SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 4
Ordezkaritza Organo Gorenaren ohiko bilera
Zehaztasunak
Organoa: Joanes Etxeberri BHIko Ordezkaritza Organo Gorena

Eguna: 2012/10/21       Tokia: Ikastetxea      Hasiera ordua: 17:05        Amaiera ordua: 18:40

Bertaratuak:                                  Bertaratu ezina adierazi dutenak:




Gai zerrenda:
1. Aurreko akta irakurtzea.
2. 2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikasturteko Plana aurkeztea eta
   onartzea.
3. OOG utzi duten gurasoak ordezkatzea.
4. Eskariak eta galderak.

Oharra: Lehenengo eta behin, Zuzendariak OOGko kide berriak aurkeztu ditu: Olatz Maguregi,
Guraso Elkartearen ordezkaria; Eztizen Arroitajauregi, ikasleen ordezkaria; eta Jone Perez,
udaleko ordezkaria (ez da bertaratu).




Eztabaidak eta erabakiak:
1.    Aurreko akta irakurtzea
Ohi bezala, OOGren azken bileratik gaur egunera bitarteko bilera guztien aktak
aurrez bidali zaizkie kideei, behar beste denbora izan dezaten patxadaz
irakurtzeko. Idazkariak aurrekontuen laburpena egin du, eta galdetu du zalantzarik
dagoen edo norbaitek azalpenik behar duen; ez du inork ezer esan.
Beraz, aho batez onartu dira akta guztiak.


2.      2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012-13 ikasturteko Plana
     aurkeztea eta onartzea
Zuzendariak bi dokumentuetako puntu nagusiak aztertu ditu.

a) Memoria
       •   Ikasleen emaitzak. Aurreko urtekoak baino hobeak izan dira: 3 ikaslek
           bakarrik errepikatu dute, eta beste 2 ikaslek DBHko titulurik gabe bukatu.
           Guraso batzuek galdetu dute zer dela-eta gainditu duten horren ikasle
gutxik irakasgai eta talde jakin batzuetan. Zuzendaritza azalpenak
    ematen saiatu da, eta eztabaida txiki bat sortu da Matematika gaiari
    buruz; Matematika irakasle batek mintegi bileretan iritsitako ondorioen
    berri eman du.
•   Departamentu didaktikoak. Zehaztu da zer neurritan lortu diren aurrez
    ezarritako helburuak.
•   Proiektuak. Zuzendariak nabarmendu du oso garrantzitsuak direla
    ikastetxearentzat, eta oso positiboki balioesten dituztela: HNP, Agenda
    21, Osasun Proiektua, IKT Ikastetxe Eredua… Aniztasunaren
    trataerarekin loturiko proiektuei dagokienez, gurea proiektu globala dela
    aipatu du, bai eta proiektuon bidez lorturiko errekurtsoak ikasle guztien
    artean banatzen direla ere.
•   Memoria aho batez onartu da.

b) Urteko Plana

•   Talde bat gutxiago (9), baina ikasle gehiago (186) eta irakasle gehiago
    (30) ditugu aurreko ikasturtean baino.
•   Irakasleek familien harrerarako duten ordutegia aurkeztu da. Hitzordua
    aldez aurretik eskatu behar dela azaldu da, itxaroten ez egoteko edo
    beste edozein arazo saihesteko.
•   Ebaluazio datak. Bigarren aurre-ebaluazioa ez dela presentziala izango
    azaldu da: kontrara, txostenen bidez emango da horren berri.
•   Zer departamentu ditugun aipatu da.
•   Irakasgai aukerakoak: aniztasunaren tratamendurako tresnak direla
    azaldu da.
•   Proiektuak. Iaz izandako guztiak aurten ere baditugu; horrez gain, DC
    zabaldu egin da: 3. mailan beste talde bat dugu. Ikasturte honetan
    landuko ditugun proiektuak aztertu ditu zuzendariak:
        -    PREE/HBSP. 1. eta 2. mailarako errefortzuak.
        -    DC. 3. mailarako indartzeak.
        -    PROA/ELP. Laguntza eta indartze neurriak guztientzat.
•   Ordu kredituak nola erabiliko ditugun azaldu da: beti ere, era
    inklusiboan. Gainera, eskola ordutegitik kanpo eta monitoreen laguntzaz,
    8-12 ikasleko 5 talde biltzen dira astean 4 orduz etxerako lanak egiteko,
    zalantzak argitzeko, liburuak irakurtzeko… Ikasturte honetan, monitoreez
    gain, irakasle bat ere geldituko da saio horietan.
•   Diagnostikorako ebaluazioa. Adierazi da aurreko ikasturteko probaren
    emaitzak heltzear daudela, eta, ohikoa den bezala, haien berri emango
    diegula familiei. Jakinarazi da ikasturte honetan ez dela horrelako
    probarik egingo.
•   Irteerak. Helburu pedagogikoa dute, eta derrigorrezkoak dira. Ikasleren
    batek zailtasun ekonomikoak direla-eta irteerari loturiko gastuei aurre
    egiterik ez balu, ikastetxeak diru laguntza emango lioke familiari. Urteko
    Planean agertzen diren irteerez aparte, 4. mailako ikasleek Euskalduna
    Jauregira egingo dutena ere onartzea eskatu da (bertan, Interneti eta
    teknologia berriei buruzko 2 orduko hitzaldian hartuko dute parte).
•   Jantokia. Jantokiko irakasle arduraduna arauak idazten ari da, jantokian
    nola jokatu behar den erakusteko. Jantokia ere heziketa eremua dela
gogoratzen da, eta, beraz, gainerako saioetan gorde behar diren
            portaera arau berberak gorde behar dira.
        •   Kudeaketa Ekonomikoaren Plana. Idazkariak azaldu du, labur.
       Ikastetxearen Urteko Plana aho batez onartu da.



