SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Download to read offline
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
Ebazpena, 2015eko otsailaren 23koa, Hezkuntza Berriztatzeko
zuzendariarena, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa
profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probak
arautzeko eta 2015-2016 ikasturterako probetara deitzeko dena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52.2.
artikuluan xedatzen denez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-
mailako zikloetan sartzeko beharrezkoa da Batxilergoko titulua edo
baliokidetzat jotzen den beste titulu bat izatea eta, gainera,
berariazko sarrera-proba bat egitea, egiaztatzeko ikasleak badituela
kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko beharrezko gaitasunak. Dena
den, nahiz eta titulu horiek ez izan, baldin eta adinarekin loturiko
baldintza batzuk betetzen badituzte, ikasleek aukera dute ikasketa
horiek egiteko, betiere, sarrera-proba gainditzen badute.
Bestalde, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuak, Arte
Plastikoetako eta Diseinuko ikasketen antolamendu orokorra ezartzen
duenak, V. kapituluan, horrelako ikasketak egiteko eskakizunez gain,
honakoak ere ezartzen ditu: berariazko proba egiteko salbuespenak,
eskakizun akademikoak betetzen ez dituzten ikasleentzako probak,
proben arauketa eta baliozkotasuna, eta tokiak gordetzeko sistema.
Azkenik, 2/2006 Lege Organikoko 52.5. artikuluak eta 596/2007
Errege Dekretuko 15.4. eta 17.1. artikuluek Hezkuntza, Hizkuntza
Politika eta Kultura Sailari egokitzen diote horrelako probak
arautzeko eskumena. Horregatik, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa. Xedea eta aplikazio-eremua
Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-
mailako heziketa-zikloetan sartzeko prozesua arautzea da ebazpen honen
xedea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan horrelako zikloetan sartzeko
urteroko proba egiteko deialdi ohikoa eta ezohikoa egitea ere.
Bigarrena. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa
profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko eskakizunak
Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan sartzeko,
beharrezkoa da Batxilergoko titulua edo baliokidetzat jotzen den
titulu bat izatea.
Era berean, eskakizun akademiko horiek betetzeaz gain, beharrezkoa
da berariazko proba bat gainditzea, egiaztatzeko ikasleak badituela
kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko beharrezko gaitasun eta
ezaupide artistikoak.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
Hirugarrena. Ikasleek proba egiteko bete beharreko eskakizun
akademikoak
Honako eskakizun hauetako bat betetzen duten ikasleek egin dezakete
Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako
heziketa-zikloak egiteko berariazko sarrera-proba:
1. Batxilergoko titulua edo titulu baliokide bat izatea.
2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua
izatea.
3. Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu-titulua
izatea, 1963ko ikasketa-planaren edo plan esperimentalaren arabera.
4. Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua edo Lanbide
Heziketako goi-mailako teknikari-titulua izatea.
5. Unibertsitateko titulu bat edo baliokide bat izatea.
6. Ondorio akademikoetarako aipatutako ikasketen baliokidetzat
jotzen diren ikasketak gainditu izana.
7. Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba
gainditu izana.
8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionalak egiteko
eskakizun akademikoak egiaztatzearen ordezko heldutasun-proba gainditu
izana.
9. Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-
probaren zati komuna gainditu izana.
Laugarrena. Berariazko proba egiteko salbuespenak
1. Honako tituluetakoren bat dutenek ez dute berariazko proba egin
beharrik Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako goi-mailako
zikloetan sartzeko:
a) Kasuan kasuko ikasketekin loturiko lanbide-arlo baten
barruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari-
titulua edo baliokidetzat jotzen den bat.
b) Arte Batxilergoko titulua edo Arte Batxilergo
Esperimentaleko titulua.
c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako titulua,
edozein espezialitatetan, edo baliokidetzat jotzen den bat.
d) Kultura Ondasunen Zaintza eta Zaharberrikuntzako goi-
mailako titulua, edozein espezialitatetan.
e) Arteko gradua edo baliokide bat.
f) Arkitekturako gradua edo baliokide bat.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
g) Industria Diseinuko Ingeniaritzako gradua edo baliokide
bat.
2. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak salbuetsi egin
ditzake honako bi baldintzak betetzen dituzten ikasleak: batetik,
maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak, 52.1.
eta 52.2. artikuluetan ezartzen dituen eskakizun akademikoak betetzea
eta, bestetik, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzea
kasuan kasuko goi-mailako heziketa-zikloko gaitasun profesionalekin
zuzeneko lotura duen lan batean. Horretarako, ikasleek honako
dokumentuak aurkeztuko dituzte gutxienez:
a) Ikasleak zer enpresatan lortu duen lan-esperientzia, haren
ziurtagiri bat, datu hauek berariaz ematen dituena: kontratuaren
iraupena, egindako lana eta dena delako lana egiten emandako
denbora.
b) Beren kontura jardun duten langileek, zergapekoen erroldan
alta hartu duten ziurtagiria.
c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta/edo
ikaslearen lan-mutualitatearen egiaztagiri bat, enpresa eta
kontratazio-aldia adierazten dituena.
Proban izena emateko eskabidean bertan eskatuko da salbuespena, eta
eskaera justifikatzeko dokumentuak aurkeztuko dira eskabidearekin
batera.
Bosgarrena. 2015-2016 ikasturterako sarrera-proba egiteko izen-
ematea: prezio publikoak, lekua eta epeak
1. Proba egin behar duten ikasleek bakarrik emango dute izena Arte
Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko
proban, baita lan-esperientzia dela-eta salbuespena eskatzen dutenek
ere.
2. Proban izena emateko, eskabide bat aurkeztuko dute
interesdunek, sinatuta, ebazpen honen I. eranskineko ereduari
jarraikiz. Era berean, nortasun-agiria eta bankuan dagokion tasa
ordaindu duten frogagiria aurkeztuko dute, ebazpen honen arabera
kasuan-kasuan dagozkion dokumentuekin batera.
3. Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan emango
da izena, honako helbidean: Aguraingo Taldearen kalea z. g. Eskolak
berak jakinaraziko die interesdunei, bere webgunean
(www.easdvitoria.com,nola gauzatu izen-ematea.
4. Izena emateko epea
Ohiko deialdian izena emateko epea 2015eko ekainaren 1etik 8ra
bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
Ezohiko deialdian izena emateko epea 2015eko ekainaren 24tik 26ra
bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
5. Proba egiteko eguna eta lekua
Eguna: Ohiko deialdiaren barruko proba 2015eko ekainaren 15ean izango
da, 09:00etan.
Ezohiko deialdiaren barruko proba 2015eko uztailaren 1ean
izango da, 09:00etan.
Lekua: Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola,
Aguraingo Taldearen kalea z. g.
6. 2013ko uztailaren 10eko Aginduak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika
eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio
publikoak finkatzeko denak, xedatzen duenaren arabera, deialdian parte
hartzen duten ikasleek 28,02 euro ordainduko dute, sarrera-probaren
prezio publiko gisa, honako IBAN kodea duen kontu korrontean: ES40
2095 0611 00 1090952770. Ordainagirian, izena eta bi abizen adieraziko
dituzte, eta "Sarrera-proba" azalpena zehaztuko dute.
7. Urte bereko ohiko deialdian bakarrik, Hezkuntzako
sailburuordearen 2014ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez deitutako
heldutasun-probetan parte hartzen dutenek ez dute izango prezio
publikorik ordaindu beharrik, baina, horretarako, heldutasun-proban
parte hartu dutela egiaztatuko dute, dagozkion dokumentuak aurkeztuta.
Ezohiko deialdian ere izena eman nahi badute, berriz, dagozkion tasak
ordainduko dituzte.
8. Proba euskaraz edo gazteleraz egin ahalko da. Ikasleek izena
emateko eskabidean adieraziko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.
9. Proba egiteko, nortasun-agiri bat aurkeztuko dute ikasleek
(NAN, pasaportea, egoitza-baimena...), eta beharrezko material guztia
eramango dute.
10. Bere webgunean, proba egiteko egutegia eta probaren behin-
behineko eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Arte eta Goi
Mailako Diseinu Eskolak, baita probari buruzko beste edozein datu
esanguratsu ere.
11. Datu pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikoarekin bat,
eskabidea betetzeak berekin dakar interesdunak baimena ematea bertan
adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika
eta Kultura Saileko fitxategi informatizatuetan gordetzeko. Lege
berarekin bat, datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eta
haien aurka egiteko eskubideak erabil ditzake interesdunak, Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko
