
hurrengo orrian dago informazioa.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
96
Lehenik eta behin, administraria izango den erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu
behar dira lehenengo bi gelaxketan. Eta ondoren, ‘Avanzado’ solapa handitu.
Bertan, OwnCloud-eko datuak non gorde nahi diren adierazi daiteke, eta ondoren zein
datu base mota erabili nahi den; kasu honetan, MySQL erabili da, eta irudian ikusi daitekeen
bezala datu base honen konfigurazioa ere eskatzen du.
Bertan, MySQL-ko root erabiltzailea eta honen pasahitza sartu behar dira. Ondoren
datu baseak zein izen edukiko duen adierazi behar da, eta azkenik datu basearen zerbitzaria
zein den; kasu honetan datu basea zerbitzari berean dagoenez, localhost ipini da.
Eta hala, OwnCloud-eko hasierako konfigurazioa eginda egongo litzateke. ‘Completar
la instalación’ botoiari eman ondoren, OwnCloud-eko hasierako orrira joango da; honen
interfazea hurrengo puntuan azalduko da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
97
3.- INTERFAZEA
OwnCloud-ek duen interfazea oso sinple eta intuitiboa da. Hainbat atal ditu:
fitxategiak kudeatzeko atala, administrazio atala, eta abar. Hauek hobeto ezagutzeko, irudi
batean atal diferenteak desberdindu dira koloreak erabiliz.
- Fitxategiak igotzeko atala (morea): fitxategiak igotzeko edo fitxategiak eta
karpetak sortzeko atala.
- Aplikazioen atala (gorria): atal honetan, OwnCloud-eko aplikazioak agertzen dira;
hala nola, dokumentuak editatzeko atala, irudiak ikusteko atala, musika entzuteko
atala, eta abar. Aplikazio berriak, gaitu eta instalatu daitezke; hori ere
dokumentazioan zehar azaltzen da.
- Bilaketak egiteko atala (horia): fitxategi asko daudenean, konkretuan fitxategi bat
nahiko balitz, bertan izena ipini eta bilatuko luke.
- Administrazioa egiteko atala (laranja): OwnCloud-eko edota erabiltzailearen
administrazioa egiteko atala. Bertan konfigurazioak egin daitezke; hala nola
erabiltzaileak sortu, erabiltzailearen profila aldatu, kuotak ezarri, eta abar.
- Fitxategien/aplikazioen atala (berdea): atal honetan, aplikazioaren arabera edukia
aldatuko da. ‘Archivos’ aplikazioa aukeratuta badago, OwnCloud-eko fitxategiak
agertuko dira; ‘Imagenes’ aplikazioa aukeratuta badago, irudiak agertuko dira, eta
horrela aplikazio guztiekin.
Ikusi den bezala, OwnCloud erabiltzeko interfazea nahiko sinplea da eta erraz
ulertzekoa. Hau azaldu gabe ere denbora gutxi batean interfazea erabiltzen ikasi daiteke pixka
bat saltseatzen bada.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
98
4.- FITXATEGIEKIN LANEAN
Atal honetan, OwnCloud-era fitxategiak nola igotzen diren, nola sortzen diren fitxategi
eta karpeta berriak, hauek nola ezabatu, eta abar azalduko da.
4.1.- Fitxategiak igo
Fitxategi bat (edo gehiago) igotzea oso sinplea da; lehenik eta behin ondoko irudian
agertzen den botoiari eman behar zaio (‘Drag and Drop’ funtzioa ere erabili daiteke! –
fitxategia zuzenean orrira arrastatuz):
Eta ondoren, agertuko den leihoan, igo nahi diren fitxategi guztiak aukeratu behar
dira:
Azkenik, ‘Abrir’ edo ‘Aceptar’ botoiari eman ondoren, fitxategiak igotzen hasiko dira,
eta igotzen direnean, OwnCloud-eko kontuan agertuko dira:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
99
4.2.- Fitxategiak, karpetak… sortu
Atal honetan, fitxategi bat eta karpeta bat nola sortzen den azalduko da; eta bestetik,
esteka bateko fitxategi bat nola jaitsi daitekeen azalduko da.
4.2.1.- Fitxategi bat sortu
Fitxategi bat sortzeko, ‘Nuevo’ botoiari eman, eta ondoren fitxategia aukeratu behar
da honek edukiko duen izena ipiniz:
Ondoren, ENTER botoiari eman beharko zaio fitxategia sortu ahal izateko. Eta gainera,
fitxategi hau editatu nahiko balitz, honen gainean klik egin eta block de notas moduko bat
agertuko da fitxategiaren edukia editatzeko.
Beraz, fitxategi arrunt bat izango litzateke, Linuxen testu planoko dokumentu bat
sortuko balitz bezala. Honek, HTML edo edozein formatu eduki dezake.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
100
4.2.2.- Karpeta bat sortu
Kasu honetan ere, ‘Nuevo’ botoiari eman behar zaio, baino fitxategi bat sortu
beharrean, karpeta bat sortu nahi dela esan behar zaio:
Ikusi daitekeen bezala, OwnCloud-en fitxategi edo karpeta bat sortzea oso sinplea da.
4.2.3.- Esteka batetik jaitsi
OwnCLoud-ek, fitxategiak oso modu interesgarri batean jaisteko aukera ematen du;
fitxategi baten esteka ipini eta fitxategi hori OwnCloud-eko dirktoriora gehitzeko aukera
ematen du. Hori egiteko ‘Nuevo’ botoiari eman, eta ondoren ‘Desde enlace’-ri eman eta bertan
fitxategiaren esteka ipini behar da:
Kasu honetan, Ubunturen iso-a deskargatzeko esteka ipini da; eta ordenagailura
zuzenean deskargatu beharrean, OwnCloud-eko fitxategietara gehitu da, hor gordeta
edukitzeko, edo bestela ondoren deskargatu ahal izateko.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
101
4.3.- Fitxategiak ezabatu
Fitxategi bat ezabatzeko, fitxategiaren eskuineko partean dagoen X-ari klik eginez
lortu daiteke. Edo bestela, nahi diren fitxategi guztiak aukeratu, eta ‘Eliminar’ botoiari klik
eginez:
Fitxategi bat baino gehiagoren kasua hurrengo irudian:
Bestetik, fitxategi bat ezabatu bada eta hori berreskuratu nahiko balitz, OwnCloud-ek
fitxategia berreskuratzeko aukera ematen du. Horretarako, goiko zatian agertzen den ‘Archivos
eliminados’ botoian klik egin behar da.
Eta horri emanda, ezabatutako fitxategi guztiak agertuko dira. Bertan, fitxategiak
berreskuratu, edota guztiz ezabatu nahi diren aukeratu daiteke. Honek, Windowseko
‘Papelera de reciclaje’ moduan funtzionatzen du.
‘Restore’, fitxategia berreskuratzeko da, eta ‘X’-a fitxategia guztiz ezabatzeko.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
102
4.4.- Fitxategiak, jaitsi
Fitxategi bat jaisteko, jaitsi nahi den fitxategiaren gainean sagua ipini eta ‘Descargar’
botoiari eman behar zaio:
Botoi horri ematean, fitxategia deskargatzen hasiko da.
Bestetik, hainbat fitxategi batera deskargatzeko aukera ere badago; nahi diren fixategi
guztiak aukeratu, eta deskargatzeko botoiari ematerakoan, OwnCloud-ek fitxategi guzti horiek
konprimitu eta sortutako fitxategi konprimitu hori deskargatzen hasiko da:
Fitxategiak aukeratu eta ‘Descargar’ botoiari eman ostean, fitxategia prestatzen ari
dela esango du (fitxategiak konprimitzen ari dela):
Eta fitxategiak konprimitzen bukatzen denean, hau deskargatzen hasiko da:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
103
4.5.- Fitxategiak partekatu
Lagun batekin, edota beste erabiltzaile batekin fitxategi bat partekatzeko, partekatu
nahi den fitxategiaren gainean sagua ipini eta ‘Compartir’ botoiari klik egin behar zaio.
Ondoren, partekatzearen ezaugarriak ipini behar dira. Hala nola, esteka baten bitartez
partekatu nahi den, pasahitza edukiko duen, noiz bukatzen den partekatzea, edota email bidez
fitxategirako link-a zabaldu nahi den.
Kasu honetan, frogatzeko, email bitartez partekatu da eta ondoko irudian agertzen
den bezala, email-a ondo jasotzen du:
Bestetik, partekatzeari pasahitza ipini zaionez, fitxategia ikusi edo deskargatu ahal
izateko, lehen ezarritako pasahitza sartu behar da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
104
Amaitzeko, partekatzen den fitxategia, .mp4 formatua duen bideoa baldin bada,
deskargatzeaz gain, bideo hori ikusteko aukera ere emango du:
4.6.- Karpetak partekatu
Karpetak partekatzeko, fitxategiak partekatzeko prozesu berdina jarraitu behar da;
baino kasu honetan, karpeta horretara fitxategiak igotzeko aukera eman daiteke. Beraz,
karpeta honetan, edozeinek igo ditzake nahi dituen fitxategiak. Aukera hau, hainbat
erabiltzaileen artean direktorio amankomun bat edukitzeko pentsatuta dago:
Ikusi daitekeen bezala, karpeta horretatik fitxategiak jaitsi edo berriak igo daitezke.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
105
4.7.- Bestelakoak partekatu
Bestalde, PDF eta ODT motako fitxategiak partekatzen direnean, deskargatu baino
lehen hauek irakurtzeko aukera ematen du:
ODT (Open Office) fitxategia:
PDF fitxategia:
Laburbilduz, OwnCLoud-ek fitxategiekin lan asko egiteko aukera ematen du;
fitxategiak igo, jaitsi eta sortzetik, hauek konpartitu eta editatzera arte.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
106
5.- OWNCLOUDEKO ATALAK
Atal honetan, OwnCloud-ek dakarzkin aplikazioak aztertuko dira. Bakoitzak zein
funtzio duen, eta zertarako erabiltzen den ere azalduko da.
5.1.- Actividad atala
Bertan, OwnCloud-eko erabiltzaileek zein aktibitate eduki duten erakusten du; hala
nola zein fitxategi igo dituzten, zer ezabatu duten, eta abar.
5.2.- Documentos atala
Atal hau, Open Office-ko dokumentuak sortu edota aldatzeko balio du; bertan
dokumentu bat aukeratu, eta testu prozesadore bat irekiko da dokumentua editatzeko:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
107
5.3.- Imagenes atala
Atal hau, igotako irudiak ikusteko balio du; irudi galeria bat izango balitz bezala.
5.4.- Calendario atala
Honetan, eguneroko bat agertuko da, ekitaldi berriak sortzeko aukera ematen
duelarik. Ekitaldi bat sortzeko, egunaren gainean klik bikoitza egin behar da.
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
108
5.5.- Contactos atala
Contactos atala, kontaktu agenda moduko bat balitz bezala erabiltzen da. Bertan,
lagunen datuak, telefono zenbakiak, helbideak eta abar gorde daitezke:
5.6.- Aplicaciones atala
Atal hau oso garrantzitsua da; izan ere, bertan erabaki daitekeelako OwnCloud-ek
edukiko dituen aplikazioak. Bertan, aplikazioak gaitu edo ezgaitu daitezke; adibide moduan,
bideoak ikusteko aplikazio bat nola gaitzen den azalduko da.
Lehenik eta behin, ‘+ Aplicaciones’ botoian klik egin behar da.
Ondoren, nahi den aplikazioa aukeratu eta ‘Activar’ botoiari eman behar zaio:
Eta hala, aplikazioa gaituta geratuko litzateke:
PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04
109
6.- KONTROL PANELA
Kontrol panela deitutakoa, OwnCloud-eko administrazioa egiteko atala da. Eta honek
hainbat atal ditu:
Personal: erabiltzailearen konfigurazioak egiteko.
Usuarios: erabiltzaileak kudeatzeko atala.
Administración: OwnCloud-eko administrazioa egiteko.
Ayuda: OwnCloud-eko laguntza atala.
Salir: sesioa ixteko.
Ondorengo puntuetan, atal bakoitza sakonago azalduko da.
6.1.- Personal
Personal atalean, erabiltzailearen konfigurazioa eta honen informazioa erakusten du;
hala nola, honen izena eta pasahitza aldatzeko aukera emateaz gain, diskoan zenbat espazio
erabili duen erakusten du:
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok
Me zow server 12.04   dok

Más contenido relacionado

Similar a Me zow server 12.04 dok

Virtual box eskuliburua dok
Virtual box eskuliburua   dokVirtual box eskuliburua   dok
Virtual box eskuliburua dokTolosaldea TLHI
 
Virtual box eskuliburua dok
Virtual box eskuliburua   dokVirtual box eskuliburua   dok
Virtual box eskuliburua dokTolosaldea TLHI
 
Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa Pitxis
 
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokTolosaldea TLHI
 
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokTolosaldea TLHI
 
Software hardware librea - dok
Software hardware librea - dokSoftware hardware librea - dok
Software hardware librea - dokTolosaldea TLHI
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokTolosaldea TLHI
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokTolosaldea TLHI
 
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen ManiegaOrdenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniegajulen17
 
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen ManiegaOrdenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniegajulen17
 
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)josuneaizpuru
 
Ordenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernández
Ordenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernándezOrdenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernández
Ordenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernándezjorgefer95
 
Ordenagailuaren mantentzerako programak
Ordenagailuaren mantentzerako programakOrdenagailuaren mantentzerako programak
Ordenagailuaren mantentzerako programakmirenmaialen
 
Ordenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenuaOrdenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenuanekanebera
 
Ordenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenuaOrdenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenuanekanebera
 
Ubuntu galdetegia 1
Ubuntu galdetegia 1Ubuntu galdetegia 1
Ubuntu galdetegia 1Maddi7
 

Similar a Me zow server 12.04 dok (20)

Ecommerce dok
Ecommerce   dokEcommerce   dok
Ecommerce dok
 
Ecommerce dok
Ecommerce   dokEcommerce   dok
Ecommerce dok
 
Virtual box eskuliburua dok
Virtual box eskuliburua   dokVirtual box eskuliburua   dok
Virtual box eskuliburua dok
 
Virtual box eskuliburua dok
Virtual box eskuliburua   dokVirtual box eskuliburua   dok
Virtual box eskuliburua dok
 
Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa
 
Ubuntu inplantatzen dok
Ubuntu inplantatzen   dokUbuntu inplantatzen   dok
Ubuntu inplantatzen dok
 
Ububtu inplantatzen dok
Ububtu inplantatzen   dokUbubtu inplantatzen   dok
Ububtu inplantatzen dok
 
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
 
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
 
Software hardware librea - dok
Software hardware librea - dokSoftware hardware librea - dok
Software hardware librea - dok
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
 
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen ManiegaOrdenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
 
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen ManiegaOrdenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
Ordenagailuaren mantentze programak Julen Maniega
 
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
 
Ordenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernández
Ordenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernándezOrdenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernández
Ordenagailuen mantentzea eta slideshare jorge.fernández
 
Ordenagailuaren mantentzerako programak
Ordenagailuaren mantentzerako programakOrdenagailuaren mantentzerako programak
Ordenagailuaren mantentzerako programak
 
Ordenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenuaOrdenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenua
 
Ordenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenuaOrdenagailuaren mantenua
Ordenagailuaren mantenua
 
Ubuntu galdetegia 1
Ubuntu galdetegia 1Ubuntu galdetegia 1
Ubuntu galdetegia 1
 

Más de Tolosaldea TLHI

Sare sozial korporatiboak yammer - dok
Sare sozial korporatiboak yammer - dokSare sozial korporatiboak yammer - dok
Sare sozial korporatiboak yammer - dokTolosaldea TLHI
 
Inbentarioa kudeatzeko web aplikazioa dok
Inbentarioa kudeatzeko web aplikazioa  dokInbentarioa kudeatzeko web aplikazioa  dok
Inbentarioa kudeatzeko web aplikazioa dokTolosaldea TLHI
 
Prezi eta informatika dok
Prezi eta informatika   dokPrezi eta informatika   dok
Prezi eta informatika dokTolosaldea TLHI
 
Baskula kudeatzeko web aplikazioa - dok
Baskula kudeatzeko web aplikazioa - dokBaskula kudeatzeko web aplikazioa - dok
Baskula kudeatzeko web aplikazioa - dokTolosaldea TLHI
 

Más de Tolosaldea TLHI (11)

Undervolting dok
Undervolting   dokUndervolting   dok
Undervolting dok
 
Sare sozial korporatiboak yammer - dok
Sare sozial korporatiboak yammer - dokSare sozial korporatiboak yammer - dok
Sare sozial korporatiboak yammer - dok
 
Inbentarioa kudeatzeko web aplikazioa dok
Inbentarioa kudeatzeko web aplikazioa  dokInbentarioa kudeatzeko web aplikazioa  dok
Inbentarioa kudeatzeko web aplikazioa dok
 
Euskara softwarean dok
Euskara softwarean   dokEuskara softwarean   dok
Euskara softwarean dok
 
Arduino wall e - dok
Arduino wall e - dokArduino wall e - dok
Arduino wall e - dok
 
Asterisk dok
Asterisk   dokAsterisk   dok
Asterisk dok
 
Undervolting dok
Undervolting   dokUndervolting   dok
Undervolting dok
 
Prezi eta informatika dok
Prezi eta informatika   dokPrezi eta informatika   dok
Prezi eta informatika dok
 
Asterisk dok
Asterisk   dokAsterisk   dok
Asterisk dok
 
Baskula kudeatzeko web aplikazioa - dok
Baskula kudeatzeko web aplikazioa - dokBaskula kudeatzeko web aplikazioa - dok
Baskula kudeatzeko web aplikazioa - dok
 
ipv4 ariketak adibidea
ipv4 ariketak adibidea ipv4 ariketak adibidea
ipv4 ariketak adibidea
 

