SlideShare una empresa de Scribd logo
1 de 4
TPACK
 (Teknologia, pedagogia eta diziplinaren
                ezagutza)


       Teknologien integrazio arrakastatsuaren gakoa hezkuntza curriculumaren
edukian eta teknologiaren erabilera egokian dago. Teknologiak hezkuntzan modu
didaktiko   batean       txertatzeko,   hezkuntza   plangintzak,   ohiko   curriculumaren
baldintzapenak, jardute pedagogiko eraginkorra eta eskuragarri dagoen teknologiaren
aukera eta mugak kontuan hartu behar ditu.

   IKT-ak hezkuntzan integratzea bermatzen duen jakintza espezializatu eta oso
erabiliari “teknologia, pedagogia eta diziplinaren ezagutza” deritzo, eta TPCK edo
TPACK gisa laburtu ohi da. Beraz, TPACK-ak curriculum-eduki edo diziplina jakin
baten ezagutza, diziplina hori modu egoki batean irakasteko pedagogiaren ezagutza
eta diziplina hori irakasteko lagungarri izan daitekeen teknologiaren erabilera egokiaren
ezagutza biltzen ditu.


   Ezagutza multidiziplinar honen oinarrian dagoen teoriaren arabera ezagutza mota
desberdinak daude, hiru direlarik oinarrizkoak:

       Ezagutza teknologikoa.
       Ezagutza pedagogikoa.
       Ezagutza diziplinarra.



   Oinarrizko ezagutza hauek konbinatuz, ezagutza mota desberdinak lortzen dira:



       Ezagutza pedagogiko diziplinarra: Diziplina jakin bat irakasteko behar den
       ezagutza.
       Ezagutza teknologiko diziplinarra: Teknologia diziplina konkretu batean
       aplikatzeko behar den ezagutza.
Ezagutza teknologiko pedagogikoa: Teknologia pedagogikoki erabiltzeko
       behar den ezagutza. Ezagutza hau ez da modu isolatu batean ematen, izan ere
       ezagutza diziplinarrik gabe ez du inongo baliorik.

   :




       Irakasleen ezagutza hauetako bakoitza testuinguruaren faktore anitzek
baldintzatzen dute, besteak beste, kulturak, estatus sozioekonomikoak eta eskolaren
antolaketak.

       Bestalde, ezagutza profesionala den heinean, TPACK-ak         garatzen joateko
beta du, eta teknologia didaktikoaren komunitateak irakasleei ideia hau martxan jartzen
laguntzeko bideak zabaltzen dihardu dagoeneko. TPACK-a garatzeko estrategiek
hezkuntza plangintzari buruzko bibliografia dute iturburutzat eta teknologiak eta
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen aukeraketa zuzen eta sistematikoa helburu duten
jardueretan eta curriculumean oinarritutako ikuspegia proposatzen dute.
Tresna eta iturri digitalek ahalbideturiko heziketa-antolakuntza konplexua izan
daiteken arren (erabaki bakoitzak jada hartuta edo hartzear dauden beste zenbait
erabakiren alderdi batzuk baldintza ditzake), irakaskuntza-ikaskuntza prozesu jakin bat
oinarrizko bost heziketa-erabakiren ondorio bezala definitu daiteke.

     Heziketa helburuen aukeraketa.

     Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren izaerari              buruzko erabaki didaktiko
     praktikoak hartzea.

     Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gauzatzeko jarduera mota ezberdinen
     hautaketa eta ordenaketa.

     Ikasleak zer eta nola ikasten ari diren argituko duen ebaluaziorako estrategia
     aukeratzea.

     Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan etekin handiagoa ateratzen lagunduko
     duten tresna eta iturrien aukeraketa.




