Se ha denunciado esta presentación.
Utilizamos tu perfil de LinkedIn y tus datos de actividad para personalizar los anuncios y mostrarte publicidad más relevante. Puedes cambiar tus preferencias de publicidad en cualquier momento.

Biktima guztiak barne hartzen dituen begirunezko Biktimen Herri Politika helburu duen bide luzea

29 visualizaciones

Publicado el

Euskal Herrian gertatutako Motibazio Politikoko Indarkeriaren Biktimen Herri Politikak Ebaluatzeko Txostena. Urria 2011 Argituz

Publicado en: Noticias y política
  • Sé el primero en comentar

  • Sé el primero en recomendar esto

Biktima guztiak barne hartzen dituen begirunezko Biktimen Herri Politika helburu duen bide luzea

  1. 1. giza eskubideen aldeko elkartea - asociación pro derechos humanos pro human rights association - association en faveur des droits humains Biktima guztiak barne hartzen dituen begirunezko Biktimen Herri Politika helburu duen bide luzea Euskal Herrian gertatutako Motibazio Politikoko Indarkeriaren Biktimen Herri Politikak Ebaluatzeko Txostena URRIA 2011
  2. 2. 2
  3. 3. 3 Biktima guztiak barne hartzen dituen begirunezko Biktimen Herri Politika helburu duen bide luzea Euskal Herrian gertatutako Motibazio Politikoko Indarkeriaren Biktimen Herri Politikak Ebaluatzeko Txostena URRIA 2011 1. Amaitu gabeko mapatik bete beharreko mapara – zailtasun objektiboak, aitorpen gabezia eta enpatia........................................................................................................4 1.1 Aurreko gogoetak...............................................................................................4 1.2 Egia, justizia eta ordaintza ezaren testuingurua....................................................6 2. Aurrekariak. Legeria asimetrikoa: biktima ezberdinentzako eskubide ezberdinak......7 3. Hiru ekimen instituzional ..........................................................................................8 3.1 Biolentziaren biktimek aurkezturiko txostena (2000. urtea) .................................8 3.2 TBLZ (Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza) eta Giza-Eskubideen Zuzendaritzaren txostenak (2007-2008).....................................................................8 3.3 “Motibazio Politikoa duen Indarkeriaren testuinguru batean jazotako Sufrimendu Bidegabeen eta Giza Eskubideen Urraketen Biktimen” txostena eta haren ondorio, 2011ko martxoaren 31an Eusko Jaurlaritzak onarturiko Ez-legezko Proposamena... 10 4. Prozesuaren balorazioa eta bere gaur egungo egoera ............................................... 13 4.1 Alderdi itxaropentsuak ...................................................................................... 13 4.2 Ekidin beharreko arriskuak................................................................................ 14 4.3 Gaur egungo egoera........................................................................................... 17 5. Gomendioak............................................................................................................ 17 1. GEHIGARRIA - ..................................................................................................... 19 Giza Eskubideen Nazioarteko Arauetan Urradura Nabarmenak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioan Urradura Larriak Jasan dituzten Biktimen Eskubideari buruzko Oinarrizko Printzipioak eta Jarraibideak, Errekurtsoak Jartzeko eta Ordaina Eskuratzeko ................................................................................................................ 19 I. Giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatu, betetzen direla bermatu eta aplikatzeko betekizuna.......... 22 II. Betekizunaren irismena....................................................................................... 22 III. Nazioarteko zuzenbidearen arabera, krimen diren giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larriak. .................................................................................................................... 22 IV. Preskripzioa ...................................................................................................... 23 V. Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimak........................... 23 VI. Biktimen tratamendua ....................................................................................... 23 VII. Errekurtsoak jartzeko biktimen eskubidea........................................................ 23 VIII. Justizia izatea. ................................................................................................ 24 IX. Jasandako kalteen ordaina jasotzea.................................................................... 24 X. Urradurei eta zuzentzeko mekanismoei buruzko informazioa izatea.................... 26 XI. Diskriminaziorik eza ......................................................................................... 26 XII. Indargabetu ezinezko ondorioa......................................................................... 26 XIII. Beste pertsona batzuen eskubideak ................................................................. 27
  4. 4. 4 1. Amaitu gabeko mapatik bete beharreko mapara – zailtasun objektiboak, aitorpen gabezia eta enpatia Duela gutxienez 10 urte hasitako indarkeriaren, terrorismoaren eta giza- eskubideen urraketen biktimekiko aitorpen politika baten bide luzea bidegurutzean dago gaur egun. Batez ere, ikuspuntu orokor batetik orain arte aintzat hartu ez diren biktimen eskubideak aitortzeko eta harreman sozialak berreraikitzeko balio dezaketen ekimen berriak kontutan hartzen baditugu. Eta hau dena ez da zor historiko bat soilik, Euskal Herriko zuntz soziala berreraikitzeko politiken bermerako, enpatia eta aitorpen sozialerako ekarpen bat baizik. 1.1 Aurreko gogoetak Zaila da oso motibazio politikoko biktimen zenbaki balorazio zehatz bat egitea, kasu gehienetan ez baitago datu ofizialik, batez ere Estatuaren eragileekin zerikusia duten atentatu eta eraso ultra edo parapolizialetan, eta batez ere, giza-eskubideen urraketa zehatzei dagokienez, osotasun fisiko eta psikologikorako edota bizitzarako eskubideak kasu. Gaur egun oraindik ez da existitzen motibazio politikoko giza-eskubideen urraketarekin erlazionaturiko biktima guztien argazki oso bat, gertakarien egileak edozein direla ere. Aipaturiko argazki hori maila ofizialean zein maila sozialean oraindik formalizatu eta onartu gabe dago. Biktimen aitorpenetik eta errealitatetik atera behar den, eta giza-eskubideekiko begirunez jokatu behar duen memoria kolektiboa osatu behar da, baina zoritxarrez, oraindik ez dago ahobatezko irizpiderik. Osatuen egon beharko litzatekeela aurresuposatzen den horretan ere, ez dago adostasunik. ETA eta CCAA-ren adar ezberdinek garai ezberdinetan eragindako hildako eta zaurituen zenbatekoa adibidez: aztertu eta egiaztatu ditugun zerrenda gehienetan zenbakiak ez datoz bat. Instituzio edota eragile ofizialen zerrendak kontsultatu ostean ere, koadro estatistikoetan bat ez datozen biktimen zifrak aurkitu ditugu. Motibazio politikoko biktima guztien inguruan 18 zerrenda publiko1 ezberdinetan egin dugun ikerketa eta egiaztapenak, honako ondorioetara eraman gaitu: 1) 1 “Egin” urtekariak (17 libutu), Asociación Víctimas del Terrorismo (AVT), Belén Pulgar Gutiérrez (“Víctimas del terrorismo: 1968-2004), Carmen Téllez (bloga), Covite, VascoPress (“Crónica de documentación y actualidad”, 2004ko Abuztua), Dirección Atención Víctimas del Terrorismo (web orrialdea), Euskal Memoria (“Gernikako seme-alabak”, 2011), Fundación Víctimas del Terrorismo, “ABC”-ren Hemeroteka, “El País”-en Hemeroteka, “La Vanguardia”-ren Hemeroteka, 2008ko Eusko Jaurlaritzako DAVT txostena, 2008ko Eusko Jaurlaritzako DDHH txostena, Arartekoaren Txostena, José María Calleja eta Ignacio Sánchez-Cuenca (“La derrota de ETA; de la primera a la última víctima”), Luis Nuñez-Txalaparta (“Euskal Herria y la libertad”. Zortzi liburu), Ministerio del Interior (web orrialdea), Rogelio Alonso, Florencio Domínguez eta Marcos García Rey (“Vidas Rotas”, 2010).
  5. 5. 5 oraindik bada gertakari jakin batzuen inguruko elementu informatiboen sakabanaketa esanguratsua; 2) oraindik ere badira akatsak eta informazio ez- argia zenbait daturen inguruan, eta horrek gertakarien azterketen inguruko ikerketek erabiltzen dituzten irizpideak zalantzan jartzera eramaten gaitu; 3) informazio ofizialaren gabezi handia eta hau eskuratzeko arazoak daude hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetako kasuetan, baita polizia tartean egonik burututako urraketen inguruan ere. Beharrezkoa da beraz azterketa sakonago bat eta gertakarien zenbatekoen egiaztapen bat egitea, eta ez bakarrik orain arte egindako akatsak zuzentzeko, biktima guztien eskubide eta egoerak aintzat hartzeko baizik. Mapa osatu ahal izateko lan handia geratzen da oraindik, biktimen edota euren inguruko familiako kideen lekukotasunak jasotzea kasu. Aldi berean, eremu guztietan jazotako sufrimendua onartua izateko adostasun sozial eta pedagogikoa landu behar da, pertsona hauen kontrako tratu txar edota mehatxuekin behin betiko amaitzeko asmoarekin, egileak edozein direlarik ere. Ezagunak dira ETA eta beste talde batzuen atentatuen ondorioz sortutako kalteen datuak: 829 pertsona hildako2 (855 beste batzuen arabera) eta 2.596 zauritu3 . Baina oraindik ez da egin poliziaren indarkeriak edota talde parapolizial zein eskuin muturrekoek egindako atentatuen zerrendarik, eta ondorioz ez da datu edo zerrenda zehatzik ezagutzen. Ezagutzen diren datuen arabera, Estatuko eragile, talde parapolizial edo eskuin muturrekoen partetik Euskal Herrian euren osotasun fisiko edo psikikorako edo bizitzarako eskubideen urraketa jasan behar duten pertsonak honakoak dira: 164 pertsona hilik, ikerketa eta egiaztatzea4 behar duten 87 kasu, eta 956 pertsona zauritu gehi ikerketa eta egiaztatzea behar duten 56 kasu. Hauek dira 2008ko ekaineko Motibazio Politikoko Indarkeriaren ondorioz gertatutako Giza Eskubideen Urraketen Biktimak5 txostenean eta ikerketa berrien ondorioz eskuratutako datuak. Aurreko paragrafoan aipatutakoari salatutako tortura kasuak gehitu behar zaizkio, beste biktima batzuen neurketa-denbora kontuan hartuz gero, milaka pertsonei eragin dietenak. Salaketa hauen aurreko bertsio ofiziala “torturarik ez dagoela” izan da, baina hala eta guztiz ere, giza-eskubideen bermeen aldeko 2 Subdirección General de Atención al ciudadano y de asistencia a las víctimas del terrorismo, Barne Ministerioaren web orrialdean. 3 Baltasar Garzon epaileak 2002/08/26an agindutako Batasuna etetzeko autoan urte horretara arte ETAko atentatuetan zauritutakoak 2.367 direla esaten da. Data horren ostean zauritutako 229 pertsonak gehituz gero kopurua 2.956 zauritutakoa da. 4 Kasu guztietan testigantza zuzenak hartu behar badira ere, garrantzia handiagoa dago honako hauetan. Gertakizunak argitzeko beharra, informazio handiagoa eta egiaztatzea behar duten kasuak dira hauek, bere garaian ongi ikertu ez zirelako edo egun, datuen falta dagoelako. 5 “Motibazio Politikoko Indarkeriaren ondorioz gertatutako Giza Eskubideen Urraketen Biktimak”. Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, 2008ko Ekainaren 24an.
