19. Kulturen desagerpena Herri Indigenen Nazioarteko Gailurra (2002ko abuztua) Globalizazio ekonomikoa herri indigenen eskubideak aitortzeko oztopo handienetarikoa da. Erauzketa jasanezinak, uztek, ekoizpen eta kontsumo ereduek aldaketa klimatikoa, kutsadura orokorra eta ingurumenaren suntsiketa eragin dituzte, eta gure lurretatik kanporatu gaituzte, txirotasun eta gaixotasun mailak ikaragarriak sorraraziz. Herri indigena askok bizirik irauteko artzaintzak, ehizak eta uztek daukaten garrantzi handia aitortuta, gobernuei eskatzen diegu sistema ekonomiko eraginkor gisa sustatu ditzatela. Hizkuntza gure arbasoen ahotsa izan da denboraren hasieratik. Gure hizkuntzak zaintzea, ziurtatzea eta garatzea erabat urgentea da.
22. Fundamentalismoaren lehen garaipena Lehen mugimendu fundamentalista islamikoa Anaia Musulmanak izan ziren, Egipton 1928an sortua. Baina talde hau ezin izan zen boterera iritsi. Jomeini ayatollah -a buru izan zuen eta 1979ko Irango iraultza integrismo edo fundamentalismoaren lehen garaipena izan zen. Iraultzaren ondoren Iranen ezarritako erregimen politikoan boterea kleroari (erlijio-gizonei) zegokion eta legeak Koranaren oso interpretazio zorrotzean oinarritzen ziren. Irango esperientziak bidea erakutsi zien beste mugimendu fundamentalista batzuei, eta hauek zabalpen handia izan zuten Egipton, Aljerian eta Afganistanen XX. mendeko 80ko hamarkadaren aurretik.
32. Testua: k ristautasunaren ezaugarriak • Fededunen gutxi gorabeherako kopurua: 1.524 milioi. • Jatorria: Jesus Nazaretekoa Palestinan jaio zen, dizipulu talde bat bildu eta 30. urtetik aurrera haiekin batera eskualdean zehar ibili zen erlijio berri bat predikatzen . • Ezaugarri nagusiak: Aldarrikatzen du gizaki guztiak berdin maitatzen dituen Jainko bakarra dagoela; pertsonen arteko maitasuna eta barkamena sustatzen ditu; eta betiereko bizitzan sinesten du. Liburu sakratua Biblia da. Instituzio antolakuntza handi eta konplexua dauka. • Barne zatiketak: Aita Santuari obeditzen dioten katolikoak ; Aita Santuari obeditzen ez dioten ortodoxoak; eta Aita Santuari obeditzen ez dioten eta tokian tokiko kongregazioetan biltzen diren protestanteak . • Kultur paisaia: Kristautasunak bizitzaren arlo askotan eragiten du, esate baterako egutegian, jaietan, familia ereduan,… Monasterioak , elizak eta katedralak dira eraikin adierazgarrienak.