Me zow server 12.04 dok

  • 1. Distribuzio hau nola sortu da MeZoW Server 12.04 MeZoW Server 12.04 PROIEKTUA Jon Vicente Diez (2013-2014)
  • 2. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 1 Sarrera Dokumentazio honetan, distribuzioan sartuta dauden dokumentu eta erabilera guztiak batuta aurkituko dira. Distribuzioa nola sortzen denetik, honen konponente bakoitzaren administrazioa nola egiten den eta bakoitza nola erabiltzen den azaltzera arte. Aurkibidea DISTRIBUZIO HAU NOLA SORTU DA........................................................................................... 02 DNS DINAMIKOA - GIDA............................................................................................................. 27 ZENTYAL – ERABILERA MANUALA.............................................................................................. 45 OWNCLOUD – ERABILERA MANUALA........................................................................................ 92 MOODLE, WORDPRESS ETA EYEOS - ERABILERA MANUALA .................................................. 130
  • 3. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 2 2014 Distribuzio hau nola sortu da Distribuzio hau egiteko eman diren pausoak azaltzen dituen gida. Jon Vicente
  • 4. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 3 Aurkibidea 1.- SARRERA.................................................................................................................................. 4 2.- UBUNTU SERVER INSTALATU.................................................................................................. 4 3.- SISTEMA PRESTATU................................................................................................................. 8 3.1.- Inguru grafikoa instalatu................................................................................................... 8 3.2.- Defektuz kontsolan hasteko.............................................................................................. 9 3.3.- Root erabiltzaileari pasahitza aldatu............................................................................... 10 3.4.- Bestelako programak ...................................................................................................... 10 3.5.- Urruneko kontrola........................................................................................................... 10 3.6.- Apache, PHP, MySQL eta phpMyadmin instalatu........................................................... 11 3.6.1.- Apache konfiguratu.................................................................................................. 13 3.7.- OwnCloud instalatu......................................................................................................... 14 3.7.1.- OwnCloud konfiguratu............................................................................................. 15 3.8.- Zentyal instalatu.............................................................................................................. 15 3.8.1.- Zentyal gehigarriak................................................................................................... 16 3.9.- WordPress instalatu........................................................................................................ 17 3.10.- Moodle instalatu........................................................................................................... 19 3.11.- EyeOS instalatu ............................................................................................................. 20 3.12.- Kudeaketa orria sortu ................................................................................................... 21 3.13.- Plymouth pertsonalizatua instalatu.............................................................................. 22 3.14.- Skel karpeta................................................................................................................... 23 4.- DISKOA SORTU ...................................................................................................................... 24 4.1.- Remastersys instalatu..................................................................................................... 24 4.2.- ISOa sortu........................................................................................................................ 25 5.- ONDORIOAK .......................................................................................................................... 26 6.- BIBLIOGRAFIAK...................................................................................................................... 26
  • 5. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 4 1.- SARRERA Sistema eragile honi buruz informazio gehiago edukitzearren, distribuzioa sortzeko eman diren pausoak azalduko dira dokumentazio honetan. Sistema eragile basea instalatzetik, diskoa sortzeraino. Hala, sistemak dakarren erreminta espezifiko bat soilik instalatu nahi baldin bada edota hauetako bat ezabatu nahi bada, hemen bilatu eta nahi dena egiteko aukera edukitzeko. Dokumentazio hau hiru zatitan banatuko da: - Ubuntu Server instalatu. - Sistema prestatu. - Diskoa sortu. 2.- UBUNTU SERVER INSTALATU Egin den lehenengo gauza, sistema basea instalatzea izan da; hau da, Ubuntu Server 12.04 zerbitzarian instalatzea. Eta hori pauso hauek jarraituz lortu da: Lehenik eta behin, http://www.ubuntu.com/download/server orrian sartu, eta bertatik disko batean erretzeko iso-a jaitsi da. Ondoren, zerbitzarian sartu, eta diskotik arrankatzeko esan behar zaio sistema instalatu dezan. Diskotik arrankatzen duenean, hizkuntza ugari listatzen ditu bat aukeratzeko: Kasu honetan, gaztelaniara aukeratu da programa asko euskaraz ez baitaude.
  • 6. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 5 Jarraian, Ubuntu Server sistema instalatu nahi dela esan behar zaio. Eta honen ondoren agertzen den menuan, zerbitzariaren kokapena aukeratu behar da; kasu honetan Espainia aukeratu zen. Teklatuaren distribuzioa konfiguratzeko eskatzen duenean, baiezkoari eman, eta tekla batzuk sakatzen joateko eskatuko du. Eta sakatutako teklen arabera, berak jakingo du teklatuak zein distribuzio duen. Hau egin ondoren, zerbitzariko sare txartelak listatuko dira. Bertan, interneteko konexioa duen txartela aukeratu behar da. Eta aukeratu ondoren, DHCP bidez IP bat hartuko du. OHARRA: posible da DHCP bidez IP-a ezin hartu izatea eta eskuz eman behar izatea. Sarea konfiguratu ondoren, makinari zein izen eman nahi zaion galdetuko du:
  • 7. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 6 Domeinuaren izena eskatzen duenean, hutsik utzi, edo bestela nahi den domeinua ipini daiteke. Jarraian, sistemak edukiko duen erabiltzailearen izena eta pasahitza jarri behar dira. Eta honen ondoren, erabiltzaile honen karpeta pertsonala zifratu ala ez galdetzen du; nahi dena aukeratu (kasu honetan ezezkoa aukeratu zen). Diskoen partizio atalean sartzerakoan, beharraren arabera automatikoa edo manuala egingo da. OHARRA: Hasieran partizionamendu manuala egitea zaila dela dirudi; baino minutu pare batean ulertu daitekeen gauza bat da. Eta hori guztia konfiguratu denean, sistema instalatzen hasiko da:
  • 8. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 7 Instalatzen duen bitartean, proxy zerbitzaria konfiguratzeko aukera ematen du; sarean proxy-rik ez badago, hutsa utzi eta aurrera jarraitu. Eta ondoren, eguneraketa automatikoak egin nahi diren ala ez galdetzen duenean, nahi dena aukeratu. Honen ondoren, hainbat konponente instalatzeko aukera ematen du. Proiektu hau egitean, pauso hau saltatu egin zen eta ez zen konponenterik instalatu; ondoren instalatuko direlako. Eta amaitzeko, GRUB-a instalatu nahi den galdetzen du. Baiezkoari emango zaio; zerbitzaria piztean instalatuta dauden sistemak listatzeko. Azkenik, zerbitzaria berrabiarazteko eskatzen du. Hau berrabiarazi, eta Ubuntu Server 12.04 sistemaren instalazioa amaitutzat emango da. Puntu honetan Ubuntu Server sistema eragilea nola instalatu den azaldu da. Ondorengo puntuan, sistemari tresnak nola gehitu zaizkion eta zein ezarpen garrantzitsu egin zaizkion azalduko da.
  • 9. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 8 3.- SISTEMA PRESTATU Atal honetan zehar, Ubuntu Server sistemari egin zaizkion aldaketak azalduko dira. Hala nola, inguru grafikoa nola instalatu den, web aplikazioak nola erantsi zaizkion, hauek nola konfiguratu diren, eta abar. Sistema instalatu berria dagoelarik egin behar den lehenengo gauza, ‘sudo apt-get update’ eta ‘sudo apt-get upgrade’ aginduak exekutatzea da; sistemako eguneratzeko. Eta behin hori eginda, ezaugarriak instalatzen hasi. 3.1.- Inguru grafikoa instalatu Zerbitzarietan ez da inguru grafikoa erabiltzen, baino honen kudeaketa errazagoa izan dadin, distribuzio honi inguru grafikoa instalatu zaio; LXDE mahai-gaina hain zuzen. Hori egiteko, bi agindu erabiltzen dira: Honela, zerbitzarian inguru grafikoa instalatuta egongo da. Ondo dabilela frogatzeko, zerbitzaria berrabiarazi, eta martxan jartzean, ‘startx’ agindua exekutatu behar da. Eta agindua exekutatzean LXDE mahai-gaina irekitzen dela frogatu daiteke.
  • 10. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 9 3.2.- Defektuz kontsolan hasteko Inguru grafikoa instalatzean, zerbitzaria pizten den bakoitzean mahai-gaina erakutsiko du. Baino zerbitzari batean, mahai-gaina kasu batzuetan soilik erabiltzen denez, sistema kontsola moduan exekutatzeko esango zaio. Gero, inguru grafikoa erabili nahiko balitz, ‘startx’ agindua exekutatu eta mahai-gaina agertuko litzateke. Hori lortzeko, GRUB-aren konfigurazio fitxategia aldatu behar da: Fitxategi horretan, ondoko irudian agertzen den parametroa aldatu behar da: Hori aldatzean, sistema testu moduan hasiko da eta ez inguru grafikoarekin. Amaitzeko, GRUB-a egindako aldaketekin eguneratu behar da ‘sudo update-grub2’ agindua erabiliz: Eta hau dena egin ondoren, zerbitzaria berrabiarazi, eta saioa hasteko garaian, ez da LXDE mahai-gaina agertuko; kontsola beltza baizik.
  • 11. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 10 3.3.- Root erabiltzaileari pasahitza aldatu Egindako konfigurazioen artean ere, root erabiltzailearen pasahitza aldatzea izan da. 3.4.- Bestelako programak Zerbitzariak hainbat programa erabilgarri edukiko ditu instalatuta, hala nola, Firefox nabigatzailea, GParted, eta abar. * Evince programa, PDF fitxategiak irakurtzeko balio du. 3.5.- Urruneko kontrola Zerbitzari batean, oso garrantzitsua da urruneko kontrola gaituta egotea; askotan zerbitzaria beste gela batean dagoelako, eta haraino joan beharrean, erosoagoa delako remotoki kudeatzea. Bi pakete instalatuz nahikoa izango litzateke hori gaitu ahal izateko: Ondoren, zerbitzarian remotoki sartzeko, rdesktop agindua erabiltzen da. Adibidez: ‘rdesktop 192.168.0.220’
  • 12. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 11 3.6.- Apache, PHP, MySQL eta phpMyadmin instalatu Zerbitzaria web aplikazioak exekutatzeko gai izateko, hiru pakete hauek instalatu behar dira. Prozesu hau errazteko, skript bat sortu da: #!/bin/sh clear echo "" echo " --- APACHE2, PHP5, MySQL eta phpMyadmin instalatzeko skript-a --- " sleep 4 echo "" echo " 1.- Apache2 instalatzen " sleep 5 echo "" sudo apt-get install apache2 clear echo "" echo " Apache instalatu da, hurrengo pausoan PHP5 instalatuko da " sleep 5 echo "" echo " 2.- PHP5 instalatzen " sleep 5 echo "" sudo apt-get install php5 libapache2-mod-php5 sudo /etc/init.d/apache2 restart sudo chown -R www-data /var/www/ sudo chmod -R 755 /var/www/ clear echo "" echo " PHP5 instalatu da, hurrengo pausoan MySQL instalatuko da " sleep 5 echo "" echo " 3.- MySQL instalatzen " sleep 3 echo "" echo " OHARRA = MySQL instalatzerakoan root erabiltzailearen pasahitza eskatuko du " sleep 13 echo "" sudo apt-get install mysql-server mysql-client clear echo "" echo " MySQL instalatu da, hurrengoan PHP5-eko hainbat modulu instalatuko dira " sleep 5 echo "" echo " 4.- PHP5-eko moduluak instalatzen " sleep 5 echo "" sudo apt-get install php5-mysql php5-curl php5-gd php5-idn php-pear php5-imagick php5- imap php5-mcrypt php5-memcache php5-ming php5-ps php5-pspell php5-recode php5-snmp php5- sqlite php5-tidy php5-xmlrpc php5-xsl php5-ldap sudo /etc/init.d/apache2 restart clear echo "" echo " PHP5-eko moduluak instalatu dira, ondorengo pausoan, phpMyadmin instalatuko da " sleep 5 echo "" echo " 5.- MySQL instalatzen " sleep 3 echo "" echo " OHARRA = Zerbitzari motan (apache2) aukeratu behar da, eta ondoren, dbconfig- common konfiguratzeko eskatzen duenean, (no) aukeratu " sleep 13 echo "" sudo apt-get install phpmyadmin sudo /etc/init.d/apache2 restart clear echo "" echo " Zerbitzaria prest dago Apache2, PHP5, MySQL eta phpMyadmin instalatuta dituelarik " sleep 8 clear exit
  • 13. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 12 Skript-a exekutatzeko, ‘sudo sh /helbidea/apache.sh’ agindua erabiltzen da: Hau exekutatzerakoan, prozesu guztia automatikoki egingo du. Baino instalazioak egiterakoan, hainbat konfigurazio egin behar dira: Goiko irudian, MySQL-ko root erabiltzaileari pasahitz bat ezartzeko pausoa. Bestetik, phpMyadmin konfiguratu behar da: Lehenengo atalean, web zerbitzariaren mota aukeratu behar da. Bestetik, phpMyadmin dbconfig-common ekin konfiguratu nahi den galdetzen du. Ezezkoa aukeratu eta instalazioarekin jarraituko du. Instalazioa amaitzean, skript-ak dena ongi instalatu denaren mezua emango du.
  • 14. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 13 3.6.1.- Apache konfiguratu Apache zerbitzarian konfigurazio txiki batzuk egin dira; hala nola, zerbitzarira igo daitezkeen fitxategien tamaina maximoa, eta abar. Fitxategi honetan, AllowOverride parametroan ‘all’ ipini da. Ondoren, ownCloud aplikazioak hau egiteko eskatzen duelako. Bestetik, /etc/phph5/apache2/php.ini fitxategian, bi parametro aldatu dira: Aldatu beharrekoak, post_max_size eta upload_max_filesize dira. Bertan, zerbitzarira gehienez 1024 megabytetako fitxategiak igo ahal izateko.
  • 15. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 14 3.7.- OwnCloud instalatu Distribuzio honen ezaugarrietako bat, ownCloud web aplikazioa instalatuta dakarrela da. Aplikazioa, pauso hauek jarraituz instalatu da: Lehenik eta behin, ownCloud-eko repositorioen giltza publikoa deskargatu behar da. Hau deskargatu ondoren, giltza instalatu egin behar da. Eta giltza instalatu ondoren, ownCloud-eko repositorioa gehitu behar da; instalatzerakoan, sistemak paketeak nondik jaitsi behar dituen jakiteko. Azkenik, ‘sudo apt-get update’ exekutatuko da, programen listak eguneratzeko. Eta orduan, zerbitzaria owncloud instalatzeko gai izango da: OwnCloud ondo instalatu dela frogatzeko, http://localhost/owncloud orrira joan eta bertan hasierako konfigurazio atala agertzen dela ikusi daiteke.
  • 16. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 15 3.7.1.- OwnCloud konfiguratu OwnCloud-era fitxategiak igo daitezkeenez, fitxategien igoera limiteak ezarri daitezke. Konfiguraziorik hoberena zerbitzariko limiteak kentzea da; eta ondoren limiteak jarri nahiko balira ownCloud-eko panelean jarriko lirateke. Limite horiek kentzeko, ownCloud-eko .htaccess fitxategia aldatu behar da: Eta fitxategi horretan, bi parametro aldatu behar dira; hurrengo irudian bezala: Horrela, ownCloudean igo daitezkeen fitxategien tamaina maximoa diskoaren tamainak mugatuko du. 3.8.- Zentyal instalatu Zentyal instalatu ahal izateko, lehenik eta behin repositorioetan Zentyal-eko helbidea erantsi behar da: Fitxategi horren bukaeran helbide hau erantsi da (Zentyal-ekoa): Horrela, Zentyal instalatzerakoan, paketea nondik deskargatu behar dituen jakingo du sistemak.
  • 17. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 16 Hurrengo pausoa, Zentyal-eko giltza publikoa deskargatzea eta instalatzea da: Hori egin ostean, ‘apt-get update’ exekutatu eta sistema Zentyal instalatzeko gai izango da: Instalazioa egiten duen bitartean, web bidez administratzeko portu bat ezartzeko eskatzen du (kasu honetan 1023 portua aukeratu da): 3.8.1.- Zentyal gehigarriak Zentyal instalatu ondoren, hainbat gehigarri instalatu zaizkio (apt-get install bidez): - language-pack-zentyal-es  Zentyal gazteleraz jartzeko. - Language-pack-zentyal-eu  Zentyal euskaraz jartzeko. - postfix  Zentyal-eko posta moduluak behar du. - postfix-ldap  Posta moduluak LDAP-ekin konpatiblea izateko. - postfix-pcre  Posta moduluak PCRE-rekin konpatiblea izateko. Postfix instalatzerakoan, postaren konfigurazioa egin nahi den galdetzen du. Baino konfigurazio hori Zentyal-en bitartez egingo denez, ‘Sin configuracion’ aukeratu behar da. Ezarpen guztiak garbi egoteko.
