3. 1.- ZENTROAREN AURKEZPENA
Laskorain Ikastola, Tolosan kokatuta dagoen ikastola, 18 urte
bitarteko ikasleen hezkuntza beharrei erantzun egokia ematearren herri
ekimenaren bidez sortutako erakundea da, 1968. urtean. Langile talde
konprometitua gurasoekin, eta erakunde lagunekin, ari da elkarlanean
hauen seme-alaben heziketa laguntzeko eta osatzeko; horrela, ikasleak, pertsona buruaskiak,
orekatuak, sortzaileak eta zoriontsuak izatera hel daitezen. Aldi berean euskaldun oso eta
herriaren eraikuntzan partaide zuzenak izan daitezen saiatuko eta horretarako gizarte
eragileekin batera arituko da. Laskorain Ikastola, gaur egun, ikastetxe kontzertatua da eta
Ikastolen Elkarteko kide da. Maila sozioekonomiko ertaina duten familiak dira nagusi ikastetxe
honetan.
Tolosa Gipuzkoako herria da eta 18.000 biztanle inguru ditu. Biztanleriaren gehiengoak
3. Sektorean egiten du lan, baina hala ere kontuan izan behar da industriak Tolosan duen
garrantzia. Egoera sozio-ekonomikoa ona dela esan genezake. Horrela, ikastolako familia
gehienak nagusiki maila sozioekonomiko ertainekoak dira.
Heziketa hoberena eskaintzeaz gain, beste hainbat proiektu martxan dituzte, denak
zein baino zein garrantzitsuagoak:
· Hizkuntza Proiektua
· Euskaraz Bizi
· Eleaniztasuna
· Bertsolaritza
· Heziketa baloreetan
· Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia
· Kurrikulum Proiektuaren etengabeko errebisioa eta hobekuntza
· Kalitatezko gestioa
3
4. Laskorain Ikastola, bi zatitan banatuta dago, bata Sakramentinoetan dagoena eta
bertan bi egoitza daude. Sakramentinoetan urte 0etik 7-8 urte bitarteko ikasleak daude, hau
da Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza osoa eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa.
Sakramentioetako egoitzak
Bestea, berriz, Usabal auzoan kokatzen da eta hau ere bi egoitzez dago osatua.
Laskorain Ikastolaren egoitza nagusia Usalbalgo eraikin. Hau ere, bi egoitzaz dago osatuta.
Bata, handiena, LH3-tik DBH3-ra arte da. Ondoko egoitzan, berriz, DBH4ko eta Batxilergoko
gelak daude.
Usabalgo egoitza Usabalgo egoitza
Laskorain Ikastolan, guztira 1.000 ikasletik gora daude matrikulatuta.
Tolosako ikastola honek, hainbat zerbitzu ere eskaintzen dizkie euren ikasle eta
familiei:
· Jangela
· Haur Txokoa
· Garraioa
· Guraso formazioa
· Eskola Kirola
· Aisialdia
· Udalekuak
4
5. · Bestelakoak:
o Abesbatza
o Antzerkia
o Perkusioa
o Bertso Eskola
o Euskal Dantza
Azpimarratzekoa da, 2004ean zilarrezko Q-a lortu zutela eta 2008an urrezko Q-a jaso
zutela, Eusko Jaurlaritzaren eskutik.
2.IKASTETXEKO TEKNOLOGIAK
Laskorain Ikastola Ikasys proiektuan sartua dago, LHko 3.zikloan erabiltzen dutelarik.
Hau, tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak
lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema
berriztatzailea da. Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna
informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak
(edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Ikasys-ek hiru zeregin ditu:
ñ TREBATZEKO
Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera
sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia,
problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,
ñ MEMORIZATZEKO
Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera
sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak,
geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa,
formulazioa,
ñ NORK BEREA EGITEKO
Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta
indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak
egiteko eskaintzen duen prozesua da.
5
6. Ikasys proiektuaren bidez, haurrek, jarduera ezberdinak egingo dituzte beraz,
eta hauen bidez konpetentzien garapena lortu nahi da. Honetarako, Ikasbook izeneko
ordenagailu mugikorrak dituzte haurrek.
Proiektu honez gain, Laskorain Ikastolak web-orria, Blog ezberdinak, aldizkari birtuala
eta moodle ikasgela birtuala ditu.
Ikastolako web-orrian Ikastolari buruzko informazioa, darabilten hezkuntzari buruzko
informazioa (proiektuak, etapak...), eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa
(jangela, garraioa, udalekuak...) , argazkiak, bideoak, kontakturako informazioa... agertzen dira.