     TPACK-ean      oinarritutako   metodologia,      irakasleek      irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan teknologia didaktikoak barneratzeko izan ohi duten moduarekin alderatuz
gero, guztiz ezberdina da. Orokorrean, eskuragarri dagoen teknologiaren aukera eta
muga didaktikoak aztertu ohi dira lehenbizi eta jarraian, curriculumean oinarritutako
helburuak hautatzen dira. TPACK-aren ikuspegitik aldiz, ez dira Ikt-ak hautatzen
curriculumean    oinarrituriko   ikasketa-helburuak     eta     jarduerak    definitu     ezean.
Ikasketaren helburu eta jarduerentzat egokienak diren teknologiak bukaeran
aukeratzean,    irakaskuntza-ikaskuntza      prozesua         nahiz    teknologia       didaktiko
eraginkorrenak erabiltzea errazten (edota ziurtatzen) da, bi xedeen artean lehena
indartuz. Lehendabizi eta nagusiki curriculumean oinarritutako jardueren eduki eta
izaeran arreta jarriz, TPACK-a hezkuntza-antolaketaren alderdi bezala garatzea lortzen
da, nolabaiteko teknozentrismoa saihestuz.

     . Teknologia didaktiko anitz, egoki eta pedagogikoki aberasgarri direnen erabilera
ahalbidetzen duen eta curriculuma euskarritzat duen hezkuntza plangintza erronka
zirraragarria da. Izan ere, teknologien erabilera aberasgarria sustatzen duten jarduera
didaktiko multzo zabal batetik erabaki zehatz eta hausnartuak tentuz hartzea
beharrezkoa da. Horretarako ezagutza pedagogikoa, ezagutza diziplinarra eta
ezagutza teknologikoa biltzen dituen ezagutza globala (TPACK) beharrezkoa delarik.
Zoritxarrez, oraindik irakasle askok tresna eta iturri digitalak hautatuz ekiten du
irakaskuntza-ikaskuntza    prozesua    antolatzeko       bidea   eta   hezkuntza   horrela
antolatzean, hezkuntza teknozentrikoa bilakatzen da. Hezkuntza teknozentrikoak, kasu
bakan batzuetan ez ezik, ez die curriculumean oinarrituriko edukien maila eskuratzen
laguntzen ikasleei, eduki horiek (eta ikasleen maila) ez baitira hasieratik kontutan
izaten hezkuntza plangintzan.       Izan ere, eskutik doazen beste erabaki asko
(irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren definizioa barne) hautatutako teknologien
erabilerak baldintzatzen ditu, testuinguru pedagogiko berezi baten baitan dagoen ikasle
talde jakin batentzat eta diziplina jakin batentzat egokiena dena kontutan izan gabe.

       Argi geratu den bezala, helburua tresna eta iturri digital nahiz ez digitalak modu
egokian barneratuko dituen antolakuntza didaktiko eraginkorra lortzea da, horretarako
ezinbestekoak diren aukeraketa pedagogiko hausnartu, orekatu eta ongi errotuak
eginez.

       Jardueretan oinarrituriko hezkuntza-antolakuntza estrategiak ez dira gauza
berria. TPACK-aren garapenerako metodo honen ekarpen berezia, irakaskuntza-
ikaskuntza prozesuak teknologia didaktikoekin konbinatzean datza, horrela, teknologia,
pedagogia eta diziplinaren ezagutza jasotzen dituen curriculumean oinarrituriko
jarduera mota anitzen egitura ulergarriak eraikitzeko.

Más contenido relacionado

Similar a Tpack

Similar a Tpack (20)

Zertarako eta nolako teknoologia behar dugu irakaslea izateko lehen hezkuntz...
Zertarako eta nolako teknoologia behar dugu irakaslea izateko lehen  hezkuntz...Zertarako eta nolako teknoologia behar dugu irakaslea izateko lehen  hezkuntz...
Zertarako eta nolako teknoologia behar dugu irakaslea izateko lehen hezkuntz...
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Azken irakurketa ikt
Azken irakurketa iktAzken irakurketa ikt
Azken irakurketa ikt
 
Baliabide eta bitarteko teknologikoen antolaketa hezkuntzan
Baliabide  eta bitarteko teknologikoen antolaketa hezkuntzanBaliabide  eta bitarteko teknologikoen antolaketa hezkuntzan
Baliabide eta bitarteko teknologikoen antolaketa hezkuntzan
 