  6. 6. 6 talde ezberdinek, Amnesty International (AI) edo Torturaren Prebentziorako Batzordea (CPT) kasu, azken hogei urteetan zehar intentsitate ezberdinez burutu izan den eta ezkutatzen ahalegindu den jardutea dela salatu dute. Falta da beraz, kasu hauek denak aztertzea eta modu inpartzial eta fidagarri6 batean kasu hauen zenbatekoa eta haien ezaugarriak zehaztea. Ondorioz, errealitate hau islatuko duten politikak egin ahal izateko beharrezko zeregina da giza-eskubideen urraketa hauen biktimak eta eraginak kontutan hartzea. 1.2 Egia, justizia eta ordaintza ezaren testuingurua Indarkeria kolektiboen testuinguruetan, aurka dauden taldeek mina aldarrikatzeko memoria elkartu eta baztertzaileak eratzen dituzte, eta ondorioz, bestearen mina ez da kontutan hartzen. Eta konponbidea bilatzeko beharrezkoa da bestearen mina begirunez ikustea7 . Azken 15 urteetan pausu garrantzitsuak eman dira ETAren biktimen aitorpen sozial eta enpatiaren norabidean, baita zenbait elkartasun herri politika sortu ere. Hala ere, aitorpen hau indarkeria politikoaren beste biktima batzuetara zabaldu beharko litzateke, kontrolik gabeko taldeek, eskuin muturrekoek eta euren funtzioetan gehiegikeriaz jokatu duten Estatuaren eragileek sortutako indarkeriaren biktimengana hain zuzen. Ekimen batzuetan eskuin muturreko taldeen biktimei lekua egiten saiatu bada ere, orain arte leku hori marjinala izan da (kasu hoberenean, biktima hauek “beste biktimak” kontsideratuz). Biktima guztien zein hauek jasandako giza-eskubideen urraketen aitorpen batek ez du esan nahi biktima bihurtzeko prozesuak berdindu nahi direnik. Banandu beharra dago aitorpenaren beharrean eta biktimek eta familia kideek jasandako bidegabeko sufrimendu eta duintasunaren artean, azken hau antzekoa baita euren funtsezko giza-eskubideen urraketak jasan behar izan dituzten biktima guztiengan. ETAko biktima batek, zeinarekiko kasu askotan aitorpen sozial eta elkartasun zor bat dagoen, eskuin muturreko edo Estatuaren gerra zikineko batek adina eskubide ditu aitorpen sozialerako, ekintza horien aldarrikapenean siglak egon diren axola gabe. Gainera, eskuin muturreko edo Estatuko eragileen aldetik giza-eskubideen urraketa larriak jasan behar izan dituen pertsona batek ez du instituzioen partetik aitorpenik izan. Kasu gehienetan, 6 Ikusi: “Tortura: una aproximación científica (2000-2008)” Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak agindutakoa. GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARITZA/DIRECCION DE DERECHOS HUMANOS/HUMAN RIGHTS BOARD, Giza Eskubideen politika Euskadin. La política de Derechos Humanos en Euskadi. The Human Rights policy in the Basque Country, Vitoria- Gasteiz, 2009, p. 142 ss. Accesible también en http://www2.ohchr.org/english/bodies/cat/docs/ngos/AEDIDH2_Spain43.doc 7 Enpatia ariketa zail hau Sudafrikako Egi Batzordearen baitan bete zuen modu eredugarri batean Desmond Tutú anglikar apezpiku eta Bakearen Nobel Sariaren irabazleak. Bere lanak sufrimenduaren berdintasun morala suposatu zuen. Batzorde horren baitan, besteen minarekiko begirunea moralki txalotu eta zigortu zituen Batzordeko Zuzendariak, biktima eta familia kideekiko enpatia partekatua adierazten zuelarik.
  7. 7. 7 Justizia Administrazioak ez du modu egoki batean erantzun, eta pertsona hauek diskriminazioa pairatu behar izan dute, biktima izatea zalantzan jarri izan delarik. Azken urte hauetan esan izan da lekuz kanpo dagoela gai zehatz hauetaz mintzo egitea ETAren biolentziak gur egunerokotasunean eragina duen bitartean. Uste hori duten pertsonen arabera, ETA edo ETA justifikatzen duen jendea bere bidean mantentzeko bultzada besterik ez du egiten gai honek. Baina bultzada horiek, egotekotan, ez dira egia ez eta justizia ere. Argituz Giza Eskubideen Aldeko Erakundearen iritziz, Euskadin apurtutako harremanak berreraikiko diren marko ezberdin batera heltzeko eta adostasun sozial berriak sortzeko, beharrezko ekarpenak dira egia eta justizia. Zentzu zabalago batean, jardunbideak behar dira, bidegabekerien aitorpenen adierazpenak eta prebentziorako konpromiso zabal bat, zenbait agintari politikok edo egileek ez errepikatzeko bermea. Denbora luzeegiz, ekintza eta hartu beharreko neurri hauek “unea ez izatearen” aitzakiarekin atzeratu dira. Aipaturiko jardunbideak beharrezkoak dira ETAren partetik, bai eta Estatuaren partetik ere, ekintzak burutu ziren garai historikoa alde batera utziz. 2. Aurrekariak. Legeria asimetrikoa: biktima ezberdinentzako eskubide ezberdinak. Giza eskubideen nazioarteko arauen ageriko urraketa eta nazioarteko zuzenbide gizatiarraren urraketa larrien biktimek helegiteak aurkeztu zein ordaintzak eskuratzeko duten eskubideen oinarrizko printzipio eta ildoak (2005 eko abenduaren 16an Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartutako 60/147 ebazpena) oso argiak dira: urraketa hauen biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta ordaintzarako eskubidea, eta ezin da ezberdintasunik egin biktimak edo egileak izan dezakeen orientazio politiko edo beste mota batzuetako arrazoiengatik. Hala ere, gure herrialdeko praxi politikoak mota guztietako bereizketak sortu ditu, eta hori dela eta, asimetria eta bidegabekeria kasu argiak eman dira. Motibazio politikoa duen biolentziaz ari bagara, eta ondorioz esparru pribatuan gertatzen dena gure analisitik at uzten badugu, ikusiko dugu biktima jakin batzuentzat eskubide batzuk aintzat hartzen dituen memoria historikoaren legeria dugula, (hala nola arrazoi politiko, ideologiko edo erlijio sinesmenaren ingurukoengatik Gerra Zibilean eta Diktaduran zehar jazarpena edo biolentzia jasan zutenentzat, eta adibidez, 1968ko urtarrilaren 1etik 1977ko urriaren 6ra bitartean demokraziaren defentsan hildako pertsonentzat) baina beste biktima batzuek ez dute inolako onurarik jasoko (esate baterako, bere etxeko balkoitik manifestazio bat ikusten dagoen pertsona bat tiroen edo gomazko piloten erruz hilez gero, ez luke memoria historikoaren legearen arau horren onurarik jasoko -eta badira horrelako kasu batzuk gure inguruan). Terrorismoaren biktimen legeriak egiarako, justiziarako eta ordaintzarako zenbait eskubide hartzen ditu aintzat, guztientzat modu desberdinean ezarri
  8. 8. 8 direnak. 1968ko urtarrilaren 1etik aurrera jazotako kalte fisiko edo psikofisikoen ordainketa kasu, orokorrean justizia aplikatuz, posible izan ez den salbuespen batzuekin, eta oro har, Instituzionalki onartua izan den egia ezarriz terrorismoaren biktimentzako, azken hauek batez ere ETA, FRAP eta GRAPO bezalako siglak dituzten erakundeen biktimak bezala ulertuz nahiz eta badiren, ezohikoak eta urriak izan arren, GAL zein AAA, BVE, ANE eta ATE-ren moduko muturreko eskumako taldeen biktimak ere, eta ez da ez justiziarik egin ez egiarik onartu. Hala ere egoera okerragoa izan da kontrolik gabeko taldeen edo euren funtzioetan gehiegikeriaz jokatu duten Estatuko segurtasun indarren biktimentzako. Gabezia hauen aurrean Carlos Martín Beristain eta Darío Páez-ek idatzitako Violencia, apoyo a las víctimas y reconstrucción social (Fundamentos, 2000), eta Sabino Ormazabalen Mapa inacabado del sufrimiento (Manu Robles Aranguiz Fundazioa) bezalako ekimen indibidualak sortu dira. Hauen ustez, arlo ezberdinak jorratzen dituen adostutako komisio bat sortu beharko litzateke, Egiaren Komisioen (Comisiones de la Verdad) antzekoa eta onarpen sozial handiko pertsonez osaturik egongo litzatekeena. Garai horietan ere Eusko Jaurlaritzak gabezi horiei aurre egiteko erantzun legislatibo bat emateko lehendabiziko saiakera egin zuen8 . 3. Hiru ekimen instituzional 3.1 Biolentziaren biktimek aurkezturiko txostena (2000. urtea) 2000. urtean Eusko Jaurlaritzaren Giza-Eskubideen eta Hiritarren Eskaeren Batzordearen baitan “Gure herrian sortutako biolentziaren biktima guztien egoera aztertzeko lantaldea” sortu zen. PP, PSOE eta UA-k bertan parte hartzeari uko egin ziotenez lantalde hau hasieratik jarri zuten zalantzan. Gai honen inguruan bi urtez lan egin ostean, bi liburuz osaturiko txosten handia idatzi zen. Bertan, beste neurri batzuen artean, Biolentziaren Biktimen Behatoki bat sortzea proposatzen zen, aurretik Juan José Ibarretxeren Gobernuak eskatu bezalaxe. Aipaturiko talde politikoek lantalde honekiko zuten erabateko aurkakotasunaren ondorioz, 2000. urteko abenduaren 12an, lantaldea bertan behera geratu zen Giza-Eskubideen Batzordearen baitan, istilu politiko handia zegoen momentu batean. 3.2 TBLZ (Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza) eta Giza-Eskubideen Zuzendaritzaren txostenak (2007- 2008) 2007. urtean arazo honi aurre egiteko bigarren saiakera egin zen. 2007ko urriaren 5ean eta 17an Terrorismoaren Biktimen inguruko Batzar Monografikoa burutu zen Eusko Legebiltzarrean, eta bertan 21 erabaki hartu ziren. Horietariko bat –lehena- motibazio politikoaren ondoriozko indarkeriaren biktimen ingurukoa zen. Erabaki horren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak txosten zehatz eta sakona idatzi beharko 8 DDHH Batzordeko “Víctimas de la violencia” lantaldea eta Eusko Jaurlaritzan aurkezturiko hiritarren eskaerak, 2000ko azaroa.
