14. 1964ko Sustapen Industrialeko Planaz geroztik, honako faktoreak hartu ziren kontuan industria kokatzeko: - Lehengaiak hurbil egotea (kontserba fabriketan, zuraren eraldaketan eta mehatzaritzan). - Jendegunea handia izatea (inprenta lantegietan, plastikogintzan, edarigintzan, eraikuntzako material eta osagarrietan). - Beste industria batekiko menpekotasuna (lagungarrizko industrietan, batez ere automobilarenean). - Eskualde mailako politika ekonomikoko erabakiak. Asmoa zen ahalik eta modu homogeneoenean banatzea industria Nafarroan. Industrialdeak sortzeko planak bateratu nahi zituen nekazaritza tradizionala eta industriako lana, Iruñerako nekazari migrazioa gelditzeko, ordurako gogor hasia baitzen. Ideia egokia bazen ere, industrialde hauetako askotan ez ziren burutu asmotan ziren azpiegitura lanak, udalak ez baitziren gai izan lanok beren gain hartzeko. INDUSTRIAREN KOKAPENERAKO FAKTOREAK BIDASOA ARAKILGO KORRIDOREA IRUÑEKO METROPOLI EREMUA EBROKO ARDATZA
15. IRUÑA ORORBIA BERA LESACA LEITZA ALSASUA LIZARRA AGOITZ ZANGOZA TAFALLA CÁSEDA VIANA LODOSA SAN ADRIÁN AZKOIEN MARCILLA VILLAFRANCA VALTIERRA TUTERA CINTRUÉNIGO CASCANTE NAFARROAKO INDUSTRIAREN KOKAERA Industria nagusiak honako eremu hauetan kontzentratzen dira: Iruñeko metropoli eremua. Industria kontzentrazio handieko eremua da, hiriburuaren erakarmenagatik eta komunikazio onak izateagatik. Arakilgo korridorea eta Bisasoako harana. Beste industri eremu inportantea da, non Lesaka, Bera, Altsasu, Leitza, Olazti eta Irurtzungo guneak diren aipagarriak. Ebro ibarreko ardatza. Erriberan industria oso sakabanatua dago: Mendavian, Lodosan, San Adriánen, Azkoienen, Corellan, Cintruénigon eta Cascanten. Tuterak industria handia eta askotarikoa du, hainbat industrialdetan. Viana, Lizarra, Tafalla, Zangoza eta Agoitz ere dira industrigune inportanteak Iruñeko metropoli eremua Arakilgo korridorea Bidasoako harana Ebro ibarreko ardatza
16. IRUÑEKO METROPOLI EREMUA ORIKAIN ARRE UHARTE EGUES IBIRIKU BERRIOBEITI BERRIOZAR ORKOIEN IRUÑA BURLATA La Morea Landaben CORDOVILLA MUTILOA BEITI NOAIN ESKIROTZ ARAZURI Industrialde nagusien kokaera.
17. IRUÑA ORORBIA BERA LESAKA LEITZA ALTSASU LIZARRA CASCANTE AGOITZ ZANGOZA CINTRUÉNIGO VIANA CÁSEDA TAFALLA VILLAFRANCA MARCILLA AZKOIEN SAN ADRIÁN LODOSA TUTERA VALTIERRA Automobila Kimika Papergintza Eraikuntza Metalgintza Elikagaiak SEKTORE INDUSTRIALAK Metalurgiaren Sektorea Langilez eta produkzioz metalurgia da sektore industrial nagusia, batez ere automobilaren, elektra-tresnen eta osagai elektronikoen azpisektorea. Gune nagusiak Iruñe-ko metropoli eremuan, Arakilgo korridorean eta Bidasoako hara-nean. Elikagaien sektorea Gehienbat Erriberan dago. Landare kontserben industriak daude, harakintzakoak eta ardogintzakoak. Esnekien industria, berriz, Nafa-rroako Mendialdean dago. Paperaren sektorea Papergintzako industria Iruña, Leitza, Zangoza eta Atarrabian dago. Beste industria handi batzuk dira industria kimikoa , zurgintzakoa eta elektronikakoa.
18. Gaur egun Nafarroa industrigune sendotua da, Euskadi Ebroko ibarrarekin eta Mediterraneoarekin lotzen duena.