La alfabetización profesorado
La alfabetización profesoradoLa alfabetización profesorado
La alfabetización profesorado
 
Konpetentzia digitala
Konpetentzia digitalaKonpetentzia digitala
Konpetentzia digitala
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ikastaroak08ii
Ikastaroak08iiIkastaroak08ii
Ikastaroak08ii
 
Ikastaroak II
Ikastaroak IIIkastaroak II
Ikastaroak II
 
Ikastaroak08II
Ikastaroak08IIIkastaroak08II
Ikastaroak08II
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Ikastaroak08 Ii
Ikastaroak08 IiIkastaroak08 Ii
Ikastaroak08 Ii
 
Barria 200308190921
Barria 200308190921Barria 200308190921
Barria 200308190921
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
Irakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokienIrakaskuntza jarduera egokien
Irakaskuntza jarduera egokien
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Konpetentzia Digitalak
Konpetentzia DigitalakKonpetentzia Digitalak
Konpetentzia Digitalak
 
2. laburpena
2. laburpena2. laburpena
2. laburpena
 

Tpack

  • 1. TPACK (Teknologia, pedagogia eta diziplinaren ezagutza) Teknologien integrazio arrakastatsuaren gakoa hezkuntza curriculumaren edukian eta teknologiaren erabilera egokian dago. Teknologiak hezkuntzan modu didaktiko batean txertatzeko, hezkuntza plangintzak, ohiko curriculumaren baldintzapenak, jardute pedagogiko eraginkorra eta eskuragarri dagoen teknologiaren aukera eta mugak kontuan hartu behar ditu. IKT-ak hezkuntzan integratzea bermatzen duen jakintza espezializatu eta oso erabiliari “teknologia, pedagogia eta diziplinaren ezagutza” deritzo, eta TPCK edo TPACK gisa laburtu ohi da. Beraz, TPACK-ak curriculum-eduki edo diziplina jakin baten ezagutza, diziplina hori modu egoki batean irakasteko pedagogiaren ezagutza eta diziplina hori irakasteko lagungarri izan daitekeen teknologiaren erabilera egokiaren ezagutza biltzen ditu. Ezagutza multidiziplinar honen oinarrian dagoen teoriaren arabera ezagutza mota desberdinak daude, hiru direlarik oinarrizkoak: Ezagutza teknologikoa. Ezagutza pedagogikoa. Ezagutza diziplinarra. Oinarrizko ezagutza hauek konbinatuz, ezagutza mota desberdinak lortzen dira: Ezagutza pedagogiko diziplinarra: Diziplina jakin bat irakasteko behar den ezagutza. Ezagutza teknologiko diziplinarra: Teknologia diziplina konkretu batean aplikatzeko behar den ezagutza.
  • 2. Ezagutza teknologiko pedagogikoa: Teknologia pedagogikoki erabiltzeko behar den ezagutza. Ezagutza hau ez da modu isolatu batean ematen, izan ere ezagutza diziplinarrik gabe ez du inongo baliorik. : Irakasleen ezagutza hauetako bakoitza testuinguruaren faktore anitzek baldintzatzen dute, besteak beste, kulturak, estatus sozioekonomikoak eta eskolaren antolaketak. Bestalde, ezagutza profesionala den heinean, TPACK-ak garatzen joateko beta du, eta teknologia didaktikoaren komunitateak irakasleei ideia hau martxan jartzen laguntzeko bideak zabaltzen dihardu dagoeneko. TPACK-a garatzeko estrategiek hezkuntza plangintzari buruzko bibliografia dute iturburutzat eta teknologiak eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen aukeraketa zuzen eta sistematikoa helburu duten jardueretan eta curriculumean oinarritutako ikuspegia proposatzen dute.