Zuzendaritzaren aurrean.
Seigarrena. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek denbora eta bitarteko
materialak egokitzeko eska dezakete, gainerako ikasleen aukera berak
izateko. Eskabideak dakarren tartea ez bada nahikoa beharrezko
egokitzapena adierazteko, orri atxiki batean azalduko dute.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
Zazpigarrena. Sarrera-probaren egitura
Hiru ariketak osatuko dute Arte Plastikoetako eta Diseinuko
ikasketa profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloak egiteko
berariazko sarrera-proba, eta kasuan kasuko lanbide-arlo
artistikoarekin loturiko Arte Batxilergoko modalitateko ikasgaietakoak
izango dira eduki eta ebaluazio-irizpideak.
a) Goi-mailako heziketa-zikloetako Barnealdeen Diseinua
arloari dagokionez, II. eranskinak dakartza sarrera-probaren egitura
eta ebaluazio-irizpideak.
b) Goi-mailako heziketa-zikloetako Komunikazio Grafikoa eta
Ikus-entzunezkoa arloari dagokionez, III. eranskinak dakartza sarrera-
probaren egitura eta ebaluazio-irizpideak.
c) Goi-mailako heziketa-zikloetako Arte Bitxigintza arloari
dagokionez, IV. eranskinak dakartza sarrera-probaren egitura eta
ebaluazio-irizpideak.
Zortzigarrena. Sarrera-probaren ebaluazioa
1. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako arduradunak izendatuko
du epaimahaia, eta epaimahaiburuak eta lau epaimahaikidek osatuko
dute. Lau epaimahaikideak irakasleak izango dira, eta bi Bigarren
Hezkuntzako irakasleen kidegokoak izan ahalko dira.
2. Epaimahaikide izateko, proba osatzen duten ariketekin loturiko
espezialitateetan gaitasun profesionala duten irakasleak proposatu
ahalko ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak.
3. Epaimahaiak laguntza eskatu ahalko die egoki deritzen
aholkulariei.
4. Honakoak izango dira epaimahaiaren egitekoak:
a) Probak prestatzeko eta egiteko prozesua antolatzea. Probak
bakarrak izango dira Euskal Autonomia Erkidego osoan.
b) Lan-esperientzia dela-eta aurkezten diren salbuespen-eskaerak
aztertzea eta, aurkezten diren dokumentuetan oinarrituz, Hezkuntza
Berriztatzeko Zuzendaritzari salbuespen bakoitzari buruzko iritzia
ematea, hark ebatz dezan. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak
ebazpenaren berri emango dio epaimahaiari.
c) Ebaluazio-saioak antolatzea eta aktak egitea.
d) Aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.
e) Sarrera-probak behar bezala egiten direla eta indarrean dagoen
legedia betetzen dela zaintzea.
5. Honakoak ebaluatuko ditu epaimahaiak: ideiak zehazteko eta
egokiro azaltzeko gaitasuna, irudikatzeko eta komunikatzeko gaitasuna,
eta sen artistikoa eta sentsibilitatea.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
6. Honela kalifikatuko dira sarrera-probak:
Proba osatzen duen ariketa bakoitzari 0 eta 10 arteko nota jarriko
zaio. Ikasleek proba gaindituko badute, hiru ariketa horietako
batez besteko puntu kopuruak 5ekoa edo handiagoa izan behar du.
Bederatzigarrena. 2015-2016 ikasturterako sarrera-probetako
emaitzen argitalpena eta erreklamazioak
1. Behin-behineko kalifikazioak Arte eta Goi Mailako Diseinu
Eskolaren webgunean argitaratuko dira, proba egin eta astebetera
gehienez.
2. Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete kalifikazioaren kontra,
behin-behineko emaitzak argitaratu eta 48 orduan, epaimahaiburuaren
aurrean, Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako Idazkaritzak banatuko
duen ereduaren arabera. Behin betiko kalifikazioak onartuta ebatziko
dira erreklamazioak.
3. Behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta astebetean
argitaratuko dira gehienez behin betiko kalifikazioak, Arte eta Goi
Mailako Diseinu Eskolaren webgunean.
4. Ikasleek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete behin betiko
kalifikazioen kontra, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako
arduradunaren aurrean, kalifikazioak argitaratu eta hilabetean.
Hamargarrena. Sarrera-probaren baliozkotasuna
1. Sarrera-proba gainditzeak Estatu osoan izango du balioa, eta,
indarrean dagoen legediarekin bat, kasuan kasuko heziketa-zikloan
matrikulatzeko eskubidea emango du, betiere, ikastegietan tokirik
badago.
2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak egiteko eskubidea
bakarrik emango du Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetan
sartzeko proba gainditzeak, eta ez da izango inolako titulu
akademikorik lortzearen baliokidea, ez Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako arloren bat edo Batxilergoko ikasgairen bat
gainditzearena.
Hamaikagarrena. Probaren ziurtagiria
Proba gainditzen duten ikasleek ziurtagiria eskatu ahalko dute,
Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan.
Hamabigarrena. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa
profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloak ematen dituzten
ikastegietan sartzeko eskaera
1. Ohiko deialdiaren barruan izena emateko epe bat ezarriko dute
Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako
heziketa-zikloak ematen dituzten ikastegiek, eta beste bat ezohiko
deialdiaren barruan izena emateko.
2. Zer ikastegitan egin nahi dituzten ikasleek ikasketak, han
aurkeztuko dute eskabidea.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
3. Eskabidean, berariaz, ikasleek adieraziko dute ea zuzenean
sartzen diren, salbuespen bidez, edo berariazko sarrera-proba egin
behar duten. Sarrera-probatik salbuetsita dauden ikasleek salbuespena
justifikatzeko dokumentuak aurkeztuko dituzte, eta ikastegi bakoitzeko
idazkaritzak gordeko ditu dokumentuok, Hezkuntza Ikuskaritzak egoki
deritzonean aztertzeko eta ebaluatzeko.
Hamahirugarrena. Ikastetxe publikoetako tokien esleipena
1. Ohiko deialdiaren barruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-
mailako heziketa-zikloetan izena emateko epea amaitutakoan, tokiak
esleitzeko, tokiak gordetzeko honako ehunekoak hartuko dituzte kontuan
ikastegi publikoek:
a) Proba egin behar ez dutela-eta zuzenean sartzen diren
ikasleentzat tokien % 60 gordeko dituzte.
b) Proba egin behar duten ikasleentzat tokien % 40 gordeko
dituzte.
2. Bi multzo horietako batean hutsik gelditzen diren tokiak
bestean sartuko dira.
3. Honakoa izango da ikasleen lehentasun-ordena, Arte
Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko
moduaren arabera:
a) Salbuetsita daudela-eta zuzenean sartzen diren ikasleak
Elkartu eta antolatu egingo dituzte ikastegi publikoek, ebazpen
honetako 4. artikuluko salbuespen moten arabera. Ikasleen kopurua
handiagoa bada tokiena baino, honako irizpideak hartuko dira kontuan
lehentasun-ordena finkatzeko:
1. Kasuan kasuko ikasketekin loturiko lanbide-arlo baten
barruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari-
titulua edo Arte Batxilergoko titulua edo Arte Batxilergo
Esperimentaleko titulua duten ikasleak. Alegatzen duten
tituluaren batez besteko notaren arabera ordenatuko dira.
2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako titulua edo
Kultura Ondasunen Zaintza eta Zaharberrikuntzako goi-mailako
titulua duten ikasleak. Alegatzen duten tituluaren batez
besteko notaren arabera ordenatuko dira.
3. Urtebeteko lan-esperientzia edo Unibertsitateko gradu bat
edo baliokidetzat jotzen den titulu bat duten ikasleak.
Alegatzen duten tituluaren batez besteko notaren arabera
ordenatuko dira.
b) Berariazko probaren bidez sartzen diren ikasleak
Berariazko sarrera-proban lortzen duten kalifikazioaren arabera
ordenatuko dituzte ikastegi publikoek.
4. Toki hutsik gelditzen bada artikulu honetako 1. eta 2.
paragrafoetan azaldutako banaketa egin ondoren, lehentasun-ordena honi
jarraituz esleituko da:
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
1. Sarrera-proba aurreko deialdiren batean Euskal Autonomia
Erkidegoan gainditu duten ikasleak.
2. Sarrera-proba deialdi berean beste autonomia-erkidego batean
gainditu duten ikasleak.
3. Sarrera-proba aurreko deialdiren batean beste autonomia-
erkidego batean gainditu duten ikasleak.
5. Ohiko deialdiaren ondoren hutsik gelditzen diren tokiak ezohiko
deialdiaren barruan esleituko dira, ohiko deialdiko irizpide berei
jarraikiz.
Hamalaugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak baimena du
ebazpen honek xedatzen duena garatzeko beharrezko arauak emateko.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 23an.
Begoña Garamendi Ibarra
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
I. eranskina
Arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako heziketa-zikloak egiteko proban izena emateko eskabidea
Ikasleak betetzeko Ikasturtea: ……/……
Goi-mailako heziketa-zikloa: …………………………………………………………………………………………….…………………..…
Arloa: ……………………………………………………………………………………..................……………..................…………………….
Ikaslearen datuak
Abizenak: ……………………..……………………………………….………...…. Izena: ………………….…………………………
Jaiotza-data: ……….……… NAN: …………..………………. Telefono-zk.:
…………………….…..
Helbidea (kalea, zenbakia): …………………………………………………………………… Helbide elektronikoa:
…………………………………...
PK: ………………. Udalerria: ……………….…………………….… Lurraldea: …………………………………..