  • 18. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 17 3.9.- WordPress instalatu WordPress instalatu ahal izateko, lehenik eta behin WordPress-eko web orritik paketea deskargatu behar da. http://wordpress.org/download/ orrian sartu, eta eskuineko partean .tar.gz fitxategi bat deskargatu behar da. Bertsioa aldakorra denez dagoena jaitsi. Ondoren, jaitsitako paketea erauzi eta fitxategi horiek /var/www/ direktoriora kopiatuko dira: Jarraian, WordPress-ek erabiliko duen konfigurazio fitxategia sortuko da: Eta bertan, /var/www/wp-config.php fitxategian, datu basearen informazioa ipiniko da:
  • 19. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 18 - DB_NAME = Datu basearen izena da. - DB_USER = Datu baseko erabiltzailea. - DB_PASSWORD = Datu baseko erabiltzailearen pasahitza. - DB_HOST = Datu basea zein zerbitzaritan dagoen. WordPress-eko instalazioarekin amaitzeko, aplikazio honentzako datu base bat sortzea gelditzen da. Hau phpMyadmin edota kontsola bidez egin daiteke. Kasu honetan phpMyadmin-ekin sortu da eta ‘wordpress’ izena jarri zaio. Kontutan eduki behar da, konfigurazio fitxategian jarritako izena, datu basean jarritakoaren berbera izan behar duela; letra xeheak eta larriak barne. Ondo instalatu duen frogatzeko, http://localhost orrira ireki eta ondoko irudian agertzen den moduko orria agertu beharko litzateke: Honekin, WordPress CMS-aren instalazioa bukatutzat emango litzateke.
  • 20. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 19 3.10.- Moodle instalatu Moodle instalatzeko, WordPress bezala egin behar da; paketea deskargatu eta ondoren /var/www/ direktoriora kopiatu. Paketea deskargatzeko helbidea: http://download.moodle.org/?lang=es Hau erauzi ondoren, sortutako karpeta osoa /var/www/ direktoriora kopiatuko da: Bestetik, Moodle-en datuentzako direktorio bat sortu behar da: Eta jarraian direktorio horri jabea aldatu behar zaio (chown -R www-data /var/moodledata): Pauso hauek guztiak egin ondoren, Moodle instalatuta egongo legoke. Frogatzeko, http://localhost/moodle orrira atzitu eta ikusi daiteke dena ondo dagoela.
  • 21. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 20 3.11.- EyeOS instalatu EyeOS instalatzea, oso erraza da pakete bat deskargatu, hau erauzi, eta ondoren /var/www/ direktorioan kopiatzea besterik ez. Paketea (deskarga): http://openwebcms.es/2013/descargar-eyeos-2-5-y-eyeos-1-9/ 2.5 bertsioa deskargatzeko aukera ematen du, baino askotan probatu ondoren ez du funtzionatzen, eta azkenean, 1.9 bertsioa instalatu da. Deskargatu era erauzi ondoren, karpeta hori /var/www/ direktoriora kopiatu da: Hala, sisteman EyeOS instalatuta legoke eta erabiltzen hasteko prest. Frogatzeko, http://localhost/eyeos/ orrian sartu behar da:
  • 22. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 21 3.12.- Kudeaketa orria sortu Sistemako aplikazio eta zerbitzu guztiak kudeatzeko atal bat sortu da. Zerbitzariko orri garrantzitsuak batera edukitzeko. HTML eta CSS3 erabiliz web orri bat diseinatu da, eta ondoren, /var/www/kudeatu/ direktorioan sartu dira sortutako fitxategiak eta irudiak; nabigatzaile bidez atzitu ahal izateko. Amaitzeko, nabigatzailean http://localhost/kudeatu orrian sartu eta kudeaketa atalean sartzen dela frogatu daiteke:
  • 23. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 22 3.13.- Plymouth pertsonalizatua instalatu Plymouth bat, sistema arrankatzen ari denean ikusten den logoa edo irudia da. Sistema hau pertsonalizatua denez, plymouth pertsonalizatu bat instalatu zaio. Horretarako, http://gnome-look.org/ orrian sartu, bertatik bat aukeratu eta deskargatu behar da. Eta ondoren, jaitsitako fitxategia erauziko da. Goiko irudian ikusten den bezala, fitxategia /lib/plymouth/themes/ direktoriora erauzi egingo da; bertan gordetzen direlako plymouth-ak. Orain, plymouth hori sistemako defektuzkoa dela esan behar zaio: Eta amaitzeko ‘sudo update-initramfs -u’ exekutatu behar da sistemaren abioa eguneratzeko. Hau egin ondoren zerbitzaria berrabiarazi eta instalatutako plymouth-a ikusiko da. (Esan beharra dago, hau ere pixka bat aldatu dela eta distribuzioaren izena ipini zaiola).
  • 24. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 23 3.14.- Skel karpeta Ondorengo puntuan (4.), sistema hau instalatzeko iso-a sortuko da. Instalazio CD horrekin sistema instalatzean, erabiltzaile berri bat sortzeko eskatuko du (instalazio berri guztietan bezala); eta hori egitean, erabiltzailearen konfigurazioak txantiloi batetik hartzeko konfiguratuko da. Hori egiteko, orain arte siadm erabiltzailearekin egindako konfigurazio guztiak /etc/skel direktoriora kopiatu behar da. Hori egitean, siadm-ren mahai-gaina, fitxategiak eta programen konfigurazioak kopiatuko dira (adibidez, mahai-gaineko fondoa, Firefox-eko hasiera orria, eta abar. Lehenik eta behin, skel zaharra ezabatu behar da: Jarraian, siadm erabiltzailearen konfigurazioak skel berrira kopiatuko da: Eta azkenik, edozein erabiltzailek direktorio honetan aldaketak egin ahal ez izateko, 740 baimenak emango zaizkie bertako fitxategiei. Hau guztia egin ondoren, hemendik aurrera sortuko diren erabiltzaile guztiak konfigurazio berberak edukiko dituzte. Hau da, sistema instalatzerakoan “jon” erabiltzailea sortzen bada, erabiltzaile horrek siadm erabiltzailearen mahai-gain berbera edukiko du, Firefox-eko orri nagusi berbera edukiko du, eta abar. Preferentziak, skel karpeta kopiatzen deneko konfigurazioak dira; siadm-k aldaketak egiten baditu, ez die erabiltzaile berriei afektatuko.
  • 25. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 24 4.- DISKOA SORTU Azken atal honetan, orain arte konfiguratu den sistematik, distribuzio bat sortzeko pausoak azalduko dira. Distribuzioa sortzeko, Remastersys programa erabili da. 4.1.- Remastersys instalatu Remastersys instalatzeko egin beharreko lehen gauza, ownCloud-ekin eta Zentyal-ekin bezala, giltza publikoa deskargatzea eta instalatzea da. Giltza deskargatzeko esteka, http://www.remastersys.com/ orrian dago, eta instalatzeko agindua ondorengo irudian agertzen da: Bestetik, /etc/apt/sources.list fitxategian ondorengo lerroa erantsi da, remastersys- en repositorioa. Ondoren, sistemako paketeen listak eguneratuko behar dira: Amaitzeko, remastersys eta honen inguru grafikoa instalatuko dira; remastersys eta remastersys-gui. Beraz, distribuzioaren instalazio CD-a sortzeko programa instalatu da. Orain, iso-a sortzea geratzen da.
  • 26. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 25 4.2.- ISOa sortu Sistemaren ISO-a sortzeko, Remastersys programa exekutatu, eta lehenik eta behin, konfigurazio atalean sartzea gomendatzen da datu batzuk aldatzeko. Nahi izan diren konfigurazio guztiak egin ondoren, menu printzipaleko ‘Distribution’ botoiari eman eta ISO-a sortzen hasiko da. ISO-a sortzen denean, /home/remastersys/remastersys/ direktoriora joan behar da eta hor egongo da sortutako distribuzioaren .iso fitxategia.
  • 27. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 26 5.- ONDORIOAK Dokumentu honetan, distribuzioa nola sortu den azaldu da soilik. Ez da azaldu nola erabiltzen den. Horretarako, dokumentazioen atalera jo behar da. Gida hau egitearen arrazoia, sistemaren informazio gehiago edukitzea da, nola instalatu diren zerbitzuak, eta abar. Bestetik, esan beharra dago sistema egitean aplikazioen bertsioak 2014ko urtarrileko data dutela; eta oso posible da, hemendik hainbat hilabeteetara, pixka bat obsoletoa geratuko dela. Horregatik, bertsio berriekin gida hau jarraitu, eta sistema eguneratuta egongo litzateke. 6.- BIBLIOGRAFIAK  Zentyal instalatzeko : http://trac.zentyal.org/wiki/Documentation/Community/Installation/InstallationG uide  OwnCloud instalatzeko: http://software.opensuse.org/download/package?project=isv:ownCloud:communi ty&package=owncloud  OwnCloud fitxategien tamaina: http://forum.owncloud.org/viewtopic.php?f=23&t=11039  Defektuz kontsolan hasteko: http://www.elrincondelprogramador.net/index.php/linux/48-2013-06-09-18-53- 00.html
  • 28. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 27 DNS DINAMIKOA - GIDA
  • 29. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 28 Aurkibidea 1.- SARRERA................................................................................................................................ 29 2.- ROUTERRA KONFIGURATU ................................................................................................... 29 3.- No-IP ORRIAN ERREGISTRATU.............................................................................................. 30 4.- DUC INSTALATU ETA KONFIGURATU.................................................................................... 31 4.1.- DUC automatikoki exekutatu.......................................................................................... 32 5.- ONDORIOAK .......................................................................................................................... 34 6.- BIBLIOGRAFIAK...................................................................................................................... 34
  • 30. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 29 1.- SARRERA Interneten web gune bat publikatzen denean, gune horri ipinitako helbidea IP publiko batekin lotzen da. Normalean, IP publiko hauek finkoak izaten dira; baino horiek erosi egin behar dira eta ez dira batere merkeak. Etxeetan adibidez, IP publiko dinamikoak erabiltzen dira. Eta etxean web gune bat baldin badago, DNS-ko erregistroa aldioro aldatzen egon beharko litzateke, webgunea DNS-ko izenaren bidez atzigarri egon ahal izateko. Hau hobeto ulertzeko adibide sinple bat ipiniko da. www.proba.com web guneak 10.10.10.10 IP helbidea dauka. Handik egun batzuetara zerbitzariko IP publikoa aldatzen da eta 10.10.10.10 helbidea edukitzetik 20.20.20.20 helbidea edukitzera pasatzen da. Horren ondorioz, www.proba.com helbidean sartzean, ez da zerbitzarira joango; honek 20.20.20.20 IP-a duelako, eta ez orain arte eduki duen 10.10.10.10 helbidea. Hori konpontzeko, DNS-ko erregistroa aldatu eta IP publiko berria ipini beharko litzateke. Eta IP publikoak askotan aldatzen direnez, oso neketsua izango litzateke aldaketak askotan egitea. Beraz, etxe batean web zerbitzari bat jarri nahi bada, hainbat arazo sortu daitezkeela ikusi da. Gida honetan, arazo hauei zein konponbide emango zaien azalduko da. Eta web zerbitzaria edonondik atzigarri izateko zer egin behar den azalduko da. 2.- ROUTERRA KONFIGURATU Lehenik eta behin, routerra konfiguratu behar da. Internetetik routerrak duen IP publikora eskaera bat egiten denean, honek automatikoki eskakizun hori web zerbitzarira pasatzeko. Hori, routerreko NAT erregelak aldatuz egiten da; edo bestela, trafiko guztia zerbitzarira pasatzeko konfiguratu daiteke (irudia): Routerraren arabera konfigurazio hau desberdina izango da; baino ia router guztiek dute ezarpen hau egiteko atala. Hau konfiguratzean, nabigatzailean IP publikoa jartzen baldin bada, zerbitzariko web gunea azalduko da.
  • 31. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 30 3.- No-IP ORRIAN ERREGISTRATU No-IP-ek, routerrak duen IP publikoa interneteko izen batekin (www…) lotzeko aukera ematen du. IP hau aldatzen baldin bada, bertan IP erregistroa aldatzeko aukera dago. Horrela, izen horrek beti zerbitzari berera joango da eta ez da galduko IP helbideak aldatzean. Erregistratzeko helbidea: https://www.noip.com/sign-up Bertan kontua egiterakoan, doanekoa edota ordaindutakoa izan daiteke; zerbitzuen informazioa No-IP-ren orrian daude, irakurri nahiko balira. Kontua sortu eta saioa hasi ondoren, menuan agertzen den ‘Add host’ botoiari eman behar zaio host berri bat eransteko. Hurrengo pausoa, IP publikoari izen bat ematea da; kasu honetan, inforjon1314.no- ip.org helbidea eman zaio. Hala, helbide horretan sartzean, routerreko IP publikora joango da, eta routerrak zerbitzarira birbideratuko du konexioa. Beste modu batean esanda, inforjon1314.no-ip.org helbidean sartzean zerbitzarira sartuko da:
  • 32. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 31 4.- DUC INSTALATU ETA KONFIGURATU IP publiko dinamikoak direnez, helbide hau aldatzen denean NoIP-ren orrian sartu eta IP helbidea aldatu beharko litzateke. Hori errazteko, prozesua automatikoki egiten duen programak sortu dituzte; hala nola DUC (Dynamic Update Client). Programa honek, X minuturo (konfiguratu daiteke) IP publikoaren balioa aldatuko du NoIP web orrian; hala, IP publikoa aldatzen bada, hortik momentu batera DNS-aren erregistroan ere aldatuko da eta zerbitzaria beti atzigarri egongo da edonondik. Zerbitzarian DUC programa instalatzeko eta konfiguratzeko prozesua: Lehenik eta behin /usr/local/src/ direktorioan sartu behar da (root bezala). Behin direktorio horren barruan egonda, NoIP orritik DUC paketea jaitsi behar da: Eta ondoren jaitsitako paketea erauzi eta sortuko duen direktorioan sartu: Sortutako direktorioaren barruan egonda, DUC instalatzeari ekingo zaio: Lehenengo konfigurazioan, internetera zein interfaze dagoen konektatuta galdetuko du; eta hurrengo pausoan, NoIP-ko kontuarekin saioa hasteko eskatuko du:
  • 33. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 32 Saioa hasi ondoren, NoIP-ko kontuan sortuta dauden host guztiak listatuko ditu eta horietako bat aukeratzeko eskatuko du; baino kasu honetan, host bakarra dagoenez hori erabiliko duela esango du. Bestetik, zenbat minuturo eguneratuko duen IP publikoa galdetzen du. Defektuz 30 minutu jarriko du, baino gomendioa zenbaki baxuago bat ipintzea da; adibidez 3-5. Eguneraketa periodiko honek, askotan ez du funtzionatzen, eta crontab bidez egin behar da; ondorengo puntuan azalduko den bezala. Hori eginda dagoelarik, DUC programa instalatuta eta konfiguratuta egongo legoke zerbitzarian. Prozesua martxan jartzeko, /usr/local/bin/noip2 agindua exekutatu behar da. Baino zerbitzaria berrabiarazten den bakoitzean prozesu hau eskuz jarri beharrean, ekintza hau automatizatu egingo da script bat erabiliz. 4.1.- DUC automatikoki exekutatu Lehenik eta behin, DUC prozesua exekutatuko duen skripta sortu behar da: Eta bertan, beheko irudian agertzen den informazioa ipini:
  • 34. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 33 Sortutako skript-a exekutatzean, noip2 prozesua martxan jarriko da eta momentuko IP publikoa DNS-ko erregistroan ipiniko du. Hortaz, skript hau periodikoki exekutatzeko programatzea gomendatzen da. Hori lortzeko /etc/crontab fitxategia modifikatu eta bertan bi lerro gehiago ipini behar zaizkio; hurrengo irudikoak: Konfigurazio honekin, egun guztietan, 10 minuturo IP publikoa aldatu den ala ez frogatuko du; aldatu baldin bada, DNS-ko erregistroko balorea aldatuko du. Baino aldatu ez bada, berdin utziko du. Azkenik, sortutako skript-ari exekutatzeko baimenak eman behar zaizkio exekutatu ahal izateko. Exekutatzeko baimena emateko agindua: Gida hau jarraitu ondoren eta dena ondo egin ondoren, zerbitzaria prest egongo legoke munduko edozein tokitatik atzitzeko, aukeratutako helbide bat erabiliz (kasu honetan inforjon1314.no-ip.org). Eta bestetik, etxeetan IP dinamikoak erabiltzen direnez, hau aldatzen denean, arazorik ez edukitzeko konfigurazioa egin da; beraz, inforjon1314.no-ip.org orria beti egongo litzateke atzigarri.
  • 35. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 34 5.- ONDORIOAK Gida hau oso erabilgarria izango da etxean zerbitzari pertsonal bat duen edonorentzat eta internetetik zerbitzaria atzigarri jarri nahi duenarentzat. Gainera, DUC programa nola instalatu eta exekutatzen den azaldu da; egunen batean IP publikoa aldatzen bada, helbidearekin arazorik ez edukitzeko. 6.- BIBLIOGRAFIAK  No-IP-ren web gunea: http://www.noip.com/  DUC instalatu eta konfiguratu: http://www.ppinera.es/2013/01/instalar-cliente-no-ip-en-raspberry-pi-2/  Automatikoki eguneratzeko: http://www.togaware.com/linux/survivor/No_IP_Manual.html
  • 36. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 35 ZENTYAL – ERABILERA MANUALA