Baita, blog ezberdin horietan, proiektu ezberdinetan... sartzeko estekak ere. Honako hauek
dira Laskorainek dituen blogak:
ñ Laskenglish
ñ Zer berri? Laskorain Ikastolako aldizkari digitala
ñ Plastika ganbaran
ñ Gizarte arloko bloga
ñ Adimen Emozionala
ñ Laskorain abesbatza
ñ Adi zientzialari! DBH
ñ Laskorain Kirol Elkartea
ñ Denborapasak
3.- IRAKASLEEN JARRERAK
Irakaslegoaren teknologia berriekiko jarrerari dagokionez bereizketa garbi bat egin
dezakegu. Batetik, 50 urte inguruko irakasleak eta, bestetik, zentroan lanean hasi berri diren
irakasle gazteagoak.
Lehenengoek teknologia berriekiko errespetua agertzen dute. Hauen ezagutza ez da
oso handia eta, hori dela eta, IKTko zenbait kurtso egin behar izan dute.Microsoft Office Word,
Excel eta Interneten Google bidez bilaketak egitea da gehien erabiltzen dutena. Hala ere,
6
7. agertzen duten jarrera nahiko baikortzat har genezake. Izan ere, ikasteko grina erakusten
baitute, beraiek ere teknologia berriak ezinbestekoak direla konturatu baitira.
Irakasle gazteagoen egoera oso bestelakoa da. Hauek, aspalditik izan dute teknologia
berriekin kontaktua eta askoz ohituagoak daude hauek erabiltzera. Horrela, esaterako, nahiz
eta denek ordenagailu bat izan gelan, zenbaitek beraien ordenagailu eramangarria dute.
Honek erakusten du, teknologiarekiko atxikimendu handiagoa dutela eta badakitela zerekin
moldatzen diren hobeto. Honez gain, askoz trebeagoak dira hauen erabileran ere eta ez dute
inongo beldurrik agertzen teknologia berriekin loturiko kontzeptu berriak ikasterakoan.
Bestalde, Ikastola guztian teknologiaz arduratzen den pertsona bakarra dago, zeinak
ardura hau izateaz gain irakaslea ere baden. Hori dela eta, nahiz eta baliabideak izan sarritan
ezin dira hauek nahi bezain beste erabili, esaterako, zenbait programa instalatzeko,
konpontzeko zain egoten baitira irakasleak.
4.- IKASTOLAKO AZPIEGITURAK ETA BALIABIDEAK
Laskorain Ikastolan ikasleak hasten direnetik (2-3 urte) amaitu arte (18 urte) teknologia
berriak eskura dituztela. Eraikin guztietan ordenagailuak, DVD-ak, musika aparatuak eta abar
daude, beraz, hainbat baliabide teknologiko dituzte ikastetxean. Ikastola honetako azpiegitura
eta baliabide teknologiak aztertzerako garaian, Usabalgo eraikinean sakonduko dugu. Izan ere,
lehen hezkuntzako ikasle gehienak bertan baitaude.
Usabalgo eraikinean, ikasgelak, irakasle gelak eta idazkaritza egoteaz gain, beste hainbat
azpiegitura eskaintzen ditu. Teknologiarekin harreman zuzena duten azpiegiturak honako
hauek dira:
· Ordenagailu gela bat
· Liburutegia, bideo gela ere badena
· Fotokopiagailu gela
· Areto nagusia
· Argazkigintzako gela eta argazkigintzako laborategia
Baliabide teknologikoei dagokionez, nahiko ondo hornitua dagoela esan genezake.
Ordenagailu kopuruari dagokionez, 40 ordenagailu daude guztira ordenagailu guztiak XP
formatukoak dira. Honela banatuta daudelarik:
7
8. Ordenagailu kopurua
Lehen hezkuntzako 12
geletan
DBH-ko geletan 0
Ordenagailu gelan 25
Irakasle gelan 8
idazkaritzan 5
Mahieko ordenagailuaz badaude hainbat eramangarri ere. Aipatu berri ditugun
ordenagailu guztiez gain, azpimarratu beharrekoa dira Ikasys proiekturako erabiltzen dituzten
Ikasbook ordenagailu eramangarriak. Ordenagailu hauek, Lehen Hezkuntzako 3. Zikloan
erabiltzen dituzten eta guztira 30 bat inguru daude. Ikasbook ordenagailuak 7 gelen artean
txandaka erabiltzen dituzte, hau da, ikasle bakoitzak ez du berea.
Lehen Hezkuntzakoak informatikako klaseetara joaten dira, astean ordu batez. Ikasle
hauek word, power point lantzen dituzte.