3.     OOG utzi duten gurasoak ordezkatzea

Zuzendariak OOGren estamentuetan gertatu diren bajak bete egin behar direla
azaldu du:
        •   Gurasoak. Guraso Elkartearen aurreko ordezkaria, Pello Imirizaldu,
            Olatz Maguregik ordezkatu du. Beste bi guraso ere ordezkatu behar
            direnez (azken hauteskundeetan libre zeuden plazak betetzeko beste
            guraso baino ez baitziren aurkeztu), zuzendaritzak proposatu du deialdia
            zabaltzea guraso guztien artean, plaza huts horiek betetzeko aukera
            emateko. OOGk onartu egin du proposamena, eta hemendik lasterrera
            abian jarriko dugu prozesua.
        •   Ikasleak. Ordezkari batek huts egin du, eta haren lekua Eztizen
            Arroitajauregik bete du.
        •   Irakasleak. Lehengo guztiek jarraitzen dute.
        •   Langile ez irakasleak. Errose Gandariasbeitiak jarraitzen du, Txomin
            Zuberorekin txandakatuz.
        •   Udaletxeko ordezkaria. Ordezkari berria Jone Perez da.
Ondoren, OOGren Batzordeak eratu dira. Hona aldaketak:
        Bizikidetza Batzordea: Ane Itzal eta Mª Jose Martinez.
        Batzorde Iraunkorra: Ane Itzal.
        Autobabeserako Batzordea: Maixabel Sarriugarte.
        Batzorde Ekonomikoa: Maixabel Sarriugarte eta Edurne Landabaso.



4.     Eskariak eta galderak
•    Ikasketa bidaia. Ikasleen ordezkariak informazioa eman dute: Ezarri zaizkien
     baldintza guztiak bete dituzte. Erroma, Londres edo Bartzelonara joango dira,
     Aste Santuaren aurreko astean. Gutxi gorabeherako aurrekontuak aurkeztu
     dituzte, bai gastuenak, bai sarrerenak. Behin betiko onartzea Batzorde
     Iraunkorraren esku utzi da.
•    Idazkariak adierazi du mezularitza telefonikoaren zerbitzu berri bat kontratatu
     dela, eta bide horrexetatik hartuko dutela gurasoek irteeren eta falten berri.
•    Abenduan “Km Solidarioak” izeneko proiektuan parte hartuko dugula jakinarazi
     da. Save the Children GKEk antolatzen du, eta Kongo eta Boli Kostako umeak
     laguntzeko da. Ikasleek lasterketa batean hartuko dute parte, eta babesleak
     bilatu beharko dituzte, kilometro bakoitzeko diru kantitate jakin bat ordainduko
     dietenak.
•    Ama batek puntu hauek plazaratu ditu, beste guraso batzuek hala eskatuta:
        o Jantokiko txostena eskatu dute. Ez dela posible erantzun zaio, ez da-eta
          txostenik egiten: alde batetik, zaintzaileek ez dute txostena betetzeko
astirik; eta, bestetik, txosten horiek Haur Hezkuntzan bakarrik betetzen
            dira, eta Lehen Hezkuntzan ere ez dira betetzen. Janariaren kalitateari
            buruzko kexak ere badaudela esan du. Guk ez dugula kexa horien berri
            esan zaio, eta bai ikasleek eta bai irakasleek erabiltzen duten
            zerbitzuaren kalitatea egokia dela (batez ere lehen platerarena), saltsa
            batekin egon zela arazoa, baina ordezkatu dutela dagoeneko.
      o Azterketak ematea eskatu dute, gurasoek sinatzeko. Ikasleak
        ebaluatzeko erabiltzen diren dokumentu guztiak ikastetxean gorde behar
        direla adierazi zaio, eta gurasoren batek azterketa bat ikusteko interesa
        badu ikastetxera hurbildu eta eskatu besterik ez duela (kopia bat eraman
        dezake).
      o Salatu du ikasle berberek hartzen dutela beti jolaslekua atsedenaldietan.
        Hori dela eta, proposatu du antolatu beharko litzatekeela nola erabili
        espazioak. Esan zaio irakasleok aztertzen ari garela arazoa, eta taldeen
        ordezkariak ere bilduko direla horretarako.

