1. GIZAKIEN ANTOLAKETA FORMAK.
TALDEKO LANEN AURKEZPENERAKO PAUTAK.
•Gogoan izan zer den taldean lanean aritzea:
◦Denok lanarekiko konpromezu berdina izatea.
◦Batak besteari laguntzea.
◦Adostutako antolaketa errespetatzea: epeak, edukiak,
aurkezpen itxura, ortografia, ahozko azalpenen
prestaketa,...
•Lanen azalpenen antolaketa:
◦Talde bakoitzak 15' minuto izango ditu lana aurkezteko;
5' minuto/ taldekideko.
◦Azalpena ondoren beste 5' minuto egongo dira gelako
kideen galdera-erantzunetarako, eta irakasleak egin
beharreko zuzenketetarako.
◦Ezingo da diapositibei begira hauen irakurketa zuzen bat
egin; norbere hitzekin azaldu behar da.
•Lanaren azalpenan, taldeko 3 kideek ondorengo
hauek kontutan izan beharko dituzte:
◦Nork egingo duen sarrera orokorra.
◦Zeintzuk izango diren hitz egiteko txandak.
◦Nor egongo den ordenagailuan diapositibak pasatzen.
◦Nork hartuko dituen irakasleak zuzendutako hutsuneen
2. oharrak.
•Taldekide bakoitzak aurretik bere kabuz prestatu
beharrekoak:
◦Gela aurrean esan beharrekoa prestatu norbere etxean
eta izango duen denbora tartea kontutan izanik.
◦AUDACITY tresna erabili ahal da norbere azalpena
grabatuz praktika hobetzeko.
•Lana bukatu eta gero talde bakoitzeko kideek
irakasleak jakinarazitako hutsuneak zuzendu
beharko dituzte, lana arloko web orrialdera igotzeko.
•Gelako kideek, azalpenak irauntzen duen tartean,
mahai gainean orria eta arkatza/bolia izan beharko
dute, agertzen zaizkien zalantzak apuntatzeko eta
galdera-erantzunetarako egongo den txandan
argitzeko.
•Saio bakoitzaren amaieran galdekizun bat izango
da, ON-LINE, azaldutakoaren oinarria barneratu dela
frogatzeko.