SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
II MODULUA - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko tresnak
Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko
Irakaslea: Mentxu Zorita 1
2 modulua - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo
eta partekatzeko web 2.0 tresnak: Blogak, microblogging-a,
wikiak, Slidesahre, Scribd eta Issu
2.1.1 Blog kontzeptuaren azalpena
Wikipediaren arabera, blog edo web-blog bat zera da: " ... istorio edo artikuluak
argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari ... moduan
idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko
markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira,
eta ... besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta
harpidetzeko loturak egon ohi dira.
Blog gehienak pertsonalak dira, ... baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. ....
Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko
sortuak direnak ere......
Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere
txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu
(embed) aurretik.
Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak
(podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).
Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola Wordpress, sortu
eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek
blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa
dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak.
Hitza blog, web log hitzak elkartuz sortu zen. Log hitza ingelesez egunkaria esan nahi du
(itsasontzi, abioi eta orokorrean bidai egunkaria).
Blog baten ezaugarri nagusiak
- Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.
- Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
- Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak
horretarako baimena ematen badu.
- Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo
gehiagotan sar daiteke, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.
- Etiketatan banatuta daude: Kategorien antzera, argitaratzen den sarrera bakoitzak
etiketa bat edo gehiago izan ditzake, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu
daitezkeelarik..."
Gainera blog gehienek besta ezaugarri hauek ere badituzte:
II MODULUA - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko tresnak
Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko
Irakaslea: Mentxu Zorita 2
Hizkera informala
Gai konkretu bat jorratzen dute
Sarrerak sinatuta egon ohi dira
Sarreren bilaketa kronologikoa egin daiteke
Iruzkinak egin daitezke
Esteka asko jartzen dira, bai barruko beste sarreretara nola beste blogetara.
RSS jarioa izaten dute
Blogak erraz sortzen dira eta egunera teknikoki erraza da, baina hauek edukiez betetzea eta
eduki horiek kalitatezkoa izatea eta eguneratzeak lan jarrai eskatzen du.
Blog on batek irakurlea berriz bueltatzera animatuko duen eduki aberatsa, erabilgarria eta
originala izan ohi du. Ez da erraza irakurleen zaletasuna mantentzea eta horregatik da
garrantzitsua kontatzen dena, jarraitzaileak eta harpidedunak lortzea blog baten
helburuetako bat izango baita.
Blogetan argitaratzen diren artikuluak irakurtzea ezagutzak eguneratzeko eta zabaltzeko
modua da irakaslearentzat. Aldi berean, eta mezuetan iruzkinak egitea libre bada, ezagutzak
eta esperientziak partekatzeko plataforma era bada. Blog batean erregulartasunez idazten
denean ohikoa da beste hezitzaile batzuekin erlazioak garatzea.
Lehenago ikusi dugun bezala, blogen eguneraketak jaso ditzakegu RSS bidez tresna hauekin:
Feedly, Symbaloo, Netvibes edo beste asko.
Oso interesgarria da ere gure ikasleok elkarren arteko blog bat egiten dutenean, edota beste
eskoletako ikasleekin elkarlanean.
Wordpress, Blogger eta Tumblr blogak egiteko plataforma ezagunak dira.
Blog askok orri edo atal finko batzuk izaten dituzte gutxitan aldatzen den informazioa
eskaintzeko, adibidez, bloga sortu izanaren arrazoia, egileei buruzko informazioa....
Blog hezitzaileak
Hezkuntzaren ikuspegitik irakasle batek blog bat mantendu dezake honetarako:
Ikasgelan sortutako ikasketa esperientziei buruz hausnartzeko: zein gai dira
motibagarrienak, zein baliabide izan diren esanguratsuenak, ikasleek egiten dituzten
galderak adierazte dituzten ulermen arazoak detektatzea, etab.
XXI. menderako egokiak diren baliabideak eta metodologiak kategorizatzea.
Adib.: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, portfolio digitala, tableten
erabilera, etab.
Beste hezitzaileentzat erronka eta aholku profesionalak iradokitzea
Irakaskuntza munduan teknologia berrien erabilera azaltzea.
II MODULUA - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko tresnak
Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko
Irakaslea: Mentxu Zorita 3
Ikuspuntu pedagogiko eta kolaboratibo batetik hezitzaile batek bere bloga garatu dezake
honetarako:
Ikasturtearekin lotuta dagoen informazioa erregistratu eta aurkeztu, hala nola:
egutegiak, gertaerak etxeko-lanak eta ikasketa materiala.
Irakurketei buruz mintzatu ikasleek beren ikuspuntua eman dezaten.
Berrikusi eta errepasatu ikastaroko materialak eta zereginak erdigune batetik. Beste
hezitzaile eta gurasoen “feedback”-ak jaso eta hauek ikasleen lanekiko dituzten
erreakzioak eta iritziak ezagutu.
Blog hezitzaileak, norbanakoaren gaitasunen garpenean laguntzen dute arrazoi hauengatik:
Heziketa irakasleen eremu mugatua izateari utzi dio.
Ikasleek beren ezagutza eraikitzen dute.
Ikaskuntza ez da soilik ezagutzak zabaltzea, pertsonaren eraikuntza ere bada.
Komunikazioa irakaskuntza berriaren oinarrietako bat da.
Komunikazio eta ezagutza medio bezala idazketak balioa dauka berriz ere.
Blog hezitzaileak begiratzen baditugu hainbat mota daude:
Blog instituzionalak: Ikasketa zentro bati buruzko informazioa ematen dute. Ez dira
izatez, hezitzaileak.
Blog profesionalak: Hezitzaile baten esperientziak eta ezagutzak azaltzen dituzte.
Ikasleen blogak: Irakasleak proposatutako betebeharrak eta ekimenak barneratu ohi
dituzte. baina aldi berean, ikasleen bilaketa lana eta ezagutzaren egituraketari esker
aberasten dira..
Ikasgelako blogak: auzolanean egin ohi dira ea irakasleak ikasleekin batera lan egiten
du, betebeharrak eta ekimenak argitaratuz edo ikasleekin batera hauek sortzen duten
antzeko edukia sortuz.