  9. 9. 9 zuen, kontrolik gabeko taldeek, eskuin muturrekoek eta GAL-ek burututako terrorismoaren biktimen errealitatearen ingurukoa, txosten horretan biktima horien identifikazioari eta indarrean zegoen legeriak aitortzen zizkien eskubideen onarpen maila aztertzeari arreta berezia eskainiz. Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritza izango zen motibazio politikoko indarkeriak eragindako gainontzeko biktimen inguruko txosten sakon eta zehatza idazteko arduraduna, arreta berezia ezarriz biktimen identifikazioari eta euren onarpen moral zein ordaintzari erantzun bat emateko beharrezko neurrien azterketari. Eskubideen urraketen inguruko azterketa hau bi txosten ezberdinetan banatu izanak harritu egin zituen giza eskubideen nazioarteko zenbait erakunde. Lehen aipaturiko batzarrean, Legebiltzarrak TBLZ-ren txostena 2008ko martxoaren 31 baino lehenago aurkeztu behar zela agindu bazuen ere, bi txostenak ekainean aurkeztu ziren. TBLZ-ren txosten honek 96 orrialde zituen, eta horietatik 83, kasu konkretuak ziren. “Kontrolik gabeko taldeek, eskuin muturrekoek eta GAL-en terrorismoaren inguruko txostena” zuen izenburua, eta bertan, GAL, Batallón Vasco Español, AAA, Grupos Anti ETA edota GAE bezalako taldeek burututako 74 ekintza terroristetan 66 hildako eta 63 zauritu egon zirela zehazten zen. Txostena hiru ondoriorekin amaitzen da: lehendabizikoa kasu konkretuen kopuruaren laburpen bat da, eta honen arabera, Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasunerako 32/99 Legeaz geroztik, ekintza terrorista hauetan kalteturiko pertsonek arrazoi ezberdinengatik jarrera ezberdinak izan zituzten terrorismoaren biktimatzat onartuak izateko aitorpena eskatzeko aukeraren aurrean. Bigarren ondorioan, txostenean bildutako atentatuen egileei buruzko ezagutza maila nahikoa ez dela onartzen da, biktimek duten justiziaren eta gertakarien inguruko egia ezagutzeko eskubideei dagokienez. Aldi berean onartzen da, aipatutako kasu gehienetan poliziak egindako ikerketa urrien ondorioz gertatutakoak ezin izan direla argitu. Hirugarren eta azken ondorioak dio plan berezi bat eratzeko premiazko beharra dagoela, txostena osatu aurretik harremanetan jarri ez den eta identifikatuta zeuden biktimen gehiengora heldu ahal izateko. “Motibazio Politikoa duen Indarkeriak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Biktimen inguruko Txostena” zen bigarrena, eta 180 orrialde zituen lehenengo bertsioan. Bertan, 109 hildakoren inguruko informazioa bildu eta lehen 538 zaurituen zerrenda egiten da, tortura salaketa adierazgarri batzuekin batera, kasu hauetan egon zen ikerketa falta eta zigorrik ez ezartzea (hainbat iturriren arabera milaka izan baitziren torturak pairatu behar izan zituztenak) seinalatuz. Txostenak 1968. urtetik aurrera mobilizazio ezberdinak (grebak eta manifestazioak bereziki) erreprimitzeko polizia talde ezberdinek erabilitako indarkeriaren ondorioz egondako 31 hildako eta 261 zauritu ere jasotzen ditu. Urraketa hauek sarri azterturiko garai ezberdinetan, eta horrek gertakari bakan multzo baten beharrean jokabide eredu bat egon zela nabarmentzen du. Arlo honetan gertatu zen kasu paradigmatikoenetariko bat, bost hildako eta hamarnaka zauritu utzi zituen 1976. urteko martxoaren 3ko gertakariak dira. Talde parapolizial, ultra eta beste batzuen ekintzei dagokienez, aldi berean, biolentzia mota honen bereizketa espezifiko bat egiten da bahiketa edo eraso sexuala (bortxaketa) egon zen edo ez edota manifestazio batean burutu
  10. 10. 10 zenean kontutan hartuz, eta kategoria honetan, TBLZ-ren txostenean jasotzen ez diren 8 hildako eta 179 zauritu jasotzen dira. Biktimen zerrenda hauek jasotzeaz gain, txostena zenbait gomendiorekin amaitzen da: Eusko Jaurlaritzak motibazio politikoa duen indarkeriaren biktimentzako arreta zerbitzua eskaini behar du, hasiera batean zein biktima eremu jorratuko den erabakia atzeratuz, analisi baten ostean kasuen handiagotzea edo murriztea ahalbidetuko duena. Aldi berean, Legebiltzarrean motibazio politikoak eragindako biktimen inguruko lantalde baten eraketa gomendatzen da. Bere eginkizunen artean hurrengoak agertu beharko lirateke: onarpenaren bidean, lehendabiziko neurrien artean, pertsona kaltetuen hurbilketa eta inplikazioa; motibazio politikoa duen biolentziaren inguruko ekintzetan aditu lokal zein internazionalen laguntzaz eginiko informazio bilketa, eta batez ere, biktima hauek duten egiarako, justiziarako eta ordaintzarako eskubideak bermatzeko bideratutako neurriak hartu eta politikoki sustatzea. Azkenik, biktima hauek jasan izan duten ahazteari eta diskriminazioari ahal den moduan aurre egiteko, euren eskubide guztiak onartuko dituen estaldura legala osatzea gomendatzen du txosten honek. Ustezko lege horren baitan sartuko liratekeen bortxaketen (tortura, hilketa, bortxaketa, etab.) definizio bat egitea gomendatzen da, baita biktimena ere. Legealdiaren amaierak, egun Lopez Lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzaren sarrera suposatu zuten hauteskundeekin batera, gomendio hauek guztiak bertan behera utzi zituen. 3.3 “Motibazio Politikoa duen Indarkeriaren testuinguru batean jazotako Sufrimendu Bidegabeen eta Giza Eskubideen Urraketen Biktimen” txostena eta haren ondorio, 2011ko martxoaren 31an Eusko Jaurlaritzak onarturiko Ez-legezko Proposamena. 2009ko abenduaren 22an Eusko Jaurlaritzako Giza-Eskubideen Batzordeak Aralar legebiltzar-taldeak proposatutako ondorengo ekimena onartu zuen aho batez: “Eusko legebiltzarrak premiazkoa ikusten du Eusko Jaurlaritzaren Giza- Eskubideen Zuzendaritzak eta Terrorismoaren Biktimentzako Harreraren Zuzendaritzak motibazio politikoa duen indarkeriaren ondorioz sortzen diren giza-eskubideen urraketen biktimen inguruko Txostenarekin aurrera egitea. Txosten hau 2008ko ekainean aurkeztu zen lehenbiziko pausu gisa, Euskadin azken hamarkadetan bizitako indarkeriak eragindako giza-eskubideen urraketaren ondorioz sortutako bidegabeko sufrimenduak aztertzen zituelarik, eta hura izan zen artean aintzat ez hartutako biktimen onarpenaren bideko aurrerapauso nabarmen bat. Txosten hau Giza-Eskubideen eta Hiritarren Eskaeren batzordean aurkeztu behar zen sei hilabeteko epean. Aldi berean, aurkezpen data horretan bertan kalte-ordain neurriren bat aurkezteko deia luzatzen zaio Eusko Jaurlaritzari.” Ekainean Jaurlaritzak jakinarazi zuen epea irailera arte luzatzea beharrezkoa zela eskatutako txostena aurkeztu ahal izateko. Azkenean, aipatutako txostena 2010eko abenduaren hasieran aurkeztu zen.
  11. 11. 11 “Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak” izan zen 38 orrialdeko txostenaren izenburua. Txostenaren aurkibidea honako ataletan banatzen zen: Justifikazioa, Helburua, Eremua, Testuingurua, Eremu Teorikoa, Bizitzarako eta Osotasunerako Eskubidea: Hautapen baten Arrazoiak, Kategoriak, Gomendioak eta Ondorioak. 2008ko txostenak bezala, bizitzarako eta osotasun fisiko zein psikikorako eskubideetan biltzen du ikerketa, beste eskubide batzuen urraketaren kasuistika beste fase batzuetarako atzeratuz. Txostenak ez du zerrendarik, nahiz eta amaieran, “2008ko ekaineko Motibazio Politikoko Indarkeriaren ondorioz gertatutako Giza-Eskubideen Urraketen Biktimen Txostenak argitaratutako datuak modu adierazgarrian erreferentziatzat hartuz” egindako diagrama bat agertzen den. Irudikapen grafiko horretatik ondorio hau ateratzen dute: “argi ikusten da diktaduraren azken urteetan eta batez ere, trantsizioan eta lehendabiziko garai konstituzionalean problematika honek izandako intentsitate kuantitatiboa, dena dela, laurogeigarren hamarkadaren erdialdetik aurrera kopurua nabarmen jaisten da”. Hala ere, aipaturiko grafikoaren azpian dagoen oin-ohar batek honela dio: “Zifra zehatzak aldatu ahal badira ere, iturri ezberdinek zehaztutako errealitatea islatzen dute. Garrantzitsua da argitzea tortura salaketak ez direla kontuan hartu.” Orokorrean, txosten honek, kategoria ezberdinetako biktimek egia, justizia eta ordaintza jaso dezaten bide bat irekitzearen edo ez irekitzearen inguruan, interpretazio ezberdinak egitea ahalbidetzen duen hizkuntza darabil. Laburbilduz, txosten honen egiazko estaldura, biktima zehatz hauentzako ekimenak bultzatzen dituen botere betearazleak duen asmo politikoaren araberakoa izango da. Txosten honen aurkezpenak Ez-legezko Proposamen baten idazketa eragin zuen, Eusko Legebiltzarra osatzen duten talde politikoen adostasuna lortzeko lan handia eman zuen arren. Lan hauek 2011ko Otsailaren lehen erdialdean areagotu egin ziren. Hilabetearen erdialdean adostasun handiena lortu zela kontsideratu zen, eta ondorioz, otsailaren 17an EAJ, PSE, Aralar, IU eta EA legebiltzar taldeek, geroago Eusko Jaurlaritzan 2011ko martxoaren 31an eztabaidatu eta onartu zen Ez-legezko Proposamena plazaratu zuten. Osoko batzar horretan PP-k PEL-ari babesa eskaini zion, salbuespen batekin, 5. puntua. Puntu honek, Motibazio Politikoko Indarkeriaren Biktimen Txosten bat osatzea zehazten du, eta PP-k ulertu zuen PEL honen araberako biktimak terrorismoaren biktimekin parekatu nahi zirela. UpyD taldeak PEL-aren kontra bozkatu zuen. Hauen arabera, “beste biktimak” indarkeri poliziala edota Estatuko funtzionarioen gehiegikeriak jasan zituzten pertsona indibidualak ziren, eta ondorioz, merezi dituzten kalte-ordain neurriak norbanakoentzako izan behar dute, terrorismoaren biktimen kolektiboa ez bezala. Alderdi honen arabera terrorismoaren biktimen kolektiboa, helburu politikoak lortzeko erailak edo jazartuak izan ziren pertsonen kolektibo gisa kontsideratu behar da9 . 9 UpyD-ko parlamentaria den Gorka Maneiroren bloga, 2011ko apirilaren 6an ikusitakoa.