Beste barik, arratsaldeko seiak eta berrogeian, bilera amaitutzat eman du
zuzendariak. Nik, idazkari bezala, akta honetan adierazitako guztiak egiaztatzen
ditut.




Idazkaria


Obaban, 2012ko urriaren 21an

Más contenido relacionado

Similar a Oog akta zuzenketa

Similar a Oog akta zuzenketa (20)

Akta klaustroa (zuzenketa)
Akta klaustroa (zuzenketa)Akta klaustroa (zuzenketa)
Akta klaustroa (zuzenketa)
 
Akta klaustroa (zuzenketa)
Akta klaustroa (zuzenketa)Akta klaustroa (zuzenketa)
Akta klaustroa (zuzenketa)
 
Akta klaustroa (zuzenketa)
Akta klaustroa (zuzenketa)Akta klaustroa (zuzenketa)
Akta klaustroa (zuzenketa)
 
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoaBidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Hnp Berritu Behar Zuzendariei Aurkezpena
Hnp Berritu Behar Zuzendariei AurkezpenaHnp Berritu Behar Zuzendariei Aurkezpena
Hnp Berritu Behar Zuzendariei Aurkezpena
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Hauspoa web aurkezpena
Hauspoa  web aurkezpenaHauspoa  web aurkezpena
Hauspoa web aurkezpena
 
Haurren kontseilua
Haurren kontseiluaHaurren kontseilua
Haurren kontseilua
 
Haurren kontseilua
Haurren kontseiluaHaurren kontseilua
Haurren kontseilua
 
Haurren kontseilua
Haurren kontseiluaHaurren kontseilua
Haurren kontseilua
 
Hauspoa gurasoen aurkezpena
Hauspoa gurasoen aurkezpenaHauspoa gurasoen aurkezpena
Hauspoa gurasoen aurkezpena
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
 
Sekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoaSekuentzia didaktikoa
Sekuentzia didaktikoa
 
Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Bidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gureaBidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gurea
 
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
 
Urteko plana (jatorrizkoa)
Urteko plana (jatorrizkoa)Urteko plana (jatorrizkoa)
Urteko plana (jatorrizkoa)
 

