ALDE ZAHARREKO GIDA TURISTIKOA (historiako pertsonaiak)
1.
2. • Ignacio Zuloaga Zabaleta 1870eko uztailaren 26an jaio zen.
Arma fabrika edo arma apainketako lantegi baten jabea
zuen aita, Plazio Zuloaga, forjaria eta zilargina ere bazen,
erdi artista.
• Eibarren jaio arren hamazazpi urte zituenetik Madrilen,
Parisen, Sebillan, Segobian eta Zumaian bizi izan zen eta
Madrilen hil zen.
• Gipuzkoako margolari ospetsu bat izan denez, nahiz
Donostian ez bizi izan, Zuloaga enparantzan bere busto
bat jarri zuten lekuari bere izena eman ziotenean.
• Bere margolanak errealistak dira,
asko pertsona ezagunen argazkiak.
Urte batzuk Zumaian bizi izan zenez,
han dago bere obra dezenterekin museoa,
Zuloaga Museoa.
3. Erroman,Madrilen eta Parisen egin
zituen pinturako ikasketak.
Veneziako,Berlingo,Dresdengo,Bar-
tzelonako,Vienako,Buenos Aireseko
eta Santiago De Txileko nazioarteko
eraskusketetan parte hartu zuen.
Bere autorretratoa
4. • Raimundo Sarriegi Etxeberria euskal musikaria
(Donstia1838, Donostian 1913). Puyuelo kalean jaio zen, gaur
egungo Fermin Calbeton kalea. Peñaflorida kaleko Udal
Musika Eskoletako solfeo irakasle izan zen, Donostiako
Orfeoia sortu eta zuzendu ere egin zuen.
SarriegiSarriegi
5. • Gaur egun, Sarriegiren irudia
bere izena daraman plazan
ikus dezakegu, Bretxa
merkatuaren ondoan.
6. Sarriegiren musika
Sarriegiren konposizio lanik ezagunena San Sebastian
martxa da, danborradako eta inauteriatako beste
hainbat konposizio ezagun ere burutu dituelarik:
Tatiago 1882, Iryarena 1882, Retreta (1882-1884), Diana
1982, Polka 1885, Donostiako karnabala bilduman
jasotako abesti multzoa eta abar.
7. BILINTX
Indalezio Bizkarrondo Ureña
(Donostia,1831- Donostia 1876 )bertsolaria
eta euskal poeta erromantikoa izan zen.
• Bere bertsoen
artean, ezagunak
dira, adibidez,
“Juana Bixenta
Olabe” eta “Behin
batian Loiolan”
8. Gaztetan eskaileratatik behera
erortzeak aurpegia desitxuratuta utzi
zion. Hortik zetorkion nunbait
Indalezio Moko beste goitizena.
Soka-muturrean behin zezenak
adarkatu eta hanketan zauri larriak
eragin zizkion. Handik aurrera errenka
ibili zen beti.
9. Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin
ezkondu zen. Donostian, 1869ko apirilaren
5ean. Hiru seme-alaba izan zituen: Benito
(1869), Pio Francisco(1871) eta Maria Ana
(1874).
Lehiotik granada sartu, lehertu eta zangoak
moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan
oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren
21ean, euskal foruak deusestatu zituzten
egun hartan, 1876an
EGILEAK: Adur Tolosa eta Maider Aldalur
10. Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin
ezkondu zen. Donostian, 1869ko apirilaren
5ean. Hiru seme-alaba izan zituen: Benito
(1869), Pio Francisco(1871) eta Maria Ana
(1874).
Lehiotik granada sartu, lehertu eta zangoak
moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan
oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren
21ean, euskal foruak deusestatu zituzten
egun hartan, 1876an
EGILEAK: Adur Tolosa eta Maider Aldalur