Proba egiteko hizkuntza: Euskara Gaztelania
□ Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak egiteko sarrera-proban onar dezatela eskatzen du, eskakizun
akademikoak betetzen dituen ikasle gisa.
Aurkeztutako dokumentuak
□ Batxilergoko titulua
□ Ondorio akademikoetarako Batxilergoko tituluaren baliokidea den titulua (adierazi
zein):……………………………………………….
□ Heziketa-zikloetan sartzeko ondorioetarako Batxilergoko tituluaren baliokidea den titulua:
□ Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua
□ Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu-titulua, 1963ko ikasketa-planaren edo plan
esperimentalaren arabera
□ Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua edo Lanbide Heziketako goi-mailako teknikari-titulua
□ Unibertsitateko titulua edo baliokidea
□ Ondorio akademikoetarako aipatutako ikasketen baliokidetzat jotzen diren ikasketak gainditu izanaren ziurtagiria
□ Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria
□ Heldutasun-proba gainditu izanaren ziurtagiria
□ Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren zati komuna gainditu izanaren
ziurtagiria
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako neurriak
Adierazi neurririk behar duzun eta, baiezkoan, zein:
……………………………………………………………………………….....................................
……………………………………………………………………………………………………………..…………………………………………...
…………………………………………………………………………………………………………………..……………………………………...
□ Sarrera-proba egiteko salbuespena eskatzen du.
□ Lan-esperientzia izatearen egiaztagiria
□ Ikasleak zer enpresatan lortu duen lan-esperientzia, haren ziurtagiria
□ Bere kontura jardun izanik, zergapekoen erroldan alta hartu duen ziurtagiria
□ Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta/edo ikaslearen lan-mutualitatearen egiaztagiria
Eskatzailearen sinadura
Ikastegiak betetzeko
Eskabide-zenbakia: Sarrera-data:
Ikastegiko idazkariak, ……………………………………………………………………………….. jaun edo andreak,
ZIURTATZEN DU eskatzaileak adierazitako agiriak erantsi zaizkiola Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-
zikloak egiteko sarrera-proba egiteko eskabide honi.
.............................-(e)n, 20……-(e)ko ……………….-aren … .……-(e)an.
Idazkaria Ikastegiaren zigilua
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
II. ERANSKINA
Goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren berariazko
zatiaren egitura. Arloa: Barnealdeen Diseinua
1. zatia: Artearen Historia (iraupena: ordubete gehienez)
Artearen Historiaren inguruko gaiei buruzko idatzizko analisia,
idatzizko testu batek eta/edo dokumentu grafiko edo ikusizkoek
(argazkiek, bideoek eta abarrek) ematen duten informazioan
oinarrituz.
Honakoak ebaluatuko dira: Arte Batxilergoko Artearen Historiaren
inguruko gaitasun eta ezaupideak. Gehieneko nota 10 puntukoa
izango da.
Ebaluazio-irizpideak
 Landutako gaiari buruzko oinarrizko ezaupideak.
 Sintetizatzeko gaitasuna —ikasleak kontuan izan behar du bi
orri idatz ditzakeela gehienez—.
 Gaia azaltzeko eta garatzeko argitasuna eta koherentzia.
 Artearen Historia ikasgaiaren berezko terminologiaren
erabilera.
2. zatia: Marrazketa Teknikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu)
□ 1. ariketa, perspektiba axonometriko batean oinarrituz, hiru bista
diedrikoak ateratzea izango da. Gehieneko nota 3 puntukoa izango
da.
□ 2. ariketa, pieza baten bi bista diedrikotan oinarrituz,
hirugarrena ateratzea izango da. Gehieneko nota 3 puntukoa izango
da.
□ 3. ariketa, hiru bista diedrikotan oinarrituz, perspektiba
axonometrikoa ateratzea izango da, beste orri batean. Gehieneko
nota 4 puntukoa izango da.
Ez da beharrezkoa ariketak tintara pasatzea; nahikoa da lerroak
trazu lodiz indartzea: lerro ikusgarriak, trazu lodi normalaz, eta
ikusezinak, lerro etenaz.
Ebaluazio-irizpideak
 Marrazkiaren akatsak.
 Lanaren garbitasuna.
 Orriaren konposizioa eta antolamendua.
 Irudi eta objektuen proiekziorik egokienen marrazketa egokia
sistema diedriko ortogonalean, kanpo-pertzepzioaren eta
barne-problematikaren arabera.
 Aurrez ezagutzen diren gainazalek eratutako irudi eta
objektuen irudikapen egokia sistema axonometrikoetan.
 Eskalen erabilera zuzena.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
3. zatia: Marrazketa Artistikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu)
Ikasleek marrazki artistiko bat egingo dute, objektu jakinetan
oinarrituz, eta proportzioak eta antolamendua kontrolatuko dute,
eta itzalak marraztuko.
Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango
da)
 Proportzioak (formak zuzenak izatea).
 Antolamendua (lanaren konposizio orokorra).
 Trazuaren arintasuna (lerroa adierazpen-elementu gisa
aztertzea).
 Kokapen espaziala (espazioa zuzen ulertzea eta irudikatzea).
 Argi-itzalak (argien eta itzalen arteko harremana egokia
izatea).
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
III. ERANSKINA
Goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren berariazko
zatiaren egitura. Arloa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa
1. zatia: Artearen Historia (iraupena: ordubete gehienez)
Artearen Historiaren inguruko gaiei buruzko idatzizko analisia,
idatzizko testu batek eta/edo dokumentu grafiko edo ikusizkoek
(argazkiek, bideoek eta abarrek) ematen duten informazioan
oinarrituz.
Honakoak ebaluatuko dira: Arte Batxilergoko Artearen Historiaren
inguruko gaitasun eta ezaupideak. Gehieneko nota 10 puntukoa
izango da.
Ebaluazio-irizpideak
 Landutako gaiari buruzko oinarrizko ezaupideak.
 Sintetizatzeko gaitasuna —ikasleak kontuan izan behar du bi
orri idatz ditzakeela gehienez—.
 Gaia azaltzeko eta garatzeko argitasuna eta koherentzia.
 Artearen Historia ikasgaiaren berezko terminologiaren
erabilera.
2. zatia: Marrazketa Artistikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu)
Ikasleek marrazki artistiko bat egingo dute, objektu jakinetan
oinarrituz, eta proportzioak eta antolamendua kontrolatuko dute,
eta itzalak marraztuko.
Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango
da)
 Proportzioak (formak zuzenak izatea).
 Antolamendua (lanaren konposizio orokorra).
 Trazuaren arintasuna (lerroa adierazpen-elementu gisa
aztertzea).
 Kokapen espaziala (espazioa zuzen ulertzea eta irudikatzea).
 Argi-itzalak (argien eta itzalen arteko harremana egokia
izatea).
3. zatia: Sormenezko Marrazketa (iraupena: ordubete eta 30 minutu)
Aurreko ariketan erabilitako objektu batean, batzuetan edo
guztietan oinarrituz, konposizio lau bat egingo dute ikasleek,
nahi duten teknika erabiliz, kolorearen, testuren eta abarren
erabilera aztertzeko.
Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango
da)
 Ariketa planteatzeko sormena.
 Konposizioaren oreka.
 Kolorearen erabilera elementu adierazkor eta harmonikoa den
aldetik.
 Testuraren erabilera baliabide grafiko adierazkorra den
aldetik.
 Formak sintetizatzeko gaitasuna.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA
POLITIKA ETA KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,
POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA
IV. ERANSKINA
Goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren berariazko
zatiaren egitura. Arloa: Arte Bitxigintza
1. zatia: Artearen Historia (iraupena: ordubete gehienez)
Artearen Historiaren inguruko gaiei buruzko idatzizko analisia,
idatzizko testu batek eta/edo dokumentu grafiko edo ikusizkoek
(argazkiek, bideoek eta abarrek) ematen duten informazioan
oinarrituz.
Honakoak ebaluatuko dira: Arte Batxilergoko Artearen Historiaren
inguruko gaitasun eta ezaupideak. Gehieneko nota 10 puntukoa
izango da.
Ebaluazio-irizpideak
 Landutako gaiari buruzko oinarrizko ezaupideak.
 Sintetizatzeko gaitasuna —ikasleak kontuan izan behar du
bi orri idatz ditzakeela gehienez—.
 Gaia azaltzeko eta garatzeko argitasuna eta koherentzia.
 Artearen Historia ikasgaiaren berezko terminologiaren
erabilera.
2. zatia: Marrazketa Artistikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu)
Ikasleek marrazki artistiko bat egingo dute, objektu jakinetan
oinarrituz, eta proportzioak eta antolamendua kontrolatuko dute,
eta itzalak marraztuko.
Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango
da)
 Proportzioak (formak zuzenak izatea).
 Antolamendua (lanaren konposizio orokorra).
 Trazuaren arintasuna (lerroa adierazpen-elementu gisa
aztertzea).
 Kokapen espaziala (espazioa zuzen ulertzea eta
irudikatzea).
 Argi-itzalak (argien eta itzalen arteko harremana egokia
izatea).
3. zatia: Sormenezko Marrazketa (iraupena: ordubete eta 30 minutu)
Aurreko ariketan erabilitako objektu batean, batzuetan edo
guztietan oinarrituz, konposizio lau bat egingo dute ikasleek,
nahi duten teknika erabiliz, kolorearen, testuren eta abarren
erabilera aztertzeko.
Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango
da)
 Ariketa planteatzeko sormena.
 Konposizioaren oreka.
 Kolorearen erabilera elementu adierazkor eta harmonikoa
den aldetik.
 Testuraren erabilera baliabide grafiko adierazkorra den
aldetik.
 Formak sintetizatzeko gaitasuna.