More Related Content

Similar to Blogak zer diren

Similar to Blogak zer diren (20)

Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
el blog en la escuela
el blog en la escuelael blog en la escuela
el blog en la escuela
 
Blogak Hezkuntzan
Blogak HezkuntzanBlogak Hezkuntzan
Blogak Hezkuntzan
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
B L O G A K H E Z K U N T Z A N
B L O G A K  H E Z K U N T Z A NB L O G A K  H E Z K U N T Z A N
B L O G A K H E Z K U N T Z A N
 
Blogak Hezkuntzan
Blogak HezkuntzanBlogak Hezkuntzan
Blogak Hezkuntzan
 
Blogak Hezkuntzan
Blogak HezkuntzanBlogak Hezkuntzan
Blogak Hezkuntzan
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Wikiak
WikiakWikiak
Wikiak
 
Wikiak
WikiakWikiak
Wikiak
 
Internet bigarren iraultza (Jakintza Ikastola)
Internet bigarren iraultza (Jakintza Ikastola)Internet bigarren iraultza (Jakintza Ikastola)
Internet bigarren iraultza (Jakintza Ikastola)
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldea
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Blogak
BlogakBlogak
Blogak
 
Eskola 2 0
Eskola 2 0Eskola 2 0
Eskola 2 0
 

Blogak zer diren

  • 1. II MODULUA - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko tresnak Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita 1 2 modulua - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko web 2.0 tresnak: Blogak, microblogging-a, wikiak, Slidesahre, Scribd eta Issu 2.1.1 Blog kontzeptuaren azalpena Wikipediaren arabera, blog edo web-blog bat zera da: " ... istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari ... moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta ... besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. Blog gehienak pertsonalak dira, ... baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. .... Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira gertakizun baten berri emateko sortuak direnak ere...... Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak). Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola Wordpress, sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Hitza blog, web log hitzak elkartuz sortu zen. Log hitza ingelesez egunkaria esan nahi du (itsasontzi, abioi eta orokorrean bidai egunkaria). Blog baten ezaugarri nagusiak - Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean. - Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da. - Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete mezuetan, egileak horretarako baimena ematen badu. - Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik. - Etiketatan banatuta daude: Kategorien antzera, argitaratzen den sarrera bakoitzak etiketa bat edo gehiago izan ditzake, horrela gai desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik..." Gainera blog gehienek besta ezaugarri hauek ere badituzte:
  • 2. II MODULUA - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko tresnak Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita 2 Hizkera informala Gai konkretu bat jorratzen dute Sarrerak sinatuta egon ohi dira Sarreren bilaketa kronologikoa egin daiteke Iruzkinak egin daitezke Esteka asko jartzen dira, bai barruko beste sarreretara nola beste blogetara. RSS jarioa izaten dute Blogak erraz sortzen dira eta egunera teknikoki erraza da, baina hauek edukiez betetzea eta eduki horiek kalitatezkoa izatea eta eguneratzeak lan jarrai eskatzen du. Blog on batek irakurlea berriz bueltatzera animatuko duen eduki