2. Arroza Txinan sortu zen orain dela 9.000 urte Yangtse
ibaiaren haranean.
Arroza edo irrisa Poacea familiako landare bat da, zereal mota bat.
Arroza Asian etxekotu zela ez zegoen dudarik, baina ez zegoen argi
Indian ala Txinan ote zuen jatorria. Arroza gure elikagaietako
importanteena da. Fruitutzat ematen duen alearen elikagarri nagusiak
karbohidratoak dira, proteina batzuk (%7) eta, arroz integralean,
bitamina eta mineral ugari. Arroz zuriak, fintze eta garbiketa
prozesuetan, bitamina eta mineral horietatik gehienak galtzen ditu.
Laburbilduz, arrozak karbohidratoak ematen dizkigu.