1. Nola dago gaur egun mundua
Gaia Ipar eta Hego desberdintasunak.
Arazo ekonomikoak, gizarte arazoak eta ingurumen arazoak
Kontsumo Arduratsuen proposamenak
Adina 18 urtetik gorakoak
Parte hartzaile Gutxienez 4-5 pertsona
kopurua Gehienez 20 pertsona
Iraupena 2 ordu
Beharrezko 4 boligrafo
baliabideak Ordenagailua, kañoia eta bozgorailuak
Eranskinak 1 eranskina: Taula nola dago gaur egun mundua
2 eranskina: Irudiak
3 eranskina: “La historia de las cosas” bideoa
Helburuak Taldearen ikuspuntua eta abiaburua ezagutu.
Munduaren egoera zein denari buruz hausnartu, maila ekonomiko,
sozial eta ingurumen mailan.
Ipar eta Hegoaldeko ekintza eta ondorioen konexioak ikusi,
norbanako eta talde mailan.
Identifikatutako arazoei aurre egiteko, guk zer egin dezakegun
pentsatu.
Ekintzaren deskribapena:
Taldeko pertsona ardurasunak ekintza azaltzen du. Ekintzaren norakoa, munduko arazo
ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak zeintzuk diren pentsatzean datza eta guk geuk
zer egin dezakegun arazo horiei aurre egiteko.
Taldea, 4-5 pertsonako azpi-taldeetan banatzen da eta talde hauetako bakoitzari “gaur
egun mundua nola dagoen” taula banatzen zaio (1 eranskina) eta irudiekin doan
dokumentua (2 eranskina).
Talde bakoitzak “gaur egun mundua nola dagoen” taula bete beharko du 20 minututan
zehar (1 eranskina), haien artean munduaren arazo ekonomiko, arazo sozial eta
ingurumen arazoak zeintzuk izan daitezkeen eta arazo hauei aurre egiteko egin
dezakegunaz eztabaidatuz. Lauki bakoitzean talde bakoitzak 3 edo 4 aukera idatziko
ditu. Irudiak (2 eranskina) ideiak emateko erabiltzen dira.
20 minutu pasa ondoren, talde osoa borobilean jarri eta eztabaida bateratu bat hasten
da. Talde batek egiten du hasiera gai bateko aukera batekin eta gainontzeko taldeak
azaldu dutena eransten joango dira, eztabaida amankomun bat sortuz. Arduradunak
planteatuko arazoei buruz datuak sartuko ditu eta gaiak elkartzeaz arduratuko da;
azkenik, taularekin amaituz, zer egin dezakegun azalduko da.
Taldeka egiten den eztabaidak 40-50 minutuko iraupena du.
Eztabaida amaitzen denean “la historia de las cosas” bideoa ikusiko da, 3 eranskina.
Bideoak eztabaidaren gai nagusiak jasotzen ditu 20 minututan, egungo munduko
egoera kontsumoarekin zuzenean harremanduz.
Amaitzeko, taldeari bideoari buruz galdetzen zaio; zer iruditu zaien, zer sentsazio sortu
dizkien, gure ohiturak aldatuz egungo egoera hobetzea daukagun...
1
2. 1 eranskina: Taula NOLA DAGO GAUR EGUN MUNDUA?
ARAZO EKONOMIKOAK ARAZO SOZIALAK
INGURU GIROKO ARAZOAK GURE ESKU, DAUDEN AUKERAK
2
7. 3 eranskina: “La historia de las cosas” bideoa
GAUZEN HISTORIA
On.line:
http://www.youtube.com/watch?v=cQSbAD9M1QQ
http://www.youtube.com/watch?v=9Cxviu6Tzj0&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=jLJqYGnKN-o
Deskarga: http://www.bajaryoutube.com/
7