  12. 12. 12 Azkenean, 2011ko martxoaren 31an burutu zen Eusko Legebiltzarreko osoko batzarrean, Motibazio politikoko indarkeria-testuinguru batean gertatutako giza- eskubideen urraketa eta beste bidegabeko sufrimenduen biktimen inguruko 61/2011 Ez-legezko Proposamena onartu zen hurrengo puntuekin: “1. Eusko legebiltzarrak Eusko jaurlaritzari eskatzen dio: a. Aipatu txostenean aurreikusten den esparru instituzionala eta administratiboa berehala sol dezala eta beharrezko egituraz zein baliabidez horni dezala. b.- Biktima horien aitorpena ahalbidetuko duten neurriak eta jarduerak martxan jar ditzatela. c.- Biktimen sufrimendua eta horrek sortutako edozein motako sufrimendua eteteko bidean neurriak ezar ditzala. Horretarako arau zehatzak ezarriko dira, eman beharreko laguntzak eta horiek jaso ahal izateko irizpideak zehazten dituzten dekretuak kasu, eta horretarako behar diren aurrekontu zenbatekoak ezarriko dira. Lehendabiziko arautegia 2011 urtearen baitan onartu beharko da. d.- Euren buruak biktimatzat hartzen dituzten pertsonekin harreman-mekanismo ireki eta hurbil bat ezar dezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen biktimei buruzko informazioa erabiliko da. e.- Bilkura-aldi bakoitzean Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean ager dadila arestian aipatu esparru bakoitzean egin denaren berri emateko. 2. Eusko Legebiltzarrak lantalde bat osatuko du motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketa eta beste sufrimendu bidegabeak jasan dituzten biktimen aitorpenaren eta ordaintzaren aldeko bultzada eta jardueren jarraipena egin ahal izateko.” 2011ko irailaren 21ean, laguntzak eta aitorpen neurriak zehaztuko dituzten dekretuak osatzeko, “sailburuorde maila” duen aholkulari bat izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Organoei dagokienez, Justizia eta Herri Administrazioaren baitan dagoen Giza-Eskubideen Zuzendaritzapean dago. Urte amaierarako edo datorren urte hasierarako prest izan beharko du “motibazio politikoko” biktimen laguntzak, hauek eskuratzeko irizpideak eta horretarako behar diren aurrekontuen zenbatekoak zehaztuko dituen dekretuaren zirriborroa. (http://elblogdegorka.blogspot.com/2011/04/sobre-las-victimas-de- motivacion.html)
  13. 13. 13 4. Prozesuaren balorazioa eta bere gaur egungo egoera Aurreko atalaren irakurketatik ondorioztatzen den moduan, giza-eskubideen eta bere biktimen eskubideen urraketa larrien aitorpenerako prozesuak aurrerapausoak eta atzerapausoak izan ditu 2000. urtean Eusko Legebiltzarrean norabide honetan aurkezturiko lehendabiziko ekimena sortu zenetik. 2000.urteko ekimena bertan behera gelditu zen legebiltzarrean sostengu nahikoa ez lortzeagatik, 2008ko ekimena zehaztasun osoz egindako txosten landu baten aurkezpenean geratu zen, geroago legebiltzarrak ez baitzuen jarraipenerako ekimen berezirik egin, eta gaur egungoa, interpretazioarentzako ateak irekita uzten duen hizkuntza lauso batean idatzitako Proposamen Ez Legezko eta txosten batean oinarrituta dago. Azken honek, praktikan behintzat, pilota Eusko Jaurlaritzaren teilatuan uzten du. Gure iritziz, bai Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak txostenak eta bai Eusko Legebiltzarrean onartutako motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketak eta bestelako sufrimendu bidegabeak jasan dituzten biktimei buruzko 61/2011 Ez-legezko Proposamenak itxaropentsuak diren zenbait aspektu aurkezten dituztela, aldi berean, giza-eskubideen eta bere biktimen eskubideen urraketa larrien aitorpenaren bidean aurki daitezkeen zenbait arazo agerian uzten dituztelarik. Ondorioz, Argituz Giza-Eskubideen Aldeko Elkartearen iritziz, beharrezkoa da alde batetik itxaropentsuak diren alderdiak aztertzea, beste aldetik ekidin beharrekoak aztertzen diren bitartean. 2005eko abenduaren 16an 60/147 ebazpenak dioen moduan “Giza eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen Urradura Argien Biktimen Eskubideari buruzko eta Errekurtsoak Jartzeko edo Bestelako Ordaintza Jasotzeko Nazioarteko Zuzenbide Gizatiarraren Urradura Larriei buruzko Printzipio eta Oinarrizko Gidalerroak”10 bidea egin nahi bada. 4.1 Alderdi itxaropentsuak Has gaitezen beraz, alderdi itxaropentsuekin. a) Txostenaren aurkezpena -duen eduki zehatza alde batera utziz- gertakizun positiboa da berez, motibazio politikoko indarkeriaren ondorioz izan diren giza- eskubideen urraketen biktimen inguruan egon den politika publiko eza onartzen baitu. Biktima zehatz horiekin eta gizartearekin zor handia dago, eta hori onartzea, ona, beharrezkoa eta bidezkoa da. b) Positiboa da ere txostena aurrekoaren jarraipen baten moduan formalki aurkezten saiatzea. Zehazki, badirudi motibazio politikoko indarkeriaren kontzeptua aurreko txostenean definitu bezala mantentzen saiatzen direla. Horregatik, oso garrantzitsua da 61/2011 Ez-legezko Proposamena horren babes handiarekin onartu izana. Politika hau ez da inongo alderdi politikoren ondarea izan behar, biktimei eta gizarteari zor zaion justizia, egia eta ordaintza 10 Ikusi txosten honetako 1. Gehigarria
  14. 14. 14 ekimen bat baizik, eta ondorioz, alderdien jokoetatik urrundu behar den Herri auzia. c) Positiboa da ere Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak txostena eta bere aurrekari izan zen 2008ko txostena erreferente nagusi bihurtu izana giza- eskubideen nazioarteko zuzenbideari eta nazioarteko legeriari dagokienez. Deigarria da halaber, erreferente hauek zeharo desagertu direla azken Ez- legezko Proposamenan. d) Pozgarria da ere aipaturiko txostenak giza-eskubideen urraketen fokua bidezkoak ez diren sufrimenduetara zabaldu izana. Kontzeptuaren zabaltze honek zailago jartzen du aitorpen, justizia eta ordaintza ekimen zehatz batean jendea ahaztea. e) Egun Memoria historikoaren Legeari etekina ateratzen dioten biktimak ere kontuan hartu izana positiboki ikusten dugu. Gainera, txostenak dioen moduan jende honen eskubideak ez ditu esparru legal bakar horrek mugatzen, eta onartzen da beraz, biktima talde honen estatus juridikoa berrikusi eta zabaldu beharrekoa dela. f) Itxaropentsua da ere txostenak egiten dituen gomendioen artean, 2008ko txostenean bezala, honakoak egotea: biktima hauen harrera gune edo - gobernuaren- mekanismo instituzional bat abian jarri behar izatea, politika hau sustatu eta kontrolatzeko Legebiltzarrean txosten bat eta arautegi bat osatzea, horretarako guztirako beharrezkoak diren aurrekontuen zenbatekoekin batera. 4.2 Ekidin beharreko arriskuak a) Txosten berak duen atzerapena da ekidin beharreko lehendabiziko arriskuaren adierazle nagusia. Eusko Legebiltzarrak ezarritako epeak baino gehiago, barne-mesfidantzak izan dira epea ez betetzeko arrazoiak (6 hilabete beranduago aurkeztu zen). Argituz Giza-eskubideen Aldeko Elkartearen iritziz, adostasuna bilatzeko prozesu hori, nahiz eta positiboa izan, ezin da izan biktimen kolektibo honen justizia aintzat hartzeko atzerapenaren aitzakia. Txostena Legebiltzarrak ezarri baino sei hilabete beranduago aurkeztu izanak objetiboki zailtzen du biktimen hurbiltzea, hamarkaden ostean alde batera utzitako biktimen konfiantza berreskuratzeko tratu egokia eduki behar baita. Nahiz eta 61/2011 Ez-legezko Proposamena azkar eta ahalik eta babes handienarekin onartu den, honek ez dio biktima askorentzako lehenengo ekimenak aurkeztu ziren 2000. urtean hasi zen atzerapenari aurre egiten. Atzerapen honek agerian jarraitzen du, gaur egun oraindik ez dago gertaerak jaso eta aztertzeko mekanismo instituzionalik. b) Beste alde batetik, 2010eko abenduan aurkeztutako txostena zenbait eremutan oso generikoa eta laburra da. Ez da 40 orrialdeetara heltzen. Nahiz eta kontrakoa esan, ez dira aurreko txostenean baino analisi juridiko gehiago agertzen. Alderdi politikoen dinamikari arreta gehiegi eskaintzen dion dokumentua da, zuzenduta dagoen biktimen protagonismoaz ahazten dena. Txostenean inplikazio zuzena izateko biktimen hurbiltzea falta da, 2011ko