  • 3. Tresna eta iturri digitalek ahalbideturiko heziketa-antolakuntza konplexua izan daiteken arren (erabaki bakoitzak jada hartuta edo hartzear dauden beste zenbait erabakiren alderdi batzuk baldintza ditzake), irakaskuntza-ikaskuntza prozesu jakin bat oinarrizko bost heziketa-erabakiren ondorio bezala definitu daiteke. Heziketa helburuen aukeraketa. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren izaerari buruzko erabaki didaktiko praktikoak hartzea. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gauzatzeko jarduera mota ezberdinen hautaketa eta ordenaketa. Ikasleak zer eta nola ikasten ari diren argituko duen ebaluaziorako estrategia aukeratzea. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan etekin handiagoa ateratzen lagunduko duten tresna eta iturrien aukeraketa. TPACK-ean oinarritutako metodologia, irakasleek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan teknologia didaktikoak barneratzeko izan ohi duten moduarekin alderatuz gero, guztiz ezberdina da. Orokorrean, eskuragarri dagoen teknologiaren aukera eta muga didaktikoak aztertu ohi dira lehenbizi eta jarraian, curriculumean oinarritutako helburuak hautatzen dira. TPACK-aren ikuspegitik aldiz, ez dira Ikt-ak hautatzen curriculumean oinarrituriko ikasketa-helburuak eta jarduerak definitu ezean. Ikasketaren helburu eta jarduerentzat egokienak diren teknologiak bukaeran aukeratzean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua nahiz teknologia didaktiko eraginkorrenak erabiltzea errazten (edota ziurtatzen) da, bi xedeen artean lehena indartuz. Lehendabizi eta nagusiki curriculumean oinarritutako jardueren eduki eta izaeran arreta jarriz, TPACK-a hezkuntza-antolaketaren alderdi bezala garatzea lortzen da, nolabaiteko teknozentrismoa saihestuz. . Teknologia didaktiko anitz, egoki eta pedagogikoki aberasgarri direnen erabilera ahalbidetzen duen eta curriculuma euskarritzat duen hezkuntza plangintza erronka zirraragarria da. Izan ere, teknologien erabilera aberasgarria sustatzen duten jarduera didaktiko multzo zabal batetik erabaki zehatz eta hausnartuak tentuz hartzea beharrezkoa da. Horretarako ezagutza pedagogikoa, ezagutza diziplinarra eta ezagutza teknologikoa biltzen dituen ezagutza globala (TPACK) beharrezkoa delarik.
  • 4. Zoritxarrez, oraindik irakasle askok tresna eta iturri digitalak hautatuz ekiten du irakaskuntza-ikaskuntza prozesua antolatzeko bidea eta hezkuntza horrela antolatzean, hezkuntza teknozentrikoa bilakatzen da. Hezkuntza teknozentrikoak, kasu bakan batzuetan ez ezik, ez die curriculumean oinarrituriko edukien maila eskuratzen laguntzen ikasleei, eduki horiek (eta ikasleen maila) ez baitira hasieratik kontutan izaten hezkuntza plangintzan. Izan ere, eskutik doazen beste erabaki asko (irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren definizioa barne) hautatutako teknologien erabilerak baldintzatzen ditu, testuinguru pedagogiko berezi baten baitan dagoen ikasle talde jakin batentzat eta diziplina jakin batentzat egokiena dena kontutan izan gabe. Argi geratu den bezala, helburua tresna eta iturri digital nahiz ez digitalak modu egokian barneratuko dituen antolakuntza didaktiko eraginkorra lortzea da, horretarako ezinbestekoak diren aukeraketa pedagogiko hausnartu, orekatu eta ongi errotuak eginez. Jardueretan oinarrituriko hezkuntza-antolakuntza estrategiak ez dira gauza berria. TPACK-aren garapenerako metodo honen ekarpen berezia, irakaskuntza- ikaskuntza prozesuak teknologia didaktikoekin konbinatzean datza, horrela, teknologia, pedagogia eta diziplinaren ezagutza jasotzen dituen curriculumean oinarrituriko jarduera mota anitzen egitura ulergarriak eraikitzeko.