aberatsa, erabilgarria eta originala izan ohi du. Ez da erraza irakurleen zaletasuna mantentzea eta horregatik da garrantzitsua kontatzen dena, jarraitzaileak eta harpidedunak lortzea blog baten helburuetako bat izango baita. Blogetan argitaratzen diren artikuluak irakurtzea ezagutzak eguneratzeko eta zabaltzeko modua da irakaslearentzat. Aldi berean, eta mezuetan iruzkinak egitea libre bada, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko plataforma era bada. Blog batean erregulartasunez idazten denean ohikoa da beste hezitzaile batzuekin erlazioak garatzea. Lehenago ikusi dugun bezala, blogen eguneraketak jaso ditzakegu RSS bidez tresna hauekin: Feedly, Symbaloo, Netvibes edo beste asko. Oso interesgarria da ere gure ikasleok elkarren arteko blog bat egiten dutenean, edota beste eskoletako ikasleekin elkarlanean. Wordpress, Blogger eta Tumblr blogak egiteko plataforma ezagunak dira. Blog askok orri edo atal finko batzuk izaten dituzte gutxitan aldatzen den informazioa eskaintzeko, adibidez, bloga sortu izanaren arrazoia, egileei buruzko informazioa.... Blog hezitzaileak Hezkuntzaren ikuspegitik irakasle batek blog bat mantendu dezake honetarako: Ikasgelan sortutako ikasketa esperientziei buruz hausnartzeko: zein gai dira motibagarrienak, zein baliabide izan diren esanguratsuenak, ikasleek egiten dituzten galderak adierazte dituzten ulermen arazoak detektatzea, etab. XXI. menderako egokiak diren baliabideak eta metodologiak kategorizatzea. Adib.: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, portfolio digitala, tableten erabilera, etab. Beste hezitzaileentzat erronka eta aholku profesionalak iradokitzea Irakaskuntza munduan teknologia berrien erabilera azaltzea.
  • 3. II MODULUA - Edukiak, ezagutzak nahiz albisteak sarera igo eta partekatzeko tresnak Ikastaroa: Web 2.0 baliabideak lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko Irakaslea: Mentxu Zorita 3 Ikuspuntu pedagogiko eta kolaboratibo batetik hezitzaile batek bere bloga garatu dezake honetarako: Ikasturtearekin lotuta dagoen informazioa erregistratu eta aurkeztu, hala nola: egutegiak, gertaerak etxeko-lanak eta ikasketa materiala. Irakurketei buruz mintzatu ikasleek beren ikuspuntua eman dezaten. Berrikusi eta errepasatu ikastaroko materialak eta zereginak erdigune batetik. Beste hezitzaile eta gurasoen “feedback”-ak jaso eta hauek ikasleen lanekiko dituzten erreakzioak eta iritziak ezagutu. Blog hezitzaileak, norbanakoaren gaitasunen garpenean laguntzen dute arrazoi hauengatik: Heziketa irakasleen eremu mugatua izateari utzi dio. Ikasleek beren ezagutza eraikitzen dute. Ikaskuntza ez da soilik ezagutzak zabaltzea, pertsonaren eraikuntza ere bada. Komunikazioa irakaskuntza berriaren oinarrietako bat da. Komunikazio eta ezagutza medio bezala idazketak balioa dauka berriz ere. Blog hezitzaileak begiratzen baditugu hainbat mota daude: Blog instituzionalak: Ikasketa zentro bati buruzko informazioa ematen dute. Ez dira izatez, hezitzaileak. Blog profesionalak: Hezitzaile baten esperientziak eta ezagutzak azaltzen dituzte. Ikasleen blogak: Irakasleak proposatutako betebeharrak eta ekimenak barneratu ohi dituzte. baina aldi berean, ikasleen bilaketa lana eta ezagutzaren egituraketari esker aberasten dira.. Ikasgelako blogak: auzolanean egin ohi dira ea irakasleak ikasleekin batera lan egiten du, betebeharrak eta ekimenak argitaratuz edo ikasleekin batera hauek sortzen duten antzeko edukia sortuz.