  15. 15. 15 martxoaren 31an onartutako 61/2011 Ez-legezko Proposamenarekin gertatzen den modu berean. c) Motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak txostena ez da zentzu hertsian aurreko txostenaren “jarraipen” bat. Txosten berri hau, aurrekoan egindako bidean pausu berriak emateko kontuan hartu beharrean, jatorriz zehaztutako hasiera puntu batzuen “birkokapen” mugimendu baten antzeko zerbait da (nazioarteko legerian hasiera puntua, motibazio politikoko indarkeriaren kontzeptua...). Kontzeptuak (kategoriak) eta denbora arloak birplanteatzen ditu, kategoria ezberdinen testuinguruaren analisia alde batera utziz eta giza- eskubideen urraketen gertakari zehatzak ezabatuz (kontrolguneetan, atxiloketa zentroetan, manifestazioetan... gertatutako hildako edo zaurituak; Estatuaren segurtasun indar edo talde ezberdinen funtzionarioen esku edo hauen babes zein zigorgabetasunaren pean gertatutako hildako zein zaurituak...). Hau da, ez dauka erantzun beharko lukeen arazoaren inguruko analisirik. Esate baterako, txosten honek torturaren inguruko nazioarteko legeria biltzen du, baita Auzitegi Gorenaren eta Konstituzionalaren bi sententzia ere (bi kasu zehatzetan ikerketa eza salatzen dutenak), baina ez dago gertakari hauen analisirik, ez eta erantzun judizialik edo emandako zigorgabetasunaren islarik. Eusko Legebiltzarrean 2011Ko martxoaren 31an onartutako Ez-legezko Proposamenagatik ez balitz, txosten hau ez zen analisi akademiko bat baino gehiago izango, eta ondorioz Jaurlaritza txosten horren interpretazioen bila egongo da seguru, naiz eta interpretazio horiek ez dituen txostenean aurkituko. Honen eraginez, beste alderdi batzuetan bezala, interpretazio hau Jaurlaritzaren esku uzten da, edo Ez-legezko Proposamenaren baitako txostenari begiratu beharko zaio berriro, eta honek guztiak atzerapen eta eztabaida gehiago baino ez ditu sortuko. d) Gainera, giza-eskubideen urraketen multzo honen harira Estatuak duen erantzukizunari buruzko hizketaldi bat falta da, gertakari hauek ez baitira loturarik gabeko modu bakanetan gertatu. Estatuaren jokabide zein egitura inplikazio ezari aurre egiteko jaio zen biktima hauentzako politika berezi baten beharra hain zuzen ere. Hau dena hitzaldian agertu behar da, eta biktimekikoa zein gizartearekiko egia zein aitortze prozesu honetan beharrezkoa da. Falta dira beraz, egi ezaren zergatien analisi bat, bai eta sortutako minaren (eta ez bakarrik norbanakoa) dimentsio sozial eta kolektiboarena ere. e) Orain kontuan hartu berri den “beste bidegabeko sufrimenduak” kategoria positiboa da lehen esan dugun bezala. Baina badirudi, 2010eko abenduko txostenaren zenbait ataletan 80. hamarkadaren erdialdetik aurrera burututako gertakizunen karakterizazio orokor gisa erabiltzen dela. Hau horrela izanez gero, giza-eskubideen urraketak diren gertakarien birkategorizazioa burutzen lagunduko luke f) Terrorismoarekiko erreferentziak egilearen araberakoak izaten jarraitze dute, eta ez gertakarien araberakoak, eta horrek ateak ireki ditzake biktimen diskriminazioa suposatu lezakeen balorazio ezberdinari. g) Giza-eskubideen urraketa diren tortura kasuei aurre egiteko aurreikuspen eza agerian dago. Hau programan konpondu gabeko arazoetako bat da. 1984.
  16. 16. 16 urtetik txosten bereziekin Amnesty International bezalako erakundeek salatutako jardute honen onarpenik ez da ageri, eta horrek biktimen hurbiltzea baldintzatzen du. h) Memoria Historikoaren baitan hartutako biktimei dagokienez, nahiz eta alderdi legalean zehazten den ez dela eskubideak mugatzeko hesi gisa erabiliko, txosten honetan ez dira irizpideak ez eta bateraezintasunak (Memoriaren Legekoak) zeintzuk diren zehazten. Alderdi legalen inguruko adierazpen hau ez da gomendioekin zerikusia duen atalean ere agertzen. i) Txostena hiru denboraldi ezberdinetan banatuta egoteak honako alderdi kritikoak uzten ditu agerian. - 1968 da hasiera urtea, hori baitzen lehen Terrorismoaren Biktimen Legeak erreferentetzat hartu zuena. Azken honek 1960. urtera arte atzera egin badu, txostenak ere berdina egin beharko luke eta data horretara arte atzeratu. - Konstituzio-aurreko denbora tartea Konstituzioaren onarpenean (1978ko abenduaren 8a) finkatu beharko litzateke, eta ez 1977an. - Argitu beharko litzateke 80. hamarkadaren erdialdetik aurrerako biktimak giza- eskubideen urraketen biktima direla, gainontzekoak bezala. Gauza bat Estatuaren jokabidea “sistematikoa” izan ote zen politikoki ikertzea da. Baina gertaeren izaera politikoa ez da zalantzan jarri behar. Politikoak ez du esan nahi “Estatuaren politika” bati jarraiki egin zenik. Data horien ostean gertatutakoetan, ordea, zigorgabetasun politika egon da, bai eta gertaera garrantzitsuetan arrakalak egin dituena ere. j) Lotura izan dezaketen salbuespen batzuk kenduta, ikerketa Euskal Autonomia Erkidegoko gune geografikora mugatu izana da Argituz-ek ikusten duen beste arriskuetako bat. “Terrorismoaren Biktimen” auzian bezala, gertakari ugari eman dira Nafarroan, Estatu espainoleko hainbat lekutan, zein indarkeria mota honekin zerikusia izan duten beste herrialde batzuetan. Aurrez aipaturiko Nazio Batuen oinarrizko printzipio eta gidalerroei dagokienez emaitza kaltetu dezakeen jarrera murriztaile bat ikusi daiteke lurraldea mugatzearen erabaki honetan. k) 2010eko abenduko txostena amaitzen duen koadroa 2008ko txosten zaharretik hartua izan da, baina torturaren biktimei dagokienez alderdikoia izan daiteke. 2008Ko txostenaren garaian arlo honetan ez zen ikerketarik egin, eta ondorioz estatistikoki adierazgarriak ez diren adibide batzuk sartu ziren. Koadroak, beraz, ez du argazki orokorra islatzen. Soilik hildako pertsonei dagokienez da zuzena. Beraz, hau aldatu edo behintzat zehaztu beharko litzateke datu kontuetan manipulaziorik egin nahi ez bada behintzat. l) Hasiera puntu bezala, 2008ko txostenean agertzen diren zerrendak hartu behar dira kontuan. Eta esandako hau eginez gero, momentu honetatik aurrera biktimentzako lurralde hurbiltasun metodologia zein izango den zehaztu behar da.
  17. 17. 17 m) 2010eko txostenak ez du aipatzen Espetxeetan jazotako giza-eskubideen urraketen inguruko ezer. 2008ko txostenak gai hau jorratu eta ikertu beharreko arazoa zela baino ez zuen aipatzen. n) Amaitzeko, komeni da errepikatzea 2010eko txostenaren gomendioak, dokumentuaren zati handi bat bezala, gehiegizko orokortasunez idatziak direla. Biktimentzako komunikazio -ordaintza, justizia eta egia- instrumentu bat eratzeko nola jorratuko diren zehazki azaltzea falta da, politikariek lortutako gutxienekoen akordio bat soilik izan ez dadin. 4.3 Gaur egungo egoera Gaur egungo Eusko Jaurlaritzak eskura ditu txosten zein Proposamen ez Legezko bat, eta horrek euren teilatuan uzten du aurrera jarraitzeko ekimena. Ondorioz, txostenaren azken balorazioa, txostenaren oinarri diren zuzenbide arauak egi bihurtzeko Jaurlaritzak hartzen dituen neurri zehatzen araberakoa izango da. Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, 2011ko uztailaren 11tik “Giza eskubideen urraketen eta beste motibazio politikoko egoera batean izandako beste sufrimendu bidegabe batzuen biktimei buruzko lantaldea” dauka osatuta. Aralar, EB, EA, PSE eta EAJ-ko ordezkariez dago osatuta. PP eta UpyD-k ordea, 2011ko martxoaren 31an bozkatutako Ez-legezko Proposamenean ezezkoa bozkatu ostean, ez dute lantalde honetan parte hartuko. Ekimen hauek sustatzeko garaia da. Zentzuzko denbora tarte baten ostean, ezarritako neurri eraginkorrak eta etekina ateratzen duten biktimak aztertzeko ikerketa berri bat egin beharko da. Biktimen bidezko onartze pluralaren bideko agertoki batera hurbiltzen garen heinean, bide onetik joango gara. Biktimak paralelismo zein parekatzerik gabe onartzeko aitzakiak urraketa berdinen aurrean eskubide ezberdinak eskaintzen diren egoera batera eramaten bagaitu, orduan asimetriaz eta zuzenbide ezaz beteriko agertokian jarraituko dugu, zeinetan, biktimei dagokienez, Nazio Batuak eratutako nazioarteko zuzenbideko arauak ez diren errespetatuko. Laburbilduz, biktimen onarpenean burutu den bidegabekerian. Zalantzarik gabe, Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazioaren baitan laguntzak eta aitorpen neurriak zehaztuko dituzten dekretuak osatzeko “sailburuorde maila” duen aholkulari bat izendatzea bide onean eman den beste pausu bat da. Hala ere, Argituz Giza-Eskubideen Aldeko Elkartearen iritziz, emakume honen lana oso zaila izango da txosten honetan zehaztu ditugun arrisku eta gabeziengatik. Egiten duen dekretuen zirriborroaren balorazioa, bere idazketan motibazio politikoarekin burututako giza-eskubideen kontrako gehiegikeria eta urraketa guztien biktimen eskubideak kontuan hartzearen araberakoa izango da. 5. Gomendioak Edozein kasutan ere, Argituz Giza-eskubideen Aldeko Erakundeak argi utzi nahi du Eusko Legebiltzarrarekin zein Eusko Jaurlaritzarekin aritu nahi duela
  18. 18. 18 elkarlanean, Euskal Herrian jazotako giza-eskubideen urraketa larri guztiak modu berdinean aitortzen diren egoera batera heldu arte. Baina ez hori bakarrik, urraketa horien guztien biktimak ere aitortza merezi dutela uste dugu, 2005eko abenduaren 16an 60/147 ebazpenean Nazio Batuen Batzar Orokorrak onartu zituen Giza eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen Urradura Argien Biktimen Eskubideari buruzko eta Errekurtsoak Jartzeko edo Bestelako Ordaintza Jasotzeko Nazioarteko Zuzenbide Gizatiarraren Urradura Larriei buruzko Printzipio eta Oinarrizko Gidalerroak dokumentuan ezarri bezala. Printzipio eta gidalerro hauek izan behar dira egoera honen aurrean administrazio publikoen ekimenak bideratzeko iparra, aldi berean, orain egin beharreko dekretu eta arautegien gida izan behar dutelarik. a) Zehazki, aipatutako dekretu eta arautegiek, informazioa biltzeko mekanismo bat jarri behar dute abian, “leihatila” baten antzekoa, bizirik dauden biktimak edo euren familia kideak gertatutakoen berri eman ahal izateko. b) Mekanismo horrek bere burua ezagutzera emateko publizitatea izango du. c) Aipaturiko mekanismoak informazioa jaso eta aztertzeko funtzio bat aurreikusi behar du, eta ez bakarrik bigarren mailako iturrietatik jasotako informazioa osatzeko asmoarekin, lehenengo pertsonan bizi duten pertsona horiek bilatu eta euren eskubideak aitortuak izateko dituzten aukerez informatzeko xedearekin baizik. Eginbehar hauen ardura duen administrazio publikoak organismo publikoetatik at diren artxiboak aztertu beharko ditu ikertutako biktimen informazioa osatzeko, kasu gehienetan eskasa izango baita. d) Aipaturiko dekretu eta arautegien barnean dokumentazio faltari aurre egiteko baliabide ezberdinak zehaztu beharko dira. Bestela informazio nahikoa ez izatearen edota gertakarien inguruko dokumentazio ofiziala ukatzearen ondorioz, zigorgabetasun egoera bat sortzeko arriskua baitago. e) Dekretu eta arautegiek aitorpen neurriez gain neurri ekonomikoak aintzat hartu behar dituzte. f) Kontutan hartu behar da motibazio politikoko biktima gehienek Estatuaren partetik egon beharko litzatekeen erantzukizuna faltan bota izan dutela, eta ondorioz, honelako prozesu bat martxan jarri nahi bada, orain arte egon ez den gardentasunez beteriko onarpena egiteko bideak aztertu beharko dira. g) Honen inguruan egiten den arautegi orok izan beharko du biktima hitzaren definizio orokorra, aipaturiko eskubideen urraketak jaso dituen edozein talde honetatik at gelditzea ekiditeko. Gainera, dekretuak, biktimen taldeko egiak aditzera emateko mekanismoak jarri beharko ditu martxan, bidean oztopoa izan dadin ekidinez. h) Memoria Historikoaren Legearekin bat egin beharko du arautegi honek, Dekretuarekin batera solapatu daitezkeen biktimen babes neurriak handituz. Motibazio politikoko biktimek duten egia, justizia eta ordaintza ezari aurre egin behar dio arautegiak, eta inolaz ere aitorpenaren bidean oztopo bilakatu. i) Politika hauek sustatzeko moduaren inguruko hausnarketa bat egin beharko