More Related Content

What's hot

Sarbide eta onarpena upv ehu
Sarbide eta onarpena upv ehuSarbide eta onarpena upv ehu
Sarbide eta onarpena upv ehumendeorien
 
Batxilergoa amaitu ondorengo aukerak
Batxilergoa amaitu ondorengo aukerakBatxilergoa amaitu ondorengo aukerak
Batxilergoa amaitu ondorengo aukerakikt-zumaiabhi
 
UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEA
 UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEA UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEA
UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEAMaite Adbeitia
 
Batxilergo ondoko ikasketak . selektibitatea
Batxilergo ondoko ikasketak . selektibitateaBatxilergo ondoko ikasketak . selektibitatea
Batxilergo ondoko ikasketak . selektibitateazurriola
 
Ppt ikasleak 2013 2014
Ppt ikasleak 2013 2014Ppt ikasleak 2013 2014
Ppt ikasleak 2013 2014mendeorien
 
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak182017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18mendeorien
 
Guia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 euskGuia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 eusketxebazter
 
Batxilergoaren ondoren 17 18.ppt
Batxilergoaren ondoren 17 18.pptBatxilergoaren ondoren 17 18.ppt
Batxilergoaren ondoren 17 18.pptorientazioaoriarte
 
1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copia
1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copia1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copia
1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copiateresa canal
 
Ppt ikasleak 2014 15
Ppt ikasleak 2014 15Ppt ikasleak 2014 15
Ppt ikasleak 2014 15mendeorien
 
Lehenengo batxilergo ikasleentzat
Lehenengo batxilergo ikasleentzatLehenengo batxilergo ikasleentzat
Lehenengo batxilergo ikasleentzatMaite Adbeitia
 
Batx 2 ondoren, zer?
Batx 2 ondoren, zer?Batx 2 ondoren, zer?
Batx 2 ondoren, zer?etxebazter
 
Aurkezpena eusk
Aurkezpena euskAurkezpena eusk
Aurkezpena euskMendiur
 
EHU UPV 17-18 gida
EHU UPV 17-18 gidaEHU UPV 17-18 gida
EHU UPV 17-18 gidaetxebazter
 
Batxilergoaren ondoren 18 19.ppt
Batxilergoaren ondoren 18 19.pptBatxilergoaren ondoren 18 19.ppt
Batxilergoaren ondoren 18 19.pptmendeorien
 

What's hot (20)

Sarbide eta onarpena upv ehu
Sarbide eta onarpena upv ehuSarbide eta onarpena upv ehu
Sarbide eta onarpena upv ehu
 
Batxilergoa amaitu ondorengo aukerak
Batxilergoa amaitu ondorengo aukerakBatxilergoa amaitu ondorengo aukerak
Batxilergoa amaitu ondorengo aukerak
 
UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEA
 UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEA UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEA
UNIBERTSITATERA SARTZEKO BIDEA
 
Batxilergo ondoko ikasketak . selektibitatea
Batxilergo ondoko ikasketak . selektibitateaBatxilergo ondoko ikasketak . selektibitatea
Batxilergo ondoko ikasketak . selektibitatea
 
Berritzegune
BerritzeguneBerritzegune
Berritzegune
 
Ppt ikasleak 2013 2014
Ppt ikasleak 2013 2014Ppt ikasleak 2013 2014
Ppt ikasleak 2013 2014
 
Ppt ikasleak 2013 2014
Ppt ikasleak 2013 2014Ppt ikasleak 2013 2014
Ppt ikasleak 2013 2014
 
Batx artistikoa 15 16
Batx artistikoa 15 16Batx artistikoa 15 16
Batx artistikoa 15 16
 
Batx artistikoa 16 17
Batx artistikoa 16 17Batx artistikoa 16 17
Batx artistikoa 16 17
 
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak182017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
2017 18 tramiteen egutegia ikasleentzat urriak18
 
Guia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 euskGuia sou 2017 eusk
Guia sou 2017 eusk
 
Batxilergoaren ondoren 17 18.ppt
Batxilergoaren ondoren 17 18.pptBatxilergoaren ondoren 17 18.ppt
Batxilergoaren ondoren 17 18.ppt
 
1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copia
1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copia1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copia
1ºbatx artaza romo, 16-17 - - copia
 
Ppt ikasleak 2014 15
Ppt ikasleak 2014 15Ppt ikasleak 2014 15
Ppt ikasleak 2014 15
 
UPV ETA
UPV ETA UPV ETA
UPV ETA
 
Lehenengo batxilergo ikasleentzat
Lehenengo batxilergo ikasleentzatLehenengo batxilergo ikasleentzat
Lehenengo batxilergo ikasleentzat
 
Batx 2 ondoren, zer?
Batx 2 ondoren, zer?Batx 2 ondoren, zer?
Batx 2 ondoren, zer?
 
Aurkezpena eusk
Aurkezpena euskAurkezpena eusk
Aurkezpena eusk
 
EHU UPV 17-18 gida
EHU UPV 17-18 gidaEHU UPV 17-18 gida
EHU UPV 17-18 gida
 
Batxilergoaren ondoren 18 19.ppt
Batxilergoaren ondoren 18 19.pptBatxilergoaren ondoren 18 19.ppt
Batxilergoaren ondoren 18 19.ppt
 

Viewers also liked

Caps slideshare advice_120610
Caps slideshare advice_120610Caps slideshare advice_120610
Caps slideshare advice_120610caribbeanideas
 
Caps slideshare network_120610
Caps slideshare network_120610Caps slideshare network_120610
Caps slideshare network_120610caribbeanideas
 
Mondragon euskeraz
Mondragon euskerazMondragon euskeraz
Mondragon euskerazmendeorien
 
Ehuupv ko gida 1415
Ehuupv ko gida 1415Ehuupv ko gida 1415
Ehuupv ko gida 1415mendeorien
 
Loturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhzLoturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhzmendeorien
 
Notas de corte def. 2015 eusk.
Notas de corte def. 2015 eusk.Notas de corte def. 2015 eusk.
Notas de corte def. 2015 eusk.mendeorien
 
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016mendeorien
 
20101004 principalsconference
20101004 principalsconference20101004 principalsconference
20101004 principalsconferenceAlexis Peterka
 
Deusto graduen gida 15 16 (eusk)
Deusto graduen gida 15 16 (eusk)Deusto graduen gida 15 16 (eusk)
Deusto graduen gida 15 16 (eusk)mendeorien
 
Notas de corte def. 2015 eusk.(1)
Notas de corte def. 2015 eusk.(1)Notas de corte def. 2015 eusk.(1)
Notas de corte def. 2015 eusk.(1)mendeorien
 
20101004 principalsconference
20101004 principalsconference20101004 principalsconference
20101004 principalsconferenceAlexis Peterka
 
Mondragon 15-16 ueuskeraz
Mondragon 15-16 ueuskerazMondragon 15-16 ueuskeraz
Mondragon 15-16 ueuskerazmendeorien
 
20101004 principalsconference
20101004 principalsconference20101004 principalsconference
20101004 principalsconferenceAlexis Peterka
 
Loturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhzLoturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhzmendeorien
 
Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)
Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)
Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)mendeorien
 
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016mendeorien
 
Ol htik erdimailara
Ol htik erdimailaraOl htik erdimailara
Ol htik erdimailaramendeorien
 

Viewers also liked (18)

Caps slideshare advice_120610
Caps slideshare advice_120610Caps slideshare advice_120610
Caps slideshare advice_120610
 
Caps slideshare network_120610
Caps slideshare network_120610Caps slideshare network_120610
Caps slideshare network_120610
 
Mondragon euskeraz
Mondragon euskerazMondragon euskeraz
Mondragon euskeraz
 
Ehuupv ko gida 1415
Ehuupv ko gida 1415Ehuupv ko gida 1415
Ehuupv ko gida 1415
 
Loturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhzLoturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhz
 
Notas de corte def. 2015 eusk.
Notas de corte def. 2015 eusk.Notas de corte def. 2015 eusk.
Notas de corte def. 2015 eusk.
 
