2. Bi puntuek pausaldi luzea adierazten
dute. Baina puntu bakarrak ez
bezala, bi puntuek nolabaiteko segida
edo argibidea adierazten dute. Kasu
hauetan erabiltzen dira.
3. Adib.: Lankide hori: Jaso nuen otsailaren
seiko zure gutuna...
Jaun agurgarria: Idazki hau sinatzen
duenak...
4. Famatua da Sokrates-en harako hura: Ezagut
ezazu zeure burua.
Galdera hau egin zidan emakumeak: Non
dago hondartza?
5. Bokalez hasten diren zenbakiak h letrarekin
idazten dira euskaraz, ehun izan ezik:
hiru, hamar, hamaika, hamabi, hogei, etab.
6. Euskal Herriko herrialdeak zazpi dira:
Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Lapurdi,
Zuberoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.
Lau urtaroak hauek dira: udaberria, uda,
udazkena eta negua.
7. Horrela da bizitza: gutxien uste duzunean
dator ezbeharra.