  19. 19. 19 litzateke. Adibidez, ez litzateke egokia izango Barne Sailak Polizia taldeen erantzukizuna duten kasuak aztertzea. j) Tortura kasuei aurre egiteko aurreikuspen ezari dagokionez, beharrezkoa torturak edo tratu txarrak salatu dituzten atxilotutako pertsonen ebaluazio legala, medikoa eta psikologikoa aztertzeko prozedura ezartzea, Istanbuleko Protokoloan11 oinarritua eta Espainiak baieztatu eta sinatutako Nazioarteko Zuzenbidean esan bezala12 . k) Politika honen jarraipen eta ebaluaziorako sistema bat jarri behar da martxan, gaur egun arte eman diren arazoei aurre egiteko asmoz. Sistema honek biktimen parte-hartzea eta kontsulta barneratu behar ditu. l) Azkenik, Giza eskubideen Nazioarteko Zuzenbidearen Urradura Argien Biktimen Eskubideari buruzko eta Errekurtsoak Jartzeko edo Bestelako Ordaintza Jasotzeko Nazioarteko Zuzenbide Gizatiarraren Urradura Larriei buruzko Printzipio eta Oinarrizko Gidalerroak (2005eko abenduaren 16an Nazio Batuen Batzar Orokorrak onartutako 60/147 Ebazpena) oso argiak dira: urraketa hauen biktima guztiek dute egia, justizia eta ordaintzarako eskubidea, eta ezin da ezberdintasunik egin biktimak edo egileak izan dezakeen orientazio politiko edo beste mota batzuetako arrazoiengatik. 1. GEHIGARRIA - Giza Eskubideen Nazioarteko Arauetan Urradura Nabarmenak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioan Urradura Larriak Jasan dituzten Biktimen Eskubideari buruzko Oinarrizko Printzipioak eta Jarraibideak, Errekurtsoak Jartzeko eta Ordaina Eskuratzeko 60/147 Ebazpena, Batzar Nagusiak 2005eko abenduaren 16an onartua. Batzar Nagusiak, Nazio Batzuen Gutunaren, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren, Giza Eskubideen Nazioarteko Itunen eta giza eskubideen inguruko bestelako tresnen eta Vienako Adierazpen eta Ekintza Programaren gidaritzapean, 11 Istanbuleko Protokoloa. “Manual para la Investigación y documentación eficaces de la tortura y otros tratos crueles inhumanos o degradantes”. Giza eskubideen Nazio Batuetako Batzorde Gorenaren bulegoa. Gaikuntza Profesionaleko Saila 8. zenb/ 1. Reb. (http://www.ohchr.org/Documents/Publications/training8Rev1sp.pdf) 12 Bidegabeak, Bihozgabeak eta Umiliagarriak diren Tortura eta Beste Tratu eta Penen kontrako Konbentzioa, A.G. Res 39/46, gehigarria, 39 U.N.GAOR Supp. (51. zenb.) 197. orr, ONU Dok. A/39/51 (1984), Bidegabeak, Bihozgabeak eta Umiliagarriak diren Tortura eta Beste Tratu eta Penen kontrako Konbentzioaren eskumeneko protokoloa, A.G. res. A/RES/57/199, (2003), Bidegabeak, Bihozgabeak eta Umiliagarriak diren Tortura eta Beste Tratu eta Penen kontrako Konbentzioa 2002ko martxoaren 1ean indarrean jarritako 1.(151. ETS) eta 2. (152. ETS) Protokoloen arabera moldatua.
  20. 20. 20 Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimen errekurtsoak jartzeko eta ordaina eskuratzeko eskubideari sistematikoki eta zehaztasunez eta nazio eta nazioarte mailan ekiteko garrantzia berretsiz, Biktimek errekurtsoak jartzeko eta ordaina eskuratzeko duten eskubideaz baliatuz, nazioarteko komunitateak biktimen, bizirik ateratakoen eta etorkizuneko belaunaldien sufrimenduarekiko hitzari eutsi eta gaiaren inguruko nazioarteko zuzenbidea berresten duela onartuz, Giza Eskubideen Batzordeak, 2005eko apirilaren 19ko 2005/35 ebazpenean, eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak, 2005eko uztailaren 25eko 2005/30 ebazpenean, zeinaren bitartez Kontseiluak Batzar Nagusiari gomendatu zion oinarrizko printzipioak eta jarraibideak onar zitzala gomendatu zion, giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimen errekurtsoak jartzeko eta ordaina eskuratzeko eskubideari buruzko oinarrizko printzipioak eta jarraibideak onartu zituztela gogoratuz, 1. Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimen errekurtsoak jartzeko eta ordaina eskuratzeko eskubideari buruzko oinarrizko printzipioak eta jarraibideak, ebazpen honen eranskinean jasotakoak, onartzen ditu; 2. Estatuei gomendatzen die Oinarrizko printzipioak eta jarraibideak aintzat izan ditzatela, horiekiko errespetua bultza dezatela eta gobernuko organo betearazleetako kideei horietaz ohartaraz diezaietela, eta bereziki, legea betearazteaz arduratutako funtzionarioei eta segurtasuneko indar eta indar militarrei, organo legegileei, botere judizialari, biktimei eta beren ordezkariei, giza eskubideen defendatzaileei eta abokatuei, hedabideei eta, oro har, hiritar guztiei; 3. Idazkari Nagusiari eskatzen dio Oinarrizko printzipioen eta jarraibideen ahalik eta hedapenik handiena Nazio Batuen hizkuntza ofizial guztietan ziurtatzeko neurriak har ditzala, gobernuei eta gobernu arteko erakundeei eta gobernuz kanpoko erakundeei jakinaraztea barne hartuta, eta Oinarrizko printzipioak eta jarraibideak Nazio Batuen Giza Eskubideak: Nazioarteko tresnen bilduma argitalpenean barne har ditzala. 64. bilkura 2005eko abenduak 16 Eranskina Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimen errekurtsoak jartzeko eta ordaina eskuratzeko eskubideari buruzko oinarrizko printzipioak eta jarraibideak Hitzaurrea Batzar Nagusiak, Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimen eskubidea onesten duten xedapenak gogoraraziz. Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak jasan dituzten biktimen eskubideei buruzko xedapen horiek nazioarteko tresna ugaritan azaltzen dira, hala nola: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 8 artikuluan, Eskubide Zibil eta Politikoen 2. Ituneko 2. artikuluan, Arrazagatiko Diskriminazio Era guztiak Desagerrarazteari buruzko Nazioarteko Konbentzioaren 6. artikuluan, Tortura eta Bestelako Tratu edo Zigor Krudel, Anker edo Laidogarrien aurkako Konbentzioaren 14. artikuluan, eta Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 39. artikuluan. Halaber, nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimen eskubideei buruzko xedapen horiek ere, nazioarteko tresna ugaritan azaltzen dira, hala nola: 1907ko urriaren 18ko (IV. Konbentzioa) lurreko gerraren inguruko lege eta ohiturei buruzko La Hayako Konbentzioaren 3. artikuluan, Nazioarteko gatazka armatuetako biktimen babesari buruzko 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmenen 1977ko ekainaren 8ko
  21. 21. 21 Protokolo gehigarriaren 91. artikuluan (I. Protokoloa), eta Nazioarteko Gorte Penalaren Erromako Estatutuko 68. eta 75. artikuluetan, Giza Eskubideen nazioarteko arauetan urradurak jasan dituzten biktimen errekurtsoak jartzeko eskubidea eskualde-mailako hainbat hitzarmenetan onesten diren xedapenak gogoraraziz, eta bereziki, Giza Eskubideen eta Herrien Afrikar Gutunaren 7. artikulua, Giza Eskubideei buruzko Amerikako Konbentzioaren 25. artikulua eta, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Hitzarmenaren 13. artikulua, Gogoraraziz, Delituari Aurrea hartzeari eta Delitugilearen Tratamenduari buruzko Nazio Batuen Zazpigarren Biltzarreko eztabaiden ondoriozko delituen eta botere-abusuaren biktimentzako oinarrizko justizia-printzipioei buruzko Adierazpena, zein 1985eko azaroaren 29ko 40/34 ebazpena, zeinaren bitartez Batzar Nagusiak Biltzar horretan gomendatutako testua onetsi zuen, Delituen eta botere-abusuaren biktimentzako oinarrizko justizia-printzipioei buruzko Adierazpenean jasotako printzipioak berretsiz, eta horien artean, biktimak gupidaz eta beren duintasuna errespetatuz tratatuak izango direla, justiziarako eta ordaina jasotzeko beren eskubidea erabat errespetatuko dela, eta biktimei kalteak ordaintzeko nazioaren funtsak ezarri, indartu eta areagotuko direla, eta aldi berean, horientzat egokiak izango diren eskubideak eta errekurtso egokiak azkar batean ezarriko direla, Ikusirik Nazioarteko Gorte Penalaren Erromako Estatutuak “ordaina jasotzeari aplika dakizkiokeen printzipioak, eta horien artean, ordaina, kalte-ordainak eta birgaitzea” ezartzea eskatzen duela, Kide diren Estatuetako Batzarrei, Gortearen eskumenekoak diren krimenen biktimen zein horien