Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Ikusmenari buruzko zenbait testu zati (jatorrizkoa)
1. Munduko Osasun Erakundeak (OMS), 1972. urtean, horrela definitu zuen ikusmen
urria terminoa: Ikusmen zolitasuna 0'05 baino handiagoa eta 0'3 baino txikiagoa denean.
Itsutasunaren definizioak, aldiz, bi parametro ditu. Batak, 0'05eko ikusmen zolitasuna
izatetik argiaren ez hautematerainoko tartea hartzen du. Besteak, finkapen (finkatze)
puntuaren inguruko ikuseremua 10ºra murrizten denean (...)
Erabat teknikoa den definizio honekin batera, beste bat aipatu daiteke:
Ikusmen urria. “Ikusmen urritasuna duten pertsonak dira: ikusmenaren gutxitze
nabarmena izanik, argia ikusteko, horrekin orientatzeko eta helburu funtzionalekin
erabiltzeko gai diren horiek.”
Itsutasuna. “Ezin denean ezer ere ikusi (argirik eza). Edo argi gutxi hautemanez gero, argi
gutxi hori ezin denean funtzionalki erabili.”
(Uppsala, 1978)
IKUSMEN-ARAZOEN MOTAK. SAILKAPENA.
IKUSMEN-ALTERAZIOEN MOTAK. SAILKAPENA.
Askotariko patologiak daude ikusmen urritasuna sortzen dutenak.
Patologia bakoitzak ikusteko jokaera (jokabidea/joera) jakin bat eragiten du. Baita
ikusmenaren erabilera eraginkorra baldintzatu ere.
IKUSEREMU ZENTRALA GALTZEA. Ondorio funtzionalak:
[IKUSEREMU ZENTRALAREN GALERA]
Makula xehetasunak bereizteko gaitasun handien duen begiko atala da. Makula
erabili ezin duten pertsonek ikuseremu zentralaren galera nozitzen dute.
Zailtasun handiak dituzte: irakurtzeko, arbela eta telebista ikusteko, pertsonak
ezagutzeko… Azken finean, ikusmen zolia (zorrotza) behar den edozein zereginetarako.
Koloreak bereizteko eragozpenak izan ditzakete. Argi gehiegik itsualdia edota
fotofobia eragin diezaieke. Beraz, argiztapen egokia behar dute.
Ez dute orientatzeko edo lekualdatzeko arazorik eduki ohi, ikusmen periferikoa
erabiltzen dutelako egon edo ager litezkeen oztopoak ikusteko.
2. Mugitzen diren gauzen nondik norakoari jarrai diezaiokete.
Errotulu handiak, testuen letra handituak, egunkari eta aldizkarietako titulu handiak
irakur ditzakete.
[ Begirada objektuaren edo testuaren gainean edo azpian finkatzen irakatsi behar zaie, irudia eskotomaren
gainean edo azpian gera dadin.
Eremu lineala ahalik eta hedatuen eta aldi berean, makulatik ahalik eta hurbilen den kokapena aurkitu behar
dio begiari. Orohar, ikusmen urritasuna sortzetikoa bada, pertsona horrek aurkitua izango du begirada non
finkatu behar duen. Konplexuagoa da aurretiaz ondo ikusten zenean, begirada erdialdean finkatzeko ohitura
baitago.
Argiztapen ona eta testuetan letra handituak behar ditu, erretinak makulatik kanpo askoz ere kono gutxiago
dituelako, beraz, zolitasuna murriztuta dago.]
IKUSEREMUAREN MURRIZKETA. Ondorio funtzionalak:
Pertsona horiek ezin dute erretinaren periferia erabili, baina bai, ordea, erdialdeko
ikusmen osoa edo ia osoa. [ikusmen zentral osoa edo ia osoa.]
Astiro irakurtzen dute begirada finkatzeko eremu txikia dutelako, kosta egiten zaie
testuan kokatzea eta lerroz aldatzean galdu egiten dira.
Zailtasunak dituzte orientazioan eta mugikortasunean.
Distantziak ez dituzte ondo kalkulatzen.
Gauez oso txarto ikusten dute. Gau itsutasuna.
Eguzkiaren argiak itsualdiak sortzen dizkie eta argiztapen aldaketetara (argi
aldaketara) egokitzeko arazoak izaten dituzte.
TAMAINA (NEURRIA) HANDITU
Ikusmen zolitasun gutxiko pertsonei testuen eta ilustrazioen neurria (tamaina) handitu
beharko diegu informazioa jaso dezaten. Kontraste handiko testuak eta ilustrazioak
eskainiko dizkiegu, beti ere.
Horrez gain, eta erabilgarritasunaren alde, laguntza optikoak erabili ohi dituzte
informaziora iristeko: betaurreko bereziak, lupak, teleskopioak, lupa-telebistak…
Alabaina, irudiak edo testuak handitzea ez da izaten kasu guztietan laguntzarik onena.