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016
 
20101004 principalsconference
20101004 principalsconference20101004 principalsconference
20101004 principalsconference
 
Deusto graduen gida 15 16 (eusk)
Deusto graduen gida 15 16 (eusk)Deusto graduen gida 15 16 (eusk)
Deusto graduen gida 15 16 (eusk)
 
Notas de corte def. 2015 eusk.(1)
Notas de corte def. 2015 eusk.(1)Notas de corte def. 2015 eusk.(1)
Notas de corte def. 2015 eusk.(1)
 
20101004 principalsconference
20101004 principalsconference20101004 principalsconference
20101004 principalsconference
 
Sci learnpitch5
Sci learnpitch5Sci learnpitch5
Sci learnpitch5
 
Mondragon 15-16 ueuskeraz
Mondragon 15-16 ueuskerazMondragon 15-16 ueuskeraz
Mondragon 15-16 ueuskeraz
 
20101004 principalsconference
20101004 principalsconference20101004 principalsconference
20101004 principalsconference
 
Loturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhzLoturak emhz eta gmhz
Loturak emhz eta gmhz
 
Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)
Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)
Ate irekiak kartela 2015.16 baja (1) (1)(1)
 
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016Batxi 2 guraso bilera 2016  2 2_2016
Batxi 2 guraso bilera 2016 2 2_2016
 
Ol htik erdimailara
Ol htik erdimailaraOl htik erdimailara
Ol htik erdimailara
 

More from mendeorien

2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
2019 20 y 2020-21 parametros ehu upvmendeorien
 
Aurrera cuaderno 4 eso 2018
Aurrera cuaderno 4 eso 2018Aurrera cuaderno 4 eso 2018
Aurrera cuaderno 4 eso 2018mendeorien
 
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819mendeorien
 
Dbh ondoren 2018 19
Dbh ondoren 2018 19Dbh ondoren 2018 19
Dbh ondoren 2018 19mendeorien
 
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)mendeorien
 
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018mendeorien
 
Aurkezpena batxi +lanbide heziketa
Aurkezpena batxi +lanbide heziketaAurkezpena batxi +lanbide heziketa
Aurkezpena batxi +lanbide heziketamendeorien
 
Notas de corte2018 cast
Notas de corte2018 castNotas de corte2018 cast
Notas de corte2018 castmendeorien
 
2019 20 graduen gida laburra
2019 20 graduen gida laburra2019 20 graduen gida laburra
2019 20 graduen gida laburramendeorien
 
Orientaziokoadernoa ingeniaritza
Orientaziokoadernoa ingeniaritzaOrientaziokoadernoa ingeniaritza
Orientaziokoadernoa ingeniaritzamendeorien
 
Graduen eskaintza
Graduen eskaintzaGraduen eskaintza
Graduen eskaintzamendeorien
 
Inskripzio prozesua
Inskripzio prozesuaInskripzio prozesua
Inskripzio prozesuamendeorien
 
Calendario 2019 ces
Calendario 2019 cesCalendario 2019 ces
Calendario 2019 cesmendeorien
 
Folleto hetel 2018 19
Folleto hetel  2018 19Folleto hetel  2018 19
Folleto hetel 2018 19mendeorien
 
Ikaslan araba 2018 19
Ikaslan  araba 2018 19Ikaslan  araba 2018 19
Ikaslan araba 2018 19mendeorien
 
Ikaslan bizkaia 2018-2019
Ikaslan bizkaia  2018-2019Ikaslan bizkaia  2018-2019
Ikaslan bizkaia 2018-2019mendeorien
 
Ikaslan gipuzkoa aldizkaria 1819 -2
Ikaslan gipuzkoa  aldizkaria 1819 -2Ikaslan gipuzkoa  aldizkaria 1819 -2
Ikaslan gipuzkoa aldizkaria 1819 -2mendeorien
 
Batxi matrikulazio egutegia 2018
Batxi matrikulazio egutegia 2018Batxi matrikulazio egutegia 2018
Batxi matrikulazio egutegia 2018mendeorien
 
Notak gipuzkoa 2017(1)
Notak gipuzkoa 2017(1)Notak gipuzkoa 2017(1)
Notak gipuzkoa 2017(1)mendeorien
 

More from mendeorien (20)

2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
2019 20 y 2020-21 parametros ehu upv
 
Aurrera cuaderno 4 eso 2018
Aurrera cuaderno 4 eso 2018Aurrera cuaderno 4 eso 2018
Aurrera cuaderno 4 eso 2018
 
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
 
Dbh ondoren 2018 19
Dbh ondoren 2018 19Dbh ondoren 2018 19
Dbh ondoren 2018 19
 
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
2018 2019ko ikasleentzako argibide zerbitzuko gida(1)
 
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
Ztf aurkezpena orientatzaileak_2018
 
Aurkezpena batxi +lanbide heziketa
Aurkezpena batxi +lanbide heziketaAurkezpena batxi +lanbide heziketa
Aurkezpena batxi +lanbide heziketa
 
Notas de corte2018 cast
Notas de corte2018 castNotas de corte2018 cast
Notas de corte2018 cast
 
2019 20 graduen gida laburra
2019 20 graduen gida laburra2019 20 graduen gida laburra
2019 20 graduen gida laburra
 
Orientaziokoadernoa ingeniaritza
Orientaziokoadernoa ingeniaritzaOrientaziokoadernoa ingeniaritza
Orientaziokoadernoa ingeniaritza
 
Graduen eskaintza
Graduen eskaintzaGraduen eskaintza
Graduen eskaintza
 
Ateirekiak
AteirekiakAteirekiak
Ateirekiak
 
Inskripzio prozesua
Inskripzio prozesuaInskripzio prozesua
Inskripzio prozesua
 
Calendario 2019 ces
Calendario 2019 cesCalendario 2019 ces
Calendario 2019 ces
 
Folleto hetel 2018 19
Folleto hetel  2018 19Folleto hetel  2018 19
Folleto hetel 2018 19
 
Ikaslan araba 2018 19
Ikaslan  araba 2018 19Ikaslan  araba 2018 19
Ikaslan araba 2018 19
 
Ikaslan bizkaia 2018-2019
Ikaslan bizkaia  2018-2019Ikaslan bizkaia  2018-2019
Ikaslan bizkaia 2018-2019
 
Ikaslan gipuzkoa aldizkaria 1819 -2
Ikaslan gipuzkoa  aldizkaria 1819 -2Ikaslan gipuzkoa  aldizkaria 1819 -2
Ikaslan gipuzkoa aldizkaria 1819 -2
 
Batxi matrikulazio egutegia 2018
Batxi matrikulazio egutegia 2018Batxi matrikulazio egutegia 2018
Batxi matrikulazio egutegia 2018
 
Notak gipuzkoa 2017(1)
Notak gipuzkoa 2017(1)Notak gipuzkoa 2017(1)
Notak gipuzkoa 2017(1)
 