Oog akta zuzenketa

  • 1. Ordezkaritza Organo Gorenaren ohiko bilera Zehaztasunak Organoa: Joanes Etxeberri BHIko Ordezkaritza Organo Gorena Eguna: 2012/10/21 Tokia: Ikastetxea Hasiera ordua: 17:05 Amaiera ordua: 18:40 Bertaratuak: Bertaratu ezina adierazi dutenak: Gai zerrenda: 1. Aurreko akta irakurtzea. 2. 2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikasturteko Plana aurkeztea eta onartzea. 3. OOG utzi duten gurasoak ordezkatzea. 4. Eskariak eta galderak. Oharra: Lehenengo eta behin, Zuzendariak OOGko kide berriak aurkeztu ditu: Olatz Maguregi, Guraso Elkartearen ordezkaria; Eztizen Arroitajauregi, ikasleen ordezkaria; eta Jone Perez, udaleko ordezkaria (ez da bertaratu). Eztabaidak eta erabakiak: 1. Aurreko akta irakurtzea Ohi bezala, OOGren azken bileratik gaur egunera bitarteko bilera guztien aktak aurrez bidali zaizkie kideei, behar beste denbora izan dezaten patxadaz irakurtzeko. Idazkariak aurrekontuen laburpena egin du, eta galdetu du zalantzarik dagoen edo norbaitek azalpenik behar duen; ez du inork ezer esan. Beraz, aho batez onartu dira akta guztiak. 2. 2011-12 ikasturteko Memoria eta 2012-13 ikasturteko Plana aurkeztea eta onartzea Zuzendariak bi dokumentuetako puntu nagusiak aztertu ditu. a) Memoria • Ikasleen emaitzak. Aurreko urtekoak baino hobeak izan dira: 3 ikaslek bakarrik errepikatu dute, eta beste 2 ikaslek DBHko titulurik gabe bukatu. Guraso batzuek galdetu dute zer dela-eta gainditu duten horren ikasle
  • 2. gutxik irakasgai eta talde jakin batzuetan. Zuzendaritza azalpenak ematen saiatu da, eta eztabaida txiki bat sortu da Matematika gaiari buruz; Matematika irakasle batek mintegi bileretan iritsitako ondorioen berri eman du. • Departamentu didaktikoak. Zehaztu da zer neurritan lortu diren aurrez ezarritako helburuak. • Proiektuak. Zuzendariak nabarmendu du oso garrantzitsuak direla ikastetxearentzat, eta oso positiboki balioesten dituztela: HNP, Agenda 21, Osasun Proiektua, IKT Ikastetxe Eredua… Aniztasunaren trataerarekin loturiko proiektuei dagokienez, gurea proiektu globala dela aipatu du, bai eta proiektuon bidez lorturiko errekurtsoak ikasle guztien artean banatzen direla ere. • Memoria aho batez onartu da. b) Urteko Plana • Talde bat gutxiago (9), baina ikasle gehiago (186) eta irakasle gehiago (30) ditugu aurreko ikasturtean baino. • Irakasleek familien harrerarako duten ordutegia aurkeztu da. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar dela azaldu da, itxaroten ez egoteko edo beste edozein arazo saihesteko. • Ebaluazio datak. Bigarren aurre-ebaluazioa ez dela presentziala izango azaldu da: kontrara, txostenen bidez emango da horren berri. • Zer departamentu ditugun aipatu da. • Irakasgai aukerakoak: aniztasunaren tratamendurako tresnak direla azaldu da. • Proiektuak. Iaz izandako guztiak aurten ere baditugu; horrez gain, DC zabaldu egin da: 3. mailan beste talde bat dugu. Ikasturte honetan landuko ditugun proiektuak aztertu ditu zuzendariak: - PREE/HBSP. 1. eta 2. mailarako errefortzuak. - DC. 3. mailarako indartzeak. - PROA/ELP. Laguntza eta indartze neurriak guztientzat. • Ordu kredituak nola erabiliko ditugun azaldu da: beti ere, era inklusiboan. Gainera, eskola ordutegitik kanpo eta monitoreen laguntzaz, 8-12 ikasleko 5 talde biltzen dira astean 4 orduz etxerako lanak egiteko, zalantzak argitzeko, liburuak irakurtzeko… Ikasturte honetan, monitoreez gain, irakasle bat ere geldituko da saio horietan. • Diagnostikorako ebaluazioa. Adierazi da aurreko ikasturteko probaren emaitzak heltzear daudela, eta, ohikoa den bezala, haien berri emango diegula familiei. Jakinarazi da ikasturte honetan ez dela horrelako probarik egingo. • Irteerak. Helburu pedagogikoa dute, eta derrigorrezkoak dira. Ikasleren batek zailtasun ekonomikoak direla-eta irteerari loturiko gastuei aurre egiterik ez balu, ikastetxeak diru laguntza emango lioke familiari. Urteko Planean agertzen diren irteerez aparte, 4. mailako ikasleek Euskalduna Jauregira egingo dutena ere onartzea eskatu da (bertan, Interneti eta teknologia berriei buruzko 2 orduko hitzaldian hartuko dute parte). • Jantokia. Jantokiko irakasle arduraduna arauak idazten ari da, jantokian nola jokatu behar den erakusteko. Jantokia ere heziketa eremua dela