  • 37. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 36 Aurkibidea 1.- SARRERA................................................................................................................................ 38 2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA............................................................................................... 38 2.1.- Zentyal-en sartu.............................................................................................................. 38 2.2.- Zerbitzariaren konfigurazioa........................................................................................... 40 2.3.- Zentyal-eko osagaiak instalatu........................................................................................ 41 2.4.- Arazoak............................................................................................................................ 42 3.- ZENTYAL KUDEATU................................................................................................................ 43 3.1.- Moduluak gaitu-ezgaitu .................................................................................................. 43 3.2.- Sarea konfiguratu............................................................................................................ 44 3.2.1.- Interfazeei IP-a eman............................................................................................... 44 3.2.2.- Ate lehenetsia konfiguratu....................................................................................... 45 3.2.3.- DNS lokala konfiguratu ............................................................................................ 46 3.3.- DNS konfiguratu.............................................................................................................. 47 3.4.- DHCP konfiguratu............................................................................................................ 48 3.5.- Firewall-a konfiguratu..................................................................................................... 50 3.6.- Proxy-a konfiguratu......................................................................................................... 52 3.7.- Domeinua konfiguratu.................................................................................................... 56 3.8.- Direktorio zerbitzua sortu............................................................................................... 56 3.9.- Bezeroak domeinuan sartu............................................................................................. 59 3.9.1.- Windows bezeroa sartu ........................................................................................... 59 3.9.2.- Linux bezeroa sartu.................................................................................................. 61 3.10.- Errekurtsoak sortu ........................................................................................................ 63 3.10.1.- Orokorra errekurtsoa sortu.................................................................................... 63 3.10.2.- Talde bakoitzarentzat errekurtsoa sortu ............................................................... 64 3.10.3.- Scripta sortu eta domeinuan sartu ........................................................................ 65 3.10.4.- Kuotak ezarri.......................................................................................................... 67
  • 38. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 37 3.11.- Posta konfiguratu.......................................................................................................... 68 3.11.1.- No-IP konfiguratu................................................................................................... 68 3.11.2.- Zerbitzaria konfiguratu .......................................................................................... 69 3.11.3.- Posta konfiguratu................................................................................................... 70 3.11.4.- Filtroak ezarri ......................................................................................................... 71 3.11.5.- Webmail konfiguratu ............................................................................................. 71 3.11.5.- Erabiltzaileak konfiguratu ...................................................................................... 72 3.11.6.- Routerra konfiguratu ............................................................................................. 73 3.11.7.- Postarekin probak egin .......................................................................................... 73 3.11.8.- Gehigarria - Blacklistak........................................................................................... 76 3.12.- Zentyal - bestelakoak .................................................................................................... 77 3.12.1.- Web zerbitzaria...................................................................................................... 77 3.12.2.- Antibirusa............................................................................................................... 77 3.12.3.- FTP zerbitzaria........................................................................................................ 78 3.12.3.- IDS - IPD.................................................................................................................. 80 3.12.4.- Eguneraketak ......................................................................................................... 81 3.12.5.- Eguneraketa automatikoak.................................................................................... 81 3.12.6.- Segurtasun kopiak egin.......................................................................................... 82 3.12.7.- Zentyal-eko konfigurazioa gorde ........................................................................... 82 3.12.8.- Inprimagailua partekatu......................................................................................... 83 4.- ZENTYALEKO AD-A WINDOWSETIK KUDEATU ..................................................................... 86 5.- ONDORIOAK .......................................................................................................................... 91 6.- BIBLIOGRAFIAK...................................................................................................................... 91
  • 39. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 38 1.- SARRERA Zentyal, sareak kudeatzeko oso erreminta erabilgarria da. Bertan, DHCP zerbitzari bat muntatu daiteke, firewall bat, proxy-a, eta abar (samba direktorio zerbitzu bat muntatzeko aukera ere ematen du). Eta hori dena pauso gutxi batzuetan eta agindu bat bera ere erabili gabe. Laburbilduz, Zentyal sare bat modu errazean kudeatzeko tresna da. Eta dokumentu honetan, erreminta hau nola erabiltzen den azalduko da, adibide batzuk erabiliz. 2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA 2.1.- Zentyal-en sartu Zentyal-en administrazio atalean sartzeko, http://localhost/kudeatu/ orrian sartu eta bertan Zentyal-en irudian klik egin behar da. Orrian sartu ondoren, berifikatu gabeko konexioa dela adieraziko du, eta eszepzio bat erantsi behar zaio nabigatzaileari orrian sartu ahal izateko:
  • 40. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 39 Orrian sartzen denean, zerbitzariko erabiltzailearekin saioa hasteko eskatzen du. Kasu honetan, siadm eta pasahitza pvlbtnse. Saioa hastean, Zentyal-eko modulu guztiak azalduko dira, eta hauek aukeratu eta instalatzeko aukera ematen du. Nahi baldin bada, batzuk aukeratu eta instalatuko ditu; baino ondoren ere instalatu daitezke. Dokumentazio hau egitean, ‘Saltar instalación’ botoiari eman zaio, eta moduluak aurrerago instalatu dira. Instalazioa saltatu ondoren, eskuineko goiko zatian, ‘Guardar cambios’ botoi bat agertu dela ohartu daiteke. Zentyal-en edozein aldaketa egin ondoren, botoi hau agertuko da eta honi eman behar zaio egindako aldaketak aplikatzeko. Hurrengo atalean, zerbitzariaren hainbat konfigurazio txiki nola egin azalduko da Zentyal-en bitartez.
  • 41. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 40 2.2.- Zerbitzariaren konfigurazioa Zerbitzariko hainbat konfigurazio egiteko aukera ematen du Zentyalek; hala nola, zerbitzaria zein domeinuren parte den, erabiltzailearen pasahitza aldatzeko aukera, eta abar. Hori guztia, Core -> Sistema -> General atalean egiten da. Bertan, Zentyal erremintaren hizkuntza aldatzeko aukera ematen du: Eta baita zerbitzariaren makinaren izena aldatzeko eta domeinuaren izena aldatzeko. Atal honetan, nahi diren datuak sartuko dira. Kasu honetan makinari ‘zerbitzaria’ izena jarri zaio, eta ondoren sortuko den domeinua ‘inforjon1314.dom’ denez, hori jarri zaio. Eta azkenik, edozein aldaketa egin ondoren, aldaketak gorde behar dira:
  • 42. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 41 2.3.- Zentyal-eko osagaiak instalatu Osagaiak edo moduluak, Zentyal-ek eskaintzen dituen administrazio atalak dira; ondoren, DHCP edo delako zerbitzua konfiguratu ahal izateko. Horiek instalatzeko, Core -> Gestion de software - > Componentes de Zentyal atalera joan behar da. Ondoren, moduluak modu sinpleago batean instalatzeko, ‘Ver modo sencillo’ estekari eman behar zaio: Eta agertuko den listan, nahi diren modulu guztiak aukeratu eta instalatuko dira. Gida hau egiteko, modulu guztiak instalatu dira, ondoren bakoitza azaldu ahal izateko. Baino bestela, beharrezkoak soilik aukeratu eta horiek instalatu beharko lirateke. Moduluak aukeratu eta instalatu ondoren, beti bezala, aldaketak gorde beharko dira.
  • 43. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 42 2.4.- Arazoak Posible da, Zentyal-eko modulu bat instalatzeko garaian, ondorengo irudiko moduko arazo bat ematea: Arazo honen konponbidea, beheko zatian jartzen dituen dependentziak apuntatzea eta terminal bidez instalatzea da. Kasu honetan sogo-openchange eta sope4.9-gdl1-mysql. Beraz, bi pakete horiek terminala erabilita instalatu beharko lirateke. Eta hori egin ondoren, berriro ere Zentyal-eko software orrira joan eta bertan berriz moduluak instalatzen saiatu. Dena ondo balego, modulua instalatzeko gai izan beharko luke. Atal hau azaldu ondoren, Zentyal-eko moduluak nola kudeatzen diren azalduko da; bakoitza zertarako den eta pauso gutxi batzuk emanda nola konfiguratu daitezkeen; adibideak erabilita eta abar.
  • 44. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 43 3.- ZENTYAL KUDEATU Atal honetan, Zentyal-eko moduluak nola kudeatzen diren azalduko da. 3.1.- Moduluak gaitu-ezgaitu Zerbitzu bat kudeatu edo martxan jartzeko, lehenik eta behin egin behar dena modulua gaitzea da. Horretarako, Core -> Estado de los modulos atalean, erabiliko diren moduluak gaituko dira. Oso garrantzitsua da Firewall modulua beti martxan edukitzea; beste modulu askok, hau behar dutelako funtzionatu ahal izateko; hala nola DHCP. Behin nahi diren moduluak gaitu direnean, beti bezala, ‘Guardar’ botoiari eman behar zaio. Prozesu hau aldaketaren bat egiten den bakoitzean egin beharreko gauza da.
  • 45. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 44 3.2.- Sarea konfiguratu Atal honetan, zerbitzariko sarearen konfigurazioa nola egiten den azalduko da; interfazeei IP helbideak jarri, ate lehenetsia konfiguratu, eta zerbitzariaren DNS-a konfiguratzea. 3.2.1.- Interfazeei IP-a eman Zerbitzariko interfazeei IP helbideak emateko, Red -> Interfaces atalean egin behar da. Bertan, zerbitzarian dauden ethX sare txartel guztiak azalduko dira, eta bakoitza konfiguratzeko aukera ematen du: Kasu honetan eth0 barrura (LAN) begira dagoen sare txartela da. IP estatikoa ipini zaio, eta helbidea 10.23.27.1 dauka. Eth1 kasuan, kan- poko interfazea denez, routerreko sarearen IP bat ipini zaio: 192.168.0.220 Bestetik, ‘Externo (WAN)’ laukia aukeratu da; kanpoko interfazea delako. Sare txartel guztiak konfiguratu direnean, zerbitzaria prest egongo da IP finkoak edukita eta sarean ondo identifikatuta. (Gogoratu aldaketak gordetzeaz).
  • 46. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 45 3.2.2.- Ate lehenetsia konfiguratu Ate lehenetsia konfiguratzea ere oso garrantzitsua da; bestela, zerbitzariak ez luke interneterako irteerarik edukiko. Ate lehenetsi bat konfiguratzeko, Red -> Puertas de enlace atalean, ‘Nuevo’ botoiari eman behar zaio: Eta ondoren, ate lehenetsiaren datuak sartuko dira: Kasu honetan, ate lehenetsia gaituta egongo da, IP helbidea routerraren IP-a izango da, eta defektuzko ate lehenetsia izango da. Datuak sartzen bukatzean, ‘Añadir’ botoiari eman eta aldaketak gorde behar dira. Horrela, zerbitzaria internetera ateratzen dela frogatu daiteke ping bat eginez.
  • 47. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 46 3.2.3.- DNS lokala konfiguratu Atal honetan, zerbitzariaren DNS-a konfiguratuko da; zerbitzariak DNS modulua gaituta edukiko badu, zerbitzariaren DNS-a bere burua izango da. Baino bestela, Google-ren DNS zerbitzaria ipini eta funtzionatuko luke. Hori konfiguratzeko, Red -> DNS atalera joan behar da. Bertan, ‘Añadir nuevo’ botoiari eman eta DNS zerbitzariaren IP-a ipini behar da. Kasu honetan, zerbitzaria DNS zerbitzari bezala konfiguratuko denez, zerbitzariaren DNS zerbitzaria, bere burua izango da; 127.0.0.1. Datuak sartu ondoren, beti bezala, ‘Añadir’ botoiari eman eta aldaketak gorde behar dira. Orain, zerbitzaritik ping bat egiten bazaio google.es makinari, ez du erantzungo; oraindik Zentyaleko DNS modulua konfiguratu gabe dagoelako. Hori hurrengo puntuan azalduko da.
  • 48. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 47 3.3.- DNS konfiguratu Atal honetan, Zentyaleko DNS modulua nola konfiguratzen den azalduko da. Zerbitzaria DNS zerbitzaria ere izan ahal izateko. Horretarako, Infraestructure -> DNS atalera joan behar da. Bertan, bi atal ikus daitezke; redireccionadores eta dominios atalak. Lehenengoan, ‘Añadir nuevo’ botoiari eman, eta bertan Google-ren DNS zerbitzaria ipiniko da; Zentyalek izen bat erresolbitzen ez dakienean, zerbitzari horri galdetzeko: Bestetik, ‘Dominios’ atalean, zerbitzariak ezagutuko dituen domeinuak sartu behar dira. Kasu honetan, makinaren konfigurazioan ipini den domeinu berbera izango da: Dena ondo konfiguratuta dagoenean, zerbitzaritik domeinuari ping bat egitean, Zentyaleko makinak erantzungo du. Eta Google-ri ping bat egin eta erantzun beharko luke.
  • 49. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 48 3.4.- DHCP konfiguratu Zentyalek ere, zerbitzaria DHCP bezala konfiguratzeko aukera ematen du; atal honetan, hori nola konfiguratu daitekeen azalduko da. Horretarako, Infraestructure -> DHCP atalera joan behar da, eta bertan konfigurazioa egin: Lehenik eta behin, IP-ak banatuko dituen interfazea soilik gaitu behar da, eta besteak ez gaitu. Eta ondoren, goiko irudian ikusten den konfigurazio botoian klik egin. Hurrengo pausoan, DHCP-ko datuak sartuko dira; gateway-a DNS-a, eta abar. Goiko konfigurazioarekin, DHCP-ko bezeroek zerbitzariaren bitartez interneteko irteera edukiko dute, ate lehenetsia Zentyaleko makina izango delako, eta bestetik, bezeroen DNS-a, Zentyaleko DNSa izango da. Konfigurazio hau, nahi diren datuekin aldatu daiteke; baino ikusi daitekeen bezala, oso modu errazean egiten da.
  • 50. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 49 Bestetik, bezeroentzako IP tarte bat definitu behar da; zein IP-tatik hasi eta zein IP-tara banatu behar dituen. Hori egiteko, ‘Rangos’ atalera joan behar da eta han konfiguratu: Kasu honetan, 10.23.27.20 IP helbidetik hasi eta 10.23.27.40 IP helbiderainoko IP helbideak banatuko ditu. Pauso horiek jarraituz, zerbitzarian DHCP zerbitzua konfiguratuta eta martxan egongo litzateke. Hau frogatzeko, eth0 interfazera hainbat bezero konektatu eta frogak egitea geratzen da: Linuxen froga: Windownsen froga: Bestetik, sortutako domeinuari (inforjon1314.dom) edota beste helbide bati ping egiten bazaio, honek erantzungo luke, DHCP-ko bezeroen DNS-a Zentyaleko makina delako.
  • 51. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 50 3.5.- Firewall-a konfiguratu Sare batean Firewall bat ondo konfiguratuta egotea oso garrantzitsua da. Zentyal-en, firewall bat konfiguratu eta martxan jartzea oso erraza da; pauso gutxi batzuetan egin daitekeen prozesua da: Firewall-a, Gateway -> Cortafuegos atalean konfiguratzen da. Filtrado de paquetes atalean, lau atal garrantzitsu agertzen dira: - Filtrado desde las redes internas a Zentyal = LAN saretik zerbitzarira iritsi daitezkeen paketeak. - Filtrado para redes internas = LAN sareko bezeroek, beraien artean zein zerbitzu eta zerbitzu erabili ditzaketen. - Filtrado desde las redes externas a Zentyal = Zerbitzari kanpotik datozen zein motako paketeak eta zerbitzuak dauden gaituta eta ez gaituta. - Filtrado para el trafico saliente de Zentyal = Zerbitzaritik kanpora doan trafikoa eta zerbitzuak mugatu eta baimentzen ditu. Horietako bat konfiguratzeko, nahi denaren gainean klik egin eta konfigurazio atalean sartuko da. Eta bertan, nahi diren zerbitzuak ipiniko lirateke. Ondoren adibide bat ipiniko da:
  • 52. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 51 Adibide moduan, barruko sareko gailuei (LANeko gailuei) edozein trafiko gaituko zaie Zentyaleko zerbitzariaren norabidean. Horretarako, ‘Filtrado para redes internas hacia Zentyal’ atalean sartu eta ondoko irudian bezalako egoera agertuko da: Bertan, azaltzen diren zerbitzu guztiak ezabatu beharko lirateke ‘X’-ari klik eginez. Eta ondoren, erregela berri bat gehitu ‘Añadir Nuevo’ botoiari emanez, eta bertan edozein zerbitzu gaitu beharko litzateke. Kasu honetan, LANeko gailuentzako zerbitzu guztiak gaitu dira; baino kasu bakoitzean zerbitzu desberdinak izango dira. Bestetik, beste hiru atalak landu beharko lirateke, eta kanpoko trafikoa filtratzen duen atala, oso ondo konfiguratu beharko litzateke firewall-a enpresa batean ipintzen bada, adibidez.
  • 53. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 52 3.6.- Proxy-a konfiguratu Zentyal-en proxy-aren konfigurazioa Gateway -> Proxy HTTP ataletik egiten da. Kasu honetan, hainbat ataletan konfigurazio batzuk egin behar dira; gida honetan, ahal den guztia azalduko da. Lehenik eta behin, ‘Configuracion general’ atalean, konfigurazio basikoa ipini beharko litzateke; hala nola, cache tamaina, proxya-ren portua, eta abar. Goiko irudian ikusi daitekeen bezala, Zentyalek ‘Proxy transparentea’ konfiguratzeko aukera ematen du, eta bestetik, publizitatea filtratzeko aukera ere ematen du. Proxy transparentea = defektuz interneteko trafiko guztia filtratzen du; ez da nabigatzailea konfiguratu behar proxya erabiltzeko; defektuz hori erabiltzen egongo delako bera konturatu gabe. Pauso horiek eginda, proxya martxan egongo legoke; baino orain, hainbat erregela nola ipini azalduko da: Zentyal-ek, kategoriaka sailkatu ditzake web orrien edukia, eta proxya konfiguratzeko garaian, kategoria batzuei atzipena gaitzeko ala ez gaitzeko aukera ematen du. Errazena, internetetik blacklist bat jaistea da; eta bertan munduko helbide pila bat jasota daude kategoriaka multzokatuta. Hauek jaisteko web orri asko daude; kasu honetan, http://urlblacklist.com orrialdetik jaitsi da; noizbehinka eguneratzen dute, eta lista nahiko handia dauka.
  • 54. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 53 Ondorengo pauso honetan, lehen jaitsitako blacklist-a Zentyal-en nola sartzen den azalduko da; horretarako, Proxy ataleko ‘Listas por categorias’ atalean sartu behar da. Ondoren, ‘Añadir Nuevo’ botoiari eman eta jaitsitako fitxategia igo behar da: Jada, Proxya konfiguratuta egongo da, eta Blacklist bat kargatuta edukiko du. Hurrengo pausoa, filtratzeko profil bat sortzea izango litzateke; eta hori ‘Perfiles de filtrado’ ataletik egiten da. Atal horretan ‘Añadir Nuevo’ botoiari eman, eta profil berri bat sortuko da nahi den izena emanda: Behin profila sortuta dagoela, honen konfigurazioa egiteko, goiko irudian agertzen den laukian klik egin behar zaio. Kasu honetan, ‘General’ atalean, profila oso zorrotza izango dela eta antibirusa erabiliko duela adierazi zaio.
  • 55. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 54 ‘Reglas y dominios y URL’ atalean, hainbat nahi diren domeinuak blokeatzeko aukera ematen du; horretarako, ‘Añadir Nuevo’ botoian klik egin eta ondoren datuak sartu behar dira: Kasu honetan, froga egiteko, tolosaldea.com domeinua blokeatu da. Bestetik, ‘Categorias de dominios’ atalean, lehen Blacklist-arekin kargatutako domeinuak agertuko dira kategoriaz sailkatuta. Bertan, nahi diren kategoriak blokeatu, eta profila gorde beharko litzake. Kasu honetan, drogak, hacking, pornografia eta spyware kategoriako web orriak blokeatu dira. Azkenik, ‘Extensiones de archivos’ atalean, fitxategi mota espezifikoak blokeatu daitezke, baino kasu honetan denak utzi dira gaituta.
  • 56. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 55 Proxya konfiguratzeaz amaitzeko, atzipen erregela bat sortu beharko litzake. Hori, Proxy ataleko ‘Reglas de acceso’ atalean egiten da. Bertan, ‘Añadir Nuevo’ botoiari eman, eta erregela berria sortuko da: Kasu honetan, erregela beti egongo da martxan, eta lehen sortutako profila ezarriko dio trafiko guztiari. Geratzen den gauza bakarra, sareko bezeroetan tolosaldea.com orrira sartzea da eta ea uzten duen ala ez: Goiko irudietan ikusi daitekeen bezala, lehen profilean blokeatu diren web guneetara ezin da atzitu, Proxyak blokeatu egiten dituelako.
  • 57. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 56 3.7.- Domeinua konfiguratu Hurrengo pausoa, Zentyal erreminta erabiliz direktorio zerbitzu bat sortzea izango da. Baino hori egin aurretik, domeinua konfiguratu behar da Office -> Dominio -> Configuración atalean. Bertan, sortuko den domeinuaren datu basikoak sartuko dira; hala nola, zerbitzaria basoko zuhaitz printzipala den ala sekundarioa den, domeinuaren NetBIOS izena, zerbitzariaren deskribapena, eta erabiltzaileek profil mugikorrak edukiko dituzten ala ez. Kasu honetan, profil mugikorrak gaitu dira, eta sare unitateari Z: letra eman zaio; ondoren, erabiltzaile bakoitzak sareko unitate pribatu hori edukitzeko. 3.8.- Direktorio zerbitzua sortu Zentyalek, SAMBA4 erabiltzen du erabiltzaileak eta ekipoak kudeatzeko. Honen abantailarik nagusiena, software librea dela eta dena doanekoa dela da. Gainera, mota honetako direktorio zerbitzuak, Windows eta Linux motako bezeroak onartzen ditu. Atal honetan, dire- ktorio zerbitzuan erabiltzaileak eta taldeak nola sor- tzen diren azaldu- ko da. Honen ku- deaketa egiteko, Office -> Usuarios y equipos -> Gestio- nar atalean sartu behar da. Eta bertan erabil- tzaileak eta taldeak sortzea oso erraza da.
  • 58. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 57 Talde bat edo erabiltzaile bat sortzeko, Goups edota Users OU-aren gainean klik egin, eta ondoren ‘Añadir Nuevo’ botoiean klik egin behar da, eta ondo- ren, taldearen edota erabiltzailearen datuak sartu beharko lirateke. (Ikusi irudiak). Gomendagarria da, administrari erabiltzaile bat sortzea; ondoren, ekipoen loturak egitean, pasahitzaz eta erabiltzaileaz erraz gogoratzeko. Kasu honetan ‘Administraria’ sortu da, eta ondoren ‘Domain Admins’ taldean sartu da; administrazio lanak egin ahal izateko.
  • 59. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 58 Bestalde, Zentyalek bere direktorio zerbitzuko erabiltzaileei txoko bat erreserbatu die pasahitza aldatu nahi badute, edota kanpoko email kontu bat konfiguratu nahi badute. Honi, ‘Rincon de usuario’ deitzen zaio. Hau Office -> Rincon del Usuario atalean konfiguratzen da; bertan, portu bat ipini behar da, eta ondoren, helbide horretan sartu. Kasu honetan adibidez, http://inforjon1314.dom:5555 orrian sartuta, erabiltzailearen txokoan sartuko litzateke: Ondoren, bertan saioa hasi, eta erabiltzaileak ahal dituen konfigurazioak egiteko aukera izango du.
  • 60. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 59 3.9.- Bezeroak domeinuan sartu Oraingo atal honetan, lehen sortutako direktorio zerbitzuan bezeroak nola sartzen diren azalduko da. Bezeroak, bai Linux eta baita Windows sistema eragilea eduki dezakete. Horregatik, bi kasuak azalduko dira: 3.9.1.- Windows bezeroa sartu Kasu honetan, Windows 7 sistema duen bezero bat sartuko da; ohiko prozesua jarraituz; Ekipoaren gainean eskuineko botoian klik egin, ondoren ID de red eta domeinuaren konfigurazioan sartu, eta bertan sortutako domeinuaren datuak sartu: Honen ondoren, domeinua aldatzeko atalean, eta domeinuaren datuak sartuko dira: Ez da azaldu, baino domeinuan sartuko diren bezeroak, DHCP-ko bezeroak dira; eta DNS bezala Zentyal-eko makina dute. Horregatik inforjon1314.dom sartzera- koan, zerbitzarira joaten da eta ez da internetera ateratzen domeinu horren bila. Hau egin ondoren, aldaketak gorde. Dena ondo badoa, zerbitzariko administrariaren kontua eta pasahitza eskatuko ditu:
  • 61. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 60 Datuak ondo sartu ondoren eta ‘Aceptar’ botoiari eman ondoren, domeinuan ongi sartu dela esango du, eta bezeroa berrabiarazteko eskaera egingo du: Ordenagailua domeinuko parte denean eta gailua berrabiarazten denean, domeinuan sortutako edozein erabiltzailerekin sartzeko aukera emango du: Bestetik, domeinuko erabiltzailean sartzean, lehen perfil mugikorrak konfiguratu direnez eta sare unitate pertsonala Z: letra edukiko duenez, ekipoan sartu eta bertan sare unitate hau agertzen dela frogatu daiteke: Ikusi beheko irudiak.
  • 62. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 61 3.9.2.- Linux bezeroa sartu Linux bezero bat domeinuan sartzeko, hainbat pauso jarraitu behar dira. Lehenik eta behin, samba konfigurazio fitxategia aldatu behar da hurrengo irudian agertzen den agindua erabiliz: Bertan, lantaldearen (workgroup) izena aldatu eta sortutako domeinuaren izena ipini behar da; irudian bezala: Fitxategi hau aldatu ondoren, aldaketak gorde eta domeinuan sartzen hasteko prest egongo da. Hori lortzeko, likewise paketeak instalatu behar izango dira: Bi pakete hauek instalatu ondoren, instalatu berri dagoen Likewise AD settings programa ireki, eta horren bitartez sartuko da bezeroa domeinuan. Domeinuan sartzeko jarraitu beharreko pausoak, hurrengo orrian daude.
  • 63. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 62 Agertuko den lehenengo leihoan, domeinuko datuak sartu behar dira; bezeroaren izenarekin batera. Eta ondoren, ‘Join Domain’ botoian klik egin. Hori egin ondoren, domeinuko administrariaren kontua sartzeko eskatuko du bere pasahitzarekin batera; autentikatzeko. Dena ondo egitean, Linux bezeroa domeinuaren barruan egongo legoke, eta direktorio zerbitzuko erabiltzaileekin sartzeko gai izango da:
  • 64. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 63 3.10.- Errekurtsoak sortu Atal honetan, erabiltzaileentzako errekurtso orokor bat nola sortzen den, talde bakoitzarentzako errekurtso bat nola sortzen den eta ondoren Windows sistema eragilean automatikoki muntatzeko skript-a non ipini behar den azalduko da. 3.10.1.- Orokorra errekurtsoa sortu Zentyal-en errekurtsoak sortzeko, Office -> Compartición de ficheros atalean sartu behar da, eta bertan direktorio partekatu berri bat sortu ‘Añadir Nuevo’ botoiari emanda: Goiko irudian, orokorra errekurtsoa nola sortu den azaltzen da; bertan, sartu diren datuak agertzen dira; nahiko sinplea da. Errekurtsoa sortu ondoren, errekurtsoan ACL bat konfiguratu behar da atzipena kontrolatzeko:
  • 65. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 64 ACL hori konfiguratzean, errekurtsoa erabiltzaile guztiek erabiliko dutenez, erabiltzaile guztiek irakurtzeko eta idazteko baimena eman beharko zaie: Eta horrela sortuta egongo legoke orokorra errekurtsoa zerbitzarian. 3.10.2.- Talde bakoitzarentzat errekurtsoa sortu Domeinuko talde bakoitzarentzat errekurtso partekatu bat sortzea oso sinplea da; horretarako, Office -> Usuarios y equipos -> Gestionar atalean sartu, talde baten konfigurazioan sartu, eta bertan errekurtsoaren izena jartzea besterik ez da egin behar: Errekurtsoaren izena jarri ondoren ‘Añadir’ botoiari eman eta errekurtsoa sortuta egongo legoke.
  • 66. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 65 Errekurtso partekatu guztiak sortu ondoren, ‘Comparticion de ficheros’ atalean denak listatuta agertuko dira: Bestetik, azaldu beharra dago, errekurtsoetan antibirusa gaitzeko aukera badagoela: Horrela, zerbitzarian errekurtso guztiak sortuta egongo lirateke. Ondorengo pausoan, bezeroetan automatikoki muntatzeko zein pauso jarraitu behar diren azalduko dira. 3.10.3.- Skript-a sortu eta domeinuan sartu Lehenik eta behin, sortu diren errekurtsoak muntatuko dituen skript-a sortu behar da. Hori egiteko, terminalean ‘nano logon.bat’ agindua erabili behar da, eta bertan sortutako errekurtsoen datuak zein letrarekin mapeatuko diren ipiniko da.
  • 67. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 66 Scripta sortu denean, zerbitzarian gehitzea faltatuko da. Hori egiteko, Zentyal-eko Office -> Dominio -> Objetos de politica de grupo (GPO) atalean sartu behar da. Atal honetan, Default Domain Policy-ko konfigurazio atalean sartu, eta bertan erabiltzaileen eta ekipoen hasierako eta amaierako skript-ak konfiguratzeko aukera ematen du: Kasu honetan, erabiltzailearen hasierako skript-en atalean sartu behar da sortutako skript-a:
  • 68. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 67 Froga egiten bada, Windows sistema eragilean automatikoki ondo muntatzen dituela ohartu daiteke; baino Linux sistema eragilean ez dira automatikoki muntatzen. Hori eskuz egin behar delako. Zerbitzariko errekurtsoak Linux sistema batetik atzitzeko, fitxategien nabigatzailean (nautilus adibidez) smb://zerbitzariaren_ipa_edo_izena/ helbidea ipini behar da; ikusi irudia: Bertan agertu beharko lirateke orain arte sortutako errekurtso guztiak. 3.10.4.- Kuotak ezarri Erabiltzaileen kuotak ezartzea oso sinplea da Zentyal-en egitea; horretarako, Office -> Usuarios y equipos -> Gestionar atalean sartu, eta bertan erabiltzaile bakoitzari kuota bat ezarri daiteke. Bestetik, erabiltzaileentzako txantiloiaren atalean ere aldatu daiteke, eta hortik aurrera sortzen diren erabiltzaile guztiei kuota hori ezarriko zaie. Office -> Usuarios y Equipos -> Plantilla de usuario atalean.
  • 69. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 68 3.11.- Posta konfiguratu Zentyal-eko posta konfiguratzea, oso erraza da; pauso dezente daude, baino oso modu sinplean egin daiteke. Gida honetan, konfigurazio basiko bat egin da ‘No-IP gida’ jarraituz sortu den domeinu batekin. 3.11.1.- No-IP konfiguratu Lehenik eta behin egin beharreko gauza, beste gida jarraituz No-IPn sortu den host-a konfiguratzea da. Horretarako, No-IP-ko manage hosts atalean sartu, eta lehen sortutakoa aldatu behar da: Eta honen konfigurazioaren amaieran, MX konfiguraketa egiteko aukera ematen du. Bertan, sortutako domeinuaren izen berbera ipini behar da; kasu honetan, inforjon1314.no- ip.org: MX priority atalean, nahi den zenbakia ipiniko da; ahalik eta altuena ahal bada; geroz eta altuagoa, hobeagoa delako kasu honetan. Hau egitearen arrazoia, ondoren, kanpotik postak jasotzeko aukera edukitzeko da. Adibidez Hotmail kontu batetik, edota Gmail kontu batetik.
  • 70. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 69 3.11.2.- Zerbitzaria konfiguratu Lehenik eta behin, korreoko domeinu birtual bat sortu behar da No-IP-ko domeinu berberarekin. Hori egiteko, Comunications -> Dominios virtuales de correo atalera joan behar da, eta bertan berri bat sortu: Atal honetan, domeinua eranstearekin, nahikoa izango litzateke; baino konfigurazio gehiago egin nahiko balitz, aurrera. Baino kasu honetan ez da konfigurazio gehiago egin atal honetan. Bestetik, zerbitzariaren DNS konfigurazioaren atalean ere aldaketa txiki bat egin behar da: DNS atalean sortutako domeinuari, maila exchanger bat erantsi behar zaio goiko irudian agertzen den laukian klik eginez; eta bertan, zerbitzaria makina izango dela exchangerra esan behar zaio:
  • 71. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 70 3.11.3.- Posta konfiguratu Posta konfiguratzeko garaian, bi atal garrantzitsu daude; postak bidaltzeko konfigurazioa eta postak jasotzeko konfigurazioa. Hori Correo -> General atalean egiten da: Kasu honetan, korreoak bidaltzeko garaian smarthost baten bidez bidaltzeko konfiguratu behar izan da; Euskaltel-ek hala konfiguratzea eskatzen duelako. Bestela, defektuzko konfigurazioarekin funtzionatu beharko luke. Bestetik, postak jasotzeko konfigurazioan, mota guztietako postak jasotzea gomendagarria da.
  • 72. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 71 3.11.4.- Filtroak ezarri Comunications -> Filtro de correo SMTP atalean, postaren filtroak konfiguratzeko aukera ematen du; hala nola, antispam konfiguratzea, postan antibirusa gaitzea, eta abar; honen konfigurazioa kasu bakoitzean aldakorra izango denez, konfiguraketa basikoa soilik aurkeztuko da: Bertan antibirusa aktibatuta dagoela eta antispam ere aktibatuta dagoela ikusi daiteke. 3.11.5.- Webmail konfiguratu Comunications -> Webmail atalean, postako atariaren izena aldatzeko aukera ematen du: Kasu honetan, domeinuaren izena ipini zaio; ondoren, web orriaren titulu bezala erabiliko den izena, hain zuzen.