familien aldeko funts fiduzioarioa ezartzeko betebeharra ezartzen die, eta Gorteari agintzen dio “biktimen segurtasuna, ongizate fisiko eta psikologikoa, duintasuna eta bizitza pribatua babesteko” eta “komenigarri irizten dituen epaiketako fase” guztietan esku hartzea ahalbide diezaiola, Baieztatuz hemen jasotako oinarrizko printzipioak eta jarraibideak giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak eman direnean, eta horiek hain larriak izateagatik giza duintasunaren aurkako erasoa direnean, aplikatzen direla, Nabarmenduz agiri honetan jasotako oinarrizko printzipioek eta jarraibideek ez dituztela nazioarte- eta nazio-mailako betekizun juridiko berriak ondorioztatzen, baizik eta giza eskubideei eta nazioarteko zuzenbide humanitarioari buruzko nazioarteko arauen arabera dauden betekizun juridikoak betetzeko mekanismoak, modalitateak, prozedurak eta metodoak adierazten dutela, arau horiek osagarriak izanda, edukiz ezberdinak direla, Gogoratuz nazioarteko zuzenbideak nazioarteko krimen zehatzen arduradunak Estatuen nazioarteko betekizunen edo barne-eskubidearen betekizunen edo nazioarteko organo judizialen estatutu aplikagarrien arabera auzipetzeko betekizuna barne hartzen duela, eta auzipetzeko betebeharrak nazio-mailako betekizun eta prozedura juridikoen arabera bete behar diren nazioarteko betekizun juridikoak indartzen dituela eta osagarritasunaren kontzeptuaren alde egiten duela, Ikusirik biktimak sortzeko modu garaikideak, bereziki pertsonen aurka zuzenduta egon arren, pertsona-taldeen aurka ere zuzenduta egon daitezkeela, talde horiek helburu kolektibotzat hartuta, Onartuz, biktimek errekurtsoak jartzeko eta ordaina eskuratzeko duten eskubidea baliagarri egitean, nazioarteko komunitateak biktimen, bizirik ateratakoen eta etorkizuneko belaunaldien sufrimenduarekiko hitzari eutsi eta erantzukizun, justizia eta zuzenbide Estatuko nazioarteko printzipio juridikoak berresten duela, Uste osoa izanda, ondorengo oinarrizko printzipio eta jarraibideen arabera, biktimei zuzendutako ikuspegia bereganatzean nazioarteko komunitateak nazioarteko eskubidearen urradura -giza eskubideen nazioarteko arauen zein nazioarteko eskubide humanitarioaren urradurak barne hartuta- jasan duten biktimekiko zein gizon-emakume guztiekiko giza elkartasuna berresten dela, Ondorengo oinarrizko printzipio eta jarraibideak onartzen ditu:
  22. 22. 22 I. Giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatu, betetzen direla bermatu eta aplikatzeko betekizuna. 1. Giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatu, betetzen direla bermatu eta aplikatzeko betekizunak, dagozkion ordenamendu juridikoen arabera, honako hauek ditu oinarri: a) Estatu bat kide den itunak; b) Nazioarteko ohitura-zuzenbidea; c) Estatu bakoitzaren barne-zuzenbidea. 2. Oraindik egin ez badute, eta nazioarteko zuzenbideak agintzen duen legez, beren barne- eskubidea nazioarteko betekizun juridikoekiko bateragarria dela ziurtatuko dute Estatuek, honela: a) Giza eskubideen nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa bere barne- zuzenbidean ezarriz edo beren barne-ordenamendu juridikoan bestela aplikatuz; b) Lege- eta administrazio-prozedura egokiak eta eraginkorrak eta justizia zuzentasun, eraginkortasun eta azkartasunez lortzeko neurri egokiak hartuz; c) Biktimentzat beherago adierazten diren baliabide nahikoak, eraginkorrak, azkarrak eta egokiak bideratuz, ordaina jasotzea barne hartuta; d) Dagokion barne-zuzenbideak biktimei gutxienez ere nazioarteko betekizunek ezartzen duten babes-maila berbera ematen diela ziurtatuz. II. Betekizunaren irismena 3. Giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatu, betetzen direla bermatu eta aplikatzeko betekizunak, dagozkion ordenamendu juridikoetan ezarritakoaren arabera, besteak beste, honako betekizunak barne hartzen ditu: a) Lege- eta administrazio-xedapenak eta urradurak galarazteko bestelako neurri egokiak hartzekoa; b) Urradurak eraginkortasunez, azkartasunez, goitik behera eta inpartzialtasunez ikertzekoa eta, hala badagokio, ustezko arduradunen aurka neurriak hartzekoa, barne eta nazioarteko zuzenbidea betez; c) Beren giza eskubideak edo zuzenbide humanitarioa urratua izan direla adierazten duten biktimei justizia zuzentasunez eta eraginkortasunez lortzea ahalbidetzekoa, hau da, aurrerago deskribatzen denez, urraduraren arduraduna edozein izan delarik; eta d) Biktimei baliabide eraginkorrak, ordaina jasotzea barne, ematekoa, aurrerago deskribatzen den legez. III. Nazioarteko zuzenbidearen arabera, krimen diren giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larriak. 4. Nazioarteko zuzenbidearen arabera, krimen diren giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larrien kasuan, Estatuek ikertzeko betebeharra dute eta, nahikoa froga badaude, urraduren ustezko arduradunak auziperatzekoa eta, errudun direla erabakiz gero, zigortzekoa. Gainera, kasu hauetan Estatuak,
  23. 23. 23 nazioarteko zuzenbideari jarraiki, lankidetzan aritu beharko dira eta nazioarteko organo judizial eskudunei urradura horiek ikertzen eta errudunak auziperatzen lagundu beharko diete. 5. Horretarako, hitzarmen aplikagarri batek horrela xedatzen duenean edo nazioarteko bestelako betekizun juridikoak eskatzen duenean, Estatuek jurisdikzio unibertsalaren inguruko xedapen egokiak barne hartu edo aplikatu beharko dituzte beren barne-zuzenbidean. Gainera, hitzarmen aplikagarri batek horrela xedatzen duenean edo nazioarteko bestelako betekizun juridikoak eskatzen duenean, Estatuek errudunak estraditatzea edo beste Estatuei eta nazioarteko organo judizial eskudunei entregatzea eta nazioarteko justizia-administrazioarekiko bestelako lankidetza- moduak ahalbidetu beharko dituzte, eta bereziki, biktimei eta lekukoei laguntza eta babesa ematea, giza eskubideen inguruko nazioarteko arau juridikoen arabera eta nazioarteko xedapen juridikoak alde batera utzi gabe, hala nola, tortura edo zigor krudel, anker edo laidogarrien debekuari buruzkoak. IV. Preskripzioa 6. Hitzarmen aplikagarrian horrela xedatzen denean edo nazioarteko bestelako betekizun juridikoen zati denean, nazioarteko zuzenbidearen arabera, krimen diren giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larriak ez dira preskribatuko. 7. Nazioarteko zuzenbidearen arabera kirmen ez diren bestelako urraduren preskripzioari buruzko xedapen nazionalek, ekintza zibilak eta beste prozeduren preskripzioa barne, ez lukete murriztaileegiak izan behar. V. Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimak. 8. Agiri honen ondorioetarako, giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak diren ekintza edo hutsegiteen ondorioz, banaka eta taldeka kalteak -lesio fisiko eta metalak, oinaze emozionala, galera ekonomikoak eta bere oinarrizko eskubideen galera barne- pairatu dituen edozein pertsona izango da biktima. Dagokionean, eta barne-zuzenbidearekin bat eginez, “gertu-gertuko familia edo biktimaren kargupeko pertsonak eta biktima izateko arriskuan zeudenei laguntza emateko edo biktimak izatea galarazteko esku hartzen duten eta kalteak pairatzen dituzten pertsonak ere barne hartuko ditu biktima” terminoak. 9. Pertsona bat biktima dela joko da, urraduraren egileak identifikatu, atxilotu, epaitu edo zigortu badute edo ez, eta egilearen eta biktimaren artean egon daitekeen familia-harremana edozein dela. VI. Biktimen tratamendua 10. Biktimak gizatasunez eta beren duintasuna eta giza eskubideak errespetatuz tratatu behar dira, eta beren eta beren familien segurtasun, ongizate fisiko eta psikologikoa eta intimitatea bermatzeko neurri egokiak hartu behar dira. Estatua arduratu beharko da, ahal duen neurrian, bere barne-zuzenbidean jasota egotea indarkeria edo traumen biktimei begirune eta arreta bereziak eman behar zaizkiela, justizia egitera eta ordaina ematera zuzendutako prozedura juridiko eta administratiboek trauma berririk eragin ez dezaten. VII. Errekurtsoak jartzeko biktimen eskubidea 11. Giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larrien aurkako errekurtsoen artean biktimaren ondorengo eskubideak barne hartzen dira, nazioarteko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera: a ) Justizia berdintasun eta eraginkortasunez izatea;