DBH-ko lehen zikloko ikasleak ere astean ordu batez joaten dira informatikara. Ikasle
hauek gauza konplikatuagoak ikusten dituzte, esaterako, nola egin iragarki bat, egunkarian
nola idazten den, mekanografiarako ariketak
Inprimagailu eta fotokopiagailuei dagokionez, eraikinean gela bat dago lan hauek
egiteko. Bertan, guztira 4 fotokopiagailu daude. Hauetatik, bi txuri beltzean bakarrik
fotokopiatzen du, beste biek, berriz, koloretan. Inprimagailuei dagokionez, denera 5 daude.
Kanoiak, eraikin guztian 4 daude. Lehen hezkuntzarako bat, DBHrako 2 eta bestea areto
nagusian egoten da beti.
Musika aparatuak, VHS/DVD, kamara digitalak eta bideo kamarei erreparatuz gero
honako kopuru hauek daude:
Kopuruak
Musika aparatuak 10
VHS/DVD 1
Kamara digitalak 4
Bideo kamarak 3
Lehen Hezkuntza eta D.B.H.-koek DVD-ak eta bideoak noizbehinka ikusten dituzte,
gaiarekin zerikusia duten bideoak daudenean alegia.
Laskorain Ikastolak teknologia berrien inguruan egin duen azken berrikuntzen artean,
arbel digitalak ikasgeletan jartzea izan da. Horrela, 6. mailako hiru geletan bana dute eta
bestea zuzendaritzako bilera gelan dago. Ikastola guztian, guztira 4 daude.
8
10. HELBURUAK
Oinarrizko gaitasunak:
ñ Hizkuntza-komunikazioarako gaitasuna: Gaitasun honetan erreferentzia egiten zaio
ahozko nahiz idatzizko hizkuntzaren erabilpenari, errealitatea adierazi, interpretatu eta
ulertzeko, jakintza eraikitzeko eta komunikatzeko eta pentsamoldea, emozioak eta
jarrerak antolatu eta auto-erregulatzeko egiten dena
ñ Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: Gaitasun honen
muina da ikaslea informazioa bilatzeko, lortzeko, prozesatzeko eta komunikatzeko eta
ezagutza bihurtzekoa gai izatea. Trebetasun ezberdinak barne hartzen ditu:
informazioa lortzetik hasi eta, behin tratatu ondoren, euskarri ezberdinetan
transmititzera arte iristen da.Bertan sartzen da ere informazioaren teknologien
erabilera eta komunikazioa, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko
elementu gisa.
ñ Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: Gaitasun honek, batetik,
elkarren artean lotura duten balio eta jarrera pertsonalez jabetzeari eta horiek
aplikatzeari heltzen dio; adibidez: erantzukizuna, pertseberantzia, norberak bere burua
ezagutzea eta autoestimua, sormena, norberak bere buruari kritika egitea, emozioak
kontrolatzea, aukeratzeko trebetasuna, arriskuak kalkulatzea eta arazoei aurre egitea,
gogobetetasuna berehala asetzeko beharra luzatzeko aukera, akatsetatik ikastea eta
arriskuak hartzeko gai izatea.
HELBURU ZEHATZAK
ñ Teknologia berriekin erlazionatzea: ordenagailuari dagokionez, interneten bilaketak
egiten ikastea, tekladuan idazten praktikatzea. Baita blogaren funtzionamendua
ulertzea, internetera lanak igoz. Kamara digitalari dagokionez berriz, honen
funtzionamendua eta ordenagailuarekin lotura egiten argazkiak pasatzerako garaian.
Eta berdina grabagailuarekin.
ñ Lana autonomiaz egitea: irakaslearen laguntzarik behar izan gabe lan egiten ikastea.
Hasera batean iraklasearen laguntza osoa behar izango badute ere, denborak aurrera
egin ahala, talde bakoitzak jakin beharko du zer eta nola egin behar duen.
EBALUAZIOA
Ebaluatzerako garaian, egunerokotasuna, ikasle bakoitzaren iniziatiba, jarrera eta
interesa teknologia berriekiko eta erabilera egokia hartuko dira kontutan.
10
11. Azkenik, hobekuntzarako proposamen honetaz gain, irakasleen formakuntza aipatu
nahiko genuke. Teknologia ezinbesteko bihurtu den garai honetan, garrantzitsua iruditzen
zaigu irakasleak teknologia berrien inguruan zenbait ezagutza izatea, batez ere adinekoak. Izan
ere, nabaria baita irakasle gazteek ezagutza gehiago dituztela.
11