1. Deusto Business
School
Bilboko campusa
Azaroak 24 eta 25
Giza baliabideetako lantegia
Enpresen baliabiderik baliotsuena, pertsonak alegia,
nola kudeatzen den ikusiko duzu.
Burtsa lantegia
Balioen merkatuek zelan funtzionatzen duten
ezagutu eta inbertsioko erabakiak hartzen hasiko
zara.
International Business-en lantegia
Gaur egungo mundu globalizatuan enpresek nolako
garrantzia duten ikasiko duzu.
Marketineko lantegia
Gure ikasleek proposatutako produktu edo
zerbitzu baten komunikazio eta marketin kanpaina
diseinatuko duzu.
Donostiako campusa
Azaroak 25
2.0 marketineko lantegia
Bertatik bertara ezagutuko duzu nolako eragina
duten teknologia berriek marketin kanpainen
diseinuan eta plangintzan.
Lantegia: IKTak enpresaren zerbitzura
Informatikako Ingeniaritza enpresa munduan nola
inplementatzen den ulertuko duzu.
Zuzenbide
Fakultatea
Abenduak 9
Grebatik akordiora
Zuzenbideko + Lan Harremanetako gradu bikoitzeko
lantegi bat da, ikasleak lan mundura hurbiltzeko,
simulazioko dinamika baten bidez.
Zer gertatzen da Zararekin? Ongi etorri
enpresaren azterketa juridikora
Zuzenbideko graduaren + Ekonomia Espezialitatearen
jarduera honetan, enpresaren arlo juridikoari buruzko
guztia ikasiko duzu, multinazional baten kasuaren
bidez.
Zure segurtasuna sarean
Sareko segurtasuna ez da jokoa, baina Zuzenbideko
Graduaren + IKTen Zuzenbideko espezialitatearen
dinamika honen bidez, ohartuko zara zelako
arriskuak dakartzan gizarte sareak eta teknologia
berriak txarto erabiltzeak.
Argibide gehiago eta izen ematea:
ikasleberriak.deusto.eus
ikasleberriak@deusto.es
2. Psikologia eta
Hezkuntza
Fakultatea
Otsailaren 10etik 19ra
Jardunaldi didaktiko esperimentalak
Helburua da batxilergoko ikasleak Psikologiara
eta Hezkuntzara hurbiltzea modu serioan eta, aldi
berean, ikusgarri eta erakargarrian. Azken finean,
Unibertsitatean ikasteko moduaren lehenengo
esperientzia eskaini nahi zaie.
Psikologia eta Hezkuntzarekin lotutako gaiak
jorratuko dira, fakultateko titulazio guztietako arlo
komunak eta interesgarriak.
Jardunaldi hauek Deusto Psych ezagutzeko aukera
ere ematen dute, hau da, Psikologia eta Osasuneko
I+G+b unitatea.
Jarduerak graduondoko ikasleekin eta fakultateko
irakasleekin elkarlanean antolatu eta egiten dira.
Urtero, goizeko jardunaldi hauetara ikastetxeak
etortzen dira, beren orientazioko jardueren
barruan. Interesa duten guztiak daude gonbidatuta
esperientzia honetan parte hartzera.
Gizarte eta
Giza Zientzien
Fakultatea
Otsailaren 29tik martxoaren 3ra
«Hoteleko zuzendaria egun batez»
Bertatik bertara ezagutu nahi duzu zer den hotel bat
kudeatzea bertako zuzendaria izanik? Jakin-mina
sortzen dizu lanbide horrek? Turismoko Gradua ikasi
nahi zenuke? Hartu parte lantegi honetan aditu baten
eskutik eta berehala jakingo duzu.
Puri-purian dagoen gai bat eztabaidatu nahi?,
baduzu interesik nazioarteko harremanetan?
Puri-purian dauden gaiei buruz eztabaidatzea
proposatzen dizugu. Gure graduko ikasleek gidatuko
gaituzte, munduko gertakariez duten ikuspegia
emanez.
Hizkuntzen eta kulturen inguruko solasaldia
Antzezlan batean parte hartu nahi dut, edo
hizkuntzalaritzak teknologia berrietan duen zeregina
ikertu, edo euskal mitologiaz gehiago jakin...
Bizi kulturen arteko benetako giroa eta hartu parte
Hizkuntza Modernoetako, Hizkuntza Modernoetako
eta Kudeaketako eta Euskal Hizkuntza eta Kulturako
graduetako ikasleek antolatutako jardueretan.
Gizartean esku hartzeko teknikak
Zein da gizarte langilearen benetako zeregina?
Lantegi honetan modu esperimentalean ezagutuko
duzu profesional horiek zer teknika erabiltzen
dituzten, kasu praktikoen bidez.
Ingeniaritzako
astea
Martxoaren 9tik 11ra
Astebete gure ingeniaritza arlo nagusiak ezagutzeko,
jarduera eta lantegien bidez, modu praktiko eta
dinamikoan.
ForoTech erakusketa: lagin teknologikoen artean
kuxkuxeatzen ibili eta gure inguruko enpresa eta
erakundeen berritzeko ahalmena miretsiko duzu.
Lantegiak ikasturte osoan zehar: gozatu eta ibili
tarte baten trastea.deusto.eus helbidean.