1. SARRERA 
Historia apur bat 
Arabako Mendialdean, hainbat modutan antolatu da eskola sistema gure historian. 
Orain dela...
DBHko eraikina oso egokia da, bai espazioei, bai bestelako baliabideei dagokienez. Haur eta 
Lehenengo Hezkuntzako eraikin...
· ANIZTASUNAREN TRATAERA: Gure ikasleen jakintza maila gora eraman nahi 
dugu, eta bai ikasleen eta haien familien itxarop...
Próxima SlideShare
Cargando en…5
×

Hezkuntza proiektua (zuzenketa)

119 visualizaciones

Publicado el

edu

Publicado en: Educación
0 comentarios
0 recomendaciones
Estadísticas
Notas
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Sin descargas
Visualizaciones
Visualizaciones totales
119
En SlideShare
0
De insertados
0
Número de insertados
15
Acciones
Compartido
0
Descargas
0
Comentarios
0
Recomendaciones
0
Insertados 0
No insertados

No hay notas en la diapositiva.

Hezkuntza proiektua (zuzenketa)

  1. 1. 1. SARRERA Historia apur bat Arabako Mendialdean, hainbat modutan antolatu da eskola sistema gure historian. Orain dela urte asko, esaterako, herri bakoitzak bere eskola izan zuen. Baina, herrixkek biztanleak galdu ahala eta biztanleria zahartu ahala, herrietako eskola horiek desagertzen joan ziren, bata bestearen atzetik, eta Mendialdeko haurrak eta gaztetxoak Kanpezura etortzen hasi ziren ikasteko. Halaxe sortu zen Yoar izeneko eskola publikoa, 70eko hamarkadaren hasieran. Hiru hamarkadako ibilaldi luzea egin du. Gero, errealitate politikoa aldatu izanari esker, aukera egon zen ikastola bat zabaltzeko, eta, 1977an, Mendialdean euskaraz ikasteko zegoen eskaerari erantzuteko asmoz, Ibernalo ikastola sortu zen. Handik 20 bat urtera, berriz, 1997/98 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri zenean, Kanpezu institutua sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Azkenik, 2004an, Yoar eskola eta Ibernalo Ikastetxea LH batu egin ziren, eta horrela iritsi gara gaur egun arte. Hiru ikasturtez bi zentroen bat-egitea antolatzen ibili eta gero, azkenean, bat-egite hura guztiz legezkoa bilakatu da 2013/14 ikasturte honetan, MENDIALDEA IPI izenarekin. Gure eraikinak Ikastetxeak bi eraikin nagusi ditu, eta kiroldegi bat. Tamalez, eraikin batetik bestera 200 m daude, eta errepide batek zeharkatzen du tartea, irudian ageri den bezala:
  2. 2. DBHko eraikina oso egokia da, bai espazioei, bai bestelako baliabideei dagokienez. Haur eta Lehenengo Hezkuntzako eraikina, berriz, guztiz desegokia; gainera, zaharkiturik dago, eta egoera txarrean: ez dauka liburutegirik, ez jolastoki estalirik bazkalondoan eta eguraldi txarra egiten duenean jolasteko, ez eta erabilera anitzeko gelarik ere. Ondoan, guardia zibilaren kuartela dago, eta bi kamera dauzkate, gure ikasleak jolastokian dauden bitartean etengabe grabatzen dituztenak. Horregatik guztiagatik, ez dugu aukerarik planifikatu nahi genituzkeen proiektuak bideratzeko. Hezkuntza sailean, bi eraikinetako baliabideak partekatzea proposatu digute. Baina, DBHko eraikineko liburutegia edo beste edozein espazio erabili nahi izanez gero, ikasle gazteenak eraikin batetik bestera eramatera behartuta egongo ginateke, eta horrek traba handiak ekarriko lizkiguke: arriskua (gorago esan bezala, errepide bat dago bi eraikinen artean), eskola orduak galtzea, eta bestelako eragozpenak (euriarekin bustitzea, materiala ahaztea, berokiak jantzi beharra…). Idazki honetan, jakitera eman nahi dugu gabezia horiekin guztiekin lan egin behar dugula eta arazo horien konponbidea ez dagoela ez irakasleon ez familien esku; horrez gain, nahiz eta askotan Hezkuntza saila eta Udala jakinaren gainean jarri, ezer gutxi egin dutela arazoak bideratzeko. Aurrera begira Eragozpenak eragozpen, aurrera jarraitu nahian, irakasleok kontziente gara beste toki guztietan bezala Mendialdean ere premia berriak sorrarazi dituela gaur egungo errealitate sozialak Hezkuntzan. Haiei erantzuteko, hiru alor nagusiri helduko diegu ikasturte honetan (bakoitzari dagozkion helburuak garatu ditugu beherago):
  3. 3. · ANIZTASUNAREN TRATAERA: Gure ikasleen jakintza maila gora eraman nahi dugu, eta bai ikasleen eta haien familien itxaropenak asebete ere, edozein direlarik ere haien gaitasunak, jatorria, egoera sozioekonomikoa… Eskualde honetan gure ikasleen artean dagoen aniztasunari erantzuteko, lehenengo eta bigarren helburuak zehaztu ditugu. · HIZKUNTZA GAITASUNA: Gaur egun, mundu globalizatu honetan, hizkuntzak oinarrizko tresnak bilakatu dira nork bere etorkizuna lantzeko. Ingelesaren, gaztelaniaren eta batez ere –gure herri hizkuntza izanik– euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko, hirugarren eta laugarren helburuak finkatu ditugu. · BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA: Badira 13 urte XXI. mendean sartu ginela, eta ia gure ikasle guztiak mende honetan jaioak dira. Beraz, irakasleok erabiltzen dugun metodologiak gaur egungo premiei egoki erantzutea nahi dugu; hala, gaur-gaurko baliabide teknologikoak txertatu nahi ditugu gure irakaskuntzan. Horregatik guztiagatik, berrikuntzari indartsu eta gogoz ekin nahi diogunez, bosgarren eta seigarren helburuak finkatu ditugu. Aurreko ikasturtean bezala, saiatu gara IUP laburra, argia, zehatza, irekia eta ikastetxearen beste planekin (Hobekuntza plana, Hezkuntza proiektua, AJA...) koherentea egiten.

×