  • 3. gogoratzen da, eta, beraz, gainerako saioetan gorde behar diren portaera arau berberak gorde behar dira. • Kudeaketa Ekonomikoaren Plana. Idazkariak azaldu du, labur. Ikastetxearen Urteko Plana aho batez onartu da. 3. OOG utzi duten gurasoak ordezkatzea Zuzendariak OOGren estamentuetan gertatu diren bajak bete egin behar direla azaldu du: • Gurasoak. Guraso Elkartearen aurreko ordezkaria, Pello Imirizaldu, Olatz Maguregik ordezkatu du. Beste bi guraso ere ordezkatu behar direnez (azken hauteskundeetan libre zeuden plazak betetzeko beste guraso baino ez baitziren aurkeztu), zuzendaritzak proposatu du deialdia zabaltzea guraso guztien artean, plaza huts horiek betetzeko aukera emateko. OOGk onartu egin du proposamena, eta hemendik lasterrera abian jarriko dugu prozesua. • Ikasleak. Ordezkari batek huts egin du, eta haren lekua Eztizen Arroitajauregik bete du. • Irakasleak. Lehengo guztiek jarraitzen dute. • Langile ez irakasleak. Errose Gandariasbeitiak jarraitzen du, Txomin Zuberorekin txandakatuz. • Udaletxeko ordezkaria. Ordezkari berria Jone Perez da. Ondoren, OOGren Batzordeak eratu dira. Hona aldaketak: Bizikidetza Batzordea: Ane Itzal eta Mª Jose Martinez. Batzorde Iraunkorra: Ane Itzal. Autobabeserako Batzordea: Maixabel Sarriugarte. Batzorde Ekonomikoa: Maixabel Sarriugarte eta Edurne Landabaso. 4. Eskariak eta galderak • Ikasketa bidaia. Ikasleen ordezkariak informazioa eman dute: Ezarri zaizkien baldintza guztiak bete dituzte. Erroma, Londres edo Bartzelonara joango dira, Aste Santuaren aurreko astean. Gutxi gorabeherako aurrekontuak aurkeztu dituzte, bai gastuenak, bai sarrerenak. Behin betiko onartzea Batzorde Iraunkorraren esku utzi da. • Idazkariak adierazi du mezularitza telefonikoaren zerbitzu berri bat kontratatu dela, eta bide horrexetatik hartuko dutela gurasoek irteeren eta falten berri. • Abenduan “Km Solidarioak” izeneko proiektuan parte hartuko dugula jakinarazi da. Save the Children GKEk antolatzen du, eta Kongo eta Boli Kostako umeak laguntzeko da. Ikasleek lasterketa batean hartuko dute parte, eta babesleak bilatu beharko dituzte, kilometro bakoitzeko diru kantitate jakin bat ordainduko dietenak. • Ama batek puntu hauek plazaratu ditu, beste guraso batzuek hala eskatuta: o Jantokiko txostena eskatu dute. Ez dela posible erantzun zaio, ez da-eta txostenik egiten: alde batetik, zaintzaileek ez dute txostena betetzeko
  • 4. astirik; eta, bestetik, txosten horiek Haur Hezkuntzan bakarrik betetzen dira, eta Lehen Hezkuntzan ere ez dira betetzen. Janariaren kalitateari buruzko kexak ere badaudela esan du. Guk ez dugula kexa horien berri esan zaio, eta bai ikasleek eta bai irakasleek erabiltzen duten zerbitzuaren kalitatea egokia dela (batez ere lehen platerarena), saltsa batekin egon zela arazoa, baina ordezkatu dutela dagoeneko. o Azterketak ematea eskatu dute, gurasoek sinatzeko. Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen diren dokumentu guztiak ikastetxean gorde behar direla adierazi zaio, eta gurasoren batek azterketa bat ikusteko interesa badu ikastetxera hurbildu eta eskatu besterik ez duela (kopia bat eraman dezake). o Salatu du ikasle berberek hartzen dutela beti jolaslekua atsedenaldietan. Hori dela eta, proposatu du antolatu beharko litzatekeela nola erabili espazioak. Esan zaio irakasleok aztertzen ari garela arazoa, eta taldeen ordezkariak ere bilduko direla horretarako. Beste barik, arratsaldeko seiak eta berrogeian, bilera amaitutzat eman du zuzendariak. Nik, idazkari bezala, akta honetan adierazitako guztiak egiaztatzen ditut. Idazkaria Obaban, 2012ko urriaren 21an