  24. 24. 24 b ) Jasandako katearen ordain egokia eraginkortasun eta azkartasunez jasotzea; c ) Urradurei eta horiengatik ordaina jasotzeko mekanismoei buruzko informazio egokia lortzea. VIII. Justizia izatea. 12. Giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimak errekurtso judizial eraginkorra lortzeko aukera berdinak izango dituzte, nazioarteko zuzenbidean aurreikusitakoaren arabera. Hona biktimaren beste eskubide batzuk: administrazioko edo bestelako organoetara heltzea eta barne- zuzenbidearen arabera erabilitako mekanismo, modalitate eta prozedurak. Justizia eta prozedura zuzen eta inpartziala izateko eskubidea ziurtatzeko nazioarteko zuzenbidearen ondoriozko betekizunak barne-zuzenbidean islatu beharko dira, eta horretarako, Estatuak honako hauek egin behar dituzte: a ) Mekanismo publiko eta pribatuen bitartez, giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larrien aurka jar daitezkeen errekurtso guztiei buruzko informazioa jakinarazi; b ) Biktimei, beren ordezkariei, zein beren senitarteko eta lekukoei, prozedura judiziala baino lehen eta berorrek dirauen bitartean eta ondoren biktimen interesei eragiten dieten eragozpenak murrizteko, beren intimitatea bidezkoak ez diren esku-hartzeen aurrean dagokionaren arabera babesteko, eta beldurtzeko eta errepresaliarako ekintzen aurrean babesteko neurriak hartu; c ) Justizia lortu nahi duten biktimei laguntza egokia bideratu; d ) Baliabide juridiko, diplomatiko eta kontsular egoki guztiak erabili, biktimek giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenengatik eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larriengatik errekurtsoak jartzeko eskubidea gauzatzerik izan dezaten. 13. Biktimek justizia banaka lortzeaz gain, Estatuek biktima-taldeek ordaina jasotzeko demandak aurkeztu eta ordaina dagokionaren arabera jaso ahal izateko prozedurak ezartzen saiatu beharko dute. 14. Giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larrien aurkako errekurtso egoki, eraginkor eta azkarrek, pertsona batek eskura dituen nazioarteko prozedura egoki guztiak barne hartu beharko dituzte eta ez lukete bestelako ezein barne-errekurtsoaren kalterako izan behar. IX. Jasandako kalteen ordaina jasotzea. 15. Ordaintza egoki, eraginkor eta azkar baten helburua da justizia sustatzea, giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larriak zuzenduz. Ordaintzak jasandako urraduren eta kaltearen larritasun-mailaren araberakoa izan behar du. Estatuek, beren barne-zuzenbidearen eta nazioarteko betekizun juridikoen arabera, Estatuari eragotz dakizkiokeen eta giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmentzat eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larritzat jo daitezkeen ekintza edo hutsegiteen ordaina emango diete biktimei. Pertsona fisiko edo juridiko batek edo beste erakunderen batek biktima bati ordaintza emateko betekizuna duela ezartzen denean, alde arduradunak biktimari ordaintza eman beharko dio, edo bestela, Estatuari, honek, dagoneko, biktimari dohaintza eman badio. 16. Estatuek biktimei ordaintza edo bestelako laguntza emateko programa nazionalak ezartzen saiatu behar dute, jasandako kalteen arduradunak dagozkion betekizunak betetzerik ez duenean edo horiek bete nahi ez dituenean. 17. Estatuek, biktimen erreklamazioen inguruan, epaitegiek jasandako kalteen arduradun diren pertsona eta erakundeei ezartzen dizkieten ordaintzen inguruan emandako epaiak gauzatuko dituzte, eta ordaintzak ezartzen dituzten atzerriko epai baliagarriak barne-zuzenbidearen eta nazioarteko betekizun juridikoen arabera gauzatzen saiatuko dira. Horretarako, Estatuek kalteak zuzentzera derrigortzen duten epaiak gauzatzeko mekanismo eraginkorrak ezarri beharko dituzte beren barne-zuzenbidean.
  25. 25. 25 18. Barne-zuzenbidearen eta nazioarteko zuzenbidearen arabera, eta kasuan kasuko zirkunstantziak kontuan izanda, giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimei ordain osoa eta eraginkorra eman beharko litzaieke modu egokian eta urraduraren larritasun-mailaren eta kasuan kasuko zirkunstantzien arabera, eta 19. printzipiotik 23.era adierazten den bezala, hots: kaltea zuzentzea, kalte-ordainak jasotzea, errehabilitazioa, gogobetetzea eta errepikatuko ez dela bermatzea. 19. Kaltearen zuzenketak, posible den guztietan, giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan aurreko egoerara itzuli behar du biktima. Kaltearen zuzenketak, dagokionaren arabera, honako hauek barne hartzen ditu: askatasuna berreskuratzea, giza eskubideez, identitateaz, familia-bizitzaz eta hiritartasunaz gozatzea, bizilekura itzultzea, bere lanpostuan berriro hastea eta bere ondasunak itzultzea. 20. Kalte-ordainak modu egokian eta urraduraren larritasun-mailaren eta kasuan kasuko zirkunstantzien arabera eman behar dira, eta giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larrien ondorio diren kalte ekonomiko ebaluagarri guztiengatik, besteak beste: a ) Kalte fisiko eta mentala; b) Aukerak galtzea, eta bereziki, lan, hezkuntza eta gizarte-prestazioei dagokienez; c ) Kalte materialak eta diru-sarreren galera, lortu gabeko irabaziak barne; d ) Kalte moralak; e ) Laguntza juridikoko eta aditu, sendagai eta osasun-zerbitzu zein psikologia- eta gizarte- zerbitzuen gastuak. 21. Errehabilitazioak arreta mediko eta psikologikoa barne hartu behar ditu, bai eta zerbitzu juridiko eta sozialak ere. 22. Gogobetetzeak, bidezkoa denean eta dagokionean, ondorengo neurriak oso osorik edo zati batez barne hartu behar ditu: a ) Urradura gehiago ez izatea lortzeko neurri eraginkorrak; b ) Gertakariak egiaztatzea eta egia oso-osorik eta jendaurrean jakinaraztea, jakinarazte horrek biktimari kalte gehiago eragiten ez badio edo biktimaren, bere senitartekoen, lekukoen edo biktimari laguntzeko edo urradura gehiago gertatzea galarazteko esku hartu duten pertsonen segurtasuna eta interesak mehatxatzen ez baditu; c) Desagertutako pertsonak, bahitutako haurren identitatea eta eraildako pertsonen gorpuak bilatzea, eta horiek berreskuratzea, identifikatzea eta biktimaren nahi jakinaren edo litekeen nahiaren zein bere familiaren edo komunitatearen praktika kulturalen arabera ehorzteko laguntza; d ) Biktimaren eta berorri hertsiki lotutako pertsonen duintasuna, izen ona eta eskubideak berrezarriko dituen adierazpen ofiziala edo erabaki judiziala; e ) Gertakarien onarpena eta erantzukizunen aitortza barne hartuko dituen barkamen publikoa; f ) Urraduren arduradunei zigor judizial edo administratiboak aplikatzea; g ) Biktimen omenezko ekitaldiak; h ) Giza eskubideen nazioarteko arauak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioa erakustean, zein maila guztietako material didaktikoan gertatutako urraduren azalpen zehatza barne hartzea. 23. Berriro ez gertatzeko bermeek, dagokionaren arabera, ondorengo neurri guztiak edo horien zati bat barne hartu beharko dituzte, aurrea hartzearen alde ere egingo dutela:
  26. 26. 26 a ) Aginte zibilek indar armatuak eta segurtasun-indarrak eraginkortasunez kontrolatzea; b ) Prozedura zibil eta militar guztiek berme prozesalen, zuzentasunaren eta inpartzialtasunaren inguruko nazioarteko arauak betetzen dituztela bermatzea; c ) Botere judizialaren askatasuna indartzea; d ) Zuzenbide, osasun eta osasun-laguntza, informazio eta horiei lotutako bestelako sektoreetako profesionalen, zein giza eskubideen defendatzaileen babesa; e ) Gizarteko sektore guztiei giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren inguruko hezkuntza lehentasunez eta modu jarraituan ematea, eta legea betearazteaz arduratzen diren funtzionarioak, zein indar armatuetako eta segurtasun-indarretako funtzionarioak gai honen inguruan trebatzea; f ) Funtzionario publikoek, segurtasun-indarretakoek barne, espetxeek, hedabideek, osasun-, psikologia- eta gizarte zerbitzuetako zein indar armatuetako langileek, eta merkataritza- enpresetako langileek ere, jokabide-kodea eta etika-arauak, eta bereziki nazioarteko arauak bete behar dituztela sustatzea; g ) Gizarte-gatazkak prebenitu, zaindu eta ebaztera zuzendutako mekanismoak sustatzea; h ) Giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larrien alde egiten dituzten edo horiek ahalbidetzen dituzten legeak berrikusi edo berritzea. X. Urradurei eta zuzentzeko mekanismoei buruzko informazioa izatea. 24. Estatuek publikoari, oro har, eta bereziki giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimei, oinarrizko printzipio eta jarraibide hauetan adierazten diren eskubide eta errekurtsoen, zein zerbitzu juridiko, mediko, psikologiko, sozial, administratibo zein biktimak jasotzeko eskubidea duen beste edozein zerbitzuren berri emateko bitartekoak arautu behar dituzte. Gainera, biktimek eta euren ordezkariek biktima izateko kausei eta giza eskubideen nazioarteko arauen urradura nabarmenen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urradura larrien inguruko kasuei eta baldintzei buruzko informazioa eskatzeko eta izateko eskubidea izan behar dute, bai eta urradura horiek gertutik ezagutzeko ere. XI. Diskriminaziorik eza 25. Oinarrizko printzipio eta jarraibide hauen aplikazioak eta interpretazioak giza eskubideen nazioarteko eta nazioarteko zuzenbide humanitarioko arau guzti-guztiak beteko dituzte, inolako eta ezin arrazoirengatiko diskriminaziorik gabe. XII. Indargabetu ezinezko ondorioa 26. Oinarrizko printzipio eta jarraibide hauetan ezarritako ezer ez da interpretatutako barne- zuzenbidearen eta nazioarteko zuzenbidearen ondoriozko edozein eskubide edo betekizun murriztu edo indargabetzeko zentzuarekin. Izan ere, ulertzen da Oinarrizko printzipio eta jarraibide hauek giza eskubideen nazioarteko arauetan urradura nabarmenak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioan urradura larriak jasan dituzten biktimek errekurtsoak jartzeko eta ordaina jasotzeko duten eskubideari kalterik egin gabe aplikatuko direla. Halaber, ulertzen da Oinarrizko printzipio eta jarraibide hauek nazioarteko zuzenbideko arau berezien kaltetan gabe aplikatuko direla.
  27. 27. 27 XIII. Beste pertsona batzuen eskubideak 27. Agiri honetan xedatutako ezer ez da nazioarte edo nazio mailan beste pertsona batzuek babesten dituzten eskubideak murrizteko zentzuan interpretatuko, eta bereziki, akusatutako pertsonei arauek aplikatzen duten eskubidea murrizteko.

×