Ebazpena sarrera proba_zikloak_15_16_e

  • 1. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Ebazpena, 2015eko otsailaren 23koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko probak arautzeko eta 2015-2016 ikasturterako probetara deitzeko dena. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52.2. artikuluan xedatzen denez, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi- mailako zikloetan sartzeko beharrezkoa da Batxilergoko titulua edo baliokidetzat jotzen den beste titulu bat izatea eta, gainera, berariazko sarrera-proba bat egitea, egiaztatzeko ikasleak badituela kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko beharrezko gaitasunak. Dena den, nahiz eta titulu horiek ez izan, baldin eta adinarekin loturiko baldintza batzuk betetzen badituzte, ikasleek aukera dute ikasketa horiek egiteko, betiere, sarrera-proba gainditzen badute. Bestalde, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duenak, V. kapituluan, horrelako ikasketak egiteko eskakizunez gain, honakoak ere ezartzen ditu: berariazko proba egiteko salbuespenak, eskakizun akademikoak betetzen ez dituzten ikasleentzako probak, proben arauketa eta baliozkotasuna, eta tokiak gordetzeko sistema. Azkenik, 2/2006 Lege Organikoko 52.5. artikuluak eta 596/2007 Errege Dekretuko 15.4. eta 17.1. artikuluek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egokitzen diote horrelako probak arautzeko eskumena. Horregatik, zera EBAZTEN DUT: Lehenengoa. Xedea eta aplikazio-eremua Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi- mailako heziketa-zikloetan sartzeko prozesua arautzea da ebazpen honen xedea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan horrelako zikloetan sartzeko urteroko proba egiteko deialdi ohikoa eta ezohikoa egitea ere. Bigarrena. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko eskakizunak Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako zikloetan sartzeko, beharrezkoa da Batxilergoko titulua edo baliokidetzat jotzen den titulu bat izatea. Era berean, eskakizun akademiko horiek betetzeaz gain, beharrezkoa da berariazko proba bat gainditzea, egiaztatzeko ikasleak badituela kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko beharrezko gaitasun eta ezaupide artistikoak.
  • 2. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Hirugarrena. Ikasleek proba egiteko bete beharreko eskakizun akademikoak Honako eskakizun hauetako bat betetzen duten ikasleek egin dezakete Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloak egiteko berariazko sarrera-proba: 1. Batxilergoko titulua edo titulu baliokide bat izatea. 2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua izatea. 3. Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu-titulua izatea, 1963ko ikasketa-planaren edo plan esperimentalaren arabera. 4. Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua edo Lanbide Heziketako goi-mailako teknikari-titulua izatea. 5. Unibertsitateko titulu bat edo baliokide bat izatea. 6. Ondorio akademikoetarako aipatutako ikasketen baliokidetzat jotzen diren ikasketak gainditu izana. 7. Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana. 8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionalak egiteko eskakizun akademikoak egiaztatzearen ordezko heldutasun-proba gainditu izana. 9. Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera- probaren zati komuna gainditu izana. Laugarrena. Berariazko proba egiteko salbuespenak 1. Honako tituluetakoren bat dutenek ez dute berariazko proba egin beharrik Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako goi-mailako zikloetan sartzeko: a) Kasuan kasuko ikasketekin loturiko lanbide-arlo baten barruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari- titulua edo baliokidetzat jotzen den bat. b) Arte Batxilergoko titulua edo Arte Batxilergo Esperimentaleko titulua. c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako titulua, edozein espezialitatetan, edo baliokidetzat jotzen den bat. d) Kultura Ondasunen Zaintza eta Zaharberrikuntzako goi- mailako titulua, edozein espezialitatetan. e) Arteko gradua edo baliokide bat. f) Arkitekturako gradua edo baliokide bat.
  • 3. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA g) Industria Diseinuko Ingeniaritzako gradua edo baliokide bat. 2. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak salbuetsi egin ditzake honako bi baldintzak betetzen dituzten ikasleak: batetik, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak, 52.1. eta 52.2. artikuluetan ezartzen dituen eskakizun akademikoak betetzea eta, bestetik, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzea kasuan kasuko goi-mailako heziketa-zikloko gaitasun profesionalekin zuzeneko lotura duen lan batean. Horretarako, ikasleek honako dokumentuak aurkeztuko dituzte gutxienez: a) Ikasleak zer enpresatan lortu duen lan-esperientzia, haren ziurtagiri bat, datu hauek berariaz ematen dituena: kontratuaren iraupena, egindako lana eta dena delako lana egiten emandako denbora. b) Beren kontura jardun duten langileek, zergapekoen erroldan alta hartu duten ziurtagiria. c) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta/edo ikaslearen lan-mutualitatearen egiaztagiri bat, enpresa eta kontratazio-aldia adierazten dituena. Proban izena emateko eskabidean bertan eskatuko da salbuespena, eta eskaera justifikatzeko dokumentuak aurkeztuko dira eskabidearekin batera. Bosgarrena. 2015-2016 ikasturterako sarrera-proba egiteko izen- ematea: prezio publikoak, lekua eta epeak 1. Proba egin behar duten ikasleek bakarrik emango dute izena Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proban, baita lan-esperientzia dela-eta salbuespena eskatzen dutenek ere. 2. Proban izena emateko, eskabide bat aurkeztuko dute interesdunek, sinatuta, ebazpen honen I. eranskineko ereduari jarraikiz. Era berean, nortasun-agiria eta bankuan dagokion tasa ordaindu duten frogagiria aurkeztuko dute, ebazpen honen arabera kasuan-kasuan dagozkion dokumentuekin batera. 3. Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan emango da izena, honako helbidean: Aguraingo Taldearen kalea z. g. Eskolak berak jakinaraziko die interesdunei, bere webgunean (www.easdvitoria.com,nola gauzatu izen-ematea. 4. Izena emateko epea Ohiko deialdian izena emateko epea 2015eko ekainaren 1etik 8ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne. Ezohiko deialdian izena emateko epea 2015eko ekainaren 24tik 26ra bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.
  • 4. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA 5. Proba egiteko eguna eta lekua Eguna: Ohiko deialdiaren barruko proba 2015eko ekainaren 15ean izango da, 09:00etan. Ezohiko deialdiaren barruko proba 2015eko uztailaren 1ean izango da, 09:00etan. Lekua: Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola, Aguraingo Taldearen kalea z. g. 6. 2013ko uztailaren 10eko Aginduak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko denak, xedatzen duenaren arabera, deialdian parte hartzen duten ikasleek 28,02 euro ordainduko dute, sarrera-probaren prezio publiko gisa, honako IBAN kodea duen kontu korrontean: ES40 2095 0611 00 1090952770. Ordainagirian, izena eta bi abizen adieraziko dituzte, eta "Sarrera-proba" azalpena zehaztuko dute. 7. Urte bereko ohiko deialdian bakarrik, Hezkuntzako sailburuordearen 2014ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez deitutako heldutasun-probetan parte hartzen dutenek ez dute izango prezio publikorik ordaindu beharrik, baina, horretarako, heldutasun-proban parte hartu dutela egiaztatuko dute, dagozkion dokumentuak aurkeztuta. Ezohiko deialdian ere izena eman nahi badute, berriz, dagozkion tasak ordainduko dituzte. 8. Proba euskaraz edo gazteleraz egin ahalko da. Ikasleek izena emateko eskabidean adieraziko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten. 9. Proba egiteko, nortasun-agiri bat aurkeztuko dute ikasleek (NAN, pasaportea, egoitza-baimena...), eta beharrezko material guztia eramango dute. 10. Bere webgunean, proba egiteko egutegia eta probaren behin- behineko eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak, baita probari buruzko beste edozein datu esanguratsu ere. 11. Datu pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikoarekin bat, eskabidea betetzeak berekin dakar interesdunak baimena ematea bertan adierazitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko fitxategi informatizatuetan gordetzeko. Lege berarekin bat, datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak erabil ditzake interesdunak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren aurrean. Seigarrena. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek denbora eta bitarteko materialak egokitzeko eska dezakete, gainerako ikasleen aukera berak izateko. Eskabideak dakarren tartea ez bada nahikoa beharrezko egokitzapena adierazteko, orri atxiki batean azalduko dute.