  • 73. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 72 3.11.5.- Erabiltzaileak konfiguratu Posta konfiguratu baino lehen sortutako erabiltzaileek, ez dute postako konturik. Horregatik, hauentzako posta kontu bat sortu behar da. Baino bestetik, posta konfiguratu ondoren sortutako erabiltzaileek postako kontua automatikoki sortuko zaie; erabiltzailearen txantiloiean hala dagoelako konfiguratuta. Erabiltzaile guztiekin, prozesu berbera egin behar da; eta bestetik, taldeei ere postako helbide bat erantsi ahal zaie; ondoren talde horren helbideari mezu bat bidali eta talde horretako erabiltzaile guztiei helduko zaie mezua. Hau dena egin ondoren, erabiltzaile bakoitzak bere postako kontua edukiko du, eta bestetik, taldeek ere berauen posta kontua edukiko dute.
  • 74. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 73 3.11.6.- Routerra konfiguratu No-IP manuala jarraitu bada, routerrean DMZ host bezala zerbitzaria egongo da jarrita; baino hala ez bada, postarentzako hainbat portu birbideratu behar dira NAT erregeletan: Router bakoitzaren konfigurazioa desberdina denez, gida honetan zein portu birbideratu behar diren aurkeztuko dira eta gero bakoitzaren kasuan bere routerrera moldatu beharko luke. 3.11.7.- Postarekin probak egin Postan sartzeko orria, http://inforjon1314.no-ip.org/webmail da; kasu bakoitzean, domeinuaren izena edo IP helbidea desberdina izango da. (lokaletik nahiz kanpotik atzitu daiteke No-IP ondo konfiguratuta badago). Behin postaren orrian, domeinuko edozein konturekin sartu daiteke. Ikusi irudia.
  • 75. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 74 Webmail-etik (RoundCube) mezu bat bidaltzeko, ‘Redactar’ botoiari eman, eta mezua eta abar idatzi ondoren ‘Enviar’ botoiari eman behar zaio; oso sinplea da: Kasu honetan, proba egiteko, Tolosaldeako postara bidali da mezua. Beraz, Tolosaldeako postan sartu eta dena ondo joan bada, bertan egon beharko luke bidalitako mezua. Mezua ondo bidali dela frogatu ondoren, mezuak jaso daitezkeela frogatuko da; mezu honi erantzunez, edota mezu berri bat idatziz. Dena ondo joan konfiguratuta badago, mezuari erantzutean, mikel-en postan mezu hau agertu beharko luke.
  • 76. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 75 Eta beheko irudian ikusi daitekeen bezala, posta ondo konfiguratuta dago, mezuak bidali eta jaso daitezkeelako. Amaitzeko, taldeko mezuak probatuko dira; zuzendariak taldeari mezu bat bidaliko zaio, eta ondoren taldekide baten kontutik ea posta jaso den ikusiko da: Eta beheko irudian ikusi daitekeen bezala, taldeko mezuak ondo bidali eta jasotzen dira:
  • 77. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 76 3.11.8.- Gehigarria - Blacklistak Kasu honetan, IP dinamikoekin lan egitean, defektuz IP publiko dinamikoak postako blacklist handi batean sartuta daude. Honen eragina, bidaltzen diren mezu guztiak SPAM karpetara joango direla da; eta horrenbestez, mezu asko irakurri gabe geratuko dira. Hau saihesteko, momentuko IP publikoa lista beltza handi horretatik kendu behar da. http://www.spamhaus.org/lookup orrian sartu, eta bertan ikusi daiteke IP publikoa lista beltzean dagoen ala ez: Lista beltzean egon ezkero, goiko irudian agertzen den estekan klik egin, eta pauso sinple batzuk jarraituz, postara kodigo bat bidaliko dute; eta ondoren, kode hori sartu ondoren. Ordu erdi bat itxaron beharko da gutxi gora behera SPAM listatik kentzeko. Eta ondoren berriz konprobatzen baldin bada, ikusiko da IP hori lista beltzetik kendu dutela.
  • 78. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 77 3.12.- Zentyal - bestelakoak Atal honetan, kategoriarik gabe edo solte geratu diren Zentyal-eko hainbat atal azalduko dira. Hala nola, eguneraketak, segurtasun kopiak, inprimagailua, eta abar. 3.12.1.- Web zerbitzaria Zentyal-ek, Web zerbitzariaren konfigurazioa egiteko aukera ematen du. HTTPS modua gaitzeko aukera ematen du klik bakarra eginez; eta gainera, Apacheko virtual hostak kudeatzeko aukera ere ematen du. Gida honetan, bakarrik HTTPS protokoloa gaitu da eta ondoren postarekin frogatu da: Postarekin froga: 3.12.2.- Antibirusa Zentyal-eko antibirusak ez dauka inongo misteriorik; beti atzeko plano batean egiten du lan, eta sistema eguneratzen den bakoitzean hau ere normalean eguneratu egiten da.
  • 79. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 78 3.12.3.- FTP zerbitzaria Zentyal-en FTPa konfiguratzea oso erraza da; horretarako, Office -> FTP atalean sartu eta bertan konfigurazio txiki bat egin behar da: Kasu honetan, anonimoentzako atzipena ukatu da, SSL protokoloa aktibatu da, eta azkenik, FTP-ko edukia erabiltzaileen direktorio pertsonala izango da; hau da bakoitzaren Z: sare unitateko edukia FTP-ko edukia izango da. FTPa frogatzeko, ordenagailuan FTP nabigatzaile bat instalatu behar da; hala nola FileZilla. OHARRA: firewall-ean eta baita routerrean ere, FTP-arentzako konfigurazioa egin behar da. FTP-k erabiltzen dituen portuak = 21 eta 20 FileZilla instalatu ondoren, zerbitzariarekin konexioa egin behar da erabiltzaile batekin; fitxategietara atzitu ahal izateko: Kasu honetan portua 10280 da, hala konfiguratu delako; baino normalean 21 portua izango da. Hau egitearen arrazoia, segurtasuna bermatzearena izan da.
  • 80. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 79 Behin konexioa egitean, programaren ezkerreko aldean ordenagailu lokaleko fitxategiak agertuko dira; eta eskuineko aldean, FTP bidez atzitu den direktorioa. Fitxategi bat kopiatzeko, ezkerreko listan bilatu, eta ondoren eskuineko listara arrastatu behar da. Horrela, fitxategia FTP zerbitzarira kopiatuko da. FTP zerbitzarira atzitzeko, modu asko daude; beste adibide bat jartzeko, Linux-eko fitxategi nabigatzailetik ere atzitu daiteke. Adibidea: Amaitzeko, Windows sisteman sartu eta Z: sare unitatean konprobatzen baldin bada, FTP bidez atzitu daitezkeen fitxategi berberak direla ikus daiteke.
  • 81. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 80 3.12.3.- IDS - IPD IDS sistema, Intrusoak Detektatzeko Sistema da. Hau da, sarean edozein infiltrazio, atake edo mota horretako edozein eraso baldin badago zerbitzariaren aurka, honek babestu egingo luke zerbitzaria. Hau konfiguratzeko, Gateway ataleko IDS/IPS atalean sartu behar da. Atal horretan sartu ondoren, zein interfazeetan lan egingo duen adierazi behar zaio; kasu honetan bietan aukeratu da, segurtasun handiagorako. Interfazeak gaitu ondoren, hauetako bakoitzean zein atake motatik babestu nahi den konfiguratu daiteke; hori egiteko, interfazearen ondoan agertzen den arkatzean klik egin, eta bertan atake mota bakoitzarekin zein akzio exekutatu behar den konfiguratu behar da: Goiko irudian, IDS baten konfigurazioaren adibidea. Ohartu, hainbat orri daudela; eta orrialde bakoitzean 10 atake ikusten direla.
  • 82. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 81 3.12.4.- Eguneraketak Zentyal-eko Dashboardean sartzean, askotan eguneraketak egiteko daudela esango du ondoko irudian bezala: Sistema eguneratu nahi baldin bada; esteka gorrian klik egin, eta sistemaren eguneraketa egiteko aukera ematen du. 3.12.5.- Eguneraketa automatikoak Zerbitzarian eguneraketa automatikoak gaitzeko, Core -> Gestión de software -> Configuración atalean sartu, eta bertan konfigurazioa egin beharko litzateke; oso erraz: Kasu honetan, eguneraketa automatikoak egunero 02:30tan egingo dira.
  • 83. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 82 3.12.6.- Segurtasun kopiak egin Zerbitzariko segurtasun kopiak kudeatzeko atala ere badu Zentyal-ek. Horretarako, Core -> Sistema -> Copia de seguridad atalera joan behar da. Beheko irudian ikusi daitekeen bezala, segurtasun kopia osoak eta inkrementalak egiteko aukera ematen du. Kasu honetan, kopia osoak ostegunetan egiten dira, eta kopia inkrementalak egunero. Bestetik, X denbora baino lehenagoko segurtasun kopiak gordetzeko aukera ematen du. Eta gainera, segurtasun kopia horiek urruneko zerbitzari batean gordetzeko aukera ere ematen du (SCP). 3.12.7.- Zentyal-eko konfigurazioa gorde Zentyal-eko konfigurazioa fitxategi batean gorde nahiko balitz, hori egiteko aukera ere badago; horretarako, Core -> Sistema -> Importar/Exportar configuración atalean sartu, eta bertatik egin daiteke.
  • 84. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 83 3.12.8.- Inprimagailua partekatu Zentyal-ek inprimagailuak konpartitzeko atala ere badu; Office -> Impresoras atala. Bertan, sarearen bitartez inprimagailuak partekatu daitezke, eta ondoren bezeroetan sareko inprimagailu hori/horiek erabili ahal izateko. Inprimagailua zerbitzarira USB bidez konektatuta dagoelarik, hau instalatuko da beheko irudian agertzen den estekan klik eginez: Orria ireki eta autentikatu ondoren, inprimagailuak kudeatzeko orria irekiko da; eta bertan ‘Agregar impresora’ botoian klik egin behar da. Aterako den listatik, konektatutako inprimagailua aukeratu behar da; kasu honetan HP Deskjet F300 series. Eta ondoren ‘Siguiente’ botoiari eman behar zaio. Ondorengo pausoan, inprimagailuaren datuak ipini edo utzi eta aurrera jarraitu behar da:
  • 85. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 84 Hurrengo atalean, inprimagailuaren modeloaren driver-ak instalatu behar dira: Eta azkenik, inprimatuko dituen dokumentuen propietateak; kolorea, tamaina etab. Bestetik, beste hainbat konfigurazio egin behar dira, sareko inpresioa gaitzeko etab. Konfigurazio osoa ondo egin ondoren, Zentyal-eko atalean inprimagailua aterako da partekatuta dagoela erakutsiz.
  • 86. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 85 3.12.8.1.- Bezeroetan frogatu Linuxen, normalean sareko inprimagailuak automatikoki muntatzen dira. Hori ikusteko, sistemako ezarpenetan sartu, eta inprimagailuen sekzioan agertu beharko luke konfiguratutako sareko inprimagailua: Windowsen berriz, inprimagailua instalatzeko prozesua luzeagoa da. Lehenik eta behin, zerbitzariko errekurtso partekatuen atalean sartu behar da; hori egiteko, Ekipoan sartu, eta helbide barran, zerbitzariaren_izena ipini behar da: Ondoren, inprimagailuaren gainean eskuineko botoiarekin klik egin, eta ‘Conectar’ aukeratu behar da bezeroarekin konektatu ahal izateko. Hori egin ondoren, inprimagailuaren driverrak agertuko den listatik aukeratu, eta inprimagailua instalatuta geratuko litzateke:
  • 87. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 86 4.- ZENTYAL-EKO AD-A WINDOWSETIK KUDEATU Zentyal-eko web administraziotik, direktorio zerbitzua kudeatzeko atalak oso konfigurazio gutxi egiteko aukera ematen du. Horregatik, SAMBA4 sistema erabiltzen duenez, Adminpack izeneko programa batekin, direktorio zerbitzua Windows Server sisteman egongo balitz bezala kudeatu daiteke. Hori egin ahal izateko, Windows 7 SP1 sistema duen bezero batean adminpack programa instalatu behar da. Programa hau deskargatzeko, hurrengo helbidera joan behar da: http://www.microsoft.com/es-es/download/details.aspx?id=7887, ondoren nahi den hizkuntza aukeratu, eta azkenik programa deskargatuko da. Instalazioa, oso erraza da; jaitsitako fitxategian klik bikoitza egin eta dena ‘Siguiente’ botoiari ematea da.
  • 88. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 87 Paketea instalatzen denean, ordenagailuan instalatutako konponente horiek gaitu egin behar dira. Hori egiteko, Panel de controlProgramasProgramas y características atalean sartu eta ondoko irudian agertzen den botoiari eman behar zaio. Botoi horri eman ondoren agertuko den leihoan, hurrengo irudiko aukerak aukeratu behar dira: Hori egitean, Windows 7 SP1 sisteman direktorio zerbitzuak kudeatzeko tresnak instalatuko dira. Instalatutako erremintak atzitzeko, Panel de controlSistema y seguridadHerramientas administrativas atalean sartu behar da.
  • 89. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 88 Esan beharra dago, direktorio zerbitzuaren kudeaketa bezerotik egiteko, domeinuko administrari batekin saioa hasi behar dela; ekipo lokaleko administrariaren kontuarekin ezin da kudeatu. Usuarios y equipos atalean sartuta, ikusi daiteke Windows Server sistemako kudeatzailearen bezalako programa irekiko dela; baino kasu honetan Zentyal-ekin sortutako SAMBA4 direktorio zerbitzua kudeatu daiteke. Erreminta hau erabiliz, Zentyal-ekin sortutako direktorio zerbitzua modu erosoago batean egin daiteke; hala nola, erabiltzaileen datuak aldatu, eta abar: Goiko irudian ikusi daitekeen bezala, erabiltzaileen datu gehiago sartu daitezke; eta horrela taldeekin, eta abarrekin.
  • 90. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 89 Domeinuan sartutako bezeroak ere ikus daitezke, eta abar. Bestetik, erabiltzaileak eta ekipoak kudeatzeaz aparte, direktorio zerbitzuko direktibak aldatu daitezke; erabiltzaileek ekipoetan programak instalatzeko baimenik ez edukitzeko, eta abar. Hori konfiguratzeko, Herramientas administrativas ataleko ‘Administracion de directivas de grupo’ atalean sartu behar da. Ondoren, defektuz dakarren politikak aldatu, edo politika berriak sortu daitezke; Windows Server sistema batean bezala.
  • 91. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 90 Eta behin politika atalaren barruan sartuta, direktibak konfiguratzeko prozedura normala egin beharko da: Ekipoentzako direktiba batzuk aplikatu daitezke, eta erabiltzaileentzako, berriz, beste politika batzuk. Atal honen ondoren, ikusi daiteke, Zentyal erreminta erabilita SAMBA4 domeinu bat sortu daitekeela, eta ondoren, kudeatzeko garaian, nahiko modu familiarizatu batean egin daitekeela. Bestetik, konfigurazio oso sakona egin daitekeela ere frogatu da.
  • 92. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 91 5.- ONDORIOAK Erabilera gida hau irakurri ondoren, atera daitekeen ondorio nagusia, Zentyal erreminta sareak kudeatzeko oso tresna ahaltsua dela da. Eta gainera, azpimarratu behar den gauzarik garrantzitsuena, dena software librea dela eta gainera doakoa. Horregatik, enpresa bateko sarea muntatzeko garaian, oso kontutan eduki behar den gauza da; lizentziatan diru asko gastatzen baita. Gainera, direktorio zerbitzuko bezeroak Linux eta Windows izateko aukera ematen duenez, zerbitzaria Linux izatea ondo dago; diru dezente aurreztu litzatekeelako. 6.- BIBLIOGRAFIAK  Zentyaleko dokumentazio ofiziala: http://doc.zentyal.org/es/  Zentyaleko informazioa wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Zentyal  Bideotutorialak: http://www.youtube.com/watch?v=RxT4_KqDQuQ&list=PL0EKeXgcmIs7U7inf_vM Gv9piAQJV3w-D  Zentyal konfiguratzeko gida bat: http://www.slideshare.net/TotusMuertos/configuracin-de-servicios-basicos-con- zentyalD  Direktorio zerbitzua Windowsetik kudeatzeko: http://www.zentyal.org/tag/windows-7/  Posta konfiguratzeko gida: http://juannava64.files.wordpress.com/2012/10/sri-servidor-de-correo-en- zentyal.pdf  Inprimagailua konfiguratzeko gida: http://www.ite.educacion.es/formacion/materiales/85/cd/linux/m5/instalacin_y_ configuracin_del_servidor_de_impresin.html  Posta konfiguratzeko (Euskaltel smarthost-a) http://foro.euskaltel.com/Thread-Buzon-correo-euskaltel--3842  Inbestigazio lan asko ere egon da; han eta hemen informazioa bilatzeaz aparte, “Prueba y error” asko eman da, eta ez zena ateratzen interneten bilatu da informazioa.
  • 93. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 92 OWNCLOUD – ERABILERA MANUALA