  • 5. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Zazpigarrena. Sarrera-probaren egitura Hiru ariketak osatuko dute Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloak egiteko berariazko sarrera-proba, eta kasuan kasuko lanbide-arlo artistikoarekin loturiko Arte Batxilergoko modalitateko ikasgaietakoak izango dira eduki eta ebaluazio-irizpideak. a) Goi-mailako heziketa-zikloetako Barnealdeen Diseinua arloari dagokionez, II. eranskinak dakartza sarrera-probaren egitura eta ebaluazio-irizpideak. b) Goi-mailako heziketa-zikloetako Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa arloari dagokionez, III. eranskinak dakartza sarrera- probaren egitura eta ebaluazio-irizpideak. c) Goi-mailako heziketa-zikloetako Arte Bitxigintza arloari dagokionez, IV. eranskinak dakartza sarrera-probaren egitura eta ebaluazio-irizpideak. Zortzigarrena. Sarrera-probaren ebaluazioa 1. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako arduradunak izendatuko du epaimahaia, eta epaimahaiburuak eta lau epaimahaikidek osatuko dute. Lau epaimahaikideak irakasleak izango dira, eta bi Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak izan ahalko dira. 2. Epaimahaikide izateko, proba osatzen duten ariketekin loturiko espezialitateetan gaitasun profesionala duten irakasleak proposatu ahalko ditu Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak. 3. Epaimahaiak laguntza eskatu ahalko die egoki deritzen aholkulariei. 4. Honakoak izango dira epaimahaiaren egitekoak: a) Probak prestatzeko eta egiteko prozesua antolatzea. Probak bakarrak izango dira Euskal Autonomia Erkidego osoan. b) Lan-esperientzia dela-eta aurkezten diren salbuespen-eskaerak aztertzea eta, aurkezten diren dokumentuetan oinarrituz, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari salbuespen bakoitzari buruzko iritzia ematea, hark ebatz dezan. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ebazpenaren berri emango dio epaimahaiari. c) Ebaluazio-saioak antolatzea eta aktak egitea. d) Aurkezten diren erreklamazioak ebaztea. e) Sarrera-probak behar bezala egiten direla eta indarrean dagoen legedia betetzen dela zaintzea. 5. Honakoak ebaluatuko ditu epaimahaiak: ideiak zehazteko eta egokiro azaltzeko gaitasuna, irudikatzeko eta komunikatzeko gaitasuna, eta sen artistikoa eta sentsibilitatea.
  • 6. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA 6. Honela kalifikatuko dira sarrera-probak: Proba osatzen duen ariketa bakoitzari 0 eta 10 arteko nota jarriko zaio. Ikasleek proba gaindituko badute, hiru ariketa horietako batez besteko puntu kopuruak 5ekoa edo handiagoa izan behar du. Bederatzigarrena. 2015-2016 ikasturterako sarrera-probetako emaitzen argitalpena eta erreklamazioak 1. Behin-behineko kalifikazioak Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolaren webgunean argitaratuko dira, proba egin eta astebetera gehienez. 2. Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete kalifikazioaren kontra, behin-behineko emaitzak argitaratu eta 48 orduan, epaimahaiburuaren aurrean, Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolako Idazkaritzak banatuko duen ereduaren arabera. Behin betiko kalifikazioak onartuta ebatziko dira erreklamazioak. 3. Behin-behineko kalifikazioak argitaratu eta astebetean argitaratuko dira gehienez behin betiko kalifikazioak, Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolaren webgunean. 4. Ikasleek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete behin betiko kalifikazioen kontra, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako arduradunaren aurrean, kalifikazioak argitaratu eta hilabetean. Hamargarrena. Sarrera-probaren baliozkotasuna 1. Sarrera-proba gainditzeak Estatu osoan izango du balioa, eta, indarrean dagoen legediarekin bat, kasuan kasuko heziketa-zikloan matrikulatzeko eskubidea emango du, betiere, ikastegietan tokirik badago. 2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketak egiteko eskubidea bakarrik emango du Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditzeak, eta ez da izango inolako titulu akademikorik lortzearen baliokidea, ez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arloren bat edo Batxilergoko ikasgairen bat gainditzearena. Hamaikagarrena. Probaren ziurtagiria Proba gainditzen duten ikasleek ziurtagiria eskatu ahalko dute, Vitoria-Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan. Hamabigarrena. Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastegietan sartzeko eskaera 1. Ohiko deialdiaren barruan izena emateko epe bat ezarriko dute Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketa profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastegiek, eta beste bat ezohiko deialdiaren barruan izena emateko. 2. Zer ikastegitan egin nahi dituzten ikasleek ikasketak, han aurkeztuko dute eskabidea.
  • 7. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA 3. Eskabidean, berariaz, ikasleek adieraziko dute ea zuzenean sartzen diren, salbuespen bidez, edo berariazko sarrera-proba egin behar duten. Sarrera-probatik salbuetsita dauden ikasleek salbuespena justifikatzeko dokumentuak aurkeztuko dituzte, eta ikastegi bakoitzeko idazkaritzak gordeko ditu dokumentuok, Hezkuntza Ikuskaritzak egoki deritzonean aztertzeko eta ebaluatzeko. Hamahirugarrena. Ikastetxe publikoetako tokien esleipena 1. Ohiko deialdiaren barruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi- mailako heziketa-zikloetan izena emateko epea amaitutakoan, tokiak esleitzeko, tokiak gordetzeko honako ehunekoak hartuko dituzte kontuan ikastegi publikoek: a) Proba egin behar ez dutela-eta zuzenean sartzen diren ikasleentzat tokien % 60 gordeko dituzte. b) Proba egin behar duten ikasleentzat tokien % 40 gordeko dituzte. 2. Bi multzo horietako batean hutsik gelditzen diren tokiak bestean sartuko dira. 3. Honakoa izango da ikasleen lehentasun-ordena, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko moduaren arabera: a) Salbuetsita daudela-eta zuzenean sartzen diren ikasleak Elkartu eta antolatu egingo dituzte ikastegi publikoek, ebazpen honetako 4. artikuluko salbuespen moten arabera. Ikasleen kopurua handiagoa bada tokiena baino, honako irizpideak hartuko dira kontuan lehentasun-ordena finkatzeko: 1. Kasuan kasuko ikasketekin loturiko lanbide-arlo baten barruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari- titulua edo Arte Batxilergoko titulua edo Arte Batxilergo Esperimentaleko titulua duten ikasleak. Alegatzen duten tituluaren batez besteko notaren arabera ordenatuko dira. 2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako titulua edo Kultura Ondasunen Zaintza eta Zaharberrikuntzako goi-mailako titulua duten ikasleak. Alegatzen duten tituluaren batez besteko notaren arabera ordenatuko dira. 3. Urtebeteko lan-esperientzia edo Unibertsitateko gradu bat edo baliokidetzat jotzen den titulu bat duten ikasleak. Alegatzen duten tituluaren batez besteko notaren arabera ordenatuko dira. b) Berariazko probaren bidez sartzen diren ikasleak Berariazko sarrera-proban lortzen duten kalifikazioaren arabera ordenatuko dituzte ikastegi publikoek. 4. Toki hutsik gelditzen bada artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan azaldutako banaketa egin ondoren, lehentasun-ordena honi jarraituz esleituko da:
  • 8. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA 1. Sarrera-proba aurreko deialdiren batean Euskal Autonomia Erkidegoan gainditu duten ikasleak. 2. Sarrera-proba deialdi berean beste autonomia-erkidego batean gainditu duten ikasleak. 3. Sarrera-proba aurreko deialdiren batean beste autonomia- erkidego batean gainditu duten ikasleak. 5. Ohiko deialdiaren ondoren hutsik gelditzen diren tokiak ezohiko deialdiaren barruan esleituko dira, ohiko deialdiko irizpide berei jarraikiz. Hamalaugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak baimena du ebazpen honek xedatzen duena garatzeko beharrezko arauak emateko. Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 23an. Begoña Garamendi Ibarra HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA
  • 9. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA I. eranskina Arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako heziketa-zikloak egiteko proban izena emateko eskabidea Ikasleak betetzeko Ikasturtea: ……/…… Goi-mailako heziketa-zikloa: …………………………………………………………………………………………….…………………..… Arloa: ……………………………………………………………………………………..................……………..................……………………. Ikaslearen datuak Abizenak: ……………………..……………………………………….………...…. Izena: ………………….………………………… Jaiotza-data: ……….……… NAN: …………..………………. Telefono-zk.: …………………….….. Helbidea (kalea, zenbakia): …………………………………………………………………… Helbide elektronikoa: …………………………………... PK: ………………. Udalerria: ……………….…………………….… Lurraldea: ………………………………….. Proba egiteko hizkuntza: Euskara Gaztelania □ Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa-zikloak egiteko sarrera-proban onar dezatela eskatzen du, eskakizun akademikoak betetzen dituen ikasle gisa. Aurkeztutako dokumentuak □ Batxilergoko titulua □ Ondorio akademikoetarako Batxilergoko tituluaren baliokidea den titulua (adierazi zein):………………………………………………. □ Heziketa-zikloetan sartzeko ondorioetarako Batxilergoko tituluaren baliokidea den titulua: □ Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako teknikari-titulua □ Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu-titulua, 1963ko ikasketa-planaren edo plan esperimentalaren arabera □ Lanbide Heziketako teknikari espezialistaren titulua edo Lanbide Heziketako goi-mailako teknikari-titulua □ Unibertsitateko titulua edo baliokidea □ Ondorio akademikoetarako aipatutako ikasketen baliokidetzat jotzen diren ikasketak gainditu izanaren ziurtagiria □ Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria □ Heldutasun-proba gainditu izanaren ziurtagiria □ Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren zati komuna gainditu izanaren ziurtagiria Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako neurriak Adierazi neurririk behar duzun eta, baiezkoan, zein: ………………………………………………………………………………..................................... ……………………………………………………………………………………………………………..…………………………………………... …………………………………………………………………………………………………………………..……………………………………... □ Sarrera-proba egiteko salbuespena eskatzen du. □ Lan-esperientzia izatearen egiaztagiria □ Ikasleak zer enpresatan lortu duen lan-esperientzia, haren ziurtagiria □ Bere kontura jardun izanik, zergapekoen erroldan alta hartu duen ziurtagiria □ Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta/edo ikaslearen lan-mutualitatearen egiaztagiria Eskatzailearen sinadura Ikastegiak betetzeko Eskabide-zenbakia: Sarrera-data: Ikastegiko idazkariak, ……………………………………………………………………………….. jaun edo andreak, ZIURTATZEN DU eskatzaileak adierazitako agiriak erantsi zaizkiola Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi-mailako heziketa- zikloak egiteko sarrera-proba egiteko eskabide honi. .............................-(e)n, 20……-(e)ko ……………….-aren … .……-(e)an. Idazkaria Ikastegiaren zigilua
  • 10. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA II. ERANSKINA Goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren berariazko zatiaren egitura. Arloa: Barnealdeen Diseinua 1. zatia: Artearen Historia (iraupena: ordubete gehienez) Artearen Historiaren inguruko gaiei buruzko idatzizko analisia, idatzizko testu batek eta/edo dokumentu grafiko edo ikusizkoek (argazkiek, bideoek eta abarrek) ematen duten informazioan oinarrituz. Honakoak ebaluatuko dira: Arte Batxilergoko Artearen Historiaren inguruko gaitasun eta ezaupideak. Gehieneko nota 10 puntukoa izango da. Ebaluazio-irizpideak  Landutako gaiari buruzko oinarrizko ezaupideak.  Sintetizatzeko gaitasuna —ikasleak kontuan izan behar du bi orri idatz ditzakeela gehienez—.  Gaia azaltzeko eta garatzeko argitasuna eta koherentzia.  Artearen Historia ikasgaiaren berezko terminologiaren erabilera. 2. zatia: Marrazketa Teknikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu) □ 1. ariketa, perspektiba axonometriko batean oinarrituz, hiru bista diedrikoak ateratzea izango da. Gehieneko nota 3 puntukoa izango da. □ 2. ariketa, pieza baten bi bista diedrikotan oinarrituz, hirugarrena ateratzea izango da. Gehieneko nota 3 puntukoa izango da. □ 3. ariketa, hiru bista diedrikotan oinarrituz, perspektiba axonometrikoa ateratzea izango da, beste orri batean. Gehieneko nota 4 puntukoa izango da. Ez da beharrezkoa ariketak tintara pasatzea; nahikoa da lerroak trazu lodiz indartzea: lerro ikusgarriak, trazu lodi normalaz, eta ikusezinak, lerro etenaz. Ebaluazio-irizpideak  Marrazkiaren akatsak.  Lanaren garbitasuna.  Orriaren konposizioa eta antolamendua.  Irudi eta objektuen proiekziorik egokienen marrazketa egokia sistema diedriko ortogonalean, kanpo-pertzepzioaren eta barne-problematikaren arabera.  Aurrez ezagutzen diren gainazalek eratutako irudi eta objektuen irudikapen egokia sistema axonometrikoetan.  Eskalen erabilera zuzena.
  • 11. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA 3. zatia: Marrazketa Artistikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu) Ikasleek marrazki artistiko bat egingo dute, objektu jakinetan oinarrituz, eta proportzioak eta antolamendua kontrolatuko dute, eta itzalak marraztuko. Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango da)  Proportzioak (formak zuzenak izatea).  Antolamendua (lanaren konposizio orokorra).  Trazuaren arintasuna (lerroa adierazpen-elementu gisa aztertzea).  Kokapen espaziala (espazioa zuzen ulertzea eta irudikatzea).  Argi-itzalak (argien eta itzalen arteko harremana egokia izatea).
  • 12. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA III. ERANSKINA Goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren berariazko zatiaren egitura. Arloa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa 1. zatia: Artearen Historia (iraupena: ordubete gehienez) Artearen Historiaren inguruko gaiei buruzko idatzizko analisia, idatzizko testu batek eta/edo dokumentu grafiko edo ikusizkoek (argazkiek, bideoek eta abarrek) ematen duten informazioan oinarrituz. Honakoak ebaluatuko dira: Arte Batxilergoko Artearen Historiaren inguruko gaitasun eta ezaupideak. Gehieneko nota 10 puntukoa izango da. Ebaluazio-irizpideak  Landutako gaiari buruzko oinarrizko ezaupideak.  Sintetizatzeko gaitasuna —ikasleak kontuan izan behar du bi orri idatz ditzakeela gehienez—.  Gaia azaltzeko eta garatzeko argitasuna eta koherentzia.  Artearen Historia ikasgaiaren berezko terminologiaren erabilera. 2. zatia: Marrazketa Artistikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu) Ikasleek marrazki artistiko bat egingo dute, objektu jakinetan oinarrituz, eta proportzioak eta antolamendua kontrolatuko dute, eta itzalak marraztuko. Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango da)  Proportzioak (formak zuzenak izatea).  Antolamendua (lanaren konposizio orokorra).  Trazuaren arintasuna (lerroa adierazpen-elementu gisa aztertzea).  Kokapen espaziala (espazioa zuzen ulertzea eta irudikatzea).  Argi-itzalak (argien eta itzalen arteko harremana egokia izatea). 3. zatia: Sormenezko Marrazketa (iraupena: ordubete eta 30 minutu) Aurreko ariketan erabilitako objektu batean, batzuetan edo guztietan oinarrituz, konposizio lau bat egingo dute ikasleek, nahi duten teknika erabiliz, kolorearen, testuren eta abarren erabilera aztertzeko. Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango da)  Ariketa planteatzeko sormena.  Konposizioaren oreka.  Kolorearen erabilera elementu adierazkor eta harmonikoa den aldetik.  Testuraren erabilera baliabide grafiko adierazkorra den aldetik.  Formak sintetizatzeko gaitasuna.
  • 13. HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA IV. ERANSKINA Goi-mailako heziketa-zikloak egiteko sarrera-probaren berariazko zatiaren egitura. Arloa: Arte Bitxigintza 1. zatia: Artearen Historia (iraupena: ordubete gehienez) Artearen Historiaren inguruko gaiei buruzko idatzizko analisia, idatzizko testu batek eta/edo dokumentu grafiko edo ikusizkoek (argazkiek, bideoek eta abarrek) ematen duten informazioan oinarrituz. Honakoak ebaluatuko dira: Arte Batxilergoko Artearen Historiaren inguruko gaitasun eta ezaupideak. Gehieneko nota 10 puntukoa izango da. Ebaluazio-irizpideak  Landutako gaiari buruzko oinarrizko ezaupideak.  Sintetizatzeko gaitasuna —ikasleak kontuan izan behar du bi orri idatz ditzakeela gehienez—.  Gaia azaltzeko eta garatzeko argitasuna eta koherentzia.  Artearen Historia ikasgaiaren berezko terminologiaren erabilera. 2. zatia: Marrazketa Artistikoa (iraupena: ordubete eta 30 minutu) Ikasleek marrazki artistiko bat egingo dute, objektu jakinetan oinarrituz, eta proportzioak eta antolamendua kontrolatuko dute, eta itzalak marraztuko. Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango da)  Proportzioak (formak zuzenak izatea).  Antolamendua (lanaren konposizio orokorra).  Trazuaren arintasuna (lerroa adierazpen-elementu gisa aztertzea).  Kokapen espaziala (espazioa zuzen ulertzea eta irudikatzea).  Argi-itzalak (argien eta itzalen arteko harremana egokia izatea). 3. zatia: Sormenezko Marrazketa (iraupena: ordubete eta 30 minutu) Aurreko ariketan erabilitako objektu batean, batzuetan edo guztietan oinarrituz, konposizio lau bat egingo dute ikasleek, nahi duten teknika erabiliz, kolorearen, testuren eta abarren erabilera aztertzeko. Ebaluazio-irizpideak (bakoitzaren gehieneko nota 2 puntukoa izango da)  Ariketa planteatzeko sormena.  Konposizioaren oreka.  Kolorearen erabilera elementu adierazkor eta harmonikoa den aldetik.  Testuraren erabilera baliabide grafiko adierazkorra den aldetik.  Formak sintetizatzeko gaitasuna.