  • 94. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 93 Aurkibidea 1- SARRERA ................................................................................................................................. 95 2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA............................................................................................... 95 3.- INTERFAZEA........................................................................................................................... 97 4.- FITXATEGIEKIN LANEAN........................................................................................................ 98 4.1.- Fitxategiak igo ................................................................................................................. 98 4.2.- Fitxategiak, karpetak… sortu........................................................................................... 99 4.2.1.- Fitxategi bat sortu.................................................................................................... 99 4.2.2.- Karpeta bat sortu ................................................................................................... 100 4.2.3.- Esteka batetik jaitsi ................................................................................................ 100 4.3.- Fitxategiak ezabatu ....................................................................................................... 101 4.4.- Fitxategiak, jaitsi ........................................................................................................... 102 4.5.- Fitxategiak partekatu .................................................................................................... 103 4.6.- Karpetak partekatu ....................................................................................................... 104 4.7.- Bestelakoak partekatu .................................................................................................. 105 5.- OWNCLOUDEKO ATALAK .................................................................................................... 106 5.1.- Actividad atala............................................................................................................... 106 5.2.- Documentos atala......................................................................................................... 106 5.3.- Imagenes atala.............................................................................................................. 107 5.4.- Calendario atala ............................................................................................................ 107 5.5.- Contactos atala ............................................................................................................. 108 5.6.- Aplicaciones atala ......................................................................................................... 108 6.- KONTROL PANELA ............................................................................................................... 109 6.1.- Personal......................................................................................................................... 109 6.2.- Usuarios ........................................................................................................................ 111 6.3.- Administracion.............................................................................................................. 112
  • 95. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 94 7.- LDAP KONEXIOA EGIN......................................................................................................... 114 7.1.- Aplikazioa gaitu............................................................................................................. 114 7.2.- Direktorio zerbitzuaren informazioa............................................................................. 115 7.3.- Konexioa egin................................................................................................................ 115 7.4.- Frogak............................................................................................................................ 119 7.5.- LDAP partekatzeak........................................................................................................ 120 8.- BEZEROAK INSTALATU ........................................................................................................ 121 8.1.- Linux.............................................................................................................................. 121 8.2.- Windows ....................................................................................................................... 123 8.2.1.- Sare unitatea.......................................................................................................... 124 9.- APLIKAZIOAK INSTALATU.................................................................................................... 125 10.- OWNCLOUD MUGIKORREAN............................................................................................ 127 11.- BIBLIOGRAFIAK.................................................................................................................. 129
  • 96. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 95 1- SARRERA Gaur egun, lainoa izenaz ezagutzen diren zerbitzu asko erabiltzen dira; hala nola Google Drive, Dropbox, MEGA eta abar. Erabiltzaile askok, beraien dokumentuak, irudiak… gordetzen dituzte zerbitzari hauetan, ondoren edonondik atzigarri edukitzeko, eta lagunekin konpartitzeko eta abar. Internetetik atzigarri den pendrive bat balitz bezala. Zerbitzu hauek erabiltzean, fitxategiak enpresa bati fidatzen zaizkio; hau da, datuak ez daude erabiltzailearen esku, Amerikako zerbitzari batean, edo munduko beste edonon egon daitezke. Gainera, zerbitzu hauek eskaintzen duten tamaina, oso txikia da, eta askotan oso mugatua izan daiteke. Google-k adibidez 50GB eskaintzen ditu, eta Dropbox-ek, 2GB. OwnCloud-en kasuan, arazo eta mugapen horiek ez dira existitzen. OwnCloud web aplikazio bat da, edonork bere zerbitzarian instalatu dezakeena, software askekoa (kodea ikusi eta aldatu dezakegu) eta doanekoa. OwnCloud-ek duen abantailarik nagusiena, erabiltzaileak etxean duen zerbitzari batean instalatu dezakeela, eta bertan sartuko dituen datuen kontrol osoa edukiko duela da. Eta bestetik, zerbitzariak duen diskoaren tamainaren araberako lainoa edukiko du. Hau da, disko gogorra 3TB-ekoa baldin bada, lainoan edukiko duen tamaina 3TB-ekoa izango da; beste zerbitzuetan baino izugarri gehiago. 2.- HASIERAKO KONFIGURAZIOA OwnCloud-ek hasierako konfigurazio bat egiteko eskatzen du; administrariaren kontua sortzeko eta datu basearen konfigurazioa egiteko. Hau egin ahal izateko, http://localhost/kudeatu orrira joan behar da, eta bertan OwnCloud-eko irudiaren gainean klik egin. Edo bestela, http://localhost/owncloud orrian sartu eta kudeaketa atalean ere sartuko litzateke; bi moduak balio dute. Behin orri honetan sartuta, ezkerreko irudian agertzen den egoeran aurkituko da. Bertan, ez du saioa hasteko erabiltzaile bat eskatzen; administraria izango den erabiltzailearen izena eta pasahitza sartzeko baizik. Honen konfigurazioa nola egiten den jakiteko, hurrengo orrian dago informazioa.
  • 97. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 96 Lehenik eta behin, administraria izango den erabiltzailearen izena eta pasahitza sartu behar dira lehenengo bi gelaxketan. Eta ondoren, ‘Avanzado’ solapa handitu. Bertan, OwnCloud-eko datuak non gorde nahi diren adierazi daiteke, eta ondoren zein datu base mota erabili nahi den; kasu honetan, MySQL erabili da, eta irudian ikusi daitekeen bezala datu base honen konfigurazioa ere eskatzen du. Bertan, MySQL-ko root erabiltzailea eta honen pasahitza sartu behar dira. Ondoren datu baseak zein izen edukiko duen adierazi behar da, eta azkenik datu basearen zerbitzaria zein den; kasu honetan datu basea zerbitzari berean dagoenez, localhost ipini da. Eta hala, OwnCloud-eko hasierako konfigurazioa eginda egongo litzateke. ‘Completar la instalación’ botoiari eman ondoren, OwnCloud-eko hasierako orrira joango da; honen interfazea hurrengo puntuan azalduko da.
  • 98. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 97 3.- INTERFAZEA OwnCloud-ek duen interfazea oso sinple eta intuitiboa da. Hainbat atal ditu: fitxategiak kudeatzeko atala, administrazio atala, eta abar. Hauek hobeto ezagutzeko, irudi batean atal diferenteak desberdindu dira koloreak erabiliz. - Fitxategiak igotzeko atala (morea): fitxategiak igotzeko edo fitxategiak eta karpetak sortzeko atala. - Aplikazioen atala (gorria): atal honetan, OwnCloud-eko aplikazioak agertzen dira; hala nola, dokumentuak editatzeko atala, irudiak ikusteko atala, musika entzuteko atala, eta abar. Aplikazio berriak, gaitu eta instalatu daitezke; hori ere dokumentazioan zehar azaltzen da. - Bilaketak egiteko atala (horia): fitxategi asko daudenean, konkretuan fitxategi bat nahiko balitz, bertan izena ipini eta bilatuko luke. - Administrazioa egiteko atala (laranja): OwnCloud-eko edota erabiltzailearen administrazioa egiteko atala. Bertan konfigurazioak egin daitezke; hala nola erabiltzaileak sortu, erabiltzailearen profila aldatu, kuotak ezarri, eta abar. - Fitxategien/aplikazioen atala (berdea): atal honetan, aplikazioaren arabera edukia aldatuko da. ‘Archivos’ aplikazioa aukeratuta badago, OwnCloud-eko fitxategiak agertuko dira; ‘Imagenes’ aplikazioa aukeratuta badago, irudiak agertuko dira, eta horrela aplikazio guztiekin. Ikusi den bezala, OwnCloud erabiltzeko interfazea nahiko sinplea da eta erraz ulertzekoa. Hau azaldu gabe ere denbora gutxi batean interfazea erabiltzen ikasi daiteke pixka bat saltseatzen bada.
  • 99. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 98 4.- FITXATEGIEKIN LANEAN Atal honetan, OwnCloud-era fitxategiak nola igotzen diren, nola sortzen diren fitxategi eta karpeta berriak, hauek nola ezabatu, eta abar azalduko da. 4.1.- Fitxategiak igo Fitxategi bat (edo gehiago) igotzea oso sinplea da; lehenik eta behin ondoko irudian agertzen den botoiari eman behar zaio (‘Drag and Drop’ funtzioa ere erabili daiteke! – fitxategia zuzenean orrira arrastatuz): Eta ondoren, agertuko den leihoan, igo nahi diren fitxategi guztiak aukeratu behar dira: Azkenik, ‘Abrir’ edo ‘Aceptar’ botoiari eman ondoren, fitxategiak igotzen hasiko dira, eta igotzen direnean, OwnCloud-eko kontuan agertuko dira:
  • 100. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 99 4.2.- Fitxategiak, karpetak… sortu Atal honetan, fitxategi bat eta karpeta bat nola sortzen den azalduko da; eta bestetik, esteka bateko fitxategi bat nola jaitsi daitekeen azalduko da. 4.2.1.- Fitxategi bat sortu Fitxategi bat sortzeko, ‘Nuevo’ botoiari eman, eta ondoren fitxategia aukeratu behar da honek edukiko duen izena ipiniz: Ondoren, ENTER botoiari eman beharko zaio fitxategia sortu ahal izateko. Eta gainera, fitxategi hau editatu nahiko balitz, honen gainean klik egin eta block de notas moduko bat agertuko da fitxategiaren edukia editatzeko. Beraz, fitxategi arrunt bat izango litzateke, Linuxen testu planoko dokumentu bat sortuko balitz bezala. Honek, HTML edo edozein formatu eduki dezake.
  • 101. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 100 4.2.2.- Karpeta bat sortu Kasu honetan ere, ‘Nuevo’ botoiari eman behar zaio, baino fitxategi bat sortu beharrean, karpeta bat sortu nahi dela esan behar zaio: Ikusi daitekeen bezala, OwnCloud-en fitxategi edo karpeta bat sortzea oso sinplea da. 4.2.3.- Esteka batetik jaitsi OwnCLoud-ek, fitxategiak oso modu interesgarri batean jaisteko aukera ematen du; fitxategi baten esteka ipini eta fitxategi hori OwnCloud-eko dirktoriora gehitzeko aukera ematen du. Hori egiteko ‘Nuevo’ botoiari eman, eta ondoren ‘Desde enlace’-ri eman eta bertan fitxategiaren esteka ipini behar da: Kasu honetan, Ubunturen iso-a deskargatzeko esteka ipini da; eta ordenagailura zuzenean deskargatu beharrean, OwnCloud-eko fitxategietara gehitu da, hor gordeta edukitzeko, edo bestela ondoren deskargatu ahal izateko.
  • 102. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 101 4.3.- Fitxategiak ezabatu Fitxategi bat ezabatzeko, fitxategiaren eskuineko partean dagoen X-ari klik eginez lortu daiteke. Edo bestela, nahi diren fitxategi guztiak aukeratu, eta ‘Eliminar’ botoiari klik eginez: Fitxategi bat baino gehiagoren kasua hurrengo irudian: Bestetik, fitxategi bat ezabatu bada eta hori berreskuratu nahiko balitz, OwnCloud-ek fitxategia berreskuratzeko aukera ematen du. Horretarako, goiko zatian agertzen den ‘Archivos eliminados’ botoian klik egin behar da. Eta horri emanda, ezabatutako fitxategi guztiak agertuko dira. Bertan, fitxategiak berreskuratu, edota guztiz ezabatu nahi diren aukeratu daiteke. Honek, Windowseko ‘Papelera de reciclaje’ moduan funtzionatzen du. ‘Restore’, fitxategia berreskuratzeko da, eta ‘X’-a fitxategia guztiz ezabatzeko.
  • 103. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 102 4.4.- Fitxategiak, jaitsi Fitxategi bat jaisteko, jaitsi nahi den fitxategiaren gainean sagua ipini eta ‘Descargar’ botoiari eman behar zaio: Botoi horri ematean, fitxategia deskargatzen hasiko da. Bestetik, hainbat fitxategi batera deskargatzeko aukera ere badago; nahi diren fixategi guztiak aukeratu, eta deskargatzeko botoiari ematerakoan, OwnCloud-ek fitxategi guzti horiek konprimitu eta sortutako fitxategi konprimitu hori deskargatzen hasiko da: Fitxategiak aukeratu eta ‘Descargar’ botoiari eman ostean, fitxategia prestatzen ari dela esango du (fitxategiak konprimitzen ari dela): Eta fitxategiak konprimitzen bukatzen denean, hau deskargatzen hasiko da:
  • 104. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 103 4.5.- Fitxategiak partekatu Lagun batekin, edota beste erabiltzaile batekin fitxategi bat partekatzeko, partekatu nahi den fitxategiaren gainean sagua ipini eta ‘Compartir’ botoiari klik egin behar zaio. Ondoren, partekatzearen ezaugarriak ipini behar dira. Hala nola, esteka baten bitartez partekatu nahi den, pasahitza edukiko duen, noiz bukatzen den partekatzea, edota email bidez fitxategirako link-a zabaldu nahi den. Kasu honetan, frogatzeko, email bitartez partekatu da eta ondoko irudian agertzen den bezala, email-a ondo jasotzen du: Bestetik, partekatzeari pasahitza ipini zaionez, fitxategia ikusi edo deskargatu ahal izateko, lehen ezarritako pasahitza sartu behar da.
  • 105. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 104 Amaitzeko, partekatzen den fitxategia, .mp4 formatua duen bideoa baldin bada, deskargatzeaz gain, bideo hori ikusteko aukera ere emango du: 4.6.- Karpetak partekatu Karpetak partekatzeko, fitxategiak partekatzeko prozesu berdina jarraitu behar da; baino kasu honetan, karpeta horretara fitxategiak igotzeko aukera eman daiteke. Beraz, karpeta honetan, edozeinek igo ditzake nahi dituen fitxategiak. Aukera hau, hainbat erabiltzaileen artean direktorio amankomun bat edukitzeko pentsatuta dago: Ikusi daitekeen bezala, karpeta horretatik fitxategiak jaitsi edo berriak igo daitezke.
  • 106. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 105 4.7.- Bestelakoak partekatu Bestalde, PDF eta ODT motako fitxategiak partekatzen direnean, deskargatu baino lehen hauek irakurtzeko aukera ematen du: ODT (Open Office) fitxategia: PDF fitxategia: Laburbilduz, OwnCLoud-ek fitxategiekin lan asko egiteko aukera ematen du; fitxategiak igo, jaitsi eta sortzetik, hauek konpartitu eta editatzera arte.
  • 107. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 106 5.- OWNCLOUDEKO ATALAK Atal honetan, OwnCloud-ek dakarzkin aplikazioak aztertuko dira. Bakoitzak zein funtzio duen, eta zertarako erabiltzen den ere azalduko da. 5.1.- Actividad atala Bertan, OwnCloud-eko erabiltzaileek zein aktibitate eduki duten erakusten du; hala nola zein fitxategi igo dituzten, zer ezabatu duten, eta abar. 5.2.- Documentos atala Atal hau, Open Office-ko dokumentuak sortu edota aldatzeko balio du; bertan dokumentu bat aukeratu, eta testu prozesadore bat irekiko da dokumentua editatzeko:
  • 108. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 107 5.3.- Imagenes atala Atal hau, igotako irudiak ikusteko balio du; irudi galeria bat izango balitz bezala. 5.4.- Calendario atala Honetan, eguneroko bat agertuko da, ekitaldi berriak sortzeko aukera ematen duelarik. Ekitaldi bat sortzeko, egunaren gainean klik bikoitza egin behar da.
  • 109. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 108 5.5.- Contactos atala Contactos atala, kontaktu agenda moduko bat balitz bezala erabiltzen da. Bertan, lagunen datuak, telefono zenbakiak, helbideak eta abar gorde daitezke: 5.6.- Aplicaciones atala Atal hau oso garrantzitsua da; izan ere, bertan erabaki daitekeelako OwnCloud-ek edukiko dituen aplikazioak. Bertan, aplikazioak gaitu edo ezgaitu daitezke; adibide moduan, bideoak ikusteko aplikazio bat nola gaitzen den azalduko da. Lehenik eta behin, ‘+ Aplicaciones’ botoian klik egin behar da. Ondoren, nahi den aplikazioa aukeratu eta ‘Activar’ botoiari eman behar zaio: Eta hala, aplikazioa gaituta geratuko litzateke:
  • 110. PROIEKTUA – Jon Vicente (2014) MeZoW Server 12.04 109 6.- KONTROL PANELA Kontrol panela deitutakoa, OwnCloud-eko administrazioa egiteko atala da. Eta honek hainbat atal ditu: Personal: erabiltzailearen konfigurazioak egiteko. Usuarios: erabiltzaileak kudeatzeko atala. Administración: OwnCloud-eko administrazioa egiteko. Ayuda: OwnCloud-eko laguntza atala. Salir: sesioa ixteko. Ondorengo puntuetan, atal bakoitza sakonago azalduko da. 6.1.- Personal Personal atalean, erabiltzailearen konfigurazioa eta honen informazioa erakusten du; hala nola, honen izena eta pasahitza aldatzeko aukera emateaz gain, diskoan zenbat espazio erabili duen erakusten du: